Jaime Altuna Ramirez

Jaime Altuna Ramírez (Villabona, 1973). Gizarte Antropologian graduatua eta Ikasketa Feminista eta Generokoetan doktorea da Euskal Herriko Unibertsitatean. EHUko Soziologia eta Gizarte Langintza Saileko irakaslea da, baita AFIT Antropologia Feministako Ikerketa Taldeko eta Equiling berdintasun soziolinguistikorako ekintza-ikerketa taldeko kidea ere. Bere ikerketa-ildoak hizkuntza-antropologia eta antropologia feministarekin lotuta daude; azken urteetan, haurtzaro, nerabezaro eta gaztaroko hizkuntza-praktikak ikertzen aritu da. Ikerketa horien emaitzak zenbait artikulutan jaso dira, eta Itzalitako kalabazen berpiztea. Arimen Gau, Halloween eta Gau Beltzaren haur-ospakizunen ikerketa etnografikoa liburua argitaratu zuen (UEU, 2018; Josu Ozaitarekin batera).

Jakin-eko blogaria izan zen

Jakin-en ekoitzitakoak:

Egin zaitez Jakinkide

Hemen duzu Jakinen ondare guztia. Eta gehiago. Euskal kultura elikatzen eta biziberritzen jarraitzeko berritu dugu Jakin. Eta, orain arte bezala, Jakinen hartzaileok izango zarete gure sostengua.

Egin Jakinkide
igoEdukieraren hasierara joan