Liburugintza
2023ko liburugintza
Azterketa
Euskal liburugintza 2023
Xabier Eizagirre Gesalaga
Filosofian lizentziaduna eta JAKINeko erredakzio burua
Inoiz baino liburu gehiago argitaratu dira 2023an: 2.791. 2022ko goranzko joera berari eutsi dio, beraz, aurtengo euskal liburugintzak, aurreko urtean baino 248 titulu gehiago (%9,8) argitaratuz. Datu esanguratsua da berez, eta are gehiago 2022an ere ekoizpena dezente igo zela aintzat hartzen badugu: 168 (%7,1) titulu gehiago argitaratu ziren 2021ean baino. Alegia, bi urteren buruan, 2021arekin alderatuta, 416 tituluko igoera izan da, %17,5 liburu gehiago argitaratu dira. Bi urteotako igoera horrek inoizko titulu kopururik gorenera eraman du ekoizpena, 2008an erdietsitako gailurretik gora (2.717 titulu izan ziren urte hartan).
2023ko igoera horrek badu, dena den, aurrerago ikusiko dugunez, oso erraz identifika daitekeen azalpen jakin bat: testuliburuak argitaratzera dedikatzen diren bi argitaratzailek ekoitzitako liburu digitalen gorakada nabarmenean du jatorria. Itzuliko gara xehetasunetara.
Ekin diezaiogun, bada, 2023ko euskal liburugintzaren azterketari, Joan Mari Torrealdaik 1976an abian jarritako azterketa lerroari segida emanez.
Metodologia eta bibliografia
Liburugintzaren azterketa honi ekiteko, Torrealdaik urte eta hamarkadatan zehar taxutu eta findutako metodologiari jarraituko diogu, bi urrats nagusitan: informazioaren bilketa eta azterketa bera.
Urtetik urtera saiatu gara hobetzen, azterketak fintzen eta informazio iturriak zehazten. Gogoratze aldera, esan dezagun lege gordailua dela urtea markatzen duena, eta urtearen barruan arakatzen duguna ISBN duen titulua dela. Bildu, ISBNdunak baino gehiago biltzen ditugu, eta horietako batzuk aurkitu daitezke gure webgunean jartzen dugun katalogoan.
Bi urrats nagusi ditu gure metodologiak: informazioaren bilketa eta azterketa bera.
Informazioaren bilketa
Urtero egin ohi dugun liburu ekoizpenaren azterketak egitura eta metodologia bera du beti.
Lehenengo eta behin, liburuen katalogoa osatzen dugu.
Eta, horretarako, liburuen bilketari ekiten diogu. Dirudiena baino nekezagoa da liburuen informazioa inguratzea. Guk aurrena informazioaren gune zuzenera jotzen dugu, editorialetara, eta gero sare pelagikoaz baliatzen gara. Ez pentsa euskal argitaletxe guztiek informazioa eskura ematen digutenik. Eta, tamalez, kanpoko argitaletxeekin areagotu egiten da bilketarako zailtasuna.
2023ko gure informazio iturriak hauek izan dira:
- Argitaletxe eta argitaratzaileak zuzenean: %32,8.
- Liburutegiak, Koldo Mitxelena Kulturunea eta Donostiako Udal Liburutegi Nagusia: %14,3.
- ISBN (International Standard Book Number), ELSN (Euskadiko Liburutegien Sistema Nazionala) eta EIPS (Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarea) arakatuz lortutakoa: %51,6.
- Bestelako bideak (Internet, Biblioteca Nacional espainiarra…): %1,3.
2022tik puntu batzuk jaitsi ondoren, herenaren inguruan kokatu zaigu argitaletxeetatik zuzenean jasotzen dugun informazioa: aurten %32,8 izan da. Garrantzi handia du guretzat informazio iturri hori ugaria izateak, iturri fidagarri eta seguruena den heinean; beraz, jaitsiera hori, handiegia izan ez arren, ez da pozgarria. Eta liburutegietatik jasotakoa iazko proportzio berean mantendu denez (%14,3), bi iturriotatik jasotakoa erditik behera geratu da aurtengoan. Duela urte gutxi bi bide horietatik %60ra iristen ginela kontuan hartu behar dugu: jakina, kopuru horietara itzultzea litzateke ideala, datuen fidagarritasunean irabaztearren. Izan ere, sare pelagikoekin hemen eta han lortzen dugun informazioaren kalitateak eskasagoa eta ilunagoa izateko arriskua du.
Informazioa ahalik eta zehatzen bildu eta gero, liburu bakoitzaren fitxa bibliografikoa osatzen dugu, dozena bat datu edo ezaugarriren inguruan: titulua, autorea, itzultzailea, elebitasuna, argitalpen maila, moldatzailea, argitaratzailea, koedizioa, herria, neurriak, orrialde kopurua, gaia.
Jasotzen dugun eta bilatzen dugun informazioari esker fitxa bibliografikoak osatu ondoren, urteko katalogo osoa gure webgunean jartzen dugu kontsultagai. Esan bezala, azterketarako erabili ditugun tituluak baino gehiago daude webguneko zerrendan. Izan ere, eduki aldetik interesgarriak izan eta arrazoiren batengatik ISBN gabe argitaratu diren batzuk ere eransten dizkiogu ISBNdunen zerrendari. 2023ko katalogoan 2.982 titulu bildu ditugu guztira: ISBN duten 2.791 tituluak eta ISBN gabeko 191.
Azterketa hiru ataletan
Informazioa bildu ondoren, liburugintzaren azterketa hiru ataletan banatzen dugu:
- Ekoizleak eta ekoizpena: orrialde kopuruak, ekoizle kopurua, hamar argitaletxe nagusien ekoizpena, argitaratzaileen tipologia eta tipologiaren araberako produkzioa.
- Eskaintza editoriala: tituluak zenbat diren, horien artean zenbat diren nobedade eta zenbat berrargitalpen, zenbat diren jatorrizko eta zenbat itzulpen. Deskribapen kuantitatibo horri, mende berriarekin, eboluzioaren bi osagai erantsi genizkion: eboluzioaren lerroaren eta eboluzioaren indizearen grafikoak. Lehenak, eboluzioaren lerroak, 2000ko emaitza erreferentziatzat hartu eta harrezkeroko balioak neurtzen ditu urtez urte. Bigarrenak, eboluzioaren indizeak, aurreko urteko erreferentzia laburra hartzen du kontuan, urte batetik besterako aldaketa zein izan den adieraziz.
Eboluzioaren ikuspegia, egia esan, betidanik hartu da kontuan azterketa hauetan. Analisi guztietan nagusitzen da ikuspegi historikoa. Izan ere, testuinguru kronologikoak ematen dio datu absolutu isolatuari ez bakarrik kokapena, baizik eta baita balioa eta esangura ere. - Ekoizpen tematikoa: urteko ekoizpena –2023ko 2.791 tituluak, esate baterako– nola banatzen da gai eremutan? Sei gai eremu nagusi bereizi ohi ditugu: hezkuntza eta irakaskuntza liburua, haur eta gazteentzako liburua, giza eta gizarte zientzietako liburua, helduen literatura, aisia liburua eta zientzia eta teknika alorrekoa. Gai eremu bakoitza zehatz arakatu ohi dugu: datu absolutuak, ehunekoak, eboluzioa, edizio maila, itzulpenen eta berrargitalpenen neurria…
Aurtengo azterketaren atarian
Hona hemen 2023ko liburugintzak eman dituen datu kuantitatibo esanguratsuenak:
- Argitaratzaileei dagokienez, 302 izan dira 2023an. Ekoizleen kopurua ez da urtetik urtera modu esanguratsuan aldatzen: 300 inguru dabil aspaldi, azken hiru urteetan pittin bat gorago. Jakina, ekoizle ugari horien artean denetik dago, aurrerago ikusiko dugunez: argitaletxeak eta argitaratzaileak, txikiak eta handiak, profesionalak eta amateurrak, bertakoak zein kanpokoak, publikoak eta pribatuak, izaera askotarikoak.
- Eskaintza editorialari dagokionez, 2023ko ISBNdun tituluen kopurua 2.791 da, horietatik %65,8 (1.836) bertsio analogikoan (paperean) eta %34,2 (955) digitalean.
2022an baino 248 titulu gehiago argitaratu da. Baina igoera osoa, eta gehiago, liburu digitalak hartu du (2022an baino 445 titulu gehiago); liburu analogikoa, aldiz, jaitsi egin da (197 gutxiago).
Nobedadeak %78,3 izan dira, 2.185 titulu, iaz baino 314 gehiago. Berrargitalpenen kopuruak, 606 titulu, 66 unitate galdu ditu, eta ekoizpen osoaren %21,7 dira aurten. - Gaiei dagokienez, hezkuntza eta irakaskuntza liburuak jarraitzen du lehen tokian alde handiz, 1.286 titulurekin (ekoizpen osoaren %46,1, iaz baino hamaika puntu gehiago).
Haur eta gazteentzako liburua dator bigarren tokian, 647 titulurekin (%23,2, iaz baino ia bost puntu gutxiago).
Giza eta gizarte zientzietako liburuak ohiko hirugarren tokia berreskuratu du (364 titulu, %13).
Helduen literatura laugarren tokira itzuli da (257 titulu, %9,2).
Bosgarren tokia aisia liburuari dagokio (134 titulu, %4,8), eta seigarrena zientzia eta teknika alorreko liburuari (79 titulu, %2,8).
Ekoizleak eta ekoizpena
Orrialde kopuruak
Orrialdeak / Urtea |
2019 |
2020 |
2021 |
2022 |
2023 |
Orrialdeak guztira |
252.792 |
244.752 |
270.303 |
270.796 |
257.039 |
Liburuak guztira |
1.869 |
1.883 |
2.012 |
2.002 |
1.836 |
Batez beste liburuko |
135,3 |
130,0 |
134,3 |
135,3 |
140,0 |
Urtetik urtera %Δ |
4,3 |
–3,2 |
10,4 |
0,2 |
–5,1 |
Liburu analogikoaren unibertsoan gaude, zertan esanik ez da, orrialde kontuekin ari baikara, digitala aparte utzita.
Lehen iruzkina: proportzioan liburu kopurua zertxobait gehiago jaitsi da orrialde kopurua baino, liburuko batez besteko kopuruak ere pittin bat gora egin duen hein berean. Alegia, 2023ko liburuak aurreko urtekoak baino lodixeagoak izan dira, orrialde kopuruaren batezbestekoa 135,3tik 140ra igo baita. Egia esan, batezbestekoa hortxe dabil azken urteetan, 125 eta 140 orrialderen artean.
Bigarren iruzkina: aipagarria da, hezkuntza eta irakaskuntzako liburuen kopurua asko igo bada ere (907tik 1.286ra), multzo horretan orrialde kopurua nabarmen jaitsi dela: 94.440tik 88.947ra. Liburu gehiago, baina orrialde gutxiagorekin: batezbestekoa 69,2 orrialdera amildu da, 2020ko datuetara itzuliz, 2021 eta 2022ko igoera azpimarragarrien ondoren. Hezkuntza eta irakaskuntzako bi liburu mota emankorrenei begira, Lehen Hezkuntzako liburuen orrialde kopurua 41.042ra jaitsi da (2022an baino 7.000 orrialde inguru gutxiago), eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako testuliburuetan, aldiz, 40.315 orrialdera igo da kopuru absolutua (3.000 orrialde inguru gora).
Helduen literaturan, bestalde, azken urteetako goranzko joerak etenaldia izan du, 2022ko 54.925 orrialdeetatik aurtengo 38.938ra amilduz. Orrialde kopurua 2015ekoetara itzuli da. Tituluen beherakadarekin bat dator, egia esan: izan ere, batez besteko orrialde kopuruari eutsi egin dio.
Ekoizle ugari
Ekoizpenari eta ekoizleei buruzko lehen atal honetan, hainbat ezaugarri gurutzatuko ditugu: eragile argitaratzaileen izaera, noski, baina baita horien jarduna eta jatorria ere.
Tituluak |
Argitaratzaileak |
1 |
172 |
2-4 |
65 |
5-9 |
26 |
10-19 |
18 |
20-29 |
5 |
30-39 |
3 |
40-49 |
2 |
50-59 |
3 |
70-79 |
1 |
90-99 |
1 |
100-150 |
3 |
150etik gora |
3 |
Guztira |
302 |
302 dira guztira 2023an libururen bat plazaratu duten argitaratzaileak. Egia esan, aurreko urtekoaren kopuru oso antzekoa da: bederatzi argitaratzaile gutxiago besterik ez.
Behin baino gehiagotan azpimarratu izan dugu horiek guztiak ez direla argitaletxeak, edizioaren profesionalak. Ezta pentsatu ere. Noizbehinkari asko eta asko dago, eta halakoak ez direnen artean ere, gehienak ahulegiak dira liburu politika sendo bat markatzeko.
Gainerakoan, 2022ko proportzio eta iruzkin bertsuak egin ditzakegu ekoizle eta ekoizpen banaketari buruz. 302 horietatik erdia baino gehiago dira (%57) titulu bakarra argitaratu dutenak. Hamar titulutik behera publikatu dutenak ere asko dira: 263 (%87,1). Areago: %78,5 dira lau titulu edo gutxiago ekoitzi dituztenak (237). Argi dago horiei guztiei ezin zaiela argitaletxe deitu; noizbehinkako argitaratzaileak dira, gehienez ere.
Urteak daramatzagu esaten urteko 20 tituluko neurriak ezar dezakeela editoreen arteko ekoizpenaren langa garrantzitsua. 2023an, bada, 2022ko proportzioak zifraz zifra errepikatu dira: editoreen %7k bakarrik ekoitzi dute 20 titulutik gora, 21 editorek. Beste guztiek –281, %93– 20 titulu baino gutxiago atera dituzte. Urtero azpimarratu izan dugu gure produkzioaren ahulezia dela ekoizleen atomizazioa. Hori bai, argi gera dadin: arazo nagusia ez da txiki asko egotea, handi gutxi egotea baizik.
Ekoizleen panorama hori ezagututa, tipologiaren araberako bereizketa ere aztertu ohi dugu. Ez baita gauza bera, ez produkzio mailan, ez liburuek jorratzen dituzten gaiei dagokienez, argitaletxe komertzial petoa izatea edo unibertsitate, udal edo kirol elkarte izatea, adibidez.
Argitaletxe nagusien ekoizpena: 1.699 titulu
Hamar argitaletxe, handienak eta komertzialak, daude zerrenda honetan. Bada hemen agertzen direnak adina ekoitzi duenik –Euskal Herriko Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzua bederatzigarren legoke handienen zerrenda honetan, Susaetarekin berdinduta, 55 titulurekin–, baina komertzial eta pribatuak bakarrik hartu ditugu aintzat.
Argitaletxea |
Nobedadeak |
Berrargitalpenak |
Titulu kopurua |
% |
Santillana-Zubia |
464 |
0 |
464 |
16,6 |
Elkar |
94 |
204 |
298 |
10,7 |
Edelvives-Ibaizabal |
260 |
8 |
268 |
9,6 |
Edebé-Giltza |
79 |
67 |
146 |
5,2 |
Ikaselkar |
11 |
117 |
128 |
4,6 |
Anaya-Haritza |
66 |
57 |
123 |
4,4 |
SM-Ikasmina |
90 |
2 |
92 |
3,3 |
Erein |
43 |
31 |
74 |
2,7 |
Susaeta |
47 |
8 |
55 |
2,0 |
Ttarttalo |
39 |
12 |
51 |
1,8 |
Guztira |
1.193 |
506 |
1.699 |
60,9 |
Hamar handienen multzoak indarra berreskuratu du azken bi urteetan. Iaz asko igo zen 2021etik, eta aurten gorakada errepikatu du, bai kopuru absolutuan (1.699 titulu), bai ekoizpen osoarekiko ehunekoan (%60,9: 2022an baino sei puntu gehiago, eta 2021ean baino ia hamalau puntu gehiago).
2022tik 2023rako alde hori, dena den, erraz identifikatzeko modukoa da: izan ere, Santillana-Zubia eta Edelvives-Ibaizabal argitaletxeek bien artean bakarrik eragin dute gorakada hori, bion artean 444 titulu gehiago argitaratuz (291 eta 153 gehiago, hurrenez hurren). Beste argitaletxeak, gorabeherak gorabehera, iazko kopuruen logikaren barruan mantendu dira. Ikusiko beharko da, beraz, hurrengo urtean zer gertatzen den.
Hamar goren horien artean, sei argitaletxek gainditu dute 100 tituluren muga.
Azterketa hauetan beti erreparatzen diogu argitaletxeen jatorri geografikoari. Urterik urte, guretzat funtsezkoa den honako bereizketa egin izan dugu bertakoen eta kanpokoen artean: hau da, erabakigunea Euskal Herrian duten argitaletxeak hartzen ditugu bertakotzat, eta Euskal Herritik kanpora dutenak kanpokotzat, nahiz eta hemen filialak izan.
Bertakoen eta kanpokoen arteko alderik handienetakoa, aurten ere, berrargitalpen politikan dago. Hamar horien unibertsoaren barruan, bertako argitaletxeetan berrargitalpenaren indarra %71,9koa da, eta %28,1ekoa bakarrik kanpokoetan.
Argitaratzaileen tipologia
Argitaratzaile mota |
Ekoizleak |
Ekoizpena |
% |
Bertako argitaldari pribatu komertziala |
77 |
959 |
34,3 |
Kanpoko argitaldaria |
70 |
1.364 |
48,9 |
Elkartea, taldea, fundazioa, erlijio-etxea… |
75 |
127 |
4,6 |
Argitaldari publikoa |
38 |
145 |
5,2 |
Irakaskuntza + unibertsitatea |
12 |
118 |
4,2 |
Besterik |
30 |
78 |
2,8 |
Guztira |
302 |
2.791 |
100,0 |
Argitaratzaileen tipologia askotarikoa da: kanpokoak zein bertakoak; argitaratzaile komertzialak eta ez-komertzialak; pribatuak zein publikoak; handiak eta txikiak; irakaskuntzakoak; talde, elkarte edo fundazio izaera dutenak… Ekoizleen unibertso hori bost multzoko sailkapenean ordenatu ohi dugu.
Bertako argitaletxe pribatu komertziala
Lau ezaugarri dituzte lehen multzo honetako argitaletxeek: Euskal Herrian dute erabakigunea, izaera profesionala dute, pribatuak dira eta enpresa dira tamainaz edo bokazioz. Horien guztien berezko xedea da argitalgintza.
Ekoizleen %24,9 dira, eta ekoizpen osoaren %34,3 biltzen dute, iaztik bost puntu galduta. Urtero bezala, eta logikoa denez, ekoizle/ekoizpen ratiorik hoberena dute.
Ondokoak izan dira gehien ekoitzi dutenak: Elkar (298), Ikaselkar (128) eta Erein (74).
Kanpoko argitaletxeak
Ekoizle/ekoizpen ratioan paretsu dago kanpokoen multzoa. Ekoizleen %23,9 dira kanpokoak eta produkzioaren %48,9 dago horien esku: aurten 7,5 puntutan igo dute, inoizko proportziorik altuena erdietsiz. Aipatu dugu lehentxeago igoera hori bi argitaletxek eragin dutela oso-osorik.
Betiko bi ezaugarriak errepikatzen dituzte ekoizle hauek: batetik, nobedadeak lantzen dituzte batez ere, eta ia ez dute berrargitalpenik ekoizten; bestetik, tematikoki oso desorekatuta daude: ekoizpen ia osoa haur eta gazteentzako liburuetara bideratzen dute, dela hezkuntzara, dela literaturara.
Aurtengo emankorrenak Santillana-Zubia (464), Edelvives-Ibaizabal (268), Edebé-Giltza (146) eta Anaya-Haritza (123) izan dira.
Elkarte, fundazio eta parekoak
Multzo handia da honako hau, bertan sartzen baitira elkarteak, fundazioak, taldeak…
2022ko 162 tituluetatik 127ra jaitsi da (%6,4tik %4,6ra), 2020ko kopuruetara, alegia. Ekoizle guztien %24,6 izan direla aintzat hartuta (75 guztira), hauxe da, zalantzarik gabe, jarduera atomizatuaren eredu nagusia: ekoizle guztien laurdenek liburuen hogeirena bakarrik ekoitzi dute.
Argitaratzaile publikoa
Erakunde publiko handi zein txikiek osatzen dute multzo hau, Eusko Jaurlaritzatik hasi eta udaletaraino.
Iaz baino 13 titulu gehiago atera dituzte. 2023an, ekoizleen %12,5 izan dira publikoak, eta ekoizpenaren %5,2 hartu dute.
Irakaskuntzakoak
Aurreko urteetako antzeko zifratan ibili da multzo hau: hamabi ekoizlek (%3,9) 118 liburu atera dituzte (ekoizpen osoaren %4,2, 2022an bezalaxe).
Ekoizle unibertsitarioa
Ekoizpen unibertsitarioaren sail honetan, guztira 102 titulu argitaratu dituzte hainbat ekoizlek (ekoizpen osoaren %3,6). Baina, urtero bezala, bi unibertsitate gailentzen dira: lehenik, Euskal Herriko Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzuak guztira 55 titulu ekoitzi ditu, 48 bakarrik (%47,1) eta 7 koedizioan; eta, bigarrenik, Udako Euskal Unibertsitateak guztira 39 titulu plazaratu ditu, 33 bakarrik (%32,4) eta 6 koedizioan (hain zuzen, sei horiek EHUko Argitalpen Zerbitzuarekin batera atera ditu). Horrenbestez, bien artean guztira 88 titulu argitaratu dituzte (%86,3). Gainerako unibertsitateen euskarazko ekoizpena eskasa da: denen artean hamalau titulu bakarrik sortu dituzte (%13,7).
Hona hemen 102 titulu horiek gaika sailkatuta:
Giza/Gizarte |
49,0 |
Zientzia/Teknika |
31,4 |
Hezkuntza/Irakaskuntza |
12,7 |
Helduen literatura |
4,9 |
Erlijioa. Teologia |
1,0 |
Orotarikoak |
1,0 |
Gaien hurrenkera 2022koarekin alderatuz, azpimarra dezagun, batetik, giza eta gizarte zientzietako liburuaren nagusitasuna handitu egin dela (2022ko %37,1etik %49ra igota), eta zientzia eta teknikako liburuak, iazko beherakadaren ondoren, gorantz egin duela berriro dela (%22,5etik %31,4ra), duela bi urteko neurrira itzuliz.
Bertakoak eta kanpokoak testuliburuen merkatuan
Testuliburuen merkatua aztertzeko ere, hamar ekoizle handienen unibertsoan jarraitzen dugu.
Bertako eta kanpoko editorialen bereizketa geografikoa da azalez, baina ekosistema industrial eta kulturalean berebiziko garrantzia du sakonean. Kontua da ekoizpenaren erabakigunea nork duen, bereziki hezkuntza curriculumari lotutako arloan. Izan ere, hezkuntza edo irakaskuntzako liburu produkzio handiena ez dago euskal editorialen esku, baizik eta estatu mailako argitaletxeetan, azken finean beraien erabakigunea Euskal Herritik kanpo duten horietan. Gertakari horrek badu garrantzirik euskal hezkuntza sistema propio eta beregaina desiratzen duen edonorentzat.
Azken urteotan kanpokoen proportzioa haziz eta haziz joan baldin bada, aurtengoan muturreraino areagotu da joera hori. Hamar argitaletxe komertzial nagusiak aztertzean ikusi dugu aldaketa non gertatu den: Santillana-Zubia eta Edelvives-Ibaizabal argitaletxeen ekoizpen igoerak (444 titulu gehiago argitaratuz, eta ia-ia guztiak testuliburuak) esplikatzen du desorekaren emendatze hori. Izan ere, kanpokoak 2022ko 1.046 testuliburuetatik 2023ko 1.364etara pasatu dira, 318 gehiago guztira, atal horretako ekoizpen osoaren %83ra iritsiz.
Kopuruak, lehen begiratuan, harrigarriak dira. Ez da erraza jardun horren nondik norakoak identifikatzea. Ezta ere urte bateko fenomenoa izan den, edo hurrengo urteetan ere joera horri jarraituko zaion. Jakina, testuliburuen atal honi zein liburugintzaren ekoizpen orokorrari buruz egin dezakegun edozein analisi baldintzatzen du.
Hona azken urteotako emaitzak hamar argitaletxe nagusien artean:
Ekoizle nagusien pisua irakaskuntzan |
|||
Urtea |
Bertakoak |
Kanpokoak |
Gainerakoak |
2019 |
22,9 |
72,1 |
4,9 |
2020 |
21,0 |
75,7 |
3,3 |
2021 |
33,0 |
62,9 |
4,1 |
2022 |
24,8 |
70,9 |
4,3 |
2023 |
14,0 |
83,0 |
3,0 |
Garrantziaren handia kontuan hartuta, hiru taula baliatuz azalduko dugu jarraian bi ekoizle mota horiek, alegia, kanpoko argitaletxeek edo bertako argitaletxeek, argitalgintzan duten portaera. Bereziki curriculuma arakaturik ere, adierazgarria eta esanguratsua da gainerako gai eremuetan duten ekarpena ere aztertzea. Horrenbestez, taula bakoitzean gai eremu guztiak daude zerrendatuta.
Taula horietako bakoitzak bost zutabe dauzka: lehenean gaia agertzen da, eta hurrengo hiruretan ekoizleak: bertako, kanpoko eta gainerakoak. Bertako eta kanpoko diogunean, argitaletxe profesional-komertzial-pribatuez ari gara soilik, gainerakoak, aurreko atalean aipatu ditugun bestelako ekoizleak (publikoak, elkarteak, irakaskuntza alorrekoak…) aintzat hartu gabe.
Lehen taulan, zifra absolutuak agertzen dira, eta horiei esker ikus daiteke zein den edizio mota bakoitzaren pisu kuantitatiboa.
Balio absolutuak |
||||
Gaia/Ekoizlea |
Bertakoak |
Kanpokoak |
Gainerakoak |
Guztira |
Ekoizpen osoa |
959 |
1.364 |
468 |
2.791 |
HI |
180 |
1.068 |
38 |
1.286 |
HG |
402 |
214 |
31 |
647 |
GG |
76 |
22 |
266 |
364 |
HL |
211 |
14 |
32 |
257 |
AL |
69 |
26 |
39 |
134 |
ZT |
13 |
17 |
49 |
79 |
Besterik |
8 |
3 |
13 |
24 |
Ekoizpen osoaren baitan, oro har, Euskal Herrian argitaratzen diren liburuak dira nagusi, bai bertako editore komertzialek argitara ematen dutena (959 titulu) eta bai elkarte, talde, fundazio, argitaldari publiko eta enparauek argitaratzen dutena (468 titulu); 1.427 titulu dira guztira (ekoizpen osoaren %51,1). Kanpokoekiko aldea, dena den, asko murriztu da, ia berdinketaraino.
Gai eremuak banan-banan begiratuz gero ere, liburu sail mamitsuenetan bertako argitaletxeen zifrak altuagoak dira kanpokoenak baino, salbuespen nabarmen batekin: hezkuntza eta irakaskuntza liburuan oso goitik daude kanpokoak, 1.068 vs 180. Proportzioa, aurreko urteetakoarekin konparatuta, lehertu egin da erabat aurten, lehen aipatu dugunagatik.
Bigarren taulak alderaketaren ikuspegia proposatzen du. Ezker-eskuin, etzanean irakurri beharrekoa da, gai eremu bakoitzean kanpokoen eta barnekoen indarra zein den neurtu ahal izateko.
% horizontalak |
||||
Gaia/Ekoizlea |
Bertakoak |
Kanpokoak |
Gainerakoak |
Guztira |
Ekoizpen osoa |
34,3 |
48,9 |
16,8 |
2.791 |
HI |
14,0 |
83,0 |
3,0 |
1.286 |
HG |
62,0 |
33,2 |
4,8 |
647 |
GG |
20,9 |
6,0 |
73,1 |
364 |
HL |
82,1 |
5,4 |
12,5 |
257 |
AL |
51,5 |
19,4 |
29,1 |
134 |
ZT |
16,5 |
21,5 |
62,0 |
79 |
Besterik |
33,3 |
12,5 |
54,2 |
24 |
Ekoizpen osoa aintzat hartuz, bertako zein kanpoko argitaletxeen indarrak ere gehiago desorekatu dira aurten (%34,3 vs %48,9). Hezkuntza eta irakaskuntza liburuaren lerro horizontalean, aldiz, inoiz baino nagusiago dira kanpokoak, produkzio osoaren %83ra iritsita. Ez ditugu halako neurri eta desorekak inoiz ezagutu.
Bigarren taula horretan, argi ikusten da aurten ere kanpoko argitaletxeek ekoizpen sinbolikoa dutela bestelako gaietan: ia ez dute parte hartzen, adibidez, helduen literaturaren zein giza eta gizarte zientzietako liburuen alorretan (ekoizpen osoaren %5,4 eta %6, hurrenez hurren). Hau da, kanpoko editorialek haur eta gazteen merkatuari soilik begiratzen diote, ez beste ezeri: eskola liburuei eta publiko horrentzako literaturari.
Hirugarren taula, azkenik, zutikakoa edo bertikala da, eta zutabe bakoitza goitik behera irakurri beharrekoa da. Editorial mota bakoitzaren baitan ekoizpena zein gai esparrutan mamitzen den adierazteko balio du, edizio mota bakoitzaren indargune eta ahulguneak non dauden erakutsiz.
% bertikalak |
||
Gaia/Ekoizlea |
Bertakoak |
Kanpokoak |
Ekoizpen osoa |
100,0 |
100,0 |
HI |
18,8 |
78,2 |
HG |
41,9 |
15,8 |
GG |
7,9 |
1,6 |
HL |
22,0 |
1,0 |
AL |
7,2 |
1,9 |
ZT |
1,4 |
1,3 |
Besterik |
0,8 |
0,2 |
Irakurketa bertikalari lotutako taula egiazki esanguratsua da editorialen filosofia hautemateko: argitaldari espainiarren ekoizpena hezkuntza eta irakaskuntza liburuetan eta haur eta gazteentzakoenetan zentratzen da kuantitatiboki, urtetik urtera proportzio handiagoan, gainera (2022an %90,6 izan zena areagotu egin da 2023an, %94ra iritsi arte); eta, bereziki, hezkuntzako liburuei heltzen die ekoizpen horrek (%78,2, argitaratzen dituzten guztien hiru laurdenetik gora). Gainerako liburu motatan –helduentzako liburuetan, alegia–, huskeria ekoizten dute, %6 ezin eskasagoa.
Betiko auziaren mamia, horrenbestez, bere bertsiorik muturrekoenean ageri zaigu 2023ko ekoizpenari begira. Izan ere, kanpoko argitaletxeek haur eta gazteak dituzte xede nagusi eta ia-ia bakar, eta bereziki hezkuntzaren mundua, testuliburuen esparrua. Ikus dezakegunez, euskarazko hezkuntza proiektu gehienak Euskal Herritik kanpo diseinatzen dira, bestelako curriculum proiektuen eta helburuen arabera landuak.
Torrealdaik zioen bezala, barrutik husten ari gara.
Argitalpen digitala
-
- 2018: 309 titulu
- 2019: 492
- 2020: 729
- 2021: 363
- 2022: 541
- 2023: 955
Argitalpen digitala ekoizpen osoaren %34,2ra igo da 2023an, 2022ko neurria ia bikoiztuz: 2022an baino 414 titulu digital gehiago argitaratu dira! Igoera horren azalpena, dena den, erraz identifikatu dugu dagoeneko, Santillana-Zubia eta Edelvives-Ibaizabal argitaletxeen ezohiko ekoizpenean kokatzen baita guztiz: bien artean 588 liburu digital argitaratu dituzte (425 eta 163, hurrenez hurren), 2022an argitaratu zituztenak baino 437 gehiago (292 eta 145 gehiago, hurrenez hurren). Denak testuliburuak, bide batez esanda.
Ekoizpen osoan analogikoa erabat nagusi da urtero, eta aurten ere hala izan da; baina, jakina, iazkoarekin alderatuta, analogikoaren eta digitalaren arteko proportzioa asko orekatu da: 65,8 vs 34,2. Aldaketa bi argitaletxe horien jokabidean oinarritzen denez, ez da erraza ondorio garbirik ateratzea. Hurrengo urtekoari itxaron beharko diogu zentzuzko zerbait esaten saiatzeko.
Gaia |
Analogikoa (%) |
Digitala (%) |
Guztira |
Hezkuntza/Irakaskuntza |
42,3 |
57,7 |
1.286 |
Haur/Gazte |
92,0 |
8,0 |
647 |
Giza/Gizarte |
83,8 |
16,2 |
364 |
Helduen literatura |
81,7 |
18,3 |
257 |
Aisia |
88,1 |
11,9 |
134 |
Zientzia/Teknika |
54,4 |
45,6 |
79 |
Liburu digitalaren batezbestekoa (%18,7) bi liburu mota hauek gainditu dute: hezkuntza eta irakaskuntzako liburuek (%30,6) eta zientzia eta teknikakoek (%49,4). Gainerakoak batezbestekoaren inguruan geratu dira (giza eta gizarte zientzietako liburuak, %13,8; helduen literaturak, %14,6; aisia liburuak, %18,2), eta haur eta gazteentzako liburuak oso azpitik bereziki (%4,6). Aurreko urteetako proportzio bertsuak dira, esan dezagun bidenabar.
Hurrengo taulak liburu analogikoa eta digitala beren baitan nola banatzen diren erakusten du.
Gaia |
Analogikoa (%) |
Digitala (%) |
Hezkuntza/Irakaskuntza |
30,2 |
58,1 |
Haur/Gazte |
33,3 |
7,0 |
Giza/Gizarte |
13,3 |
9,3 |
Helduen literatura |
14,5 |
10,8 |
Aisia |
5,9 |
5,7 |
Zientzia/Teknika |
2,0 |
8,5 |
Liburu digitalaren batezbestekoa (%34,2) bi liburu mota hauek gainditu dute: hezkuntza eta irakaskuntzako liburuek (%57,7) eta zientzia eta teknikakoek (%45,6). Gainerakoak batezbestekotik dezente behera geratu dira (giza eta gizarte zientzietako liburuak, %16,2; helduen literatura, %18,3; aisia liburuak, %11,9). Aipagarria da hezkuntza eta irakaskuntzako liburuetan gorakada izugarria izan dela: 2022ko %30,6tik 2023ko %57,7ra. Santillana-Zubia eta Edelvives-Ibaizabalen gorakada dago horren atzean, berriro ere.
Hurrengo taulak liburu analogikoa eta digitala beren baitan nola banatzen diren erakusten du.
Gaia |
Analogikoa (%) |
Digitala (%) |
Hezkuntza/Irakaskuntza |
29,6 |
77,7 |
Haur/Gazte |
32,4 |
5,4 |
Giza/Gizarte |
16,6 |
6,2 |
Helduen literatura |
11,4 |
4,9 |
Aisia |
6,4 |
1,7 |
Zientzia/Teknika |
2,3 |
3,8 |
Liburu analogikoak, jakina, ekoizpenaren zatirik handiena hartzen duenez, hobeto islatzen du liburugintza osoaren egitura eta multzokako banaketa: lehenik, bi gai eremu daude %30en inguruan (hezkuntza eta irakaskuntza, %29,6; haur eta gazteentzako liburua, %32,4); bigarrenik, beste bi eremu %15en inguruan dabiltza (giza eta gizarte zientziak, %16,6; helduen literatura, %11,4); eta, azkenik, beste bi multzo txikiek ehuneko xumeagoa biltzen dute. Liburugintza osoan gertatzen diren antzeko proportzioak erakusten ditu liburu analogikoak, beraz.
Liburugintza digitalak, aldiz, egitura gorabeheratsuagoa du: hezkuntza eta irakaskuntza liburuak %77,7 hartzen du (inoiz baino gehiago, behin eta berriro esaten ari garenarengatik), eta oso atzetik datoz beste bost liburu multzoak, %10etik behera guztiak.
Eskaintza editoriala
Azterketaren bigarren atal honetan, argitaratzaileen emaitza material eta kuantitatiboez jardungo dugu. Hainbat ezaugarri arakatuko ditugu jarraian: titulu kopurua, liburuen egiletza kronologikoa eta linguistikoa. Eta hori guztia ez soilik aurtengo datuekin, 2000tik gaur arteko bilakaerari ere begiratuz baizik. Izan ere, eskaintzaren azterketari buruzko gure ekarpen nagusia, beharbada, emaitza bakoitzari dagokion testuinguru kronologikoa eskaintzea izaten da, informazio soilak, isolaturik, interpretaziorako bide handirik irekitzen ez duelakoan.
2023ko eskaintza editorialaren datu nagusien laburpen txiki batekin ekingo diogu bigarren atal honi. Aurtengo titulu kopurua igo egin da: 2.791 titulu izan dira aurten, 2022an baino 248 gehiago. Horietatik, %65,8 bertsio analogikoan argitaratu dira eta %34,2 digitalean. 2.185 titulu nobedade edo lehen edizio dira (%78,3), aurreko urtean baino 314 gehiago. Berrargitalpenen kopurua, aldiz, jaitsi egin da: 606 titulu (%21,7), 2022an baino 66 gutxiago. Nobedadeen barruan, euskaraz sorturikoak 1.517 izan dira (%69,4); itzulpenak, hortaz, 668 (%30,6).
2.791 titulu
Inoizko liburu kopuru handiena argitaratu da 2023an: 2.791, aurreko urtean baino 248 (%9,8) gehiago. 2008an erdietsitako orain arteko 2.717ko gailurretik gora. Eta ez da ahaztu behar 2022an ere ekoizpena dezente igo zela: 168 (%7,1) titulu gehiago argitaratu ziren 2021ean baino. Bi urteren buruan, 2020arekin alderatuta, 416 titulu gehiago (%17,5) argitaratu dira, alegia.
Baina, dagoeneko badakigunez, igoera hori Santillana-Zubia eta Edelvives-Ibaizabal argitaletxeen ekoizpenak jan du. Gainera, bi horien 444 tituluko gehikuntzak bi ezaugarri nagusi ditu: liburu horiek guztiak digitalak dira, eta gaiaren aldetik hezkuntzako testuliburuak.
Horrek guztiak esan nahi du paperezko edizioa, liburu analogikoa, jaitsi egin dela kopuru absolutuan: 2022ko 2.002 tituluetatik 2023ko 1.836ra. Datuen irakurketa horrek, zalantzarik gabe, guztiz aldatzen du urteko ekoizpenaren balorazioa. Ez da erraza ondoriorik ateratzea: hurrengo urteko joerak erakutsiko digu gehiago.
Urtea / Liburu mota |
Analogikoa |
Digitala |
Guztira |
2010 |
1.979 |
303 |
2.282 |
2011 |
2.097 |
320 |
2.417 |
2012 |
2.031 |
220 |
2.251 |
2013 |
1.675 |
208 |
1.883 |
2014 |
1.711 |
571 |
2.282 |
2015 |
1.918 |
746 |
2.664 |
2016 |
1.776 |
499 |
2.275 |
2017 |
1.848 |
545 |
2.393 |
2018 |
1.906 |
309 |
2.215 |
2019 |
1.868 |
492 |
2.360 |
2020 |
1.883 |
729 |
2.612 |
2021 |
2.012 |
363 |
2.375 |
2022 |
2.002 |
541 |
2.543 |
2023 |
1.836 |
955 |
2.791 |
Aurreko laukian, aldiz, ekoizpen osoa bitan banatuta dator, analogikoa eta digitala, biak elkarren arteko alderaketan. Ikus daitekeenez, urteko igoera orokorra digitalari dagokio osorik, iaztik %76,5 igo baita. Analogikoak, aldiz, 166 titulu galdu ditu (%8,3). Bikoiztasun horrek asko erlatibizatzen du urteko ekoizpenaren gorakadari buruz egin dezakegun edozein balorazio.
Bai zifra nagusi horietan, bai ondoren aztertuko ditugun azpiataletan, ikuspegi diakronikoa beti dago presente, bi modutan garatua: eboluzioaren lerroa eta eboluzioaren indizea. Eboluzioaren lerroa 2000ko erreferentziatik abiatzen da, liburugintzaren jokamoldea urte horrekiko konparatuz. Eboluzioaren indizean, aldiz, erreferentzia puntua laburra da, aurreko urtea, alegia: urte arteko gorabeherak erakusten ditu, ekoizpenak aurreko urtearekiko gora edo behera zenbat egin duen.
Tituluen eboluzioa
Tituluen eboluzioa aztertzerakoan, liburu mota guztiak hartzen dira aintzat: nobedadeak, berrargitalpenak, euskaraz sorturikoak, itzulpenak. Eta bi erreferentzia punturen arabera aztertuko dugu eboluzio hori: bata, 2000. urtea; bestea, aurreko urtea, 2023. Beraz, ikuspegi luzea eta laburra, biak dira errealitatearen ispilu.
Eboluzioaren lerroak erakusten duenez, 2000. urtean baino 58 puntu gorago dago 2023ko titulu kopurua. Eboluzioaren indizeak, aldiz, aurreko urtearekiko hamar puntuko igoera adierazten du.
Nobedadeak eta berrargitalpenak
Urtea |
Nobedadea |
Berrargitalpena |
2000 |
65,8 |
34,2 |
2001 |
71,6 |
28,4 |
2002 |
70,4 |
29,6 |
2003 |
71,4 |
28,6 |
2004 |
73,7 |
26,3 |
2005 |
70,9 |
29,1 |
2006 |
67,5 |
32,5 |
2007 |
69,5 |
30,5 |
2008 |
69,3 |
30,7 |
2009 |
69,9 |
30,1 |
2010 |
70,7 |
29,3 |
2011 |
71,5 |
28,5 |
2012 |
68,0 |
32,0 |
2013 |
67,9 |
32,1 |
2014 |
73,4 |
26,6 |
2015 |
80,7 |
19,3 |
2016 |
74,8 |
25,2 |
2017 |
74,2 |
25,8 |
2018 |
70,7 |
29,3 |
2019 |
74,8 |
25,2 |
2020 |
73,3 |
26,7 |
2021 |
70,5 |
29,5 |
2022 |
73,6 |
26,4 |
2023 |
78,3 |
21,7 |
Batez beste |
69,0 |
26,8 |
Euskal liburugintza nobedadeetan oinarritzen da batez ere. Horien arabera hazten edo murrizten da. Horixe da gure joera, urtez urte, hamarkadaz hamarkada. 2023an ere lehen edizioak ekoizpen osoaren hiru laurden inguru hartu du: %78,3. 2022an baino 4,7 puntu gehiago izan dira, eta 2021ean baino 7,8 puntu gehiago. Igoera handia, bi urtetan. Mende honetako bigarren proportzio handiena lortu du nobedadeak aurten, 2015eko gailurraren ondoren.
Berrargitalpena beste laurdena betetzera ere ez da iritsi 2023an (%21,7). Leku apalegia hartzen du edizioan. Poztuko ginateke haziko balitz, liburugintza merkatu berrietara hedatzen dela esan nahiko bailuke. Beti pentsatu izan dugu berrargitalpenak indar handiagoa beharko lukeela, ahulezia hori euskal liburugintzaren izaera diglosikoaren sintometako bat delakoan baikaude.
Nobedadeak
Nobedadeen eboluzio lerroa
2000. urtea erreferentziatzat hartuta, aurtengo nobedadeen produkzio maila 88,2 puntu gorago dago: mende honetako altuena da kopuru absolutuan, orain arteko 2015eko gailurretik pittin bat gora.
Nobedadeen eboluzioaren indizea
2022an bezala, nobedadeen kopuru absolutuak gora egin du 2023an ere, 16,8 puntu igoz. Urteko gorakada orokorraren neurrian doala esan genezake.
Nobedadeen jatorrizko eta itzulitako liburuak
Urtea |
Jatorrizkoa |
Itzulpena |
2000 |
72,4 |
27,6 |
2001 |
70,5 |
29,5 |
2002 |
65,5 |
34,5 |
2003 |
66,8 |
33,2 |
2004 |
71,6 |
28,4 |
2005 |
72,1 |
27,9 |
2006 |
65,9 |
34,1 |
2007 |
64,6 |
35,4 |
2008 |
61,0 |
39,0 |
2009 |
71,9 |
28,1 |
2010 |
65,9 |
34,1 |
2011 |
68,9 |
31,1 |
2012 |
62,9 |
37,1 |
2013 |
58,6 |
41,4 |
2014 |
66,5 |
33,5 |
2015 |
67,7 |
32,3 |
2016 |
61,8 |
38,2 |
2017 |
60,6 |
39,4 |
2018 |
56,0 |
44,0 |
2019 |
63,8 |
36,2 |
2020 |
66,1 |
33,9 |
2021 |
56,3 |
43,7 |
2022 |
65,8 |
34,2 |
2023 |
69,4 |
30,6 |
Batez beste |
62,5 |
33,3 |
2022ko jatorrizko liburuaren neurria %70 ingurura itzuli da, azken hogei urteetako batezbestekotik gora, alegia. 2021eko jaitsiera nabarmenaren ondoren, aurten ere bigarren urtez gora egin du, beraz, bi hereneko mugatik gora. Itzulpena herenetik behera geratu da, azken urte askotan ez bezala.
Jatorrizkoa
Jatorrizko liburuaren eboluzio lerroa
Jatorrizko liburuaren eboluzioaren lerro hautsiak etena izan du azken bi urteetan, goranzko joera nabarmenarekin: aurtengo datua 2018 eta 2021ekoarekin alderatu besterik ez dago horretaz ohartzeko. Jatorrizko liburuan ere, horrenbestez, mendeko daturik altuena erdietsi da 2023an, 2015eko orain arteko gailurretik gora hor ere.
Jatorrizko liburuaren eboluzioaren indizea
2021eko jaitsiera bortitzak (%25,5) ifrentzua izan zuen 2022an, %30,6ko igoerarekin. 2023an goranzko joera hori errepikatu da, beste 23,1 puntu igoz. Horrenbestez, azken bost urteetatik lautan gorakada esanguratsuak ezagutu ditu jatorrizko liburuak.
Itzulitakoa
Itzulitako liburuaren eboluzio-lerroa
Itzulitako liburuak gora egin du kopuru absolutuan, 639etik 668ra; baina igoera horrek indar handirik izan ez duenez, jatorrizkoarekin proportzioan galtzen atera da, haren gorakada ez baitu orekatu. Horregatik, 3,6 puntu galdu ditu ehunekoan, ekoizpen osoaren herenetik behera. Mende honetako batezbestekotik behera, hain zuzen ere.
Itzulitako liburuaren eboluzioaren indizea
2022tik %4,5 igo da itzulitako liburua kopuru absolutuan. Baina, ikusi dugunez, horrek ez dio lagundu posizio orokorrari eusten.
Berrargitalpenak
Berrargitalpenaren eboluzio-lerroa
Txanponaren beste aldea da berrargitalpenena, nobedadeen atzeko aldea. Eta halaxe izan da aurten ere: nobedadea goitik eta berrargitalpena behetik. 2022an baino 66 berrargitalpen gutxiago egon dira: 672tik 606ra jaitsi da kopurua (%9,8ko jaitsieraz ari gara). Eta aurreko urteetan ere beste munduko igoerarik izan ez duenez, egoera paradoxiko xamar honetara iritsi gara: 2023ko kopuruak mende hasierako 2000. urteko kopurua errepikatzen du ia, puntu erdi gora bakarrik. 2000ko 1.764 tituluetatik 2023ko 2.791 tituluetara pasatu garela kontuan hartuta, dena esanda dagoela uste dugu.
Berrargitalpenaren eboluzioaren indizea
Azken bi urteetan behera egin du berrargitalpenak, 9,8 puntu 2023an. 2000. urtean 603 izan ziren, 2014an ere 606. Urte hauetan guztietan beste guztiak mugitu eta igo dira, berrargitalpenak izan ezik.
Berrargitalpenaren mailaketa
Beraz, lehen argitaraldiak 2.185 titulu bildu ditu (%78,3), eta berrargitalpenak %21,7 izan dira, 606 titulu. Orain landuko dugun mailaketak errealitate interesgarria jartzen digu begien aurrean: hau da, 606 titulu horiek nola banatzen diren argitaraldi maila bakoitzean. Berrargitalpen gehienak, jakina, lehenengotik bigarrenera izaten dira, 192 titulu, baina zorionez badira hamar argitaraldi edo gehiago izan dituzten liburuak ere, 81: hala ere, 2022an 112 izan ziren, aurten baino 31 gehiago. Aurtengo gailurra azken urteetako bera da: Jon Arretxeren Ostegunak, 2023an, 53. edizio mailara iritsi da.
Bigarren argitaraldia………………………….. 192
Hirugarren argitaraldia………………………. 129
Laugarren argitaraldia………………………… 72
Bosgarren argitaraldia………………………… 45
Seigarren argitaraldia…………………………. 26
Zazpigarren argitaraldia…………………….. 31
Zortzigarren argitaraldia……………………. 14
Bederatzigarren argitaraldia……………….. 16
Hamar argitaraldi edo gehiago…………… 81
Hamar argitaraldi eta gehiago
10. edizioa
Aintzaneren koadernoa | Martinez, Laida |
Espainolak eta euskaldunak | Azurmendi, Joxe |
Euskara eta Literatura 1. DBH. Lan-koadernoa 1.1 | Aldasoro, Mikele eta beste |
Euskara eta Literatura 1. DBH. Lan-koadernoa 1.2 | Aldasoro, Mikele eta beste |
Ez naiz ni | Jaio, Karmele |
Izendegia / Prénoms basquesBidegain, Xarles | Bidegain, Xarles |
Matematika 1. DBH. Jarduera fitxak | Askoren artean |
Matematika 1. DBH. Lan-koadernoa 1 | Aldasoro, Mikele eta beste |
Matematika 1. Lehen Hezkuntza (+ CD-ROM) | Pereda, Luis |
Matematikako ariketak 1 | Goñi, Jesus Mari |
Musika 1. Lehen Hezkuntza (+ CD) | Puig, Elisabet eta beste |
Musika 1. Lehen Hezkuntza. Koadernoa | Edebé Taldea |
11. edizioa
19 kamera | Arretxe, Jon |
Amaia Lapitz eta erregina gorriaren hilobia | Agirre, Katixa |
Itsasoa etxe barruan | Cano, Harkaitz |
Lesterren logika | Cano, Harkaitz |
Matematika 2. Lehen Hezkuntza | Pereda, Luis |
Matematika 3. Lehen Hezkuntza (+ CD-ROM) | Pereda, Luis |
Matematika 4. Lehen Hezkuntza | Pereda, Luis |
Morto vivace | Arretxe, Jon |
Musika 4. Lehen Hezkuntza. Koadernoa | Coma, Meritxell |
San Ferminetan, Lesakan | Andueza, John |
12. edizioa
33 ezkil | Gorrotxategi, Miren |
Eskularru beltzak | Osoro, Jasone |
Logika jokoak 2 | Blanch, Xavier eta beste |
Nola dastatu ilargia? | Grejniec, Michael |
Oinarrizko hiztegia. Euskara-gaztelania / Castellano-euskara | Sarasola, Ibon eta beste |
Oporretako koadernoa 4 (LH). Erantzunekin | Amiano, Agustin eta beste |
Piztiaren begiak | Ladron Arana, Alberto |
Seximenduz, sentimenduz, nahasmenduz. Zer arraio egin behar da hemen ligatzeko? | Morillo, Fernando |
13. edizioa
Aitaren etxea | Jaio, Karmele |
Fisika eta Kimika 3. DBH | Edebé Taldea |
Galtzerdi suizida | Landa, Mariasun |
Irakurketa eta idazketa koadernoa 8 | Imaz Ugalde, Lourdes |
Kaixo! Manual de conversación castellano-euskara | Knörr, Garikoitz |
Musika 2. Lehen Hezkuntza. Koadernoa | Edebe Taldea |
Oporretako koadernoa 1 (LH). Erantzunekin | Imaz, Lourdes eta beste |
Oporretako koadernoa 2 (LH). Erantzunekin | Imaz, Lourdes eta beste |
Oporretako koadernoa 3 (LH). Erantzunekin | Amiano, Agustin eta beste |
14. edizioa
Akapela. Chants basques | Uhaina Elkartea |
Bilbao-New York-Bilbao | Uribe, Kirmen |
Bostak ihesi | Blyton, Enid |
Eta ni zer? | Morillo, Fernando |
Euskara 6. Lehen Hezkuntza. Lan-koadernoa 12 (Txanela) | Barrena, Saionara eta beste |
Fisika 2. Batxilergoa | Armero, Juan eta beste |
Fisika eta Kimika 1. Batxilergoa | Edebé Taldea |
Ikastetxe sorginduko misterioa | Cabal, Ulises |
Irakurketa eta idazketa koadernoa 2 | Imaz, Lourdes |
Jolas egiteko ipuinak | Rodari, Gianni |
Musika 3. Lehen Hezkuntza. Koadernoa | Coma, Meritxell |
15. edizioa
Fisika 2. Batxilergoa | Armero, Juan eta beste |
Heriotza zuriz jantzita | Mintegi, Migel Anjel |
Ingelesen hilerria | Mendiola, Jose Maria |
Musika 3. Lehen Hezkuntza. Koadernoa | Coma, Meritxell |
Nire amak ez dauka erremediorik | Mendizabal, Antxiñe |
Xake Mate | Ladron Arana, Alberto |
16. edizioa
Fisika 2. Batxilergoa | Armero, Juan eta beste |
Kimika II. Batxilergoa | Edebé Taldea |
17. edizioa
Alaba | Garate, Gotzon |
Bostak berriro Kirrin uhartean | Blyton, Enid |
Leturiaren egunkari ezkutua | Txillardegi |
Palestina, zure mina | Bilbao, Begoña |
18. edizioa
Musika 4. Lehen Hezkuntza. Lan-koadernoa 4 (Txanela) | Aizarna, Kontxi eta beste |
19. edizioa
Ezekiel nora ezean | Jaio, Karmele |
Gerrateko ogia | Ellis, Deborah |
Gloria Mundi | Morillo, Fernando |
Miñan | Arzallus, Amets eta beste |
20. edizioa
Ahaztuen mendekua | Ladron Arana, Alberto |
Musika 2. Lehen Hezkuntza. Lan-koadernoa 2 (Txanela) | Aizarna, Kontxi eta beste |
Musika 3. Lehen Hezkuntza. Lan-koadernoa 3 (Txanela) | Aizarna, Kontxi eta beste |
21. edizioa
Aulki-jokoa | Alberdi, Uxue |
22. edizioa
Elhuyar hiztegi txikia. Euskara-gaztelania / Castellano-vasco | Elhuyar Hizkuntza eta Teknologia |
Musika 1. Lehen Hezkuntza. Lan-koadernoa 1 (Txanela) | Xirula Mirula Elkartea |
26. edizioa
Urtebete itsasargian | Meabe, Miren Agur |
Zigarrotxoa ahoz aho | Kazabon, Antton |
31. edizioa
SPrako tranbia | Elorriaga, Unai |
SPrako tranbia | Elorriaga, Unai |
32. edizioa
Arotzaren eskuak | Ladron Arana, Alberto |
SPrako tranbia | Elorriaga, Unai |
33. edizioa
Arotzaren eskuak | Ladron Arana, Alberto |
53. edizioa
Ostegunak | Arretxe, Jon |
Hamargarren argitaraldia………………….. 12 titulu
Hamaikagarren argitaraldia………………. 10
Hamabigarren argitaraldia………………… 8
Hamahirugarren argitaraldia……………… 9
Hamalaugarren argitaraldia………………. 11
Hamabosgarren argitaraldia……………… 6
Hamaseigarren argitaraldia………………. 2
Hamazazpigarren argitaraldia…………… 4
Hemezortzigarren argitaraldia…………… 1
Hemeretzigarren argitaraldia…………….. 4
Hogeigarren argitaraldia…………………… 3
Hogeita batgarren argitaraldia……………. 1
Hogeita bigarren argitaraldia…………….. 2
Hogeita seigarren argitaraldia……………. 2
Hogeita hamaikagarren argitaraldia…… 2
Hogeita hamabigarren argitaraldia…….. 2
Hogeita hamahirugarren argitaraldia…. 1
Berrogeita hamahirugarren argitaraldia.. 1
Urte bereko berrargitalpenak
1/2 edizioak
Alaska | Suarez, Castillo |
Aniztasun afektibo-sexuala eta genero-aniztasuna berdintasunerako orientazioan txertatzeko eskuliburua. Heziketa-esperientzia bat irakasleen prestakuntzan / Manual para la inserción de la diversidad afectivo-sexual y de género en la orientación en igualdad. Una experiencia educativa en la formación del profesorado | Del Frago, Rakel eta beste |
Bat eta bakarra | Pujol, Romain |
Belarriko kilkerra | Alberdi, Uxue |
Bichta éder | Bidegain, Eneko |
Biologia 2. Batxilergoa | Clemente, Silvia eta beste |
Biologia eta Geologia 4. DBH | Clemente, Silvia eta beste |
Cayo Hueso | Amantegi, Oihane |
Erronka 3-3. Lehen Hezkuntza [3. Hau bai nahaste-borrastea] | Askoren artean |
Erronka 3-4. Lehen Hezkuntza [4. Gauza kuriosoa osasunarena] | Askoren artean |
Erronka 3-5. Lehen Hezkuntza [5. Ura, ezinbestekoa] | Askoren artean |
Euskadiko enpleguaren liburu zuria. Izango garen gizartearentzako erronkak eta proposamenak | Iseak Fundazioa |
Euskara 2. DBH | Fontecilla, Gontzal eta beste |
Euskara eta Literatura II. Batxilergoa | Irazabal, Joseba eta beste |
Euskara eta Literatura II. Batxilergoa. Gidaliburua | Edebé Taldea |
Geografia eta Historia 2. DBH | Burgos, Manuel eta beste |
Harry Potter eta Azkabango presoa [Azal biguna] | Rowling, Joanne K. |
Harry Potter eta sekretuen ganbera [Azal biguna] | Rowling, Joanne K. |
Harry Potter eta sorgin-harria [Azal biguna] | Rowling, Joanne K. |
Hausnarrean. Ardiek egin naute artzain | Blanco, Josebe |
Irunberri, 1990. Arroilaren negarra | Aristi, Pako |
Juana | Artano, Jon |
Lidiaren betaurrekoak | Arana, Aitor |
Londonen galduta | Gallastegi, Lur |
Mariano Ferrer, el periodismo reflexivo. Kazetaritza eta konpromisoa | Ormazabal, Sabino eta beste |
Matematika 2. DBH | Colera, José eta beste |
Matematika B 4. DBH | Colera, José eta beste |
Matematika Gizarte Zientzietara Aplikatuta II. Batxilergoa | Colera, José eta beste |
Matematika II. Batxilergoa | Colera, José eta beste |
Natur Zientziak 2. DBH | Edebé Taldea |
Oso latza izan da | Mendiguren Elizegi, Xabier |
Sumendi bat daukat eta ez dut arnastu nahi | Tirado, Miriam |
Zer izango ote da maitasunaren kontu hori, Minimoni? | Bonilla, Rocío |
Zure laguna naiz / Soy tu amigo | Torres, Elaia |
1/2/3 edizioak
2023-2026 Unibertsitate Sistemaren Plana / Plan del Sistema Universitario 2023-2026 | Hezkuntza Saila (EJ) |
Euskara 4. Lehen Hezkuntza | Angoitia, Josune eta beste |
Euskara 6. Lehen Hezkuntza | Angoitia, Josune eta beste |
Euskara eta Literatura 4. DBH | Azkue, Enara eta beste |
Matematika 4. Lehen Hezkuntza | Alvarez, Beatriz eta beste |
1/2/3/4/5 edizioak
Euskara eta Literatura 2. DBH | Azkue, Enara eta beste |
2/3 edizioak
7G udalekuak | Loiola, Nerea |
Festa | Osoro, Jasone |
Natur Zientzia 1. DBH | Edebé Taldea |
Toko-toko zoratu egin da! | Rubio, Itziar |
3/4 edizioak
Damutzen ez direnak | Araque, Itxaso |
Euskara eta Literatura 1. Batxilergoa | Edebé Taldea |
4/5/6 edizioak
Fisika eta Kimika 1. Batxilergoa | Edebé Taldea |
5/6 edizioak
Hormak | Iguaran, Oihana |
Mandamentu hipermodernoak | Martinez Peña, Iñigo |
6/7 edizioak
Munduari itzulia 80 egunetan | Verne, Jules |
7/8 edizioak
Etsai gordea | De Pedro, Jokin |
8/9 edizioak
Simon, Simon | Sanjuan, Emilio eta beste |
14/15 edizioak
Musika 3. Lehen Hezkuntza. Koadernoa | Coma, Meritxell |
14/15/16 edizioak
Fisika 2. Batxilergoa | Armero, Juan eta beste |
Titulu errepikatuak
2 edizio
7G udalekuak | 2/3 |
Alaska | 1/2 |
Aniztasun afektibo-sexuala eta genero-aniztasuna berdintasunerako orientazioan txertatzeko eskuliburua. Heziketa-esperientzia bat irakasleen prestakuntzan / Manual para la inserción de la diversidad afectivo-sexual y de género en la orientación en igualdad. Una experiencia educativa en la formación del profesorado | 1/2 |
Bat eta bakarra | 1/2 |
Belarriko kilkerra | 1/2 |
Bichta éder | 1/2 |
Biologia 2. Batxilergoa | 1/2 |
Biologia eta Geologia 4. DBH | 1/2 |
Cayo Hueso | 1/2 |
Damutzen ez direnak | 3/4 |
Erronka 3-3. Lehen Hezkuntza [3. Hau bai nahaste-borrastea] | 1/2 |
Erronka 3-4. Lehen Hezkuntza [4. Gauza kuriosoa osasunarena] | 1/2 |
Erronka 3-5. Lehen Hezkuntza [5. Ura, ezinbestekoa] | 1/2 |
Etsai gordea | 7/8 |
Euskadiko enpleguaren liburu zuria. Izango garen gizartearentzako erronkak eta proposamenak | 1/2 |
Euskara 2. DBH | 1/2 |
Euskara eta Literatura 1. Batxilergoa | 3/4 |
Euskara eta Literatura II. Batxilergoa | 1/2 |
Euskara eta Literatura II. Batxilergoa. Gidaliburua | 1/2 |
Festa | 2/3 |
Geografia eta Historia 2. DBH | 1/2 |
Harry Potter eta Azkabango presoa [Azal biguna] | 1/2 |
Harry Potter eta sekretuen ganbera [Azal biguna] | 1/2 |
Harry Potter eta sorgin-harria [Azal biguna] | 1/2 |
Hausnarrean. Ardiek egin naute artzain | 1/2 |
Hormak | 5/6 |
Irunberri, 1990. Arroilaren negarra | 1/2 |
Juana | 1/2 |
Lidiaren betaurrekoak | 1/2 |
Londonen galduta | 1/2 |
Mandamentu hipermodernoak | 5/6 |
Mariano Ferrer, el periodismo reflexivo. Kazetaritza eta konpromisoa | 1/2 |
Matematika 2. DBH | 1/2 |
Matematika B 4. DBH | 1/2 |
Matematika Gizarte Zientzietara Aplikatuta II. Batxilergoa | 1/2 |
Matematika II. Batxilergoa | 1/2 |
Munduari itzulia 80 egunetan | 6/7 |
Musika 3. Lehen Hezkuntza. Koadernoa | 14/15 |
Natur Zientzia 1. DBH | 2/3 |
Natur Zientziak 2. DBH | 1/2 |
Oso latza izan da | 1/2 |
Simon, Simon | 8/9 |
Sumendi bat daukat eta ez dut arnastu nahi | 1/2 |
Toko-toko zoratu egin da! | 2/3 |
Zer izango ote da maitasunaren kontu hori, Minimoni? | 1/2 |
Zure laguna naiz / Soy tu amigo | 1/2 |
3 edizio
2023-2026 Unibertsitate Sistemaren Plana / Plan del Sistema Universitario 2023-2026 | 1/2/3 |
Euskara 4. Lehen Hezkuntza | 1/2/3 |
Euskara 6. Lehen Hezkuntza | 1/2/3 |
Euskara eta Literatura 4. DBH | 1/2/3 |
Fisika 2. Batxilergoa | 14/15/16 |
Fisika eta Kimika 1. Batxilergoa | 4/5/6 |
Matematika 4. Lehen Hezkuntza | 1/2/3 |
5 edizio
Euskara eta Literatura 2. DBH | 1/2/3/4/5 |
Ekoizpen tematikoa
Argitaletxeen jardunaren emaitza aztertu ondoren, ekoizpen tematikoan edo edizioaren muinean gaude. Izan ere, bibliografoaren ikuspegitik harago, ekoizpenaren zenbatekoa bera baino gehiago interesatu izan zaigu beti ikuspuntu soziologikoa: euskaraz zer argitaratzen den, eta argitaratzen den hori non eta nola txertatzen den euskal kulturan.
Urteroko ekoizpena, beraz, gaika sailkatu ohi dugu, nazioartean erabili ohi diren ereduen arabera. Eta sailkaturiko eremu bakoitzean ikuspegi ebolutiboa aplikatzen dugu, bost urteko erreferentzia bederen eduki dezagun.
Hona hemen zortzi gai sailak:
- Hezkuntza eta irakaskuntzako liburuak.
- Haur eta gazteentzako liburuak.
- Giza eta gizarte zientzietako liburuak.
- Helduen literatura.
- Zientzia eta teknika alorreko liburuak.
- Aisiako liburuak.
- Erlijio liburuak.
- Orotarikoak.
Zortzi arlo horietatik, lehenengo seiak bakarrik aztertu ohi ditugu, urterik urte ekoizpen osoaren %99 inguru biltzen baitute. 2023an ere halaxe izan da: %99,1.
Aurtengo emaitzaren ezaugarri esanguratsuenak aipatzearren, esan dezagun arloen hurrenkera kanonikoari erantzun diola: hezkuntza eta irakaskuntza liburuak ia beti izan ohi duen lehen lekuari eutsi dio ekoizpen orokorrean, igoera azpimarragarriarekin, gainera, aspaldiko urte askotako ehuneko altuena erdiesteraino (1.286, %46,1), haur eta gazteentzako liburuaren aurretik eta ia hura bikoiztuz (647, %23,2). Ikusten denez, aurtengoan ere nabarmena da haur eta gazteei zuzendutako liburuaren produkzioa, ekoizpen osoaren bi herenetik gorakoa (%69,3), kontuan hartu behar baita bai hezkuntza eta irakaskuntzako liburua eta bai haur eta gazteentzakoa adin tarte berera zuzentzen direla.
Bi multzo horiek kenduta, gainerakoen itzala arinegia da aurten ere: hurrengoa giza eta gizarte zientzietako liburua da (364, %13), eta ondoren geratu da helduen literatura (257, %9,2). Askoz atzerago datoz aisia liburua (134, %4,8) eta zientzia eta teknikari buruzkoa (79, %2,8).
Atalez ataleko datuak aurkeztu eta aztertu aurretik, ikus ditzagun osotasunean. Hurrengo bi grafikoek eta taulak, bakoitzak bere modura, errealitate bera erakusten digute: urteko ekoizpen osoa balio absolututan eta erlatibotan. Taulan beste erreferente bat sartu ohi dugu, 2000. urtea, mende honetako lehen urtearekiko zertan gauden adieraztearren, zerk egin duen gora eta zerk behera.
Gai multzoa |
Zenbaki absolutuak |
% |
2023/2000 |
Hezkuntza/Irakaskuntza |
1.286 |
46,1 |
+109,1 |
Haur eta gazteentzako liburuak |
647 |
23,2 |
+71,2 |
Giza eta gizarte zientziak |
364 |
13,0 |
+23,0 |
Helduen literatura |
257 |
9,2 |
–12,3 |
Aisia |
134 |
4,8 |
+185,1 |
Zientzia/Teknika |
79 |
2,8 |
–20,2 |
Besterik |
24 |
0,9 |
–33,3 |
Ekoizpen tematiko sailkatura igaro aurretik, ohar bat: gai sail bakoitzean, informazioz betetako taula bat ageri da. Gaiari dagokion laburpen osoa biltzea du xede: azken bost urteotako eboluzioa kontzeptu guztietan, hala nola tituluetan, ekoizpen osoarekiko ehunekoan, urtetik urterako eboluzio alderatuan, itzulpenaren eta berrargitalpenaren urte bakoitzeko pisuan, urteko orrialde kopuru orokorrean eta liburu bakoitzaren batez besteko orrialde kopuruan.
Hezkuntza eta irakaskuntza: 1.286 titulu
2019 |
2020 |
2021 |
2022 |
2023 |
|
Hezkuntza/Irakaskuntza |
850 |
1.109 |
591 |
907 |
1.286 |
Ekoizpenaren % |
36,0 |
42,5 |
24,9 |
35,7 |
46,1 |
Urtetik urtera % |
26,7 |
30,5 |
–46,7 |
53,5 |
41,8 |
Itzulpenen % (1. edizioan) |
21,9 |
25,3 |
39,8 |
16,7 |
20,5 |
Berrargitalpenen % |
30,9 |
27,4 |
48,6 |
32,9 |
21,9 |
Orrialde kopurua |
79.208 |
78.209 |
66.074 |
94.440 |
88.947 |
Orrialde kopurua liburuko |
93,2 |
70,5 |
118,8 |
104,1 |
69,2 |
Liburu mota honek 2022an berreskuratutako lehen postuari eutsi dio, eta ez nolanahi, gainera: titulu kopuruan izugarri hazi da, 1.286 aleraino (2022an baino 379 gehiago), eta ekoizpen osoaren %46,1 biltzera heldu da. Gogoan har dezagun 2021ean %24,9an geratu zela, 591 titulurekin: alegia, bi urtean kopuru absolutua bikoiztu du (ia baita ehunekoa ere). Hitz bakarrean esanda: urteko ekoizpen orokorrak izan duen gorakada (248 titulu gehiago) baino hazkuntza handiagoa izan du liburu mota honek. Ondorioa, ezin argiagoa: gainerako liburu mota ia guztien kopuruak jaitsi egin dira 2022tik.
2022tik 2023rako alde hori, dena den, erraz identifikatzeko modukoa da: izan ere, Santillana-Zubia eta Edelvives-Ibaizabal argitaletxeek bien artean bakarrik eragin dute gorakada hori, bion artean 444 titulu gehiago argitaratuz (291 eta 153 gehiago, hurrenez hurren). Beste argitaletxeak, gorabeherak gorabehera, iazko kopuruen logikaren barruan mantendu dira.
Irabazi guztiak liburu digitalean izan dira, gainera: Santillana-Zubia eta Edelvives-Ibaizabalek bien artean 437 gehiago argitaratu dituzte (292 eta 145 gehiago, hurrenez hurren), liburu mota honen urteko gorakada osotik gora, hain zuzen.
Urteko hezkuntza eta irakaskuntzako liburua ez ezik liburugintzaren ekoizpen osoa guztiz markatu duen datuaz ari gara, beraz: bi argitaletxe horien jardunbideak urtearen irudi osoa baldintzatu eta desorekatu du.
Itzulpenaren pisua %20,5era igo da, 2021eko datutik oso urrun hala ere. Kopuru horrek izango du zerikusirik argitaletxe batzuetan itzulia edo birmoldatua izan dena nobedade modura aurkezteko egiten den ahaleginarekin.
Liburu mota honen berrargitalpen maila %21,9ra amildu da. Baina, sarritan diogun bezala, beren jarduna testuliburuetan zentratzen duten argitaletxe batzuek dituzten berrargitalpen kopuru hain baxuak susmagarriak iruditzen zaizkigu.
Irakaskuntzaren eboluzio lerroa
Eboluzioaren lerroak argi erakusten du liburu mota honek mende honetako gailurra jo duela 2023an: 2000koa baino 109 puntu gorago. Oso azpian geratu da duela bi urteko hondoratzea.
Irakaskuntzaren eboluzioaren indizea
Bigarren urtez jarraian igoera bortitzak izan ondoren, eta, ikusi dugunez, aurtengoak dituen ezaugarri espezifikoengatik, hurrengo urtera arte itxaron beharko dugu joera berraztertu eta balorazio esanguratsuren bat egiteko. Aurtengo ekoizpenak asko zaildu digu zentzuzko ezer esatea.
Barne sailkapena
Didaktika. Pedagogia. Orientabideak. Hezkuntzaren antolakuntza….2,3
Eskolaurrea. Haur eskola…………………………………………………………….0,8
Lehen Hezkuntza……………………………………………………………………….51,4
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza……………………………………………..41,8
Besterik……………………………………………………………………………………..3,7
Barne sailkapenean, argi ikusten da aurten ere LH eta DBHko testuliburuak direla, beti bezala, sail hornituenak, eta hurrenkera horretan gainera. Bien artean %90etik gora batu dute, aurreko urteetako %80 ingurutik goraxeago.
Hurrengo taulan, bien balioak sei urteko perspektiban bildu ditugu.
Urtea |
LH |
DBH |
2018 |
44,1 |
28,5 |
2019 |
71,6 |
14,5 |
2020 |
51,6 |
30,7 |
2021 |
49,4 |
31,5 |
2022 |
47,0 |
36,4 |
2023 |
51,5 |
41,8 |
Ikuspegi diakroniko horretatik, LHko zein DBHko liburuak, biek egin dute gora. DBHkoak azken sei urteetako proportzio altuena erdietsi du, lehenago urteren batean gorago ibili bada ere (2016an, hain zuzen).
Haur eta gazteentzako argitalpenak: 718 titulu
2019 |
2020 |
2021 |
2022 |
2023 |
|
Haur/Gazte |
633 |
669 |
811 |
716 |
647 |
Ekoizpenaren % |
26,8 |
25,6 |
34,1 |
28,2 |
23,2 |
Urtetik urtera % |
–15,5 |
5,7 |
21,2 |
–11,7 |
–9,6 |
Itzulpenen % (1. edizioan) |
66,3 |
62,8 |
64,8 |
59,3 |
57,6 |
Berrargitalpenen % |
35,4 |
39,3 |
32,7 |
32,1 |
31,8 |
Orrialde kopurua |
45.784 |
44.627 |
47.689 |
44.000 |
42.296 |
Orrialde kopurua liburuko |
72,3 |
66,7 |
58,8 |
61,5 |
65,4 |
Haur eta gazteentzako liburua ohikoa zaion bigarren lekuan dator. 2021eko urte indartsuaren ondoren, hurrengo bietan aurreko kopuru absolutuetara itzuli da. Jakina, liburugintzaren kopuru orokorra igo egin denez, ehunekoan eragin dio liburu mota honi, %23,2raino jaitsiz, azken hamarkadako baliorik baxueneraino, hain zuzen ere.
Aurreko urteetan bezala, sail honetako ia liburu guztiak analogikoan argitaratu dira (592 titulu, %91,5), eta 52 bakarrik digitalean (%8,5).
Liburu mota honetan, itzulpenaren pisua beti izan da oso handia. 2023an ere halaxe da, %57,6; aurreko urteetan goraxeago ibili da, hala ere.
Berrargitalpenak ere garrantzi handia du (%31,8), baina atal horretan ere beherago ibili da aurreko urteetan baino. Liburu mota honen izaera eta helmuga kontuan izanda, desiragarria izango litzateke aurrerantzean berriro goranzko joerari heltzea.
Haur eta gazte liburuaren eboluzio-lerroa
Eboluzioaren lerroak erakusten duenez, bigarren urtez jarraian jaitsi da maila, duela bi urte lortutako mende honetako gailurretik behera. Azken hamabost urteotako neurrietan dabil, dena den, beldurtzeko beherakadarik gabe.
Haur eta gazte liburuaren eboluzioaren indizea
Eboluzioaren indizeak 2022ko kopuruarekiko ia hamar puntuko beherakada islatzen du. Bi urteko gorakadari beste bi urteko atzerakadak segitu dio: hurrengo urteko emaitzak argiago esango digu balantzak norantz egiten duen.
Giza eta gizarte zientziak: 350 titulu
2019 |
2020 |
2021 |
2022 |
2023 |
|
Giza/Gizarte |
351 |
334 |
355 |
324 |
364 |
Ekoizpenaren % |
14,9 |
12,8 |
14,9 |
12,7 |
13,0 |
Urtetik urtera % |
18,2 |
–4,8 |
6,3 |
–8,7 |
12,3 |
Itzulpenen % (1. edizioan) |
30,8 |
25,6 |
33,0 |
31,9 |
25,6 |
Berrargitalpenen % |
6,6 |
6,0 |
7,0 |
8,0 |
6,6 |
Orrialde kopurua |
61.697 |
51.831 |
64.874 |
53.004 |
59.918 |
Orrialde kopurua liburuko |
175,8 |
155,2 |
182,7 |
163,6 |
164,6 |
Liburu mota honek ohikoa zaion lekua berreskuratu du sailkapenean: hirugarren dator, helduen literaturari aurrea hartuz.
Alor honetako sail guztietarako 364 titulu argitaratu dira: aurreko urtean baino 40 titulu gehiago, baina ekoizpen orokorrean 2022ko ehunekotik gora egin gabe.
Analogikoaren zein digitalaren kopuruak ez dira askorik aldatu: zehazki, liburu analogikoa %83,8 da (305 titulu), eta digitala, %16,2 (59). Alegia, digitalak ez du garrantzi handirik liburu sail honetan.
Itzulpenaren pisua sei puntu jaitsi da, %31,9tik %25,6ra, 2020ko proportzioa bete-betean errepikatuz.
Sail honek esparru handia hartzen du bere baitan, filosofiatik hasi eta geografia edo historiaraino, soziologia, etnologia edo hizkuntzalaritzatik barrena. Mundu oso bat. Baina ekoizpena ez da inoiz lehertzen, urtea joan eta urtea etorri 300 titulutik oso gora egin ezinik. Eta, jakina, berrargitalpena ere beti bezala dabil, ia indarrik gabe: 2019an %6,6 izan da, aurreko bi urteetan baino apalagoa.
Liburu mota honek ez du lur hartzen, ez errorik sakontzen. Diagnosia, urterokoa: gure diglosia kulturalaren adierazle baten aurrean gaude.
Giza eta gizarte liburuaren eboluzio lerroa
2008an lortutako gailurretik guztiz aparte, 2014ko kopurura hurbildu da aurten, azken zortzi urteetako neurriak gutxigatik gaindituz. Lehen esan dugun bezala, lehertu gabe, kultur ekosistema osasuntsuago batek eskatuko lukeen neurritik oso urrun, gure ustez.
Giza eta gizarte liburuaren eboluzioaren indizea
2022tik 12,3 puntu gora egin duen arren, hala eta guztiz ere, giza eta gizarte zientzietako liburuak ezin izan du ekoizpen osoaren %13tik gora egin. Oso xume, xumeegi.
Barne sailkapena
Filosofia. Psikologia……………………………….. 4,4
Soziologia. Estatistika. Politika. Ekonomia… 21,7
Zuzenbidea. Administrazioa…………………….. 12,9
Etnologia. Etnografia………………………………. 3,3
Artea. Hirigintza…………………………………….. 23,9
Filologia. Hizkuntzalaritza……………………….. 14,6
Geografia. Historia………………………………….. 19,2
Liburu mota honetako azpiatalen proportzioak ez dira modu aipagarrian aldatu azken urteotan. Argi daukaguna da gai guztiek beharko luketela pisu handiagoa izan, liburugintza osasuntsuagoa izango bagenu. Baina horrelakoxea da gure kulturaren eta liburugintzaren argazkia.
Helduen literatura: 257 titulu
2019 |
2020 |
2021 |
2022 |
2023 |
|
Helduen literatura |
317 |
305 |
338 |
349 |
257 |
Ekoizpenaren % |
13,4 |
11,7 |
14,2 |
13,7 |
9,2 |
Urtetik urtera % |
0,0 |
–3,8 |
10,8 |
3,3 |
–26,4 |
Itzulpenen % (1. edizioan) |
31,1 |
20,9 |
24,9 |
26,2 |
25,4 |
Berrargitalpenen % |
23,0 |
30,8 |
31,1 |
26,6 |
28,0 |
Orrialde kopurua |
40.241 |
48.353 |
55.224 |
54.925 |
38.938 |
Orrialde kopurua liburuko |
126,9 |
158,5 |
163,4 |
157,4 |
151,5 |
Helduen literaturak, kopuru absolutuan, beherakada esanguratsua izan du: 2022an baino 92 titulu gutxiago, %26,4 behera. Jakina, ekoizpen osoarekiko ehunekoan ere isla izan du beherakada horrek: 4,5 puntu jaitsi da, azken hamarkadako proportziorik txikiena erdietsiz.
210 titulu argitaratu dira analogikoan (%81,7), 2022an baino 85 gutxiago: hots, liburu mota honen beherakada ia osoa paperezko ekoizpenak jan du. Digitala ere jaitsi da, baina ez hainbeste: 47 titulu kaleratu dira (%18,3), 2023an baino hamar gutxiago. Proportzioak digitalaren alde egin du, paperezkoan beherakada nabarmena izan delako.
Nobedadeen artean, itzulitakoak diren literatur liburuak %25,4 izan dira, aurreko bi urteetako neurri bertsuan, ehunekoari dagokionez.
Berrargitalpenaren neurriak igoera txiki bat izan du, baina aldaketa esanguratsurik gabe, laurdenetik pittin bat gora (%28, 72 titulu). Ez da, gure ustez, albisterik onena, berrargitalpenak gehitzea beti iruditu izan baitzaigu ekoizpen eta kontsumo osasuntsuagoaren adierazle.
Literaturaren eboluzio lerroa
Kopuru absolutuan, mende osoko balio kaskarrenetakoa errepikatu du, 2002, 2004 eta 2013ko balioen parean.
Literaturaren eboluzioaren indizea
Eboluzioaren indizeak argi erakusten du beherakadaren neurria, ez baita hamarkada osoan urte batetik besterako halako aldaketarik sumatu, ez gora ez behera. Joera berri baten aurrean ote gaude? Urte bakarreko sukarra izan ote da? Ea hurrengo urteak zer ematen duen.
Generoka
Eleberria. Ipuina………………………………….. 59,6
Olerkia………………………………………………. 17,5
Antzerkia…………………………………………… 3,5
Herri literatura. Bertsoa………………………… 1,9
Miszelanea. Kronika. Saioa…………………… 13,2
Literatur teoria eta kritika……………………… 4,3
Generoari begira, ez da aldaketa handirik sumatzen urteroko banaketarekiko: aurten ere narratibaren nagusitasuna nabarmendu behar da (%59,6), gainerako generoetatik urrun. Olerkiak, bere aldetik, 2022ko proportzioa errepikatu du.
Aisia liburuak: 134 titulu
2019 |
2020 |
2021 |
2022 |
2023 |
|
Aisia |
96 |
104 |
130 |
149 |
134 |
Ekoizpenaren % |
4,1 |
4,0 |
5,5 |
5,9 |
4,8 |
Urtetik urtera % |
–2,0 |
8,3 |
25,0 |
14,6 |
–10,1 |
Itzulpenen % (1. edizioan) |
46,1 |
57,1 |
57,6 |
59,2 |
54,3 |
Berrargitalpenen % |
7,3 |
12,5 |
9,2 |
12,8 |
13,4 |
Orrialde kopurua |
10.774 |
10.940 |
13.131 |
15.164 |
14.644 |
Orrialde kopurua liburuko |
112,2 |
105,2 |
101,0 |
101,8 |
109,3 |
Musika……………………………………………… 9,0
Argazkia……………………………………………. 9,7
Jolasa. Jokoa. Kirola……………………………. 3,7
Ikuskizunak (antzerkia, zinema…)…………… 15,7
Kiosko literatura………………………………….. 61,9
Aisiako liburua 2022ko 149 tituluetatik aurtengo 134etara jaitsi da. Ekoizpen orokorrean ere puntu bateko beherakada izan du. Gorabehera nabarmenak izan ez arren, liburu mota honek gizarte modernoan duen garrantzia ezagututa, ederra litzateke goranzko joera jarraitua izango balu, pixkanaka kontsumo diglosikoari ihes egin diezaiogun.
Aisia liburuaren eboluzio lerroa
Mende hasieratik hona, beste edozein liburu motak izandakoa baino askoz ere igoera handiagoa izan du aisia liburuak. Baina hiru urtez jarraian gorantz egin ondoren, jaitsiera izan du, duela bi urteko kopurura itzuliz. Poztuko ginateke hurrengo urtean berriro gorantz begira jarriko balitz.
Zientzia eta teknika: 79 titulu
2019 |
2020 |
2021 |
2022 |
2023 |
|
Zientzia/Teknika |
88 |
69 |
113 |
80 |
79 |
Ekoizpenaren % |
3,7 |
2,6 |
4,8 |
3,1 |
2,8 |
Urtetik urtera % |
41,9 |
–21,6 |
63,8 |
–29,2 |
–1,3 |
Itzulpenen % (1. edizioan) |
19,0 |
11,8 |
13,8 |
12,0 |
10,7 |
Berrargitalpenen % |
4,5 |
1,4 |
3,5 |
6,3 |
5,1 |
Orrialde kopurua |
10.257 |
6.983 |
10.761 |
6.659 |
9.112 |
Orrialde kopurua liburuko |
116,6 |
101,2 |
95,2 |
83,2 |
115,3 |
Zientzia zehatzak. Natur zientziak………….. 30,4
Medikuntza……………………………………….. 34,2
Ingeniaritza. Teknologia………………………. 12,6
Zientzia eta teknika aplikatuak. Industria…. 22,8
Zientzia eta teknika alorreko liburuak 2022ko emaitza kaskarra errepikatu du 2023an ere: harrigarriki, mende hasierako neurritik 20 puntu behera dabil. Nola uler liteke mende honetako lehen hamarkadako urte guztietan 2023an baino zientzia eta teknikako liburu gehiago ekoiztea? Galdera erretorikoa da, noski: euskal liburugintzaren eta euskalgintzaren beraren ahuleziaren beste adibide baten aurrean gaude.
Zientzia eta teknikaren eboluzio lerroa
Eboluzioaren lerroak edozein hitzek baino askoz hobeto erakusten du liburu mota honen egoera kezkagarria. Ikusi beharko da hurrengo urteetan zer gertatzen den.
2023ko liburuak: gai sailkapena
Sailak | Zenb. abs. | % |
---|---|---|
0. OROTARIKOAK | 762 | 27,3 |
Zientzia eta kulturaren oinarri orokorrak. Bibliografia. Katalogoak. Bibliotekonomia. Entziklopediak. Kazetaritza. Museoak | 32 | 1,2 |
Haur eta gazteentzako argitalpenak | 730 | 26,1 |
1. FILOSOFIA | 16 | 0,6 |
Metafisika. Ontologia. Estetika. Filosofia sistemak. Psikologia. Logika. Etika | 16 | 0,6 |
2. ERLIJIOA. TEOLOGIA | 11 | 0,4 |
Berezko teologia. Biblia. Kristologia. Mariologia. Teologia morala. Liturgia. Pastoral teologia. Eliza. Kristauez besteko erlijioak | 11 | 0,4 |
3. GIZARTE ZIENTZIAK | 1.429 | 51,2 |
Soziologia. Estatistika. Demografia. Politika. Ekonomia. Zuzenbidea. Herri administrazioa. Gizarte laguntza. Etnologia | 143 | 5,1 |
Hezkuntza. Irakaskuntza. Heziketa. Pedagogia | 1.286 | 46,1 |
5. ZIENTZIA HUTSAK. ZIENTZIA ZEHATZAK ETA NATURALAK | 16 | 0,6 |
Matematikak. Astronomia. Fisika. Kimika. Geologia. Metereologia. Paleontologia. Biologia. Botanika. Zoologia | 16 | 0,6 |
6. ZIENTZIA APLIKATUAK. MEDIKUNTZA. TEKNIKA | 51 | 1,8 |
Medikuntza. Ingeniaritza. Teknika. Nekazaritza. Basogintza. Zooteknia. Etxeko ekonomia. Industria. Zenbait industria eta lanbide. Eraikuntza. Sukaldaritza | 51 | 1,8 |
7. ARTEA. JOLASAK. KIROLAK | 133 | 4,8 |
Artea. Estetika. Hirigintza. Arkitektura. Eskultura. Marrazketa. Margogintza. Argazkigintza. Musika | 112 | 4,0 |
Jostaldiak. Jolas eta jokoak. Kirolak | 21 | 0,8 |
8. FILOLOGIA. LITERATURA | 303 | 10,8 |
Hizkuntzalaritza. Filologia | 46 | 1,6 |
Literatura. Literatur generoak | 257 | 9,2 |
9. BIOGRAFIA. HISTORIA. GEOGRAFIA | 70 | 2,5 |
Biografiak | 18 | 0,6 |
Historia.Geografia | 52 | 1,9 |
GUZTIRA | 2.791 | 100,0 |