Jakin 243
14 €
Gai nagusia sailean, gazteen parte hartze politikoari buruzko ikerketa aurkeztu dute EHUko Parte Hartuz ikerketa taldeko Ane Larrinaga Renteria, Iker Iraola Arretxe, Onintza Odriozola Irizar, Mila Amurrio Velez, Julen Zabalo Bilbao eta Maddalen Epelde Juaristik. Bestetik, Andoni Olariaga Azkaratek egungo krisi garaion testuinguru historiko, filosofiko eta politikoa aztertu du; eta Aitana Agirre, Iñigo Etxezarreta, Izar Hernando, Unai Martinez eta Naiara Rodriguez gazteen konpromiso politikoaz aritu dira.
Zuzendariaren hitzak
Lorea Agirre DorronsoroSummary
Artikuluak
Gazteen eta politikaren arteko harremana modu askotan irudikatu da garaiaren eta ingurune sozialaren arabera. Aldi batzuetan, gazte erreboltariak izan dira nagusi irudikapen sozialean. Gaur egun, ordea, badirudi gazte axolagabe eta indibidualisten estereotipoa zabaldu dela gure artean. ‘Gazteriaren’ ikuspegi unibokoa ematen duten errepresentazioak alde batera utzita, artikuluan teknika kualitatiboak erabiltzen dira Hego Euskal Herriko era askotako gazteek bizi izan duten sozializazio politikoa aztertzeko. Hortik abiatuta, eta gazteen beraien kontakizunak aintzat hartuta, gazte horietako batzuek gaur egun politikari ematen dizkioten esanahiak eta esparru politikoan gauzatzen dituzten praktikak zehazten dira.
Garai postmodernoetako krisiak dira aztergai, ikuspuntu historikoa, filosofikoa eta politikoa uztartuz, Euskal Herriko begiradatik. Modernitate ostearen ajeak eta mitoak aztertzen dira, eta horiek egungo belaunaldi berrien eztabaidetan duten eragina.
«Zer jakinen dute gazteek?». Ez omen zaie ezer inporta, ez omen daude gizarteko gaiei buruz erabakiak hartzeko prest. Zer izanen dute, beraz, esateko? Bada, badute esateko ugari. Gizarteaz, gazteriaz eta horren parte hartze politikoaz. Horren inguruko analisi zabala egiten dute EGIko Aitana Agirrek, LGTBIQ+ mugimenduko Iñigo Etxezarretak, Ernaiko Izar Hernandok, GKSko Unai Martinezek eta mugimendu feministako Naiara Rodriguezek.
Beste zenbaki batzuk
Egin zaitez Jakinkide
Hemen duzu Jakinen ondare guztia. Eta gehiago. Euskal kultura elikatzen eta biziberritzen jarraitzeko berritu dugu Jakin. Eta, orain arte bezala, Jakinen hartzaileok izango zarete gure sostengua.
Egin Jakinkide