Udane Barinagarrementeria Laka

Udane Barinagarrementeria Laka (Markina-Xemein, 1996). Gizarte Hezkuntzan graduatua eta ‘Ikasketa Feministak eta Generokoak’ masterra egina du, biak Euskal Herriko Unibertsitatean. Antropologia Feministan doktoregaia EHUn. Gasteizko Ikerlan Feministen Lehiaketako irabazlea izan zen Hilekoa: errealitate eta fikzio. Narratiben ekoizpena ikergai Gasteizko feminismo(eta)tik euskal literaturara (2023) elkarlanean egindako ikerketarekin. Egun, zuzeneko musika-ekimenen kronikak egiten ditu Argia aldizkarian. Gorputza, musika eta hitzak ditu esplorazio eremu, eta autogestioa eta (trans)feminismoa gurutzatzen diren lekuak lubaki eta gotorleku.

Jakin-en ekoitzitakoak:

Egin zaitez Jakinkide

Hemen duzu Jakinen ondare guztia. Eta gehiago. Euskal kultura elikatzen eta biziberritzen jarraitzeko berritu dugu Jakin. Eta, orain arte bezala, Jakinen hartzaileok izango zarete gure sostengua.

Egin Jakinkide
igoEdukieraren hasierara joan