Jakin 214. zenbakia. 2016

14 €

Gai nagusia sailean, erabakitzeko eskubidearen kontzeptua argitzeko saioa egin dute Zelai Nikolas, Mario Zubiaga, Angel Oiarbide eta Iñigo Urrutia Gure Esku Dagoko kideek, eta Xabier Barandiaranek (EAJ), Jone Etxeberriak (EH Bildu) eta Laura Pérez Ruanok (Ahal Dugu) eskubide horri buruz duten ikuspegia aurkeztu dute. Gaiak sailean, Andoni Olariagak Mendebaldeko lehen erlatibistatzat hartzen den Protagorasen pentsamendua aztertu du.

Zuzendariaren hitzak

Lorea Agirre Dorronsoro
Irakurri pdf

Summary

Irakurri pdf

Artikuluak

Erabakitzeko eskubidea: erabakiaren aroa kudeatzeko tresna

Erabakitzeko eskubidea 90eko hamarkadatik zenbait herri-burujabetza prozesu demokratikoki kudeatzeko erabiltzen hasten den kontzeptua berria da, oraindik ere eratzen ari dena, eta autodeterminazioa eskubidetik zenbait desberdintasun ditu. Teoriak eskubide horren inguruan garatu duen arrazoi bilduma jasotzen da, ahaztu gabe herritarren esku dagoela kontzeptu hori osatzea, erabakiaren aldarria ariketen bidez gauzatuz.

Herri eskubideak eta estrategia politikoak

Xabier Barandiaran Irastorza
Espainiako transizio politikoan euskal abertzaleen baitan adierazten den antagonismoak erabakitzeko eskubidearen herri estrategia ahuldu du. Egun bizi dugun egoera politikoak, iraganeko estrategia eta erakundetzeen maila bateko agorpenak eta gizarte errealitatearen aldaketak ezinbesteko egiten dute eskubide horren inguruko herri estrategia baten birpentsatzea.

Jabetzeko eta burujabetzeko

Jone Etxeberria
Erabakitze-eskubidearen aldarrikapenean egitura menperatzaileak erradikalki aldatzeko nahia islatzen den heinean, herri-estrategia eraginkorraren bidez, Euskal Estatua izateko boterea eraiki, eskuratu eta berreraikitzeko eta Euskal Estatua burujabetzaz harilkatutako oihala bilakatzeko bidean urratsak eman ahal izateko tresna paregabea dugu.

Prozesu konstituziogileak, gizarte ahalduntzea eta erradikaltasun demokratikoa

Laura Pérez Ruano
Erabakitzeko eskubidea osotasunean onar dadin, Ahal Duguk herritarren prozesu konstituziogile parte hartzaileak sustatzearen aldeko apustua egiten du, herrialde egitasmo berri bati molde legal eta juridikoa eman eta gobernatzeko modu berri bat ekarriko diotena, non erabakitzeko eskubideak bakean, duintasunez eta askatasunean bizitzeko eskubide osoa jasoko duen.

Protagorasen erlatibismoaren defentsa

Andoni Olariaga Azkarate
Mendebaldeko lehen erlatibistatzat hartzen den Protagorasen pentsamendua berraztertzen da. Izan ere, gaur egun pil-pilean dagoen erlatibismoaren auziari heltzeko gakoak aurki daitezke Protagorasen erlatibismoan.

Egin zaitez Jakinkide

Hemen duzu Jakinen ondare guztia. Eta gehiago. Euskal kultura elikatzen eta biziberritzen jarraitzeko berritu dugu Jakin. Eta, orain arte bezala, Jakinen hartzaileok izango zarete gure sostengua.

Egin Jakinkide
igoEdukieraren hasierara joan