/* Marfeel*/

Gorka Bereziartua Mitxelena

Gorka Bereziartua Mitxelena (Hernani, 1984). Kazetaritza ikasi zuen eta Argia hedabidearen kultura saila gidatu zuen hainbat urtez. Ez gara neutralak saiakeraren bidez (2019) kazetaritza-proiektu horren filosofia eta praktika zehatzak azaldu zituen. Egun, aktualitateari txirbilak ateratzen saiatzen da zazpi egunean behin argitaratzen duen Ezetz astea ondo bukatu zutabean. Literaturari dagokionez, Kevin Heredia idazle kolektiboko kideetako bat izan zen, Aritz Galarraga, Ion Olano eta Beñat Sarasolarekin batera. Berria egunkarian argitaratutako Irakurlearenak zutabeak eta Hor hago, Kevin? (2010) nobela izan ziren elkarlan horren emaitza. Azken urteetan, Adur Larrea komikigilearekin batera haurrei zuzendutako Abentura erraldoia saila abiatu du, Zer egin Miranderekin? (2025) saiakera kolektiboan parte hartu du Katixa Dolhare eta Santi Leonérekin batera, eta estreinako nobela argitaratu du: Garondoan (2026).

Egin zaitez Jakinkide

Hemen duzu Jakinen ondare guztia. Eta gehiago. Euskal kultura elikatzen eta biziberritzen jarraitzeko berritu dugu Jakin. Eta, orain arte bezala, Jakinen hartzaileok izango zarete gure sostengua.

Egin Jakinkide
igoEdukieraren hasierara joan