Jakin 271
14 €
Gai nagusia sailean, 2025eko kultur balantzea egin dute Arantza Santesteban Perez, Lander Arretxea Bereziartua, Elena Olave Duñabeitia, Joseba Larratxe Berazadi, Patxi Gallego, Mariñe Arbeo Astigarraga, Alexander Gurrutxaga Muxika, Paula Estevez, Leire Lison Nicuesa, Axpi, Xalba Ramirez Cruz, Dani Fano, Eider Eibar Zugazabeitia, Galder Perez, Maite Berriozabal Berrizbeitia, Exprai eta Gaizka Izagirre Brosak. Liburuak sailean, 2024ko euskal liburugintza aztertu du Xabier Eizagirre Gesalagak.
Zenbaki honetan
Summary
Jakin filosofatzen
Artikuluak
Euskal Herrian kultur praktika garaikideak aztertzen dira Édouard Glissant poeta eta saiogile antillarraren pentsamendu dekolonialetik abiatuta. Hala, euskal kultura, agortzear dagoen sistema bat baino, bestelakotasunarekin erlazioan aktiba daitekeen esparru potentzial bat bezala aztertzen da.
Ikus-entzunezkoak euskaraz sortzen dituenaren nahi eta ezinak aletzen dira, baita 2025 urteak eman dituen albiste pozgarriago batzuk zerrendatu ere.
2024an euskaraz argitaratutako liburuen azterketa aurkezten da: ohar metodologikoak; argitalgintzari dagokionez, liburu ekoizleen izaera eta aniztasuna, argitaletxe emankorrenen aipamena eta kanpoko eta bertako argitaletxeen ekoizpenaren konparaketa; argitalpenaren zenbakien inguruan, argitaratutako tituluen zifrak eta nobedadeak eta berrargitalpenak; azkenik, gai multzoen sailkapenari buruzko datuak eta azterketa.
Beste zenbaki batzuk
Egin zaitez Jakinkide
Hemen duzu Jakinen ondare guztia. Eta gehiago. Euskal kultura elikatzen eta biziberritzen jarraitzeko berritu dugu Jakin. Eta, orain arte bezala, Jakinen hartzaileok izango zarete gure sostengua.
Egin Jakinkide








