Liburugintza
2019ko liburugintza
Azterketa
Euskal liburugintza 2019
Xabier Eizagirre Gesalaga
Filosofian lizentziaduna eta JAKINeko erredakzio burua
Urteroko ohiturari jarraituz, liburu ekoizpenaren emaitzak aurkeztu eta aztertu nahi ditugu aurten ere. Jakina denez, Joan Mari Torrealdaik 1976tik 2017 arte, urtero-urtero etenik gabe, liburugintzaren ikerketa soziologiko sistematikoa osatu eta Jakin aldizkarian argitaratu zuen. Lan horrek bi emaitza sendo ekarri ditu: batetik, euskarazko liburugintzaren katalogoa osatu du Jakinek; eta, bestetik, liburugintza kultura oso baten osasunaren adierazletzat hartuta, sei hamarkadetako sistematizazioa ahalbidetu du, indarguneak eta ahulguneak modu propositiboan identifikatuz.
Iaz hartu genuen Torrealdaik berariaz utzitako lekukoa, eta aurten ere ikerketa lerro honi segida emango diogu Jakinetik.
2019ko liburugintzaren azterketa duzu ondorengoa.
Ohar metodologikoak
Azterketa honek hamarkadatan zehar taxutu eta findutako metodologiari jarraitzen dio. Urtetik urtera saiatu gara hobetzen, azterketak fintzen eta informazio iturriak zehazten. Gogoratze aldera, esan dezagun lege gordailua dela urtea markatzen duena, eta urtearen barruan arakatzen duguna ISBN duen titulua dela. Bildu, ISBNdunak baino gehiago biltzen ditugu, eta horietako batzuk aurkitu daitezke gure webgunean jartzen dugun katalogoan.
Bi urrats nagusi ditu gure metodologiak: informazioaren bilketa eta azterketa bera.
Informazioaren bilketa
Lehen urratsa liburuen katalogoa osatzea izaten da. Eta, horretarako, liburu bilketari ekiten diogu. Ematen duena baino nekezagoa da liburuen informazioa inguratzea. Guk aurrena informazioaren gune zuzenera jotzen dugu, editorialetara, eta gero sareak botatzen ditugu hemen eta han, informazio bila. Gezurra badirudi ere, ez digute euskal argitaletxe guztiek informazioa eskura ematen. Kanpoko argitaletxeekin, jakina, zailagoa da oraindik. Ez da harro egoteko moduko jarrera, gure ustez. Baina, zailtasunak zailtasun, katalogoa osatzea lortzen dugu.
Gure aurtengo informazio iturriak hauek izan dira:
- Argitaletxe eta argitaratzaileak zuzenean: %26.
- Liburutegiak, Koldo Mitxelena Kulturunea eta Donostiako Udal Liburutegi Nagusia: %23,3.
- ISBN (International Standard Book Number), ELSN (Euskadiko Liburutegien Sistema Nazionala) eta EIPS (Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarea) arakatuz lortua: %49,7.
- Bestelako bideak (Internet, Biblioteca Nacional espainiarra…): %1.
Aipagarria da argitaletxeetatik zuzenean jasotzen dugun informazioa gutxitzen ari direla azken urteetan, eta 2018tik dezente jaitsi dela: %37,6tik %26ra. Informazio iturri fidagarri eta seguruena den heinean, zer pentsatua ematen digu beheranzko joera horrek.
Informazioa ahalik eta zehatzen bildu eta gero, liburu bakoitzaren fitxa bibliografikoa osatzen dugu, hainbat datu edo ezaugarriren inguruan: titulua, autorea, itzultzailea, elebitasuna, argitalpen maila, moldatzailea, argitaratzailea, koedizioa, herria, neurriak, orrialde kopurua, gaia.
Jasotzen dugun eta bilatzen dugun informazioari esker fitxa bibliografikoak osatu ondoren, urteko katalogo osoa gure webgunean jartzen dugu kontsultagai. Esan bezala, azterketarako erabili ditugun tituluak baino gehiago daude webguneko zerrendan. Izan ere, eduki aldetik interesgarriak izan eta arrazoiren batengatik ISBN gabe argitaratu diren batzuk ere eransten dizkiogu ISBNdunen zerrendari. 2019ko katalogoak 2.474 titulu biltzen ditu guztira: ISBN duten 2.291 titulu eta ISBN gabeko 183.
Azterketa hiru ataletan
Informazioa bildu ondoren, hiru ataletan banatzen dugu azterketa: ekoizleak eta ekoizpena, eskaintza editoriala eta ekoizpen tematikoa.
- Ekoizleak eta ekoizpena: iturri desberdinen araberako titulu kopuru desorekatua, ekoizle kopurua, hamar argitaletxe nagusien ekoizpena, argitaratzaileen tipologia eta tipologiaren araberako produkzioa.
- Eskaintza editoriala: tituluak zenbat diren, horien artean zenbat diren nobedade eta zenbat berrargitalpen, zenbat diren jatorrizko eta zenbat itzulpen.
- Ekoizpen tematikoa: urteko ekoizpena –aurtengo 2.291 tituluak, esate baterako– nola banatzen dira gai eremutan? Horri erantzuteko, sei gai eremu nagusi bereizten ditugu: hezkuntza eta irakaskuntza liburua, haur eta gazteentzako liburua, giza eta gizarte zientzietako liburua, helduen literatura, zientzia eta teknika alorrekoa eta aisia liburua.
Aurtengo azterketaren atarian
Honako hauek dira 2019ko liburugintzak eman dituen datu kuantitatibo esanguratsuenak:
- Argitaratzaileei dagokienez, 290 izan dira 2019an: ekoizleen kopurua ez da urtetik urtera modu esanguratsuan aldatzen, 300 inguru dabil aspaldi. Jakina, ekoizle ugari horien artean denetik dago: argitaletxeak eta argitaratzaileak, txikiak eta handiak, profesionalak eta amateurrak, bertakoak zein kanpokoak, publikoak eta pribatuak, izaera askotarikoak.
- Eskaintza editorialari dagokionez, 2019ko ISBNdun tituluen kopurua 2.291 da, horietako %79 bertsio analogikoan eta %21 digitalean.
Iaztik hona 105 titulu gehiago argitaratu da. Digitalean izan da gehikuntza osoa (192 titulu); aitzitik, liburu analogikoak 87 titulu egin du behera.
Nobedadeak %75,1 dira, 1.720 titulu, iaz baino 163 gehiago. Berrargitalpenen kopuruak, 571 titulu, 58 unitate galdu ditu iaztik, eta %24,9 dira aurten.
- Gaiei dagokienez, hezkuntza eta irakaskuntza liburua lehen tokira igo da berriro, 834 titulurekin (ekoizpen osoaren %36,4, iaz baino sei puntu gehiago).
Haur eta gazteentzako liburua bigarren tokira jaitsi da, 610 titulurekin (%26,6, iaz baino 7,3 puntu gutxiago).
Giza eta gizarte zientzietako liburuak hirugarren tokia berreskuratu du, 337 titulurekin (%14,7).
Helduen literatura, aldiz, laugarrenera jaitsi da (309 titulu, %13,5).
Bosgarren tokia aisia liburuari dagokio (93 titulu, %4), eta seigarrena zientzia eta teknikari buruzko liburuari (86 titulu, %3,8).
Ekoizleak eta ekoizpena
Iturri estatistikoak
Urtero konparatu ohi ditugu iturri estatistiko ezberdinek liburugintzari buruz egindako azterketatan eskaintzen dituzten datuak. Izan ere, datuen arteko aldea esanguratsua da oso: aski da ondoko taulak erakusten duen bost urteko lagin hori ondorio berberera iristeko, hau da, zein den handia batzuen eta besteen emaitza desberdintasuna eta, batez ere, beste biekin alderatuz gurea.
Urtea / Iturria |
PEEL |
Precisa / Conecta |
Jakin |
2015 |
1.222 |
1.798 |
2.621 |
2016 |
1.644 |
1.790 |
2.266 |
2017 |
1.430 |
1.958 |
2.342 |
2018 |
1.116 |
1.842 |
2.186 |
2019 |
1.254 |
1.847 |
2.291 |
Gakoa informazio iturrietan dago, batetik, eta informazioa eskuratzeko metodologian, bestetik. Bestela ezin da kopuru diferentzia hori azaldu. Horrenbestez, ikertzailearen fidagarritasuna bera dago auzitan. Eta, fidagarritasunaren aurretik, baita metodologia bera ere.
Espainiako Kultura Ministerioaren Panorámica de la edición española de libros (PEEL) azterketa lege-gordailuz hornitzen omen da. Euskadiko Editoreen Elkartearentzat eta Espainiako Editoreen Elkarteen Federazioarentzat lan egiten duen Conecta etxeak, aldiz, editoreei egin ohi dien kontsulta du informazio iturri.
Informazio iturri bakartzat argitaletxeak hartuko bagenitu, guk ere jaso dugun informazioaren %26 bakarrik jasoko genuke. Beraz, argitaletxeek zuzenean ematen diguten informazioa jasotzeaz gain, guztiz proaktiboak gara: liburutegietara jotzen dugu, eta gainerako liburuen guneetan ere arakatu ohi dugu, arrasto bila.
2019an, izan ere, Conectaren datuetatik are gehiago urrundu dira guk lortutakoak: 444 titulu gehiago katalogatu ditugu. Azterketa guztiak jasotako datuetan oinarritzen direnez, nabaria da azterketa bakoitzak zer irismen eta balio izan dezakeen.
Orrialde kopuruak
Orrialdeak / Urtea |
2015 |
2016 |
2017 |
2018 |
2019 |
Orrialdeak guztira |
270.399 |
269.957 |
253.220 |
238.293 |
242.788 |
Liburuak guztira |
1.910 |
1.787 |
1.835 |
1.897 |
1.810 |
Batez beste liburuko |
141,6 |
151,1 |
138,0 |
125,6 |
134,1 |
Urtetik urtera %Δ |
15,1 |
–0,2 |
–6,2 |
–5,9 |
–1,9 |
Liburu analogikoaren unibertsoan gaude, zertan esanik ez da, orrialde kontuekin ari baikara, digitala aparte utzita.
Lehen konstatazioa: nahiz eta 87 titulu analogiko gutxiago argitaratu, orrialdeetan behera egin ordez gora egin dugu, 4.500 orrialde irabaziz. Ondorioz, aurtengo liburuak lodiagoak izan dira: orrialde kopuruaren batezbestekoa 125,6tik 134,1era igo da, eta galga jarri zaio, horrenbestez, 2017 eta 2018ko beheranzko joerari.
Bigarren konstatazioa: orrialde kopuruaren igoera nabarmenena hezkuntza eta irakaskuntza liburuetan gauzatu da, proportzio handian: 60.552 orrialde iaz eta 76.071 orrialde aurten. Igoerarik handiena Lehen Hezkuntzan izan da (44.447 orrialde, iaz baino 18.000 orrialde gehiago), DBHn ez da ia aldaketarik egon (iazko 19.645 orrialdetik aurtengo 20.534 orrialdera), eta haur hezkuntzan, aldiz, jaitsiera nabaria izan da (6.527tik 1.555era).
Helduen literaturan, aldiz, orrialde kopuruak asko jaitsi dira: titulu kopuru ia berberarekin, liburuko orrialde kopuruaren batezbestekoa 163,6tik 126,8ra jaitsi da. Argaltze esanguratsua, edonola ere.
Ekoizle ugari
Lehen atal honetan hainbat ezaugarri gurutzatuko ditugu: eragile argitaratzaileen izaera, noski, baina baita horien jarduna eta jatorria ere.
Tituluak |
Argitaratzaileak |
1 |
163 |
2-4 |
68 |
5-9 |
21 |
10-19 |
16 |
20-29 |
8 |
30-39 |
3 |
40-49 |
1 |
50-59 |
1 |
60-69 |
2 |
70-79 |
1 |
90-99 |
1 |
100-150 |
2 |
150etik gora |
3 |
Guztira |
290 |
Guztira, 290 dira 2019an libururen bat plazaratu dutenak. Aurreko urtean baino 44 argitaratzaile gutxiago egon da aurten: alegia, 2016ko kopuruetara itzuli gara.
Dena dela, argitaratzaile asko dira; gehiegi, nahi bada. Baina kontuan izan behar da horietako askok, gehien-gehienek, titulu bat bakarra kaleratu dutela. Eta, beraz, ezin daitezkeela editorialtzat hartu, ezta gutxiago ere. %56,2k titulu bakarra atera dute, erdia pasa dira. Areago: %79,7 dira lau titulu baino gutxiago ekoitzi dituztenak.
Aurreko urtean azpimarratu genuen bezala, urteko 20 tituluko neurriak ezar dezake editoreen arteko ekoizpenaren langa garrantzitsua. 2019an, bada, 20 titulutik gora editoreen %7,6k bakarrik ekoitzi dute, 22 editorek. Beste guztiek –268 argitaratzaile, %92,4– 20 titulu baino gutxiago atera dute. Urtero seinalatu izan dugu gure produkzioaren ahulezia dela ekoizleen atomizazioa.
Ehun titulutik gorako editorialen multzoa dago ahulezia horren goiko erpinean. Aurten bost izan dira ehun liburuko langa gainditu dutenak, aurreko urtean baino bi gehiago: bost horiek ekoizpen osoaren %38,8 bildu dute.
Eta bi mutur horien artean, 20 titulutik behera atera duten 268 horien eta 100 titulutik gora atera duten bost bakar horien tarteko erdiko mailako 17 editoreen presentzia eskasa da, eskasegia. Atomizazioa ez ezik, desoreka hori ere azpimarratu behar da.
Ekoizleen panorama hori ezagututa, azter dezagun tipologiaren araberako bereizketa. Ez baita berdin, ez produkzio mailan, ez tematikan, argitaletxe komertzial peto-petoa izan, edo izan unibertsitate, udal edo kirol elkarte, adibidez.
Argitaletxe nagusien ekoizpena: 1.234 titulu
Argitaletxea |
Nobedadeak |
Berrargitalpenak |
Titulu kopurua |
% |
Elkar |
89 |
209 |
298 |
13,0 |
Ikasmina |
168 |
4 |
172 |
7,5 |
Anaya-Haritza |
114 |
38 |
152 |
6,6 |
Edelvives-Ibaizabal |
139 |
9 |
148 |
6,5 |
Santillana-Zubia |
120 |
0 |
120 |
5,2 |
Erein |
55 |
36 |
91 |
4,0 |
Edebé-Giltza |
26 |
62 |
88 |
3,8 |
Ikaselkar |
27 |
49 |
76 |
3,3 |
Ttarttalo |
38 |
12 |
50 |
2,2 |
Alberdania |
35 |
4 |
39 |
1,7 |
Guztira |
811 |
415 |
1.234 |
53,8 |
Hamar argitaletxe, handienak eta komertzialak, daude zerrenda honetan. Bada hemen agertzen direnak baino gehiago ekoitzi duenik –EHU, 74 titulurekin, bederatzigarren legoke zerrendan–, baina komertzial eta pribatua ez denez, ez dugu aintzat hartu.
Hamar handienen indarra igo egin da: 1.234 titulu. Garai batean, batzuek uste zuten hamar lehenek, horiek edo beste batzuek, gaztaren zati bat ez baizik eta osorik jango zutela. Ez da horrela gertatu. Eta, gainera, badirudi egonkorra dela egoera.
Hamar gorenak izanda ere, bost ez dira ehun titulura iristen. Bestela esan, indartsuenak ere ez dira horren handi.
Hamar horien emaitzak ekoizpen osoaren %53,8 suposatzen du (iaz baino 4,1 puntu gehiago ekoizpen osoan).
Beti du interesa, gure kasuan, argitaletxeen jatorri geografikoa ezagutzeak. 2019an, bosna dira bertako eta kanpoko. Hori bai, bertakoak baino indartsuagoak dira kanpokoak hamar horien ekoizpenaren barruan: %55,1 vs %44,9. Ekoizpen orokorrarekiko, aldiz, bost puntuko aldea ateratzen diete kanpokoek bertakoei: %29,6 vs %24,2.
Bertako eta kanpoko argitaletxeen artean alderik handiena, aurten ere, berrargitalpen politikan dago. Eskuratu ahal izan dugun informazioa fidagarria bada, bertakoek %74,7ko indarra dute berrargitalpenaren baitan, eta, kanpokoek, titulu gehiago ekoitzi arren, %25,3koa bakarrik. Datuak egiazkoak balira (egia ote, adibidez, Santillana-Zubiak batere berrargitalpenik ez duela, edo Ikasminak lau bakarrik?), guztiz esanguratsua litzateke diferentzia hori, berrargitalpenak ekoizpen osoari ematen dion egonkortasun eta ibilbidea kontuan hartzen badugu.
Argitaratzaileen tipologia
Argitaratzaile mota |
Ekoizleak |
Ekoizpena |
% |
Bertako argitaldari pribatu komertziala |
82 |
937 |
40,9 |
Kanpoko argitaldaria |
52 |
870 |
38,0 |
Irakaskuntza + unibertsitatea |
9 |
111 |
4,9 |
Elkartea, taldea, fundazioa, erlijio-etxea… |
83 |
143 |
6,2 |
Argitaldari publikoa |
34 |
154 |
6,7 |
Besterik |
30 |
76 |
3,3 |
Guztira |
290 |
2.291 |
100,0 |
Argitaratzaileen unibertsoa heterogeneoa da. Bertan daude bertakoak eta kanpokoak; argitaratzaile komertzialak eta ez-komertzialak; pribatuak zein publikoak; handiak eta txikiak; irakaskuntzakoak; talde, elkarte, fundazioak. Guk horiek denak bost multzoko tipologian ordenatu ohi ditugu.
Bertako argitaletxe pribatu komertziala
Hainbat ezaugarri ditu. Lau dira identifikatzeko baliagarriak: erabakigunea Euskal Herrian daukate, profesionalak dira maila batean edo bestean, pribatuak dira, enpresa bokazioa dute. Eta bereizgarriena: horien guztien berezko misioa liburu argitalpena da.
Ekoizleen %28,3 dira eta ekoizpen osoaren %40,9 zor zaio berorien lanari. Ekoizle/ekoizpen ratiorik hoberena dute.
Ondokoak izan dira gehien ekoitzi dutenak: Elkar (298), Erein (91), Ikaselkar (76), Ttarttalo (50) eta Alberdania (39).
Kanpoko argitaletxeak
Ekoizle/ekoizpen ratioan paretsu dago kanpokoen multzoa. Ekoizleen %17,9 dira kanpokoak eta produkzioaren %38 dago horien esku.
Nobedadeak lantzen dituzte batez ere, eta ia ez dute berrargitalpenik ekoizten. Hori baino okerragoa da gai aldetiko desoreka: haur eta gazteentzako material didaktikoak jorratzen dituzte ia esklusiban.
Aurtengo emankorrenak Ikasmina (172), Anaya-Haritza (152), Edelvives-Ibaizabal (148), Santillana-Zubia (120) eta Edebé-Giltza (88) izan dira.
Argitaratzaile publikoa
Erakunde publiko handi zein txikiek osatzen dute multzo hau, Eusko Jaurlaritzatik udaletara.
Iaz baino 45 titulu gehiago atera dituzte, %29,2 gehiago, alegia. Ekoizleen %11,7 dira publikoak, eta ekoizpenaren %6,7 hartzen dute.
Elkarte, fundazio eta parekoak
Multzo handia da honakoa, bertan sartzen baitira elkarteak, fundazioak, taldeak…
Iazko antzeko kopuruetan dabil aurten ere sail honetakoen ekoizpena: ekoizleak %28,6 dira eta ekoizpena %6,2. Jarduera atomizatuaren eredu nagusia dugu hemen, horrenbestez.
Irakaskuntzakoak
Iaztik hona ekoizleen kopurua ia erdira jaitsi den arren (hemeretzitik bederatzira), 4,9ko ekoizpenari eutsi zaio ekoizleen %3,1ekin.
Ekoizle unibertsitarioa
Ekoizpen unibertsitarioaren sail honetan, guztira 107 titulu (ekoizpen osoaren %4,7) argitaratu dituzte lau ekoizlek: lehenik, Euskal Herriko Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzuak 74 titulu ekoitzi ditu (%72); bigarren ekoizle nagusia Udako Euskal Unibertsitatea izan da, 21 titulurekin (%19,6); eta, gainera, bien artean koedizioan argitaratutako sei liburu erantsi behar dizkiegu kopuru horiei. Beste biek ez dute askorik argitaratu: Mondragon Unibertsitateak lau titulu eta Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoak bi. Horixe da guztia, gure informazioaren arabera.
Hona gaien hurrenkera:
Giza/Gizarte |
43,9 |
Zientzia/Teknika |
26,3 |
Helduen literatura |
16,8 |
Hezkuntza/Irakaskuntza |
9,3 |
Aisia |
2,8 |
Orotarikoak |
0,9 |
Gaien hurrenkera eta bakoitzaren ehunekoak 2018koaren oso-oso antzekoak dira, ia berdinak.
Bertakoak eta kanpokoak testuliburuen merkatuan
Testuliburuen merkatua aztertzeko ere, hamar ekoizle handienen unibertsoan jarraitzen dugu. Bertako eta kanpoko editorialen bereizketa geografikoa da azalez, baina ekosistema industrial eta kulturalean berebiziko garrantzia duena sakonean. Kontua da ekoizpenaren erabakigunea nork duen, bereziki hezkuntza curriculumari lotutako arloan. Izan ere, hezkuntza edo irakaskuntzako liburu produkzio handiena ez dago euskal editorialen esku, baizik eta estatu mailako argitaletxeetan. Curriculum propioa proposatzen duen Eusko Jaurlaritzarentzat badu garrantzirik gertakari horrek.
Batzuek eta besteek ekoizpenean duten gradua ez da urtero bera izaten, baina kanpokoen esku hartzearen emaitza urtero da handia, ikasmaterialetan ekoizpenaren erditik gorakoa. Hona azken urteotako emaitzak hamar argitaletxe nagusien artean:
|
Ekoizle nagusien pisua irakaskuntzan |
||
Urtea |
Bertokoak |
Kanpokoak |
Gainerakoak |
2015 |
17,7 |
78,8 |
3,5 |
2016 |
22,4 |
74,5 |
3,1 |
2017 |
32,3 |
61,7 |
6,0 |
2018 |
30,0 |
65,0 |
5,0 |
2019 |
23,6 |
73,1 |
3,3 |
Garrantziaren handia kontuan hartuta, hiru taula baliatuz azalduko dugu jarraian bi ekoizle-mota horiek, alegia, kanpoko argitaletxeek edo bertako argitaletxeek, argitalgintzan duten portaera. Bereziki curriculuma arakaturik ere, argigarri da gainerako gai-eremutan duten ekarpena ere kontrolatzea. Horretarako, taula bakoitzean gai eremu guztiak daude zerrendatuta.
Taula bakoitzak bost zutabe dauzka: lehenean gaia agertzen da, eta hurrengo hiruretan ekoizleak: bertako, kanpoko eta gainerakoak. Bertako eta kanpoko diogunean, ez gara ari hango edo hemengo guztiez, baizik eta argitaletxe profesional-komertzial-pribatuez, aurreko atalean aipatu ditugun bestelako ekoizleak (publikoak, elkarteak, irakaskuntzan alorrekoak…) aintzat hartu gabe.
Lehen taulan zifra absolutuak agertzen dira, eta horiei esker ikus daiteke zein den edizio mota bakoitzaren pisua.
Bigarren taulak alderaketaren ikuspegia proposatzen du. Ezker-eskuin, etzanean irakurri behar da taula hori, gai-eremuz gai-eremu kanpokoen eta barrukoen indarra zein den neurtzeko.
Hirugarren taula, azkenik, zutikakoa edo bertikala da, zutabe bakoitza goitik behera irakurtzekoa. Editorial mota bakoitzaren baitan ekoizpena non mamitzen den adierazteko balio du. Edizio mota bakoitzaren indargune eta ahulguneak non dauden erakusten du.
Lehen taulan, horrenbestez, balio absolutuak ematen ditugu, eta horiei esker badakigu edizio mota bakoitzaren balio kuantitatiboa.
|
Balio absolutuak |
|||
Gaia/Ekoizlea |
Bertokoak |
Kanpokoak |
Gainerakoak |
Guztira |
Ekoizpen osoa |
928 |
872 |
491 |
2.291 |
HI |
197 |
610 |
27 |
834 |
HG |
376 |
202 |
32 |
610 |
GG |
50 |
9 |
278 |
337 |
HL |
252 |
14 |
43 |
309 |
AL |
32 |
18 |
43 |
93 |
ZT |
13 |
18 |
55 |
86 |
Besterik |
8 |
1 |
13 |
22 |
Oro har, ekoizpen osoaren baitan, Euskal Herrian argitaratzen diren liburuak dira nagusi, bai bertako editore komertzialek argitara ematen dutena (928 titulu) eta bai elkarte, talde, fundazio, argitaldari publiko eta enparauek argitaratzen dutena (491 titulu); 1.419 titulu dira guztira (ekoizpen osoaren %61,9).
Gai eremuak banaka begiratuz ere, bertakoen zifrak altuagoak dira sailez sail, salbuespen nabarmen batekin: hezkuntza eta irakaskuntza liburuan oso goitik daude kanpokoak, 610 vs 197. Iaztik desoreka ia bikoiztu egin da, gainera, kanpokoen emariaren alde betiere.
Bigarren taula horretan, alderaketaren ikuspegia proposatzen da.
|
% horizontalak |
|||
Gaia/Ekoizlea |
Bertokoak |
Kanpokoak |
Gainerakoak |
Guztira |
Ekoizpen osoa |
40,5 |
38,1 |
21,4 |
2.291 |
HI |
23,6 |
73,2 |
3,2 |
834 |
HG |
61,7 |
33,1 |
5,2 |
610 |
GG |
14,8 |
2,7 |
82,5 |
337 |
HL |
81,6 |
4,5 |
13,9 |
309 |
AL |
34,4 |
19,3 |
46,3 |
93 |
ZT |
15,1 |
20,9 |
64,0 |
86 |
Besterik |
36,3 |
4,6 |
59,1 |
22 |
Ezker-eskuin, etzanean, irakurri behar da aurreko taula hori, gai-eremuz gai-eremu kanpokoen eta barrukoen indarra zein den atzemateko.
Ekoizpen osoa aintzat hartuz, bertakoak dira nagusi kanpokoen aldean (%40,5 vs %38,1). Hezkuntza eta irakaskuntza liburuaren lerro horizontalean, aldiz, alde handiz dira nagusi kanpokoak, bertakoekiko 50 puntuko alde nabarmenarekin. Iazko aldea 30 puntukoa zen bien artean: ikaragarri handitu da desoreka!
Bien arteko konparaketa horretan, argi ikusten da aurten ere kanpokoek ekoizpen sinbolikoa dutela bestelako gaietan: ia esku hartzerik ez dutela helduen literaturaren eta giza eta gizarte zientzietako liburuen alorretan. Argi dago, kanpoko editorialak ez dira euskal liburugintzaren ekosisteman integratzen: haur eta gazteen eta eskola liburuen merkatu kautibora mugatzen dira, besterik gabe.
|
% bertikalak |
|
Gaia/Ekoizlea |
Bertakoak |
Kanpokoak |
Ekoizpen osoa |
100,0 |
100,0 |
HI |
21,2 |
69,9 |
HG |
40,5 |
23,2 |
GG |
5,4 |
1,0 |
HL |
27,2 |
1,6 |
AL |
3,4 |
2,1 |
ZT |
1,4 |
2,1 |
Besterik |
0,9 |
0,1 |
Irakurketa bertikala benetan esanguratsua da editorialen filosofia aurkezteko: argitaldari espainiarren ekoizpena haur eta gazteentzako eta hezkuntza liburuetan zentratzen da kuantitatiboki (%93,1); eta, bereziki, hezkuntzakoan (%69,9). Gainerako alorretan ez dute ia ezer ekoizten.
Lau taula horiek argi uzten dute Hegoaldeko eskoletan curriculum espainiarra dela zabalduena. Izan ere, kanpoko argitaletxeek hezkuntzaren muinari heltzen diote, euskal curriculumari. Helburu nagusi eta bakarra horixe dute, Euskal Herriko eskoletan kanpoan sorturiko curriculum egokitua sartzea.
Gure betiko kezkak, horrenbestez, ez du lasaigarririk topatu 2019ko ekoizpenean; aitzitik, esan dugun bezala, kanpokoen aldeko desoreka nabarmen areagotu da.
Kezka horien inguruan sarritan aipatzen ditugun arrazoi eta argudioak ezin hobeto islatu ziren Berria-k azaroaren 14an argitaratutako ‘Euskal Herria testuliburuetan’ erreportaje sortan. Bertan, besteak beste, zenbait argitaletxek DBHko Gizarte Zientzien arlorako eginiko testuliburuak aztertu zituen Iñaki Petxarromanek, batik bat ‘Euskadi’ eta ‘Euskal Herria’ terminoen erabilpenari batzuetan eta besteetan ematen zaion tratamenduari helduz. Eta, espero bezala, agerian geratzen da bertako eta kanpoko argitaletxeen irizpideen arteko aldea. Mikel Peruarenak egun berean Hizpideak atalean idatzitako hitzek ere bikain laburbiltzen dute auziaren mamia:
Beti dago proiektu nazional bat atzean. Euskal Herriaren aldeko edozer egitea doktrinatzea da, eta Espainia edo Frantzia daudenean eustea normalitatea, baina beti dago proiektu nazional bat eraikitzeko bitarteko bat atzean. Proiektu nazionalak egunero eraikitzen direlako. […] Estatuek dute proiektu nazionalak irudikatzeko boterea. […] Eta horregatik desagertzen da Euskal Herria ikasliburuetatik. Ezin dena imajinatu ezin delako existitu. Eta auzi honetan ikasliburuak ez dira neutroak. Euskal Herria erakustea bezainbesteko doktrinamendua da ez erakustea; proiektu nazionalen arteko gatazka batean gaudelako hemen.
Argitalpen digitala
- 2014: 526 titulu
- 2015: 711
- 2016: 479
- 2017: 507
- 2018: 289
- 2019: 481
Argitalpen digitala ekoizpen osoaren %21era igo da 2019an: 192 titulu gehiago. Iazko amiltzearen ondoren, digitalak indarra hartu berriro, 2015eko gailurrera iritsi gabe betiere.
Ekoizpen osoan analogikoa erabat nagusi den arren (%79), ia zortzi puntu egin du behera aurreko urtetik: 2018an baino 87 titulu gutxiago.
Gaia |
Analogikoa (%) |
Digitala (%) |
Guztira |
Hezkuntza/Irakaskuntza |
67,7 |
32,3 |
834 |
Haur/Gazte |
95,7 |
4,3 |
610 |
Giza/Gizarte |
86,4 |
13,6 |
337 |
Helduen literatura |
71,2 |
28,8 |
309 |
Aisia |
89,2 |
10,8 |
93 |
Zientzia/Teknika |
53,5 |
46,5 |
86 |
Liburu digitalaren batezbestekoa (%21) gainditu egiten dute hiru liburu mota hauek: zientzia eta teknika liburuek (ia erdia, %46,5), hezkuntza eta irakaskuntzakoek (%32,3) eta helduen literaturak (%28,8). Gainerako guztiak batezbestekoaren azpitik (giza eta gizarte liburuak %13,6, aisia liburuak %10,8) edo oso azpitik daude (haur eta gazteentzakoak %4,3).
Gaia |
Analogikoa (%) |
Digitala (%) |
Hezkuntza/Irakaskuntza |
31,2 |
55,9 |
Haur/Gazte |
32,3 |
5,4 |
Giza/Gizarte |
16,1 |
9,6 |
Helduen literatura |
12,2 |
18,5 |
Aisia |
4,6 |
2,1 |
Zientzia/Teknika |
2,5 |
8,3 |
Aurreko taulak liburu analogikoa eta digitala beren baitan nola banatzen diren erakusten du. Analogikoak, jakina, hobeto islatzen du liburugintzaren egitura osoa, gehiengoa berak baitu.
Liburugintza digitalak egitura desorekatua du, baina urtea joan eta urtea etorri bere egitura propioa bereganatuz doala esan genezake. Aurtengoan ere hezkuntzak erdia eta gehiago hartzen du (%55,9), eta asko jaisten da gainerakoetan.
Eskaintza editoriala
Azterketa honen bigarren atalean, argitaratzaileen emaitza material eta kuantitatiboez jardungo dugu. Hainbat ezaugarri arakatuko ditugu jarraian: titulu kopuru, liburuen egiletza kronologikoa eta linguistikoa. Eta hori guztia, ez soilik aurtengo datuekin, fokua 2000tik gaurdainoko bilakaerara irekiz baizik.
Eskaintzaren azterketari buruzko gure ekarpen nagusia, beharbada, emaitza bakoitza bere testuinguru kronologikoan ematea da; izan ere, urteko informazio soilak ez du, isolaturik, interpretaziorako biderik irekitzen.
2019ko eskaintza editorialaren datu nagusien laburpen txiki batekin hasiko gara. Aurtengo titulu kopurua igo egin da: 2.291 titulu izan dira aurten, horietako %79 bertsio analogikoan atereak eta %21 digitalean. 1.720 titulu nobedade edo lehen edizio dira (%75,1), aurreko urtean baino 163 gehiago. Berrargitalpenen kopurua, berriz, jaitsi egin da, 571 titulu (%24,9).
Euskaraz sorturikoak 1.160 dira (%69,3); itzulpenak, hortaz, 560 titulu (%30,7).
2.291 titulu
2000tik honako ibilbidean 2008ko eta 2015eko liburugintzatan kokatu dira bi gailurrak, bi puntu gorenak: 2.696 eta 2.621 titulurekin, hurrenez hurren. Gainerakoan, azken urteetan ekoizpena 2.200 tituluren bueltan dabil: 2019an pixka bat igo egin da eta neurri horretatik gorago iritsi da, 2.291 titulurekin.
Hurrengo laukian, aldiz, ekoizpen hori bitan banatua dator, analogikoa eta digitala, biak elkarren arteko alderaketan. Eta argi eta garbi ikus daiteke ekoizpen digitalak hartzen duela bere bizkar urteko igoera, 192 titulutan emendatu baitu aurreko urtekoa. Paperezkoak, aldiz, behera egin du, 192 titulu gutxiagorekin. Aurreko urtean gertatutakoari buelta eman zaio, 2018an analogikoak gora eta digitalak behera egin baitzuten.
Urtea / Liburu mota |
Analogikoa |
Digitala |
Guztira |
2007 |
2.225 |
39 |
2.264 |
2008 |
2.587 |
109 |
2.696 |
2009 |
2.195 |
243 |
2.438 |
2010 |
2.017 |
258 |
2.275 |
2011 |
2.160 |
242 |
2.402 |
2012 |
2.062 |
176 |
2.238 |
2013 |
1.690 |
184 |
1.874 |
2014 |
1.715 |
526 |
2.241 |
2015 |
1.910 |
711 |
2.621 |
2016 |
1.787 |
479 |
2.266 |
2017 |
1.835 |
507 |
2.342 |
2018 |
1.897 |
289 |
2.186 |
2019 |
1.810 |
481 |
2.291 |
Bai zifra nagusi horietan, eta bai gero aztertuko ditugun barne ataletan, eboluzioaren ikuspegia beti dago presente, bi modutan garatua: eboluzioaren lerroa eta eboluzioaren indizea. Eboluzioaren lerroak 2000ko erreferentziatik abiatzen da, liburugintzaren jokamoldea urte horrekiko konparatuz. Eboluzioaren indizean, aldiz, erreferentzia puntua laburra da, aurreko urtea, alegia: urte arteko gorabeherak erakusten ditu, ekoizpenak aurreko urtearekiko gora edo behera egin duen.
Tituluen eboluzioa
Tituluen eboluzio honetan liburu mota guztiak agertzen dira, nobedadeak, berrargitalpenak, euskaraz sorturikoak, itzulpenak. Eta bi erreferentzia punturen arabera aztertuko dugu: bata, 2000 urtea; bestea, aurreko urtea, 2018. Beraz, ikuspegi luzea eta laburra, biak dira errealitatearen ispilu.
Eboluzioaren lerroak erakusten duenez, 2000. urtean baino 32 puntu altuago dago 2019ko titulu kopurua. Eboluzioaren indizeak, aldiz, aurreko urtearekiko igoera markatzen du: 4,8 puntu.
Urtero bezala, azterbide horixe bera erabiliko dugu atal osoan, adierazle argigarriak eskaintzen baititu.
Nobedadeak eta berrargitalpenak
Urtea |
Nobedadea |
Berrargitalpena |
2000 |
65,7 |
34,3 |
2001 |
71,7 |
28,3 |
2002 |
70,8 |
29,2 |
2003 |
71,1 |
28,9 |
2004 |
74,0 |
26,0 |
2005 |
71,2 |
28,8 |
2006 |
67,9 |
32,1 |
2007 |
69,8 |
30,2 |
2008 |
69,5 |
30,5 |
2009 |
69,8 |
30,2 |
2010 |
71,0 |
29,0 |
2011 |
71,8 |
28,2 |
2012 |
68,3 |
31,7 |
2013 |
68,0 |
32,0 |
2014 |
74,0 |
26,0 |
2015 |
80,8 |
19,2 |
2016 |
75,2 |
24,8 |
2017 |
74,5 |
25,5 |
2018 |
71,2 |
28,8 |
2019 |
75,1 |
24,9 |
Batez beste |
71,6 |
28,4 |
Gorabehera txikiekin, azken urteetako proportzioei eusten die aurtengo ekoizpenak ere: nobedadeek hiru laurden hartzen dituzte, eta berrargitalpenek beste laurdena. Argi dago euskal liburugintzan nobedadeak sekulako indarra duela, eta berak definitzen duela ekoizpenaren ildoa. Berrargitalpenen ehunekoak, iazko igoeratxoaren ondoren, laurdenerako bidea hartu du atzera.
Beti pentsatu izan dugu berrargitalpenak indar handiagoa beharko lukeela, eredugarriagoa zaigun edizio frantsesaren ildotik. Izan ere, berrargitalpenaren ahulezia euskal liburugintzaren izaera diglosikoaren sintoma bat gehiago da, gure ustez.
Nobedadeak
Nobedadeen eboluzio-lerroa
2000. urtea erreferentziatzat hartuta, aurtengo nobedadeen produkzio maila 51 puntu gorago dago. Baina, egia esan, maila bertsua da gehien errepikatzen dena. Azken hamarkadan bi urtek markatu dute diferentzia: batek negatiboa (2013, 12 puntu bakarrik gora), eta positiboa besteak (2015, 86 puntu gora).
Nobedadeen eboluzioaren indizea
2018an nobedadeek kopuru absolututan izandako jaitsierari (%10,8) buelta eman zaio erabat 2019an: %10,5 igo da nobedadeen kopurua. Badirudi liburu mota honetan igoerak eta jaitsierak urterik urte orekatuz doazela.
Nobedadeen jatorrizko eta itzulitako liburuak
Urtea |
Jatorrizkoa |
Itzulpena |
2000 |
73,6 |
26,4 |
2001 |
73,0 |
27,0 |
2002 |
66,6 |
33,4 |
2003 |
66,9 |
33,1 |
2004 |
71,6 |
28,4 |
2005 |
70,8 |
29,2 |
2006 |
67,4 |
32,6 |
2007 |
65,4 |
34,6 |
2008 |
61,4 |
38,6 |
2009 |
70,7 |
29,3 |
2010 |
66,4 |
33,6 |
2011 |
68,6 |
31,4 |
2012 |
65,4 |
34,6 |
2013 |
61,7 |
38,3 |
2014 |
68,9 |
31,1 |
2015 |
68,8 |
31,2 |
2016 |
64,0 |
36,0 |
2017 |
64,8 |
35,2 |
2018 |
61,2 |
38,8 |
2019 |
69,3 |
30,7 |
Batez beste |
67,3 |
32,7 |
Aurtengo jatorrizko liburua mende hasierako kopuruetara (ia %70eraino) itzuli dela dirudi, azken hogei urteetako batezbestekotik gora, alegia. Hurrengo urteetako datuak aztertuz erabaki beharko da aurtengoa salbuespena izan den edo goranzko joera berri baten aurrean gauden.
Jatorrizkoa
Jatorrizko liburuaren eboluzio-lerroa
Lerro hautsia da guztiz jatorrizko liburuaren eboluzioarena, oraintxe gora, oraintxe behera. 2018ko beheraldi nabarmenaren ondoren, aurten berriro ere indarra berreskuratu duela dirudi, 2000ko erreferentziarekiko 39,1 puntu goitik. Mende berriko batezbestekotik ez da aparte egongo.
Jatorrizko liburuaren eboluzioaren indizea
Iazko jaitsiera bortitzak (%18,2) ifrentzua aurkitu du 2019an, %32ko igoera are indartsuagoarekin. Dena dela, lehen aipatutako joera hautsia suma daiteke azken hamarkadako eboluzioaren indizean.
Itzulitakoa
Itzulitako liburuaren eboluzio-lerroa
Jatorrizkoaren igoerak, jakina, itzulitako liburuaren jaitsiera dakar: azken lau urteetan 2000ko kopuruak bikoizterainoko datuak eman ondoren, aurten joera hori apaldu egin da. Mende hasieratik 83,6 puntu gora dabil, hala eta guztiz ere.
Itzulitako liburuaren eboluzioaren indizea
Zehazki, %17,4 jaitsi da 2018tik. Lehen jatorrizkoarentzat esan dugun bezala, hurrengo urteetako datuek erakutsiko digute joeraren baten hasiera den edo aurten gertatutakoa mende honetako bilakaera hautsiaren beste urrats bat den.
Berrargitalpenak
Berrargitalpenaren eboluzio-lerroa
Txanponaren beste aldea da berrargitalpenena, nobedadeen atzeko aldea. Eta halaxe izan da aurten ere: nobedadea goitik eta berrargitalpena behetik. Hain behetik, ezen mende honetan zazpigarren urtea baita 2000ko marraren azpitik dagoela.
Berrargitalpenaren garrantziaren urteroko aldarria, datu horien aurrean, berrindartu besterik ezin da egin. Euskal liburuaren eta euskal literaturaren arrakasta ez da neurtu behar titulu berrien gehitze soilaren arabera, berrargitalpenak ireki ditzakeen merkatu eta irakurle nitxo berriak aintzat hartu gabe.
Berrargitalpenaren eboluzioaren indizea
Aurreko hiru urteetan nabarmen gora egin ondoren, %9,2ko jaitsiera pairatu du aurten berrargitalpenak.
Berrargitalpenaren mailaketa
Mailaketa honek errealitate interesgarri bat jartzen digu begien aurrean, hots, argitaraldi maila bakoitzean 571 titulu horiek nola banatzen diren. Ez da harritzekoa bigarren edizioan pilatzea titulu kopuru handiena; baina, zorionez, badira hamar argitaraldi edo gehiago izan dituzten liburuak ere: 120, 2018an baino 15 gehiago. Aurten, 49. edizio mailan jo dugu gailurra.
Bigarren argitaraldia……………………………132
Hirugarren argitaraldia…………………………82
Laugarren argitaraldia……………………………64
Bosgarren argitaraldia……………………………54
Seigarren argitaraldia…………………………..46
Zazpigarren argitaraldia………………………….33
Zortzigarren argitaraldia………………………….19
Bederatzigarren argitaraldia…………………….21
Hamar argitaraldi edo gehiago………………….120
Hamar argitaraldi eta gehiago
10. edizioa
Abereen etxaldea | Orwell, George |
Estitxuk pirata izan nahi du | Mendiguren Elizegi, Xabier |
Fisika 2. Batxilergoa | Armero, Juan eta beste |
Fisika eta Kimika 1. Batxilergoa | Edebé Taldea |
Irakurketa eta idazketa koadernoa 7 | Imaz, Lurdes |
Koaderno gorria | Urretabizkaia, Arantxa |
Koloretako munstroa | Llenas, Anna |
Larunbatean Bukowskin | Andueza, John |
Logika jokoak 2 | Blanch, Xavier eta beste |
Manila konexioa | Arretxe, Jon |
Musika 3. Lehen Hezkuntza. Koadernoa | Coma, Meritxell |
Problemak ebazteko lantegia 6. Lehen Hezkuntza | Pereda, Luis |
Seximenduz, sentimenduz, nahasmenduz. Zer arraio egin behar da hemen ligatzeko? | Morillo, Fernando |
Urtxintxa. Ipuinak (Ikaslearen karpeta 1 – Urtxintxa 3 urte). 1. Arroxali | Ormazabal, Joxantonio |
Urtxintxa. Ipuinak (Ikaslearen karpeta 1 – Urtxintxa 3 urte). 2. Hiru txerrikumeak | Ormazabal, Joxantonio |
Urtxintxa. Ipuinak (Ikaslearen karpeta 1 – Urtxintxa 3 urte). 3. Txanogorritxo | Ormazabal, Joxantonio |
Urtxintxa. Ipuinak (Ikaslearen karpeta 1 – Urtxintxa 3 urte). 4. Ametsak airean | Zugazagasti, Arantza eta beste |
11. edizioa
Bat, bi, Manchester | Jimenez, Irati |
Euskara eta Literatura 1. Batxilergoa | Alberdi, Andres eta beste |
Irakurketa eta idazketa koadernoa 2 | Imaz, Lurdes |
Irakurketa eta idazketa koadernoa 5 | Imaz, Lurdes |
Irakurketa eta idazketa koadernoa 6 | Imaz, Lurdes |
Irakurketa eta idazketa koadernoa 8 | Imaz, Lurdes |
Kimika II. Batxilergoa | Edebé Taldea |
Larunbatean Bukowskin | Andueza, John |
Logika jokoak 1 | Blanch, Xavier eta beste |
Nur eta irlandar gnomoa | Martinez de Lezea, Toti |
Pippi Kaltzaluze | Lindgren, Astrid |
Risky eta bere lagunak | Iturralde, Joxemari |
Zu bezain ahul | Jaio, Karmele |
12. edizioa
Akapela. Chants basques | Uhaina Elkartea |
Bakarka 1 | Letamendia, Juan Antonio |
Euskara 6 – Lan-koadernoa 11 (Txanela). Lehen Hezkuntza | Barrena, Saionara eta beste |
Euskara 6 – Lan-koadernoa 12 (Txanela). Lehen Hezkuntza | Barrena, Saionara eta beste |
Euskara 6 – Lan-koadernoa 13 (Txanela). Lehen Hezkuntza | Barrena, Saionara eta beste |
Irakurgaiak 4 (Txanela). Lehen Hezkuntza | Barrena, Saionara eta beste |
Irakurketa eta idazketa koadernoa 1 | Imaz, Lurdes |
Kimika II. Batxilergoa | Edebé Taldea |
Kometa bidaizalea. Irakurketa-jokoak | Ortiz, Jose Luis eta beste |
Mendaroko txokolatea | Irasizabal, Iñaki |
Musika 6 – Lan-koadernoa 6 (Txanela). Lehen Hezkuntza | Aizarna, Kontxi eta beste |
Nire amak ez dauka erremediorik | Mendizabal, Antxiñe |
13. edizioa
Bakarka 1 | Letamendia, Juan Antonio |
Bilbao-New York-Bilbao | Uribe, Kirmen |
Bost ahizpa | Arana, Aitor |
Eta ni zer? | Morillo, Fernando |
Euskara 5 – Lan-koadernoa 10 (Txanela). Lehen Hezkuntza | Barrena, Saionara eta beste |
Greta | Osoro, Jasone |
Kandinskyren tradizioa | Saizarbitoria, Ramon |
Leturiaren egunkari ezkutua | Txillardegi |
Musika 5 – Lan-koadernoa 5 (Txanela). Lehen Hezkuntza | Aizarna, Kontxi eta beste |
Nire amak ez dauka erremediorik | Mendizabal, Antxiñe |
Xake Mate | Ladron Arana, Alberto |
14. edizioa
Euskara 5 – Lan-koadernoa 9 (Txanela). Lehen Hezkuntza | Barrena, Saionara eta beste |
Ispiluen gainean lotan | Sierra i Fabra, Jordi |
Kale gorrian | Swindells, Robert |
Musika 4 – Lan-koadernoa 4 (Txanela). Lehen Hezkuntza | Aizarna, Kontxi eta beste |
Musika airean | Jaio, Karmele |
Nikolas Txiki | Jaio, Karmele |
Palestina, zure mina | Jaio, Karmele |
Psikologia 1/2. Batxilergoa | Elhuyar |
Zoaz infernura, laztana | Lertxundi, Anjel |
15. edizioa
Ezekiel nora ezean | Osoro, Jasone |
Matematika 5. Baga Biga (Txanela). Lehen Hezkuntza | Goñi, Jesus Mari |
Matematika 6 – Lan-koadernoa 11 (Txanela). Lehen Hezkuntza | Goñi, Jesus Mari |
Nikolas Txiki | Jaio, Karmele |
Nora ez dakizun hori | Jimenez, Irati |
Suminaren estrategia | Morillo, Fernando |
16. edizioa
Ahaztuen mendekua | Ladron Arana, Alberto |
Euskara 4 – Lan-koadernoa 7 (Txanela). Lehen Hezkuntza | Askoren artean |
Euskara 4 – Lan-koadernoa 8 (Txanela). Lehen Hezkuntza | Askoren artean |
Ikaslearen liburua 3 (Material globalizatua) (Txanela). Lehen Hezkuntza (8 liburuxka) | Saenz, Maite eta beste |
Ikaslearen liburua 4 (Material globalizatua) (Txanela). Lehen Hezkuntza (7 liburuxka) | Saenz, Maite eta beste |
Kolosala izango da | Sarrionandia, Joseba |
Matematika 4 – Lan-koadernoa 8 (Txanela). Lehen Hezkuntza | Goñi, Jesus Mari |
Material globalizatua 2. Lehen Hezkuntza. Ikaslearen liburua (9 liburuxka) | Oiarbide, Josi eta beste |
Munduari itzulia 18 ipuinetan | Irusta, Antton |
Musika 2 – Lan-koadernoa 2 (Txanela). Lehen Hezkuntza | Aizarna, Kontxi eta beste |
Musika 3 – Lan-koadernoa 3 (Txanela). Lehen Hezkuntza | Aizarna, Kontxi eta beste |
Obsexuen kluba | Mendiguren Elizegi, Xabier |
Patakon | Mendiguren Elizegi, Xabier |
17. edizioa
Aulki-jokoa | Alberdi, Uxue |
Euskara 1 – Lan-koadernoa 1 (Txanela). Lehen Hezkuntza | Saenz, Maite eta beste |
Euskara 1 – Lan-koadernoa 2 (Txanela). Lehen Hezkuntza | Saenz, Maite eta beste |
Euskara 2 – Lan-koadernoa 3 (Txanela). Lehen Hezkuntza | Oiarbide, Josi eta beste |
Euskara 3 – Lan-koadernoa 5 (Txanela). Lehen Hezkuntza | Barrena, Saionara eta beste |
Euskara 3 – Lan-koadernoa 6 (Txanela). Lehen Hezkuntza | Barrena, Saionara eta beste |
Hamabost zauri | Jaio, Karmele |
Matematika 3 – Lan-koadernoa 5 (Txanela). Lehen Hezkuntza | Goñi, Jesus Mari |
Matematika 3. Baga Biga (Txanela). Lehen Hezkuntza | Goñi, Jesus Mari |
Matematika 4 – Lan-koadernoa 7 (Txanela). Lehen Hezkuntza | Goñi, Jesus Mari |
Matematika 4. Baga Biga (Txanela). Lehen Hezkuntza | Goñi, Jesus Mari |
18. edizioa
Erinias taberna | Ormaetxea, Amaia |
Euskara 2 – Lan-koadernoa 4 (Txanela). Lehen Hezkuntza | Oiarbide, Josi eta beste |
Ikaslearen liburua 1 (Material globalizatua) (Txanela). Lehen Hezkuntza (10 liburuxka) | Saenz, Maite eta beste |
Matematika 1 – Lan-koadernoa 1 (Txanela). Lehen Hezkuntza | Goñi, Jesus Mari |
Matematika 1 – Lan-koadernoa 2 (Txanela). Lehen Hezkuntza | Goñi, Jesus Mari |
Matematika 1. Baga Biga (Txanela). Lehen Hezkuntza | Goñi, Jesus Mari |
Matematika 2 – Lan-koadernoa 3 (Txanela). Lehen Hezkuntza | Goñi, Jesus Mari |
Matematika 2 – Lan-koadernoa 4 (Txanela). Lehen Hezkuntza | Goñi, Jesus Mari |
Matematika 2. Baga Biga (Txanela). Lehen Hezkuntza | Goñi, Jesus Mari |
Matematika 3 – Lan-koadernoa 6 (Txanela). Lehen Hezkuntza | Goñi, Jesus Mari |
Musika 1 – Lan-koadernoa 1 (Txanela). Lehen Hezkuntza | Xirula Mirula Elkartea |
20. edizioa
Ipuin batean bezala | Irigoien, Joan Mari |
21. edizioa
Urtebete itsasargian | Meabe, Miren Agur |
22. edizioa
Urtebete itsasargian | Meabe, Miren Agur |
23. edizioa
Eskubeltz taldearen abenturak | Press, Hans Jürgen |
Ezer baino lehen | Iturbe, Arantxa |
24. edizioa
Bi letter jaso nituen oso denbora gutxian | Atxaga, Bernardo |
Ortzadarra sutanMorillo, Fernando
25. edizioa
Ezekiel | Osoro, Jasone |
26. edizioa
Amaren eskuak | Jaio, Karmele |
Ezekiel | Osoro, Jasone |
28. edizioa
Arotzaren eskuak | Ladron Arana, Alberto |
Goizuetako ezkongaiak | Garate, Gotzon |
29. edizioa
SPrako tranbia | Elorriaga, Unai |
32. edizioa
Kittano | Ormazabal, Joxan |
38. edizioa
Connemara gure bihotzetan | Gabiria, Julen |
45. edizioa
110. Street-eko geltokia | Zabaleta, Iñaki |
49. edizioa
Ostegunak | Arretxe, Jon |
Hamargarren argitaraldia ……………….17 titulu
Hamaikagarren argitaraldia ……………..13
Hamabigarren argitaraldia ………………12
Hamahirugarren argitaraldia …………….11
Hamalaugarren argitaraldia ……………..9
Hamabosgarren argitaraldia ……………..6
Hamaseigarren argitaraldia………………13
Hamazazpigarren argitaraldia ……………11
Hemeretzigarren argitaraldia……………11
Hogeigarren argitaraldia……………1
Hogeita batgarren argitaraldia……………1
Hogeita bigarren argitaraldia……………1
Hogeita hirugarren argitaraldia………….2
Hogeita laugarren argitaraldia………….2
Hogeita bosgarren argitaraldia…………..1
Hogeita seigarren argitaraldia…………..2
Hogeita zortzigarren argitaraldia…………..2
Hogeita bederatzigarren argitaraldia…………..1
Hogeita hamabigarren argitaraldia………1
Hogeita hemezortzigarren argitaraldia………1
Berrogeita bosgarren argitaraldia………1
Berrogeita bederatzigarren argitaraldia………..1
Urte bereko berrargitalpenak
1/2 edizioak
Aitaren etxea | Jaio, Karmele |
Erraldoiak / Gigantes / Giants | Elorrieta, Begoña |
Errenteria 1936-1939. Giza Eskubideen zapalketa eta errepresioa Gerra Zibilean eta Lehen Frankismoko garaian. I. liburukia / Conculcación de los Derechos Humanos y represión durante la Guerra Civil y el Primer Franquismo. Volumen I | Rodriguez, Amaia |
Errenteria 1936-1939. Giza Eskubideen zapalketa eta errepresioa Gerra Zibilean eta Lehen Frankismoko garaian. II. liburukia / Conculcación de los Derechos Humanos y represión durante la Guerra Civil y el Primer Franquismo. Volumen II | Rodriguez, Amaia |
Errenteria 1936-1939. Giza Eskubideen zapalketa eta errepresioa Gerra Zibilean eta Lehen Frankismoko garaian. III. liburukia / Conculcación de los Derechos Humanos y represión durante la Guerra Civil y el Primer Franquismo. Volumen III | Rodriguez, Amaia |
Euskal Herriko hegaztien gida | Penas, Xosé M. eta beste |
Euskal Herriko zuhaitzen gida | Niño, Henrique |
Ezezagunak | Lozano, David |
Fermin Balentzia. Kantuari emana / Vivir para cantarla (+ CD) | Askoren artean |
Hori zen dena | Labandibar, Goiatz |
Ipuinak eta abenturak irakurtzen trebatzeko 1. Maritxu Teiletako zelaiko superheroia | Maia, Jon eta beste |
Ipuinak eta abenturak irakurtzen trebatzeko 2. Unax eta dinosauroen desagerpena | Maia, Jon eta beste |
Ipuinak eta abenturak irakurtzen trebatzeko 3. Imanol aizkolaria | Arzallus, Amets eta beste |
Ipuinak eta abenturak irakurtzen trebatzeko 4. Miliaren bidaia harrigarria | Arzallus, Amets eta beste |
Ipuinak eta abenturak irakurtzen trebatzeko 5. Argia galeriako lapurreta bitxia | Martin, Alaia eta beste |
Ipuinak eta abenturak irakurtzen trebatzeko 6. Naiara, amona eta rock-and-rolla | Maia, Jon eta beste |
Itzuliz usu begiak | Lertxundi, Anjel |
Nik sinesten dizut. Bortxaketaren kultura eta sanferminetako kasua | Velte, Samara |
Osaba Otso | X.X. |
Pepe Gil. Azpeitiko Memoria Grafikoa, 1966-2007 | Gil, Pepe |
Sapiens. Gizadiaren historia labur bat | Harari, Yuval Noah |
Susmaezinak | Borda, Itxaro |
Zure bihotzean | Sarasola, Jose Mari |
1/2/3 edizioak
Eiderren egunerokoa | Osoro, Jasone |
Miñan | Arzallus, Amets eta beste |
Plastika 4. Lehen Hezkuntza. Ikaslearen liburua | Basanta, Beatriz eta beste |
1/2/3/4 edizioak
Basa | Amuriza, Miren |
Iritsi gara! | Osoro, Jasone |
3/4 edizioak
Euskara 6. Lehen Hezkuntza | Edebé Taldea |
4/5 edizioak
Eireren egunerokoa | Vivanco, Estibaliz |
Euskara 5. Koadernoa. Lehen Hezkuntza | Romero, Asier eta beste |
Euskara eta Literatura 4. DBH | Edebé Taldea |
Zurekin batera. Euskara 3. Lehen Hezkuntza | Piko, Biotza |
5/6 edizioak
Eskularru beltzak | Osoro, Jasone |
Euskara eta Literatura 1. DBH | Edebé Taldea |
Euskara eta Literatura 2. DBH | Edebé Taldea |
Inork ikusi ezin duena | Smith, Sinclair |
Katu jendea | Rodriguez, Eider |
5/6/7 edizioak
Abbadiaren sekretua | Morillo, Fernando |
6/7 edizioak
Matematika 3. Koadernoa. Lehen Hezkuntza | Ferrero, Luis eta beste |
7/8 edizioak
Euri-ttantta | Gomez, Alfredo |
Euskara eta Literatura 2. DBH. Ariketa-koadernoa | Meabe, Miren Agur eta beste |
Fisika eta Kimika 3. DBH | Edebé Taldea |
8/9 edizioak
Lesterren logika | Cano, Harkaitz |
Nire arreba Aixa | Torras, Meri |
9/10 edizioak
Koloretako munstroa | Llenas, Anna |
Musika 3. Lehen Hezkuntza. Koadernoa | Coma, Meritxell |
10/11 edizioak
Larunbatean Bukowskin | Andueza, John |
11/12 edizioak
Kimika II. Batxilergoa | Edebé Taldea |
12/13 edizioak
Bakarka 1 | Letamendia, Juan Antonio |
Nire amak ez dauka erremediorik | Mendizabal, Antxiñe |
14/15 edizioak
Nikolas Txiki | Goscinny, René |
21/22 edizioak
Urtebete itsasargian | Meabe, Miren Agur |
25/26 edizioak
Ezekiel | Osoro, Jasone |
Titulu errepikatuak
2 edizio
Aitaren etxea | 1/2 |
Erraldoiak / Gigantes / Giants | 1/2 |
Errenteria 1936-1939. Giza Eskubideen zapalketa eta errepresioa Gerra Zibilean eta Lehen Frankismoko garaian. I. liburukia / Conculcación de los Derechos Humanos y represión durante la Guerra Civil y el Primer Franquismo. Volumen I | 1/2 |
Errenteria 1936-1939. Giza Eskubideen zapalketa eta errepresioa Gerra Zibilean eta Lehen Frankismoko garaian. II. liburukia / Conculcación de los Derechos Humanos y represión durante la Guerra Civil y el Primer Franquismo. Volumen II | 1/2 |
Errenteria 1936-1939. Giza Eskubideen zapalketa eta errepresioa Gerra Zibilean eta Lehen Frankismoko garaian. II. liburukia / Conculcación de los Derechos Humanos y represión durante la Guerra Civil y el Primer Franquismo. Volumen III | 1/2 |
Euskal Herriko hegaztien gida | 1/2 |
Euskal Herriko zuhaitzen gida | 1/2 |
Ezezagunak | 1/2 |
Fermin Balentzia. Kantuari emana / Vivir para cantarla (+ CD) | 1/2 |
Hori zen dena | 1/2 |
Ipuinak eta abenturak irakurtzen trebatzeko 1. Maritxu Teiletako zelaiko superheroia | 1/2 |
Ipuinak eta abenturak irakurtzen trebatzeko 2. Unax eta dinosauroen desagerpena | 1/2 |
Ipuinak eta abenturak irakurtzen trebatzeko 3. Imanol aizkolaria | 1/2 |
Ipuinak eta abenturak irakurtzen trebatzeko 4. Miliaren bidaia harrigarria | 1/2 |
Ipuinak eta abenturak irakurtzen trebatzeko 5. Argia galeriako lapurreta bitxia | 1/2 |
Ipuinak eta abenturak irakurtzen trebatzeko 6. Naiara, amona eta rock-and-rolla | 1/2 |
Iritsi gara! | 1/2 |
Itzuliz usu begiak | 1/2 |
Nik sinesten dizut. Bortxaketaren kultura eta sanferminetako kasua | 1/2 |
Osaba Otso | 1/2 |
Pepe Gil. Azpeitiko Memoria Grafikoa, 1966-2007 | 1/2 |
Sapiens. Gizadiaren historia labur bat | 1/2 |
Amek ez dute | 1/2 |
Zure bihotzean | 1/2 |
Euskara 6. Lehen Hezkuntza | 3/4 |
Iritsi gara! | 3/4 |
Eireren egunerokoa | 4/5 |
Euskara 5. Koadernoa. Lehen Hezkuntza | 4/5 |
Euskara eta Literatura 4. DBH | 4/5 |
Zurekin batera. Euskara 3. Lehen Hezkuntza | 4/5 |
Eskularru beltzak | 5/6 |
Euskara eta Literatura 1. DBH | 5/6 |
Euskara eta Literatura 2. DBH | 5/6 |
Inork ikusi ezin duena | 5/6 |
Katu jendea | 5/6 |
Matematika 3. Koadernoa. Lehen Hezkuntza | 6/7 |
Euri-ttantta | 7/8 |
Euskara eta Literatura 2. DBH. Ariketa-koadernoa | 7/8 |
Fisika eta Kimika 3. DBH | 7/8 |
Lesterren logika | 8/9 |
Nire arreba Aixa | 8/9 |
Koloretako munstroa | 9/10 |
Musika 3. Lehen Hezkuntza. Koadernoa | 9/10 |
Larunbatean Bukowskin | 10/11 |
Kimika II. Batxilergoa | 11/12 |
Bakarka 1 | 12/13 |
Nire amak ez dauka erremediorik | 12/13 |
Nikolas Txiki | 14/15 |
Urtebete itsasargian | 21/22 |
Ezekiel | 25/26 |
3 edizio
Eiderren egunerokoa | 1/2/3 |
Miñan | 1/2/3 |
Plastika 4. Lehen Hezkuntza. Ikaslearen liburua | 1/2/3 |
Abbadiaren sekretua | 5/6/7 |
4 edizio
Basa | 1/2/3/4 |
Ekoizpen tematikoa
Argitaletxeen jardunaren emaitza aztertu ondoren, ekoizpen tematikoan edo edizioaren muinean gaude. Izan ere, bibliografoaren ikuspegitik harago, ekoizpenaren zenbatekoa bera baino gehiago interesatu izan zaigu beti ikuspuntu soziologikoa: euskaraz zer argitaratzen da, eta argitaratzen den hori non eta nola txertatzen den euskal kulturan.
Urteroko ekoizpena, beraz, gaika sailkatu ohi dugu, nazioartean erabili ohi diren ereduen arabera. Eta sailkaturiko eremu bakoitzean ikuspegi ebolutiboa aplikatzen dugu, bost urteko erreferentzia bederen eduki dezagun.
Horrenbestez, argitaratutako tituluak zortzi gai sailetan banatzen ditugu urtero:
1.Hezkuntza eta irakaskuntzako liburuak.
2.Haur eta gazteentzako liburuak.
3.Giza eta gizarte zientzietako liburuak.
4.Helduen literatura.
5.Zientzia eta teknika alorreko liburuak.
6.Aisiako liburuak.
7.Orotarikoak.
8.Erlijio liburuak.
Zortzi arlo horietatik lehenengo seiak bakarrik aztertuko ditugu, horiek baitira hornituenak.
Aurtengo aldaketa aipagarrien artean, hezkuntza eta irakaskuntza liburuak ia beti gorde ohi duen lehen lekua berreskuratu du ekoizpen orokorrean (834, %36,4), haur eta gazteentzako liburuaren aurretik (610, %26,6). Ikusten denez, nabarmena da haur eta gazteei zuzendutako liburuaren produkzioa: %63; azken buruan, bai irakaskuntzako liburuak eta bai haur eta gazteentzakoak publiko bera du jomuga.
Bi multzo horiek kenduta, gainerakoen pisua gehiegi arintzen da: hurrengoa giza eta gizarte zientzietako liburua da (337, %14,7), eta orpoz orpo doakio helduen literatura (309, %13,5). Bi horiek ere hirugarren eta laugarren lekua trukatu dituzte 2018tik. Askoz atzerago datoz aisia liburua (93, %4) eta zientzia eta teknikari buruzkoa (86, %3,8).
Liburu sail horiek banan-banan arakatuko ditugu, baina on da hasieran ikuspegi globala ematea. Helburu hori dute hurrengo bi grafikoek eta laukiak; bakoitzak bere modura, errealitate bera erakusten digute: urteko ekoizpen osoa balio absolutuetan eta erlatiboetan. Laukian beste erreferente bat sartu ohi dugu, 2000. urtea, mende honetako lehen urtearekiko zertan gauden adieraztearren, zerk egin duen gora eta zerk behera.
Gai multzoa |
Zenbaki absolutuak |
% |
2019/2000 |
Hezkuntza/Irakaskuntza |
834 |
36,4 |
+36,3 |
Haur eta gazteentzako liburuak |
610 |
26,6 |
+64,4 |
Giza/Gizarte zientziak |
337 |
14,7 |
+16,6 |
Helduen literatura |
309 |
13,5 |
+8,4 |
Aisia |
93 |
4,0 |
– |
Zientzia/Teknika |
86 |
3,8 |
–12,2 |
Besterik |
22 |
1,0 |
– |
Ekoizpen tematiko sailkatura igaro aurretik, ohar bat: gai sail bakoitzean informazioz betetako taula bat ageri da. Gaiari dagokion laburpen osoa biltzea du xede: azken bost urteotako eboluzioa kontzeptu guztietan, hala nola, tituluetan, ekoizpen osoarekiko ehunekoan, urtetik urterako eboluzio alderatuan, itzulpenaren eta berrargitalpenaren urte bakoitzeko pisuan, urteko orrialde kopuru orokorrean eta liburu bakoitzeko orrialde kopuruan.
Hezkuntza eta irakaskuntza: 834 titulu
2015 |
2016 |
2017 |
2018 |
2019 |
|
Hezkuntza/Irakaskuntza |
1.159 |
852 |
786 |
664 |
834 |
Ekoizpenaren % |
44,2 |
37,6 |
33,6 |
30,4 |
36,4 |
Urtetik urtera %Δ |
56,0 |
–26,5 |
–7,7 |
–15,5 |
25,6 |
Itzulpenen % (1. edizioan) |
13,4 |
26,5 |
26,5 |
34,0 |
14,0 |
Berrargitalpenen % |
19,8 |
27,2 |
33,2 |
39,3 |
31,4 |
Orrialde kopurua |
117.018 |
104.543 |
68.862 |
60.562 |
76.071 |
Orrialde kopurua liburuko |
101,0 |
122,7 |
87,6 |
91,2 |
91,2 |
2018an sailkapen orokorrean galdutako lehen lekua berreskuratu du liburu mota honek, 170 titulu gehiago argitaratuta. Ondorioz, urteko ekoizpen orokorrean, sei puntuko pisua irabazi du (aurreko urtean baino %25,6 gehiago argitaratuta, alegia).
Bietan irabazi ditu tituluak, gainera: analogikoan 51, eta batez ere digitalean, 119. Bakoitzaren indarra honela banatzen da: 565 titulu analogiko (%67,7) eta 269 digital (%32,3). Digitalak, ikus daitekeenez, indar handia du hezkuntza eta irakaskuntzako liburuan.
Itzulpenaren pisua, bestalde, ikaragarri jaitsi da sail honetan, %34tik %14raino. Egia esan, ez zaigu guztiz fidagarria iruditzen, konbentziturik baikaude egiazko itzulpena askoz ere altuagoa dela testuliburuaren esparruan; izan ere, argitaletxe batzuetan ahalegin handia egiten da itzulitakoa edo birmoldaturikoa izan dena nobedadea bailitzan agertzen.
Liburu mota honen berrargitalpen maila %31,4ra iritsi da; duela hamar urte inguru ia erdira ere iritsi izan zen arren, badirudi azken urteotan herenaren inguruan egonkortzen ari dela.
Irakaskuntzaren eboluzio-lerroa
Eboluzioaren lerroak 2016 eta 2017ko datuetara itzultzen gaitu, iazko beherakada gogorra gaindituta.
Irakaskuntzaren eboluzioaren indizea
Hamarkada honetan bost aldiz egin du gora hezkuntza eta irakaskuntza liburuak, eta bost aldiz behera.
Normala denez, 2018koarekiko igoera esanguratsua erakusten du: %25,6. Errazagoa zen igotzea, hiru urtetan beherantz zihoala kontuan hartuta. Baina, jakina, galtzeko joerari galga jartzeak esangura berezia du, liburu mota honek liburugintzaren ekosisteman duen lekua eta pisua ere apartekoa baita.
Barne sailkapena
Didaktika. Pedagogia. Orientabideak. Hezkuntzaren antolakuntza……4,9
Eskolaurrea. Haur eskola……………………………………………………………4,9
Lehen Hezkuntza………………………………………………………………………71,3
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza……………………………………………….14,8
Besterik…………………………………………………………………………………..4,1
%100
Barne sailkapenean argi ikusten denez, LH eta DBH dira sail hornituenak. Hurrengo taulan, bi horien balioak sei urteko perspektiban bildu ditugu.
Urtea |
LH |
DBH |
2014 |
51,0 |
24,4 |
2015 |
65,0 |
26,7 |
2016 |
28,7 |
53,5 |
2017 |
27,7 |
40,1 |
2018 |
43,8 |
28,9 |
2019 |
73,8 |
14,7 |
Ikuspegi diakroniko horren bitartez, azken bi urteetan LHko liburuak egin duen gorakada nabaria azpimarratu beharko litzateke: 2019an inoizko proportzio handiena hartu du, ekoizpenaren ia hiru laurdenetara iritsita. Eskola materialen egutegi propioa eta politika editorialak gurutzatzen diren esparru batean gaudenez, ez dugu uste irakurlegoaren profilaren edo hezkuntza politikaren alorreko azalpenak bilatu behar direnik. Baina, dena dela, arreta handiz ikusi beharko dugu aurrerantzean joera horiek egonkortzen diren.
Haur eta gazteentzako argitalpenak: 610 titulu
2015 |
2016 |
2017 |
2018 |
2019 |
|
Haur/Gazte |
654 |
606 |
695 |
740 |
610 |
Ekoizpenaren % |
25,0 |
26,7 |
29,7 |
33,9 |
26,6 |
Urtetik urtera %Δ |
3,6 |
–7,3 |
14,7 |
6,5 |
–17,6 |
Itzulpenen % (1. edizioan) |
70,5 |
68,0 |
73,6 |
69,4 |
65,4 |
Berrargitalpenen % |
28,9 |
37,6 |
32,5 |
35,1 |
35,1 |
Orrialde kopurua |
36.778 |
37.935 |
52.150 |
49.432 |
44.499 |
Orrialde kopurua liburuko |
56,2 |
62,6 |
75,0 |
66,8 |
72,9 |
Haur eta gazteentzako liburua ohikoagoa zaion bigarren lekura itzuli da. Hezkuntza eta irakaskuntza liburuaren gorakadak bezainbesteko eragina izan du aldaketa horretan liburu mota honek kopuru absolutuetan pairatu duen beherakadak: 2018an baino 130 titulu gutxiago izan ditu, eta ekoizpen osoarekiko ehunekoa 33,9tik 26,6ra amildu da.
Liburu mota honetan, itzulpenaren pisua beti izan da handia; 2019an ere halaxe da, %65,4. Berrargitalpenak ere garrantzi dezentea du (%35,1), 2018ko berbera, hain zuzen ere; eta, hala ere, seguruenik, produkzioan beharko lukeena baino apalagoa, liburuen izaera eta helmuga kontuan izanda.
Haur eta gazte liburuaren eboluzio-lerroa
Eboluzioaren lerroak argi erakusten duenez, liburu mota hau 2019an ere azken hamarkadako urte gehienetako balioetan ibili da 2000ko erreferentziarekiko: 64,4 puntu gorago ibili da aurten. Hori bai, azken bi urteetako kopuruetatik oso behera ibili da.
Haur eta gazte liburuaren eboluzioaren indizea
Eboluzioaren indizeak 17,6 puntuko beherakada hori nabarmentzen du. Horrexek esplikatzen du liburu sail honek lehen lekua galdu izana, hain zuzen ere.
Giza eta gizarte zientziak: 337 titulu
2015 |
2016 |
2017 |
2018 |
2019 |
|
Giza/Gizarte |
313 |
322 |
334 |
288 |
337 |
Ekoizpenaren % |
11,9 |
14,2 |
14,3 |
13,2 |
14,7 |
Urtetik urtera %Δ |
–14,0 |
2,9 |
3,7 |
–13,8 |
–17,0 |
Itzulpenen % (1. edizioan) |
29,0 |
34,2 |
27,6 |
33,1 |
27,1 |
Berrargitalpenen % |
6,4 |
8,4 |
7,8 |
7,6 |
5,9 |
Orrialde kopurua |
57.077 |
57.648 |
62.548 |
51.294 |
58.842 |
Orrialde kopurua liburuko |
182,4 |
179,0 |
187,3 |
178,1 |
174,6 |
Liburu mota honek ere, hezkuntza eta irakaskuntzakoak bezala, ohikoa zaion lekua berreskuratu du sailkapenean: hirugarren dator, helduen literaturari aurrea hartuz.
Alor honetako sail guztietarako 337 titulu argitaratu dira: aurreko urtean baino 49 titulu gehiago, puntu eta erdi gehiago ekoizpen orokorrean. 2018an galdutakoa berreskuratu da.
Analogikoaren zein digitalaren kopuruak ez dira askorik aldatu: zehazki, liburu analogikoa %86,4 da (291 titulu) eta digitala %13,6 (46). Alegia, digitalak ez du garrantzi handirik liburu sail honetan.
Itzulpenaren pisua sei puntu jaitsi da, %33,1etik %27,1era.
Sail honek esparru handia hartzen du bere baitan, filosofiatik hasi eta geografia edo historiaraino, soziologia, etnologia edo hizkuntzalaritzatik barrena. Mundu oso bat. Eta hori guztia elikatzeko 300 titulu inguru dauzkagu euskaraz. Eta urtero ia titulu guztiak berriak dira, berrargitalpenak ez baitu ia indarrik: 2019an %5,9, aurreko urteetan baino are txikiagoa.
Ez du errorik sakontzen argitalpen mota honek. Gure diglosia kulturalaren seinale, hain zuzen. Euskal liburuaren gure kontsumoa guztiz diglosikoa da, desorekatua, sakontasun eskasekoa, alor batzuetara mugatua.
Giza eta gizarte liburuaren eboluzio-lerroa
Iazko beherakadaren ondoren, arnasa pittin bat hartu du, aurreko urteetako kopuruetara itzuliz. Baina, hala ere, duela dozena bat urteko mailatik behera dabil, eta, zer esanik ez, ekosistema osasuntsuago batek eskatuko lituzkeen kopuruetatik oso urrun.
Giza eta gizarte liburuaren eboluzioaren indizea
Iaztik hona 17 puntu irabazi ditu liburu mota honek, baina ez da bereziki harrotzeko igoera, ohiko maila eskasean jarraitzen baitu.
Barne sailkapena
Filosofia eta psikologia………………………………..1,8
Soziologia. Estatistika. Politika. Ekonomia…….24,3
Zuzenbidea. Administrazioa…………………………10,1
Etnologia. Etnografia…………………………………..4,4
Artea. Hirigintza……………………………………..25,3
Filologia. Hizkuntzalaritza……………………………15,1
Geografia. Historia…………………………………19,0
%100
Liburu mota honek bere baitan biltzen duen gaitegi zabala erakusten du zerrenda horrek. Eta hori guztia elikatzeko, 337 titulu besterik ez. Asko esaten du horrek gure kulturaren eta liburugintzaren izaeraz.
Helduen literatura: 309 titulu
2015 |
2016 |
2017 |
2018 |
2019 |
|
Helduen literatura |
296 |
277 |
285 |
316 |
309 |
Ekoizpenaren % |
11,3 |
12,2 |
12,2 |
14,5 |
13,5 |
Urtetik urtera %Δ |
–3,9 |
–6,4 |
2,9 |
10,9 |
–2,2 |
Itzulpenen % (1. edizioan) |
28,2 |
23,4 |
22,3 |
26,4 |
30,9 |
Berrargitalpenen % |
18,6 |
24,5 |
24,6 |
24,4 |
21,4 |
Orrialde kopurua |
37.480 |
47.218 |
43.793 |
51.685 |
39.169 |
Orrialde kopurua liburuko |
126,6 |
170,5 |
153,7 |
163,6 |
126,8 |
Helduen literaturaren saileko 309 tituluen pisua %13,5 da ekoizpen orokorrean, iaz bezainbestekoa gutxi gorabehera, bai zenbaki absolutuetan, bai ehunekoetan.
Paperean 2018an baino 45 titulu gutxiago argitaratu dira. Digitalean, aldiz, gora egin du kopuruak: 38 titulu igo da. Digitalak, izan ere, badu pisua liburu mota honetan. Zehazki, %28,8 da digitala (89 titulu), batezbestekotik gora, hain zuzen ere.
Lehen edizioan itzuli diren literatur liburuak %30,9 dira, 75 titulu.
Espero zitekeenaren bestaldera, %21,4 bakarrik berrargitaratzen da, 66 titulu. Literaturaren kontsumoa salatzen du horrek, ez dela horren handia. Gutxik asko kontsumitzen bide dute, eta titulu gutxi batzuek berrargitalpen ugari bide dituzte. Baina ari al da sortzen merkatu berririk?
Literaturaren eboluzio-lerroa
2018an bezala, 2000ko baliotik gora mantendu da ekoizpena. Guztira, hamar urtetan lortu da 2000ko langa hori gainditzea, beste zortzitan azpitik geratu da, eta 2017an 2000ko emaitza errepikatu zuen.
Literaturaren eboluzioaren indizea
Beherakada txikia izan da, 2,2 puntukoa. Hamarkada osoan, sei urtetan egon da jaitsiera, eta lau urtetan bakarrik goranzko joera.
Generoka
Eleberria. Ipuina………………………………………60,5
Olerkia ………………………………………………….14,2
Antzerkia ………………………………………………3,2
Herri literatura. Bertsoa …………………………..2,9
Miszelanea. Kronika. Saioa………………………14,6
Besterik …………………………………………………4,6
%100
Aurten ere berriro errepikatu eta azpimarratu behar da egoera bera, narratibaren nagusitasuna: %60,5, gainerako generoak urruti utziz. Olerkiak, bere aldetik, bost puntuko galera izan du 2018tik.
Gainerakoak
Zientzia eta teknika: 86 titulu
2015 |
2016 |
2017 |
2018 |
2019 |
|
Zientzia/Teknika |
104 |
107 |
134 |
62 |
86 |
Ekoizpenaren % |
4,0 |
4,7 |
5,7 |
2,8 |
3,8 |
Urtetik urtera %Δ |
13,0 |
2,9 |
25,3 |
–53,7 |
38,7 |
Itzulpenen % (1. edizioan) |
35,1 |
27,2 |
19,8 |
15,0 |
16,9 |
Berrargitalpenen % |
6,7 |
3,7 |
6,0 |
3,2 |
3,5 |
Orrialde kopurua |
8.782 |
8.937 |
11.190 |
7.145 |
9.734 |
Orrialde kopurua liburuko |
84,4 |
83,5 |
83,5 |
115,2 |
113,2 |
Zientzia eta teknika alorreko liburuak, iazko jaitsiera katastrofikoaren ondoren, pittin bat gorantz egin du: 86 titulu izan ditu, 2018an baino 24 gehiago. Ez zeukan beste erremediorik!, esan genezake ia-ia, iazko joerari eutsiz gero guztiz desagertzeko zorian egongo baitzen. Baina, hala eta guztiz ere, 2000ko kopurutik behera dabil aurten ere. Datu esanguratsua, benetan. Sarritan dioguna, sail honek, eduki diziplinar eta espezifikoak izanagatik, kultura osoago batean pisu duinagoa izan beharko luke.
Zientzia zehatzak. Natur zientziak …………………40,7
Medikuntza ………………………………………………..31,4
Ingeniaritza. Teknologia ………………………………9,3
Zientzia eta teknika aplikatuak. Industria ……….18,6
%100
Zientzia eta teknikaren eboluzio-lerroa
Eboluzioaren lerroak lehen esandakoa berretsi baizik ez du egiten: kopurutan 2018tik igo arren, mende hasierako datuetatik behera dabil liburu sail hau.
Aisia liburuak: 93 titulu
Musika …………………………………………………….14,0
Argazkia ………………………………………………….12,9
Jolasa. Jokoa. Kirola. ………………………….11,8
Ikuskizunak (antzerkia, zinema…) ……………….7,5
Kiosko literatura …………………………………..53,8
%100
Aisiako liburuak iazko kopurua errepikatu du, 93 titulurekin. Ekoizpen orokorrean pisu txikia duen arren, garrantzi handia du gizarte modernoan. Baina, tamalez, modernitatearen ikur den aisiak euskaraz ez du tiradizo handirik, antza denez. Diglosiaren beste seinale bat: liburu mota hau ere erdaraz kontsumitzen dugu.
2019ko liburuak: gai sailkapena
Sailak | Zenb. abs. | % |
---|---|---|
0. OROTARIKOAK | 685 | 29,9 |
Zientzia eta kulturaren oinarri orokorrak. Bibliografia. Katalogoak. Bibliotekonomia. Entziklopediak. Kazetaritza. Museoak | 25 | 1,1 |
Haur eta gazteentzako argitalpenak | 660 | 28,8 |
1. FILOSOFIA | 6 | 0,3 |
Metafisika. Ontologia. Estetika. Filosofia sistemak. Psikologia. Logika. Etika | 6 | 0,3 |
2. ERLIJIOA. TEOLOGIA | 11 | 0,5 |
Berezko teologia. Biblia. Kristologia. Mariologia. Teologia morala. Liturgia. Pastoral teologia. Eliza. Kristauez besteko erlijioak | 11 | 0,5 |
3. GIZARTE ZIENTZIAK | 969 | 42,3 |
Soziologia. Estatistika. Demografia. Politika. Ekonomia. Zuzenbidea. Herri administrazioa. Gizarte laguntza. Etnologia | 135 | 5,9 |
Hezkuntza. Irakaskuntza. Heziketa. Pedagogia | 834 | 36,4 |
5. ZIENTZIA HUTSAK. ZIENTZIA ZEHATZAK ETA NATURALAK | 26 | 1,1 |
Matematikak. Astronomia. Fisika. Kimika. Geologia. Metereologia. Paleontologia. Biologia. Botanika. Zoologia | 26 | 1,1 |
6. ZIENTZIA APLIKATUAK. MEDIKUNTZA. TEKNIKA | 49 | 2,1 |
Medikuntza. Ingeniaritza. Teknika. Nekazaritza. Basogintza. Zooteknia. Etxeko ekonomia. Industria. Zenbait industria eta lanbide. Eraikuntza. Sukaldaritza | 49 | 2,1 |
7. ARTEA. JOLASAK. KIROLAK | 124 | 5,4 |
Artea. Estetika. Hirigintza. Arkitektura. Eskultura. Marrazketa. Margogintza. Argazkigintza. Musika | 109 | 4,8 |
Jostaldiak. Jolas eta jokoak. Kirolak | 15 | 0,6 |
8. FILOLOGIA. LITERATURA | 357 | 15,6 |
Hizkuntzalaritza. Filologia | 48 | 2,1 |
Literatura. Literatur generoak | 309 | 13,5 |
9. BIOGRAFIA. HISTORIA. GEOGRAFIA | 64 | 2,8 |
Biografiak | 13 | 0,6 |
Historia.Geografia | 51 | 2,2 |
GUZTIRA | 2.291 | 100 |