Iratxe Retolaza Gutierrez

Iratxe Retolaza Gutierrez (Donostia, 1977). Euskal Filologian lizentziaduna da. Euskal kulturaren jabekuntzan dihardu dinamizatzaile, trebatzaile eta aholkulari gisa, hainbat eragilerekin eta erakunderekin elkarlanean (Emagin, Emun, Huhezi, Jakin, Oinherri, Seaska, UEU, UPPA). Bi adarretan dihardu nagusiki: alde batetik, euskal kultur hezkuntzan, irakurketa literarioa eta heziketa literarioa langai nagusi dituela, betiere pedagogia konprometitu feministak eta kultur teoria kritikoak ardatz hartuta; beste alde batetik, hainbat herritako irakurle taldetan ari da dinamizatzaile lanetan, gehientsuenak literatur kritika feminista edota pentsamendu feminista ardatz dutenak (Altsasu, Altzo, Donostia, Beasain, Laudio, Lazkao, Mutriku, Zarautz…). Jakineko Kontseilu Editorialeko kidea da.

Jakin-en ekoitzitakoak:

Egin zaitez Jakinkide

Hemen duzu Jakinen ondare guztia. Eta gehiago. Euskal kultura elikatzen eta biziberritzen jarraitzeko berritu dugu Jakin. Eta, orain arte bezala, Jakinen hartzaileok izango zarete gure sostengua.

Egin Jakinkide
igoEdukieraren hasierara joan