June Fernandez Casete (Bilbo, 1984). Kazetaritzan lizentziaduna da Euskal Herriko Unibertsitatean, eta ‘Kultur ikasketak eta ikusizko arteak (ikuspegi feminista eta kuir/queerrak)’ masterra egina du Elxeko Miguel Hernández Unibertsitatean. Mungialdetik Bilbora sexiliatu zen eta, amatasunak gidatuta, Larrabetzun bizi da orain. Pikara Magazine-ren sortzailea, Argia-n kolaboratzen du 2013tik. Mariokerrak (Txalaparta, 2023; Amaia Alvarez Uriarekin batera) liburuaren abiapuntu izandako Nola esan/izan bollera euskaraz gain, Bizi. Bisexualitatea eta euskal komunitatea proiektu transmedia ondu du Zinegoak-en, Oli Artolarekin batera. Aingeruak eta neskameak haurdunaldi subrogatuei buruzko saiakera argitaratu du (Susa, 2024, Lisipe bilduma 14). Egun, Hiruki Larroxa kooperatiban lan egiten du pedagogia feministen eta LGTBI+ eskubideen ildoetan.