Jakin 233-234
23 €
Gai nagusia sailean, maitasunaren ideologiak gure buruak, harremanak eta etxe eta kaleak nola eraikitzen dituen aztertu dute Lorea Agirre Dorronsoro, Mari Luz Esteban, Zaloa Basabe Gutierrez, Oihane Ruiz Menendez, Irati Mogollon Garcia, Leire Milikua Larramendi, Ula Iruretagoiena Busturia, Jone Arrazola Maiztegi, Nora Salbotx Alegria, Jone Miner Aginaga eta Abaraska Etxebizitza Kooperatiboak. Bestalde, Haritz Azurmendi Arruek Joxe Azurmendiren nazio ideia aztertu du.
Digitalean
Irakurri pdfZuzendariaren hitzak
Lorea Agirre DorronsoroSummary
Artikuluak
Maitasunak eta politikak zerikusi handia dute elkarrekin. Izan ere, maitasuna eraikuntza eta praktika ideologiko bat da eta jendartearen nolakotasunean eragin zuzena du, baita egiten dugun hirigintzan ere. Baina zer dio ideologia horrek? Maitasunak –elkartasuna eta zaintza– politika humanizatu eta justuago bihur lezake, baina, iruntzitara, maitasun erromantiko patriarkalak injustizia eta esplotazioa dakartza.
Gure gizartean nagusi den maitasun-ideologiaren irakurketa kritiko bat abiapuntu harturik eta ideologia hori auzitan jartze aldera, maitasuna erdigunetik kanpo kokatzeko dekalogo moduko bat aurkezten da. Horrela, besteak beste, pentsamendu monogamoaren aurrean apostasia egiteko, emakume ezkongabeen historia berreskuratzeko, maitasun ez-erromantikoa fikzionatzeko, harreman afektiboen intrantsitibotasunaren ideia ereiteko edo harremanen eta espazioen artekotasunaz pentsatzeko gonbidapena egiten da.
Amatasunaren politizazioaren inguruko hausnarketa egiten da. Azkenengo hamarkadetan feminismotik egindako hainbat ekarpen aztertu eta etorkizunerako erronkak mahaigaineratzen dira.
Maitasunaren ideologiaren eta hirigintzaren arteko harremanak aztertzen dira, maitasunaren ideologiatik zainketen inguruko konpromisoen giza egitura berri baten bila. Horretan funtzio berriak sortzeko bidean, arkitekturan ere forma eta tresna berrien premia azpimarratzen da.
Jendartearen zahartze prozesuaren erronka nagusiak aztertzen dira, horien aurrean etxebizitza kolaboratiboen eta zahartze aktibistaren alternatibetan sakonduz.
Bartzelonako CCCBn antolatutako 1.000 m² desira. Arkitektura eta sexualitatea erakusketaren gakoetako batzuk lantzen dira, espazioaren, ideologien eta jokabideen inguruko hausnarketen ehundurara beste hari bat gehitzeko.
Maitasunaren ideologiak gure etxe eta kaleen arkitektura zelan baldintzatu duen aztertzen da, arkitektura eta maitasunaren artean eraikitzen diren elkarguneak azaleratuz.
XX. mendeko merkataritzaren etnografia feminista bat aurkezten da, ekonomia, elkar babeserako sareak eta kaleen bizitza uztartuz
Gaur den eguneko espazioaren erabilera ezbaian jartzen da, haurren kultura eta kolektibo horri zor zaion aitortza politiko eza abiapuntu delarik.
Gure auzo eta herriak biziak, aktiboak, kolektiboak eta gertukoak izateko hirigintza-tresnetan barneratu daitezkeen irizpideak aztertzen dira. Bide horretatik, Usurbilen azken urteetan garatzen ari diren hainbat plan eta proiekturen laburpena ere jasotzen da.
Donostiako Abaraska Etxebizitza Kooperatiboa proiektua aurkezten da, elkarbizitzan oinarrituz eta etxebizitzaren jabetzaren ideia auzitan jarriz, egungo bizitegi komunitario ereduari alternatiba bilatu nahi dion egitasmoa.
Joxe Azurmendi filosofoaren nazio ideia aztertzen da, egilearen doktore tesia oinarri hartuta. Nazionalismo Ikerketetako eztabaidak Azurmendiren obran zehar jorratutako auziekin konparatzen dira, abertzaletasun kulturalaren kontzeptuan zentratuz.
Beste zenbaki batzuk
Egin zaitez Jakinkide
Hemen duzu Jakinen ondare guztia. Eta gehiago. Euskal kultura elikatzen eta biziberritzen jarraitzeko berritu dugu Jakin. Eta, orain arte bezala, Jakinen hartzaileok izango zarete gure sostengua.
Egin Jakinkide