Jakin 276
14 €
Gai nagusia sailean, euskararen eta euskaldunen esanindar eta adierazkortasunaren auzia aztertu dute Miren Amuriza, Amaia Alvarez Uria, June Fernandez Casete, Kike Amonarriz Gorria, Iratxe Retolaza Gutierrez, Garazi Arrula Ruiz, Gorka Bereziartua Mitxelena eta Danele Sarriugarte Mochalesek.
Zenbaki honetan
Summary
Jakin filosofatzen
Artikuluak
Lengoaia literarioari esanindarra emateko proposamen sorta bat aurkezten da, ahozko hizkeran oinarritua eta idazketa prozesuaren aurretikoak, bitartekoak eta ostekoak jasotzen dituena.
Euskal komunitate transmaribibolloak euskararen adierazkortasunari eta esanindarrari egiten dion ekarpena ikertzen da. Horretarako, Mariokerrak proiektutik hasi eta komunitateko talde eta kideen proposamenetara heltzen da.
Euskal hiztunok adierazkortasun maila egokia izatearen garrantzia eta onurak azaltzen dira, eta komunikazio gaitasuna eskolan eta eskolatik kanpo hobetzeko gakoak eta jarraibideak iradokitzen dira.
Euskal kulturaren esparruak ardatz hartuta, kultur jardunetan harturiko hizkuntz hautuen inguruko gogoeta zenbait egiten dira, kulturgintzako hizkerek gorpuztu ditzaketen hizkuntz ideologiez, posizio soziokulturalez eta identitate soziopolitikoez galdera zenbait pausatzeko.
Idatziaren esparruan –literatura sorkuntzan, itzulpengintzan, edizio lanetan zein kazetaritzan– ibilbide eta esperientzia handia duten hiru lagunengana jo du aldizkariak iritzi eske, euskara idatzian ere adierazkortasuna lantzeko eta garatzeko egon daitezkeen eredu, gako eta bide nagusiei buruz dituzten iritzi, gogoeta eta proposamenak jasotzeko.

Beste zenbaki batzuk
Egin zaitez Jakinkide
Hemen duzu Jakinen ondare guztia. Eta gehiago. Euskal kultura elikatzen eta biziberritzen jarraitzeko berritu dugu Jakin. Eta, orain arte bezala, Jakinen hartzaileok izango zarete gure sostengua.
Egin Jakinkide