Jakin 275

14 €

Gai nagusia sailean, bost artikuluk, bakoitzak bere ikuspegitik, Euskal Herria josi eta kohesionatzeko premia dakarkigute gogora: Euskal Herriko elikadura antolaketari mugaldeak sortzen dizkion zailtasun eta erronkez dihardu Elena Casiriain Iturririak, Euskal Herria Zuzenean jaialdiaren inguruko komunitateaz Aitor Servier Etxexurik, nazioaren eta nazionalismoaren azterketa feminista materialistaz Maddi Alberdi San Martinek, euskaltzaleak egun bizi duen geografia berriaz Imanol Esnaola Arbizak eta humanismo landu eta herrikoiaren beharraz Jon Mentxakatorre Odriozolak.

Zenbaki honetan

Irakurri pdf

Summary

Irakurri pdf

Jakin filosofatzen

Oihane Zuberoa Garmendia: «Gure zibilizazioan zer da lastoa? Zer da alea? Hor dago koxka»

Itziar Ugarte Irizar

Artikuluak

Mugak gainditu, Lurraren neurria hartu: Euskal Herriko elikadura antolaketaz

Elena Casiriain Iturriria
Euskal Herriko elikadura antolaketari buruzko gogoeta proposatzen da. Batetik, mugalde batean tokiko ekoizpenaren sustatzeko zailtasunak eta erronkak azpimarratzen dira. Bestetik, lurraren mugak errespetatuz, hurbileko elikadura antolaketaren beharra argudiatzen da.

Iraun ez, berrasmatu. Euskal Herria Zuzenean den komunitateaz

Aitor Servier Etxexuri
Euskal Herria Zuzenean jaialdiak, hiru hamarkadatako ibilbidean, auzolanaren praktikan oinarrituz, Ipar Euskal Herritik herrigintzan ari den komunitate bat sortzeko izan duen potentzial eraldatzailea aztertzen da.

Nazioa egiten denean. Nazionalismoa feminismo materialistatik birpentsatzen

Maddi Alberdi San Martin
Nazioa nola egiten da? Nork egiten du, eta zergatik? Nola uler daitezke nazio eta nazionalismoak feminismo materialistatik? Hausnarketa teorikoa mahaigaineratzen da artikuluan. Horretarako, Euskal Herriko kasua erabiltzen da, eta ondorioztatzen da nazionalismoa ezin dela despatriarkalizatu hura eraikitzen duten produkzio harreman patriarkalak eraldatu gabe.

Geografia berriaren plazan bizi da euskaltzalea

Imanol Esnaola Arbiza
Euskal Herriko geografia sozial eta ekonomikoak aldaketa handia bizi du. Euskal hiztun gazteak hirigune berrituetan murgilduta bizi dira, identitatea eta euskararen erabilera inguru arrotzetan gauzatu eta sustatu beharrean. Euskalgintzak inguru horretarako jardunbide egokiak bilatu beharko ditu.

Luma landuko eta esku zaileko euskal gizabideaz

Jon Mentxakatorre Odriozola
Tradizio humanista landuaren eta herrikoiaren beharraz egiten da gogoeta: luma landuko eta esku zaileko gizabideaz, liburuetako eta lurrean sustraitutako humanismoaz.

Egin zaitez Jakinkide

Hemen duzu Jakinen ondare guztia. Eta gehiago. Euskal kultura elikatzen eta biziberritzen jarraitzeko berritu dugu Jakin. Eta, orain arte bezala, Jakinen hartzaileok izango zarete gure sostengua.

Egin Jakinkide
igoEdukieraren hasierara joan