| Aitor Bengoetxea Alkorta (Donostia, 1967). Zuzenbidean doktorea da, Euskal Herriko Unibertsitatean. EHUko Enpresa Zuzenbidea eta Zuzenbide Zibila Saileko irakaslea da, eta GEZKI Gizarte Ekonomia eta Zuzenbide Kooperatiboko Institutuko ikerlaria, eta zortzi urtez zuzendari izandakoa. Zuzenbidea euskaraz landu du, hainbat itzulpen eta argitalpenekin. Haren ikerketa lerro nagusiak kooperatiben zuzenbidea eta enpleguaren zuzenbidea dira, bereziki kooperatibetan garatzen den lanaren ezaugarri juridikoak azpimarratuz. Egun, UEUko zuzendaria da. |