Jokin Bergara Eguren (Eibar, 1994). Soziologian graduatua da eta Gizarte Psikologian masterduna. Mondragon Unibertsitateko HUHEZI Fakultateko doktoregaia da Ekonomia Sozialean. Lanki kooperatibismoaren ikertegian kokatzen du bere jarduna. Bere ikerketa lerro nagusiak hauek dira: lanaren esparruan sortzen diren subjektibotasun garaikideak, autoeraketa esperientzia kooperatiboak, ikerketa soziometabolikoak eta trantsizio ekosozialaren erronka. Hainbat argitalpen ditu aldizkari eta kongresuetan. Bertsolaritzan ere aritzen da.