Jakin 240

14 €

Gai nagusia sailean, Joan Mari Torrealdairen bizitza eta ibilbidea aztertu dute Joseba Intxausti, Joxe Azurmendi eta Paulo Agirrebaltzategi Jakin Taldeko kide historikoek, batetik, eta Dabid Anaut Peña, Garazi Arrula Ruiz, Imanol Murua Uria, Lourdes Otaegi Imaz eta Agurtzane Juanena Alustizak, bestetik.

Zuzendariaren hitzak

Lorea Agirre Dorronsoro
Irakurri pdf

Summary

Irakurri pdf

Artikuluak

Maratoia korritzera atera gara. Joan Mari Torrealdai Joseba Intxausti, Joxe Azurmendi eta Paulo Agirrebaltzategiren bihotz-begietan

Lorea Agirre Dorronsoro
Joseba Intxausti, Joxe Azurmendi eta Paulo Agirrebaltzategi Jakin Taldeko kide eta Torrealdairen gogaide, lankide eta adiskideek haren bizitza eta ibilbidea dakarte gogora: euskara batuaren borroka, liburugintzaren ikerketa, zentsuraren ikerketa, liburutegi nazionalaren ametsa, euskalgintzaren pentsaera eta babesa, euskal prentsaren sustapena...

Torrealdai: izena eta izana, euskalgintzari emana

Dabid Anaut Peña
Torrealdaik euskararen normalizazioaz eta euskalgintzaz zuen ikuspegia aztertzen da eta, horrekin batera, euskalgintzari egindako ekarpenaren berri ematen da.

Zerrendero batekin solasean

Garazi Arrula Ruiz
Torrealdairen liburugintza eta argitalgintzari buruzko ikerketa soziologikoa aztertzen da haren idatzi eta esanen bidez, argi utziz motibazio filosofiko eta sozialak zituela haren proiektu linguistiko-kulturalak oinarrian. Zer ekarpen egin zituen ez ezik, nola egin zituen ere adierazten da.

Torrealdai eta prentsa: herri ekimena, autonomia, zabaltasuna, nazio ikuspegia

Imanol Murua Uria
Torrealdaik hedabideetan egindako ibilbidea eta hedabideei buruz egindako ikerketak aztertzen dira. Jakin eta Anaitasuna-n kazetari, idazle eta zuzendari izan da, Euskaldunon Egunkaria-n sustatzaile, eragile eta Administrazio Kontseiluko kide eta, ikertzaile gisa, euskarazko hedabideek 1960ko hamarkadatik aurrera izan duten bilakaeraren aztertzaile.

Torrealdai, euskal liburuaren zentsuraren aztertzaile

Lourdes Otaegi Imaz
Euskal liburuaren zentsuraren alorrean Torrealdaik eginiko ekarpena aztertzen da; horretarako, haren arretagune nagusiak jorratzen dira, besteak beste, euskararen bazterketa, zentsura gubernamentala, idazleen autozentsura eta argitaletxeen bitartekotza labaina.

Biblioteka Nazionalaren ametsa XXI. mendean

Agurtzane Juanena Alustiza
Torrealdaik Biblioteka Nazionalaren inguruan idatzia aztertzen da, gaurko testuingurura ekarriz eta Euskal Herriko zein atzerriko esperientzia arrakastatsuen berri emanez. Agerian uzten da Euskal Biblioteka Nazionalaren egingarritasuna eta premia.

Katea ez dadin eten

Joan Mari Torrealdai
Torrealdaik, 2015ean idatzitako testu autobiografiko honetan, kontaketa biografikoari heltzen dio lehen zatian, eta bigarrenean ibilbide intelektual eta ekintzaileari: kazetaritza, liburuari eta euskarari buruzko ikerketa soziologikoak, Euskaltzaindiaren inguruko lanak eta kulturaren transmisioa.

Egin zaitez Jakinkide

Hemen duzu Jakinen ondare guztia. Eta gehiago. Euskal kultura elikatzen eta biziberritzen jarraitzeko berritu dugu Jakin. Eta, orain arte bezala, Jakinen hartzaileok izango zarete gure sostengua.

Egin Jakinkide
igoEdukieraren hasierara joan