Cookie aukerak
Pertsonalizatu Adostasun Hobespenak

Cookieak erabiltzen ditugu modu eraginkorrean nabigatzen laguntzeko eta zenbait funtzio betetzen laguntzeko. Cookie guztiei buruzko informazio zehatza aurkituko duzu jarraian baimen-kategoria bakoitzean.

"Beharrezkoak" gisa sailkatzen diren cookieak zure nabigatzailean gordetzen dira, ezinbestekoak baitira gunearen oinarrizko funtzionalitateak gaitzeko.... 

Beti aktibo

Beharrezko cookieak beharrezkoak dira gune honen oinarrizko ezaugarriak ahalbidetzeko, hala nola, saio-hasiera segurua emateko edo zure baimen-lehentasunak doitzeko. Cookie hauek ez dute identifikazio pertsonaleko daturik gordetzen.

Cookie funtzionalek funtzionalitate batzuk egiten laguntzen dute, hala nola, webguneko edukia sare sozialetako plataformetan partekatzea, iritziak biltzea eta hirugarrenen beste eginbide batzuk.

Cookie analitikoak bisitariek webgunearekin nola elkarreragiten duten ulertzeko erabiltzen dira. Cookie hauek bisitari-kopurua, errebote-tasa, trafiko-iturburua eta abar bezalako neurriei buruzko informazioa ematen laguntzen dute.

Iragarki-cookieak bisitariei aurretik bisitatu dituzun orrietan oinarritutako iragarki pertsonalizatuak eskaintzeko eta iragarki-kanpainen eraginkortasuna aztertzeko erabiltzen dira.

Jakin 267: Hala ere… hau gure oholtza da

2025-05-05 Albisteak

Euskal musika-eszenaren azterketa da zenbakiaren ardatza, genero ikuspegitik begiratuta; datuak, bizipenak eta eszena alternatiboak dakartzate ikerlariek. Beste hiru artikuluk osatzen dute edukia, ekologiaren, soziolinguistikaren eta ekonomiaren inguruko ikerketen ondorioekin.

 

GAI NAGUSIA: Hala ere… hau gure oholtza da

‘Zaintzen ez den kutisean krema ematea. Musikagintzaren erradiografia feminista’

Jone Exposito Alberdi eta Oli Artola Apeztegia

Euskal musikagintza garaikidearen oholtzako erradiografia feminista eskaintzen da, musika eszenako programazioak aztertuta eta sei musikari elkarrizketatuta. Datuek diote 2024an kontzertuen erdiak gizonez soilik osatutako taldeek eman zituztela; emakumeek presentziaren %20,8 zutela eta emakumez soilik osatutako taldeak %10,3 izan zirela. Horren atzean dauden bizipenak ekarri dituzte elkarrizketatutako musikarien gogoeten bidez.

 

‘Musika-eszena (trans)feminista Zuk Zeuk Egizu filosofiatik’

Udane Barinagarrementeria Laka

Euskal Herrian Zuk Zeuk Egizu filosofia eta (trans)feminismoa ardatz dituzten musika-eszenetarako hurbilpen etnografikoan oinarriturik, espazio horietan egiten diren praktikak, gogoetak eta proposamenak biltzen dira, horien bidez musikaren esparruaren eraldaketarako ekarpen (trans)feministak jaso eta esperientzia musikala zein modutan berresanahitzen den argitara emateko.

 

ARTIKULUAK

‘Kultura bat basamortuari’

Jokin Bergara Eguren

Krisi ekologikoaren eztabaida publikoan txosten zientifikoek eta analisi kuantitatibo zorrotzek hartzen dute espazioa, humanitateen eta kulturaren ekarpena bigarren lerro batean utzita. Artikulu honetan, trantsizio ekosozialaren aldeko mugimendu batek kulturarekin izan dezakeen hartu-emanaz gogoetatzen da, «posible denaren ortzimuga kulturala zabaltzeko ezinbesteko tresna» gisa.

 

‘Erresistentziak zta esaten duenean. BAM eremuko gazteen hizkeren eraldaketa’

Maddi Kintana Morcillo

Baiona-Angelu-Miarritze hiriguneko gazteen hizkera deskribatu eta frantsesaren eraginak eta elebitasunak euskaran sor ditzaketen arazoez eta aukerez dihardu, beti ere gazteen ikuspegitik. Hizkuntzaren jatortasuna erlatibizatu eta hirigunekoari balioa emanez.

 

‘Metaforen etekin ekonomikoa’

Joseba Permach Martin

Diskurtso ekonomiko hegemonikoak betetzen duen funtzio ideologikoaz dihardu. Horretarako, esku hartze publikoari buruzko hiru kasu aztertzen dira, eta horien bueltan nagusitu ziren diskurtso hegemonikoen eta bertan oso ugariak diren metaforen analisi kritikoa garatzen da, izan zuten funtzio legitimatzaile eta ideologikoa agerian jarriz.

 

Zenbakia ixteko, Egunen gurpilean sailean, Shu Otero, Jokin Bergara Eguren eta Cira Cresporen gogoetak.

Erlazionatuak

Egin zaitez Jakinkide

Hemen duzu Jakinen ondare guztia. Eta gehiago. Euskal kultura elikatzen eta biziberritzen jarraitzeko berritu dugu Jakin. Eta, orain arte bezala, Jakinen hartzaileok izango zarete gure sostengua.

Egin Jakinkide
igoEdukieraren hasierara joan