Jakin 263-264
23 €
Gai nagusia sailean, gatazkaren memoriaz eta memoriaren gatazkaz egin dute gogoeta Cira Crespo, Iñaki Sagardoi Leuza, Olatz Dañobeitia Ceballos, Marikita Tambourin, Maider Galardi Fernandez de Agirre, Samara Velte, Onintza Legorburu Larrea, Ane Alberdi Legorburu, Julen Diaz de Argote Garcia, Mikel Ibarguren, Ekain Albite eta Ione Zuloaga Muxikak.
Zuzendariaren hitzak
Lorea Agirre DorronsoroSummary
Jakin filosofatzen
Artikuluak
Iparraldeko emazte idazle baten euskal gatazkari buruzko lekukotasuna eskaintzen da, dokumentu pertsonal eta historikoetan oinarritua dena.
Gatazka politiko armatuen analisien ikuspegi androzentrikoak ezkutatu egiten ditu bazterreko hainbat subjektibitate, bizipen, indarkeria eta erresistentzia. Ertzera jotzean, baina, ikuspegi binarioak talka egiten du errealitate horiekin. Beraz, gaiaren konplexutasunaz jabetzeko, ikuspegi feminista ardatz, lehen lerro eta atzegoardia, edo gudari eta zaintzaile gisako kategoriez harago pentsatzeko proposamen bat eskaintzen da
Euskal gatazka armatuaren hondarretan jaiotako gazteek iragan kolektiboari buruz eraikitzen dituzten diskurtsoak aztertzen dira, eta memoriaren eraikuntzan parte hartzeko sentitzen duten legitimitate faltaren kausei buruzko gogoeta bat planteatzen da.
Gatazkaren memoria lantzen duten tokiko hiru ekimen herritarretako kideengana jo du aldizkariak iritzi eske, bestela lantzen ez diren ahotsak eta istorioak jartzen baitituzte mahai gainean, eta berebiziko ekarpena baitira, tokiko memoria josteko ez ezik, gatazkaren errelatuak aberasteko.

Beste zenbaki batzuk
Egin zaitez Jakinkide
Hemen duzu Jakinen ondare guztia. Eta gehiago. Euskal kultura elikatzen eta biziberritzen jarraitzeko berritu dugu Jakin. Eta, orain arte bezala, Jakinen hartzaileok izango zarete gure sostengua.
Egin Jakinkide