Jakin 268
14 €
Gai nagusia sailean, tradizioak gure gizartean eta kultur sorkuntzan duen lekua eta eragina aztertu dute Ilargi Bengoetxea Gartzia, Ion Celestino Manterola, Sustrai Colina, Oier Zuñiga Perez de Urabain, Aner Peritz Manterola, Ihitz Iriart Casenave, Ibon Rodriguez Garcia eta Danele Sarriugarte Mochalesek.
Zenbaki honetan
Summary
Jakin filosofatzen
Artikuluak
Historia garaikideko tradizioen inguruko ikerketa historiko eta antropologiko nagusien azterketa egiten da, eta tradizioek, ordena soziala bermatu ez ezik, bake soziala apurtu egin izan dutela ere azaltzen da.
Urteetako gogoeta zein praktika kolektiboak iturri, tradiziozko euskal musikaz dihardu: zer den, nola eta zertarako ezagutu eta baliatu, modernitatearekin eta kultur industria delakoarekin dituen tentsioak...
Zer egingo dugu gure iraganarekin? Denborak zeharkatzen gaituen gisan gurutzatzen zaizkigu tradizioak. Ez dago norbere erraiak zabaldu besterik tradizioek bizimodua baldintzatzen dutela ohartzeko. Nork ez du zerbaiten parte sentitu nahi? Nork ez du, halaber, libre bizi nahi? Tradizioa bizi, ulertu, sortu eta birsortzeak duen esanahiaz eta garrantziaz dihardute Oier Zuñiga Perez de Urabain aktore eta marrazkigileak, Aner Peritz Manterola bertsolariak, Ihitz Iriart Casenave kantari, dantzari eta kultur eragileak, Ibon Rodriguez Garcia musikariak eta Danele Sarriugarte Mochales idazle eta itzultzaileak, bost ahots, bost artista, bakoitza bere diziplina, testuinguru eta bizipenetatik.
Beste zenbaki batzuk
Egin zaitez Jakinkide
Hemen duzu Jakinen ondare guztia. Eta gehiago. Euskal kultura elikatzen eta biziberritzen jarraitzeko berritu dugu Jakin. Eta, orain arte bezala, Jakinen hartzaileok izango zarete gure sostengua.
Egin Jakinkide