Joseba Permach Martin (Donostia, 1969). Ekonomian lizentziaduna da Euskal Herriko Unibertsitatean, Soziologian graduatua UNEDen eta Gizartea, Politika eta Kulturan doktorea EHUn. EHUko Ekonomia eta Kudeaketa Saileko irakaslea da, eta Iratzar Fundazioko kidea. 2018an Esku ikusezinaren itzal luzea. Ekonomialarien erretorikaren kritika (UEU eta EHU) argitaratu zuen; bertan, doktore tesian bezala, diskurtso ekonomikoak betetzen duen funtzio ideologikoa du aztergai. Ekonomia, politika, soziologia eta komunikazioa uztartzen dituzten ikerketa kritikoak ditu gogoko, eta, zehazki, esku hartze publikoaren garapenei lotutakoak.
Joseba Permach Martin
Jakin-en ekoitzitakoak:
- Metaforen etekin ekonomikoa Ikusi artikulua Jakin 267 aldizkaria
- Metaforen etekin ekonomikoa Ikusi artikulua Jakin 267 aldizkaria
- Jakin 267: Joseba Permach 2025-05-12 Ikus-entzunezkoak: Aldizkaria Ikusi