Cookie aukerak
Pertsonalizatu Adostasun Hobespenak

Cookieak erabiltzen ditugu modu eraginkorrean nabigatzen laguntzeko eta zenbait funtzio betetzen laguntzeko. Cookie guztiei buruzko informazio zehatza aurkituko duzu jarraian baimen-kategoria bakoitzean.

"Beharrezkoak" gisa sailkatzen diren cookieak zure nabigatzailean gordetzen dira, ezinbestekoak baitira gunearen oinarrizko funtzionalitateak gaitzeko.... 

Beti aktibo

Beharrezko cookieak beharrezkoak dira gune honen oinarrizko ezaugarriak ahalbidetzeko, hala nola, saio-hasiera segurua emateko edo zure baimen-lehentasunak doitzeko. Cookie hauek ez dute identifikazio pertsonaleko daturik gordetzen.

Cookie funtzionalek funtzionalitate batzuk egiten laguntzen dute, hala nola, webguneko edukia sare sozialetako plataformetan partekatzea, iritziak biltzea eta hirugarrenen beste eginbide batzuk.

Cookie analitikoak bisitariek webgunearekin nola elkarreragiten duten ulertzeko erabiltzen dira. Cookie hauek bisitari-kopurua, errebote-tasa, trafiko-iturburua eta abar bezalako neurriei buruzko informazioa ematen laguntzen dute.

Iragarki-cookieak bisitariei aurretik bisitatu dituzun orrietan oinarritutako iragarki pertsonalizatuak eskaintzeko eta iragarki-kanpainen eraginkortasuna aztertzeko erabiltzen dira.

Liburugintza

Liburuaren eta batez ere euskal liburuaren behaleku izateko bokazioz jaio den gune honek liburuaren inguruko informazioa bildu, aztertu eta eskaini nahi du. Eta informazioa jakintza bihurtu.

Liburuak definizio zabala du, eta are zabalagoa da bere mundua. Edozein delarik euskarria, prozesu baten katebegi bat da liburua, guztiz lotua autorearekin, irakurlearekin, argitaratzailearekin, banatzaile zein liburu dendarekin. Hori guzti hori da liburuaren mundua. Behatokiaren oinarria eta funtsa euskal liburuen katalogoa da, XX. eta XXI. mendeetako fitxa bibliografikoz osatua.

Fitxa bibliografikoak hamazazpi osagai biltzen ditu, horien artean: izenburua, egilea, itzultzailea, moldatzailea, marrazkilaria, argitaratzailea, urtea, bilduma, edizioa, orrialde kopurua, gaia.

Urteroko azterketak eta liburu katalogoak

1976an hasita, urtero-urtero agertu izan dira JAKIN aldizkarian urteko liburu ekoizpenari dagokion azterketa eta liburuen katalogoa. 2006az geroztik, katalogoa webgunean soilik argitaratu da; eta, 2013az geroztik, azterketa osoa ere webgunean bakarrik agertu da, eta paperezko aldizkarian horren bertsio laburtua argitaratu da.

XX. eta XXI. mendeko liburuen katalogoa

Oraintxe bertan 1900. urtetik gaurdainoko liburuak jasotzen dira katalogo honetan, euskaraz sortuak, euskarari ekarriak eta elebikoak, guztira 75.000tik gora.
Katalogo hau katalogo bizia da, haziz joango dena: hurrengo urteetako liburuen fitxekin eguneratuz joango gara.
Katalogoak biltzen duen informazio guztia jakin-mina duen nornahiren esku dago bilatzaile honetan.

Bilatu liburu katalogoan

Egin zaitez Jakinkide

Hemen duzu Jakinen ondare guztia. Eta gehiago. Euskal kultura elikatzen eta biziberritzen jarraitzeko berritu dugu Jakin. Eta, orain arte bezala, Jakinen hartzaileok izango zarete gure sostengua.

Egin Jakinkide
igoEdukieraren hasierara joan