Jakin 259

14 €

Gai nagusia sailean, 2023ko kultur balantzea egiten dute Iratxe Retolaza Gutierrez, Jon Urzelai Urbieta, Oihana Arana, Eider Eibar Zugazabeitia, Axpi, Gorka Erostarbe Leunda, Exprai, Jone Rubio Mazkiaran, Patxi Gallego, Andoni Imaz Pozueta, Paula Estevez, Mariñe Arbeo Astigarraga, Libe Mimenza Castillo, Dani Fano, Eli Pagola Apezetxea eta Joseba Larratxe Berazadik. Liburuak sailean, 2022ko euskal liburugintza aztertzen du Xabier Eizagirre Gesalagak.

Zuzendariaren hitzak

Lorea Agirre Dorronsoro
Irakurri pdf

Summary

Irakurri pdf

Artikuluak

XX. mendean zehar erroturiko hitzarmen sozialen bitartez, ikuspegi nagusi hau errotu zen euskal hezkuntzan: euskal kultura = euskarazko jarduna. Azken hamarkadan hitzarmen hori arrakalatuz joan da. Higatze prozesuan gertaturiko tentsio zein desplazatze zenbait aipatzen dira, eta birkokatze horiek hezkuntzagintzan ere islatu direla ohartarazten da.

Kulturaren ikuspegi estrategikoaz egiten da gogoeta; egun indarrean dauden kultur politikak auzitan jarri eta trantsizio ekosozialaren testuinguruan zein beharko liratekeen aztertzen da.

2022an euskaraz argitaratutako liburuen azterketa aurkezten da: ohar metodologikoak; argitalgintzari dagokionez, liburu ekoizleen izaera eta aniztasuna, argitaletxe emankorrenen aipamena eta kanpoko eta bertako argitaletxeen ekoizpenaren konparaketa; argitalpenaren zenbakien inguruan, argitaratutako tituluen zifrak eta nobedadeak eta berrargitalpenak; azkenik, gai multzoen sailkapenari buruzko datuak eta azterketa.

Egin zaitez Jakinkide

Hemen duzu Jakinen ondare guztia. Eta gehiago. Euskal kultura elikatzen eta biziberritzen jarraitzeko berritu dugu Jakin. Eta, orain arte bezala, Jakinen hartzaileok izango zarete gure sostengua.

Egin Jakinkide
igoEdukieraren hasierara joan