Xabier Eizagirre Gesalaga

Xabier Eizagirre Gesalaga (Zarautz, 1966). Filosofian lizentziaduna da Euskal Herriko Unibertsitatean. EHUko Logika eta Zientziaren Filosofia Saileko irakaslea izan zen. Hainbat argitalpen egin ditu zientziaren filosofiaren esparruan; besteak beste: Zer da zientzi teoria delako hori? (EHU, 1992; Patxi Baztarrika, Andoni Ibarra eta Jabier Oiangurenekin batera), Zientzi razionaltasuneranzko urratsak (EHU, 1998; Andoni Ibarrarekin batera), Dogmak zientzian? (Jakin, 2003; Juan Bautista Bengoetxearekin batera). 1999tik Jakin aldizkariko erredakzio arduraduna izan da, eta 2014tik aurrera erredakzio burua da.

Egin zaitez Jakinkide

Hemen duzu Jakinen ondare guztia. Eta gehiago. Euskal kultura elikatzen eta biziberritzen jarraitzeko berritu dugu Jakin. Eta, orain arte bezala, Jakinen hartzaileok izango zarete gure sostengua.

Egin Jakinkide
igoEdukieraren hasierara joan