Cookie aukerak
Pertsonalizatu Adostasun Hobespenak

Cookieak erabiltzen ditugu modu eraginkorrean nabigatzen laguntzeko eta zenbait funtzio betetzen laguntzeko. Cookie guztiei buruzko informazio zehatza aurkituko duzu jarraian baimen-kategoria bakoitzean.

"Beharrezkoak" gisa sailkatzen diren cookieak zure nabigatzailean gordetzen dira, ezinbestekoak baitira gunearen oinarrizko funtzionalitateak gaitzeko.... 

Beti aktibo

Beharrezko cookieak beharrezkoak dira gune honen oinarrizko ezaugarriak ahalbidetzeko, hala nola, saio-hasiera segurua emateko edo zure baimen-lehentasunak doitzeko. Cookie hauek ez dute identifikazio pertsonaleko daturik gordetzen.

Cookie funtzionalek funtzionalitate batzuk egiten laguntzen dute, hala nola, webguneko edukia sare sozialetako plataformetan partekatzea, iritziak biltzea eta hirugarrenen beste eginbide batzuk.

Cookie analitikoak bisitariek webgunearekin nola elkarreragiten duten ulertzeko erabiltzen dira. Cookie hauek bisitari-kopurua, errebote-tasa, trafiko-iturburua eta abar bezalako neurriei buruzko informazioa ematen laguntzen dute.

Iragarki-cookieak bisitariei aurretik bisitatu dituzun orrietan oinarritutako iragarki pertsonalizatuak eskaintzeko eta iragarki-kanpainen eraginkortasuna aztertzeko erabiltzen dira.

Polixene Trabuduaren bizitza gerraurreko emakume militante batena da, abertzaletasun jeltzalea ardatz izan zuena gaztetatik heriotzera arte. Emakumeak politika modernoan aktiboki parte hartzen hasi ziren garaian, Trabudua Emakume Abertzale Batzaren lehen lerroan ibili zen, batez ere, hitzaldiak ematen eta artikulu politikoak idazten.

Mugimendu jeltzalearen baitan, jarrera erradikala agertu zuen Jagi-Jagiren ildoan. Izen bereko aldizkarian idatzi zituen argien bere pentsamenduak. Horietan independentista gogor agertzen da, ekintzarako deia eginez eta prest agertuz. Aipagarria da 1934ko urtarrilaren 13an argitaratu zuen ‘Soy revolucionaria’ artikulua, bertan Espainiako Estatuarekiko desobedientzia zibila eta Ghandiren iraultza pasiboa aldarrikatzen baititu borroka molde gisa.

Borroka abertzalean bezala, euskarazko irakaskuntzan ere aitzindaria izan zen. Lehenengoetarikoa izan zen euskara eskoletan sartzen, Bizkaiko auzo eskolen garaian. Horrekin batera, helduei euskara irakasteko lanetan ere aritu izanak erakusten du bere euskaltzaletasuna. Euskara sustatzeko lan horietan, Lauaxeta izan zuen bultzatzaile eta erreferentzia.

Borroka abertzalerako deiek eta euskararen aldeko lanak jazarpenaren jomugan jarri zuten Trabudua behin baino gehiagotan, eta kartzela eta erbestea ezagutu zituen. Jazarpen horren testigantza ere utzi zuen, ordea, bere idazkietan. Batez ere Venezuelako urteetako kroniketan, bere larruan eta gerraurreko belaunaldiak orokorrean ezagututako erbestealdiaren kontakizunak jasotzen dira. Bi herriren artean bizi beharraz, inongoa ez izateaz, herriminaz dihardute testuok, baina baita Venezuelako egunerokoaz ere.

Crónicas de amama memoria liburuarekin borobildu zuen ondoren XX. mende osoa hartzen zuten bere idealak eta bizipenak transmititzeko asmoa.

igoEdukieraren hasierara joan