Jakin 190. zenbakia. 2012
14 €
Gaiak sailean, hiru artikulu datoz, gai hauen inguruan: krisi ekonomikoaren ondorioak eta irtenbideak (Juan Jose Ibarretxe), euskarazko hedabideen kazetaritza-jardueraren kalitatea (Maria Gonzalez Gorosarri) eta frankismoaren kontaketa eta biolentzia politikoaren biktimen inguruko oroimen historikoa (Daniel Escribano eta Pau Casanellas).
Digitalean
Irakurri pdfArtikuluak
Juan Jose Ibarretxek nazioartean zein Euskal Herrian krisi ekonomikoaren ondorioz bizi dugun egoera aztertzen du. Ibarretxeren ustez, krisiari aurre egiteko gaur egun lehenesten diren politikak, gastu publikoaren murrizketetan oinarritutakoak, ez dira irtenbide egokia, ez baitute hazkunde ekonomikoa sustatzen; bestetik, ikerkuntza, berrikuntza eta inbertsio produktiboa sustatzen ez dituen zorpetzeak ere ez garamatza inora.
Euskarazko hedabideak ikuspegi profesionaletik aztertzen ditu Maria Gonzalez Gorosarrik, hedabide horiek gauzatzen duten kazetaritza-jarduerari erreparatuz. Horretarako, nazioartean erabili ohi diren kazetaritza-adierazleetatik abiatuta, albisteen kalitatea neurtzeko metodologia —Albisteen Kalitate-Eredua— aplikatzen die hiru euskarritako euskarazko hedabide zabalduenei: Euskadi Irratia (irratia), ETB1 (telebista) eta Euskaldunon Egunkaria / Berria (eguneroko prentsa idatzia).
Daniel Escribanok eta Pau Casanellasek, 1977ko amnistiaren legeaz geroztik, euskal matxineriaren biktimei erreparazioa egiteko politikaren babesean sortutako «oroimen historikoak» frankismoari buruzko kontaketaren inguruan izan dituen inplikazioak aztertzen dituzte. Escribano eta Casanellasen arabera, biolentzia politikoaren biktimak politikoki erabiltzeaz gain, politika eta diskurtso horiek atzerakada nabarmena ekarri diote frankismoaren deslegitimazioari, erregimena eta haren izaera autokratiko eta zeharo bortitza leunduz.
Beste zenbaki batzuk
Egin zaitez Jakinkide
Hemen duzu Jakinen ondare guztia. Eta gehiago. Euskal kultura elikatzen eta biziberritzen jarraitzeko berritu dugu Jakin. Eta, orain arte bezala, Jakinen hartzaileok izango zarete gure sostengua.
Egin Jakinkide