Jakin 230
14 €
Historia bizia sailean, Jose Ramon Etxebarria irakasle, fisikari eta euskaltzalea elkarrizketatu du Miren Rubio Iturriak. Gaiak sailean, Jexux Larrañaga Arriolak “neuro” aurrizkiaren inflazio kulturala aztertu du, bere eragina hezkuntza-kulturan kokatuz.
Digitalean
Irakurri pdfZuzendariaren hitzak
Lorea Agirre DorronsoroSummary
Artikuluak
Jose Ramon Etxebarria irakasle, fisikari eta euskaltzalearen bizitzan eta jardunean sakontzeko aukera eskaintzen digu elkarrizketak: haurtzaroa Gernikan eta Eibarren; ingeniaritza ikasketak Bilbon; soldaduska Cadizen eta Gasteizen; herri mugimenduekin lehen harremanak; lehen idazkuntza eta alfabetizazio prestakuntza Anaitasuna aldizkarian; fisika irakasle Zientzia Fakultatean; euskarazko apunte eta testuliburuen sortze lanak Saioka egitasmoan eta UEUn, besteak beste; militantzia politikoa eta Guardia Zibilaren torturak La Salven; zentral nuklearren aurkako borroka; Xabier Amurizaren bertso ikasle; Gernikan Espainiako erregeari Eusko gudariak abesten; lan politikoa Herri Batasunan; Euskal Herriko Unibertsitatean irakaslego propioaren figura sortzeko borroka luzea...
Berrikuspen honek diskurtso zientifistaren norabide bakarreko egien ustezko neutraltasunaz dihardu. ‘Neuro’ aurrizkiaren inflazio kulturala aztertzen du, bere eragina hezkuntza-kulturan kokatuz.
Beste zenbaki batzuk