Cookie aukerak
Pertsonalizatu Adostasun Hobespenak

Cookieak erabiltzen ditugu modu eraginkorrean nabigatzen laguntzeko eta zenbait funtzio betetzen laguntzeko. Cookie guztiei buruzko informazio zehatza aurkituko duzu jarraian baimen-kategoria bakoitzean.

"Beharrezkoak" gisa sailkatzen diren cookieak zure nabigatzailean gordetzen dira, ezinbestekoak baitira gunearen oinarrizko funtzionalitateak gaitzeko.... 

Beti aktibo

Beharrezko cookieak beharrezkoak dira gune honen oinarrizko ezaugarriak ahalbidetzeko, hala nola, saio-hasiera segurua emateko edo zure baimen-lehentasunak doitzeko. Cookie hauek ez dute identifikazio pertsonaleko daturik gordetzen.

Cookie funtzionalek funtzionalitate batzuk egiten laguntzen dute, hala nola, webguneko edukia sare sozialetako plataformetan partekatzea, iritziak biltzea eta hirugarrenen beste eginbide batzuk.

Cookie analitikoak bisitariek webgunearekin nola elkarreragiten duten ulertzeko erabiltzen dira. Cookie hauek bisitari-kopurua, errebote-tasa, trafiko-iturburua eta abar bezalako neurriei buruzko informazioa ematen laguntzen dute.

Iragarki-cookieak bisitariei aurretik bisitatu dituzun orrietan oinarritutako iragarki pertsonalizatuak eskaintzeko eta iragarki-kanpainen eraginkortasuna aztertzeko erabiltzen dira.

Jakin 192. zenbakia. 2012

14 €

Liburuak sailean, 2011ko euskal liburugintza aztertu du Joan Mari Torrealdaik, 1976tik egindakoaren ildo beretik. Gaiak sailean, bi artikulu datoz, gai hauen inguruan: indarkeriaren eta politikaren arteko harremana (Agnès Cugno) eta feminismoaren eta Globalizazioaren Aurkako Mugimendua (Iratxe Perea Ozerin).

Artikuluak

Euskal liburugintza 2011

Joan Mari Torrealdai
Joan Mari Torrealdaik 2011. urtean euskaraz argitaratutako liburuen azterketa aurkezten du, hainbat datu eta zifrarekin batera analisia eta balorazioa ere erantsiz. Honako alderdi hauek lantzen ditu Torrealdaik: lehenik, liburu produkzioaren zifren eta iturrien inguruko zenbait ohar; bigarrenik, tituluen eta orrialde kopuruen arteko erlazioari buruzko datuak; hirugarrenik, argitalgintzari dagokionez, liburu ekoizleen izaera eta aniztasuna, argitaletxe emankorrenen aipamena, eta argitalpen digitalaren datuak; laugarrenik, argitalpenaren zenbakien inguruan, argitaratutako tituluen zifrak, nobedadeak eta berrargitalpenak, jatorrizko eta itzulitako liburuak; eta, azkenik, gai multzoen sailkapenari buruzko datuak eta azterketa. Kopuru nagusiak aipatzearren, 2011n 2.237 liburu argitaratu ziren, 2010ean baino 214 gehiago. Urtero legez —2010ean izan ezik—, gehienak hezkuntza eta irakaskuntza arlokoak izan ziren: 721 (produkzio osoaren %32); ondoren, 2010ean lehen aldiz ugarienak izandako haur eta gazte literaturako liburuak (643, %29), giza eta gizarte zientziei buruzkoak (359, %16) eta helduen literaturakoak (303, %13,5).

Indarkeria eta politika

Agnès Cugno
Agnès Cugnok indarkeriaren eta politikaren arteko harremanaz egiten du gogoeta. Cugnok ukatu egiten du indarkeria eta politika elkarren kontra daudenik, hots, politikaren zeregin nagusia indarkeria arautu, bideratu eta isilaraztea denik, Ilustrazioko teoria kontraktualisten interpretazio oker batetik ondorioztatzen den bezala. Politika indarkeriaren bidez eraikitzen da beti. Tesi horretatik abiatuz hausnartzen du egileak politikaren izaera moralari buruz, eta baita kondena eta barkamena kontzeptuekin testuinguru horretan egiten den erabilpenari buruz ere.

Feminismoaren jarduera Globalizazioaren Aurkako Mugimenduan (GAM)

Iratxe Perea Ozerin
Iratxe Perea Ozerinek feminismoaren eta Globalizazioaren Aurkako Mugimenduaren arteko harremana aztertzen du. Perea Ozerinen iritziz, emakumeek pairatzen dituzten giza eskubideen urraketak eta diskriminazioa ikuspuntu estrukturaletik ulertuta, egungo borroka feminista kapitalismoaren aurkako erresistentziarekin lotzen da. Horrenbestez, Globalizazioaren Aurkako Mugimenduaren jarduera, agenda zein eragile nagusiak aztertzen ditu, eta baita feminismoak globalizazioaren aurkako borrokan egindako bidea ere, aipatutako bi mugimenduen aldarrikapenak euren testuinguru sozioekonomikoan kokatuz.

Egin zaitez Jakinkide

Hemen duzu Jakinen ondare guztia. Eta gehiago. Euskal kultura elikatzen eta biziberritzen jarraitzeko berritu dugu Jakin. Eta, orain arte bezala, Jakinen hartzaileok izango zarete gure sostengua.

Egin Jakinkide
igoEdukieraren hasierara joan