miren artetxe

Jakin 241

14 €

Gai nagusia sailean, 2020ko kultur balantzea egin dute Katixa Agirre Miguelez, Alberto Barandiaran Amillano, Olatz Osa Zubia, Xabier Landabidea Urresti, Dani Fano, Eider Eibar Zugazabeitia, Josevisky, Nerea Unanua Otxoantezana, Edurne Azkarate, Xabier Gantzarain, Igor Elortza, Katti Pochelu eta Castillo Suarezek. Liburuak sailean, 2018ko euskal liburugintza aztertu du Xabier Eizagirre Gesalagak, Joan Mari Torrealdaik 1976an abiatutako ikerketa lerroari segida emanez.

Artikuluak

Hekatonbearen urtea: kultura, automaitasuna eta polimaitasuna

Katixa Agirre Miguelez

Pandemiak kultur mundua astindu du, atzetik zetozen ahuldadeak areagotuz. Hala ere, optimismorako arrazoiak ere badaude, sortzen ari den mundu berri baten zantzuak. Artikuluan bi ardatz planteatzen dira euskal kultura berpentsatzeko eta indartzeko: automaitasuna eta polimaitasuna.

Sortuz ta sortuz bizitzen gera

Alberto Barandiaran Amillano

Urtean zehar kulturaren alorrean izandako hainbat gertakariren inguruan gogoetatzen da: besteak beste, Oskar Alegriaren ekarpena, Nafarroako gazteen artean sustatutako Sormen digitala egitasmoa, pandemiak eragotzitako ekitaldiak, emakumeak literaturan lortzen ari diren hegemonia aldaketa...

Ezpata dantzatik soka dantzara

Olatz Osa Zubia

Izurriteak guztia baldintzatu duen urtean, euskal liburugintzan lehendik ere identifikatutako hutsune eta erronkak gogorarazteaz gain, testuinguru berrian horiei nondik eta nola erantzun asmatzeko gako batzuk proposatzen dira.

2020ko Durangoko Azoka Immateriala

Xabier Landabidea Urresti

Inork espero ez zuen forma hartu du 55. Durangoko Azokak. 50. edizioan balio immaterialaren inguruan egindako ikerketa gogoan, aurtengoaren inplikazioez hausnartzen da Azokaren aurreko, bitarteko eta ondorengo egunak oinarri hartuta.

Pandemiaren urtea kulturgintzan. Edurne Azkarate, Igor Elortza, Xabier Gantzarain, Katti Pochelu eta Castillo Suarez

Itziar Ugarte Irizar

Pandemia bat ekarri du 2020ak, aurretik eramanez ahal izan duen dena eta begi-bistara ekarriz azpian aurretik ere bazegoena. Baita kulturgintzaren lurretan ere. Denbora ohi baino bizkorrago pasatu dela dirudi, eta urtearen gaineko zeharkaldia berregiten dute, modu gurutzatuan, Edurne Azkarate aktoreak, Igor Elortza bertsolariak, Xabier Gantzarain idazle eta Dinamoa Sormen Guneko koordinatzaileak, Katti Pochelu Gastibeltza Films ekoiztetxeko kideak eta Castillo Suarez idazleak.

Euskal liburugintza 2018

Xabier Eizagirre Gesalaga

2018an euskaraz argitaratutako liburuen azterketa aurkezten da: ohar metodologikoak; liburu produkzioaren zifren iturriak; argitalgintzari dagokionez, liburu ekoizleen izaera eta aniztasuna, argitaletxe emankorrenen aipamena eta kanpoko eta bertako argitaletxeen ekoizpenaren konparaketa; argitalpenaren zenbakien inguruan, argitaratutako tituluen zifrak eta nobedadeak eta berrargitalpenak; azkenik, gai multzoen sailkapenari buruzko datuak eta azterketa.

Egin zaitez Jakinkide

Hemen duzu Jakinen ondare guztia. Eta gehiago. Euskal kultura elikatzen eta biziberritzen jarraitzeko berritu dugu Jakin. Eta, orain arte bezala, Jakinen hartzaileok izango zarete gure sostengua.

Egin Jakinkide
igoEdukieraren hasierara joan