Gizaberetxoak gara. Joxe Azurmendi feminismoekin elkarrizketan

Mikel Urdangarin Irastorza

Zenbakia: 5 | Urtea: 2024

«Asi gaitezen komunismuarekin alkar-izketan» aldarrikatzen zuen Joxe Azurmendik 1964an, 23 urterekin. Biziberritzeko, ikusi, ikasi eta berritzea omen zegokien euskaldunei, entzun zaleak izatea. Bada, hirurogei urtetik gora beranduago, Azurmendi bera zenbait autore feministarekin (Jule Goikoetxea, Judith Butler…) elkarrizketan jarri du liburu honek. Ustez bi mundu ezberdinetakoak izanagatik, gizakia eta mundua ulertzeko moduetan pentsa zitekeena baino gertuago daudela erakutsi da: giza jainko zeru-semearen kritika, gorpuztasunaren aitortza, natura/kultura bestela josteko saiakera, hizkuntzaren zentraltasuna, loturetan eta loturei eskerrak askatzeko egitasmoa… Eta, oinarrian, intuizio partekatu bat: «gizaberetxoak gara». Horrela, Azurmendiren baieztapena berretsi, gaurkotu eta aberastu da.

22 €

Erosi

Beste liburu batzuk

Egin zaitez Jakinkide

Hemen duzu Jakinen ondare guztia. Eta gehiago. Euskal kultura elikatzen eta biziberritzen jarraitzeko berritu dugu Jakin. Eta, orain arte bezala, Jakinen hartzaileok izango zarete gure sostengua.

Egin Jakinkide
igoEdukieraren hasierara joan