Liburugintza
2018ko liburugintza
Azterketa
Euskal liburugintza 2018
Xabier Eizagirre Gesalaga
Filosofian lizentziaduna eta JAKINeko erredakzio burua
Joan Mari Torrealdaik 1976tik 2017 arte, urtero-urtero etenik gabe, liburugintzaren ikerketa soziologiko sistematikoa osatu eta Jakin aldizkarian argitaratu zuen, hain zuzen Parisko Institut d’Études Sociales-en soziologia lizentziaturarako tesinari heldu zionez geroztik. Robert Escarpit soziologoaren eredu metodologikoa aplikatu izan zion euskarazko liburuaren munduari, hau da, datu estatistikoak bildu eta aztertuz eta horien gainean ikerketa kualitatiboa eginez. Lan honek bi emaitza sendo ekarri ditu: batetik, euskarazko liburugintzaren katalogoa osatu du Jakinek; eta, bestetik, liburugintza kultura oso baten osasunaren adierazletzat hartuta, sei hamarkadetako sistematizazioa ahalbidetu du, indarguneak eta ahulguneak modu propositiboan identifikatuz. 2018ko liburugintzaren ikerketa duzu ondorengoa, Torrealdaik, zendu aurretik, Jakineko lankideoi erakutsi eta erreleboa pasatu ondoren egindakoa. Aurrerantzean ere ikerketa lerro honi segida emango dio Jakinek, Torrealdaik berak antolatuta eta ebatzita utzi moduan.
Ohar metodologikoak
Liburugintzaren azterketa honi ekiteko, Torrealdaik urte eta hamarkadatan zehar taxutu eta findutako metodologiari jarraituko diogu, bi urrats nagusitan: informazioaren bilketa eta azterketa bera.
Informazioaren bilketa
Lehen urratsa liburuen katalogoa osatzea izaten da. Eta, horretarako, liburuak berak biltzen saiatzen gara. Baina ematen duena baino nekezagoa da liburuen informazioa inguratzea. Guk informazioaren gune zuzenera jotzen dugu lehenik, argitaletxeetara, eta gero sare pelagikoak botatzen ditugu hemen eta han. Gezurra badirudi ere, ez dugu lortzen euskal argitaletxe guztiek informazioa eskura diezaguten; esan beharrik ez dago kanpoko argitaletxeekin areagotu egiten dela bilketaren zailtasuna. Eta, hala ere, katalogoa osatzea lortzen dugu.
Gure informazio iturriak, aurten, hauek izan dira:
- Argitaletxe eta argitaratzaileak zuzenean: %37,6.
- Liburutegiak, Koldo Mitxelena Kulturunea eta Donostiako Udal Liburutegi Nagusia: %22,2.
- ISBN (International Standard Book Number), ELSN (Euskadiko Liburutegien Sistema Nazionala) eta EIPS (Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarea) arakatuz lortua: %38,8.
- Bestelako bideak (Internet, Biblioteca Nacional espainiarra…): %1,4.
Informazio bilketa horrek helburu bikoitza du: batetik, urteko liburuen katalogoa osatzea; eta, bestetik, azterketa egin ahal izateko informazioa biltzea.
Azterketak eta alderaketak egiteko, ISBNdun tituluak bakarrik erabiltzen ditugu, inolako salbuespenik gabe. Liburuen katalogoa osatzeko, aldiz, eskuzabalago jokatu ohi dugu, ISBN gabeko batzuk ere sartuz, interes orokorra baldin badute. ISBN delakoa sistema numeriko nazioartekoa da, helburu komertzialak eta bibliografikoak dituena. Bere alderdi bibliografikoa interesatzen zaigu guri, berari esker egin baitaitezke gainerako kulturetako bibliografiarekin alderaketak.
Informazioa ahalik eta zehatzen bildu eta gero, liburu bakoitzaren fitxa bibliografikoa osatzeari ekiten diogu, dozena bat inguru datu edo ezaugarriren inguruan: titulua, autorea, itzultzailea, elebitasuna, argitalpen maila, moldatzailea, argitaratzailea, koedizioa, herria, neurriak, orrialde kopurua, gaia.
Gaia aipatu dugu. Izan ere, liburua fitxatzeko orduan, sailkapen tematikoak garrantzi berezia du. Espainiako ISBN agentziaren ildotik abiatu genuen bidea. Urte luzetan, CDU edo Sailkapen Hamartar Unibertsalaren arabera sailkatu ditugu liburuak.
Jasotzen dugun eta bilatzen dugun informazioari esker fitxa bibliografikoak osatu ondoren, urteko katalogo osoa gure webgunean jartzen dugu kontsultagai. Esan bezala, azterketarako erabili ditugun tituluak baino gehiago daude webguneko zerrendan. Izan ere, eduki aldetik interesgarriak izan eta arrazoiren batengatik ISBN gabe argitaratu diren batzuk ere eransten dizkiogu zerrendari. 2018ko katalogoak 2.312 titulu biltzen ditu guztira: ISBN duten 2.138 titulu eta ISBN gabeko 174.
Azterketa hiru ataletan
Informazioa bildu ondoren, prest gaude azterketarako. Hiru ataletan banatzen dugu azterketa hori: ekoizleak eta ekoizpena, eskaintza editoriala eta ekoizpen tematikoa.
1.Lehen atal nagusia argitaratzaileei eta horien jardunari eskaintzen diegu. Informazio kuantitatibo ugari eskaini ohi da hemen: iturri desberdinen araberako titulu kopuru desorekatua, ekoizle kopurua, hamar argitaletxe nagusien ekoizpena, argitaratzaileen tipologia eta tipologiaren araberako produkzioa. Eta, testuinguru honetan, hezkuntzako curriculumaren funtsezko auzia azaleratzen zaigu: irakaskuntza liburua non sortu eta lantzen da? Urtea joan eta urtea etorri, errealitate berarekin egiten dugu topo, alegia, irakaskuntza tituluetan gehienek curriculum espainola daukatela muinean. Torrealdairen urteroko azterketak eta salaketak ez dira, tamalez, erabakigune nagusietara iritsi.
2.Bigarren atalean, eskaintza editorialaren datu absolutu eta kuantitatiboak aztertzen dira: tituluak zenbat diren, horien artean zenbat diren nobedade eta zenbat berrargitalpen, zenbat diren jatorrizko eta zenbat itzulpen. Deskribapen kuantitatibo horri, mende berriarekin, eboluzioaren bi osagai erantsi zizkion Torrealdaik: eboluzioaren lerroaren eta eboluzioaren indizearen grafikoak. Lehenak, eboluzioaren lerroak, 2000ko emaitza erreferentziatzat hartu eta harrezkeroko balioak neurtzen ditu urtez urte. Bigarrenak, eboluzioaren indizeak, aurreko urteko erreferentzia laburra hartzen du kontuan, urte batetik besterako aldaketa zein izan den adieraziz.
Eboluzioaren ikuspegia, egia esan, betidanik hartu da kontuan azterketa hauetan. Analisi guztietan nagusitzen da ikuspegi historikoa. Izan ere, testuinguru kronologikoak ematen dio datu absolutu isolatuari ez bakarrik kokapena, baizik eta baita balioa eta esangura ere.
3.Hirugarren atalean, ekoizpen tematikoaren azterketak eskaintza editorialarena osatzen du. Horrexek ematen dio zentzua, gure iritziz, liburugintzari buruzko gure azterketari. Azpimarra dezagun Torrealdairen lana ez dela izan sekula lan estatistiko hutsa: estatistika, liburuaren soziologiaren ikuspegian, euskarria da, edukiak agerian jarri, batetik, eta sakondu ahal izateko heldulekua, bestetik.
Horrenbestez, datu soiletatik harago kokatzen gara ekoizpen tematikoan. Urteko ekoizpena –aurtengo 2.138 tituluak, adibidez– nola banatzen dira gai eremutan? Horri erantzuteko, sei gai eremu nagusi bereizten ditugu: hezkuntza eta irakaskuntza liburua, haur eta gazteentzako liburua, giza eta gizarte zientzietako liburua, helduen literatura, zientzia eta teknika alorreko liburua eta aisia liburua. Gai eremu bakoitza zehatz arakatu ohi dugu: datu absolutuak, ehunekoak, eboluzioa, edizio maila, itzulpen maila…
Aurtengo azterketaren atarian
Hona hemen 2018ko datu kuantitatibo esanguratsuenak:
- Argitaratzaileei dagokienez, ekoizleen kopurua ez da urtetik urtera modu esanguratsuan aldatzen: 300 inguru dabil aspaldi. Jakina, ekoizle ugari horien artean denetarik dago: argitaletxeak eta argitaratzaileak, txikiak eta handiak, profesionalak eta amateurrak, bertakoak zein kanpokoak, publikoak eta pribatuak, izaera askotarikoak.
- Eskaintza editorialari dagokionez, 2018ko ISBNdun tituluen kopurua 2.138 da, horietako %86,8 bertsio analogikoan eta %13,2 digitalean.
Iaztik hona 156 titulu gutxiago argitaratu da. Digitalean izan da galera osoa (220 titulu); aitzitik, liburu analogikoak 67 titulu egin du gora.
Nobedadeak %72,4 dira, 1.547 titulu, iaz baino 193 gutxiago. Berrargitalpenen kopuruak, 591 titulu, 37 unitate irabazi ditu iaztik, eta %27,6 dira aurten.
- Gaiei dagokienez, haur eta gazteentzako liburua lehen tokira igo da, 2010 eta 2013an bezala, 742 titulurekin (ekoizpen osoaren %34,7, iaz baino 4,4 puntu gehiago).
Hezkuntzako liburua bigarren tokira erori da, 626 titulurekin (%29,3, iaz baino 3,1 puntu gutxiago).
Hirugarren tokia helduen literaturak irabazi du, 2013tik lehen aldiz, 315 titulurekin (%14,7). Giza eta gizarte zientzietako liburua laugarrenera jaitsi da (278 titulu, %13).
Bosgarren tokia aisia liburuari dagokio (93 titulu, %4,4), eta seigarrena zientzia eta teknikari buruzko liburuari (62 titulu, %2,9).
Ekoizleak eta ekoizpena
Iturri estatistikoak
Azterketa honen lehen atala, beraz, argitaratzaileei eta horien ekoizpenari eskainiko diegu.
2.138 titulu bildu ditugu Jakinen, azterketarako aintzat hartu beharreko bi ezaugarriak dituztenak: 2018ko lege gordailua eta ISBN identifikazio-marka izatea. Aspalditik aritu da Torrealdai Jakinen lortutako datuak erreferenteak diren beste batzuekin konparatzen. Birekin, zehatzago esanda: Espainiako Gobernuko Kultura ministerioak argitaratzen duen Panorámica de la Edición Española de Libros (PEEL) delakoarekin, eta lehen Precisa eta orain Conecta azterketa etxeak Euskadiko Editoreen Elkartearentzat eta Espainiako Editoreen Elkarteen Federazioarentzat urtero plazaratzen duen txostenarekin.
Urtea / Iturria |
PEEL |
Precisa / Conecta |
Jakin |
2014 |
1.126 |
1.969 |
2.221 |
2015 |
1.222 |
1.798 |
2.604 |
2016 |
1.644 |
1.790 |
2.251 |
2017 |
1.430 |
1.958 |
2.294 |
2018 |
1.116 |
1.842 |
2.138 |
2016ra arte, 2000. urtean abiaturik ikusi ohi genuen iturri estatistiko desberdinon ekoizpen maila. Baina aski da aurreko taulan erakusten den azken bost urteotako lagin hori ondorio berera iristeko, hau da, zein den handia batzuen eta besteen emaitzen arteko desberdintasuna, eta, batez ere, beste bien eta gurearen arteko aldea.
Begien bistakoa da, urtea joan eta urtea etorri, hiru zutabeok ez datozela bat zifretan. Esan beharra dago, gainera, horien arteko desberdintasunak ez direla hutsaren pareko, nabarmenak baizik.
Azken buruan, datuen fidagarritasunaren arazoa dago jokoan. Diferentziak ez dira kopuru orokorretara mugatzen, gainera. Sakonago joz, beste hainbeste gertatzen da nobedadeak eta berrargitalpenak bereiztean, edota gaien sailkapenean.
Gure ustetan, diferentzia sortzen duten aldagaiak bi motatakoak dira: informazioaren iturburuari dagozkionak eta metodologikoak. Conectak eta PEELek editorearen eskutik jasotzen dute informazioa, esklusiboki edo ia. Editoreak ematen du kopurua, eta horrekin batera gainerako ezaugarriak. Esaterako, editore bakoitzak sailkatzen du liburuaren gaia. PEELen datuen oinarrian, editoreak Espainiako ISBNra bidaltzen duen informazioa dago; Conectak ere informazio iturri bera du, eta, gainera, ez du kontrolatzen tituluaren fitxa bibliografikoa. Bietan editorea da informatzailea.
Gure informazio iturria eta gure metodologia bestelakoak dira. Hasteko eta behin, gaia geuk ematen diogu liburuari. Eta, noski, editoreen informazioaz baliatzen gara, baina ez horretaz bakarrik. Sarrera metodologikoan azaldu dugunez, liburutegiak, ISBN, ELSN eta Internet arakatzen ditugu, eta informazioa gurutzatu eta kontrastatu.
Orrialde kopuruak
Orrialdeak / Urtea |
2014 |
2015 |
2016 |
2017 |
2018 |
Orrialdeak guztira |
232.470 |
266.795 |
267.261 |
242.532 |
226.136 |
Liburuak guztira |
1.695 |
1.893 |
1.773 |
1.789 |
1.856 |
Batez beste liburuko |
157,2 |
140,9 |
150,7 |
135,6 |
121,8 |
Urtetik urtera %Δ |
1,05 |
14,77 |
0,17 |
–9,25 |
–6,76 |
Azken urteotan orrialdeen neurketa ere egin ohi dugu, sinetsirik baikaude tituluak ez direla adierazle bakarrak; izan ere, orrialde kopuruak ere tamainaren berri ematen du. Argitu behar da tituluen azterketak liburu analogikoak zein digitalak hartzen dituela aintzat; eta orrialde kopuruenak, aldiz, ulertzekoa denez, analogikoak bakarrik.
Aurten, analogikoetan, iaz baino 67 titulu gehiago ditugu, nahiz eta titulu orokorretan jaitsiera egon den. Eta hala ere, nahiz eta titulu gehiago argitaratu, 16.000 orrialde gutxiago ekoitzi dira guztira. 2017an bezala, aurtengo liburuak ere mehetu egin dira, beraz.
Liburu motatan nola kokatzen da orrialdeen gehikuntza edo jaistea? Jaitsiera proportzional nabarmenena haur eta gaztentzako liburuan gertatu da: 48 titulu gehiago argitaratu diren arren, 4.000 orrialde gutxiago ekoitzi dira; 65 orrialde liburuko, iaz baino hamar gutxiago.
Baina, kopuru absolututan, hezkuntza eta irakaskuntzako liburuak pairatu du jaitsiera gogorrena, 58.634 orrialdetik 51.622ra. Are esanguratsuagoa da beherakada hori, kontuan hartzen badugu 2016an 102.074 orrialde izan zirela; hau da, iazko amiltze indartsuari ez zaio oraindik galga jarri. Testuliburuen esparruan kokatzen bagara, ia erdira jaitsi dira orrialde kopuruak Haur Hezkuntzan (10.292tik 5.839ra) eta Bigarren Hezkuntzan (27.056tik 14.344ra), eta Lehen Hezkuntzan, aldiz, ia bikoiztu (12.556tik 23.552ra).
Helduen literaturan, titulu kopuruarekin batera, orrialde kopuruak ere igo dira: 51.435 orrialde guztira (iaz baino ia 8.000 gehiago). Kopuru orokorra ez ezik, liburuak zertxobait gizendu ere egin dira, liburuko 154 orrialdetik 163ra.
Ekoizle ugari
Tituluak |
Argitaratzaileak |
1 |
201 |
2-4 |
70 |
5-9 |
29 |
10-19 |
14 |
20-29 |
6 |
30-39 |
1 |
40-49 |
1 |
50-59 |
2 |
60-69 |
4 |
70-79 |
1 |
90-99 |
2 |
100-150 |
1 |
150etik gora |
2 |
Guztira |
334 |
Guztira, 334 dira 2018an libururen bat plazaratu duten ekoizleak. Asko dira, gehiegi, nahi bada. Baina kontuan izan behar da horietako askok titulu bat eta bakarra kaleratu dutela. Eta, beraz, ezin daitezkeela editorialtzat hartu, ezta gutxiago ere. %60,3k titulu bakarra atera dute, erdia pasa dira. Areago: %81,2 dira lau titulu baino gutxiago ekoitzi dituztenak.
Antza denez, urteko 20 tituluk markatuko luke editoreen arteko ekoizpenaren langa garrantzitsua. Hala, 20 titulutik gora editoreen %6ek bakarrik ekoitzi dute, 20 editorek. Beste guztiek –314 argitaratzailek, %94– 20 titulu baino gutxiago atera dute 2018an. Urtero seinalatu izan du Torrealdaik gure produkzioaren ahulezia dela atomizazioa.
Ahuldade horren goi aldean dago ehun titulutik gorako editorialen multzoa. Hori ere murriztuz joan da azken urteotan, eta 2018an hiru bakarrik dira ehun liburuko langa gainditu dutenak. Hiru horiek ekoizpen osoaren %25,8 bildu dute.
Eta bi mutur horien tartean, 20 titulutik behera atera duten 314 horien eta 100 titulutik gora atera duten hiru bakar horien tarteko erdiko mailako 17 editoreen presentzia eskasa da, eskasegia. Atomizazioarekin batera, desoreka hori ere azpimarratu beharrekoa da.
Ekoizleen panorama hori ezagututa, beharrezkoa da tipologiaren araberako bereizketa egitea. Ez baita berdin, ez produkzio mailan, ez tematikan, argitaletxe peto-petoa izan, edo izan udal edo kirol elkarte, adibidez.
Argitaletxe nagusien ekoizpena: 1.062 titulu
Argitaletxea |
Nobedadeak |
Berrargitalpenak |
Titulu kopurua |
% |
Elkar |
80 |
176 |
254 |
11,9 |
Edelvives-Ibaizabal |
178 |
16 |
194 |
9,1 |
Susaeta |
41 |
61 |
102 |
4,8 |
Ikaselkar |
25 |
74 |
99 |
4,6 |
Erein |
49 |
43 |
92 |
4,3 |
Santillana-Zubia |
78 |
0 |
78 |
3,6 |
Ttarttalo |
57 |
11 |
68 |
3,2 |
Edex |
61 |
0 |
61 |
2,7 |
Edebé-Giltza |
51 |
11 |
62 |
2,9 |
Anaya-Haritza |
3 |
58 |
61 |
2,9 |
Ikasmina |
47 |
5 |
52 |
2,4 |
Guztira |
616 |
446 |
1.062 |
49,7 |
Gogoan hartu behar da taula honetarako argitaletxe pribatu komertzialak soilik hartu ditugula aintzat, eta ez, adibidez, edizio publikoa.
Hamar nagusi horiek ekoizpen osoaren %49,7 ekoitzi dute, iaz baino gutxixeago: hiru puntu eta erdi osoarekiko proportzioan, eta guztira 144 titulu gutxiago.
Hamar nagusiak izan arren, zazpi ez dira ehun titulura iristen, eta lau ezta 70era ere. Bestela esan, indartsuenak ere ez dira horren handi.
Azken urteotan egonkortzen ari da multzo horretako kideen osaera, bertako eta kanpokoen arteko proportzioaz ari garela. Ekoizpen osoan bat edo beste gehitzea ez da garrantzizkoa berez, baina lehen ekoizle nagusien artean euskal jatorrizko eta erdal jatorrizkoen proportzioa zein den gutxienez esanguratsua da. Aurten hamarretik lau dira Euskal Herrikoak: Elkar, Ikaselkar, Erein eta Ttarttalo; beste seiek Espainiako Estatuan dute etxe nagusia: Edelvives-Ibaizabal, Susaeta, Santillana-Zubia, Edebé-Giltza, Anaya-Haritza eta Ikasmina.
Bertako eta kanpoko editorialek gaien arabera duten jokamolde desberdindua gero ikusiko dugu zehatzago. Hamar horien ekoizpen orokorrari dagokionez, 1.062 tituluetatik 513 ekoitzi dituzte bertakoek (%48,3), eta 549 kanpokoek (%51,7); iaztik hona 8,3 puntutan hazi da kanpokoen proportzioa, hamar argitaletxe pribatu horien artean, beti ere.
Bertako eta kanpokoen artean alderik handiena, aurten ere, berrargitalpen politikan dago. Eskuratu ahal izan dugun informazioa fidagarria bada, bertako argitaletxeek %66,4ko indarra dute berrargitalpenaren baitan, eta, kanpokoek, titulu gehiago ekoitzi arren, %33,6koa bakarrik. Datuak egiazkoak balira (egia izan ote daiteke, adibidez, Santillana-Zubiak batere berrargitalpenik ez duela, edo Ikasminak bost bakarrik?), guztiz esanguratsua litzateke diferentzia hori, berrargitalpenak ekoizpen osoari ematen dion egonkortasun eta ibilbidea kontuan hartzen badugu.
Argitaratzaileen tipologia
Argitaratzaile mota |
Ekoizleak |
Ekoizpena |
% |
Bertako argitaldari pribatu komertziala |
84 |
931 |
43,5 |
Kanpokoak |
71 |
748 |
35,0 |
Irakaskuntza + unibertsitatea |
19 |
109 |
5,1 |
Elkarte, talde, fundazio, erlijio-etxe… |
90 |
150 |
7,0 |
Argitaldari publikoa |
33 |
109 |
5,1 |
Besterik |
37 |
91 |
4,3 |
Guztira |
334 |
2.138 |
100,0 |
Argitaratzaileen tipologia heterogeneoa da: kanpokoak zein bertakoak; argitaratzaile komertzialak eta ez komertzialak; pribatuak zein publikoak; handiak eta txikiak; irakaskuntzakoak; talde, elkarte edo fundazio izaera daukatenak… Ekoizleen unibertso hori bost multzotako sailkapenean ordenatu ohi dugu.
Bertako argitaletxe pribatu komertziala
Lau ezaugarri dituzte lehen multzo honetako argitaletxeek: Euskal Herrian dute erabakigunea, izaera profesionala dute, pribatuak dira eta enpresa dira tamainaz edo bokazioz. Horien guztien misioa argitalpena da.
Ekoizleen %25,1 dira jite horretakoak, eta ekoizpenaren %43,5 gauzatu dute. Ekoizle/ekoizpen ratiorik hoberena dute, eta gai esparruen banaketan ere orekatuenak dira, alde handiz. Horiei esker eman dezake euskal liburugintzak, ematekotan, itxura normalizatua.
Ondokoak izan dira, multzo honetan, gehien ekoitzi dutenak: Elkar (254), Ikaselkar (99), Erein (92) eta Ttarttalo (68).
Kanpoko argitaletxeak
Erabakiguneak bereizten ditu aurreko multzotik, Euskal Herritik kanpo daukatenak kontsideratzen baititugu kanpoko, nahiz eta hemen filialak izan. Ekoizleen %21,2 dira horiek, eta ekoizpenari %35eko ekarpena egin diote. Hemengo profesionalen antzeko ratioa dute. Bestalde, nobedadeak lantzen dituzte batez ere, eta ia berrargitalpenik ez dute ekoizten. Hori baino okerragoa da gai aldetiko desoreka: haur eta gazteentzako material didaktikoak jorratzen dituzte ia esklusiban.
Aurtengo emankorrenak Edelvives-Ibaizabal (194), Susaeta (102), Santillana-Zubia (78), Edebé-Giltza (62), Anaya-Haritza (61) eta Ikasmina (52) izan dira.
Argitaratzaile publikoa
Erakunde publiko handi zein txikiek osatzen dute multzo hau, Eusko Jaurlaritzatik udaletara.
Ekoizleen %9,9 dira argitaratzaile publikoak, %5,1eko ekoizpenarekin. Ekoizle kopuruan ez dago batere aldaketarik aurreko urtetik aurtengora, eta ekoizpenean jaitsiera orokorraren baitan kokatzen da multzo honen beherakada ere.
Elkarte, fundazio eta parekoak
Multzo handia da honakoa, bertan sartzen baitira elkarteak, fundazioak, taldeak…, liburuen argitalpena beren berezko misioa ez izanik ere, urtean zehar liburu bat edo beste argitaratzen duten ekoizle kolektiboak.
Iaz baino 15 ekoizle gutxiago dira aurten, eta produkzioa ere hamar titulutan murriztu da: ekoizleak %26,9 dira eta ekoizpena %7. Ekoizpenaren ezaugarriak ere urtero errepikatzen dira: giza eta gizarte zientzien alorrekoak dira gehienbat, berrargitalpen eskasekoak.
Irakaskuntzakoak
Ekoizleen kopuruan aldaketa gutxi dago iaztik hona (%5,7), baina ekoizpena dezente jaitsi da, beherakada orokorrak eskatuko lukeenaren gainetik: iazko 164 titulutik 2018ko 109ra.
Ekoizle unibertsitarioa
Bost ekoizleren lana bildu dugu multzo honetan: guztira 104 titulu, ekoizpen osoaren %4,6. Ekoizpen unibertsitarioaren %77,8 Euskal Herriko Unibertsitateak ekoitzi du, 77 titulurekin. Bigarren Udako Euskal Unibertsitatea dator, 22 titulurekin.
Huskeria argitaratu dute gainerakoek: Begoñako Andra Mari Irakasleen Unibertsitate Eskolak titulu bat, eta Nafarroako eta Deustuko Unibertsitateak bina titulu. Horixe da guztia, gure informazioaren arabera.
Hona gaien hurrenkera:
Giza/Gizarte |
44,5 |
Zientzia/Teknika |
20,2 |
Helduen literatura |
19,2 |
Hezkuntza/Irakaskuntza |
11,1 |
Orotarikoak |
3,0 |
Aisia |
2,0 |
Iazkoarekin alderatuta, helduen literaturaren hazkuntza eta zientzia eta teknikaren alorreko liburuaren jaitsiera azpimarra litezke, beharbada.
Bertakoak eta kanpokoak testuliburuen merkatuan
Atal honetan, bertakoen eta kanpokoen jokamoldean jarriko dugu arreta. Torrealdaik behin eta berriro azpimarratzen zuen bezala, bertako/kanpoko bereizketak ez du, noski, kutsu xenofobikorik. Azalean, bereizketa geografikoa da; baina editorialaren erabakigunearen kokagune geografikoak du garrantzia: erabakiak non hartzen diren, bereziki hezkuntza curriculumean. Zentzu horretan du garrantzia bereizketak, horren arabera aldatzen baitira batzuek eta besteek gure ekosistema editorial eta kulturalean duten inplikazioa, hezkuntza curriculumean duten eragina edota euskal argitalgintzaren industrian duten indarra.
Lehenik, horrenbestez, testuliburuen merkatu kautiboan kokatuko gara, eta hor esku hartzen duten aktoreak soilik aztertuko ditugu, betiere pribatuak eta komertzialak.
Batzuek eta besteek ekoizpenean duten eragina aldakorra den arren, argi ikusten da bertakoen ekoizpena laurdenaren eta herenaren artean ibili ohi dela, ez gehiago; 2018an, ia hiru puntu jaitsi da proportzioa. Hona azken bost urteotako emaitzak:
|
Ekoizle nagusien pisua irakaskuntzan |
||
Urtea |
Bertokoak |
Kanpokoak |
Gainerakoak |
2014 |
27,2 |
67,7 |
5,1 |
2015 |
17,9 |
78,6 |
3,5 |
2016 |
22,5 |
74,4 |
3,1 |
2017 |
34,6 |
59,1 |
6,3 |
2018 |
31,8 |
63,1 |
5,1 |
Elkarrekin lotuta doazen hiru taula erabiliz adieraziko dugu bi edizio mota horiek, alegia, kanpoko eta bertako argitaletxeek, argitalgintzan duten portaera. Bertako eta kanpoko diogunean, errepika dezagun, ez gara ari hango edo hemengo guztiez, baizik eta argitaletxe profesional, komertzial eta pribatuez. Horietaz gain bada ekoizle gehiago, ikusi dugunez, hala nola elkarteak, erakunde publikoak eta beste; gainerakoen sailean biltzen ditugu horiek guztiak.
Lehen taulan zifra absolutuak agertzen dira, eta horiei esker ikus daiteke zein den edizio mota bakoitzaren pisua.
Bigarren taulak alderaketaren ikuspegia proposatzen du. Ezker-eskuin, etzanean irakurri behar da taula hori, gai eremuka kanpokoen eta barrukoen indarra zein den neurtzeko.
Hirugarren taula, azkenik, zutikakoa edo bertikala da, zutabe bakoitza goitik behera irakurtzekoa. Editorial mota bakoitzaren baitan ekoizpena non mamitzen den adierazteko balio du, hau da, edizio mota bakoitzaren indargune eta ahulguneak non dauden erakusten du.
|
Balio absolutuak |
|||
Gaia/Ekoizlea |
Bertokoak |
Kanpokoak |
Gainerakoak |
Guztira |
Ekoizpen osoa |
986 |
750 |
457 |
2.138 |
HG |
408 |
301 |
33 |
742 |
HI |
199 |
395 |
32 |
626 |
HL |
222 |
17 |
76 |
315 |
GG |
59 |
7 |
212 |
278 |
AL |
33 |
13 |
47 |
93 |
ZT |
4 |
14 |
44 |
62 |
Besterik |
6 |
3 |
13 |
22 |
Oro har, ekoizpen osoan Euskal Herrian argitaratzen diren liburuak dira nagusi, bai bertako editore komertzialek argitara ematen dutena (931 titulu) eta bai elkarte, talde, fundazio, argitaldari publiko eta enparauek argitaratzen dutena (457 titulu); 1.388 titulu dira guztira (%64,9).
Gai eremuak banaka begiratuz ere, bertakoen zifrak altuagoak dira sailez sail, salbuespen nabarmen batekin: hezkuntza eta irakaskuntza liburuan oso goitik daude kanpokoak, 395 vs 199. Esan beharrik ez dago: gai garrantzitsu eta sentiberarik bada, horixe da nagusiki, euskal curriculumari dagokiona, hain zuzen ere.
|
% horizontalak |
|||
Gaia/Ekoizlea |
Bertokoak |
Kanpokoak |
Gainerakoak |
Guztira |
Ekoizpen osoa |
43,5 |
35,1 |
21,4 |
2.138 |
HG |
55,0 |
40,6 |
4,4 |
742 |
HI |
31,8 |
63,1 |
5,1 |
626 |
HL |
70,5 |
5,4 |
24,1 |
315 |
GG |
21,2 |
2,5 |
76,3 |
278 |
AL |
35,5 |
14,0 |
50,5 |
93 |
ZT |
6,4 |
22,6 |
71,0 |
62 |
Besterik |
27,3 |
13,6 |
59,1 |
22 |
Ekoizpen osoan bertakoak dira nagusi kanpokoen aldean (%43,5 vs %35,1, zortzi puntu goitik). Hezkuntza eta irakaskuntza liburuaren lerro horizontalean, aldiz, alde handiz dira nagusi kanpokoak, bertakoekiko 30 puntutik gorako aldearekin. Alarma gorria pizten digu datu horrek.
Bien arteko lehian, gainerako gai eremuetan aurretik doa bertakoena oro har, proportzio handitan. Argi ikusten da, esate baterako, kanpokoek ia esku hartzerik ez dutela helduen literaturaren eta giza eta gizarte zientzietako liburuen alorretan. Esan liteke kanpoko editorialak ez direla euskal liburugintzaren ekosisteman integratzen: haur eta gazteen eta eskola liburuen merkatu kautibora mugatzen dira, besterik gabe.
|
% bertikalak |
|
Gaia/Ekoizlea |
Bertakoak |
Kanpokoak |
Ekoizpen osoa |
100,0 |
100,0 |
HG |
43,8 |
40,1 |
HI |
21,4 |
52,7 |
HL |
23,9 |
2,3 |
GG |
6,3 |
0,9 |
AL |
3,5 |
1,7 |
ZT |
0,4 |
1,9 |
Besterik |
0,7 |
0,4 |
Irakurketa bertikalari lotutako taula egiazki esanguratsua da editorialen filosofia hautemateko: argitaldari espainiarren ekoizpena haur eta gazteentzako eta hezkuntza liburuetan zentratzen da kuantitatiboki (%92,8); eta, bereziki, hezkuntzakoan (%52,7). Gainerako alorretan huskeria ekoizten dute.
Lau taula horiek argi uzten dute Hegoaldeko eskoletan curriculum espainiarra dela zabalduena. Eta hori euskarazko testuliburuei soilik begiratuta… Zer gertatuko ote da erdarazkoekin!
Izan ere, kanpoko argitaletxeek hezkuntzaren muinari heltzen diote, euskal curriculumari. Helburu nagusi eta bakarra horixe dute, Euskal Herriko eskoletan kanpoan sorturiko curriculum egokitua sartzea.
Torrealdairen aspaldiko kezkak lur berria hartzen du, horrenbestez, aurtengo datuetan. Jakinen iazko azken zenbakian argitaratutako 2017ko liburugintzaren azterketan adierazi zuen azkenekoz: barrutik husten ari gara. Hau da, Euskal Herritik Euskal Herrirako hezkuntza proiektuak ez dira jada nagusi, bertako editorialek lantzen duten curriculum proiektuak ez baitu gehiengoa hartzen. Aitzitik, bien bitartean, azken hiruzpalau hamarkadatan hedatu diren euskarazko testuliburu gehienak (areago erdarazkoak) kanpoan landutakoak izan dira.
Etorkizunean ere, funtsezko auzi horri gertuko jarraipena eskainiko diogu, noski, asko baitago jokoan.
Argitalpen digitala
- 2013: 185 titulu
- 2014: 526
- 2015: 711
- 2016: 478
- 2017: 505
- 2018: 282
Argitalpen digitala ekoizpen osoaren %13,2an geratu da 2018an; izan ere, ekoizpen osoan analogikoa izan da erabat nagusi (%86,8). Iaztik 220 tituluko galera izan du digitalak, %55,8ko jaitsiera izugarria, hain zuzen. 2015ean ekoizpen orokorraren %27,3ko gailurra jo ondoren, behera egin zuen hurrengo bi urteetan. Aurtengoa, beherakada baino, amiltze hutsa izan da.
Gaia |
Analogikoa (%) |
Digitala (%) |
Guztira |
Haur/Gazte |
98,8 |
1,2 |
742 |
Hezkuntza/Irakaskuntza |
76,2 |
23,8 |
626 |
Helduen literatura |
83,8 |
16,2 |
315 |
Giza/Gizarte |
85,6 |
14,4 |
278 |
Aisia |
93,5 |
6,5 |
93 |
Zientzia/Teknika |
59,7 |
40,3 |
62 |
Zenbait liburu motak gainditu egiten du liburu digitalaren %13,2ko batezbesteko orokor hori: zientzia eta teknika liburuak (%40,3) eta hezkuntza liburuak (%23,8) nabarmen, eta helduen literaturak (%16,2) eta giza eta gizarte zientzietako liburuak ozta-ozta (%14,4). Gainerako biak batezbestekoaren oso azpian daude: bai aisia liburua (%6,5), bai, bereziki, haur eta gazteentzakoa (%1,2).
Gaia |
Analogikoa (%) |
Digitala (%) |
Haur/Gazte |
39,5 |
3,2 |
Hezkuntza/Irakaskuntza |
25,7 |
52,8 |
Helduen literatura |
14,2 |
18,1 |
Giza/Gizarte |
12,8 |
14,2 |
Aisia |
4,7 |
2,1 |
Zientzia/Teknika |
2,0 |
8,9 |
Ekoizpen mota bakoitzaren banaketa tematikoa islatzen du taula horrek; bakoitzak bere egitura du, oso desberdina bi kasuetan.
Liburugintza analogikoak egitura orekatuagoa du, hiru mailatan sailkatu daitekeena: lehenik, bi gai eremu daude %30en inguruan (haur eta gazteentzako liburua, %39,5; hezkuntza, %25,7); bigarrenik, beste bi eremu %15en inguruan dabiltza (helduen literatura, %18,1; giza eta gizarte zientziak, %14,2); eta, azkenik, bi multzo txikiek %5etik behera biltzen dute.
Liburugintza digitalak, aitzitik, egitura gorabeheratsuagoa du: hezkuntza eta irakaskuntza liburuak %52,8 hartzen du. Oso atzetik, beste bi liburu mota datoz: helduen literatura (%18,1) eta giza eta gizarte zientzietako liburua (%14,2).
Eskaintza editoriala
Azterketa honen bigarren atalean, argitaratzaileen emaitza material eta kuantitatiboez jardungo dugu. Hainbat ezaugarri arakatuko ditugu: titulu kopuru, liburuen egiletza kronologikoa eta linguistikoa. Eta hori guztia, ez soilik aurtengo datuekin, fokua 2000tik gaurdainoko bilakaerara irekiz baizik.
Eskaintzaren azterketari buruzko gure ekarpen nagusia, beharbada, emaitza bakoitza bere testuinguru kronologikoan ematea da; izan ere, urteko informazio soilak ez du, isolaturik, interpretaziorako biderik irekitzen.
Has gaitezen 2018ko eskaintza editorialaren datu nagusien laburpen txiki batekin. Titulu kopurua jaitsi egin da: 2.138 izan dira, horietako %86,8 bertsio analogikoan eta %13,2 digitalean. 1.547 titulu nobedade edo lehen edizio dira (%72,4), aurreko urtean baino gutxiago. Berrargitalpenen kopurua, berriz, hazi egin da, 591 titulu (%27,6). Euskaraz sorturikoak 1.300 dira (%60,8). Itzulpenak, hortaz, 805 titulu (%39,2).
2.138 titulu
Grafikoaren bidez mende berriko perspektiban ikus dezakegu urteko ekoizpena. Hurrengo taulan, aldiz, ekoizpen hori bitan banatua dator, analogikoa eta digitala, biak elkarren arteko alderaketan. Eta nabarmen geratzen da ekoizpen digitalak hartzen duela bere bizkar urteko jaitsiera, 2017tik ia erdira erori baita. Paperezkoak, aldiz, gora egin du, 67 titulu gehiagorekin. Digitalak papera irentsiko zuela iragartzen zutenen aurka datoz datuok.
Urtea / Liburu mota |
Analogikoa |
Digitala |
Guztira |
2006 |
1.992 |
8 |
2.000 |
2007 |
2.226 |
38 |
2.264 |
2008 |
2.583 |
108 |
2.691 |
2009 |
2.198 |
242 |
2.440 |
2010 |
2.012 |
258 |
2.270 |
2011 |
2.154 |
242 |
2.396 |
2012 |
2.039 |
174 |
2.213 |
2013 |
1.682 |
185 |
1.867 |
2014 |
1.695 |
526 |
2.221 |
2015 |
1.893 |
711 |
2.604 |
2016 |
1.773 |
478 |
2.251 |
2017 |
1.789 |
505 |
2.294 |
2018 |
1.856 |
282 |
2.138 |
Tituluen eboluzioa
Eboluzioaren lerroak erakusten duenez, 2000. urtean baino 23 puntu altuago dago 2018ko titulu kopurua. Eboluzioaren indizeak, aldiz, aurreko urtearekiko jaitsiera markatzen du, 6,8 puntu.
Urtero bezala, azterbide horixe bera erabiliko dugu bigarren atal osoan, adierazle argigarriak eskaintzen baititu.
Nobedadeak eta berrargitalpenak
Urtea |
Nobedadea |
Berrargitalpena |
2000 |
65,7 |
34,3 |
2001 |
71,7 |
28,3 |
2002 |
70,8 |
29,2 |
2003 |
71,1 |
28,9 |
2004 |
74,0 |
26,0 |
2005 |
71,3 |
28,7 |
2006 |
68,0 |
32,0 |
2007 |
69,8 |
30,2 |
2008 |
69,6 |
30,4 |
2009 |
69,8 |
30,2 |
2010 |
71,0 |
29,0 |
2011 |
72,0 |
28,0 |
2012 |
68,9 |
31,1 |
2013 |
68,6 |
31,4 |
2014 |
74,3 |
25,7 |
2015 |
81,4 |
18,6 |
2016 |
75,5 |
24,5 |
2017 |
75,9 |
24,1 |
2018 |
72,4 |
27,6 |
Batez beste |
71,7 |
28,3 |
Gorabehera txikiekin, azken urteetako proportzioei eusten die aurtengo ekoizpenak ere: nobedadeek hiru laurden hartzen dituzte, eta berrargitalpenek beste laurdena. Argi dago euskal liburugintzan nobedadeak sekulako indarra duela, eta berak definitzen duela ekoizpenaren ildoa. Berrargitalpenen ehunekoak pixka bat gora egin du aurten, baina mende honetako hainbat urtetan baino beherago dabil hala ere. Torrealdaik behin baino gehiago azpimarratzen zuen berrargitalpenak indar handiagoa beharko lukeela gurean, edizio frantsesean gertatzen denaren antzera-edo; berrargitalpenaren eskasiak ere diglosia islatzen du.
Nobedadeak
Nobedadeen eboluzio-lerroa
Tituluen eboluzio lerroko balioak baino altuagoak dira nobedadeetakoak. Argi uzten du horrek nobedadeek markatzen dutela liburugintzaren eboluzio lerroa. Titulu kopuruaren aurtengo balioa, 2000. urtearekiko erreferentzian, 123,3 da, ikusi dugunez; eta nobedadeena altuagoa da, 135,8.
Nobedadeen eboluzioaren indizea
Kopuru absolutuetan 11,1eko jaitsiera izan dute nobedadeek. Duela hiruzpalau urte izandako puztualdi esanguratsua orekatzera dator, beharbada, jaitsiera hori, aurreko bi urteetako joerarekin batera.
Nobedadeen jatorrizko eta itzulitako liburuak
Urtea |
Jatorrizkoa |
Itzulpena |
2000 |
73,6 |
26,4 |
2001 |
73,0 |
27,0 |
2002 |
66,7 |
33,3 |
2003 |
66,9 |
33,1 |
2004 |
71,7 |
28,3 |
2005 |
70,9 |
29,1 |
2006 |
67,4 |
32,6 |
2007 |
65,5 |
34,5 |
2008 |
61,5 |
38,5 |
2009 |
70,7 |
29,3 |
2010 |
66,4 |
33,6 |
2011 |
68,7 |
31,3 |
2012 |
65,6 |
34,4 |
2013 |
61,9 |
38,1 |
2014 |
69,0 |
31,0 |
2015 |
68,9 |
31,1 |
2016 |
64,0 |
36,0 |
2017 |
64,7 |
35,3 |
2018 |
60,8 |
39,2 |
Batez beste |
67,3 |
32,7 |
Grafiko orokor horrek nobedadeen eboluzioa markatzen du goiko lerroan, eta horren barruan nola jokatzen duen jatorriz euskaraz sortu den liburuak eta nola kanpotik gureganatutakoak, liburu itzuliak, alegia.
Urte bakoitzeko balioak gora edo behera puntu batzuk alda badaitezke ere, batez beste hirutik bi jatorrizko liburua da mende berrian eta hirutik bat da itzulitakoa. Beti ere nobedadeen barruan, titulu berrietan, berrargitalpena aintzat hartu gabe.
Baina, aurten, mende berriko daturik altuena erdietsi du itzulitako liburuak, %39,2, 2008 eta 2013ko bi gailurren gainetik. Aurreko bi urteetan ere herenetik pittin bat gora egin zuenez, badirudi itzulpenetan goranzko joera bat egonkortzen ari dela.
Jatorrizkoa
Jatorrizko liburuaren eboluzio-lerroa
Lehen argitaraldiko liburuetan, jatorrizko liburua mende honetako punturik baxuenetakoan dago, azken lau urteetako balioetatik oso behera.
Jatorrizko liburuaren eboluzioaren indizea
Eboluzioaren indizeak aurreko urtearekiko posizioa zein den adierazten digu: alegia, 18,3 puntu galdu ditu jatorrizkoak.
Itzulitakoa
Itzulitako liburuaren eboluzio-lerroa
Itzulitako liburuaren eboluzioak azken hiru urteetako balioei eutsi die, grafikoak erakusten duenez. Tituluen kopuru absolutuen jaitsiera kontuan hartzen badugu, erraz uler daiteke jatorrizko liburuarekiko proportzioa igo izana.
Itzulitako liburuaren eboluzioaren indizea
Argudio bera erabil liteke urte arteko 0,4ko igoera iruzkintzeko: 0,4ko igoera txikia den arren, tituluen kopuru orokorraren jaitsierak ematen dio balio erlatiboa..
Berrargitalpenak
Hona hemen txanponaren beste aurpegia, nobedadeen atzealdea. Torrealdaik sarritan azpimarratu izan duenez, sektorearen kanpoko ikuspegiz aritzen diren zenbait iritzi-emailek bigarren mailakotzat hartzen dute berrargitalpena, baina ez da horrela. Liburugintzaren ekosisteman bera da egonkortasuna dakarrena eta ekarpen soziokulturala bermatzen duena. Euskal liburuaren zein literaturaren arrakasta ez da neurtu behar titulu berrien emendatzetik, berrargitalpenari esker irabazten ditugun merkatu nitxo berrietatik baizik.
Berrargitalpenaren eboluzio-lerroa
Berrargitalpenaren ibilbideak ez du ekoizpenaren maila markatzen. 2000. urtean hastapena hartuta, 2008an jo zuen gailurra; aurreko bost urteetan, aldiz, 2000ko baliotik beherakoak erdietsi dira. Aurten pittin bat gora egin du kopuruak, 2000koa ia errepikatzeraino.
Berrargitalpenaren eboluzioaren indizea
2013tik 2015era jaitsi eta jaitsi aritu ondoren, azken hiru urteotan gora egin du berrargitalpenen kopuruak, 6,7 puntu aurten.
Berrargitalpenaren mailaketa
Lehen argitaraldia………………………………..1.547 titulu
Bigarren argitaraldia……………………………189
Hirugarren argitaraldia…………………………94
Laugarren argitaraldia……………………………54
Bosgarren argitaraldia……………………………46
Seigarren argitaraldia…………………………..37
Zazpigarren argitaraldia………………………….20
Zortzigarren argitaraldia………………………….24
Bederatzigarren argitaraldia…………………….20
Hamar argitaraldi edo gehiago………………….107
Gogora dezagun lehen argitaraldiak 1.547 titulu bildu dituela (%72,4), eta ikusi berria dugu berrargitalpena %27,6 dela, 591 titulu. Mailaketa honek errealitate interesgarri bat jartzen digu begien aurrean, hots, argitaraldi maila bakoitzean 591 titulu horiek nola banatzen diren. Berrargitalpen gehienak, jakina, lehenengotik bigarrenera ematen dira, 189 titulu, baina zorionez badira hamar argitaraldi edo gehiago izan dituzten liburuak ere, 107. Dena den, maila goreneko liburu horien kopurua jaitsi egin da, iaz 122 baitziren. Aurtengo gailurra 48. edizio mailan jo dugu.
Hamar argitaraldi eta gehiago
10. argitaraldia
Bat, bi, Manchester | Jimenez, Irati |
Irakurgaiak 5 (Txanela). Lehen Hezkuntza | Saenz, Maite eta beste |
Irakurketa eta idazketa koadernoa 2 | Imaz, Lurdes |
Irakurketa eta idazketa koadernoa 6 | Imaz, Lurdes |
Irakurketa eta idazketa koadernoa 8 | Imaz, Lurdes |
Matematika 3. 3. Koadernoa. Lehen Hezkuntza (País Vasco) | Ferrero, Luis |
Matematika 4. 1. Koadernoa. Lehen Hezkuntza (País Vasco) | Ferrero, Luis |
Pippi Kaltzaluze | Lindgren, Astrid |
Txomin komunean | Slegers, Liesbet |
Zu bezain ahul | Jaio, Karmele |
Logika jokoak 1 | Blanch, Xavier eta beste |
Marraskilo detektibea | Viso, José Francisco |
Musika 6 – Lan-koadernoa 6 (Txanela). Lehen Hezkuntza | Aizarna, Kontxi eta beste |
Nur eta irlandar gnomoa | Martinez de Lezea, Toti |
Potoloren hegazkin magikoa | Urmeneta, Juan Luis |
Risky eta bere lagunak | Iturralde, Joxemari |
11. argitaraldia
Afrikako semea | Arana, Aitor |
Bakarka 1 | Letamendia, Juan Antonio |
Bostak ihesi | Blyton, Enid |
Cantervilleko mamua | Wilde, Oscar |
Euskara 6 – Lan-koadernoa 11 (Txanela). Lehen Hezkuntza | Barrena, Saionara eta beste |
Euskara 6 – Lan-koadernoa 12 (Txanela). Lehen Hezkuntza | Barrena, Saionara eta beste |
Euskara 6 – Lan-koadernoa 13 (Txanela). Lehen Hezkuntza | Barrena, Saionara eta beste |
Ilargiaren eztula. Irakurketa-jokoak | Alvarez de Eulate, Javier |
Irakurgaiak 3 (Txanela). Lehen Hezkuntza | Elkar |
Irakurketa eta idazketa koadernoa 1 | Imaz, Lurdes |
Kometa bidaizalea. Irakurketa-jokoak | Ortiz, Jose Luis eta beste |
Matematika 4. 2. Koadernoa. Lehen Hezkuntza (País Vasco) | Ferrero, Luis |
Musika 6 – Lan-koadernoa 6 (Txanela). Lehen Hezkuntza | Aizarna, Kontxi eta beste |
12. argitaraldia
Eta ni zer? | Morillo, Fernando |
Euskara 5 – Lan-koadernoa 10 (Txanela). Lehen Hezkuntza | Barrena, Saionara eta beste |
Gerra da leku honen izena | Sierra i Fabra, Jordi |
Greta | Osoro, Jasone |
Han goitik itsasoa ikusten da | Gabiria, Julen |
Ikaslearen liburua 5 (Material globalizatua) (Txanela). Lehen Hezkuntza (6 liburuxka) | Saenz, Maite eta beste |
Ingelesen hilerria | Mendiola, Jose Maria |
Miru eta Mara | Zubeldia, Iñaki eta beste |
Musika 5 – Lan-koadernoa 5 (Txanela). Lehen Hezkuntza | Aizarna, Kontxi eta beste |
Xake Mate | Ladron Arana, Alberto |
Xivaren malkoak | Mallorquí, César |
13. argitaraldia
Euskara 5 – Lan-koadernoa 9 (Txanela). Lehen Hezkuntza | Barrena, Saionara eta beste |
Ihes betea | Lertxundi, Anjel |
Irakurgaiak 1 (Txanela). Lehen Hezkuntza | Askoren artean |
Kale gorrian | Swindells, Robert |
Musika 4 – Lan-koadernoa 4 (Txanela). Lehen Hezkuntza | Aizarna, Kontxi eta beste |
Psikologia 1/2. Batxilergoa | Elhuyar |
Zoaz infernura, laztana | Lertxundi, Anjel |
14. argitaraldia
Atlas sentimentala | Zubizarreta, Patxi |
Bostak berriro Kirrin uhartean | Blyton, Enid |
Ezekiel nora ezean | Osoro, Jasone |
Irakurgaiak 2 (Txanela). Lehen Hezkuntza | Saenz, Maite eta beste |
Kaixo! Manual de conversación castellano-euskara | Knörr, Garikoitz |
Matematika 5 – Lan-koadernoa 10 (Txanela). Lehen Hezkuntza | Goñi, Jesus Mari |
Matematika 5 – Lan-koadernoa 9 (Txanela). Lehen Hezkuntza | Goñi, Jesus Mari |
Matematika 5. Baga Biga (Txanela). Lehen Hezkuntza | Goñi, Jesus Mari |
Matematika 6 – Lan-koadernoa 11 (Txanela). Lehen Hezkuntza | Goñi, Jesus Mari |
Matematika 6 – Lan-koadernoa 12 (Txanela). Lehen Hezkuntza | Goñi, Jesus Mari |
Matematika 6. Baga Biga (Txanela). Lehen Hezkuntza | Goñi, Jesus Mari |
Munduari itzulia 18 ipuinetan | Irusta, Antton |
Nora ez dakizun hori | Jimenez, Irati |
Suminaren estrategia | Morillo, Fernando |
15. argitaraldia
Ahaztuen mendekua | Ladron Arana, Alberto |
Euskara 4 – Lan-koadernoa 7 (Txanela). Lehen Hezkuntza | Askoren artean |
Euskara 4 – Lan-koadernoa 8 (Txanela). Lehen Hezkuntza | Askoren artean |
Ikaslearen liburua 3 (Material globalizatua) (Txanela). Lehen Hezkuntza (8 liburuxka) | Saenz, Maite eta beste |
Ikaslearen liburua 4 (Material globalizatua) (Txanela). Lehen Hezkuntza (7 liburuxka) | Saenz, Maite eta beste |
Matematika 4 – Lan-koadernoa 8 (Txanela). Lehen Hezkuntza | Goñi, Jesus Mari |
Material globalizatua 2. Lehen Hezkuntza. Ikaslearen liburua (9 liburuxka) [1. Zein txikia jaio nintzen! – 2. unitatea. Nolako txabola! – 3. unitatea. Boga-boga marinela! – 4. unitatea. Hamar, bederatzi, zortzi, zazpi, sei! – 5. unitatea. Makina matxuratuta!, goazen mekanikariarengana! – 6. unitatea. Gora Gutenberg! Gora Marconi! – 7. unitatea. Goazen mendira! – 8. unitatea. Amaiera da hasiera! – 9. Material osagarria 2] | Oiarbide, Josi eta beste |
Munduari itzulia 18 ipuinetan | Irusta, Antton |
Musika 2 – Lan-koadernoa 2 (Txanela). Lehen Hezkuntza | Aizarna, Kontxi eta beste |
Musika 3 – Lan-koadernoa 3 (Txanela). Lehen Hezkuntza | Aizarna, Kontxi eta beste |
16. argitaraldia
Aulki-jokoa | Alberdi, Uxue |
Bihotz nahasiak | Morillo, Fernando |
Euskara 1 – Lan-koadernoa 1 (Txanela). Lehen Hezkuntza | Saenz, Maite eta beste |
Euskara 1 – Lan-koadernoa 2 (Txanela). Lehen Hezkuntza | Saenz, Maite eta beste |
Euskara 2 – Lan-koadernoa 3 (Txanela). Lehen Hezkuntza | Oiarbide, Josi eta beste |
Euskara 3 – Lan-koadernoa 5 (Txanela). Lehen Hezkuntza | Barrena, Saionara eta beste |
Euskara 3 – Lan-koadernoa 6 (Txanela). Lehen Hezkuntza | Barrena, Saionara eta beste |
Guide de conversation. Française-basque | Euskaltzaleen Biltzarra |
Matematika 3 – Lan-koadernoa 5 (Txanela). Lehen Hezkuntza | Goñi, Jesus Mari |
Matematika 3. Baga Biga (Txanela). Lehen Hezkuntza | Goñi, Jesus Mari |
Matematika 4 – Lan-koadernoa 7 (Txanela). Lehen Hezkuntza | Goñi, Jesus Mari |
Matematika 4. Baga Biga (Txanela). Lehen Hezkuntza | Goñi, Jesus Mari |
17. argitaraldia
Euskara 2 – Lan-koadernoa 4 (Txanela). Lehen Hezkuntza | Oiarbide, Josi eta beste |
Gloria Mundi | Morillo, Fernando |
Ikaslearen liburua 1 (Material globalizatua) (Txanela). Lehen Hezkuntza (10 liburuxka) | Saenz, Maite eta beste |
Ingeles bat etxean | Nöstlinger, Christine |
Matematika 1 – Lan-koadernoa 1 (Txanela). Lehen Hezkuntza | Goñi, Jesus Mari |
Matematika 1 – Lan-koadernoa 2 (Txanela). Lehen Hezkuntza | Goñi, Jesus Mari |
Matematika 1. Baga Biga (Txanela). Lehen Hezkuntza | Goñi, Jesus Mari |
Matematika 2 – Lan-koadernoa 3 (Txanela). Lehen Hezkuntza | Goñi, Jesus Mari |
Matematika 2 – Lan-koadernoa 4 (Txanela). Lehen Hezkuntza | Goñi, Jesus Mari |
Matematika 2. Baga Biga (Txanela). Lehen Hezkuntza | Goñi, Jesus Mari |
Matematika 3 – Lan-koadernoa 6 (Txanela). Lehen Hezkuntza | Goñi, Jesus Mari |
Musika 1 – Lan-koadernoa 1 (Txanela). Lehen Hezkuntza | Xirula Mirula Elkartea |
19. argitaraldia
Amodioaren gazi-gozoak | Arana, Aitor |
Ezin da ipuinik asmatu ala? | Mendiguren Elizegi, Xabier |
20. argitaraldia
Bi anai | Atxaga, Bernardo |
22. argitaraldia
Ezer baino lehen | Iturbe, Arantxa |
Eztia eta ozpina | Zubizarreta, Patxi |
Zigarrotxoa ahoz aho | Kazabon, Antton |
24. argitaraldia
Ezekiel | Osoro, Jasone |
25. argitaraldia
Amaren eskuak | Jaio, Karmele |
26. argitaraldia
Arotzaren eskuak | Ladron Arana, Alberto |
27. argitaraldia
Arotzaren eskuak | Ladron Arana, Alberto |
28. argitaraldia
SPrako tranbia | Elorriaga, Unai |
29. argitaraldia
Eskubeltz taldearen abenturak | Press, Hans Jürgen |
30. argitaraldia
Eskubeltz taldearen abenturak | Press, Hans Jürgen |
32. argitaraldia
Kittano | Ormazabal, Joxan |
48. argitaraldia
Ostegunak | Arretxe, Jon |
Hamargarren argitaraldia ……………….10 titulu
Hamaikagarren argitaraldia ……………..13
Hamabigarren argitaraldia ………………11
Hamahirugarren argitaraldia …………….7
Hamalaugarren argitaraldia ……………..14
Hamabosgarren argitaraldia ……………..10
Hamaseigarren argitaraldia………………12
Hamazazpigarren argitaraldia ……………12
Hemeretzigarren argitaraldia……………1
Hemeretzigarren argitaraldia……………2
Hogeigarren argitaraldia……………1
Hogeita bigarren argitaraldia……………3
Hogeita hirugarren argitaraldia………….2
Hogeita laugarren argitaraldia………….1
Hogeita bosgarren argitaraldia…………..1
Hogeita seigarren argitaraldia…………..1
Hogeita zazpigarren argitaraldia…………..1
Hogeita zortzigarren argitaraldia…………..1
Hogeita bederatzigarren argitaraldia…………..1
Hogeita hamargarren argitaraldia…………..1
Hogeita hamabigarren argitaraldia………1
Berrogeita zortzigarren argitaraldia………..1
Urte bereko berrargitalpenak
1/2 edizioak
Amek ez dute | Agirre, Katixa |
Arabako burruntzien atlasa | Gainzarain, Jose Antonio |
Azala erre | Sarriugarte, Danele |
Bertizko Jaurerria | Esparza, Andoni |
Daniela Pirata | Isern, Susanna |
Enigmak. Jo erronka zeure buruari misteriozko 25 istorioren bidez | Escandell, Victor |
Etxera bidean | Etxegoien, Juan Carlos |
Gerrateko ibilerak | Alkain, Iñaki eta beste |
Glup. Itsaso urdinaren azpitik | Piqueras, Daniel |
Goseak janak | Eskisabel, Idurre |
Hariak | Peña, Yoseba |
Harri berdea | Santos, Julio |
Kartzelako gutunak Sophie Liebknechti. Ordena gailendu da Berlinen | Luxemburg, Rosa |
Lurraldea eta herria. “Zazpiak bat”. Atzo, gaur, bihar | Bidegain, Eneko |
Mecanografiak | Cano, Harkaitz |
Nazio Batuen agiria eta zuzenbidearen Nazio arteko gortearen araudia. Giza eskubideen aldarrikapen unibertsala / Carta de las Naciones Unidas y Estatuto de la Corte Internacional de Justicia. Declaración Universal de Derechos Humanos | Askoren artean |
Neska bat leku inposiblean | Amuriza, Xabier |
Rosa itzuli da | Aristi, Pako |
Sekula kontatu behar ez nizkizun gauzak | Zaldua, Iban |
Unescoren jaurbidea. Batzorde Nazionalen gutuna. Ulermen, lankidetza eta nazioarteko heziketari buruzko eta giza eskubide eta funtsezko askatasunei buruzko gomendioa. Nola elkarrekin lan egin nazioarteko ulermen-hezikuntzaren alde, Unescoren eskola elkartuen egitasmoan eskuhartuz. Eskuliburu praktikoa | Askoren artean |
Zaldi mamarroa | Goienetxea, Ekaitz |
Zuloa | Gantzarain, Xabier |
1/2/3 edizioak
Gerezi garaia. Lucio Urtubiaren bizitzari buruzko eleberri grafiko bat | Santos, Mikel Aingeru “Belatz” |
2/3 edizioak
Hamlet | Shakespeare, William |
Ikusezina | Martinez, Laida |
Izu-izua | De Pedro, Jokin |
Printzesek ere puzker egiten dute | Brenman, Ilan |
3/4 edizioak
Eskularru beltzak | Osoro, Jasone |
Txomintxo eta Perutxoren abenturak | Magdalena, Peru eta beste |
Zein koloretakoa da musu bat? | Bonilla, Rocío |
4/5 edizioak
Ekialde Hurbila, muinak eta ertzak | Ayestaran, Mikel eta beste |
Etsai gordea | De Pedro, Jokin |
Narrazio guztiak (1979-1990) | Sarrionandia, Joseba |
4/5/6 edizioak
Bihotz handiegia | Rodriguez, Eider |
5/6 edizioak
33 ezkil | Gorrotxategi, Miren |
8/9 edizioak
Seximenduz, sentimenduz, nahasmenduz. Zer arraio egin behar da hemen ligatzeko? | Morillo, Fernando |
9/10 edizioak
Bat, bi, Manchester | Jimenez, Irati |
Irakurketa eta idazketa koadernoa 8 | Imaz, Lurdes |
14/15 edizioak
Munduari itzulia 18 ipuinetan | Irusta, Antton |
18/19 edizioak
Ezin da ipuinik asmatu ala? | Mendiguren Elizegi, Xabier |
26/27 edizioak
Arotzaren eskuak | Ladron Arana, Alberto |
29/30 edizioak
Eskubeltz taldearen abenturak | Press, Hans Jürgen |
Titulu errepikatuak
2 edizio
33 ezkil | 3/4 |
Amek ez dute | 1/2 |
Arabako burruntzien atlasa | 1/2 |
Arotzaren eskuak | 26/27 |
Azala erre | 1/2 |
Bat, bi, Manchester | 9/10 |
Bertizko Jaurerria | 1/2 |
Daniela pirata | 1/2 |
Ekialde Hurbila, muinak eta ertzak | 4/5 |
Enigmak. Jo erronka zeure buruari misteriozko 25 istorioren bidez | 1/2 |
Eskubeltz taldearen abenturak | 29/30 |
Eskularru beltzak | 3/4 |
Etsai gordea | 4/5 |
Etxera bidean | 1/2 |
Ezin da ipuinik asmatu ala? | 18/19 |
Gerrateko ibilerak | 1/2 |
Glup. Itsaso urdinaren azpitik | 1/2 |
Goseak janak | 1/2 |
Hamlet | 2/3 |
Hariak | 1/2 |
Harri berdea | 1/2 |
Ikusezina | 2/3 |
Irakurketa eta idazketa koadernoa 8 | 9/10 |
Izu-izua | 2/3 |
Kartzelako gutunak Sophie Liebknechti. Ordena gailendu da Berlinen | 1/2 |
Lurraldea eta herria. “Zazpiak bat”. Atzo, gaur, bihar | 1/2 |
Mecanografiak | 1/2 |
Munduari itzulia 18 ipuinetan | 14/15 |
Narrazio guztiak (1979-1990) | 4/5 |
Nazio Batuen agiria eta zuzenbidearen Nazio arteko gortearen araudia. Giza eskubideen aldarrikapen unibertsala | 1/2 |
Neska bat leku inposiblean | 1/2 |
Printzesek ere puzker egiten dute | 2/3 |
Rosa itzuli da | 1/2 |
Sekula kontatu behar ez nizkizun gauzak | 1/2 |
Seximenduz, sentimenduz, nahasmenduz. Zer arraio egin behar da hemen ligatzeko? | 8/9 |
Txomintxo eta Perutxoren abenturak | 3/4 |
Unescoren jaurbidea. Batzorde Nazionalen gutuna. Ulermen, lankidetza eta nazioarteko heziketari buruzko eta giza eskubide eta funtsezko askatasunei buruzko gomendioa. Nola elkarrekin lan egin nazioarteko ulermen-hezikuntzaren alde, Unescoren eskola elkartuen egitasmoan eskuhartuz. Eskuliburu praktikoa | 1/2 |
Zaldi mamarroa | 1/2 |
Zein koloretakoa da musu bat? | 3/4 |
Zuloa | 1/2 |
3 edizio
Bihotz handiegia | 4/5/6 |
Gerezi garaia. Lucio Urtubiaren bizitzari buruzko eleberri grafiko bat | 1/2/3 |
Ekoizpen tematikoa
Argitaletxeen jarduna eta horien emaitza kuantitatiboa aztertu ondoren, hirugarren atal honetan ekoizpen tematikoari ekingo dio. Horrenbestez, edizioaren muinean sartuko gara. Izan ere, bibliografoaren ikuspegitik harago, ekoizpenaren zenbatekoa bera baino gehiago interesatu izan zaigu beti ikuspuntu soziologikoa: euskaraz zer argitaratzen da, eta argitaratzen den hori non eta nola txertatzen den euskal kulturan. Izan ere, liburugintzaren azterketari heltzerakoan, hauxe izan da Torrealdairen funtsezko abiapuntu teorikoa: ekoizpena, azken batean, gure gizartearen ispilua da.
Urteroko ekoizpen hori, beraz, gaika sailkatu ohi dugu, nazioartean erabili ohi diren ereduen arabera. Eta sailkaturiko eremu bakoitzean ikuspegi ebolutiboa aplikatzen dugu, bost urteko erreferentzia bederen eduki dezagun.
Horrenbestez, argitaratutako tituluak zortzi sailetan banatzen ditugu: haur eta gazteentzako liburuak, hezkuntza eta irakaskuntzako liburuak, helduen literatura, giza eta gizarte zientzietako liburuak, zientzia eta teknika alorreko liburuak, aisia liburuak, orotarikoak eta erlijio liburuak. Zortzi arlo nagusiotatik, lehenengo seiak bakarrik aztertuko ditugu, horiek baitira hornituenak.
Ohikoak eta urterokoak dira gai sailkapenok. Aurten, ordea, berrikuntza pare batek hausten du urteroko joera: batetik, 2013tik lehen aldiz, haur eta gazteentzako liburua da lehena ekoizpenean, hezkuntza eta irakaskuntza liburuaren ordez; eta, bestetik, helduen literaturak aurrea hartu dio giza eta gizarte zientziari.
Gai multzoen pisua aztertuz, nabarmena da haur eta gazteentzako zuzenduriko ekoizpenaren tamaina, %64, kontuan hartuz bai irakaskuntza eta bai haur eta gazteentzako liburua adin tarte berera zuzentzen dela. Bi multzo horiek alde batera utzita, gainerakoen itzala asko arintzen da, gehiegi: hurrengoak helduen literatura (%14,7) eta giza eta gizarte zientzietako liburua (%13) dira. Atzerago datoz aisia liburua (%4,3) eta zientzia eta teknika (%2,9).
Atalez ataleko datuak aurkeztu eta aztertu aurretik, ikus ditzagun osotasunean. Hurrengo bi grafikoek eta taulak, bakoitzak bere modura, errealitate bera erakusten digute: urteko ekoizpen osoa balio absolututan eta erlatibotan. Taulan beste erreferente bat sartu ohi dugu, 2000. urtea, mende honetako lehen urtearekiko zertan gauden adieraztearren, zerk egin duen gora eta zerk behera.
Gai multzoa |
Zenbaki absolutuak |
% |
2018/2000 |
Haur eta gazteentzako liburuak |
742 |
34,7 |
+100,0 |
Hezkuntza/Irakaskuntza |
626 |
29,3 |
+2,3 |
Helduen literatura |
315 |
14,7 |
+10,5 |
Giza/Gizarte zientziak |
278 |
13,0 |
–3,8 |
Aisia |
93 |
4,3 |
– |
Zientzia/Teknika |
62 |
2,9 |
–36,7 |
Besterik |
22 |
1,0 |
– |
Ekoizpen tematiko sailkatura igaro aurretik, ohar bat: gai sail bakoitzean informazioz betetako taula bat ageri da. Gaiari dagokion laburpen osoa biltzea du xede: azken bost urteotako eboluzioa kontzeptu guztietan, hala nola, tituluetan, ekoizpen osoarekiko ehunekoan, urtetik urterako eboluzio alderatuan, itzulpenaren eta berrargitalpenaren urte bakoitzeko pisuan, urteko orrialde kopuru orokorrean eta liburu bakoitzeko orrialde kopuruan.
Haur eta gazteentzako argitalpenak: 742 titulu
2014 |
2015 |
2016 |
2017 |
2018 |
|
Haur/Gazte |
624 |
652 |
606 |
694 |
742 |
Ekoizpenaren % |
28,1 |
25,0 |
26,9 |
30,3 |
34,7 |
Urtetik urtera %Δ |
3,7 |
4,5 |
–7,1 |
14,5 |
6,9 |
Itzulpenen % (1. edizioan) |
62,6 |
70,7 |
68,2 |
73,7 |
68,4 |
Berrargitalpenen % |
30,6 |
28,8 |
37,8 |
32,7 |
35,2 |
Orrialde kopurua |
42.813 |
36.758 |
37.935 |
52.106 |
48.274 |
Orrialde kopurua liburuko |
68,6 |
56,4 |
62,6 |
75,1 |
65,1 |
Arestian aipatutakoari helduko diogu berriro: liburu mota honek, 2010ean eta 2013an bezala, bestalde, aurrea hartu dio eskuarki lehen postuan egon ohi den hezkuntza eta irakaskuntzako liburuari. Arrazoi nagusia beraren hazkuntza izan da: 48 titulu, eta 4,4 puntuko igoera ekoizpenaren ehuneko orokorrean. Kontua da bi urtetan %26,9tik %34,7ra pasatu dela: hazkunde etengabe eta esanguratsua, zalantzarik gabe.
Liburu mota honen indarra inoizko handiena da ekoizpenaren baitan. 2000. urteko titulu kopurua bikoiztera iritsi da.
Liburu mota honetan, itzulpenaren pisua beti izan da handia, arrazoi bat baino gehiago tarteko; 2018an ere halaxe da, %68,4. Berrargitalpenak ere garrantzi dezentea du (%35,2), iaz baino pittin bat handiagoa; eta, hala ere, seguruenik, produkzioan beharko lukeena baino apalagoa, liburuen izaera eta helmuga kontuan izanda.
Haur eta gazte liburuaren eboluzio-lerroa
Eboluzioaren lerroak argi erakusten du liburu mota honek 2000. urteko posizioa doi-doi bikoiztu egin duela. Goia jo du aurten, esan bezala.
Haur eta gazte liburuaren eboluzioaren indizea
Eboluzioaren indizeak azken bi urteetako joera hazkorra azpimarratzen du, liburu mota hau ekoizpenaren lehen postura eraman duena, hain zuzen.
Hezkuntza eta irakaskuntza: 626 titulu
2014 |
2015 |
2016 |
2017 |
2018 |
|
Hezkuntza/Irakaskuntza |
731 |
1.142 |
841 |
743 |
626 |
Ekoizpenaren % |
32,9 |
43,9 |
37,4 |
32,4 |
29,3 |
Urtetik urtera %Δ |
27,8 |
56,2 |
–26,4 |
–11,7 |
–15,7 |
Itzulpenen % (1. edizioan) |
11,0 |
13,5 |
26,4 |
26,3 |
34,0 |
Berrargitalpenen % |
38,9 |
18,7 |
26,0 |
29,3 |
35,6 |
Orrialde kopurua |
65.040 |
113.424 |
102.074 |
58.634 |
51.622 |
Orrialde kopurua liburuko |
89,0 |
99,3 |
121,4 |
78,9 |
82,5 |
2018ko ustekabe nagusia hauxe izan da: liburu mota honek hainbeste titulu galdu izana. 117 titulu gutxiago editatu dira. Ondorioz, urteko ekoizpenean, honen pisuak hiru puntu galdu ditu.
Ez dakigu argitaraldi zikloekin edo testu berrien merkaturatzearekin zerikusirik baduen, baina azpimarra dezagun 2010ean eta 2013an fenomeno bera gertatu zela.
Itzulpenaren pisua, bestalde, ikaragarri hazi da sail honetan, %34raino. Eta asko hazi den arren, ez zaigu guztiz fidagarria iruditzen; konbentziturik gaude askoz ere altuagoa dela testuaren egiazko itzulpena, ahalegin guztia egiten baita, itzulitakoa edo birmoldaturikoa izan arren, guztiz berriaren itxura eman dezan.
Liburu mota honen berrargitalpen maila, %35,6, ez da duela urte batzuetakora iritsi, baina dezente igo da. Merkatuaren egonkortze eta hazkundeaz hitz egiten digu datu horrek.
Irakaskuntzaren eboluzio-lerroa
Eboluzioaren lerroak 2000ko datuetara itzultzen gaitu, 2015eko gailurretik oso behera. Hirugarren urtez jarraian egin du behera.
Irakaskuntzaren eboluzioaren indizea
Esan bezala, urte arteko hirugarren atzerapena da jarraian: 2017tik 15,7 puntuko jaitsiera markatzen du.
Barne sailkapena
Didaktika. Pedagogia. Orientabideak. Hezkuntzaren antolakuntza……8,1
Eskolaurrea. Haur eskola……………………………………………………………15,8
Lehen Hezkuntza………………………………………………………………………44,1
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza……………………………………………….27,5
Besterik…………………………………………………………………………………..4,5
%100
Barne sailkapenean argi ikusten denez, DBH eta LH dira sail hornituenak. Hurrengo taulan, bi horien balioak bost urteko perspektiban bildu ditugu.
Urtea |
LH |
DBH |
2013 |
47,4 |
21,1 |
2014 |
51,6 |
23,4 |
2015 |
65,1 |
26,6 |
2016 |
29,0 |
53,0 |
2017 |
27,4 |
39,2 |
2012 |
44,1 |
27,5 |
Ikuspegi diakroniko horri esker, azken urteetako aldaketa nabari daiteke: 2016ra arte LHko balioak ziren nagusi, baina 2016an DBHkoak hasi ziren nagusitzen. Aurten, berriz, balioak trukatu dira. Azken bi urteetan saiatu gara esplikazio baten bila: batetik, eskola materialek bere egutegi propioa dute; eta, bestetik, politika editoriala dago. Ez dira, gure ustez, irakurlegoaren profilaren edo hezkuntza politikaren alorreko azalpenak bilatu behar.
Helduen literatura: 315 titulu
2014 |
2015 |
2016 |
2017 |
2018 |
|
Helduen literatura |
306 |
297 |
277 |
284 |
315 |
Ekoizpenaren % |
13,8 |
11,4 |
12,3 |
12,4 |
14,7 |
Urtetik urtera %Δ |
18,6 |
–2,9 |
–6,7 |
2,5 |
10,9 |
Itzulpenen % (1. edizioan) |
29,5 |
28,1 |
23,4 |
22,4 |
26,8 |
Berrargitalpenen % |
22,5 |
18,5 |
24,5 |
24,6 |
24,1 |
Orrialde kopurua |
45.152 |
37.480 |
47.218 |
43.793 |
51.435 |
Orrialde kopurua liburuko |
147,6 |
126,2 |
170,5 |
154,2 |
163,3 |
Helduen literaturak igoera esanguratsua izan du, kontuan hartzen badugu, batetik, azken hiru urteetan jaitsi edo doi-doi mantendu egin dela, eta, bestetik, urteko ekoizpen orokorra jaitsi denean gertatu dela igoera hori. Horrenbestez, ekoizpen orokorraren %14,7 hartzen du aurten, 2009tik honako proportziorik altuena, hain zuzen. Azpimarragarria, benetan. Gainerako datuak, taulan ikus daitekeenez, azken urteetako datuekiko tamaina eta koherentzia berean mugitu dira.
Literaturaren eboluzio-lerroa
Aurreko bi urteetan ez bezala, 2000ko baliotik gora egotera itzuli da ekoizpena. Guztira, bederatzi urtetan lortu da 2000ko langa hori gainditzea, eta beste bederatzitan azpitik geratu da.
Literaturaren eboluzioaren indizea
Urte arteko eboluzioaren indizeak erakusten duen 10,9ko igoera hamarkada honetako hirugarren altuena da. Bada zerbait.
Generoka
Eleberria. Ipuina………………………………………55,8
Olerkia ………………………………………………….19,7
Antzerkia ………………………………………………3,5
Herri literatura. Bertsoa …………………………..1,0
Miszelanea. Kronika. Saioa………………………14,0
Besterik …………………………………………………6,0
%100
Narratibaren urteroko nagusitasuna berresten dute datuek, ez dago horretan berrikuntzarik. Olerkiak ere azken urteetako mailari heltzen dio, 20 punturen bueltan.
Giza eta gizarte zientziak: 278 titulu
2014 |
2015 |
2016 |
2017 |
2018 |
|
Giza/Gizarte |
364 |
314 |
320 |
333 |
278 |
Ekoizpenaren % |
16,4 |
12,1 |
14,2 |
14,5 |
13,0 |
Urtetik urtera %Δ |
49,2 |
–13,7 |
1,9 |
4,1 |
–16,5 |
Itzulpenen % (1. edizioan) |
24,6 |
28,9 |
34,5 |
27,4 |
33,6 |
Berrargitalpenen % |
4,9 |
6,4 |
8,4 |
7,8 |
7,9 |
Orrialde kopurua |
57.807 |
57.077 |
57.421 |
62.336 |
50.371 |
Orrialde kopurua liburuko |
158,8 |
181,8 |
179,4 |
187,2 |
181,2 |
Taulak garbi uzten du liburu mota honek aurten izan duen jaitsiera: 55 titulu gutxiago, eta puntu eta erdi behera ekoizpen orokorrean. Duela bospasei urteko maila kaskarrera itzuli da. Itzulpenen datuek gora egin dute, baina berrargitalpenenek ez, zoritxarrez, oso eskasa baita, beti bezala, azaleko sustraiak dituen seinale.
Torrealdaik sarritan nabarmendu izan du liburu honen joera egonkorra. Egonkorra, zentzurik txarrenean, kultura osasuntsu batek beharko lukeen maila eta kopuruetatik oso behera baitabil. Gure porrotaren sintoma edo islari buruz hitz egin izan du: euskal liburuaren gure kontsumoa guztiz diglosikoa da, desorekatua, sakontasun eskasekoa, alor batzuetara mugatua.
Giza eta gizarte liburuaren eboluzio-lerroa
2000tik hirugarren urtez, eta azken lau urteetako joera hautsiz, orduko baliotik behera dabil aurtengo kopurua, 3,8 puntu, hain zuzen.
Giza eta gizarte liburuaren eboluzioaren indizea
Iaztik honako jaitsiera esanguratsua bezain kezkagarria da: 16,5 puntu. Gehiegi, berez kopuru murritzegietan dabilenarentzat.
Barne sailkapena
Filosofia eta psikologia………………………………..2,1
Soziologia. Estatistika. Politika. Ekonomia…….22,7
Zuzenbidea. Administrazioa…………………………10,4
Etnologia. Etnografia…………………………………..5,0
Edertia. Hirigintza……………………………………..24,5
Filologia. Hizkuntzalaritza……………………………11,9
Geografia. Historia…………………………………23,4
%100
Goiko zerrendak argi uzten du liburu mota honek bere baitan biltzen duen gaitegi zabala, filosofiatik hasi eta geografia edo historiaraino, zuzenbidea, soziologia, etnologia, artea edo hizkuntzalaritzatik barrena. Eta hori guztia elikatzeko, 278 titulu besterik ez. Ez dago askoz gehiago esan beharrik.
Gainerakoak
Zientzia eta teknika: 62 titulu
2014 |
2015 |
2016 |
2017 |
2018 |
|
Zientzia/Teknika |
92 |
103 |
106 |
133 |
62 |
Ekoizpenaren % |
4,1 |
4,0 |
4,7 |
5,8 |
2,9 |
Urtetik urtera %Δ |
16,5 |
12,0 |
2,9 |
25,5 |
–53,4 |
Itzulpenen % (1. edizioan) |
29,1 |
35,4 |
26,5 |
19,8 |
15,0 |
Berrargitalpenen % |
6,5 |
6,8 |
3,8 |
5,3 |
3,2 |
Orrialde kopurua |
13.161 |
8.782 |
8.937 |
10.986 |
6.517 |
Orrialde kopurua liburuko |
143,1 |
85,3 |
84,3 |
82,6 |
105,1 |
Zientzia eta teknika alorreko liburuak jaitsiera katastrofikoa izan du aurten: 62 titulu bakarrik argitaratu dira atal honetan, XXI. mendeko daturik baxuena, orain arteko datu txarrenak eman zituen 2013ko kopurutik behera. Iaztik erdia baino gehiago jaitsi da, erraz esaten da. Azken lau urteetako joera hazkorrari amaiera larria eman dio aurtengoak, ekoizpen osoaren 2,9ra amilduz. Atal honetako liburuen edukiak diziplinarrak eta espezifikoak izanagatik, ziur gaude kultura osoago batean pisu duinagoa izan beharko luketela.
Zientzia zehatzak. Natur zientziak …………………32,3
Medikuntza ………………………………………………..41,9
Ingeniaritza. Teknologia ………………………………14,5
Zientzia eta teknika aplikatuak. Industria ……….11,3
%100
Kopuru absolututan izandako jaitsiera dela-eta, ez du merezi atalez ataleko zifrak konparatzen hastea, horien banaketan eta ehunekoetan aldaketa nabarmenik egon ez bada ere.
Zientzia eta teknikaren eboluzio-lerroa
Eboluzioaren lerroak gure edozein hitzek baino askoz hobeto erakusten du amiltzea. Ikusi beharko da hurrengo urteetan liburu mota honekin zer gertatzen den.
Aisia liburuak: 93 titulu
Musika …………………………………………………….14,0
Argazkia ………………………………………………….17,2
Jolasa. Jokoa. Kirola. ………………………….10,7
Ikuskizunak (antzerkia, zinema…) ……………….14,0
Kiosko literatura …………………………………..44,1
%100
Aisiako liburua iazko kopuruetan dabil, 93 titulurekin. Ekoizpen orokorrean pisu txikia duen arren, garrantzi handia du gizarte modernoan. Baina gurean ez, tamalez: zientzietako liburuekin gertatzen den bezala, aisialdiko liburuaren kontsumoak edo kontsumorik ezak gure diglosiaren sakona salatzen dute, erdaraz elikatzen baikara aisiako produktuetan.
2018ko liburuak: gai sailkapena
Sailak | Zenb. abs. | % |
---|---|---|
0. OROTARIKOAK | 804 | 37,6 |
Zientzia eta kulturaren oinarri orokorrak. Bibliografia. Katalogoak. Bibliotekonomia. Entziklopediak. Kazetaritza. Museoak | 62 | 2,9 |
Haur eta gazteentzako argitalpenak | 742 | 34,7 |
1. FILOSOFIA | 6 | 0,3 |
Metafisika. Ontologia. Estetika. Filosofia sistemak. Psikologia. Logika. Etika | 6 | 0,3 |
2. ERLIJIOA. TEOLOGIA | 11 | 0,5 |
Berezko teologia. Biblia. Kristologia. Mariologia. Teologia morala. Liturgia. Pastoral teologia. Eliza. Kristauez besteko erlijioak | 11 | 0,5 |
3. GIZARTE ZIENTZIAK | 736 | 34,5 |
Soziologia. Estatistika. Demografia. Politika. Ekonomia. Zuzenbidea. Herri administrazioa. Gizarte laguntza. Etnologia | 110 | 5,1 |
Hezkuntza. Irakaskuntza. Heziketa. Pedagogia | 626 | 29,4 |
5. ZIENTZIA HUTSAK. ZIENTZIA ZEHATZAK ETA NATURALAK | 17 | 0,8 |
Matematikak. Astronomia. Fisika. Kimika. Geologia. Metereologia. Paleontologia. Biologia. Botanika. Zoologia | 17 | 0,8 |
6. ZIENTZIA APLIKATUAK. MEDIKUNTZA. TEKNIKA | 41 | 1,9 |
Medikuntza. Ingeniaritza. Teknika. Nekazaritza. Basogintza. Zooteknia. Etxeko ekonomia. Industria. Zenbait industria eta lanbide. Eraikuntza. Sukaldaritza | 41 | 1,9 |
7. ARTEA. JOLASAK. KIROLAK | 117 | 6,6 |
Artea. Estetika. Hirigintza. Arkitektura. Eskultura. Marrazketa. Margogintza. Argazkigintza. Musika | 98 | 4,6 |
Jostaldiak. Jolas eta jokoak. Kirolak | 19 | 0,9 |
8. FILOLOGIA. LITERATURA | 341 | 15,9 |
Hizkuntzalaritza. Filologia | 26 | 1,2 |
Literatura. Literatur generoak | 315 | 14,7 |
9. BIOGRAFIA. HISTORIA. GEOGRAFIA | 65 | 3,0 |
Biografiak | 20 | 0,9 |
Historia.Geografia | 45 | 2,1 |
GUZTIRA | 2.138 | 100 |