Liburugintza
2021eko liburugintza
Azterketa
Euskal liburugintza 2021
Xabier Eizagirre Gesalaga
Filosofian lizentziaduna eta JAKINeko erredakzio burua
Uste baino arinago zabalduko dute euskarazko liburuak bakarrik salduko dituen aurreneko denda, eta han izango dira solasaldirik bizienak.
Gure webguneek .eus marka duten legez, munduan ezagutuak izateko ISBN nazioarteko zenbaki propioa eramango dute euskal liburuek.
Alfabetatze masiboari esker hazkunde handia izango du euskarazko liburuen irakurketak.
Euskarazko liburuen biblioteka nazionala antolatuko dugu, eta milaka ale erakutsiko ditu: gai guztietakoak, sortzezkoak eta itzulpenak.
Gorka Arrese
Horra Gorka Arreseren desira onak, Bilboko Euskararen Etxeak antolatu eta Arresek berak diseinatu berri duen Liburuaren arbola erakusketa ibiltari zoragarrirako idatziak. Liburuaren arbolaren adar guztietan pausatzen da erakusketa, txikitik handira: grafia, testua, maketazioa, inprimaketa, edizioa, irakurketa, idazkuntza… Liburua, pasio: «Abentura bat da irakurtzea, desiraren eta askatasunaren lurralde zirraragarrietan barrena». Liburua, argigile: «Liburua da gure pentsamenduen eta esperientzien kontakizunak mugitzen dituen gurpila. Eta argia egiten du gure gogoan». Ez gabiltza basamortuan aldarrika. Zorionez, badugu liburuaren desira, pasioa eta argia norekin partekatu. Jarrai dezagun, bada, arbola astintzen, fruituak merezi du eta.
Pandemiaren lehenengo urtean, 2020an, liburu ekoizpena 2.569 tituluraino igo zen, Jakinen 250. zenbakian argitaratutako azterketan ikusi genuenez. Bazuen datuak harrigarritik, ez baitzetorren bat aldi berean gure inguruko bi liburugintza indartsuenek (espainiar zein frantsesak) izandako beherakadarekin. Pandemiaren bigarren urteak, aldiz, urak bere onera ekarri dituela dirudi: 2.243 liburu argitaratu dira euskaraz, aurreko urtean baino %14,5 gutxiago (Espainian, aldiz, %6,4 igo da ekoizpena 2020tik, adibidez). Dena dela, ez genuke beherakada hori neurriz kanpo baloratu behar: azken hamabost urteotako batezbestekoaren inguruan dabilen kopurua da.
Goazen, beraz, 2021eko euskal liburugintzaren azterketari ekitera, Joan Mari Torrealdaik 1976an abian jarritako euskal liburugintzaren azterketa lerroaren ildotik.
Metodologia eta bibliografia
Informazioaren bilketa
Liburu ekoizpenaren azterketa honek egitura eta metodologia bera izaten du urtero.
Lehenengo eta behin, liburuen katalogoa osatzen dugu.
Eta, horretarako, liburuen bilketari ekiten diogu. Liburuen informazioa inguratzea lan nekeza izaten da. Guk, lehenik, informazioaren gune zuzenera jotzen dugu, argitaletxeetara, eta ondoren sare pelagikoak botatzen ditugu. Ez pentsa euskal argitaletxe guztiek informazioa eskura ematen digutenik. Eta, tamalez, kanpoko argitaletxeekin are zailagoa izaten da informazioa biltzea.
2021eko gure informazio iturriak hauek izan dira:
- Argitaletxe eta argitaratzaileak zuzenean: %28,7.
- Liburutegiak, Koldo Mitxelena Kulturunea eta Donostiako Udal Liburutegi Nagusia: %22,7.
- ISBN (International Standard Book Number), ELSN (Euskadiko Liburutegien Sistema Nazionala) eta EIPS (Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarea) arakatuz lortua: %47,5.
- Bestelako bideak (Internet, Biblioteca Nacional espainiarra…): %1,1.
Aurreko bi urteetan bezala, argitaletxeetatik zuzenean jasotzen dugun informazioa gutxitzen ari da, herenetik behera: aurten %28,7 izan da. Informazio iturri fidagarri eta seguruena den heinean, jaitsiera hori ez da batere seinale ona; liburutegietatik jasotakoa pittin bat emendatu denez (%22,7), bi iturriotatik jasotakoa ekoizpen osoaren erdira iritsi da, iazkotik bost puntu gora. Baina kontuan har dezagun duela urte gutxi %60ra iristen ginela bide horietatik. Jakina, kopuru horietara itzultzea litzateke ideala, datuen fidagarritasunean irabaztearren. Sare pelagikoekin lortzen dugun informazioak beti du nahasi eta heterogeneoagoa izateko arriskua.
Informazioa ahalik eta zehatzen bildu eta gero, liburu bakoitzaren fitxa bibliografikoa osatzen dugu, dozena bat datu edo ezaugarriren inguruan: titulua, autorea, itzultzailea, elebitasuna, argitalpen maila, moldatzailea, argitaratzailea, koedizioa, herria, neurriak, orrialde kopurua, gaia.
Jaso eta bilatzen dugun informazioari esker fitxa bibliografikoak osatu ondoren, urteko katalogo osoa gure webgunean jartzen dugu kontsultagai. Gainera, azterketarako erabili ditugun tituluak baino gehiago daude webguneko zerrendan: eduki aldetik interesgarriak diren eta arrazoiren batengatik ISBN gabe argitaratu diren batzuk ere eransten dizkiogu ISBNdunen zerrendari. 2021eko katalogoak 2.480 titulu biltzen ditu guztira: ISBN duten 2.243 titulu eta ISBN gabeko 237.
Azterketa hiru ataletan
Informazioa bildu ondoren, hiru ataletan banatzen dugu azterketa:
- Ekoizleak eta ekoizpena: iturri desberdinen araberako titulu kopuru desorekatua, ekoizle kopurua, hamar argitaletxe nagusien ekoizpena, argitaratzaileen tipologia eta tipologiaren araberako produkzioa.
- Eskaintza editoriala: tituluak zenbat diren, horien artean zenbat diren nobedade eta zenbat berrargitalpen, zenbat diren jatorrizko eta zenbat itzulpen.
- Ekoizpen tematikoa: urteko ekoizpena –aurtengo 2.243 tituluak, kasu– nola banatzen da gai eremutan? Sei gai eremu nagusi bereizi ohi ditugu: hezkuntza eta irakaskuntza liburua, haur eta gazteentzako liburua, giza eta gizarte zientzietako liburua, helduen literatura, zientzia eta teknika alorrekoa eta aisia liburua.
Aurtengo azterketaren atarian
Hona hemen 2021eko liburugintzak eman dituen datu kuantitatibo esanguratsuenak:
- Argitaratzaileei dagokienez, 323 izan dira 2021ean. Ekoizleen kopurua ez da urtetik urtera modu esanguratsuan aldatzen, 300 inguru dabil aspaldi; baina, hori esanda, azpimarra dezagun aurreko urtetik %15 handitu dela kopuru hori (281etik 323ra). Jakina, ekoizle ugari horien artean denetik dago, aurrerago ikusiko dugunez: argitaletxeak eta argitaratzaileak, txikiak eta handiak, profesionalak eta amateurrak, bertakoak zein kanpokoak, publikoak eta pribatuak, izaera askotarikoak.
- Eskaintza editorialari dagokionez, 2021eko ISBNdun tituluen kopurua 2.243 da, horietatik %84,5 bertsio analogikoan (paperean) eta %15,5 digitalean.
2020tik hona 326 titulu gutxiago argitaratu da. Baina aipa dezagun murrizketa osoa liburu digitalean izan dela (359 titulu); analogikoak, aldiz, 38 titulu gora egin du.
Nobedadeak %72,9 izan dira, 1.636 titulu, iaz baino 249 gutxiago. Berrargitalpenen kopuruak, 607 titulu, 72 unitate galdu ditu 2020tik, eta ekoizpen osoaren %27,1 dira aurten.
- Gaiei dagokienez, hezkuntza eta irakaskuntza liburuak alde handiarekin galdu du ohikoa duen lehen tokia, 531 titulurekin (ekoizpen osoaren %23,7, iaz baino ia hogei puntu gutxiago).
Haur eta gazteentzako liburua igo da, hain zuzen, lehen toki horretara, 763 titulurekin (%34, iaz baino bederatzi puntu gehiago).
Giza eta gizarte zientzietako liburua bere ohiko hirugarren tokian dago, 347 titulurekin (%15,5).
Helduen literatura dator ondoren, laugarren tokian (335 titulu, %14,9).
Bosgarren tokia aisia liburuari dagokio (126 titulu, %5,6), eta seigarrena zientzia eta teknika alorreko liburuari (109 titulu, %4,9).
Ekoizleak eta ekoizpena
Orrialde kopuruak
Orrialdeak / Urtea |
2017 |
2018 |
2019 |
2020 |
2021 |
Orrialdeak guztira |
251.748 |
239.678 |
245.925 |
240.341 |
249.473 |
Liburuak guztira |
1.836 |
1.898 |
1.832 |
1.859 |
1.897 |
Batez beste liburuko |
137,1 |
126,3 |
134,2 |
129,3 |
131,5 |
Urtetik urtera %Δ |
–6,5 |
–4,8 |
2,6 |
–2,3 |
3,8 |
Azken urteotan orrialdeen neurketa ere egin ohi dugu, sinetsirik baikaude titulu kopuruak ez direla adierazle bakarrak; izan ere, orrialde kopuruak ere ematen du ekoizpenaren tamainaren berri. Argitu behar da, badaezpada, tituluen azterketak liburu analogikoak zein digitalak hartzen dituela aintzat; eta orrialde kopuruenak, aldiz, ulertzekoa denez, analogikoak bakarrik.
Alde batetik, liburu analogikoen kopurua eta orrialde kopuruak proportzio bertsuan igo dira, orrialde kopuruaren batezbestekoa oso gutxi aldatu baita: 129,3 orrialdetik 131,5era liburuko.
Bestetik, liburuak gaika sailkatuz, ulertzekoa denez, hezkuntza eta irakaskuntza liburuan izan da beherakada handiena, ekoizpen orokorra erdira amildu baita: 78.334 orrialdetik 53.539ra jaitsi da kopuru orokorra (eta batezbestekoa 70etik 100era igo delako izan da jaitsiera behar baino arinagoa). Gainerakoan, aipa dezagun giza eta gizarte zientzietako liburuetan eta helduen literaturan gora egin dutela bai ekoizpen orokorrak (347 eta 335, hurrenez hurren), bai orrialde kopuruaren batezbestekoak (154tik 180ra eta 156etik 163ra), eta baita, beraz, orrialde kopuru orokorrak ere (62.660 eta 54.596).
Ekoizle ugari
Lehen atal honetan hainbat ezaugarri gurutzatuko ditugu: eragile argitaratzaileen izaera, noski, baina baita horien jarduna eta jatorria ere.
Tituluak |
Argitaratzaileak |
1 |
195 |
2-4 |
62 |
5-9 |
26 |
10-19 |
16 |
20-29 |
7 |
30-39 |
5 |
40-49 |
5 |
50-59 |
1 |
60-69 |
1 |
80-89 |
1 |
100-150 |
2 |
150etik gora |
2 |
Guztira |
323 |
Guztira, 323 dira 2021ean libururen bat plazaratu duten argitaratzaileak. Egia esan, igoera nabarmena izan da aurreko urtetik: 42 argitaratzaile gehiago. Duela hiruzpalau urteko kopuruetara itzuli gara, beraz.
Behin baino gehiagotan azpimarratu izan dugu horiek guztiak ez direla argitaletxeak, edizioaren profesionalak. Ezta hurrik eman ere. Noizbehinkari asko eta asko dago, eta halakoak ez direnen artean ere, gehien-gehienak ahulegiak dira liburu politika sendo bat markatzeko.
323 horietatik erdia baino gehiago dira (%60,4) titulu bakarra argitaratu dutenak. Hamar titulutik behera publikatu dutenak ere mordoa dira: 283 (%87,6). Areago: %79,6 dira lau titulu edo gutxiago ekoitzi dituztenak. Argi dago horiei guztiei ezin zaiela argitaletxe deitu; argitaratzaileak dira, ez besterik.
Urteak daramatzagu esaten urteko 20 tituluko neurriak ezar dezakeela editoreen arteko ekoizpenaren langa garrantzitsua. 2021ean, bada, editoreen %7,4k bakarrik ekoitzi dute 20 titulutik gora, 24 editorek. Beste guztiek –299, %92,6– 20 titulu baino gutxiago atera dituzte. Urterokoa azpimarratuko dugu oraingoan ere: ekoizleen atomizazioa dela euskal produkzioaren ahulezietako bat. Ongi uler dadin: arazo nagusia ez da txiki asko egotea, handi gutxi egotea baizik.
Ekoizleen panorama hori ezagututa, tipologiaren araberako bereizketa ere aztertu ohi dugu. Ez baita berdin, ez produkzio mailan, ez liburuek jorratzen dituzten gaiei dagokienez, argitaletxe komertzial petoa izatea edo unibertsitate, udal edo kirol elkarte izatea, adibidez.
Argitaletxe nagusien ekoizpena: 1.057 titulu
Hamar argitaletxe, handienak eta komertzialak, daude zerrenda honetan. Bada hemen agertzen direnak baino gehiago ekoitzi duenik –Euskal Herriko Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzua, 46 titulurekin, zortzigarren legoke zerrendan, eta Udako Euskal Unibertsitatea, 45ekin, hamargarren–, baina komertzial eta pribatuak ez direnez, ez ditugu aintzat hartu.
Argitaletxea |
Nobedadeak |
Berrargitalpenak |
Titulu kopurua |
% |
Elkar |
90 |
207 |
297 |
13,2 |
Ikaselkar |
38 |
113 |
151 |
6,7 |
Edelvives-Ibaizabal |
139 |
3 |
142 |
6,3 |
Erein |
93 |
41 |
134 |
6,0 |
Susaeta |
75 |
20 |
95 |
4,2 |
Anaya-Haritza |
3 |
57 |
60 |
2,7 |
Ttarttalo |
45 |
11 |
56 |
2,5 |
Santillana-Zubia |
46 |
0 |
46 |
2,1 |
Innovamat Education |
31 |
12 |
43 |
1,9 |
Bruño |
12 |
21 |
33 |
1,5 |
Guztira |
572 |
485 |
1.057 |
47,1 |
Hamar handienen indarra asko jaitsi da, inoizko maila baxuenera, bai kopuru absolutuan (1.057 titulu), bai ekoizpen osoarekiko ehunekoan (%47,1, 2020an baino ia zortzi puntu gutxiago). Beherakada horretan hiru argitaletxeren zenbakiek izan dute eragin zuzena: Anaya-Haritza, Santillana-Zubia eta Edebé-Giltza aurreko urteetako kopuruetatik oso behera etorri dira aurten. Itzuliko gara auzi horretara.
Hamar goren horien artean, lau baino ez dira ehun titulura iristen. Bestela esanda, handienak ere ez dira horren handi.
Beti du interesa, eta gure kasuan are eta gehiago, argitaletxeen jatorri geografikoa ezagutzeak. Urterik urte, guretzat funtsezkoa den bereizketa egin izan dugu bertakoen eta kanpokoen artean: hau da, erabakigunea Euskal Herrian duten argitaletxeak hartzen ditugu bertakotzat, eta Euskal Herritik kanpora dutenak kanpokotzat, nahiz eta hemen filialak izan.
Aurten, hamarretik lau dira bertakoak eta sei kanpokoak. Eta produkzioarekin zer? Bertakoak kanpokoak baino indartsuagoak dira hamar horien ekoizpenaren barruan: %60,4 vs %39,6. Ekoizpen orokorrarekiko, aldiz, bertakoek 10 puntuz hartu diete aurrea kanpokoei (bertakoek %28,4, eta kanpokoek %18,7) ekoizpen orokorrarekiko. Aurten, asko apaldu da beraz, azken urteetan gorantz zihoan kanpokoen eragina.
Bertakoen eta kanpokoen arteko alderik handiena, berriro, berrargitalpen politikan dago. Eskuratu ahal izan dugun informazioa fidagarria bada, bertako argitaletxeetan berrargitalpenaren indarra %76,9 da, eta %23,1 bakarrik kanpokoetan. Betiere hamarron unibertso horren barruan. Baina, sarritan diogun bezala, argitaletxe batzuek dituzten berrargitalpen kopuru hain baxuak harrigarriegiak iruditzen zaizkigu (Edelvives-Ibaizabalek 3 berrargitalpen?, posible ote da, adibidez, Santillana-Zubiak azken urteetan 0 berrargitalpen izatea?). Datu guztiz esanguratsuak dira horiek guztiak; izan ere, gure ustez, berrargitalpenak ematen dio egonkortasuna produkzioari.
Argitaratzaileen tipologia
Argitaratzaile mota |
Ekoizleak |
Ekoizpena |
% |
Bertako argitaldari pribatu komertziala |
78 |
1.041 |
46,4 |
Kanpoko argitaldaria |
73 |
692 |
30,9 |
Irakaskuntza + unibertsitatea |
18 |
122 |
5,4 |
Elkartea, taldea, fundazioa, erlijio-etxea… |
91 |
161 |
7,2 |
Argitaldari publikoa |
33 |
137 |
6,1 |
Besterik |
30 |
90 |
4,0 |
Guztira |
323 |
2.243 |
100,0 |
Argitaratzaileen tipologia heterogeneoa da: kanpokoak zein bertakoak; argitaratzaile komertzialak eta ez-komertzialak; pribatuak zein publikoak; handiak eta txikiak; irakaskuntzakoak; talde, elkarte edo fundazio izaera dutenak… Ekoizleen unibertso hori bost multzotako sailkapenean ordenatu ohi dugu.
Bertako argitaletxe pribatu komertziala
Lau ezaugarri dituzte lehen multzo honetako argitaletxeek: Euskal Herrian dute erabakigunea, izaera profesionala dute, pribatuak dira eta enpresa dira tamainaz edo bokazioz. Horien guztien misioa argitalpena da.
Ekoizleen %24,1 dira, eta ekoizpen osoaren %46,6 zor zaie. Ekoizle/ekoizpen ratiorik hoberena dute, urtero bezala, eta logikoa denez.
Ondokoak izan dira gehien ekoitzi dutenak: Elkar (297), Ikaselkar (151), Erein (134) eta Ttarttalo (56).
Kanpoko argitaletxeak
Ekoizle/ekoizpen ratioan paretsu dago kanpokoen multzoa. Ekoizleen %22,6 dira kanpokoak eta produkzioaren %30,9 dago horien esku: aurten hamabost puntutan jaitsi dute, 2020an %45,5era iritsi baitziren.
Batez ere nobedadeak lantzen dituzte, eta ia ez dute berrargitalpenik ekoizten. Hori baino okerragoa da desoreka tematikoa: ekoizpen ia osoa haur eta gazteentzako material didaktikoetara bideratzen dute.
Aurtengo emankorrenak Edelvives-Ibaizabal (142), Susaeta (95), Anaya-Haritza (60) eta Santillana-Zubia (46) izan dira.
Argitaratzaile publikoa
Erakunde publiko handi zein txikiek osatzen dute multzo hau, Eusko Jaurlaritzatik udaletara.
Iaz baino 17 titulu gehiago atera dituzte. Ekoizleen %10,2 dira publikoak, eta ekoizpenaren %6,1 hartu dute 2021ean.
Elkarte, fundazio eta parekoak
Multzo handia da honakoa, bertan sartzen baitira elkarteak, fundazioak, taldeak…
Iazko 126 tituluetatik 167ra igo da multzo honen ekoizpena, %7,2raino. Ekoizleak %28,2 dira, eta ekoizpena %4,9. Hauxe da, zalantzarik gabe, jarduera atomizatuaren eredu nagusia: ekoizle guztien laurdenak baino gehiagok liburuen hogeirena bakarrik ekoitzi dute.
Irakaskuntzakoak
2020ko antzeko zifratan ibili da multzo hau: hemezortzi ekoizlek (%5,6) ekoizpen osoaren %5,4 sortu dute. Ekoizle eta ekoizpen proportzio bera, alegia.
Ekoizle unibertsitarioa
Ekoizpen unibertsitarioaren sail honetan, guztira 106 titulu argitaratu dituzte hainbat ekoizlek (ekoizpen osoaren %4,7). Baina, urtero bezala, bi unibertsitate gailentzen dira: Euskal Herriko Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzuak 46 titulu ekoitzi ditu (%43,4); eta Udako Euskal Unibertsitateak 45 titulu (%42,5); eta, gainera, bien artean koedizioan argitaratutako hiru liburu erantsi behar dizkiegu kopuru horiei: guztira, 94 titulu (%88,7). Gainerako unibertsitateen ekoizpena oso eskasa da: denen artean hamabi titulu bakarrik sortu dituzte (%11,3).
Hona hemen gaien hurrenkera:
Giza/Gizarte |
40,6 |
Zientzia/Teknika |
34,9 |
Hezkuntza/Irakaskuntza |
7,5 |
Helduen literatura |
3,8 |
Aisia |
7,5 |
Orotarikoak |
4,7 |
Gaien hurrenkera 2020koarekin alderatuz, azpimarra dezagun, batetik, zientzia/teknika eta aisia liburuak asko hazi direla (%20,9tik %34,9ra eta %0,8tik %7,5era, hurrenez hurren), eta, bestetik, giza eta gizarte zientzietako liburua, aldiz, nabarmen murriztu dela (%63tik %40,6ra).
Bertakoak eta kanpokoak testuliburuen merkatuan
Testuliburuen merkatua aztertzeko ere, hamar ekoizle handienen unibertsoan jarraitzen dugu.
Bertako eta kanpoko editorialen bereizketa geografikoa da azalez, baina ekosistema industrial eta kulturalean berebiziko garrantzia du sakonean. Kontua da ekoizpenaren erabakigunea nork duen, bereziki hezkuntza curriculumari lotutako arloan. Izan ere, hezkuntza edo irakaskuntzako liburu produkzio handiena ez dago euskal editorialen esku, baizik eta estatu mailako argitaletxeetan, azken finean beraien erabakigunea Euskal Herritik kanpo duten horietan. Gertakari horrek badu garrantzirik euskal hezkuntza sistema propio eta beregaina desiratzen duen edonorentzat.
Batzuek eta besteek ekoizpenean duten gradua ez da urtero bera izaten. Eta, 2021ean, hain zuzen, kanpoko argitaletxeen eremuan berrikuntza nabarmena gertatu da, hamar argitaletxe nagusiak aztertzerakoan aipatu dugun bezala: Santillana-Zubia, Anaya-Haritza eta Edebé-Giltzak zeharo murriztu dute beren ekoizpena: 304 titulutik 46ra, 162tik 104ra eta 83tik 5era, hain zuzen ere. Hiruren artean, 549 titulutik 155era amildu dira urte batetik bestera! Datu horrek, jakina, testuliburuen atal honi zein liburugintzaren ekoizpen orokorrari buruz egin dezakegun edozein analisi baldintzatzen du.
Lehen begiratuan, kopuruak harrigarriak dira. Ez da erraza jardun horren nondik norakoak identifikatzea. Eta urte bateko fenomenoa izan den, edo hurrengo urteetan ere joera horri jarraituko zaion. Baina pare bat arrazoi aipatzera ausartuko gara: batetik, aurreko urteetako batzuetan argitaletxe horien datuak puztu xamarrak egon litezke, liburuen bertsio digital aberastuen ekoizpenari esker nobedadeen kopuruak neurriz kanpo handituz; bestetik, curriculumari lotutako arrazoiak egon litezke, Eusko Jaurlaritzak ez baitu oraindik argitaratu Espainiako Estatu osoan indarrean dagoen LOMLOE curriculum berrian dagokion %60aren behin betiko ekarpena.
Hona azken urteotako emaitzak hamar argitaletxe nagusien artean:
|
Ekoizle nagusien pisua irakaskuntzan |
||
Urtea |
Bertakoak |
Kanpokoak |
Gainerakoak |
2017 |
32,2 |
61,9 |
6,0 |
2018 |
30,0 |
64,8 |
5,2 |
2019 |
23,2 |
71,9 |
4,8 |
2020 |
21,1 |
75,5 |
3,3 |
2021 |
37,1 |
58,8 |
4,1 |
Auzi hau guztiz garrantzitsua zaigunez, hiru taula baliatuz azalduko dugu jarraian bi ekoizle mota horiek, alegia, kanpoko argitaletxeek edo bertako argitaletxeek, argitalgintzan duten portaera. Bereziki testuliburuen alorra eta curriculuma arakaturik ere, adierazgarria eta esanguratsua da gainerako gai eremuetan duten ekarpena ere aztertzea. Horrenbestez, taula bakoitzean gai eremu guztiak daude zerrendatuta.
Taula bakoitzak bost zutabe dauzka: lehenean gaia agertzen da, eta hurrengo hiruretan ekoizleak: bertako, kanpoko eta gainerakoak. Bertako eta kanpoko diogunean, argitaletxe profesional-komertzial-pribatuez ari gara soilik, aurreko atalean aipatu ditugun bestelako ekoizleak (publikoak, elkarteak, irakaskuntza alorrekoak…) aintzat hartu gabe.
Lehen taulan, zifra absolutuak agertzen dira, eta horiei esker ikus daiteke zein den edizio mota bakoitzaren pisu kuantitatiboa.
|
Balio absolutuak |
|||
Gaia/Ekoizlea |
Bertakoak |
Kanpokoak |
Gainerakoak |
Guztira |
Ekoizpen osoa |
1.041 |
692 |
510 |
2.243 |
HI |
197 |
312 |
22 |
531 |
HG |
421 |
307 |
35 |
763 |
GG |
64 |
12 |
271 |
347 |
HL |
289 |
8 |
38 |
335 |
AL |
11 |
23 |
75 |
109 |
ZT |
52 |
21 |
53 |
126 |
Besterik |
7 |
9 |
16 |
32 |
Oro har, ekoizpen osoa kontuan hartuta, Euskal Herrian argitaratzen diren liburuak dira nagusi (eta aurten nagusiago, noski, aipatu berri dugunagatik), bai bertako editore komertzialek argitara eman dutena (1.041 titulu) eta bai elkarte, talde, fundazio, argitaldari publiko eta enparauek argitaratu dutena (510 titulu): 1.551 titulu dira guztira (ekoizpen osoaren %69,1, 2020an baino hamahiru puntu gehiago).
Gai eremuak banaka begiratuz ere, bertakoen zifrak altuagoak dira sail mamitsuenetan kanpokoenak baino, salbuespen nabarmen batekin: hezkuntza eta irakaskuntza liburuan oraindik goitik daude kanpokoak, 312 vs 197. Azken urteetan kanpokoek izan duten gorakada indartsua eten egin da, beraz.
Bigarren taulak alderaketaren ikuspegia proposatzen du. Ezker-eskuin, etzanean irakurri behar da, gai eremu bakoitzean kanpokoen eta barnekoen indarra zein den neurtzeko.
|
% horizontalak |
|||
Gaia/Ekoizlea |
Bertakoak |
Kanpokoak |
Gainerakoak |
Guztira |
Ekoizpen osoa |
46,4 |
30,9 |
22,7 |
2.243 |
HI |
37,1 |
58,8 |
4,1 |
531 |
HG |
55,2 |
40,2 |
4,6 |
763 |
GG |
18,4 |
3,5 |
78,1 |
347 |
HL |
86,3 |
2,4 |
11,3 |
335 |
AL |
10,1 |
21,1 |
68,8 |
109 |
ZT |
41,3 |
16,6 |
42,1 |
126 |
Besterik |
21,9 |
28,1 |
50,0 |
32 |
Ekoizpen osoa aintzat hartuz, bertako argitaletxeek aurrea hartu diete berriro kanpokoei (%46,4 vs %30,9). Hezkuntza eta irakaskuntza liburuaren lerro horizontalean, aldiz, oraindik nagusi dira kanpokoak, baina bertakoekiko aldea dezente murriztuta: 2020ko 54 puntuko aldea 22ra jaitsi da. Kanpoko argitaletxeen azken aldiko datuen salbuespenezko izaera errepikatzen zaigu hemen berriro ere.
Taula horretan, argi ikusten da aurten ere kanpokoek ekoizpen sinbolikoa dutela bestelako gaietan: ia ez dute parte hartzen, adibidez, helduen literaturaren zein giza eta gizarte zientzietako liburuen alorretan. Hau da, kanpoko editorialak haur eta gazteen eta eskola liburuen merkatura mugatzen dira, besterik gabe.
Hirugarren taula, azkenik, zutikakoa edo bertikala da, zutabe bakoitza goitik behera irakurtzekoa. Editorial mota bakoitzaren baitan ekoizpena non mamitzen den adierazteko balio du, edizio mota bakoitzaren indargune eta ahulguneak non dauden erakutsiz.
Irakurketa bertikalak editorialen oinarrizko filosofia jartzen du agerian: argitaldari espainiarren ekoizpena haur eta gazteentzako eta hezkuntza liburuetan zentratzen da kuantitatiboki. Aurten, bereziki, hezkuntzako liburuen jaitsiera handia (2020ko %74,8tik %45,1era) haur eta gazteentzako liburuaren igoerarekin konpentsatzen da (%19,3tik %44,4ra). Alegia, haur eta gazteei zuzentzen zaizkien bi liburu motek ekoizpen osoaren %89,5 biltzen dute. Beste esparruetan, helduentzako liburuetan, alegia, ez dute ia ezer sortzen.
|
% bertikalak |
|
Gaia/Ekoizlea |
Bertakoak |
Kanpokoak |
Ekoizpen osoa |
100,0 |
100,0 |
HI |
18,9 |
45,1 |
HG |
40,4 |
44,4 |
GG |
6,1 |
1,7 |
HL |
27,8 |
1,2 |
AL |
1,1 |
3,3 |
ZT |
5,0 |
3,0 |
Besterik |
0,7 |
1,3 |
Kanpoko argitaletxe nagusien beherakadak behingoagatik balantza mugitu duen arren, betiko auziaren mamia ez da ezertan aldatu. Izan ere, kanpoko argitaletxeek hezkuntzaren muina, euskal curriculuma, dute xede bakar: Euskal Herriko eskoletan kanpoan sorturiko curriculum egokitua sartzea. Horrenbestez, euskarazko hezkuntza proiektu gehienak Euskal Herritik kanpo diseinatzen dira, bestelako curriculum proiektuen eta helburuen arabera landuak. Jatorri horren aztarnak nonahi agertzen zaizkigu: geografian, historian, literaturan, zatiketa administratibo-politikoen agerpenetan, ikuspegi euskaltzalean… Elefanteak hortxe segitzen du, kieto, gure begien aurrean.
Argitalpen digitala
• 2016: 480 titulu
• 2017: 508
• 2018: 289
• 2019: 480
• 2020: 705
• 2021: 346
Argitalpen digitala ekoizpen osoaren %15,5era jaitsi da 2021ean: 2020an baino 359 titulu digital gutxiago argitaratu dira, duela ia hamar urteko kopuruetatik oso gertu. Alegia, 2021eko ekoizpen orokorraren beherakada osoa digitalaren gainbeherak ekarri du, paperezko liburuak, eutsi ez ezik, pittin bat gora egin baitu 2021ean, 38 titulu gehiagorekin.
Ekoizpen osoan analogikoa erabat nagusi da urtero, eta aurten areagotu egin du nagusitasun hori, digitalarekiko aldea, aurreko urtetik hamabi puntutan igoz: %72,6tik %84,5era.
Digitalaren jaitsiera azpimarragarriari buruz hitz bi. Lehen aipatu dut pare bat aldiz, Santillana-Zubia, Anaya-Haritza eta Edebé-Giltzaren ekoizpen murrizketak (549 titulutik 155era) ekoizpen orokorrean eta bereziki testuliburuen zifratan izan duen eragina. Hementxe dugu, bada, gako nagusia, 394 tituluko jaitsiera horren zatirik handiena digitalarenak hartzen baitu: 2020tik 298 liburu digital gutxiago argitaratu dituzte. Horri Edelvives-Ibaizabalen jaitsiera gehitzen badiogu (57 titulu digital gutxiago), hortxe dugu, batuta, digitalaren urteko jaitsiera ia-ia osoa: 355.
Datu horiek guztiek zera froga dezakete, gure ustez: testuliburuei buruzko atalean bertsio digital aberastuen ekoizpenari buruz egin dugun gogoetak oinarri sendoak dituela.
Gaia |
Analogikoa (%) |
Digitala (%) |
Guztira |
Hezkuntza/Irakaskuntza |
75,1 |
24,9 |
531 |
Haur/Gazte |
96,2 |
3,8 |
763 |
Giza/Gizarte |
86,2 |
13,8 |
347 |
Helduen literatura |
83,6 |
16,4 |
335 |
Aisia |
84,1 |
15,9 |
126 |
Zientzia/Teknika |
47,7 |
52,3 |
109 |
Liburu digitalaren batezbestekoa (%15,5) bi liburu mota hauek gainditu dute: hezkuntza eta irakaskuntzako liburuek (%24,9, baina iazko %46,3tik oso behera) eta zientzia eta teknikakoek (%52,3). Gainerakoak batezbestekoaren inguruan geratu dira (giza eta gizarte zientzietako liburuak, %13,8; helduen literaturak, %16,4; aisia liburuak, %15,9), eta haur eta gazteentzako liburuak oso azpitik bereziki (%3,8).
Hurrengo taulak liburu analogikoa eta digitala beren baitan nola banatzen diren erakusten du.
Gaia |
Analogikoa (%) |
Digitala (%) |
Hezkuntza/Irakaskuntza |
21,0 |
38,2 |
Haur/Gazte |
38,7 |
8,4 |
Giza/Gizarte |
15,8 |
13,9 |
Helduen literatura |
14,8 |
15,9 |
Aisia |
5,6 |
5,8 |
Zientzia/Teknika |
2,7 |
16,5 |
Liburu analogikoak, jakina, ekoizpenaren zatirik handiena hartzen duenez, hobeto islatzen du liburugintza osoaren egitura.
Liburugintza digitalak egitura desorekatua du: aurten, jakina, hezkuntza eta irakaskuntzako liburuaren beherakada handia ari gara nabarmentzen, 2020ko %72,9tik %38,2raino. Helduen literaturaren eta zientzia/teknika liburuaren proportzioak igo egin dira, baina kopuru absolutuen beherakada orokorraren barruan irakurri behar dira datu horiek ere.
Eskaintza editoriala
Azterketaren bigarren atal honetan, argitaratzaileen emaitza material eta kuantitatiboez jardungo dugu. Hainbat ezaugarri arakatuko ditugu jarraian: titulu kopurua, liburuen egiletza kronologikoa eta linguistikoa. Eta hori guztia ez soilik aurtengo datuekin, 2000tik gaur arteko bilakaerari ere begiratuz baizik. Izan ere, eskaintzaren azterketari buruzko gure ekarpen nagusia, beharbada, emaitza bakoitzari dagokion testuinguru kronologikoa eskaintzea izaten da; ez zaigu iruditzen urteko informazio soilak, isolaturik, interpretaziorako biderik irekitzen duenik.
2021eko eskaintza editorialaren datu nagusien laburpen txiki batekin ekingo diogu atal honi. Aurtengo titulu kopurua jaitsi egin da: 2.243 titulu izan dira aurten, 2020an baino 321 gutxiago. Horietatik, %84,5 bertsio analogikoan argitaratu dira eta %15,5 digitalean. 1.636 titulu nobedade edo lehen edizio dira (%72,9), aurreko urtean baino 249 gutxiago. Berrargitalpenen kopurua ere jaitsi da: 607 titulu (%27,1), 2020an baino 72 gutxiago. Nobedadeen barruan, euskaraz sorturikoak 951 izan dira (%62,4); itzulpenak, hortaz, 685 (%37,6).
2.243 titulu
2021eko datu orokorrak, lehen begiratuan, aipagarritzat jo daitekeen beherakada erakusten badu ere, dagoeneko zehaztasun handiz kokatu ahal izan dugu jaitsiera horren jatorria: batik bat testuliburuak argitaratzen dituzten kanpoko argitaletxe nagusien ekoizpen digitalaren jaitsierak bat egiten du hein handi batean ekoizpen orokorrarenarekin. Gainerakoan, azken hamar urteotako ekoizpenaren batezbestekoa 2.291 dela aintzat hartuz, 2021eko 2.243 tituluak ez dabiltza urrun.
Urtea / Liburu mota |
Analogikoa |
Digitala |
Guztira |
2009 |
2.199 |
236 |
2.435 |
2010 |
2.017 |
258 |
2.275 |
2011 |
2.162 |
244 |
2.406 |
2012 |
2.062 |
178 |
2.240 |
2013 |
1.693 |
185 |
1.878 |
2014 |
1.721 |
527 |
2.248 |
2015 |
1.930 |
711 |
2.641 |
2016 |
1.779 |
480 |
2.259 |
2017 |
1.836 |
508 |
2.344 |
2018 |
1.898 |
289 |
2.187 |
2019 |
1.832 |
480 |
2.312 |
2020 |
1.859 |
705 |
2.564 |
2021 |
1.897 |
346 |
2.243 |
Aurreko laukian, aldiz, ekoizpen hori bitan banatua dator, analogikoa eta digitala, biak elkarren arteko alderaketan. Ikus daitekeenez, ekoizpen digitalak hartu du urteko jaitsiera osoa, 359 titulu gutxiagorekin. Bitartean, paperezkoak 38 titulu gora egin du.
Bai zifra nagusi horietan, bai gero aztertuko ditugun barne ataletan, eboluzioaren ikuspegia beti dago presente, bi modutan garatua: eboluzioaren lerroa eta eboluzioaren indizea. Eboluzioaren lerroa 2000ko erreferentziatik abiatzen da, liburugintzaren jokamoldea urte horrekiko konparatuz. Eboluzioaren indizean, aldiz, erreferentzia puntua laburra da, aurreko urtea, alegia: urte arteko gorabeherak erakusten ditu, ekoizpenak aurreko urtearekiko gora edo behera egin duen.
Tituluen eboluzioa
Tituluen eboluzio honetan liburu mota guztiak agertzen dira: nobedadeak, berrargitalpenak, euskaraz sorturikoak, itzulpenak. Eta bi erreferentzia punturen arabera aztertuko dugu: bata, 2000. urtea; bestea, aurreko urtea, 2020. Beraz, ikuspegi luzea eta laburra, biak dira errealitatearen ispilu.
Eboluzioaren lerroak erakusten duenez, 2000. urtean baino 29 puntu altuago dago 2020ko titulu kopurua. Eboluzioaren indizeak, aldiz, aurreko urtearekiko jaitsiera adierazten du: 12,5 puntu.
Nobedadeak eta berrargitalpenak
Urtea |
Nobedadea |
Berrargitalpena |
2000 |
65,7 |
34,3 |
2001 |
71,8 |
28,2 |
2002 |
70,9 |
29,1 |
2003 |
71,2 |
28,8 |
2004 |
73,9 |
26,1 |
2005 |
71,3 |
28,7 |
2006 |
68,0 |
32,0 |
2007 |
69,8 |
30,2 |
2008 |
69,6 |
30,4 |
2009 |
69,8 |
30,2 |
2010 |
70,9 |
29,1 |
2011 |
71,9 |
28,1 |
2012 |
68,3 |
31,7 |
2013 |
67,9 |
32,1 |
2014 |
74,0 |
26,0 |
2015 |
80,9 |
19,1 |
2016 |
75,0 |
25,0 |
2017 |
74,5 |
25,5 |
2018 |
71,1 |
28,9 |
2019 |
75,1 |
24,9 |
2020 |
73,5 |
26,5 |
2021 |
72,9 |
27,1 |
Batez beste |
71,7 |
28,3 |
Liburugintza, gurean, nobedadeetan oinarritzen da batez ere. Horien arabera hazten edo murrizten da. Horixe da gure joera, urtez urte, hamarkadaz hamarkada. 2021ean ere, lehen edizioak ekoizpenaren hiru laurden inguru hartu du: %72,9.
Berrargitalpena beste laurdena betetzera baino ez da iristen, taulako azken aldiko urteek erakusten digutenez: 2021ean ere, %27,1ean geratu da. Leku apala hartzen du edizioan, apalegia, gure ustez. Haziko balitz, liburugintza merkatu berrietara hedatzen dela esan nahiko luke. Seinale ederra litzateke, benetan! Beti pentsatu izan dugu berrargitalpenak indar handiagoa beharko lukeela. Areago: berrargitalpenaren ahulezia euskal liburugintzaren izaera diglosikoaren sintoma nagusietako bat da, gure ustez.
Nobedadeak
Nobedadeen eboluzio-lerroa
2000. urtea erreferentziatzat hartuta, aurtengo nobedadeen produkzio maila 43 puntu gorago dago: iaztik jaitsita, baina aurreko urteetan ekoitzitakoaren neurri bertsuan; eta 2015eko gailurretik behera, jakina. Izan ere, azken hamarkadan bi urtek markatu dute diferentzia: negatiboa batek (2013, 12 puntu bakarrik gora), positiboa besteak (2015, 87 puntu gora).
Nobedadeen eboluzioaren indizea
2019an eta 2020an nobedadeen kopuru absolutuak gora egin bazuen, aurten 13,2 puntu jaitsi da. Urteko beherakada orokorraren neurrian doala esan genezake, dena den.
Nobedadeen jatorrizko eta itzulitako liburuak
Urtea |
Jatorrizkoa |
Itzulpena |
2000 |
73,7 |
26,3 |
2001 |
73,1 |
26,9 |
2002 |
66,6 |
33,4 |
2003 |
67,1 |
32,9 |
2004 |
71,6 |
28,4 |
2005 |
70,8 |
29,2 |
2006 |
67,5 |
32,5 |
2007 |
65,5 |
34,5 |
2008 |
61,4 |
38,6 |
2009 |
70,5 |
29,5 |
2010 |
66,4 |
33,6 |
2011 |
68,6 |
31,4 |
2012 |
65,5 |
34,5 |
2013 |
61,7 |
38,3 |
2014 |
68,9 |
31,1 |
2015 |
68,5 |
31,5 |
2016 |
63,6 |
36,4 |
2017 |
64,5 |
35,5 |
2018 |
61,1 |
38,9 |
2019 |
66,8 |
33,2 |
2020 |
69,9 |
30,1 |
2021 |
62,4 |
37,6 |
Batez beste |
67,1 |
32,9 |
Urte bakoitzeko balioak gora edo behera puntu batzuk alda badaitezke ere, batez beste hirutik bi jatorrizko liburua da mende berrian, eta hirutik bat da itzulitakoa. Betiere nobedadeen barruan, titulu berrietan, berrargitalpena aintzat hartu gabe.
Aurtengo jatorrizko liburuaren proportzioa %62,4ra jaitsi da, duela hiruzpalau urteko neurrietara, alegia. Azken bi urteotako itzulpenaren beheranzko joerari buelta eman zaio 2021ean, horrenbestez. Ikusiko dugu hurrengo urteetan igoera hori joera bihurtzen den.
Jatorrizkoa
Jatorrizko liburuaren eboluzio-lerroa
Lerro hautsia izaten jarraitzen du jatorrizko liburuaren eboluzioarenak, oraintxe gora, oraintxe behera. Bi urtez nabarmen gora egin ondoren, aurten amildu egin da berriro, 2000ko erreferentziatik 13 puntu bakarrik gora. Mende honetan bost urtetan bakarrik egon da beherago, eta bi aldiz bakarrik azken hamar urteotan, 2013an eta 2018an.
Jatorrizko liburuaren eboluzioaren indizea
Oraintxe esandakoaren ildotik: 2019ko eta 2020ko igoeren ondoren, 25 puntuko jaitsiera nozitu du jatorrizko liburuak urte bakarrean.
Itzulitakoa
Itzulitako liburuaren eboluzio-lerroa
Itzulitako liburuen kopurua 615etik 685era igo da 2021ean: nobedadeen baitako ehunekoa ere urte gutxitan egon da hain goian mende honetan, herenetik gora. 2000ko baliotik 26 puntu gora dago, eta kopuru altuena da 2008koaren ondoren. Igoera esanguratsua da, eta ikusi beharko da hurrengo urteetan joera horri eusten zaion.
Itzulitako liburuaren eboluzioaren indizea
2020tik %11,4 igo da itzulitakoa. Eta hori, nobedadeen kopurua aldi berean %13,2 jaitsi denean.
Berrargitalpenak
Berrargitalpenaren eboluzio-lerroa
Hona hemen txanponaren beste aurpegia, nobedadeen atzealdea. Torrealdaik sarritan azpimarratzen zuenez, sektorearen kanpoko ikuspegiz aritzen diren zenbait iritzi-emailek bigarren mailakotzat hartzen dute berrargitalpena, baina ez da horrela. Aitzitik, liburugintzaren ekosistemari horrexek dakarkio egonkortasuna eta ekarpen soziokulturala. Euskal liburuaren zein literaturaren arrakasta ez da neurtu behar titulu berrien gehikuntza hutsetik; izan ere, berrargitalpenari esker irabaz ditzakegun merkatu eremu berriek adierazten dute liburugintzaren osasun maila.
Berrargitalpenaren eboluzioaren indizea
Azken hamarkadan bost urtetan egin du behera berrargitalpenak, hamar puntu aurten; azken buruan, duela hamar urte baino beherago dago.
Berrargitalpenaren mailaketa
Beraz, lehen argitaraldiak 1.636 titulu bildu ditu (%72,9), eta berrargitalpenak %27,1 izan dira, 607 titulu. Orain landuko dugun mailaketak errealitate interesgarria jartzen digu begien aurrean: hau da, 607 titulu horiek nola banatzen diren argitaraldi maila bakoitzean. Berrargitalpen gehienak, jakina, lehenengotik bigarrenera izaten dira, 211 titulu, baina zorionez badira hamar argitaraldi edo gehiago izan dituzten liburuak ere, 116; iazko antzeko kopurua, bidez batez: sei titulu gutxiago, besterik ez. Aurtengo gailurra, Jon Arretxeren Ostegunak, 51. edizio mailara iritsi da.
Bigarren argitaraldia……………………………211
Hirugarren argitaraldia…………………………74
Laugarren argitaraldia……………………………49
Bosgarren argitaraldia……………………………42
Seigarren argitaraldia…………………………..33
Zazpigarren argitaraldia………………………….30
Zortzigarren argitaraldia………………………….37
Bederatzigarren argitaraldia…………………….15
Hamar argitaraldi edo gehiago………………….116
Hamar argitaraldi eta gehiago
10. edizioa
100 ariketa, EGA azterketako idazlana erraz egiteko | Erkiaga, Josu |
19 kamera | Arretxe, Jon |
33 ezkil | Gorrotxategi, Miren |
Aitaren etxea | Jaio, Karmele |
Amaia Lapitz eta erregina gorriaren hilobia | Agirre, Katixa |
Eskularru beltzak | Osoro, Jasone |
Historia 2. Batxilergoa (País Vasco) (+ CD-ROM) | Garcia de Cortazar, Fernando eta beste |
Kalamidadeen liburua | Irigoien, Joan Mari |
Kensukeren mundua | Morpurgo, Michael |
Lesterren logika | Cano, Harkaitz |
Matematika 2. Lehen Hezkuntza | Pereda, Luis |
Matematika 3. Lehen Hezkuntza (+ CD-ROM) | Pereda, Luis |
Matematika 4. Lehen Hezkuntza | Pereda, Luis |
Morto vivace | Arretxe, Jon |
Oporretako koadernoa 4 (LH). Erantzunekin | Amiano, Agustin eta beste |
Orientazio jokoak 1 | Blanch i Gisbert, Xavier eta beste |
Piztiaren begiak | Ladron Arana, Alberto |
Problemak ebazteko lantegia 5. Lehen Hezkuntza | Pereda, Luis |
11. edizioa
Aitaren etxea | Jaio, Karmele |
Goardalurra | Lopez, Concha eta beste |
Irakurketa eta idazketa koadernoa 3 | Imaz, Lurdes |
Koaderno gorria | Urretabizkaia, Arantxa |
Logika jokoak 2 | Blanch i Gisbert, Xavier eta beste |
Nola dastatu ilargia? | Grejniec, Michael |
Oinarrizko hiztegia. Euskara-gaztelania / Castellano-euskara | Sarasola, Ibon eta beste |
Oporretako koadernoa 1 (LH). Erantzunekin | Imaz, Lourdes eta beste |
Oporretako koadernoa 2 (LH). Erantzunekin | Imaz, Lourdes eta beste |
Oporretako koadernoa 3 (LH). Erantzunekin | Amiano, Agustin eta beste |
Problemak ebazteko lantegia 6. Lehen Hezkuntza | Pereda, Luis |
Seximenduz, sentimenduz, nahasmenduz. Zer arraio egin behar da hemen ligatzeko? | Morillo, Fernando |
12. edizioa
Bat, bi, Manchester | Jimenez, Irati |
Euskara eta Literatura 1. Batxilergoa | Alberdi, Andres eta beste |
Ilargiaren eztula | Santisteban, Karlos |
Ilargiaren eztula. Irakurketa-jokoak | Alvarez de Eulate, Javier |
Irakurketa eta idazketa koadernoa 8 | Imaz, Lurdes |
Koloretako munstroa | Llenas, Anna |
Larunbatean Bukowskin | Andueza, John |
Logika jokoak 1 | Blanch i Gisbert, Xavier eta beste |
Miñan | Arzallus, Amets eta beste |
13. edizioa
Bostak ihesi | Blyton, Enid |
Han goitik itsasoa ikusten da | Gabiria, Julen |
Inesaren balada | Etxeberria, Hasier |
Irakurketa eta idazketa koadernoa 2 | Imaz, Lurdes |
Irakurketa eta idazketa koadernoa 5 | Imaz, Lurdes |
Irakurketa eta idazketa koadernoa 6 | Imaz, Lurdes |
Koloretako munstroa | Llenas, Anna |
Miñan | Arzallus, Amets eta beste |
Nur eta irlandar gnomoa | Martinez de Lezea, Toti |
Pippi Kaltzaluze | Lindgren, Astrid |
14. edizioa
Bakarka 1 | Barrena, Saionara eta beste |
Bost ahizpa | Barrena, Saionara eta beste |
Euskara 5 – Lan-koadernoa 10 (Txanela). Lehen Hezkuntza | Barrena, Saionara eta beste |
Euskara 6 – Lan-koadernoa 11 (Txanela). Lehen Hezkuntza | Barrena, Saionara eta beste |
Greta | Osoro, Jasone |
Musika 6 – Lan-koadernoa 6 (Txanela). Lehen Hezkuntza | Aizarna, Kontxi eta beste |
Nire amak ez dauka erremediorik | Mendizabal, Antxiñe |
15. edizioa
Alaba | Garate, Gotzon |
Irakurketa eta idazketa koadernoa 1 | Imaz, Lurdes |
Leturiaren egunkari ezkutua | Txillardegi |
Musika 5 – Lan-koadernoa 5 (Txanela). Lehen Hezkuntza | Aizarna, Kontxi eta beste |
16. edizioa
Bostak berriro Kirrin uhartean | Blyton, Enid |
Egun denak ez dira berdin | Etxeberria, Xabier |
Kaixo! Manual de conversación castellano-euskara | Knörr, Garikoitz |
Kale gorrian | Swindells, Robert |
Matematika 6. Baga Biga (Txanela). Lehen Hezkuntza | Goñi, Jesus Mari |
Musika 4 – Lan-koadernoa 4 (Txanela). Lehen Hezkuntza | Aizarna, Kontxi eta beste |
17. edizioa
Ezekiel nora ezean | Osoro, Jasone |
Kolosala izango da | Sarrionandia, Joseba |
Nora ez dakizun hori | Jimenez, Irati |
Patakon | Mendiguren Elizegi, Xabier |
Suminaren estrategia | Morillo, Fernando |
18. edizioa
Ahaztuen mendekua | Ladron Arana, Alberto |
Hamabost zauri | Jaio, Karmele |
Ikaslearen liburua 3 (Material globalizatua) (Txanela). Lehen Hezkuntza (8 liburuxka) | Saenz, Maite eta beste |
Material globalizatua 2. Lehen Hezkuntza. Ikaslearen liburua (9 liburuxka) | Oiarbide, Josi eta beste |
Musika 2 – Lan-koadernoa 2 (Txanela). Lehen Hezkuntza | Aizarna, Kontxi eta beste |
Musika 3 – Lan-koadernoa 3 (Txanela). Lehen Hezkuntza | Aizarna, Kontxi eta beste |
Ostiralak | Arretxe, Jon |
19. edizioa
Ahaztuen mendekua | Ladron Arana, Alberto |
Aulki-jokoa | Alberdi, Uxue |
Euskara 1 – Lan-koadernoa 1 (Txanela). Lehen Hezkuntza | Saenz, Maite eta beste |
Euskara 1 – Lan-koadernoa 2 (Txanela). Lehen Hezkuntza | Saenz, Maite eta beste |
Euskara 2 – Lan-koadernoa 3 (Txanela). Lehen Hezkuntza | Oiarbide, Josi eta beste |
Euskara 3 – Lan-koadernoa 5 (Txanela). Lehen Hezkuntza | Barrena, Saionara eta beste |
Jolas egiteko ipuinak | Rodari, Gianni |
Matematika 3 – Lan-koadernoa 5 (Txanela). Lehen Hezkuntza | Goñi, Jesus Mari |
Matematika 3. Baga Biga (Txanela). Lehen Hezkuntza | Goñi, Jesus Mari |
20. edizioa
Euskara 2 – Lan-koadernoa 4 (Txanela). Lehen Hezkuntza | Oiarbide, Josi eta beste |
Euskara 3 – Lan-koadernoa 6 (Txanela). Lehen Hezkuntza | Barrena, Saionara eta beste |
Ikaslearen liburua 1 (Material globalizatua) (Txanela). Lehen Hezkuntza (10 liburuxka) | Saenz, Maite eta beste |
Matematika 1 – Lan-koadernoa 1 (Txanela). Lehen Hezkuntza | Goñi, Jesus Mari |
Matematika 1 – Lan-koadernoa 2 (Txanela). Lehen Hezkuntza | Goñi, Jesus Mari |
Matematika 2 – Lan-koadernoa 3 (Txanela). Lehen Hezkuntza | Goñi, Jesus Mari |
Matematika 2 – Lan-koadernoa 4 (Txanela). Lehen Hezkuntza | Goñi, Jesus Mari |
Matematika 3 – Lan-koadernoa 6 (Txanela). Lehen Hezkuntza | Goñi, Jesus Mari |
Musika 1 – Lan-koadernoa 1 (Txanela). Lehen Hezkuntza | Xirula Mirula Elkartea |
21. edizioa
Amodioaren gazi-gozoak | Arana, Aitor |
Matematika 2 – Lan-koadernoa 3 (Txanela). Lehen Hezkuntza | Goñi, Jesus Mari |
24. edizioa
Urtebete itsasargian | Meabe, Miren Agur |
Zigarrotxoa ahoz aho | Kazabon, Antton |
25. edizioa
Narrazioak | Sarrionandia, Joseba |
Ortzadarra sutan | Morillo, Fernando |
26. edizioa
Nikolas Txiki | Goscinny, René |
29. edizioa
Amaren eskuak | Jaio, Karmele |
Ezekiel | Osoro, Jasone |
Goizuetako ezkongaiak | Garate, Gotzon |
30. edizioa
Amaren eskuak | Jaio, Karmele |
31. edizioa
Amaren eskuak | Jaio, Karmele |
Arotzaren eskuak | Ladron Arana, Alberto |
Babilonia | Irigoien, Joan Mari |
32. edizioa
Eskubeltz taldearen abenturak | Press, Hans Jürgen |
34. edizioa
Kittano | Ormazabal, Joxan |
35. edizioa
Kittano | Ormazabal, Joxan |
40. edizioa
Connemara gure bihotzetan | Gabiria, Julen |
47. edizioa
110. Street-eko geltokia | Zabaleta, Iñaki |
51. edizioa
Ostegunak | Arretxe, Jon |
Hamargarren argitaraldia ……………….16 titulu
Hamaikagarren argitaraldia ……………..12
Hamabigarren argitaraldia ………………9
Hamahirugarren argitaraldia …………….10
Hamalaugarren argitaraldia ……………..7
Hamabosgarren argitaraldia ……………..4
Hamaseigarren argitaraldia………………6
Hamazazpigarren argitaraldia ……………5
Hemezortzigarren argitaraldia ……………7
Hemeretzigarren argitaraldia……………9
Hogeigarren argitaraldia……………9
Hogeita batgarren argitaraldia……………2
Hogeita laugarren argitaraldia………….2
Hogeita bosgarren argitaraldia…………..2
Hogeita seigarren argitaraldia…………..1
Hogeita bederatzigarren argitaraldia…………..3
Hogeita hamargarren argitaraldia………1
Hogeita hamaikagarren argitaraldia………3
Hogeita hamabigarren argitaraldia………1
Hogeita hamalaugarren argitaraldia………1
Hogeita hamabosgarren argitaraldia………1
Berrogeigarren argitaraldia………1
Berrogeita zazpigarren argitaraldia………1
Berrogeita hamaikagarren argitaraldia………..1
Urte bereko berrargitalpenak
1/2 edizioak
Arroz urez | Antza, Mikel |
Asteburu bat eskiatzen | Osoro, Jasone |
Babesleak | Murguia, Haizea |
Dena ametsa den irudipena | Vargas, Leire |
Egunkaria. Gizarte zibilaren arrakasta | Torrealdai, Joan Mari |
Epizentroa | Loiola, Nerea |
Erronka 1. Lehen Hezkuntza. 5. Hau da nire makina! | Askoren artean |
Erronka 1. Lehen Hezkuntza. 6. Maite ditudanak | Askoren artean |
Euskal literaturaren historiaren historia. Gurea nola konda? | Casenave, Jon |
Ez dakit zertaz ari zaren | Malagon, Ana |
Familia xelebrea | Lertxundi, Anjel |
Familiako lexikoa | Ginzburg, Natalia |
Gogoan dut | Galarraga, Aritz |
Herri baten oihua / La voz del pueblo | Monzon, Telesforo |
Herriak ez du barkatuko | Goikoetxea, Irati |
Hormak | Iguaran, Oihana |
Juliette, neska ausarta | Kortabitarte, Nerea |
Loinatzen loa | Suarez, Castillo |
Magia pittin bat | Cantini, Barbara |
Mendekuaren hazia | Ladron Arana, Alberto |
Nazkatasuna | Magdalena, Peru |
New York, New York | Osoro, Jasone |
Ogia eta zirkua. Literaturaren zeremonia magikoa Harkaitz Canoren Neguko zirkuan | Jimenez, Irati |
Okintza-gozogintzako autokontrolerako plan orokorra | Osasun Saila (EJ) |
Orient Expresseko hilketa | Christie, Agatha |
Sardinerak | Butron, Gotzone |
Sotoan gordeak | Gorrotxategi, Miren |
Sua gustuko ez zuen herensugea | Merino, Gemma |
Urtebetetzea ospatzen du | Muncaster, Harriet |
1/2/3 edizioak
Mandamentu hipermodernoak | Martinez Peña, Iñigo |
2/3 edizioak
Bi aldiz erditu zinen nitaz, ama | Agirre, Alaine |
Bizitza motor gainean | Mendiguren Elizegi, Xabier |
Enigmak 2. Jo erronka zeure buruari zientzietako 25 enigmaren bidez | Gallo, Ana |
Euskara-ikaslearen gramatika praktikoa A1-B1 | Aio, Beatriz eta beste |
3/4 edizioak
Andereño Vicky friki samarra da | Gutman, Dan |
Katta eskolara | Meabe, Miren Agur |
4/5 edizioak
Ehun ipuin hitz gutxitan | Ormazabal, Joxan |
Euskara 5. Koadernoa 1. Lehen Hezkuntza (Navarra, País Vasco) | Angoitia, Josune eta beste |
5/6 edizioak
Jessicaren itzala | Norriss, Andrew |
Larrialdiei Aurre Egiteko Euskal Sistemaren taktika operatiboak. 2020ko argitaraldia / Tácticas operativas del Sistema Vasco de Atención de Emergencias. Edición año 2020 | Segurtasun Saila (EJ) |
5/6/7/8 edizioak
Jenisjoplin | Alberdi, Uxue |
6/7 edizioak
Miren. Nunca mais! | Aristi, Pako |
7/8 edizioak
Argixorgin | Vivanco, Estibaliz |
Arian. Euskara ikasteko metodoa. Ikaslearen liburua 2.1 (+ CD) | Etxabe, Itziar eta beste |
Bakarka 1. Erantzunak (frantsesez) | Letamendia, Juan Antonio |
Beti iparralderantz | Arretxe, Jon |
8/9/10 edizioak
Eskularru beltzak | Osoro, Jasone |
9/10/11 edizioak
Aitaren etxea | Jaio, Karmele |
12/13 edizioak
Koloretako munstroa | Llenas, Anna |
Miñan | Arzallus, Amets eta beste |
18/19 edizioak
Ahaztuen mendekua | Ladron Arana, Alberto |
20/21 edizioak
Matematika 2 – Lan-koadernoa 3 (Txanela). Lehen Hezkuntza | Goñi, Jesus Mari |
29/30/31 edizioak
Amaren eskuak | Jaio, Karmele |
34/35 edizioak
Kittano | Osoro, Jasone |
Titulu errepikatuak
2 edizio
Mendekuaren hazia | 1/2 |
Nazkatasuna | 1/2 |
New York, New York | 1/2 |
Ogia eta zirkua. Literaturaren zeremonia magikoa Harkaitz Canoren Neguko zirkuan | 1/2 |
Okintza-gozogintzako autokontrolerako plan orokorra | 1/2 |
Orient Expresseko hilketa | 1/2 |
Sardinerak | 1/2 |
Sotoan gordeak | 1/2 |
Sua gustuko ez zuen herensugea | 1/2 |
Urtebetetzea ospatzen du | 1/2 |
Bi aldiz erditu zinen nitaz, ama | 2/3 |
Bizitza motor gainean | 2/3 |
Enigmak 2. Jo erronka zeure buruari zientzietako 25 enigmaren bidez | 2/3 |
Euskara-ikaslearen gramatika praktikoa A1-B1 | 2/3 |
Andereño Vicky friki samarra da | 3/4 |
Katta eskolara | 3/4 |
Ehun ipuin hitz gutxitan | 4/5 |
Euskara 5. Koadernoa 1. Lehen Hezkuntza (Navarra, País Vasco) | 4/5 |
Jessicaren itzala | 5/6 |
Larrialdiei Aurre Egiteko Euskal Sistemaren taktika operatiboak. 2020ko argitaraldia / Tácticas operativas del Sistema Vasco de Atención de Emergencias. Edición año 2020 | 5/6 |
Miren. Nunca mais! | 6/7 |
Argixorgin | 7/8 |
Arian. Euskara ikasteko metodoa. Ikaslearen liburua 2.1 (+ CD) | 7/8 |
Bakarka 1. Erantzunak (frantsesez) | 7/8 |
Beti iparralderantz | 7/8 |
Koloretako munstroa | 12/13 |
Miñan | 12/13 |
Ahaztuen mendekua | 18/19 |
Kittano | 34/35 |
3 edizio
Mandamentu hipermodernoak | 1/2/3 |
Eskularru beltzak | 8/9/10 |
Aitaren etxea | 9/10/11 |
Matematika 2 – Lan-koadernoa 3 (Txanela). Lehen Hezkuntza | 20/21 |
Amaren eskuak | 29/30/31 |
4 edizio
Jenisjoplin | 5/6/7/8 |
Ekoizpen tematikoa
Argitaletxeen jarduna eta horien emaitza kuantitatiboa aztertu ondoren, hirugarren atal honetan ekoizpen tematikoari ekingo diogu. Horrenbestez, edizioaren muinean sartuko gara.
Izan ere, bibliografoaren ikuspegitik harago, ekoizpenaren zenbatekoa bera baino gehiago interesatu izan zaigu beti ikuspuntu soziologikoa: euskaraz zer argitaratzen den, eta argitaratzen den hori non eta nola txertatzen den euskal kulturan. Izan ere, liburugintzaren azterketari heltzerakoan, hauxe izan da Torrealdairen funtsezko abiapuntu teorikoa: liburugintza, liburuaren mundua, azken batean, gure gizartearen ispilua da.
Urteroko ekoizpena, beraz, zortzi gai sailetan sailkatu ohi dugu, nazioartean erabili ohi diren ereduen arabera. Eta sailkaturiko eremu bakoitzean ikuspegi ebolutiboa aplikatzen dugu, bost urteko erreferentzia bederen eduki dezagun.
Hona hemen zortzi gai sailak:
1.Hezkuntza eta irakaskuntzako liburuak.
2.Haur eta gazteentzako liburuak.
3.Giza eta gizarte zientzietako liburuak.
4.Helduen literatura.
5.Zientzia eta teknika alorreko liburuak.
6.Aisiako liburuak.
7.Erlijio liburuak.
8.Orotarikoak.
Zortzi arlo horietatik, lehenengo seiak bakarrik aztertu ohi ditugu, urterik urte ekoizpen osoaren %99 inguru biltzen baitute.
Ohikoak eta urterokoak dira gai sailkapenok, eta baita arloen hurrenkera kanonikoa ere. Aurten, ordea, berrikuntza garrantzitsu batek hautsi du ia urteroko joera: 2010, 2013 eta 2018an bezala, haur eta gazteentzako liburuak (763 liburu, %34) lehen tokia kendu dio ekoizpenean hezkuntza eta irakaskuntza liburuari (531, %23,7). Baten igoerak eta bestearen jaitsiera indartsuak bi multzoen arteko aldea handia izan dadin eragin dute, gainera. Hori bai: aurten ere ikus daitekeenez, oraindik nabarmena da haur eta gazteei zuzendutako liburuaren produkzioa (%57,7) –kontuan hartu behar baita bi liburu multzo horiek adin tarte berera zuzentzen direla–, nahiz eta aurreko urteetan proportzio hori bi herenen inguruan mugitu den.
Bi multzo horiek kenduta, gainerakoen itzala arinegia da: hurrengoa giza eta gizarte zientzietako liburua da (347, %15,5), eta oso gertu dator helduen literatura (335, %14,9). Askoz atzerago datoz aisia liburua (126, %5,6) eta zientzia eta teknikari buruzkoa (109, %4,9). Lau multzo horiek, dena dela, azken urteetako ehunekoetatik gora dabiltza aurten, batik bat hezkuntza eta irakaskuntzako liburuak izan duen amiltzearen ondorioz.
Liburu sail horiek banan-banan arakatuko ditugu; baina, lehenik, ikuspegi globala emanez hasiko gara. Helburu hori dute hurrengo bi grafikoek eta laukiak; bakoitzak bere modura, errealitate bera erakusten digute: urteko ekoizpen osoa balio absolutuetan eta erlatiboetan. Laukian beste erreferente bat sartu ohi dugu, 2000. urtea, mende honetako lehen urtearekiko nola gauden, zerk egin duen gora eta zerk behera adierazteko asmotan.
Gai multzoa |
Zenbaki absolutuak |
% |
2021/2000 |
Hezkuntza/Irakaskuntza |
531 |
23,7 |
–13,2 |
Haur eta gazteentzako liburuak |
763 |
34,0 |
+105,7 |
Giza/Gizarte zientziak |
347 |
15,5 |
+20,1 |
Helduen literatura |
335 |
14,9 |
+16,3 |
Aisia |
126 |
5,6 |
+186,4 |
Zientzia/Teknika |
109 |
4,9 |
+11,2 |
Besterik |
32 |
1,4 |
–8,6 |
Ekoizpen tematiko sailkatura igaro aurretik, ohar bat: gai sail bakoitzean, informazioz betetako taula bat ageri da. Gaiari dagokion laburpen osoa biltzea du xede: azken bost urteotako eboluzioa kontzeptu guztietan, hala nola tituluetan, ekoizpen osoarekiko ehunekoan, urtetik urterako eboluzio alderatuan, itzulpenaren eta berrargitalpenaren urte bakoitzeko pisuan, urteko orrialde kopuru orokorrean eta liburu bakoitzaren batez besteko orrialde kopuruan.
Haur eta gazteentzako argitalpenak: 763 titulu
2017 |
2018 |
2019 |
2020 |
2021 |
|
Haur/Gazte |
698 |
732 |
615 |
642 |
763 |
Ekoizpenaren % |
29,8 |
33,5 |
26,6 |
25,0 |
34,0 |
Urtetik urtera %Δ |
14,6 |
4,9 |
–16,0 |
4,4 |
18,8 |
Itzulpenen % (1. edizioan) |
73,2 |
69,5 |
65,8 |
61,6 |
63,4 |
Berrargitalpenen % |
32,5 |
35,5 |
35,0 |
40,3 |
30,8 |
Orrialde kopurua |
52.035 |
48.675 |
45.018 |
43.770 |
43.824 |
Orrialde kopurua liburuko |
74,5 |
66,5 |
73,2 |
68,2 |
57,4 |
Arestian aipatutakoari helduko diogu berriro: liburu mota honek –2010ean, 2013an eta 2018an bezala, bestalde– aurrea hartu dio normalean lehen tokian egon ohi den hezkuntza eta irakaskuntzako liburuari. Arrazoietako bat multzo honen beraren igoera izan da, noski: aurreko urtetik 121 titulu irabazi ditu, eta bederatzi puntuko igoera izan du ekoizpenaren ehuneko orokorrean. 2018ko kopurutan dago aurten ere, bai zifra absolutuan, bai ehunekoan. Baina arrazoi nagusia, aipatu dugunez, hezkuntza eta irakaskuntzako liburuaren amiltzea izan da; horrek hain behera egin ez balu, bere ohiko bigarren lekuan jarraituko luke haur eta gazteentzako liburuak.
Liburu mota honen indarra inoizko handiena da mende honetako ekoizpenaren baitan: 2000. urteko titulu kopurua bikoiztetik gora egin du lehen aldiz.
Aurreko urteetan bezala, sail honetako ia liburu guztiak analogikoan argitaratu dira (734 titulu, %96,2), eta 29 bakarrik digitalean (%3,8).
Liburu mota honetan beti izan da handia itzulpenaren pisua, arrazoi bat baino gehiago tarteko; 2021ean ere halaxe izan da, %63,4, aurreko urtetik pittin bat igota. Berrargitalpenak, berriz, behera egin du azken urteekin alderatuta, %30,8raino jaitsiz. Liburu mota honen izaera eta helmuga kontuan izanda, jaitsiera hori ez da, gure ustez, albiste ona.
Haur eta gazte liburuaren eboluzio-lerroa
Eboluzioaren lerroan berrets daitekeenez, mende honetako gailurra ukitu du 2021ean liburu mota honek: 2000ko erreferentzia baino 105 puntu gorago ibili da, 2018ko balio altua ere gaindituz.
Haur eta gazte liburuaren eboluzioaren indizea
Eboluzioaren indizeak azken hamarkadako igoera indartsuena erakusten du, ia hemeretzi puntukoa. 2020an ere pittin bat gora egin zuela kontuan hartuta, hurrengo urteko emaitzari begiratu beharko zaio joera bihurtu den erabakitzeko.
Hezkuntza eta irakaskuntza: 531 titulu
2017 |
2018 |
2019 |
2020 |
2021 |
|
Hezkuntza/Irakaskuntza |
789 |
667 |
848 |
1.108 |
531 |
Ekoizpenaren % |
33,7 |
30,5 |
36,7 |
43,2 |
23,7 |
Urtetik urtera %Δ |
–6,1 |
–15,5 |
27,1 |
30,7 |
–52,1 |
Itzulpenen % (1. edizioan) |
26,5 |
34,3 |
21,0 |
24,8 |
37,3 |
Berrargitalpenen % |
33,1 |
39,3 |
30,9 |
27,4 |
42,4 |
Orrialde kopurua |
69.286 |
61.157 |
78.411 |
78.334 |
53.539 |
Orrialde kopurua liburuko |
87,8 |
91,7 |
92,5 |
70,7 |
100,8 |
2021eko ustekabe nagusia hauxe izan da: liburu mota honen amiltze bortitza. 2020ko 1.108 liburuetatik aurtengo 531 soiletara pasatu gara, urte bakarrean 577 titulu galduz; izan ere, mende honetako bigarren kopuru txikiena da. Ondorioz, urteko ekoizpenean ere pisu handia galdu du, inoiz ezagutu gabeko %23,7 eskasean geratu baita.
Hasierako ustekabeari, dena den, neurria hartu diogu, lehen ikusi dugunez: beherakada hori kanpoko argitaletxe komertzial nagusiei atxiki dakieke bete-betean. Izan ere, lau argitaletxe nagusiek –Anaya-Haritza, Edebé-Giltza, Edelvives-Ibaizabal eta Santillana-Zubiak– 2020an baino 514 liburu gutxiago argitaratu dituzte. Eta 2020an kanpoko argitaletxeek beren ekoizpenaren %74,8 hezkuntza eta irakaskuntza liburura bideratu zutela kontuan hartzen badugu… Ez dago gehiago arakatu beharrik!
Gainerako parametroetan ere –analogikoa/digitala, itzulpenak eta berrargitalpenak– eragin zuzena du horrek guztiak.
Liburu analogikoaren eta digitalaren indarrak honela banatu dira: 399 titulu analogiko (%75,1) eta 132 digital (%24,9). Biak erori dira kopuru absolutuetan, baina proportzioan digitala dezente gehiago, 2020an ia erdi eta erdi baitzeuden.
Itzulpenaren pisua %37,3ra igo da, aurreko urteetako ehunekoetatik gora. Igoera horrek izango du zerikusirik argitaletxe batzuetan itzulia edo birmoldatua izan dena nobedade modura aurkezteko egiten den ahaleginarekin. Itzulpenaren igoera argitaletxe horien jaitsierak ekarri duelakoan gaude.
Eta berdin berrargitalpen mailari dagokionez ere, %42,4ra igo baita. 2018ko %39,3 hartatik, herenetik behera jaitsita zegoen, eta asko igo da berriro. Hain zuzen ere, ia berrargitalpenik egiten edo aitortzen ez dutenek ekoizpena jaitsi dutenean.
Irakaskuntzaren eboluzio-lerroa
Eboluzioaren lerroak oso gordin erakusten du amiltzea sekulakoa izan dela: mende honetako bigarren daturik baxuena da, 2001ekoaren ondoren.
Irakaskuntzaren eboluzioaren indizea
2020tik 52 puntu erorita, ekoizpena erdira jaitsi da. Ez da urte bakarrean halako beherakadarik ezagutu.
Barne sailkapena
Didaktika. Pedagogia. Orientabideak. Hezkuntzaren antolakuntza……7,2
Eskolaurrea. Haur eskola……………………………………………………………7,7
Lehen Hezkuntza………………………………………………………………………49,3
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza……………………………………………….29,4
Besterik…………………………………………………………………………………..6,4
%100
Barne sailkapenean argi ikusten da aurten ere LH eta DBH direla, beti bezala, sail hornituenak, eta hurrenkera horretan gainera. Hurrengo taulan, bi horien balioak sei urteko perspektiban bildu ditugu.
Urtea |
LH |
DBH |
2016 |
28,6 |
53,7 |
2017 |
28,0 |
39,9 |
2018 |
43,9 |
28,8 |
2019 |
71,8 |
14,5 |
2020 |
51,5 |
30,8 |
2021 |
49,3 |
29,4 |
Taulan ikus daitekeenez, aurtengo datuak 2020koen oso antzekoak dira. Dena den, ekoizpenak pairatu duen distortsioa dela eta, ez da hau urterik egokiena balorazio sakonagoak egiteko.
Giza eta gizarte zientziak: 347 titulu
2017 |
2018 |
2019 |
2020 |
2021 |
|
Giza/Gizarte |
330 |
291 |
336 |
330 |
347 |
Ekoizpenaren % |
14,1 |
13,3 |
14,5 |
12,9 |
15,5 |
Urtetik urtera %Δ |
2,2 |
–11,8 |
15,5 |
–1,8 |
5,2 |
Itzulpenen % (1. edizioan) |
27,6 |
33,5 |
29,8 |
24,4 |
31,5 |
Berrargitalpenen % |
7,9 |
7,6 |
6,3 |
5,8 |
7,5 |
Orrialde kopurua |
61.042 |
52.288 |
58.601 |
51.048 |
62.660 |
Orrialde kopurua liburuko |
185,0 |
179,7 |
174,4 |
154,7 |
180,6 |
Giza eta gizarte zientzietako liburua dator ohikoa zaion hirugarren lekuan: helduen literaturaren aurretik eta haur eta gazteentzako bi liburu moten ondoren.
2020ko antzeko kopuruetan dabil aurtengoan ere, aletxo batzuk irabazi dituen arren: alor honetako sail guztietarako 347 titulu argitaratu dira, eta ekoizpen orokorraren baitan dagokion ehunekoak bi puntu eta erdi egin du gora: %12,9tik %15,5era.
Analogikoaren zein digitalaren arteko proportzioa analogikoaren alde mugitu da aurten: zehazki, liburu analogikoak %86,2 hartu du (299 titulu), eta digitalak %13,8 (48). Alegia, 2020tik analogikoak hamar puntu egin du gora, 2019tik jaitsitako hamar puntuak berreskuratuz, alegia.
Itzulpenaren pisua herenera hurbildu da berriro, azken bi urteetako jaitsierari amaiera emanez. Baina, hala eta guztiz ere, berrargitalpen kopurua oso ahula da oraindik (%7,5). Urtero ia titulu guztiak berriak dira: liburu mota honek ez du lortzen errorik sakontzerik gure liburugintzan. Eta tamalgarria da, multzo honek biltzen dituen gai guztiak zein eta zenbat diren aintzat hartzen badugu: filosofiatik hasi eta geografia edo historiaraino, soziologia, etnologia, politika, ekonomia edo hizkuntzalaritzatik barrena.
Kultura osasuntsu batek beharko lukeen maila eta kopurutik oso behera dabil urterik urte. Gure porrotaren sintomaz hitz egin genezake: euskal liburuaren gure kontsumoa guztiz diglosikoa da, desorekatua, sakontasun gutxikoa, alor batzuetara mugatua.
Giza eta gizarte liburuaren eboluzio-lerroa
2021ean pittin bat gora egin duen arren, azken urte askotako kopuruetan dabil aurten ere, egonkor. Egonkorregi, tamalez, nahi eta behar genukeenerako.
Giza eta gizarte liburuaren eboluzioaren indizea
2020tik bost puntutxo igo dela eta, ezin konformatuko gara. Aspalditik diogu: kultur sistema osasuntsuagoa nahi badugu, liburu mota honek benetako jauzia behar du.
Barne sailkapena
Filosofia eta psikologia………………………………..3,2
Soziologia. Estatistika. Politika. Ekonomia…….26,5
Zuzenbidea. Administrazioa…………………………12,1
Etnologia. Etnografia…………………………………..4,6
Artea. Hirigintza……………………………………..25,6
Filologia. Hizkuntzalaritza……………………………12,1
Geografia. Historia…………………………………15,9
%100
Zerrenda horrek argi uzten du giza eta gizarte zientzietako liburuak bere baitan biltzen duen gaitegi zabala. Eta, hori guztia elikatzeko, 347 titulu besterik ez. Ez dago askoz gehiago esan beharrik.
Helduen literatura: 335 titulu
2017 |
2018 |
2019 |
2020 |
2021 |
|
Helduen literatura |
285 |
316 |
311 |
296 |
335 |
Ekoizpenaren % |
12,2 |
14,4 |
13,5 |
11,5 |
14,9 |
Urtetik urtera %Δ |
3,3 |
10,9 |
–1,6 |
–4,8 |
13,2 |
Itzulpenen % (1. edizioan) |
22,3 |
26,4 |
30,9 |
19,4 |
22,6 |
Berrargitalpenen % |
24,6 |
24,4 |
21,9 |
28,7 |
31,3 |
Orrialde kopurua |
43.793 |
51.685 |
39.219 |
46.206 |
54.596 |
Orrialde kopurua liburuko |
153,7 |
163,6 |
126,1 |
156,1 |
163,0 |
Helduen literaturak, bere mailan, igoera esanguratsua izan du: bai kopuru absolutuan (39 titulu gehiago), bai ekoizpen osoarekiko ehunekoan (hiru puntu eta erdi gehiago). Horrenbestez, azken bi urteetako jaitsiera leunari buelta eman dio, 2018ko datuetara itzuliz.
Multzo honetan, 280 titulu argitaratu dira analogikoan (%83,6), 2020an baino 31 gehiago; digitalean, aldiz, 55 soilik kaleratu dira (%16,4). 2020ko proportzioak errepikatu dira, gutxi-asko.
Nobedadeen artean itzulitakoak diren literatur liburuak %22,6ra igo dira (50 titulu): iaz baino gehixeago, baina kopurua herenera hurbildu izan den urteetatik behera oraindik ere.
Berrargitalpenek ere gora egin dute nabarmen, aspaldi ezagutu gabeko kopuruetara, iazko igoera bera ere gaindituz: %31,3 (105 titulu). Berrargitalpenak gehitzea beti iruditu izan zaigu ekoizpen eta kontsumo osasuntsuagoaren adierazle. Ikus dezagun, bada, etorkizunean goranzko joera horri eusten zaion.
Literaturaren eboluzio-lerroa
2021ekoa, kopuru absolututan, mende honetako bigarren marka onena dela erakusten du grafikoak, 2009ko gailurraren ondoren. Jauzi ikaragarririk egon ez bada ere, ez da gutxi.
Literaturaren eboluzioaren indizea
2019an eta 2020an behera egin ondoren, helduen literaturak arnasa hartu du berriro, 13,2 puntu igoz. Hamarkada honetan izan dira halako beste bi kolpe, 2014an eta 2018an. Ikus dezagun datorren urtean zer gertatzen den.
Generoka
Eleberria. Ipuina………………………………………57,0
Olerkia ………………………………………………….15,8
Antzerkia ………………………………………………2,7
Herri literatura. Bertsoa …………………………..1,5
Miszelanea. Kronika. Saioa………………………20,6
Besterik …………………………………………………2,4
%100
Narratibaren urteroko nagusitasuna berresten dute datuek, ez dago horretan berrikuntzarik. Gainerakoan, 2020ko proportzioen oso antzekoak dira.
Gainerakoak
Zientzia eta teknika: 109 titulu
2017 |
2018 |
2019 |
2020 |
2021 |
|
Zientzia/Teknika |
134 |
63 |
85 |
69 |
109 |
Ekoizpenaren % |
5,7 |
2,9 |
3,7 |
2,7 |
4,9 |
Urtetik urtera %Δ |
24,1 |
–53,0 |
34,9 |
–18,8 |
58,0 |
Itzulpenen % (1. edizioan) |
19,8 |
15,0 |
18,3 |
10,3 |
13,3 |
Berrargitalpenen % |
6,0 |
4,8 |
3,5 |
1,4 |
3,7 |
Orrialde kopurua |
11.190 |
7.551 |
9.574 |
6.983 |
10.445 |
Orrialde kopurua liburuko |
83,5 |
119,9 |
112,6 |
101,2 |
95,8 |
Zientzia eta teknika alorreko liburuak, hiru urte negargarri izan ondoren, berriro burua altxatzea lortu du: 109 titulura iritsi da, eta ekoizpen osoarekiko ehunekoan %4,9ra igo da. Baina, arren, aitor dezagun egia: igo baldin bada, beste erremediorik ez zuelako izan da. Harrokeriarik eta ospakizunik ez, beraz: urrunago joan gabe, ikus, konparazione, 2017ko datuak.
Atal honetako liburuen edukiak diziplinarrak eta espezifikoak izanagatik, konbentzituta gaude liburu mota honek kultura osoago batean pisu duinagoa izan beharko lukeela.
Zientzia zehatzak. Natur zientziak …………………35,8
Medikuntza ………………………………………………..37,6
Ingeniaritza. Teknologia ………………………………11,0
Zientzia eta teknika aplikatuak. Industria ……….15,6
%100
Zientzia eta teknikaren eboluzio-lerroa
Eboluzioaren lerroak argi erakusten du mende honetako lehen hamarkada ia osoan datu hobeak egon zirela aurten baino. Normaltasun zantzurik ez dute eman datu horiek. Alderantziz, esango genuke.
Aisia liburuak: 126 titulu
Musika …………………………………………………….13,5
Argazkia ………………………………………………….9,5
Jolasa. Jokoa. Kirola. ………………………….11,9
Ikuskizunak (antzerkia, zinema…) ……………….13,5
Kiosko literatura …………………………………..51,6
%100
Aisiako liburuak ere gorakada izan du, iazko 98 titulutik 126ra. Ekoizpen orokorrean pisu txikia duen arren (%5,6), garrantzi handia du gizarte modernoan. Baina gurean ez, tamalez: beste liburu mota batzuekin gertatzen den bezala, aisialdiko liburuaren kontsumoak edo kontsumorik ezak gure diglosiaren sakona salatzen dute, alor honetan ere erdaraz elikatzen baikara.
2021eko liburuak: gai sailkapena
Sailak | Zenb. abs. | % |
---|---|---|
0. OROTARIKOAK | 864 | 38,5 |
Zientzia eta kulturaren oinarri orokorrak. Bibliografia. Katalogoak. Bibliotekonomia. Entziklopediak. Kazetaritza. Museoak | 36 | 1,6 |
Haur eta gazteentzako argitalpenak | 828 | 36,9 |
1. FILOSOFIA | 11 | 0,5 |
Metafisika. Ontologia. Estetika. Filosofia sistemak. Psikologia. Logika. Etika | 11 | 0,5 |
2. ERLIJIOA. TEOLOGIA | 12 | 0,5 |
Berezko teologia. Biblia. Kristologia. Mariologia. Teologia morala. Liturgia. Pastoral teologia. Eliza. Kristauez besteko erlijioak | 12 | 0,5 |
3. GIZARTE ZIENTZIAK | 683 | 30,5 |
Soziologia. Estatistika. Demografia. Politika. Ekonomia. Zuzenbidea. Herri administrazioa. Gizarte laguntza. Etnologia | 152 | 6,8 |
Hezkuntza. Irakaskuntza. Heziketa. Pedagogia | 531 | 23,7 |
5. ZIENTZIA HUTSAK. ZIENTZIA ZEHATZAK ETA NATURALAK | 32 | 1,4 |
Matematikak. Astronomia. Fisika. Kimika. Geologia. Metereologia. Paleontologia. Biologia. Botanika. Zoologia | 32 | 1,4 |
6. ZIENTZIA APLIKATUAK. MEDIKUNTZA. TEKNIKA | 65 | 2,9 |
Medikuntza. Ingeniaritza. Teknika. Nekazaritza. Basogintza. Zooteknia. Etxeko ekonomia. Industria. Zenbait industria eta lanbide. Eraikuntza. Sukaldaritza | 65 | 2,9 |
7. ARTEA. JOLASAK. KIROLAK | 148 | 6,6 |
Artea. Estetika. Hirigintza. Arkitektura. Eskultura. Marrazketa. Margogintza. Argazkigintza. Musika | 118 | 5,3 |
Jostaldiak. Jolas eta jokoak. Kirolak | 30 | 1,3 |
8. FILOLOGIA. LITERATURA | 373 | 16,6 |
Hizkuntzalaritza. Filologia | 38 | 1,7 |
Literatura. Literatur generoak | 335 | 14,9 |
9. BIOGRAFIA. HISTORIA. GEOGRAFIA | 55 | 2,5 |
Biografiak | 18 | 0,8 |
Historia.Geografia | 37 | 1,7 |
GUZTIRA | 2.243 | 100,0 |