miren artetxe

Jakin 208. zenbakia. 2015

14 €

Gai nagusia sailean, euskarak naziogintza eta estatugintza prozesuen baitan duen eta izan beharko lukeen lekuari buruz egiten dute gogoeta Alaitz Aizpuru, Haritz Garmendia, Koldo Izagirre, Unai Apaolaza, Joxe Manuel Odriozola, Jule Goikoetxea, Eduardo Apodaka eta Idurre Eskisabelek. Euskalgintza eta abertzaletasuna, independentzia eta abertzaletasuna, euskara eta independentzia… Banaketa eta krisi hotsak entzuten dira azkenaldian. Euskalgintzak diskurtsoa berritzeko premia duela ere aipatzen da. Galdera berriak agertu dira, berriak edo berrituak, edo zaharrak, baino inoiz baino gardenago formulatuta.

Zuzendariaren hitzak

Lorea Agirre Dorronsoro
Irakurri pdf

Summary

Irakurri pdf

Artikuluak

Baginen eta bagara nor

Alaitz Aizpuru Joaristi
Gerraosteko euskal pentsamendu eta naziogintza berriak ekarritako berritasunak aztertzen dira, garai berrietara hobeto egokitzen zen euskal mundu eta euskalduntasun berri bat ekarri baitzuten. Orduan jarri ziren egungo euskal naziogintzaren zenbait zimentarri.

Euskara eta bozka abertzalearen arteko lotura

Haritz Garmendia Iturria
Euskara eta bozka abertzalearen arteko lotura aztertzen da. Zehazki, herritarren artean euskararen transmisioa, erabilera eta ezagutza maila zenbat eta altuagoa izan, bozka abertzalearen joerak ere gora egiten duela ondorioztatzen da.

Mito baten sorburua

Koldo Izagirre
Erakargarritasunaren mitoaz egiten da gogoeta: gaztelania eta frantsesa bezain erakargarri, erabilgarri eta atsegingarri izatea da euskara hedatzeko gakoa. Egoera kolektibo bat, arazo sozial bat arazo pertsonal bihurtzeko amarrutzat jotzen da ideia hori.

Nazio hizkuntza izateari utzi estatu hizkuntza izan ahal izateko

Unai Apaolaza
Nazioaren eta euskararen bateratzea estatu bat lortzeko eta euskara normalizatzeko estrategia egokia den aztertuz, estrategia nazionalistaren hainbat aurreiritzi erlatibizatu eta euskararen normalizaziorako estrategia eraginkorraren inguruan hausnartzen da.

Formulazio politikoaren bila

Joxe Manuel Odriozola
Nazio-identitatearen sisteman hizkuntzaren leku hegemonikoa inork zalantzan jartzen ez duenez, euskal estatu eta naziogintzaren eraikuntzan euskararen balioa gutxiesteko saioek nazio-krisi latza eragiten dutela argudiatzen da.

Euskara, estatua eta feminismoa

Jule Goikoetxea Mentxaka
Euskara eta emakumea subalternitatetik ateratzeko, euskal estatu feministaren bidea proposatzen da: euskal estatua euskalduna, demokratikoa eta feminista izango da, baldin eta feminismoa, euskara eta demokrazia hegemonikoak bilakatzen badira.

Euskal errepublika independenteaz

Eduardo Apodaka Ostaikoetxea
Unibertsaltasun zaharraren kontra, eta oinarrian duen totalizazio desiraren kontra, dibertso subordinatuen artikulazioa defendatzen da, hori subjektibitate baztertu eta menderatuen unibertsaltasunean oinarriturik. Hemen herria mamitu duen ariketarik zabalduena Euskal Herriaren aldeko mugimendua izan da; haren bi erroak (erakunde propioen defentsa eta euskalgintza) bereizteak ez du zentzurik, hobe (gure, edonoren) gainerako subjektibitate subordinatuekin artikulazioa lortzea.

Amaiur berri baten alde: emakumeena, prekarioena, euskaldunena

Idurre Eskisabel Larrañaga
Ziklo politiko berriaren hastapenetan, galdera zaharrak datozkigu forma eta indar berriz: zerk egiten gaituen gu, komunitate, zer den identitate berezitua. Alboratu ordez, formulazio eta esanahi berriz ekartzea proposatzen da: gu-aren orea demokrazia sakonenen parametroetan jartzea, irudikapen eta balio ireki, zabal eta harkorrez.

Egin zaitez Jakinkide

Hemen duzu Jakinen ondare guztia. Eta gehiago. Euskal kultura elikatzen eta biziberritzen jarraitzeko berritu dugu Jakin. Eta, orain arte bezala, Jakinen hartzaileok izango zarete gure sostengua.

Egin Jakinkide
igoEdukieraren hasierara joan