Xabier Eizagirre: «Helduen literaturak beherakada izan du produkzioan»

2023ko liburugintzaren lerroburuak bideoan ikusgai

2025-02-05 Albisteak

Xabier Eizagirrek 2023ko liburugintzaren analisiaren datu nagusiak laburbildu ditu bideoan. 2023an goia jo du produkzioak, paperean behera egin arren hezkuntzari lotutako argitalpen digitala asko hazi delako. Ohi bezala, hezkuntza-irakaskuntzako liburu produkzioari haur eta gazte literatura batuz gero, produkzio osoaren %70a hartzen du. Horrek esan nahi du, helduei eskainitako produkzioa %30 soil bat dela. Gainera, helduentzako literatura %9an geratu da 2023an, ohikoa duen %13-14tik jaitsita. Ikusi egin beharko da joera hori norantz doan.

Ikus Liburuaren Behatokia

Joan Mari Torrealdaik 1976. urtean abiatutako liburugintzaren azterketa da lan honen abiapuntua.

Egin zaitez Jakinkide

Hemen duzu Jakinen ondare guztia. Eta gehiago. Euskal kultura elikatzen eta biziberritzen jarraitzeko berritu dugu Jakin. Eta, orain arte bezala, Jakinen hartzaileok izango zarete gure sostengua.

Egin Jakinkide
igoEdukieraren hasierara joan