Jakin 242
14 €
Historia bizia sailean, Pilare Baraiazarra irakasle eta euskaltzalea elkarrizketatu du Miren Rubio Iturriak. Gaiak sailean, Xabier Letek trantsizio garaian izandako ibilbide intelektual eta poetikoa aztertu du Alexander Gurrutxaga Muxikak.
Digitalean
Irakurri pdfZuzendariaren hitzak
Lorea Agirre DorronsoroSummary
Artikuluak
Pilare Baraiazarra irakasle eta euskaltzalearen bizitzan eta jardunean sakontzeko aukera eskaintzen digu elkarrizketak: haurtzaroa Meñakan; gaztetako militantzia Herri Gaztedin; batxilerra Ikaztegietan, 26 urterekin; irakasle Donostiako Santo Tomas Lizeoan eta Gros auzoko pisuko bizipenak; euskal filologia eta irakasletza ikasketak; 70etako Bilboko giro sozial, politiko eta kulturala: euskal kontzientziaren eta langile kontzientziaren sakontzea; materialgintza eta didaktikaren berrikuntzan egindako ekarpena; D ereduaren aldeko lana eta borroka Bizkaiko Ezkerraldeko eskola publikoan, eta lan hori egiteagatik jasandako zigorra; euskarari eta hezkuntzari lotutako bestelako ekimenak...
Xabier Letek (1944-2010) trantsizio garaian (1975-1982) intelektual gisa izandako ibilbidea errepasatzen da, eta garai hartako bere poetika interpretatzeko ohar zenbait eskaini. Hortik abiatuz, gogoetarako bideak proposatzea da xede, trantsizioko giro soziopolitikoaren eta aro historiko hartako poesiaren arteko zubiak seinalatuz. Leteren obra poetikoari dagokionez, Urrats desbideratuak (1981) liburuaren ekarpen estetiko eta etikoa azpimarratzen dira.
Beste zenbaki batzuk
Egin zaitez Jakinkide
Hemen duzu Jakinen ondare guztia. Eta gehiago. Euskal kultura elikatzen eta biziberritzen jarraitzeko berritu dugu Jakin. Eta, orain arte bezala, Jakinen hartzaileok izango zarete gure sostengua.
Egin Jakinkide