miren artetxe

Jakin 210. zenbakia. 2015

14 €

Gai nagusia sailean, Euskaldunon Egunkaria sortu zela 25 urte betetzen direla-eta, Egunkariaren historia eta ekarpena aztertzen dute Joan Mari Torrealdai, Lorea Agirre, Irene Arrarats, Patxi Juaristi eta Aitor Zuberogoitiak: nola sortu zen, zertarako, eta zer ekarpen egin zion hiztun komunitateari, euskararen normalizazioari, herrigintzaren ekimenari eta ordura arteko hedabideen mapari.

Zuzendariaren hitzak

Lorea Agirre Dorronsoro
Irakurri pdf

Summary

Irakurri pdf

Artikuluak

Irautea irabaztea denean. Egunkariaren sorrera eta garapena Joan Mari Torrealdairen arabera

Lorea Agirre Dorronsoro
Joan Mari Torrealdaik Egunkaria sortu aurreko garaiak, haren sorrera eta garapenaren lekukotza zuzena ematen du, eta horrekin erakundetze autonomikotik aurrera euskal kulturgintzaren eta erakunde publikoen arteko harreman korapilatsuen kontaketa egiten du.

Egunkariak nola irakurri gaituen

Lorea Agirre Dorronsoro
Egunkariak euskal hiztuna, euskal kultura eta Euskal Herriaren lurraldetasuna ordura arte ez bezala irakurri zituen. Hizkuntza ezaugarri zentral zuen ‘nazio imajinatua’ egunero-egunero nola eraiki zuen aztertzen da, aldi berean hiztun komunitatearen ispilu eta elikagai izanda.

Hutsetik 3.789ra

Irene Arrarats
Egunkariak euskararen estandarizazio eta normalizazioari eta kazetaritza idazkerari eginiko ekarpena aztertzen da: urte haietan nolakoa zen irakurle potentzialen soslaia, alderdi soziolinguistikotik begiratuta; zertan zen euskal prosa; eta zein izan ziren egunkarian erabili eta estilo liburuetan jasoriko irizpideak.

Egunkaria: gizarte zibil euskaltzalearen arrakasta

Patxi Juaristi
1960ko hamarkadatik aurrera sortuz joan zen gizarte zibil euskaltzalearen berezitasunak eta bilakaera aztertzen dira, Egunkariaren sorreraren testuinguruan jarri eta hobeto ulertzeko helburuarekin.

Atzerako ispiluan ageri dena

Aitor Zuberogoitia
Egunkariaren ibilbidearen berri ematen da. Horretarako, kazeta hori sortu aurretik euskarazko prentsak Markina-Xemeinen zein Lea-Artibain zeukan itzalari eta sorreraz geroztik izaniko bilakaerari erreparatzen zaio. Errealitate partikular horretatik abiatuta, Egunkariaren eraginaren inguruko ondorio orokor batzuk zirriborratzen dira.

Egin zaitez Jakinkide

Hemen duzu Jakinen ondare guztia. Eta gehiago. Euskal kultura elikatzen eta biziberritzen jarraitzeko berritu dugu Jakin. Eta, orain arte bezala, Jakinen hartzaileok izango zarete gure sostengua.

Egin Jakinkide
igoEdukieraren hasierara joan