miren artetxe

Jakin 261

14 €

Gai nagusia sailean, gorputzak, diskurtsoak eta generoak bertsolaritzan duten lekua aztertu dute Miren Artetxe Sarasola, Irati Majuelo Itoiz, Oihana Arana eta Ainhoa Urien Telletxek.

Zuzendariaren hitzak

Lorea Agirre Dorronsoro
Irakurri pdf

Summary

Irakurri pdf

Artikuluak

Gorputzak, maskarak eta egiantzekotasun normatiboa. Zenbait gogoeta bertsotan esan eta egin daitekeenaz

Miren Artetxe

Bertsolaritza gorputz bidezko performance gisa eta praktika diskurtsibo gisa aztertzen da, eta bertsolariek esateko eta hitzaren bidez eragiteko dituzten baldintzez egiten da gogoeta. Bereziki diskurtso ez-hegemonikoak plazaratzeak sortzen dituen kriki-krakak jorratuz, bertsogintza aztertzeko interpretazio marko baterako aldamioak proposatzen dira.

Bertsoaren fikziorako bideez

Bertsoaren fikziorako bideez

Bertsoaren eta fikzioaren arteko harremana aztertzen da. Fikzioa sortzerakoan bertsolari-entzule paktuak zein sinesgarritasunak duten eraginari buruz hausnartzen da, baita hizkuntzak eskaintzen dituen baliabideei buruz ere.

Ikusten al dugu gai-jartzaileen gorputza?

Oihana Arana

Gai-jartzaileei aitortzen zaien boterea, exijitzen zaizkien lanak, haien jarduna eta gorputza entzuleak nola jasotzen dituen... azaltzen da. Eta, batez ere, horrek guztiak gai-jartzailetzaren feminizazioarekin daukan loturari buruzko hipotesiak mahaigaineratzen dira.

Gai-jartzaile bi berriketan

Ainhoa Urien Telletxe

Maite Berriozabalekin izandako elkarrizketa testu batera ekartzeko ahalegina egiten da. Autorearen eta bien artean aztertzen dira gai-jartzaileen jarduna, bertso saioetako parte-hartzaileen arteko botere harremanak eta konpartituak diren sentsazio eta hausnarketa batzuk.

Egin zaitez Jakinkide

Hemen duzu Jakinen ondare guztia. Eta gehiago. Euskal kultura elikatzen eta biziberritzen jarraitzeko berritu dugu Jakin. Eta, orain arte bezala, Jakinen hartzaileok izango zarete gure sostengua.

Egin Jakinkide
igoEdukieraren hasierara joan