Jakin 221-222

23 €

Gai nagusia sailean, hizkuntza, genero, klase eta jatorriaren elkar harilkatze, lotze, nahaste eta gurutzatzeak aztertzen dituzte, elkarguneko feminismoaren pentsamendu eta praktika lerrotik abiatuta, Lorea Agirre, Idurre Eskisabel, Mari Luz Esteban, Ignazio Aiestaran, María Reimóndez, Itziar Gandarias, Amelia Barquín, Petra Elser, Tarana Karim, Jessica Chalampuente eta Aminata Diop Seckek.

Zuzendariaren hitzak

Lorea Agirre Dorronsoro
Irakurri pdf

Summary

Irakurri pdf

Artikuluak

Gorputzen elkargunea, bizi dugun lurraldea

Hizkuntza, generoa, klasea eta jatorriaren arteko harremanaz ari garenean kolektibotasuna eraikitzeko, komunala den hori kudeatzeko eta herrigintza egiteko moduez ari gara. Hau da, kapitalismoaz eta patriarkatuaz harago, bai materialki eta bai identitarioki, bizitza desiragarri bizigarriak begitantzeko ahalmen konpartitua garatzeko gai ote garen.

Ikuspegi feminista maketoa eta euskaltzalea herritartasun berri baten alde

Mari Luz Esteban
Azken hamarkadetan nazioarte mailan hedatzen ari diren zenbait berrikuspen feminista (teoria dekoloniala, kasu) aintzat hartuko dituen ikuspegi feminista berritu baterako proposamenaz gogoeta egiten da.

Klase sozialei buruzko zenbait ohar historiko: Marxek irekitako bidea

Ignazio Aiestaran Uriz
Klase sozialei buruzko lau auzi aztertzen dira azken hamarkadotan: 1) sozialismo, klase eta nazioaren ingurukoa (‘Arregi-Txillardegi’ auzia); 2) kolonialismotik klase-borroka nazionalera doana (‘Sartre-Marx’ auzia); 3) klaseei buruzko diskurtsoa ahaztu ondoren, klase-arazoa gaurko ezkerrean (‘Sarrionandia-Azurmendi’ auzia); eta 4) emakumea, arraza eta klasea egungo kapitalismoaren aurrean (‘Davis-Glefas’ auzia). Lau auziok klaseen dinamika argitzen dute, baita oztopo historiko-metodologikoak ere.

Deszentratzen duten hizkuntzak

María Reimóndez
Mundu globalizatu honetan hizkuntza batzuei balioa ematen eta beste batzuei kentzen dien hizkuntz hegemoniaren diskurtsoren aurrean, hizkuntza ez hegemonikoek justizia sozialerako paradigma berriak formulatzerakoan duten potentzial iraultzailea defendatzen da.

Aliantzak, aniztasuna eta horien arteko elkarguneak

Itziar Gandarias
Intersekzionalitateak feminismo beltz eta txikanoen aldarrikapenetan duen jatorria kontuan izanik, bere ekarpen nagusiak garatzen dira, Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxako Plataformaren barruan subjektu desberdinen arteko aniztasuna eta ezberdintasunak lantzeko egon den esperientziaren inguruan hausnartuz.

Euskara, generoa, klasea eta jatorria eskolan. Zenbait gogoeta

Amelia Barquín
Jakina da eskola aniztasunaren eremua dela; baina bada, halaber, desberdinkeriaren eremua. Eskolak aipatutako lau errealitateak kudeatu behar ditu, eta horretarako dituen zailtasunak eta erronkak aztertzen dira.

Mahai inguruak: aipuak

Iruditeria kolektiboaren beharra

Petra Elser
Alemaniatik Euskal Herrirako etorreraren bizi ibilbidea azaltzen da: famili eta lan egoera, euskararen ikaskuntza, euskaldunen komunitatean sartzeko zailtasunak, Banaiz Bagara elkartearen sorrera... Orobat euskaldun guztiok partekatuko dugun iruditeria kolektiboaren beharraz egiten da gogoeta.

Ez hemengoa eta ez hangoa

Tarana Karim
Azerbaijandik Euskal Herrirako etorreraren bizi ibilbidea azaltzen da: seme-alaben hezkuntza eta norbere kultura eta balioen transmisioa, euskararen ikaskuntza, egokitzapenaren zailtasunak, emakume eta musulman izatearen eragozpen gehigarriak, etorkinaren identitate pertsonalaren eta sozialaren eraikuntza...

Hizkuntza eta identitateari eutsi nahian

Jessica Chalampuente
Ekuadortik Euskal Herrirako etorreraren bizi ibilbidea azaltzen da: kitxua hizkuntza eta kulturaren egoera, hamasei urterekin euskararekin izandako ustekabeko lehen harremana, bizimodu berri eta hobearen bilaketa, hizkuntza eta identitateari eusteko borroka...

Kultura berriak bizitzeko aukera

Aminata Diop Seck
Senegaldik Euskal Herrirako etorreraren bizi ibilbidea azaltzen da: wolof herriaren kultura, hizkuntza eta erlijioa, emakumeen ahalduntzea Senegalen, ikasketeei egokitutako lana lortzeko ezintasuna, atzerritarren legearen presioa, hizkuntza eta kultura berriak ezagutzeko aukera...

Egin zaitez Jakinkide

Hemen duzu Jakinen ondare guztia. Eta gehiago. Euskal kultura elikatzen eta biziberritzen jarraitzeko berritu dugu Jakin. Eta, orain arte bezala, Jakinen hartzaileok izango zarete gure sostengua.

Egin Jakinkide
igoEdukieraren hasierara joan