2026-07-16 Bestelakoak
Joan Mari Torrealdai bekaren bigarren edizioko proiektu irabazlea da ‘EHZ 1996-2026: herri bat zuzenean’.
Proiektua hiru euskarritan garatu dute: otsailean emititzen hasi ziren Uhinen ildoan podcasta, ekainean argitaratu zuten Auzolanaren lurretan. EHZ: 30 urtez zuzenean! liburua, eta urte amaieran aurkeztuko duten dokumentala. Matilda Legardinier eta Aitor Servier EHZko kideek eman dituzte xehetasunak.