miren artetxe

Jakin 258

14 €

Gai nagusia sailean, gizarte mugimenduei buruzko azterketa egin dute Mari Luz Esteban, Amaia Agirre Miguelez, Margaret Bullen, Ixone Fernandez de Labastida Medina, Andere Ormazabal Gaston, Josu Larrinaga Arza, Nerea Zuluaga Mauri, Iñaki Barcena Hinojal, Maddi Galdos Areta, Josu Amezaga Albizu, Maddalen Epelde Juaristi, Marina Sagastizabal, Noemi Bergantiños, Iker Iraola Arretxe, Julen Zabalo Bilbao, Marta Luxán Serrano, Marta Barba Gassó eta Miren Guilló Arakistainek.

Zuzendariaren hitzak

Lorea Agirre Dorronsoro
Irakurri pdf

Summary

Irakurri pdf

Artikuluak

Gizarte mugimenduen arteko aliantzak krisi globalaren testuinguruan

Mari Luz Esteban

Azken hamarkadotan gizarteak bizi izan duen krisiari erantzun asmoz, Euskal Herriko gizarte mugimenduen artean sortu diren aliantzak eta ekimen komunak aztertzeko EHUko lantalde zabal batek garatu duen ikerketaren emaitza nagusiak aurkezten dira.

Emakumeen Etxeetako fenomenoaren garrantzia Euskal Herrian

2003tik aurrera Hego Euskal Herrian zabalduz joan diren Emakumeen Etxeetako fenomenoa aztertzen da. Emakumeen Etxeen ezaugarriak eta politika moduak, aliantzak eta mugimendu feministaren eta erakundeen arteko harremanak uztartzen dira.

Euskal ekologisten erronkak: aniztasuna eta eraginkortasun politikoa

Euskal Herriko mugimendu ekologistak azken hamarkadan bizi izandako bilakaera aztertzen da, ondorengo dimentsio hauetan arreta jarriz: antolaketan, aliantzetan, tokiko erakundeekin dituzten harremanetan eta aniztasun eta genero ikuspegian.

Korrika: gizarte subjektuen bilgune

Korrikaren 2019ko edizioan lekukoaren eramaile izan ziren 4.455 eragileen analisi kuantitatiboa egiten da, horien ezaugarri batzuk aztertuz.

Euskal herritartasunaren inguruko korapiloak herri mugimenduetan

Herri mugimenduek euskal herritartasunaz pentsatzen dutenera hurbiltzen da, zenbait mugimendu sozialetako kideri gai horiez galdetu ostean. Izan ere, ez dago euskal herritartasun ofizialik, baina bai hura lortzeko nazio mugimendu indartsu bat.

Pandemia eta gizarte mugimenduak. (Des)aktibazioak, egokitzapenak eta presentzialtasunaren politizazioa

2021ean gauzatutako Euskal Herriko gizarte-mugimenduak pandemia garaian inkestaren bidez identifikatutako prozesuak eta aldaketak jasotzen dira eta, horietatik abiatuta, zenbait hausnarketa eta galdera berri plazaratzen dira.

Egin zaitez Jakinkide

Hemen duzu Jakinen ondare guztia. Eta gehiago. Euskal kultura elikatzen eta biziberritzen jarraitzeko berritu dugu Jakin. Eta, orain arte bezala, Jakinen hartzaileok izango zarete gure sostengua.

Egin Jakinkide
igoEdukieraren hasierara joan