Jakin 267
14 €
Gai nagusia sailean, Euskal Herriko musika-eszena (trans)feministak aztertu dituzte Jone Exposito Alberdi, Oli Artola Apeztegia eta Udane Barinagarrementeria Lakak. Artikuluak sailean, hiru artikulu datoz, gai hauen inguruan: trantsizio ekosozialaren aldeko mugimenduaren eta kulturaren arteko hartu-emana (Jokin Bergara Eguren), BAM eremuko gazteen hizkera (Maddi Kintana Morcillo) eta diskurtso ekonomikoetan erabiltzen diren metaforen analisi kritikoa (Joseba Permach Martin).
Zenbaki honetan
Summary
Jakin filosofatzen
Artikuluak
Euskal musikagintza garaikidearen oholtzako erradiografia feminista eskaintzen da, musika eszenako programazioak aztertuta eta sei musikari elkarrizketatuta.
Euskal Herrian Zuk Zeuk Egizu filosofia eta (trans)feminismoa ardatz dituzten musika-eszenetarako hurbilpen etnografikoan oinarriturik, espazio horietan egiten diren praktikak, gogoetak eta proposamenak biltzen dira, horien bidez musikaren esparruaren eraldaketarako ekarpen (trans)feministak jaso eta esperientzia musikala zein modutan berresanahitzen den argitara eman nahirik.
Krisi ekologikoaren eztabaida publikoan asko dira txosten zientifikoek eta analisi kuantitatibo zorrotzek hartzen duten espazioa, humanitateen eta kulturaren ekarpena bigarren lerro batean utzita. Artikulu honetan, trantsizio ekosozialaren aldeko mugimendu batek kulturarekin izan dezakeen hartu-emanaz gogoetatzen da, posible denaren ortzimuga kulturala zabaltzeko ezinbesteko tresna gisa.
Baiona-Angelu-Miarritze hiriguneko gazteen hizkera deskribatu eta gero, frantsesaren eraginak eta elebitasunak euskaran sor ditzaketen arazoez eta aukerez dihardu, beti ere gazteen ikuspegitik.
Diskurtso ekonomiko hegemonikoak betetzen duen funtzio ideologikoaz dihardu. Horretarako, esku hartze publikoari buruzko hiru kasu zehatz aztertzen dira, eta horien bueltan nagusitu ziren diskurtso hegemonikoen eta bertan oso ugariak diren metaforen analisi kritikoa garatzen da.
Beste zenbaki batzuk
Egin zaitez Jakinkide
Hemen duzu Jakinen ondare guztia. Eta gehiago. Euskal kultura elikatzen eta biziberritzen jarraitzeko berritu dugu Jakin. Eta, orain arte bezala, Jakinen hartzaileok izango zarete gure sostengua.
Egin Jakinkide