miren artetxe

Legeen Tratatua

Zenbakia: 23 | Urtea: 2003

Jean Domat XVII. mendeko frantziar legelari entzutetsuak, arrazoimen eta zuzenbide naturala tresnak zituela, hats luzeko legeen sailkapen berria ondu zuen hizkera zehatz batez, Andres Urrutiak euskaratutako Legeen Tratatua delakoan, hain zuzen ere, Lege zibilak, euren berezko hurrenkeran (1689) bere lan nagusiaren atariko. Horra bertaratzen ditu Domatek, zoli eta egoki, une hartako zuzenbide-kezka eta -arrangurak. Hor ere, sekulako zubigintza egiten du berak, erromatar zuzenbidearen ekarria zehazteko eta molde berrietan jartzeko, arrazoimenak eta ekitateak bultzatua. Zin-zinez, Domaten ikuskera juridikorik funtsezkoena dago tratatu horretan laburtua eta barruratua. Andres Urrutiaren beraren sarrerak Domaten pentsamenduaren eta zuzenbidearen filosofiako oinarrizko idazki honen gakoak erakusten ditu.

Paperean

12 €10 € Bazkideak

1
Saskiratu

Digitalean

7 €4 € Bazkideak

1
Saskiratu

Beste liburu batzuk

Egin zaitez Jakinkide

Hemen duzu Jakinen ondare guztia. Eta gehiago. Euskal kultura elikatzen eta biziberritzen jarraitzeko berritu dugu Jakin. Eta, orain arte bezala, Jakinen hartzaileok izango zarete gure sostengua.

Egin Jakinkide
igoEdukieraren hasierara joan