Maddi Kintana Morcillo

Maddi Kintana Morcillo (Zurich, 1999). Itzulpengintza eta Interpretazioan graduatua da Euskal Herriko Unibertsitatean, eta Euskal Ikasketen ikerketa masterra egina du Bordeaux Montaigne Unibertsitatean. Euskal Hizkuntzalaritzan doktoregaia da EHUn. Euskara irakaslea da AEKn. Halaber, sare sozialetan edukiak sortzen dabil eta Klak gazte komunikabideko kidea da. Bere ikerketa lerro nagusiak gazteen hizkera, kode-aldaketa eta euskara eta frantsesaren arteko hizkuntza ukipena dira. Egunerokoan, euskararen eta feminismoaren intersekzioan ari da.

Jakin-en ekoitzitakoak:

Egin zaitez Jakinkide

Hemen duzu Jakinen ondare guztia. Eta gehiago. Euskal kultura elikatzen eta biziberritzen jarraitzeko berritu dugu Jakin. Eta, orain arte bezala, Jakinen hartzaileok izango zarete gure sostengua.

Egin Jakinkide
igoEdukieraren hasierara joan