Jakin 220
14 €
Gai nagusia sailean, umorearen izaera politikoaz egin dute gogoeta Iñigo Aranbarri, Uxoa Anduaga, Unai Iturriaga, Laura Mintegi, Mario Zubiaga eta Edorta Aranak. Auziari lotutako gako nagusiak jorratu dituzte: umorea eta identitatea (‘gu’ eta ‘bestearen’ eraikuntza); umorea eta boterea; umorearen ertzak eta mugak; adierazpen askatasuna, zentsura eta autozentsura…
Digitalean
Irakurri pdfZuzendariaren hitzak
Lorea Agirre DorronsoroSummary
Artikuluak
Egungo umore hegemonikoari buruzko ohar diakronikoak egiten dira, batez ere euskaldun xehearen gainean eraiki denaz.
Umorearen izaera politikoa jorratzen da, estatu eta naziogintzarekin duen lotura estua argitara ekarriz, Euskal Herrian ematen den umorea adibidetzat hartuta.
Bertsogintzak bertsolariari umorearekin harremantzeko eskaintzen dizkion modu ezberdinei buruz gogoetatzen da. Praktika teoriaren aurretik doa eta inprobisazioaren testuinguruak eta premiak erabat baldintzatzen ditu umorearekiko ikuspegia eta haren gaineko hausnarketak.
Adierazpen askatasunak politikagintzan, erlijioaren eremuan eta komunikazio sareetan dauzkan mugei buruzko eztabaidaz egiten da gogoeta. Blasfemia eta iraina erabiltzen dira mugatzaile, baina, hondoan, botere kontua da askatasuna edo askatasun eza.
EHUko EMAN ikerketa taldearen Tirabirak egitasmoa aurkezten da. Izan ere, euskal gatazkari buruzko egunkarietako tira komikoak aztertu ditu, umore politikoari lotutako hainbat ikerketa-lerrotan murgilduz: irudiaren adierazgarritasunaren analisia, umorearen eta satiraren funtzio politikoa, gatazkaren memoria eraikitzeko moduak...
Beste zenbaki batzuk
Egin zaitez Jakinkide
Hemen duzu Jakinen ondare guztia. Eta gehiago. Euskal kultura elikatzen eta biziberritzen jarraitzeko berritu dugu Jakin. Eta, orain arte bezala, Jakinen hartzaileok izango zarete gure sostengua.
Egin Jakinkide