Jakin 272
14 €
Historia bizia sailean, Kristina Mardaras Sedrun bertsolari, irakasle eta kultur eragilea elkarrizketatu du Miren Amurizak. Artikuluak sailean, bertsolaritzako korronte sinboliko berrienak iragan hurbilarekin jarraiduran aztertu ditu Kepa Matxain Iztuetak.
Zenbaki honetan
Summary
Jakin filosofatzen
Artikuluak
Kristina Mardaras Sedrun bertsolari, irakasle eta kultur eragilearen bizitzan eta jardunean sakontzeko aukera eskaintzen digu elkarrizketak: haurtzaroa Iurretako Oromiño auzoan; Herri Gaztedin parte hartzea Elizaren berriztatze garai betean; herrigintzan militantzia: ikastolen mugimendua, lehenengo alfabetatze eta euskalduntze ikastaroak eta AEK, bertso eskolen sorrera Durangaldean, Gerediaga elkartea, Arrate Irratia, Udako Euskal Unibertsitatearen hastapenak...; Basauriko ikastolan irakasle lehenik, ondoren Otxandion, Zornotzan eta, azkenik, Iurretako Maiztegi eskolan; paper fabrikako bulegoetan langile; Irakasletza eskolako ikasketak Bergaran; Iurretako ikastolaren publifikazio prozesua; Hik Hasi aldizkariaren sorreran parte hartzaile; bertsolari ibilbidea: Euskal Herriko Txapelketa Nagusiko lehen emakumea, 1986an; bertsozale ibilbidea: antolatzaile, epaile eta gai-jartzaile gisa egindako lanak...
Bertsolaritzako korronte sinboliko berrienak iragan hurbilarekin jarraiduran aztertzen dira, etorkizun hurbila moldeka dezaketen egiturazko mugimenduak hautemateko asmoz.
Beste zenbaki batzuk
Egin zaitez Jakinkide
Hemen duzu Jakinen ondare guztia. Eta gehiago. Euskal kultura elikatzen eta biziberritzen jarraitzeko berritu dugu Jakin. Eta, orain arte bezala, Jakinen hartzaileok izango zarete gure sostengua.
Egin Jakinkide








