Liburugintza
2020ko liburugintza
Azterketa
Euskal liburugintza 2020
Xabier Eizagirre Gesalaga
Filosofian lizentziaduna eta JAKINeko erredakzio burua
2020an pandemiak harrapatu gintuen bete-betean. Osasun krisi larriaz gain, gure bizitza eredua, munduaren erritmoa, kolokan jarri ziren. Zer esanik ez, ekonomiak, industriak, merkataritzak… behera egin zuten. Liburu ekoizpenak ere ez zion ihes egin olatu erraldoi horri: gure inguruko erreferentzia bat ematearren, Espainiako zein Frantziako estatuetan liburuen ekoizpena %9 inguru jaitsi zen 2019tik 2020ra (erants dezagun jaitsiera hori paperezko liburuari dagokiola osorik, bietan liburu digitalak gora egin baitzuen). Euskarazko liburugintzak, berriz, nabarmen egin zuen gora tarte berean, bai analogikoak, bai digitalak –bereziki–: 2019an baino %11,4 titulu gehiago (262, zehazki). Hona hemen zifra gordinak: pandemiaren lehen urtean, 2.569 liburu argitaratu ziren euskaraz, 2019ko 2.307 tituluak erraz gaindituz.
Ekin diezaiogun, bada, 2020ko euskal liburugintzaren azterketari, Joan Mari Torrealdaik 1976an abian jarritako euskal liburugintzaren azterketa lerroari segida emanez.
Metodologia eta bibliografia
Informazioaren bilketa
Urtero egin ohi dugun liburu ekoizpenaren azterketak egitura eta metodologia bera du beti.
Lehenengo eta behin, liburuen katalogoa osatzen dugu.
Eta, horretarako, liburuen bilketari ekiten diogu. Dirudiena baino nekezagoa da liburuen informazioa inguratzea. Guk aurrena informazioaren gune zuzenera jotzen dugu, editorialetara, eta gero sare pelagikoaz baliatzen gara. Ez pentsa euskal argitaletxe guztiek informazioa eskura ematen digutenik. Eta, tamalez, kanpoko argitaletxeekin areagotu egiten da bilketarako zailtasuna.
2020ko gure informazio iturriak hauek izan dira:
- Argitaletxe eta argitaratzaileak zuzenean: %26,9.
- Liburutegiak, Koldo Mitxelena Kulturunea eta Donostiako Udal Liburutegi Nagusia: %18.
- ISBN (International Standard Book Number), ELSN (Euskadiko Liburutegien Sistema Nazionala) eta EIPS (Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarea) arakatuz lortua: %53,8.
- Bestelako bideak (Internet, Biblioteca Nacional espainiarra…): %1,3.
2019an bezala, argitaletxeetatik zuzenean jasotzen dugun informazioa gutxitu egin da aurreko urteetatik, %26,9raino. Informazio iturri fidagarri eta seguruena den heinean, jaitsiera hori ez da seinale ona; areago, liburutegietatik jasotakoa ere %18ra jaitsi dela aintzat hartzen badugu. Bi iturrion artean %45era bakarrik iritsi gara; duela bospasei urte, ordea, %60ra iristen ginen. Gure ustez, kopuru horietara itzultzea litzateke ideala, datuen fidagarritasunean irabaztearren. Sare pelagikoekin lortzen dugun informazioak beti du nahasi eta heterogeneoagoa izateko arriskua.
Informazioa ahalik eta zehatzen bildu eta gero, liburu bakoitzaren fitxa bibliografikoa osatzen dugu, dozena bat datu edo ezaugarriren inguruan: titulua, autorea, itzultzailea, elebitasuna, argitalpen maila, moldatzailea, argitaratzailea, koedizioa, herria, neurriak, orrialde kopurua, gaia.
Jaso eta bilatzen dugun informazioari esker fitxa bibliografikoak osatu ondoren, urteko katalogo osoa gure webgunean jartzen dugu kontsultagai. Gainera, azterketarako erabili ditugun tituluak baino gehiago daude webguneko zerrendan: eduki aldetik interesgarriak diren eta arrazoiren batengatik ISBN gabe argitaratu diren batzuk ere eransten dizkiogu ISBNdunen zerrendari. 2020ko katalogoak 2.780 titulu biltzen ditu guztira: ISBN duten 2.569 titulu eta ISBN gabeko 211.
Azterketa hiru ataletan
Informazioa bildu ondoren, hiru ataletan banatzen dugu azterketa: ekoizleak eta ekoizpena, eskaintza editoriala eta ekoizpen tematikoa.
- Ekoizleak eta ekoizpena: iturri desberdinen araberako titulu kopuru desorekatua, ekoizle kopurua, hamar argitaletxe nagusien ekoizpena, argitaratzaileen tipologia eta tipologiaren araberako produkzioa.
- Eskaintza editoriala: tituluak zenbat diren, horien artean zenbat diren nobedade eta zenbat berrargitalpen, zenbat diren jatorrizko eta zenbat itzulpen.
- Ekoizpen tematikoa: urteko ekoizpena –aurtengo 2.291 tituluak, esate baterako– nola banatzen dira gai eremutan? Horri erantzuteko, sei gai eremu nagusi bereizten ditugu: hezkuntza eta irakaskuntza liburua, haur eta gazteentzako liburua, giza eta gizarte zientzietako liburua, helduen literatura, zientzia eta teknika alorrekoa eta aisia liburua.
Aurtengo azterketaren atarian
Honako hauek dira 2020ko liburugintzak eman dituen datu kuantitatibo esanguratsuenak:
- Argitaratzaileei dagokienez, 281 izan dira 2020an: ekoizleen kopurua ez da urtetik urtera modu esanguratsuan aldatzen, 300 inguru dabil aspaldi; baina egia da, orobat, azken urteetan pittin bat murriztu dela. Jakina, ekoizle ugari horien artean denetik dago: argitaletxeak eta argitaratzaileak, txikiak eta handiak, profesionalak eta amateurrak, bertakoak zein kanpokoak, publikoak eta pribatuak, izaera askotarikoak.
- Eskaintza editorialari dagokionez, 2020ko ISBNdun tituluen kopurua 2.569 da, horietatik %72,6 bertsio analogikoan (paperean) eta %27,4 digitalean.
Iaztik hona 262 titulu gehiago argitaratu da. 2019an bezala, digitalean izan da gehikuntza ia osoa (225 titulu); liburu analogikoak 37 titulu bakarrik egin du gora.
Nobedadeak %73,5 dira, 1.889 titulu, iaz baino 169 gehiago. Berrargitalpenen kopuruak, 680 titulu, 109 unitate irabazi ditu iaztik, eta %26,5 dira aurten.
- Gaiei dagokienez, hezkuntza eta irakaskuntza liburuak erraz eutsi dio lehen tokiari, 1.110 titulurekin (ekoizpen osoaren %43,2, iaz baino ia zazpi puntu gehiago).
Haur eta gazteentzako liburua dator bigarren tokian, 644 titulurekin (%25,1, iaz baino puntu eta erdi gutxiago).
Giza eta gizarte zientzietako liburua bere ohiko hirugarren tokian dago, 330 titulurekin (%12,9).
Helduen literatura, aldiz, laugarrenean dator (296 titulu, %11,5).
Bosgarren tokia aisia liburuari dagokio (98 titulu, %3,8), eta seigarrena zientzia eta teknika alorreko liburuari (70 titulu, %2,7).
Ekoizleak eta ekoizpena
Iturri estatistikoak
Urtero konparatu ohi ditugu iturri estatistiko ezberdinek liburugintzari buruz egindako azterketetan eskaintzen dituzten datuak. Izan ere, datuen arteko aldea esanguratsua da oso: aski da ondoko taulak erakusten duen bost urteko lagin hori ondorio berberera iristeko, hau da, zein den handia batzuen eta besteen emaitza desberdintasuna eta, batez ere, beste biekin alderatuz gurea.
Urtea / Iturria |
PEEL |
Precisa / Conecta |
Jakin |
2016 |
1.644 |
1.790 |
2.257 |
2017 |
1.430 |
1.958 |
2.341 |
2018 |
1.116 |
1.842 |
2.186 |
2019 |
1.254 |
1.847 |
2.307 |
2020 |
– |
2.055 |
2.569 |
Konbentziturik gaude guk ere besteen informazio iturriak eta besteen metodologia erabiliko bagenu emaitza berdintsuetara iritsiko ginatekeela. Oro har, Espainiako Kultura Ministerioaren Panorámica de la edición española de libros (PEEL) azterketa lege-gordailuz hornitzen omen da (2020ko datua falta zaigu, azterketa hau burutzean urte horretako txostena ez baitute oraindik argitaratu). Euskadiko Editoreen Elkartearentzat eta Espainiako Editoreen Elkarteen Federazioarentzat lan egiten duen Conecta etxeak, aldiz, editoreei egin ohi dien kontsulta du informazio iturri. Guk ere, informazio iturri bakartzat argitaletxeak hartuta, jasotako informazioaren %26,9 bakarrik izango genuke esku artean. Horren jakitun, jarrera proaktiboa dugu, ahalik eta informazio gehien jasotzeko. Batean eta bestean jasotzen dugun informazioak ez duela fidagarritasun bera pentsa dezake norbaitek, baina ISBNk ematen du ziurtasun zigilua.
2020an, izan ere, Conectaren datuetatik are gehiago urrundu dira guk lortutakoak: 2019an 460 titulu gehiago katalogatu bagenituen, 2020an 514 gehiago izan dira. Ondoren egiten diren azterketa guztiak jasotako datu gordin horietan oinarritzen direnez, nabaria da bakoitzaren irismena eta balioa zein izan daitekeen.
Orrialde kopuruak
Orrialdeak / Urtea |
2016 |
2017 |
2018 |
2019 |
2020 |
Orrialdeak guztira |
269.232 |
252.626 |
239.190 |
245.091 |
240.798 |
Liburuak guztira |
1.778 |
1.834 |
1.897 |
1.827 |
1.864 |
Batez beste liburuko |
151,4 |
137,7 |
126,1 |
134,1 |
129,2 |
Urtetik urtera %Δ |
–1,1 |
–6,2 |
–5,3 |
2,5 |
–1,7 |
Azken urteotan orrialdeen neurketa ere egin ohi dugu, sinetsirik baikaude titulu kopuruak ez direla adierazle bakarrak; izan ere, orrialde kopuruak ere ematen du ekoizpenaren tamainaren berri. Argitu behar da, badaezpada, tituluen azterketak liburu analogikoak zein digitalak hartzen dituela aintzat; eta orrialde kopuruenak, aldiz, ulertzekoa denez, analogikoak bakarrik. Alde batetik, nahiz eta 37 titulu analogiko gehiago argitaratu, orrialdeetan gora egin ordez behera egin da, 4.300 orrialde galduz. Ondorioz, aurtengo liburuak finagoak izan dira: orrialde kopuruaren batezbestekoa 134,1etik 129,2ra jaitsi da, 2018ko beheranzko joerari jarraipena emanez.
Bestetik, liburuak gaika sailkatuz, orrialde kopuruaren igoera nabarmenena helduen literaturan gauzatu da, proportzio handian: 39.219 orrialde iaz eta 46.314 orrialde aurten (126,1 orrialdetik 156,5era liburuko). Beste hiru arlo nagusietan (hezkuntza eta irakaskuntza, haur eta gazteentzako eta giza eta gizarte zientzietako liburuak), liburuko orrialde kopuruak beherakada izan du; hezkuntza eta irakaskuntzakoetan bereziki, batezbestekoa 92,4 orrialdetik 70,7ra jaitsi baita.
Ekoizle ugari
Lehen atal honetan hainbat ezaugarri gurutzatuko ditugu: eragile argitaratzaileen izaera, noski, baina baita horien jarduna eta jatorria ere.
Tituluak |
Argitaratzaileak |
1 |
153 |
2-4 |
67 |
5-9 |
27 |
10-19 |
9 |
20-29 |
7 |
30-39 |
5 |
40-49 |
1 |
50-59 |
3 |
60-69 |
2 |
80-89 |
1 |
100-150 |
2 |
150etik gora |
4 |
Guztira |
281 |
Guztira, 281 dira 2020an libururen bat plazaratu dutenak. Aurreko urtean baino bederatzi argitaratzaile gutxiago egon da aurten; gorabehera handirik ez, beraz.
Sarritan azpimarratu izan dugu 281 horiek ez direla argitaletxeak, edizioaren profesionalak. Ezta hurrik eman ere. Okasiozko asko eta asko dago, eta noizbehinkariak ez direnak ere, gehien-gehienak, ahulegiak dira liburu politika bat markatzeko.
281 horietatik erdia eta gehiago dira (%54,4) titulu bakarra argitaratu dutenak. Hamar titulutik behera publikatu dutenak ez dira bat edo bi, ez horixe: 247 dira (%87,9). Areago: %78,3 dira lau titulu edo gutxiago ekoitzi dituztenak. Horiek guztiak argitaratzaileak dira, ez argitaletxeak.
Aurreko urteetan azpimarratzen genuen bezala, urteko 20 tituluko neurriak ezar dezake editoreen arteko ekoizpenaren langa garrantzitsua. 2020an, bada, editoreen %8,9k bakarrik ekoitzi dute 20 titulutik gora, 25 editorek. Beste guztiek –256 argitaratzaile, %91,1– 20 titulu baino gutxiago atera dute. Urtero azpimarratu izan dugu ekoizleen atomizazioa dela euskal produkzioaren ahulezietako bat.
Ekoizleen panorama hori ezagututa, tipologiaren araberako bereizketa aztertzen dugu. Ez baita berdin, ez produkzio mailan, ez liburuek jorratzen dituzten gaiei dagokienez, argitaletxe komertzial peto-petoa izan, edo izan unibertsitate, udal edo kirol elkarte, adibidez.
Argitaletxe nagusien ekoizpena: 1.433 titulu
Argitaletxea |
Nobedadeak |
Berrargitalpenak |
Titulu kopurua |
% |
Santillana-Zubia |
304 |
0 |
304 |
11,9 |
Elkar |
76 |
202 |
278 |
10,8 |
Edelvives-Ibaizabal |
210 |
8 |
218 |
8,5 |
Anaya-Haritza |
90 |
72 |
162 |
6,3 |
Erein |
53 |
53 |
106 |
4,1 |
Ikaselkar |
41 |
63 |
104 |
4,1 |
Edebé-Giltza |
37 |
46 |
83 |
3,2 |
Ikaselkar; Ikastolen Elkartea |
0 |
69 |
69 |
2,7 |
Ttarttalo |
41 |
16 |
57 |
2,2 |
Ikasmina |
46 |
6 |
52 |
2,0 |
Guztira |
898 |
535 |
1.433 |
55,8 |
Hamar argitaletxe, handienak eta komertzialak, daude zerrenda honetan. Bada hemen agertzen direnak baino gehiago ekoitzi duenik – Euskal Herriko Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzua, 55 titulurekin, hamargarren legoke zerrendan–, baina komertzial eta pribatua ez denez, ez dugu aintzat hartu.
Hamar handienen indarra igo egin da, bai kopuru absolutuan (1.433 titulu), bai ekoizpen osoarekiko ehunekoan (%55,8, 2019an baino bi puntu gehiago), duela bospasei urteko balioetara itzuliz.
Hamar gorenak izanda ere, lau ez dira ehun titulura iristen, eta bi ozta-ozta. Bestela esanda, indartsuenak ere ez dira horren handi.
Gure kasuan, beti erreparatzen diogu argitaletxeen jatorri geografikoari. 2020an, aurreko urtean bezala, bosna dira bertako eta kanpoko. Hori bai, bertakoak baino indartsuagoak dira kanpokoak hamar horien ekoizpenaren barruan: %57,2 vs %42,8. Ekoizpen orokorrarekiko, aldiz, zortzi puntuko aldea ateratzen diete kanpoko bost nagusi horiek bertako bost nagusiei: %31,9 vs %23,9. Azken urteotako datuei begiratuz, argi ikus daiteke kanpoko argitaletxeen itzala haziz doala.
2020an ere, bertako eta kanpoko argitaletxeen artean alderik handiena berrargitalpen politikan dago: bertakoek %75,3ko indarra dute berrargitalpenaren baitan, eta kanpokoek, orotara titulu gehiago ekoitzi arren, %24,7koa bakarrik. Datuak egiazkoak balira, hortaz (Santillana-Zubiak 0 berrargitalpen?, Edelvives-Ibaizabalek 8?) guztiz esanguratsua litzateke diferentzia hori. Izan ere, berrargitalpenak egonkortasuna ematen dio produkzioari, gure ustez.
Argitaratzaileen tipologia
Argitaratzaile mota |
Ekoizleak |
Ekoizpena |
% |
Bertako argitaldari pribatu komertziala |
66 |
988 |
38,5 |
Kanpoko argitaldaria |
73 |
1.120 |
43,5 |
Irakaskuntza + unibertsitatea |
12 |
149 |
5,8 |
Elkartea, taldea, fundazioa, erlijio-etxea… |
72 |
126 |
4,9 |
Argitaldari publikoa |
38 |
120 |
4,7 |
Besterik |
20 |
66 |
2,6 |
Guztira |
281 |
2.569 |
100,0 |
Argitaratzaileen unibertsoa heterogeneoa da. Bertan daude bertakoak eta kanpokoak; argitaratzaile komertzialak eta ez-komertzialak; pribatuak zein publikoak; handiak eta txikiak; irakaskuntzakoak; talde, elkarte, fundazioak. Gure azterketan, horiek denak bost multzoko tipologian ordenatu ohi ditugu.
Bertako argitaletxe pribatu komertziala
Lau ezaugarri nagusi ditu: erabakigunea Euskal Herrian daukate, profesionalak dira maila batean edo bestean, pribatuak dira, enpresa bokazioa dute. Eta bereizgarriena: horien guztien berezko xedea liburu argitalpena da.
Ekoizleen %23,5 dira, eta ekoizpen osoaren %38,5 zor zaie. Ekoizle/ekoizpen ratiorik hoberena dute.
Ondokoak izan dira gehien ekoitzi dutenak: Elkar (278), Erein (106), Ikaselkar (104), Ikaselkar eta Ikastolen Elkartea (69) eta Ttarttalo (57).
Kanpoko argitaletxeak
Ekoizle/ekoizpen ratioan paretsu dago kanpokoen multzoa. 2019tik gora egin du multzo honen ekoizpen osoak, %38tik %45,5era. Ekoizleen %26 dira kanpokoak.
Nobedadeak lantzen dituzte batez ere, eta ia ez dute berrargitalpenik ekoizten. Hori baino okerragoa da desoreka tematikoa: beren ekoizpen ia osoa haur eta gazteentzako material didaktikoei eskaintzen diete.
Aurtengo emankorrenak Santillana-Zubia (304), Edelvives-Ibaizabal (218), Anaya-Haritza (162), Edebé-Giltza (83) eta Ikasmina (52) izan dira.
Argitaratzaile publikoa
Erakunde publiko handi zein txikiek osatzen dute multzo hau, Eusko Jaurlaritzatik udaletara.
Iaz baino 34 titulu gutxiago atera dituzte. Ekoizleen %13,5 dira publikoak, eta ekoizpenaren %4,7 hartu dute 2020an.
Elkarte, fundazio eta parekoak
Multzo handia da honakoa, bertan sartzen baitira elkarteak, fundazioak, taldeak…
Iazko antzeko kopuruetan dabil aurten ere sail honetakoen ekoizpena, baina pittin bat jaitsita: ekoizleak %25,6 dira, eta ekoizpena %4,9. Jarduera atomizatuaren eredu nagusia dugu hemen, horrenbestez, ekoizle guztien laurdenak liburuen hogeirena bakarrik ekoitzi baitu.
Irakaskuntzakoak
Multzo honetako hamabi ekoizleek (%4,3) ekoizpen osoaren %5,8 sortu dute.
Ekoizle unibertsitarioa
Ekoizpen unibertsitarioaren sail honetan, guztira 125 titulu (ekoizpen osoaren %4,9) argitaratu dituzte hainbat ekoizlek: lehenik, Euskal Herriko Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzuak 55 titulu ekoitzi ditu (%44); bigarren ekoizle nagusia Udako Euskal Unibertsitatea izan da, 54 titulurekin (%43,2); eta, gainera, bien artean koedizioan argitaratutako bost liburu erantsi behar dizkiegu kopuru horiei. Gainerako unibertsitate ekoizle guztien artean hamaika titulu bakarrik sortu dituzte.
Hona hemen gaien hurrenkera:
Giza/Gizarte |
63,0 |
Zientzia/Teknika |
20,9 |
Hezkuntza/Irakaskuntza |
8,9 |
Helduen literatura |
5,6 |
Aisia |
0,8 |
Orotarikoak |
0,8 |
Gaien hurrenkera 2019koarekin alderatuz, azpimarra dezagun giza eta gizarte zientzietako liburua asko hazi dela (%43,9tik %63ra), eta helduen literatura, aldiz, herenera murriztu dela (%16,8tik %5,6ra).
Bertakoak eta kanpokoak testuliburuen merkatuan
Testuliburuen merkatua aztertzeko ere, hamar ekoizle handienen unibertsoan jarraitzen dugu.
Bertako eta kanpoko editorialen bereizketa geografikoak berebiziko garrantzia du ekosistema industrial eta kulturalean, ekoizpenaren erabakigunea nork duen eta non dagoen adierazten baitu, bereziki hezkuntza curriculumari lotutako arloan. Izan ere, hezkuntza edo irakaskuntzako liburu produkzio handiena ez dago euskal editorialen esku, baizik eta Espainiako Estatuko argitaletxeetan.
Batzuek eta besteek ekoizpenean duten gradua ez da urtero bera izaten, baina kanpokoen esku hartzearen emaitza urtero da handia, ikasmaterialetan ekoizpenaren erditik gorakoa. Hona azken urteotako emaitzak hamar argitaletxe nagusien artean:
|
Ekoizle nagusien pisua irakaskuntzan |
||
Urtea |
Bertokoak |
Kanpokoak |
Gainerakoak |
2016 |
22,7 |
74,3 |
3,0 |
2017 |
32,3 |
61,7 |
6,0 |
2018 |
30,0 |
64,8 |
5,2 |
2019 |
23,5 |
72,0 |
4,5 |
2020 |
21,2 |
75,5 |
3,3 |
Garrantziaren handia kontuan hartuta, hiru taula baliatuz azalduko dugu jarraian bi ekoizle mota horiek, alegia, kanpoko argitaletxeek edo bertako argitaletxeek, argitalgintzan duten portaera. Bereziki curriculuma arakaturik ere, adierazgarria eta esanguratsua da gainerako gai eremuetan duten ekarpena ere aztertzea. Horrenbestez, taula bakoitzean gai eremu guztiak daude zerrendatuta.
Taula bakoitzak bost zutabe dauzka: lehenean gaia agertzen da, eta hurrengo hiruretan ekoizleak: bertako, kanpoko eta gainerakoak. Bertako eta kanpoko diogunean, argitaletxe profesional-komertzial-pribatuez ari gara soilik, aurreko atalean aipatu ditugun bestelako ekoizleak (publikoak, elkarteak, irakaskuntza alorrekoak…) aintzat hartu gabe.
Lehen taulan, zifra absolutuak agertzen dira, eta horiei esker ikus daiteke zein den edizio mota bakoitzaren pisu kuantitatiboa.
|
Balio absolutuak |
|||
Gaia/Ekoizlea |
Bertokoak |
Kanpokoak |
Gainerakoak |
Guztira |
Ekoizpen osoa |
988 |
1.120 |
461 |
2.569 |
HI |
235 |
838 |
37 |
1.110 |
HG |
394 |
216 |
34 |
644 |
GG |
61 |
19 |
250 |
330 |
HL |
242 |
13 |
41 |
296 |
AL |
46 |
15 |
37 |
98 |
ZT |
7 |
18 |
45 |
70 |
Besterik |
3 |
1 |
17 |
21 |
Ekoizpen osoaren baitan, oro har, Euskal Herrian argitaratzen diren liburuak dira nagusi, bai bertako editore komertzialek argitara ematen dutena (988 titulu) eta bai elkarte, talde, fundazio, argitaldari publiko eta enparauek argitaratzen dutena (461 titulu); 1.449 titulu dira guztira (ekoizpen osoaren %56,4).
Gai eremuak banaka begiratuz ere, bertakoen zifrak altuagoak dira sailez sail kanpokoenak baino, salbuespen nabarmen batekin: hezkuntza eta irakaskuntza liburuan oso goitik daude kanpokoak, 838 vs 235. Iaz desoreka ia bikoiztu egin bazen, 2020an are gehiago hazi da oraindik; urtetik urtera, kanpokoen nagusitasuna gero eta nabarmenagoa da liburu mota horretan.
Bigarren taulak alderaketaren ikuspegia proposatzen du. Ezker-eskuin, etzanean irakurri behar da taula, gai eremu bakoitzean kanpokoen eta barnekoen indarra zein den neurtzeko.
Ekoizpen osoa aintzat hartuz, bertako eta kanpoko argitaletxeak antzeratsu dabiltza (%38,5 vs %43,6). Hezkuntza eta irakaskuntza liburuaren lerro horizontalean, aldiz, alde handiz dira nagusi kanpokoak, bertakoekiko 54 puntuko alde nabarmenarekin. Alde horren neurria argiago atzematearren, aintzat har dezagun duela bi urte 30 puntukoa zela bien arteko tartea.
|
% horizontalak |
|||
Gaia/Ekoizlea |
Bertokoak |
Kanpokoak |
Gainerakoak |
Guztira |
Ekoizpen osoa |
38,5 |
43,6 |
17,9 |
2.569 |
HI |
21,2 |
75,5 |
3,3 |
1.110 |
HG |
61,2 |
33,5 |
5,3 |
644 |
GG |
18,5 |
5,8 |
75,7 |
330 |
HL |
81,8 |
4,4 |
13,8 |
296 |
AL |
46,9 |
15,3 |
37,8 |
98 |
ZT |
10,0 |
25,7 |
64,3 |
70 |
Besterik |
14,3 |
4,8 |
80,9 |
21 |
Bien arteko konparaketa horretan, argi ikusten da aurten ere kanpokoek ekoizpen sinbolikoa dutela bestelako gaietan: ia esku hartzerik ez dutela helduen literaturaren eta giza eta gizarte zientzietako liburuen alorretan. Hau da, kanpoko editorialak haur eta gazteen eta eskola liburuen merkatura mugatzen dira, besterik gabe.
Hirugarren taula, azkenik, zutikakoa edo bertikala da, zutabe bakoitza goitik behera irakurtzekoa. Editorial mota bakoitzaren baitan ekoizpena non mamitzen den adierazteko balio du, edizio mota bakoitzaren indargune eta ahulguneak non dauden erakutsiz.
|
% bertikalak |
|
Gaia/Ekoizlea |
Bertakoak |
Kanpokoak |
Ekoizpen osoa |
100,0 |
100,0 |
HI |
23,8 |
74,8 |
HG |
39,8 |
19,3 |
GG |
6,2 |
1,7 |
HL |
24,5 |
1,2 |
AL |
4,7 |
1,3 |
ZT |
0,7 |
1,6 |
Besterik |
0,3 |
0,1 |
Irakurketa bertikala benetan esanguratsua da editorialen filosofia aurkezteko: argitaldari espainiarren ekoizpena haur eta gazteentzako eta hezkuntza liburuetan zentratzen da kuantitatiboki (%94,1); eta, bereziki, hezkuntzakoan (%74,8). Beste esparruetan ez dute ia ezer ekoizten.
Aurreko lau taulen irakurketa bateratuak begien bistan uzten du arazoaren mamia: alde batetik, kanpoko argitaletxeek hezkuntzaren muinari heltzen diote, euskal curriculumari; helburu nagusi eta bakarra horixe dute, Euskal Herriko eskoletan kanpoan sorturiko curriculum egokitua sartzea. Beste aldetik, euskarazko hezkuntza proiektu gehienak Euskal Herritik kanpo diseinaturikoak dira, beste eta bestelako curriculum proiektuen arabera landuak. Jatorri horren markak nonahi agertzen dira: geografian, historian, oraingo zatiketa administratibo-politikoan, ikuspegi euskaltzalean… 2020an ez gaude zentzu horretan aurreko urteetan baino hobeto, inola ere.
Argitalpen digitala
- 2015: 711 titulu
- 2016: 479
- 2017: 507
- 2018: 289
- 2019: 480
- 2020: 705
Argitalpen digitala ekoizpen osoaren %27,4ra igo da 2020an: 2019an baino 225 titulu gehiago. 2015eko gailurra ukitu du berriro.
Ekoizpen osoan analogikoa erabat nagusi den arren (%72,6), sei puntu egin du behera aurreko urtetik: igoera orokorraren barruan, 2019an baino 37 titulu gehiago soilik.
Gaia |
Analogikoa (%) |
Digitala (%) |
Guztira |
Hezkuntza/Irakaskuntza |
53,7 |
46,3 |
1.110 |
Haur/Gazte |
97,7 |
2,3 |
644 |
Giza/Gizarte |
76,1 |
23,9 |
330 |
Helduen literatura |
84,1 |
15,9 |
296 |
Aisia |
84,7 |
15,3 |
98 |
Zientzia/Teknika |
55,7 |
44,3 |
70 |
Liburu digitalaren batezbestekoa (%27,4) bi liburu mota hauek gainditu dute: hezkuntza eta irakaskuntzako liburuek (ia erdia, %46,3) eta zientzia eta teknikakoek (%44,3). Gainerako guztiak batezbestekoaren azpitik (giza eta gizarte zientzietako liburuak %23,9, helduen literaturak %15,9, aisia liburuak %15,3) edo oso azpitik daude (haur eta gazteentzako liburuak %2,3).
Hurrengo taulak liburu analogikoa eta digitala beren baitan nola banatzen diren erakusten du.
Gaia |
Analogikoa (%) |
Digitala (%) |
Hezkuntza/Irakaskuntza |
32,0 |
72,9 |
Haur/Gazte |
33,7 |
2,1 |
Giza/Gizarte |
13,5 |
11,2 |
Helduen literatura |
13,4 |
6,7 |
Aisia |
4,5 |
2,1 |
Zientzia/Teknika |
2,1 |
4,4 |
Analogikoak, jakina, ekoizpenaren gehiengoa izanik, hobeto islatzen du liburugintza osoaren egitura.
Liburugintza digitalak egitura desorekatua du: aurten, gainera, hezkuntza eta irakaskuntzako liburuak gorakada izugarria izan du, digital guztien ia hiru laurdenak hartzeraino (%72,9). Gainerako liburu motak oso atzean geratu dira.
Eskaintza editoriala
Azterketaren bigarren atalean, argitaratzaileen emaitza material eta kuantitatiboez jardungo dugu. Hainbat ezaugarri arakatuko ditugu jarraian: titulu kopurua, liburuen egiletza kronologikoa eta linguistikoa. Eta hori guztia ez soilik aurtengo datuekin, 2000tik gaur arteko bilakaerari ere begiratuz baizik. Izan ere, eskaintzaren azterketari buruzko gure ekarpen nagusia, beharbada, emaitza bakoitza bere testuinguru kronologikoan ematea da; gure ustez, urteko informazio soilak ez du, isolaturik, interpretaziorako biderik irekitzen.
2020ko eskaintza editorialaren datu nagusien laburpen txiki batekin hasiko gara. Aurtengo titulu kopurua igo egin da: 2.569 titulu izan dira aurten, horietako %72,6 bertsio analogikoan atereak eta %27,4 digitalean. 1.889 titulu nobedade edo lehen edizio dira (%73,5), aurreko urtean baino 156 gehiago. Berrargitalpenen kopurua ere hazi da: 680 titulu (%26,5), 2019an baino 106 gehiago. Nobedadeen barruan, euskaraz sorturikoak 1.278 izan dira (%69,9); itzulpenak, hortaz, 611 titulu (%30,1).
2.569 titulu
2000tik honako ibilbidean, 2020ko ekoizpena orain arteko bi puntu gorenak ziren 2008ko eta 2015eko gailurrei –2.702 eta 2.639 titulurekin, hurrenez hurren– gehitu zaie. Horrenbestez, azken bi hamarkadetako batezbestekotik dezente gora igo da aurtengo emaitza, 2019an baino 262 titulu gehiagorekin.
Urtea / Liburu mota |
Analogikoa |
Digitala |
Guztira |
2008 |
2.586 |
116 |
2.702 |
2009 |
2.196 |
236 |
2.432 |
2010 |
2.016 |
257 |
2.273 |
2011 |
2.161 |
244 |
2.405 |
2012 |
2.062 |
178 |
2.240 |
2013 |
1.691 |
184 |
1.875 |
2014 |
1.719 |
526 |
2.245 |
2015 |
1.928 |
711 |
2.639 |
2016 |
1.778 |
479 |
2.257 |
2017 |
1.834 |
507 |
2.341 |
2018 |
1.897 |
289 |
2.186 |
2019 |
1.827 |
480 |
2.307 |
2020 |
1.864 |
705 |
2.569 |
Aurreko laukian, aldiz, ekoizpen hori bitan banatua dator, analogikoa eta digitala, biak elkarren arteko alderaketan. Ikus daitekeenez, ekoizpen digitalak hartu du urteko igoeraren zatirik handiena, 225 tituluz emendatu baitu aurreko urtekoa. Paperezkoak ere gora egin duen arren, 37 titulu bakarrik hazi da.
Bai zifra nagusi horietan, bai gero aztertuko ditugun barne ataletan, eboluzioaren ikuspegia beti dago presente, bi modutan garatua: eboluzioaren lerroa eta eboluzioaren indizea. Eboluzioaren lerroa 2000ko erreferentziatik abiatzen da, liburugintzaren jokamoldea urte horrekiko konparatuz. Eboluzioaren indizean, aldiz, erreferentzia puntua laburra da, aurreko urtea, alegia: urte arteko gorabeherak erakusten ditu, ekoizpenak aurreko urtearekiko gora edo behera egin duen.
Tituluen eboluzioa
Tituluen eboluzio honetan liburu mota guztiak agertzen dira: nobedadeak, berrargitalpenak, euskaraz sorturikoak, itzulpenak. Eta bi erreferentzia punturen arabera aztertuko dugu: bata, 2000. urtea; bestea, aurreko urtea, 2019. Beraz, ikuspegi luzea eta laburra, biak dira errealitatearen ispilu.
Eboluzioaren lerroak erakusten duenez, 2000. urtean baino 48 puntu altuago dago 2020ko titulu kopurua. Eboluzioaren indizeak, aldiz, aurreko urtearekiko igoera markatzen du: 11,4 puntu.
Nobedadeak eta berrargitalpenak
Urtea |
Nobedadea |
Berrargitalpena |
2000 |
65,7 |
34,3 |
2001 |
71,8 |
28,2 |
2002 |
70,9 |
29,1 |
2003 |
71,2 |
28,8 |
2004 |
73,9 |
26,1 |
2005 |
71,3 |
28,7 |
2006 |
68,0 |
32,0 |
2007 |
69,7 |
30,3 |
2008 |
69,6 |
30,4 |
2009 |
69,7 |
30,3 |
2010 |
70,9 |
29,1 |
2011 |
71,9 |
28,1 |
2012 |
68,3 |
31,7 |
2013 |
67,9 |
32,1 |
2014 |
74,0 |
26,0 |
2015 |
80,9 |
19,1 |
2016 |
75,0 |
25,0 |
2017 |
74,5 |
25,5 |
2018 |
71,2 |
28,8 |
2019 |
75,1 |
24,9 |
2020 |
73,5 |
26,5 |
Batez beste |
71,7 |
28,3 |
Gurean, liburugintza, haztekotan, nobedadeei esker hazten da. Horixe da gure joera, urtez urte, hamarkadaz hamarkada. 2020 ere, lehen edizioak ekoizpenaren lautik hiru inguru hartu du: zehazki, %73,5.
Berrargitalpena lautik bat hartzera baizik ez da iritsi, %26,5. Leku apala hartzen du edizioan. Seinale ona litzateke haziko balitz, liburugintza merkatu berrietara hedatzen dela esan nahiko bailuke. Beti pentsatu izan dugu berrargitalpenak indar handiagoa beharko lukeela; izan ere, berrargitalpenaren ahulezia euskal liburugintzaren izaera diglosikoaren sintoma bat gehiago da, gure ustez.
Nobedadeak
Nobedadeen eboluzio-lerroa
2000. urtea erreferentziatzat hartuta, aurtengo nobedadeen produkzio maila 66 puntu gorago dago: aurreko lau urteetan baino gorago, eta 2015eko gailurretik behera. Azken hamarkadan bi urtek markatu dute diferentzia: negatiboa batek (2013, 12 puntu bakarrik gora), positiboa besteak (2015, 87 puntu gora).
Nobedadeen eboluzioaren indizea
2019an nobedadeek kopuru absolutuan izandako igoerari eutsi zaio 2020an: %9 igo da nobedadeen kopurua. Hala ere, 2019tik 2020ra tituluen igoera orokorra %11koa izan dela aintzat hartzen badugu, nobedadeen igoera ez da bereziki azpimarragarria.
Nobedadeen jatorrizko eta itzulitako liburuak
Urtea |
Jatorrizkoa |
Itzulpena |
2000 |
73,7 |
26,3 |
2001 |
73,1 |
26,9 |
2002 |
66,6 |
33,4 |
2003 |
67,1 |
32,9 |
2004 |
71,6 |
28,4 |
2005 |
70,8 |
29,2 |
2006 |
67,5 |
32,5 |
2007 |
65,4 |
34,6 |
2008 |
61,4 |
38,6 |
2009 |
70,5 |
29,5 |
2010 |
66,4 |
33,6 |
2011 |
68,5 |
31,5 |
2012 |
65,4 |
34,6 |
2013 |
61,7 |
38,3 |
2014 |
68,8 |
31,2 |
2015 |
68,5 |
31,5 |
2016 |
63,6 |
36,4 |
2017 |
64,5 |
35,5 |
2018 |
61,1 |
38,9 |
2019 |
66,8 |
33,2 |
2020 |
69,9 |
30,1 |
Batez beste |
67,3 |
32,7 |
Aurtengo jatorrizko liburuaren neurria %70era itzuli da, azken hogei urteetako batezbestekotik gora, alegia. 2019ko igoera nabarmenaren ondoren, aurten ere berriro igoerari eutsi zaio, beraz, 2016 eta 2018 bitartean itzulpena herenetik gora ibili ondoren. Itzulpenaren goranzko joera horrek atzera egin du, horrenbestez. Hurrengo urteetako datuek erakutsiko digute joera horrek jarraipenik duen.
Jatorrizkoa
Jatorrizko liburuaren eboluzio-lerroa
Lerro hautsia da guztiz jatorrizko liburuaren eboluzioarena, oraintxe gora, oraintxe behera. 2018ko beheraldi nabarmenaren ondoren, 2019an eta 2020an aurten berriro ere indarra berreskuratu du, aurten 2000ko erreferentziatik 52,5 puntu gora. Mende honetako bigarren gailurrean gaude, 2015ekoaren ondotik.
Jatorrizko liburuaren eboluzioaren indizea
2019ko igoerari segida eman zaio 2020an, 14,3 punturekin. Bi urte segidan gora, bada zerbait.
Itzulitakoa
Itzulitako liburuaren eboluzio-lerroa
2020an nobedadeen kopuru orokorra %9 hazi den arren, jatorrizkoaren igoerak jan du hazkuntza hori osorik; horrenbestez, itzulitako liburua aurreko urteko kopuru absolutu bertsutan geratu da. Mende hasierako kopurua bikoiztetik gora dabil, hala eta guztiz ere.
Itzulitako liburuaren eboluzioaren indizea
2019tik %0,7 soilik jaitsi da. Baina, jakina, ekoizpen orokorrak gora egin duenean, berdin mantentzeak jaitsi egin dela esan nahiko luke.
Berrargitalpenak
Berrargitalpenaren eboluzio-lerroa
Nobedadeen ifrentzua dira berrargitalpenak. Baina, 2020an, ekoizpen orokorraren igoera baliatuz, bi liburu motek egin dute gora: berrargitalpenak 109 titulu hazi dira, proportzioan nobedadeak baino gehixeago. 2000ko baliotik 14 puntu gora ibili da 2020an.
Berrargitalpenaren garrantziaren aldarria urterokoa da: euskal liburuaren eta euskal literaturaren arrakasta ez da neurtu behar titulu berrien gehitze soilaren arabera, berrargitalpenak ireki ditzakeen merkatu eta irakurle multzo berriak aintzat hartu gabe.
Berrargitalpenaren eboluzioaren indizea
Hamarkada osoko igoera esanguratsuena izan du aurten berrargitalpenak, 18,5 gora eginez. Goranzko joerari amaiera eman zion iazko jaitsierari galga jarri dio, bide batez.
Berrargitalpenaren mailaketa
Gogora dezagun lehen argitaraldiak 1.889 titulu bildu dituela (%73,5), eta ikusi berria dugu berrargitalpena %26,5 izan dela, 680 titulu. Mailaketa honek errealitate interesgarri bat jartzen digu begien aurrean, hots, argitaraldi maila bakoitzean 680 titulu horiek nola banatzen diren. Berrargitalpen gehienak, jakina, lehenengotik bigarrenera izaten dira, 161 titulu, baina zorionez badira hamar argitaraldi edo gehiago izan dituzten liburuak ere, 122; iazko antzeko kopurua, bidez batez: bi titulu gehiago soilik. Aurtengo gailurra 50. edizio mailara iritsi da.
Bigarren argitaraldia……………………………161
Hirugarren argitaraldia…………………………94
Laugarren argitaraldia……………………………74
Bosgarren argitaraldia……………………………54
Seigarren argitaraldia…………………………..52
Zazpigarren argitaraldia………………………….53
Zortzigarren argitaraldia………………………….42
Bederatzigarren argitaraldia…………………….28
Hamar argitaraldi edo gehiago………………….122
Hamar argitaraldi eta gehiago
10. edizioa
Fisika eta Kimika 3. DBH | Edebé Taldea |
Hizkuntza eta Literatura 1. Batxilergoa | Etxaburu, Josu eta beste |
Ikusmen jokoak 1 | Blanch, Xavier eta beste |
Irakurketa eta idazketa koadernoa 3 | Imaz, Lurdes |
Justizia nire esku | Zubeldia, Maialen |
Korapiloak | Urretabizkaia, Arantxa |
Koloretako munstroa | Osoro, Jasone |
Kultura Klasikoa 4. DBH. 2. zikloa | Bilbao, Gidor eta beste |
Kutun kutuna. Irakurketa-jokoak | Ortiz, José Luis |
Miñan | Arzallus, Amets eta beste |
Musika 2. Lehen Hezkuntza. Koadernoa | Edebé Taldea |
Nire arreba Aixa | Torras, Meri |
Nola dastatu ilargia? | Grejniec, Michael |
Oinarrizko hiztegia. Euskara-gaztelania / Castellano-euskara | Sarasola, Ibon eta beste |
Oporretako koadernoa 1 (LH). Erantzunekin | Imaz, Lourdes eta beste |
Oporretako koadernoa 2 (LH). Erantzunekin | Imaz, Lourdes eta beste |
Oporretako koadernoa 3 (LH). Erantzunekin | Amiano, Agustin eta beste |
11. edizioa
Fisika 2. Batxilergoa | Armero, Juan eta beste |
Fisika eta Kimika 1. Batxilergoa | Edebé Taldea |
Garmendia eta zaldun beltza | Uribe, Kirmen |
Irakurketa eta idazketa koadernoa 7 | Imaz, Lurdes |
Koloretako munstroa | Llenas, Anna |
Lehoiaren hortzak | Company, Mercè |
Manila konexioa | Arretxe, Jon |
Matematika 3. Koadernoa 1. Lehen Hezkuntza (Navarra, País Vasco) | Ferrero, Luis |
Miñan | Arzallus, Amets eta beste |
Musika 3. Lehen Hezkuntza. Koadernoa | Coma, Meritxell |
12. edizioa
Ainhoari gutunak | Sarrionandia, Joseba |
Bostak ihesi | Blyton, Enid |
Inesaren balada | Etxeberria, Hasier |
Irakurketa eta idazketa koadernoa 2 | Imaz, Lurdes |
Irakurketa eta idazketa koadernoa 5 | Imaz, Lurdes |
Irakurketa eta idazketa koadernoa 6 | Imaz, Lurdes |
Irakurketa eta idazketa koadernoa 7 | Imaz, Lurdes |
Matematika 3. Koadernoa 2. Lehen Hezkuntza (Navarra, País Vasco) | Ferrero, Luis |
Nur eta irlandar gnomoa | Martinez de Lezea, Toti |
Pippi Kaltzaluze | Lindgren, Astrid |
Riomundo | Maia, Jon |
Zu bezain ahul | Jaio, Karmele |
13. edizioa
Euskara 6 – Lan-koadernoa 11 (Txanela). Lehen Hezkuntza | Barrena, Saionara eta beste |
Euskara 6 – Lan-koadernoa 12 (Txanela). Lehen Hezkuntza | Barrena, Saionara eta beste |
Gerra da leku honen izena | Sierra i Fabra, Jordi |
Irakurketa eta idazketa koadernoa 1 | Imaz, Lurdes |
Kimika II. Batxilergoa | Edebé Taldea |
Miru eta Mara | Zubeldia, Iñaki eta beste |
Musika 6 – Lan-koadernoa 6 (Txanela). Lehen Hezkuntza | Aizarna, Kontxi eta beste |
14. edizioa
Irakurketa eta idazketa koadernoa 1 | Imaz, Lurdes |
Leturiaren egunkari ezkutua | Txillardegi |
Musika 5 – Lan-koadernoa 5 (Txanela). Lehen Hezkuntza | Aizarna, Kontxi eta beste |
15. edizioa
Behin batean – Irakurketa 1 (LH) | Olabarri, Miren eta beste |
Bostak berriro Kirrin uhartean | Blyton, Enid |
Euskara 5 – Lan-koadernoa 9 (Txanela). Lehen Hezkuntza | Barrena, Saionara eta beste |
Ispiluen gainean lotan | Sierra i Fabra, Jordi |
Kaixo! Manual de conversación castellano-euskara | Knörr, Garikoitz |
Kale gorrian | Swindells, Robert |
Matematika 5 – Lan-koadernoa 9 (Txanela). Lehen Hezkuntza | Goñi, Jesus Mari |
Matematika 5 – Lan-koadernoa 10 (Txanela). Lehen Hezkuntza | Goñi, Jesus Mari |
Matematika 6. Baga Biga (Txanela). Lehen Hezkuntza | Goñi, Jesus Mari |
Musika 4 – Lan-koadernoa 4 (Txanela). Lehen Hezkuntza | Aizarna, Kontxi eta beste |
Musika airean | Jaio, Karmele |
Palestina, zure mina | Jaio, Karmele |
Psikologia 1/2. Batxilergoa | Elhuyar |
16. edizioa
Ezekiel nora ezean | Osoro, Jasone |
Gerrateko ogia | Ellis, Deborah |
Nora ez dakizun hori | Jimenez, Irati |
Suminaren estrategia | Morillo, Fernando |
17. edizioa
Ahaztuen mendekua | Ladron Arana, Alberto |
Behin batean – Idazketa 1 (LH) | Olabarri, Miren eta beste |
Euskara 4 – Lan-koadernoa 7 (Txanela). Lehen Hezkuntza | Askoren artean |
Euskara 4 – Lan-koadernoa 8 (Txanela). Lehen Hezkuntza | Askoren artean |
Ikaslearen liburua 3 (Material globalizatua) (Txanela). Lehen Hezkuntza (8 liburuxka) | Saenz, Maite eta beste |
Ikaslearen liburua 4 (Material globalizatua) (Txanela). Lehen Hezkuntza (7 liburuxka) | Saenz, Maite eta beste |
Jolas egiteko ipuinak | Rodari, Gianni |
Matematika 4 – Lan-koadernoa 8 (Txanela). Lehen Hezkuntza | Goñi, Jesus Mari |
Material globalizatua 2. Lehen Hezkuntza. Ikaslearen liburua (9 liburuxka) | Oiarbide, Josi eta beste |
Musika 2 – Lan-koadernoa 2 (Txanela). Lehen Hezkuntza | Aizarna, Kontxi eta beste |
Musika 3 – Lan-koadernoa 3 (Txanela). Lehen Hezkuntza | Aizarna, Kontxi eta beste |
Ostiralak | Arretxe, Jon |
18. edizioa
Aulki-jokoa | Alberdi, Uxue |
Euskara 1 – Lan-koadernoa 1 (Txanela). Lehen Hezkuntza | Saenz, Maite eta beste |
Euskara 1 – Lan-koadernoa 2 (Txanela). Lehen Hezkuntza | Saenz, Maite eta beste |
Euskara 2 – Lan-koadernoa 3 (Txanela). Lehen Hezkuntza | Oiarbide, Josi eta beste |
Euskara 3 – Lan-koadernoa 5 (Txanela). Lehen Hezkuntza | Barrena, Saionara eta beste |
Euskara 3 – Lan-koadernoa 6 (Txanela). Lehen Hezkuntza | Barrena, Saionara eta beste |
Jolas egiteko ipuinak | Rodari, Gianni |
Matematika 3 – Lan-koadernoa 5 (Txanela). Lehen Hezkuntza | Goñi, Jesus Mari |
Matematika 3. Baga Biga (Txanela). Lehen Hezkuntza | Goñi, Jesus Mari |
Matematika 4 – Lan-koadernoa 7 (Txanela). Lehen Hezkuntza | Goñi, Jesus Mari |
Matematika 4. Baga Biga (Txanela). Lehen Hezkuntza | Goñi, Jesus Mari |
19. edizioa
Euskara 2 – Lan-koadernoa 4 (Txanela). Lehen Hezkuntza | Oiarbide, Josi eta beste |
Euskara 3 – Lan-koadernoa 6 (Txanela). Lehen Hezkuntza | Barrena, Saionara eta beste |
Ikaslearen liburua 1 (Material globalizatua) (Txanela). Lehen Hezkuntza (10 liburuxka) | Saenz, Maite eta beste |
Matematika 1 – Lan-koadernoa 1 (Txanela). Lehen Hezkuntza | Goñi, Jesus Mari |
Matematika 1 – Lan-koadernoa 2 (Txanela). Lehen Hezkuntza | Goñi, Jesus Mari |
Matematika 1. Baga Biga (Txanela). Lehen Hezkuntza | Goñi, Jesus Mari |
Matematika 2 – Lan-koadernoa 3 (Txanela). Lehen Hezkuntza | Goñi, Jesus Mari |
Matematika 2 – Lan-koadernoa 4 (Txanela). Lehen Hezkuntza | Goñi, Jesus Mari |
Matematika 2. Baga Biga (Txanela). Lehen Hezkuntza | Goñi, Jesus Mari |
Matematika 3 – Lan-koadernoa 6 (Txanela). Lehen Hezkuntza | Goñi, Jesus Mari |
Musika 1 – Lan-koadernoa 1 (Txanela). Lehen Hezkuntza | Xirula Mirula Elkartea |
20. edizioa
Amodioaren gazi-gozoak | Arana, Aitor |
Ezin da ipuinik asmatu ala? | Mendiguren Elizegi, Xabier |
21. edizioa
Ipuin batean bezala | Irigoien, Joan Mari |
23. edizioa
Urtebete itsasargian | Meabe, Miren Agur |
Zigarrotxoa ahoz aho | Kazabon, Antton |
24. edizioa
Narrazioak | Sarrionandia, Joseba |
25. edizioa
Izurri berria | Garate, Gotzon |
Nikolas Txiki | Goscinny, René |
26. edizioa
Irakasle alu bat | Mendiguren Elizegi, Xabier |
27. edizioa
Amaren eskuak | Jaio, Karmele |
Ezekiel | Osoro, Jasone |
28. edizioa
Amaren eskuak | Jaio, Karmele |
Behi euskaldun baten memoriak | Atxaga, Bernardo |
Ezekiel | Osoro, Jasone |
29. edizioa
Arotzaren eskuak | Ladron Arana, Alberto |
30. edizioa
Arotzaren eskuak | Ladron Arana, Alberto |
SPrako tranbia | Elorriaga, Unai |
31. edizioa
Eskubeltz taldearen abenturak | Press, Hans Jürgen |
33. edizioa
Kittano | Ormazabal, Joxan |
39. edizioa
Connemara gure bihotzetan | Gabiria, Julen |
46. edizioa
110. Street-eko geltokia | Zabaleta, Iñaki |
50. edizioa
Ostegunak | Arretxe, Jon |
Hamargarren argitaraldia ……………….16 titulu
Hamaikagarren argitaraldia ……………..10
Hamabigarren argitaraldia ………………12
Hamahirugarren argitaraldia …………….7
Hamalaugarren argitaraldia ……………..3
Hamabosgarren argitaraldia ……………..13
Hamaseigarren argitaraldia………………4
Hamazazpigarren argitaraldia ……………12
Hemezortzigarren argitaraldia ……………12
Hemeretzigarren argitaraldia……………11
Hogeigarren argitaraldia……………2
Hogeita batgarren argitaraldia……………1
Hogeita hirugarren argitaraldia………….2
Hogeita laugarren argitaraldia………….1
Hogeita bosgarren argitaraldia…………..2
Hogeita seigarren argitaraldia…………..1
Hogeita zazpigarren argitaraldia…………..2
Hogeita zortzigarren argitaraldia…………..3
Hogeita bederatzigarren argitaraldia…………..1
Hogeita hamargarren argitaraldia………2
Hogeita hamaikagarren argitaraldia………1
Hogeita hamahirugarren argitaraldia………1
Hogeita hemeretzigarren argitaraldia………1
Berrogeita seigarren argitaraldia………1
Berrogeita hamargarren argitaraldia………..1
Urte bereko berrargitalpenak
1/2 edizioak
Amets Gaizto nire armairuan | Mayer, Mercer |
Ata Pank eta Ate Punky [azal gogorra] | Atxaga, Bernardo |
Dumitru biluzik | Izagirre, Koldo |
Euli fiririren festa | X.X. |
Euskal kantagintza berria (1961-1985) | Aristi, Pako |
Iñurrategi anaiak. Mendiari bihotz emanak | Olasagasti, Ramon |
Isadora Moon eskolara doa | Muncaster, Harriet |
Jo Kako!… Jo!!! (+ CD) | Valencia, Josiane |
Maddiren amona influencerra | Osoro, Jasone |
Matematika irakaskuntza akademikoetara bideratuta 3. DBH | Colera, Jose eta beste |
Mendi biluzia. Nanga Parbat mendian egindako neguko lehen igoaldia | Txikon, Alex |
Metro mamua | Pavanello, Roberto |
Oihaneko misioa | Stevenson, Steve |
Pentsamenduaren historia Euskal Herrian | Azurmendi, Joxe |
Sirena maitemindua | Pavanello, Robert |
Uskararen eleak. Euskararen biziraupena erronkariarren eguneroko hizkeran / Las palabras del uskera. Pervivencia del euskera en el habla cotidiana del Valle del Roncal | Aznarez, Josune |
1/2/3 edizioak
Ene baitan bizi da | Txoperena, Maddi Ane |
Euskara 5. Koadernoa 1. Lehen Hezkuntza (Navarra, País Vasco) | Angoitia, Josune eta beste |
Isadora Moon kanpaldira doa | Muncaster, Harriet |
Kcappo. Tempo di tremolo | Aristi, Pako |
Koralaren distira | Etxabe, Cristina |
2/3 edizioak
Euskara 3. Koadernoa 1. Lehen Hezkuntza (Navarra, País Vasco) | Angoitia, Josune eta beste |
3/4 edizioak
Eiderren egunerokoa | Osoro, Jasone |
Euskolatinus hiztegia. Latina-euskara | Gomez, Ander eta beste |
Maren | Agirre, Alaine |
3/4/5/6/7/8 edizioak
Aitaren etxea | Jaio, Karmele |
4/5 edizioak
Amek ez dute | Jaio, Karmele |
Aurretik zamatzen duen orga altxatzaile kontrapisatua | Askoren artean |
Etzi | Linazasoro, Karlos |
Misterioa argitu arte | Igerabide, Juan Kruz |
Txomintxo eta Perutxo bakarrik geratu dira etxean | Magdalena, Peru |
Zurekin batera. Euskara 4. Lehen Hezkuntza (Navarra, País Vasco) (+ CD-ROM) | Piko, Biotza |
4/5/6/7/8/9/10/11 edizioak
Miñan | Arzallus, Amets eta beste |
5/6 edizioak
Euskara eta Literatura 2. DBH. Baliabide didaktikoak | Edebé Taldea |
Iritsi gara! | Osoro, Jasone |
6/7 edizioak
Euskara eta Literatura 4. DBH | Edebé Taldea |
Matematika Gizarte Zientzietara aplikatuta I. 1. Batxilergoa (Navarra, País Vasco) | Colera, José eta beste |
6/7/8 edizioak
Zurekin batera. Euskara 3. Lehen Hezkuntza (Navarra, País Vasco) (+ CD-ROM) | Piko, Biotza |
7/8 edizioak
Euskara 2. Lehen Hezkuntza (Navarra, País Vasco) | Llenas, Anna |
Euskara eta Literatura 1. DBH | Edebé Taldea |
Euskara eta Literatura 2. DBH | Edebé Taldea |
Euskara eta Literatura 3. DBH | Edebé Taldea |
8/9 edizioak
33 ezkil | Gorrotxategi, Miren |
11/12 edizioak
Irakurketa eta idazketa koadernoa 7 | Imaz, Lurdes |
13/14 edizioak
Irakurketa eta idazketa koadernoa 1 | Imaz, Lurdes |
17/18 edizioak
Jolas egiteko ipuinak | Rodari, Gianni |
18/19 edizioak
Euskara 3 – Lan-koadernoa 6 (Txanela). Lehen Hezkuntza | Barrena, Saionara eta beste |
27/28 edizioak
Amaren eskuak | Jaio, Karmele |
Ezekiel | Osoro, Jasone |
29/30 edizioak
Arotzaren eskuak | Ladron Arana, Alberto |
Titulu errepikatuak
2 edizio
Amets Gaizto nire armairuan | 1/2 |
Ata Pank eta Ate Punky [azal gogorra] | 1/2 |
Dumitru biluzik | 1/2 |
Euli fiririren festa | 1/2 |
Euskal kantagintza berria (1961-1985) | 1/2 |
Iñurrategi anaiak. Mendiari bihotz emanak | 1/2 |
Isadora Moon eskolara doa | 1/2 |
Jo Kako!… Jo!!! (+ CD) | 1/2 |
Maddiren amona influencerra | 1/2 |
Matematika irakaskuntza akademikoetara bideratuta 3. DBH | 1/2 |
Mendi biluzia. Nanga Parbat mendian egindako neguko lehen igoaldia | 1/2 |
Metro mamua | 1/2 |
Oihaneko misioa | 1/2 |
Pentsamenduaren historia Euskal Herrian. Eskolaren eta gogoetaren lana gizaldiz gizaldi | 1/2 |
Sirena maitemindua | 1/2 |
Uskararen eleak. Euskararen biziraupena erronkariarren eguneroko hizkeran / Las palabras del uskera. Pervivencia del euskera en el habla cotidiana del Valle del Roncal | 1/2 |
Euskara 3. Koadernoa 1. Lehen Hezkuntza (Navarra, País Vasco) | 2/3 |
Eiderren egunerokoa | 3/4 |
Euskolatinus hiztegia. Latina-euskara | 3/4 |
Maren | 3/4 |
Amek ez dute | 4/5 |
Aurretik zamatzen duen orga altxatzaile kontrapisatua | 4/5 |
Etzi | 4/5 |
Misterioa argitu arte | 4/5 |
Txomintxo eta Perutxo bakarrik geratu dira etxean | 4/5 |
Zurekin batera. Euskara 4. Lehen Hezkuntza (Navarra, País Vasco) (+ CD-ROM) | 4/5 |
Euskara eta Literatura 2. DBH. Baliabide didaktikoak | 5/6 |
Iritsi gara! | 5/6 |
Euskara eta Literatura 4. DBH | 6/7 |
Matematika Gizarte Zientzietara aplikatuta I. 1. Batxilergoa (Navarra, País Vasco) | 6/7 |
Euskara 2. Lehen Hezkuntza (Navarra, País Vasco) | 7/8 |
Euskara eta Literatura 1. DBH | 7/8 |
Euskara eta Literatura 2. DBH | 7/8 |
Euskara eta Literatura 3. DBH | 7/8 |
33 ezkil | 8/9 |
Irakurketa eta idazketa koadernoa 7 | 11/12 |
Irakurketa eta idazketa koadernoa 1 | 13/14 |
Jolas egiteko ipuinak | 17/18 |
Euskara 3 – Lan-koadernoa 6 (Txanela). Lehen Hezkuntza | 18/19 |
Amaren eskuak | 27/28 |
Ezekiel | 27/28 |
Arotzaren eskuak | 29/30 |
3 edizio
Ene baitan bizi da | 1/2/3 |
Euskara 5. Koadernoa 1. Lehen Hezkuntza (Navarra, País Vasco) | 1/2/3 |
Isadora Moon kanpaldira doa | 1/2/3 |
Kcappo. Tempo di tremolo | 1/2/3 |
Koralaren distira | 1/2/3 |
Zurekin batera. Euskara 3. Lehen Hezkuntza (Navarra, País Vasco) (+ CD-ROM) | 6/7/8 |
6 edizio
Aitaren etxea | 3/4/5/6/7/8 |
8 edizio
Miñan | 4/5/6/7/8/9/10/11 |
Ekoizpen tematikoa
Argitaletxeen jardunaren emaitza aztertu ondoren, edizioaren muinari helduko diogu: ekoizpen tematikoari. Izan ere, bibliografoaren ikuspegitik harago, ekoizpenaren zenbatekoa bera baino gehiago interesatu izan zaigu beti ikuspuntu soziologikoa: euskaraz zer argitaratzen den, eta argitaratzen den hori non eta nola txertatzen den euskal kulturan.
Urteroko ekoizpena, beraz, zortzi gai sailetan sailkatu ohi dugu, nazioartean erabili ohi diren ereduen arabera. Eta sailkaturiko eremu bakoitzean ikuspegi ebolutiboa aplikatzen dugu, bost urteko erreferentzia bederen eduki dezagun.
Hona hemen zortzi gai sailak:
1.Hezkuntza eta irakaskuntzako liburuak.
2.Haur eta gazteentzako liburuak.
3.Giza eta gizarte zientzietako liburuak.
4.Helduen literatura.
5.Zientzia eta teknika alorreko liburuak.
6.Aisiako liburuak.
7.Orotarikoak.
8.Erlijio liburuak.
Zortzi arlo horietatik lehenengo seiak bakarrik aztertu ohi ditugu, urterik urte ekoizpen osoaren %99 biltzen baitute.
Aurtengo emaitzaren ezaugarri esanguratsuenak aipatzearren, esan dezagun arloen hurrenkera kanonikoari erantzun diola: hezkuntza eta irakaskuntza liburuak ia beti gorde ohi duen lehen lekuari eutsi dio ekoizpen orokorrean, igoera azpimarragarriarekin, gainera (1.110, %43,2), haur eta gazteentzako liburuaren aurretik (644, %25,1). Ikusten denez, aurtengoan ere nabarmena da haur eta gazteei zuzendutako liburuaren produkzioa (%68,3), kontuan hartu behar baita bai irakaskuntza eta bai haur eta gazteentzako liburua adin tarte berera zuzentzen dela.
Bi multzo horiek kenduta, gainerakoen itzala gehiegi arintzen da: hurrengoa giza eta gizarte zientzietako liburua da (330, %12,9), eta oso gertu helduen literatura (296, %11,5). Askoz atzerago datoz aisia liburua (98, %3,8) eta zientzia eta teknikari buruzkoa (70, %2,7).
Liburu sail horiek banan-banan arakatuko ditugu, baina, lehenik, ikuspegi globala emanez hasiko gara. Helburu hori dute hurrengo bi grafikoek eta laukiak; bakoitzak bere modura, errealitate bera erakusten digute: urteko ekoizpen osoa balio absolutuetan eta erlatiboetan. Laukian beste erreferente bat sartu ohi dugu, 2000. urtea, mende honetako lehen urtearekiko nola gauden, zerk egin duen gora eta zerk behera adierazteko asmotan.
Gai multzoa |
Zenbaki absolutuak |
% |
2020/2000 |
Hezkuntza/Irakaskuntza |
1.110 |
43,2 |
+81,4 |
Haur eta gazteentzako liburuak |
644 |
25,1 |
+73,6 |
Giza/Gizarte zientziak |
330 |
12,9 |
+14,2 |
Helduen literatura |
296 |
11,5 |
+2,8 |
Aisia |
98 |
3,8 |
– |
Zientzia/Teknika |
70 |
2,7 |
–28,6 |
Besterik |
21 |
0,8 |
– |
Ekoizpen tematiko sailkatura igaro aurretik, ohar bat: gai sail bakoitzean, informazioz betetako taula bat ageri da. Gaiari dagokion laburpen osoa biltzea du xede: azken bost urteotako eboluzioa kontzeptu guztietan, hala nola tituluetan, ekoizpen osoarekiko ehunekoan, urtetik urterako eboluzio alderatuan, itzulpenaren eta berrargitalpenaren urte bakoitzeko pisuan, urteko orrialde kopuru orokorrean eta liburu bakoitzeko orrialde kopuruan.
Hezkuntza eta irakaskuntza: 1.110 titulu
2016 |
2017 |
2018 |
2019 |
2020 |
|
Hezkuntza/Irakaskuntza |
840 |
786 |
667 |
847 |
1.110 |
Ekoizpenaren % |
37,2 |
33,6 |
30,5 |
36,7 |
43,2 |
Urtetik urtera %Δ |
–28,4 |
–6,4 |
–15,1 |
27,0 |
31,1 |
Itzulpenen % (1. edizioan) |
27,2 |
26,7 |
34,0 |
21,0 |
24,7 |
Berrargitalpenen % |
27,9 |
33,2 |
39,3 |
30,9 |
27,5 |
Orrialde kopurua |
103.311 |
69.226 |
61.157 |
78.283 |
78.503 |
Orrialde kopurua liburuko |
123,0 |
88,1 |
91,7 |
92,4 |
70,7 |
Liburu mota honek 2019an berreskuratutako lehen postuari eutsi dio, eta ez nolanahi gainera: titulu kopuruan izugarri hazi da, 1.110 aleraino (2019an baino 263 gehiago), eta ekoizpen osoaren %43,2 biltzera heldu da. Egin kontu 2018an %30ean geratu zela (aurten baino 443 titulu gutxiagorekin); datu horrek erakusten du azken bi urteotan izan duen gorakada. Hitz bakarrean esanda: urteko ekoizpen orokorrak izan duen gorakada (262 titulu gehiago) liburu mota honek jan du osorik.
Liburu analogikoaren eta digitalaren indarrak honela banatzen dira: 596 titulu analogiko (%53,7) –2019an baino 18 titulu gehiago– eta 514 digital (%46,3). Digitalak, ikus daitekeenez, indar handia du hezkuntza eta irakaskuntzako liburuan: urte bakarrean bikoiztu egin du titulu kopurua (269tik 514ra), eta ia analogikoaren neurrira iritsi da.
Itzulpenaren pisua zerbait berreskuratu da 2019tik, %21etik %24,7ra. Dena den, egia esan, ez zaigu datu guztiz fidagarria iruditzen, konbentziturik baikaude egiazko itzulpena askoz ere altuagoa dela testuliburuaren esparruan; izan ere, argitaletxe batzuetan ahalegin handia egiten da itzulia edo birmoldatua izan dena nobedadea balitz bezala agertzen.
Liburu mota honen berrargitalpen mailari dagokionez, %27,5ean geratu da; azken urteotan herenaren inguruan egonkortzen ari zela zirudien arren, ostera ere laurden aldera jaitsi da.
Irakaskuntzaren eboluzio-lerroa
Eboluzioaren lerroa 2015eko gailurretik gertu kokatzen da. Bikain antzematen zaio grafikoan azken bi urteotako gorakadari.
Irakaskuntzaren eboluzioaren indizea
Hamarkada honetan sei aldiz egin du gora hezkuntza eta irakaskuntza liburuak, eta lau aldiz behera.
Bigarren urtean jarraian halako igoera izateak zer esan nahi duen irakurtzen ez da erraza, hezkuntza eta irakaskuntzako liburuak joera sigi-sagatsua izaten baitu oro har. Ea 2021eko liburugintzan zer gertatzen den liburu mota honekin.
Barne sailkapena
Didaktika. Pedagogia. Orientabideak. Hezkuntzaren antolakuntza……4,6
Eskolaurrea. Haur eskola……………………………………………………………10,6
Lehen Hezkuntza………………………………………………………………………51,6
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza……………………………………………….30,7
Besterik…………………………………………………………………………………..2,5
%100
Barne sailkapenean argi ikusten denez, LH eta DBH dira, beti bezala, sail hornituenak. Hurrengo taulan, bi horien balioak sei urteko perspektiban bildu ditugu.
Urtea |
LH |
DBH |
2015 |
65,0 |
26,9 |
2016 |
28,6 |
53,7 |
2017 |
27,7 |
40,1 |
2018 |
43,9 |
28,8 |
2019 |
71,8 |
14,5 |
2020 |
51,6 |
30,7 |
Taulan ikus daitekeenez, galga jarri zaio LHko liburuak iaz izandako gorakadari, eta DBHko liburua aurreko urteetako ehunekoetara hurbildu da berriro. Beti diogun bezala, esparru honetan eskola materialen egutegi propioa eta politika editorialak gurutzatzen direnez, ez dugu uste irakurlegoaren profilaren edo hezkuntza politikaren alorreko azalpenak bilatu behar direnik.
Haur eta gazteentzako argitalpenak: 644 titulu
2016 |
2017 |
2018 |
2019 |
2020 |
|
Haur/Gazte |
608 |
699 |
732 |
613 |
644 |
Ekoizpenaren % |
26,9 |
29,9 |
33,5 |
26,6 |
25,1 |
Urtetik urtera %Δ |
–7,5 |
15,0 |
4,7 |
–16,3 |
5,1 |
Itzulpenen % (1. edizioan) |
68,5 |
73,3 |
69,5 |
65,6 |
60,8 |
Berrargitalpenen % |
37,3 |
32,5 |
35,5 |
35,1 |
40,1 |
Orrialde kopurua |
38.048 |
52.577 |
48.675 |
44.968 |
43.693 |
Orrialde kopurua liburuko |
62,6 |
75,2 |
66,5 |
73,4 |
67,8 |
Haur eta gazteentzako liburua dator bigarren lekuan, ohikoa den bezala. Duela bi urteko gailurraren ondoren, 2019ko antzeko zenbakietan geratu da, bai kopuru absolutuan, bai ehunekoan: 2019an baino 31 titulu gehiago, baina puntu eta erdi gutxiago.
Aurreko urteetan bezala, sail honetako ia liburu guztiak analogikoan argitaratu dira (629 titulu, %97,7), eta 15 bakarrik digitalean (%2,3).
Liburu mota honetan itzulpenak beti izan duen garrantzia zertxobait apaldu da 2020an, %60,8an geratu baita. Berrargitalpenak, berriz, gora egin du azken urteekin alderatuta, %40raino iritsiz. Liburu mota honen izaera eta helmuga kontuan izanda, aurrerantzean ere goranzko joera hori indartzea albiste pozgarria izango litzateke.
Haur eta gazte liburuaren eboluzio-lerroa
Eboluzioaren lerroan suma daitekeenez, liburu mota hau azken hamarkadako urte gehienetako balioetan ibili da 2020an ere 2000ko erreferentziarekiko: 73,6 puntu gorago ibili da aurten. 2017 eta 2018ko balio altuetatik behera, dena den.
Haur eta gazte liburuaren eboluzioaren indizea
Eboluzioaren indizeak 5,1 puntuko igoera erakusten du. 2019ko beherakada saihestu da, gutxienez, baina igoera esanguratsurik gabe.
Giza eta gizarte zientziak: 330 titulu
2016 |
2017 |
2018 |
2019 |
2020 |
|
Giza/Gizarte |
323 |
330 |
290 |
335 |
330 |
Ekoizpenaren % |
14,3 |
14,1 |
13,3 |
14,5 |
12,9 |
Urtetik urtera %Δ |
3,2 |
2,2 |
–12,1 |
15,5 |
–1,5 |
Itzulpenen % (1. edizioan) |
33,8 |
27,6 |
33,5 |
30,2 |
24,5 |
Berrargitalpenen % |
8,4 |
7,9 |
7,2 |
6,0 |
6,4 |
Orrialde kopurua |
58.310 |
61.042 |
51.732 |
58.457 |
50.899 |
Orrialde kopurua liburuko |
180,5 |
185,0 |
178,4 |
174,5 |
154,2 |
Giza eta gizarte zientzietako liburuak 2019an berreskuratutako hirugarren lekuari eutsi dio 2020an ere, helduen literaturaren aurretik eta haur eta gazteentzako bi liburu moten ondoren.
Alor honetako sail guztietarako 330 titulu argitaratu dira: kopuru absolutua iazkoaren oso antzekoa den arren, ekoizpen orokorraren igoeraren testuinguruan, emaitza eskasa dela esan genezake: argi ikusten da hori, izan ere, liburu mota honen ehunekoaren jaitsierari erreparatuz: %14,5etik %12,9ra.
Analogikoaren zein digitalaren kopuruak pittin bat aldatu dira, digitalaren alde: zehazki, liburu analogikoa %76,1 da (251 titulu), eta digitala %23,9 (79). Alegia, 2019tik analogikoak hamar puntu behera egin du, digitalak gora egin duen neurri bera.
Itzulpenaren pisua jaitsi egin da berriro, bigarren urtean jarraian: 2018ko %33,5etik 2020ko %24,5era erori da bi urtetan.
Liburu mota honek gizarte esparru handia hartzen du bere baitan: filosofiatik hasi eta geografia edo historiaraino, soziologia, etnologia edo hizkuntzalaritzatik barrena. Eta hori guztia elikatzeko, 330 titulu dauzkagu euskaraz. Eta urtero ia titulu guztiak berriak dira, argitalpenaren indarra oso txikia baita (%6,4). Ez du lur hartzen, ez errorik sakontzen argitalpen mota honek. Diagnosia urterokoa da: gure diglosia kulturalaren beste adierazle baten aurrean gaude.
Giza eta gizarte liburuaren eboluzio-lerroa
2008ko gailurretik behera eginez, azken urteotan antzerako kopuru absolututan mugitu da liburu mota hau, kultur ekosistema osasuntsuago batek eskatuko lituzkeenetatik oso urrun, gure ustez.
Giza eta gizarte liburuaren eboluzioaren indizea
Ekoizpen orokorrak gora egin duen arren, hala eta guztiz ere, giza eta gizarte zientzietako liburuak ezin izan dio 2019ko kopuru xumeari berari ere eutsi. Ez dago ezer gehiago esan beharrik.
Barne sailkapena
Filosofia eta psikologia………………………………..3,9
Soziologia. Estatistika. Politika. Ekonomia…….33,9
Zuzenbidea. Administrazioa…………………………7,9
Etnologia. Etnografia…………………………………..3,3
Artea. Hirigintza……………………………………..18,2
Filologia. Hizkuntzalaritza……………………………15,8
Geografia. Historia…………………………………17,0
%100
Liburu mota honek bere baitan biltzen duen gaitegi zabala erakusten du zerrenda horrek. Eta hori guztia elikatzeko, 330 titulu soilik. Gure kulturaren eta liburugintzaren erretratu ezin fidelagoa eskaintzen digute datu horiek.
Helduen literatura: 296 titulu
2016 |
2017 |
2018 |
2019 |
2020 |
|
Helduen literatura |
276 |
285 |
316 |
311 |
296 |
Ekoizpenaren % |
12,2 |
12,2 |
14,5 |
13,5 |
11,5 |
Urtetik urtera %Δ |
–7,1 |
3,3 |
10,9 |
–1,6 |
–4,8 |
Itzulpenen % (1. edizioan) |
23,6 |
22,3 |
26,4 |
30,9 |
19,3 |
Berrargitalpenen % |
24,6 |
24,6 |
24,4 |
21,9 |
28,4 |
Orrialde kopurua |
47.111 |
43.793 |
51.685 |
39.219 |
46.314 |
Orrialde kopurua liburuko |
170,7 |
153,7 |
163,6 |
126,1 |
156,5 |
Helduen literaturaren multzoko 296 tituluen pisua %11,5 da ekoizpen orokorrean: jaitsi egin da 2019tik, bai kopuru absolutuan (15 titulu gutxiago), bai, bereziki, ekoizpen osoarekiko ehunekoan (bi puntu gutxiago). Izan ere, azken hamarkadako ehunekorik apalenaren aurrean gaude.
Multzo honetan 249 titulu argitaratu dira analogikoan (%84,1), 2019an baino 27 titulu gehiago; digitalean, aldiz, 47 soilik kaleratu dira (%15,9): 2019an baino 42 titulu digital gutxiago atera dira, beraz.
Nobedadeetan itzuli diren literatur liburuak %19,3 bakarrik izan dira (41 titulu), aurreko urteetako balioetatik behera. Berrargitaratutako liburuak, aldiz, %28,4ra igo dira (84 titulu), azken urteetatik gora. Berrargitalpenen datua igotzea beti iruditzen zaigu ekoizpen eta kontsumo osasuntsuagoaren adierazle.
Literaturaren eboluzio-lerroa
Bi hamarkada igaro ondoren, ia-ia 2000ko kopuru absolutu berean gaude 2020an: 2,8 puntu gorago soilik. Titulu kantitateari dagokionez, beraz, helduen literaturak ez du aurrera egiten, atzera ez bada.
Literaturaren eboluzioaren indizea
2019an eta 2020an behera egin du ekoizpenak, gutxi bada ere; aurten, 4,8 puntu. Azken hamar urteetan, sei aldiz egon da jaitsiera, eta lau urtetan bakarrik goranzko joera.
Generoka
Eleberria. Ipuina………………………………………54,4
Olerkia ………………………………………………….17,9
Antzerkia ………………………………………………2,0
Herri literatura. Bertsoa …………………………..2,4
Miszelanea. Kronika. Saioa………………………17,6
Besterik …………………………………………………5,7
%100
Narratibaren nagusitasuna aurreko urteetako neurri bertsuan errepikatu da 2020an ere: %54,4, gainerako generoak urruti utziz. Olerkiak, bere aldetik, iazko beherakadari buelta eman dio, %14,2tik %17,9ra igoz.
Gainerakoak
Zientzia eta teknika: 70 titulu
2016 |
2017 |
2018 |
2019 |
2020 |
|
Zientzia/Teknika |
107 |
134 |
63 |
85 |
70 |
Ekoizpenaren % |
4,7 |
5,7 |
2,9 |
3,7 |
2,7 |
Urtetik urtera %Δ |
2,9 |
25,2 |
–53,0 |
34,9 |
–17,6 |
Itzulpenen % (1. edizioan) |
27,2 |
19,8 |
15,0 |
17,1 |
10,3 |
Berrargitalpenen % |
3,7 |
6,0 |
4,8 |
3,5 |
2,9 |
Orrialde kopurua |
8.937 |
11.190 |
7.551 |
9.574 |
7.389 |
Orrialde kopurua liburuko |
83,5 |
83,5 |
119,9 |
112,6 |
105,6 |
Zientzia eta teknika alorreko liburuak ez du burua altxatzen: behera egin du berriro kopuru absolutuan (70 titulu eskas bakarrik, 2019an baino 15 titulu gutxiago), baina, batez ere, ekoizpen osoarekiko ehunekoan: %2,7 besterik ez du eman. Mende honetako ehunekorik apalenaren aurrean gaude! Behin baino gehiagotan esan izan dugu: euskal liburugintzaren eta euskalgintzaren beraren ahuleziaren adibide bat gehiago dugu begien aurrean.
Zientzia zehatzak. Natur zientziak …………………27,1
Medikuntza ………………………………………………..41,5
Ingeniaritza. Teknologia ………………………………15,7
Zientzia eta teknika aplikatuak. Industria ……….15,7
%100
Zientzia eta teknikaren eboluzio-lerroa
Eboluzioaren lerroak lehen esandakoa berresten du: kopuru absolututan mende osoko bigarren datu baxuena izan da 2020koa; baina, ekoizpen orokorrak igoera izan duenez, urteko ehunekoa inoizko apalena da. Mende hasierako datuetatik behera dabil liburu sail hau, edozein normaltasun zantzutik urrun.
Aisia liburuak: 98 titulu
Musika …………………………………………………….7,1
Argazkia ………………………………………………….11,2
Jolasa. Jokoa. Kirola. ………………………….16,3
Ikuskizunak (antzerkia, zinema…) ……………….8,2
Kiosko literatura …………………………………..57,2
%100
Aisiako liburua iazko kopuruaren inguruan geratu da, 98 titulurekin. Baina liburu mota honek arazo kuantitatibo eta kualitatibo larriak ditu: titulu gutxi, itzulpenak eskas, berrargitalpenik batere ez. Modernitatearen ikur den aisiak euskaraz ez du erakarpen handirik, dirudienez. Diglosiaren beste seinale bat: liburu mota hori ere erdaraz kontsumitzen dugu, antza.
2020ko liburuak: gai sailkapena
Sailak | Zenb. abs. | % |
---|---|---|
0. OROTARIKOAK | 724 | 28,2 |
Zientzia eta kulturaren oinarri orokorrak. Bibliografia. Katalogoak. Bibliotekonomia. Entziklopediak. Kazetaritza. Museoak | 24 | 0,9 |
Haur eta gazteentzako argitalpenak | 700 | 27,3 |
1. FILOSOFIA | 13 | 0,5 |
Metafisika. Ontologia. Estetika. Filosofia sistemak. Psikologia. Logika. Etika | 13 | 0,5 |
2. ERLIJIOA. TEOLOGIA | 8 | 0,3 |
Berezko teologia. Biblia. Kristologia. Mariologia. Teologia morala. Liturgia. Pastoral teologia. Eliza. Kristauez besteko erlijioak | 8 | 0,3 |
3. GIZARTE ZIENTZIAK | 1.261 | 49,1 |
Soziologia. Estatistika. Demografia. Politika. Ekonomia. Zuzenbidea. Herri administrazioa. Gizarte laguntza. Etnologia | 151 | 5,9 |
Hezkuntza. Irakaskuntza. Heziketa. Pedagogia | 1.110 | 43,2 |
5. ZIENTZIA HUTSAK. ZIENTZIA ZEHATZAK ETA NATURALAK | 18 | 0,7 |
Matematikak. Astronomia. Fisika. Kimika. Geologia. Metereologia. Paleontologia. Biologia. Botanika. Zoologia | 18 | 0,7 |
6. ZIENTZIA APLIKATUAK. MEDIKUNTZA. TEKNIKA | 49 | 1,9 |
Medikuntza. Ingeniaritza. Teknika. Nekazaritza. Basogintza. Zooteknia. Etxeko ekonomia. Industria. Zenbait industria eta lanbide. Eraikuntza. Sukaldaritza | 49 | 1,9 |
7. ARTEA. JOLASAK. KIROLAK | 100 | 3,9 |
Artea. Estetika. Hirigintza. Arkitektura. Eskultura. Marrazketa. Margogintza. Argazkigintza. Musika | 78 | 3,0 |
Jostaldiak. Jolas eta jokoak. Kirolak | 22 | 0,9 |
8. FILOLOGIA. LITERATURA | 340 | 13,2 |
Hizkuntzalaritza. Filologia | 44 | 1,7 |
Literatura. Literatur generoak | 296 | 11,5 |
9. BIOGRAFIA. HISTORIA. GEOGRAFIA | 56 | 2,2 |
Biografiak | 20 | 0,8 |
Historia.Geografia | 36 | 1,4 |
GUZTIRA | 2.569 | 100,0 |