Jakin 273-274
23 €
Gai nagusia sailean, komunitateari begirako kooperatibismo eredua aztertu dute Anna Gabriel, Enekoitz Etxezarreta Etxarri, Arianne Kareaga Irazabalbeitia, Ion Muñoa Errasti, Aitor Bengoetxea Alkorta, Iker Eizagirre Zufiaurre eta Beñat Irasuegi Ibarrak.
Zenbaki honetan
Summary
Jakin filosofatzen
Artikuluak
Anna Gabriel Katalunia Zentraleko ateneo kooperatiboko teknikariari egindako elkarrizketa honetan, Kataluniako esperientzia kooperatiboa aztertzen da: ekonomia sozial eraldatzailearen eta sektore publikoaren arteko elkarlana, publiko-komunitario-kooperatibo hirukia, antolaketa eredu horren indargune, zailtasun eta erronkak...
Egungo kooperatibismo eraldatzailearen hurbilketa teorikoa proposatzen da kooperatibismoaren eta ekonomia solidarioaren erreferentzia ezberdinen perspektibatik, nagusiki erreparatuz horiek esparru komunitarioarekin ezarritako loturei.
Lankidetza publiko-kooperatiboaren eredua aztertzen da, administrazioen eta kooperatiben arteko elkarlan egituratu gisa, interes orokorreko beharrak modu demokratikoan eta komunitarioan asetzeko. Ereduaren oinarriak, ezaugarriak, adibideak eta erronkak azaltzen dira, gobernantza partekatua eta tokiko garapen jasangarria indartzeko tresna gisa.
Demokrazia liberalaren krisiaren testuinguruan, herri erakundeen eta gizarteko gainerako eragile eta herritarren arteko lankidetzarako hainbat gogoeta plazaratzen dira. Herrigintza kooperatiboa eta eraikitzailea helburu bada, elkarlan moduez ez ezik, zertarakoaz ere hausnartzea proposatzen da.
Lankidetza publiko-komunitarioaren baitan, kooperatibek zerbitzu publikoak emateko aukera juridikoak aztertzen dira; aukera desberdinak esparru jakinetan (EAE, Nafarroa, eta Ipar Euskal Herria), eta baita Euskal Herri osoan ere.
Lurralde Burujabetza aurkezten da, Hernani Burujaberen abaroan kozinaturiko trantsizio-proposamena, alegia. Horrekin, tesi hau defendatzen da: lurraldeak kooperatiba behar du burujabe izateko, eta kooperatibismoak lurraldea behar du bere potentziala askatzeko.
Euskal Herriko lurraldeetan zabaltzen ari diren proiektu kooperatibo, komunitario eta lurraldetuak azaldu eta sortzeko sistematizatutako ideia politikoa eta praktika multzoa da Herri Kooperatiba, eta horren definizioa, adibideak eta erronkak azaltzen dira.
Kooperatibismo eraldatzailearen abaroan sortutako hamalau proiektu aurkezten dira. Euskal Herri osotik datozen egitasmo horiek hainbat eta hainbat jarduera mota jorratzen dituzte: telekomunikazioak, zaintza eta laguntza, abeltzaintza eta nekazaritza ekologikoa, ostalaritza, elikadura burujabetza, kultura, kooperatibagintza, energia, orotariko zerbitzuak, hezkuntza, merkataritza...
Beste zenbaki batzuk
Egin zaitez Jakinkide
Hemen duzu Jakinen ondare guztia. Eta gehiago. Euskal kultura elikatzen eta biziberritzen jarraitzeko berritu dugu Jakin. Eta, orain arte bezala, Jakinen hartzaileok izango zarete gure sostengua.
Egin Jakinkide







