Liburugintza
2017ko liburugintza
Azterketa
Euskal liburugintza 2017
Joan Mari Torrealdai
Soziologian doktorea eta Kazetaritzan lizentziaduna
Sarrera metodologikoa
Urtero egin ohi dudan liburu ekoizpenaren azterketak egitura eta metodologia bera du. Lehenengo eta behin katalogoa osatzea.
Eta horretarako liburu bilketa. Ematen duena baino nekezagoa da liburuen informazioa inguratzea. Guk aurrena informazioaren gune zuzenera jotzen dugu, editorialetara, eta gero sare pelagikoaz baliatzen gara. Gezurra badirudi ere, ez pentsa, gero, euskal argitaletxe guztiek informazioa eskura ematen digutenik. Kanpoko argitaletxeekin areagotu egiten da bilketa-zailtasuna. Lotsagarria!
Aurten argitaletxe edo argitaratzaileen bidez zuzenean jaso duguna %39 da. Ekoizpen osoaren berri izatea urruti dugu iturburuko informazio horretatik.
Bigarren informazio-iturria liburutegiak dira, bereziki Koldo Mitxelena Kulturunea eta Donostiako Udal Liburutegi Nagusia. %21 jaso dugu horrela.
Ehuneko 60 inguratu dugu bide horietatik. Nahitaez, informazio osoa biltze aldera, sare pelagikoa zabaldu behar dugu fitxategietan barrena, hala nola ISBN, ELSN/EIPS (Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarea) eta DILVE. Era horretara %37 bildu dugu aurten. Alde handiz emankorrena DILVE da. DILVE (Distribuidor de información del libro español en venta), salmentako liburuen plataforma da, banatzaile eta liburu dendei zerbitzua eskaintzen diena. DILVErako sarrera Elkar argitaletxeari zor diogu.
Bestelako hainbat bide ere arakatzen dugu, informazioa osatze aldera: Internet, Biblioteca Nacional espainiarra… %3 lortu dugu horrela.
Informazio bilketa horrek helburu bikoitza du: urteko liburuen katalogoa osatzea, batetik; eta, bestetik, azterketa egin ahal izateko informazioa biltzea.
Inolako salbuespenik gabe, azterketak eta alderaketak egiteko ISBNren jabe diren tituluak bakarrik erabili ohi ditut. Katalogoan, aldiz, eskuzabalago jokatu ohi dugu, ISBN gabeko batzuk ere sartuz, interes orokorra baldin badute. International Standard Book Number, ISBN delakoa, sistema numeriko nazioartekoa da, helburu komertzialak eta bibliografikoak dituena. Bere alderdi bibliografikoa interesatzen zaigu guri, berari esker egin baitaitezke gainerako kulturetako bibliografiarekin alderaketak.
Informazioa ahalik eta zehatzen bildu eta gero, fitxa bibliografikoa osatzeari ekiten diogu. Osatu ohi dugun fitxak dozena erdi bat osagai izan ditzake, edo dozena bat, eta inoiz edo behin baino gehiago, segun eta liburuaren ezaugarriak: titulua, autorea, itzultzailea, elebitasuna, argitalpen-maila, moldatzailea, argitaratzailea, koedizioa, herria, neurriak, orrialde kopurua, gaia.
Gaia aipatu dugu, gai-sailkapena, alegia. Liburua fitxatzeko orduan sailkapen tematikoak garrantzi handia du, berezia, nabarmena. Espainiako ISBN agentziaren ildotik abiatu genuen bidea. Urte luzetan CDU edo Sailkapen Hamartar Unibertsalaren arabera sailkatu ditugu liburuak. Azken aldion sailkapen-aldaketa mota ugari izan da. 2011n merkatu espainiarrean IBIC (International Book Industry Categories) sistema sartu zen indarrean. IBICek 19 kategoriatan 2.600 gai kode biltzen ditu. IBICek orain-oraintsu bertsio berri bat izan du, Thema. Bai IBIC eta bai Thema BIC (Book Industry Communication) sisteman oinarritzen dira. BIC erakundetik bereizteko aukeratu omen dute Thema izena. Aldaketa bakoitzak migrazioak suposatzen ditu, ekibalentziak antolatuz.
Azterketa hiru kapitulutan
Sarrera metodologiko horren ondoren, azterketan barrena sartu ohi gara, hiru kapitulutan banatuz: bat, ekoizleak; bi, eskaintza editoriala; eta hiru, ekoizpen tematikoa.
1. Esan bezala, lehen kapitulu handia ekoizleei eskainia da, hobeto esan, argitaratzaileei eta berorien jardunari.
Informazio kuantitatibo ugari eskaini ohi da hemen, hala nola iturri desberdinen araberako titulu kopuru hain desorekatua, ekoizle kopurua, hamar argitaletxe nagusien ekoizpena, argitaratzaileen tipologia eta tipologiaren araberako produkzioa. Eta, batez ere, curriculumaren auzia: hau da, irakaskuntza liburua non sortu eta lantzen da? Urtea joan eta urtea etorri, errealitate berarekin egiten dugu topo, alegia, irakaskuntza tituluetan gehienek curriculum espainola daukatela muinean. Historikoki denetik egin dut, edukiak aztertu, salatu, esate baterako, eta alfer-alferrik izan da. Berdin segitzen dugu: Nafarroa ez da Euskal Herria, Trebiñu zulo bat da, euskal mugak Hendaian jarraitzen du, hizkuntz eskubideak Konstituzio espainiarrak ematen dizkigu, historia propiorik ez dugu.
2. Hurrengo kapitulu nagusia eskaintza editoriala da. Lehenengo eta behin, eskaintza editorialaren datu absolutu eta kuantitatiboak aztertzen dira, hala nola tituluak zenbat diren, horietatik zein diren nobedadeak edo titulu berriak eta zenbat berrargitalpenak, zenbat diren jatorrizkoak eta zenbat itzulitako tituluak.
Deskribapen kuantitatibo horri, duela 18 urte-edo, eboluzioaren bi osagai erantsi nizkion: eboluzio-lerroaren grafikoa eta eboluzioaren indizearena.
Lehenak, eboluzio-lerroak, 2000ko emaitza erreferentziatzat hartu eta harrezkeroko balioak neurtzen ditu urtez urte.
Bigarren grafikoak, eboluzioaren indizeak, erreferentzia laburra du kontuan, aurreko urtea, alegia; horrek, beraz, urte batetik aurrerako aldaketa zein den adierazten du.
Eboluzioaren ikuspegia, egia esan, hasiera-hasieratik izan da gurea. Analisi guztietan nagusitzen da ikuspegi historikoa. Gure ustetan, izan ere, testuinguru kronologikoak ematen dio datu absolutu isolatuari ez bakarrik kokapena, baizik eta baita balioa eta esangura ere.
3. Eskaintza editorialaren osagarri naturala ekoizpen tematikoaren azterketa da. Esango nuke horixe dela gure azterketari zentzua ematen diona. Komeni da ez ahaztea gure lana ez dela izan sekula lan estatistiko soila. Estatistika, gure kasuan, liburuaren soziologiaren ikuspegian, euskarria da, edukiak agerian jarri, batetik, eta sakondu ahal izateko heldulekua, bestetik.
Datu soiletatik harago kokatzen gara ekoizpen tematikoan. Urteko ekoizpena, aurten 2.267 tituluak, nola banatzen dira gai eremutan? Horri erantzuteko, bost gai eremu nagusi bereizten ditugu: hezkuntza liburua, haur eta gazte liburua, giza eta gizarte liburua, helduen literatura eta zientzia eta teknika liburua.
Gai eremu bakoitza zehatz arakatu ohi dugu: datu absolutuak, ehunekoak, eboluzioa, edizio-maila, itzulpen-maila…
Ekoizleak eta ekoizpena
Iturri estatistikoak
Urtea / Iturria |
PEEL |
Precisa / Conecta |
Joan Mari Torrealdai |
2013 |
892 |
1.812 |
1.860 |
2014 |
1.126 |
1.882 |
2.213 |
2015 |
1.222 |
1.779 |
2.584 |
2016 |
1.644 |
1.680 |
2.221 |
2017 |
1.430 |
1.797 |
2.267 |
Orain arte, 2000. urtean abiaturik ikusi ohi genuen iturri estatistiko desberdinon ekoizpen maila. Baina aski da bost urteko lagin hori ondorio berberera iristeko, hau da, zein den handia batzuen eta besteen emaitza-desberdintasuna eta, batez ere, beste biekin alderatuz gurea.
Konbentziturik gaude guk ere besteen informazio iturriak eta besteen metodologia erabiliko bagenu emaitza berdintsuetara iritsiko ginatekeela. Oro har, bai Espainiako Kultura Ministerioko PEELek (Panorámica de la Edición Española de Libros) eta bai Euskadiko Editoreen Elkarterako ere lan egiten duen Conecta-k, azken batean, editoreek ematen dieten informazio edo materialekin osatzen dute emaitza biek ala biek. Informazio iturri bakartzat argitaletxeak hartuta, guk ere jaso dugunaren %39 bakarrik jasoko genuke. Horren jakitun, jarrera proaktiboa dugu, ahalik eta informazio gehien jasotzeko. Batean eta bestean jasotzen dugun informazioak ez duela fidagarritasun bera pentsa dezake norbaitek, baina ISBNk ematen du ziurtasun zigilua.
Orrialde kopuruak
Orrialdeak / Urtea |
2013 |
2014 |
2015 |
2016 |
2017 |
Orrialdeak guztira |
229.060 |
231.197 |
264.792 |
264.144 |
238.626 |
Liburuak guztira |
1.650 |
1.644 |
1.824 |
1.724 |
1.754 |
Batez beste liburuko |
138,8 |
140,6 |
145,2 |
153,2 |
136,0 |
Urtetik urtera %Δ |
–15,42 |
0,93 |
14,53 |
–0,24 |
–9,66 |
Liburu analogikoaren unibertsoan gaude, zertan esanik ez da, orrialde kontuekin ari baikara, digitala aparte utzita.
Lehen konstatazioa: nahiz eta titulu gehiago argitaratu, orrialdeetan gora egin ordez behera egin dugu, 25.500 orrialde galduz. Ondorioz, aurtengo liburuak meheagoak dira.
Bigarren konstatazioa: orrialde kopuruaren jaitsiera nabarmenena testuliburuetan gauzatu da, proportzio handian: 101.800 orrialde iaz eta 58.346 orrialde aurten. Hemen, 43.454 orrialde gelditu dira bidean, orrialdeen %42,6. Beste gai sail batzuk, zorionez, hazi egin dira; bereziki haur eta gazte literatura, ia 15.000 orrialde.
2017an, hezkuntza sailean %61 daukagu 100 orrialdetik behera, 282 titulu (eta 2016an %34,2, 186 titulu). Tartean daude fitxak, lan koadernoak eta beste. Jaitsierarik handienak haur hezkuntzan (21.748 orrialde gutxiago) eta DBHn (22.441 orrialde gutxiago) dira. 100 orrialdetik gora, aldiz, 2016an %63,3 (344 titulu) argitaratu ziren; eta, 2017an, %37,2 (172 titulu).
Argitaratzaileen jarduna
Ekoizle ugari
Tituluak |
Argitaratzaileak |
1 |
196 |
2-4 |
74 |
5-9 |
25 |
10-19 |
13 |
20-29 |
6 |
30-39 |
5 |
60-69 |
2 |
80-89 |
4 |
90-99 |
1 |
150etik gora |
3 |
Guztira |
329 |
Kultura Ministerio espainiarrak 91 editore kontabilizatzen ditu. Guk, aldiz, zehatz-mehatz zenbatuta, 329 ekoizle aurkitu ditugu. Bistan da, eta askotan azpimarratu izan dugu, 329 horiek ez direla argitaletxeak, edizioaren profesionalak. Ezta hurrik eman ere. Okasiozko asko eta asko dago, eta noizbehinkariak ez direnak ere, gehien-gehienak, liburu politika bat markatzeko ahulegiak dira.
329 horietatik erdia eta gehiago (%59,5) dira titulu bakarra argitaratu dutenak. Hamar titulutik behera publikatu dutenak ez dira bat edo bi, ez horixe: 295 dira (%89,5). Horiek guztiak argiratzaileak dira, ez argitaletxeak. Ez dakit egiaz eta benetan argitaletxeak zenbat diren gurean. 91 ez, behinik behin. Zalantza dut, 10 esan edota 30 esan. Hortik gora seguru ezetz.
Argitaletxe nagusien ekoizpena: 1.206 titulu
Argitaletxea |
Nobedadeak |
Berrargitalpenak |
Titulu kopurua |
% |
Elkar |
115 |
189 |
304 |
13,5 |
Santillana-Zubia |
181 |
0 |
181 |
8,0 |
Edelvives-Ibaizabal |
174 |
4 |
178 |
7,8 |
Ikaselkar |
20 |
151 |
171 |
7,5 |
Susaeta |
58 |
35 |
93 |
4,2 |
Erein |
44 |
36 |
80 |
3,5 |
Ttarttalo |
53 |
13 |
66 |
2,9 |
Edex |
61 |
0 |
61 |
2,7 |
Mensajero-Mezulari |
36 |
1 |
37 |
1,6 |
Edebé-Giltza |
28 |
7 |
35 |
1,5 |
Guztira |
770 |
436 |
1.206 |
53,2 |
Neurri batean, aurreko taula fintzeko eta dagokion tamainara ekartzeko balio du honek. Han 329 argitaratzaile, ezen eta ez argitaletxe, zerrendatu ditugu. Hemen hamar, hamar handienak ekoizpen aldetik. Parentesi artean esan dezagun argitaletxe komertzialen zerrenda dela hau, eta ez, adibidez, edizio publikoarena, nahiz eta produkzio maila hobea izan.
Aurreko taularen behe aldean kokatzen dira argitaletxe horiek, produkziorik handiena dutenak, alegia. Horietako lauk ehundik gora titulu atera dute urtean, nobedade izan edo izan berrargitalpen. 300 titulu atera duena bat da, bat bakarra.
Hamar gorenak izanda ere, sei ez dira ehun titulura iristen. Eta bi berrogeira ere ez. Bestela esan, indartsuenak ere ez direla horren handi.
Hamarron indarra, ekoizpen osoarekiko, %53,2 da, aurreko urteetan baino apalxeagoa.
Beti du interesa, eta gure kasuan are eta gehiago, berehala ikusiko dugunez, argitaletxeen jatorri geografikoa ezagutzeak. Aurten, hamarretik lau dira kanpokoak eta sei bertokoak. Eta produkzioa? Bertokoek 10 puntuz hartu diete aurrea kanpokoei (bertokoek %31,7, eta kanpokoek %21,5) ekoizpen orokorrarekiko.
Bertoko eta kanpokoen artean alderik handiena berrargitalpen politikan dago. Eskuratu ahal izan dugun informazioa fidagarria bada, bertoko argitaletxeen berrargitalpenaren indarra %89,5 da; %10,5 bakarrik kanpokoena. Beti ere hamarron unibertsoa aintzat hartuta.
Datuak egiazkoak balira, hortaz (Zubiak 0 berrargitalpen?, Ibaizabalek 4?) guztiz esanguratsua litzateke diferentzia hori. Berrargitalpenak egonkortasuna ematen dio produkzioari.
Argitze aldera, esan dezadan Edex editoriala, gaur arte niretzat guztiz ezezaguna, bilbotarra dela, eta 1973an sortua. Bere merkatuan euskal kultura sartzen denik ez dut inon ikusi. Bai, ostera, Espainia, Europa eta Latinoamerika. Hiru alorretan lan egin ohi du: 1) osasunerako hezkuntzan, 2) droga-mendekotasunen prebentzioan, eta 3) herritarren kulturaren sustapenean.
Argitaratzaileen tipologia
Argitaratzaile mota |
Ekoizleak |
Ekoizpena |
% |
Bertoko argitaldari pribatu komertziala |
73 |
986 |
43,5 |
Kanpokoak |
57 |
749 |
33,0 |
Unibertsitatea + irakaskuntza |
21 |
164 |
7,2 |
Elkarte, talde, fundazio, erlijio-etxe… |
105 |
160 |
7,1 |
Argitaldari publikoa |
34 |
130 |
5,7 |
Besterik |
39 |
78 |
3,5 |
Guztira |
329 |
2.267 |
100,0 |
Argitaratzaileen unibertsoa heterogeneoa da. Bertan daude kanpokoak, bertokoak; argitaratzaile komertzialak eta ez-komertzialak; pribatuak zein publikoak; handiak eta txikiak; irakaskuntzakoak; talde, elkarte, fundazio izaera daukatenak. Guk horiek denak bost multzotako tipologian ordenatu ohi ditugu.
Bertoko argitaletxe pribatu komertziala
Hainbat ezaugarri ditu. Lau dira identifikatzeko baliagarriak: erabakigunea Euskal Herrian daukate, profesionalak dira maila batean edo bestean, pribatuak dira, enpresa bokazioa dute. Eta bereizgarriena: horien guztien misioa liburu argitalpena da.
Ekoizleen %22,1 dira eta ekoizpenaren %43,5 zor zaio berorien lanari. Ekoizle/ekoizpen ratiorik hoberena dute.
Kanpoko argitaletxeak
Ekoizle/ekoizpen ratioan paretsu dago kanpokoen multzoa. Ekoizleen %17,3 dira kanpokoak eta produkzioaren %33 dago horien esku.
Argitaratzaile publikoa
Iaz baino hamar ekoizle gutxiago dugu epigrafe honetan, nahiz eta produkzioa handitu egin den. Ekoizleen %10,3 dira publikoak eta ekoizpenaren %5,7. Merkatuan du Akilesen orpoa.
Elkarte, fundazio eta parekoak
Iaz baino ekoizle gehiago dira eta produkzioa ere handiagoa da. Ekoizleak %32 dira eta ekoizpena %7,1. Jakina da argitaratzaile hauen eraginkortasuna ezdeusa dela.
Irakaskuntzakoak
Aldaketa gutxi dago iaztik hona, ekoizleen kopurua eta ekoizpena, biak hobetu dira, baina neurri apalean. Aurten, %6,4 dira ekoizleak eta %7,2 ekoizpena.
Ekoizle unibertsitarioa
Zazpi ekoizleren lana bildu dugu. Guztira 139 titulu. Ekoizpen osoaren %6. Ekoizpen unibertsitarioaren %71,2 Euskal Herriko Unibertsitateak ekoitzi du, 99 titulurekin. Bigarrena, Udako Euskal Unibertsitatea da, %23,3 titulurekin.
Huskeria argitaratu dute gainerakoek: Arkitektura Goi Eskolak, Deustuko Unibertsitateak, Mondragon Unibertsitateak eta Nafarroakoak titulu bana; eta Ingeniarien Goi Eskola Teknikoak lau. Hori da guztia, gure informazioaren arabera.
Beste ezaugarri bat hau da, digitala paperaren gainetik dagoela, %65 %35en aurka.
Hona gaien hurrenkera:
Giza/Gizarte |
44,5 |
Zientzia/Teknika |
37,5 |
Hezkuntza/Irakaskuntza |
8,6 |
Aisia |
5,7 |
Helduen literatura |
3,0 |
Haur/Gazte |
0,7 |
Produkzio egitura edo gai hurrenkera iazkoa bezalatsukoa da; berdina, esango nuke.
Bertokoak eta kanpokoak merkatu berean
Hamar ekoizle handienen unibertsoan jarraitzen dugu.
Merkatu berean diogunean zera diogu, testuliburuen merkatu kautiboan kokatzen garela. Eta hor esku hartzen duten aktoreak soilki aztertzen ditugula, betiere pribatuak eta komertzialak.
Bitan banatzen ditugu berriz ere ekoizleak, bertokoak eta kanpokoak. Bereizketa horrek xenofobiatik ez du ezer, baizik eta curriculum jatorritik. ‘Kanpoko/bertoko’, bestalde, ez da bereizketa geografiko hutsa, huskeria litzatekeena, baizik eta nork non duen erabakigunea, zertan eta hezkuntza kurrikularrean. Motzenak ere garbi ikusten du gai horren garrantzia.
Batzuek eta besteek ekoizpenean duten gradua ez da urtero bera, baina kanpokoen esku hartzearen emaitza urtero da handia, ikasmaterialetan ekoizpenaren erditik gorakoa. Hona azken urteotako emaitzak hamar argitaletxe nagusien artean:
|
Ekoizle nagusien pisua irakaskuntzan |
||
Urtea |
Bertokoak |
Kanpokoak |
Gainerakoak |
2013 |
35,0 |
65,0 |
0,0 |
2014 |
27,0 |
69,0 |
4,0 |
2015 |
31,3 |
61,4 |
7,3 |
2016 |
24 |
73,0 |
3,0 |
2017 |
34,7 |
58,7 |
6,6 |
Garrantziaren handia kontuan hartuta, hiru taula baliatuz azalduko dugu bi ekoizle-mota horiek, alegia, kanpoko argitaletxeek edo bertoko argitaletxeek, argitalgintzan duten portaera. Bereziki curriculuma arakaturik ere, argigarri da gainerako gai-eremutan duten ekarpena kontrolatzea. Horretarako, taula bakoitzean gai eremu guztiak daude.
Bertoko eta kanpoko diogunean, ez gara ari hango edo hemengo guztiez, baizik eta argitaletxe profesional-komertzial-pribatuez. Horietaz gain bada ekoizle gehiago, hala nola elkarteak, erakundeak eta beste.
Hiru taula daude, unibertso berekoak dira eta hirurok gai batasun bat dute.
|
Balio absolutuak |
|||
Gaia/Ekoizlea |
Bertokoak |
Kanpokoak |
Gainerakoak |
Guztira |
Ekoizpen osoa |
986 |
749 |
532 |
2.267 |
HI |
258 |
436 |
48 |
742 |
HG |
368 |
271 |
41 |
680 |
GG |
73 |
9 |
245 |
327 |
HL |
223 |
12 |
42 |
277 |
ZT |
32 |
12 |
89 |
133 |
AL |
25 |
9 |
61 |
95 |
Besterik |
7 |
0 |
6 |
13 |
Lehen taulan balio absolutuak ematen ditugu, eta horiei esker badakigu edizio-mota bakoitzaren balio kuantitatiboa.
|
% horizontalak |
|||
Gaia/Ekoizlea |
Bertokoak |
Kanpokoak |
Gainerakoak |
Guztira |
Ekoizpen osoa |
43,5 |
33,0 |
23,5 |
2.267 |
HI |
34,8 |
58,7 |
6,5 |
742 |
HG |
54,1 |
39,9 |
6,0 |
680 |
GG |
22,3 |
2,8 |
74,9 |
327 |
HL |
80,5 |
4,3 |
15,2 |
277 |
ZT |
24,1 |
9,0 |
66,9 |
133 |
AL |
26,3 |
9,5 |
64,2 |
95 |
Besterik |
53,8 |
0,0 |
46,2 |
13 |
Bigarren taula horretan, alderaketaren ikuspegia proposatzen da.
Ezker-eskuin, etzanean, irakurri behar da taula hori, gai-eremuz gai-eremu kanpokoen eta barrukoen indarra zein den atzemateko.
|
% bertikalak |
|
Gaia/Ekoizlea |
Bertokoak |
Kanpokoak |
Ekoizpen osoa |
100,0 |
100,0 |
HI |
26,2 |
58,2 |
HG |
37,3 |
36,2 |
GG |
7,4 |
1,2 |
HL |
22,6 |
1,6 |
ZT |
3,3 |
1,6 |
AL |
2,5 |
1,2 |
Besterik |
0,7 |
0,0 |
Hirugarren taula zutika irakurtzekoa da, bertikalki, zutabe bakoitza independentea bailitzan. Editorial mota bakoitzaren baitan ekoizpena non mamitzen den adierazteko balio du. Edizio mota bakoitzaren indargune eta ahulguneak begi-bistan gelditzen dira.
Bizpahiru iruzkin
Ekoizpen osoan kanpokoen aldean bertokoak dira nagusi (%43,5 vs %33, hamar puntu goiti). Hurrengo lerro horizontalean, aldiz, alde handiz dira nagusi kanpokoak, bertokoei 24 puntu kentzeraino. Gai multzo hori hezkuntza da, irakaskuntza. Gai garrantzitsu eta sentiberarik bada, horixe da nagusia, euskal curriculumari dagokiona.
Irakurketa bertikalak erakustarazten duen informazio garrantzitsuena zera da, argitaldari espainiarren ekoizpena kuantitatiboki lokalizatzen duela.
Eta argi uzten du EAEko eskoletan curriculum espainiarra dela zabalduena. Euskarazko bertsioan hori. Zer esanik ez erdal bertsioan.
Bai, kanpoko argitaletxeek hezkuntzaren muinean dihardute, euskal curriculumean. Esan daiteke bere helburu nagusi eta bakarra horixe dela Hegoaldeko eskoletan, Euskal Herritik kanpo sorturiko curriculum egokitua sartzea. Ikusi besterik ez dago zein liburu mota publikatzen duten. Bi puntutan daukate presentzia: batez ere, hezkuntza alorrean (bere produkzioaren %58,2 da); eta, ondoren, haur eta gazte liburuetan, literatura eta beste (%36,2). Gainerako guztia basamortua da: %5,6.
Taularen irakurketa hori (bertikala) egiazki esanguratsua da editorialen filosofia hautemateko. Nahasteko beldurrik gabe esan daiteke garbi dagoela argitaletxe horien helburua zein den. De facto, euskal curriculumetik at sortu eta diseinaturiko proiektuak nagusitzen dira gure eskoletan. Jatorri horren markak nonahi ageri dira: geografian, historian, ikuspegi euskaltzalean. Baina sekula ez da aski, espainol zentripetuak are gehiago ari dira proposatzen curriculum batuaren alde. Curriculum bakarraren alde. Espainola.
Datorkigukeen errealitatea zein den ez dakit. Baina dagoeneko nahikoa hustua dugu barrua. Kanpoko diseinuz osatua da liburu zabalduena gure eskoletan, euskarazkoetan, noski, eta are larriagoa dena, erdarazko guztietan, edo ia. Hori bateko.
Eta besteko, zentralismoaren aldeko joerak frankismo kutsuz datoz, Espainia bat bakarra eta aniztasunetik libre izango denaren alde.
Bi puntu horietaz gogoeta bat tartekatu nahi dut hemen.
Barrutik husten
Ez ala? Nire kezka pertsonala aspaldikoa da barrutik husten ari garela. Bestela esan, Euskal Herritik Euskal Herrirako hezkuntza proiektuak ez direla jada nagusi, bertoko editorialek lantzen duten proiektu kurrikularrak ez duela gehiengoa hartzen. Bien bitartean, hiru hamarkadatik gorako aldian zehar zabaldu ohi diren euskarazko testuliburuak (areago erdarazkoak) kanpoan landutakoak direla, nahiz eta EAEn sartu ahal izateko makillatu (EAEtik landa, egoera okerragoa baino ez da Euskal Herrian zehar).
Hezkuntza proiektu espainiar horiek zein ikuspegitik lantzen duten gure errealitatea, aspaldi aztertua dugu Jakinen. 1996an aldizkariak editorial bat eskaini zion gaiari eta Imanol Murua Uriaren lan trinko eta mamitsu bat argitara eman zuen, gai sozial eta kulturalak nola tratatzen zituzten sei argitaletxe espainiar nagusiek: ‘Lehen Hezkuntzako ikasmaterialei gainbegiratua’ (Jakin 93-94, 1996). Berriz irakurtzeko gonbita egiten dizuet.
Azterketa horrek (eta neronek egindako txikiagoek) bide luzea egin dute nire baitan. Gogoeta mailan heldu nion gaiari 2013an, liburugintza aztertzean, tituluak adierazten duen ildotik: ‘Kanpokoak etxean nagusi?’ (Jakin 198, 2013).
Egun, lehengo lepotik dut burua. Denborak aurrera egin ahala egoera okertuz doala pentsatzen hasita nago. Gure eskoletan zabaltzen diren testuliburu gehienek suposatzen duten hezkuntza propioaren balio politiko, historiko eta kulturalen erosio edo higadura ez da moteldu, kontrara baizik. Gainera, azken urteotan edukiak aukeratzeko autonomia ere gutxitu egin zaigu: sozialisten LOEk (2006) edukien %55 estatuaren esku utzi zituen; gehiengoa, hortaz. PPren LOMCErekin egoera okertu egin da. Wert jaunak, «hay que españolizar Cataluña» esan zuen jaun berak, aipatu legearen bidez edukien %75 uzten du estatuaren eskuetan, eta gure eskuetan %25. Eta sozialisten agintearekin, Isabel Zelaa Hezkuntza ministroa euskalduna delarik ere, berdin: zerumugan ez da aldaketa positiborik atzematen, kontrara baizik.
Hori da Wert legea eta horiek dira joko arauak. Oraingoz, agian. Azken aldion estatuan azaleratzen eta indartzen ari diren joera zentripetuek ez dakit non duten muga. Liburu beltz espezifiko bat egin daiteke politikarien azalpenekin. Eta orain horiei erantsi behar, gainera, editoreen ordezkari nagusien arduradunek egindako salakuntzak, itsusiak eta, azken batean, hezkuntza itun zentralista eta bakar baten aldekoak. Eduki berberak estatu osorako, eta kito.
Diogunaren lagin bat lerro batzuk beherago aurkituko du irakurleak.
Barrutik hustearen kausa bakarra ez dira testuliburuak, ez eta handiena, beharbada. Iruditzen zait, hala ere, hezkuntza sistematik ikasleak ez direla ateratzen behar bezain heziak euskal gaietan. Ez eta behar bezain informatuak euskal kulturaz. Uste genuen, eta halaxe saldu genuen edo saldu ziguten, gure herriaren etorkizuna bermatzeko aginte autonomikoak bazituela bi zutabe: irakaskuntza eta irrati-telebista. Geroak erakutsi digu, baina, ez dutela espero zena eman, ez batak eta ez besteak.
Hortik nire kezka, asko larritzen nauena, nola ziurtatu transmisioa, iraganaren ezagumendua belaunaldi berriek jaso dezaten.
Transmisioaren antolaketari buruz gogoetatzeko plan bat egin beharko genuke.
Zentralismoa indarberriturik
Zentralismoa indartzearen alde gero eta indar politiko gehiago dago; gehiago ez badira ere, lotsagabetu egin dira, eta behin eta berriz eskatzen dute testuliburuetako edukiak ahalik eta gehien berdintzea, estatu zentralak erabakitzea.
Eta hori nahikoa ez, eta liburuaren eta testuliburuen argitaletxeen arduradun gorenak bete-betean sartu dira irail honetan (txosten hau lantzen ari naizenean, hain zuzen) ikuspegi zentralista indartzera.
Autonomia erkidegoetan hezkuntza aparatua ideologia transmisiorako botere organoa omen da. Doktrinamendu nazionalista. Lokalismoz betea. Antizientifikoa. Absurdoa.
Liburuaren arduradun nagusiek bideratu dituzte akusazio horiek, horren gordin ala ez. Prentsa saiatu izan da horiek esandakoa jasotzen. Eta ez dira xamur-xamurrak, presioak, mekanismo zikinak, editoreen asperraldia eta eskakizun absurdoak salatuz: «presiones de todas las comunidades autónomas a través de mecanismos bastardos para incluir contenidos regionales en los libros educativos», «hartazgo de los editores de libros escolares», «exigencias regionales que alcanzan cotas absurdas».
(Guk galde genezake zeri deitzen zaion «presión» edo «mecanismo bastardo», zer den «contenido regional» eta zer den «absurdo».)
Eta batez ere: «hartazgo» edo asperraldi delako hori zein editorialena den jakiteko irrikitan gara. Ez baitute zehaztu. Akaso argitaletxe katalan eta euskaldunena, edo gailegoena? Ez zait iruditzen. Bai, ordea, Santillana, Anaya eta SMrena. Eta ez horiena bakarrik. Oro har, argitaletxe espainiarrena.
Bitxia da, gero, kontua: argitaletxe espainiar handien bertsioa edo ikuspegi historiko-sozial-politikoa, hori da zuzena, akats eta orbanik gabea, zientziaren araberakoa, aldaezina, plaza eta zoko guztietara zabaldu beharrekoa. Eta autonomia erkidegoek egiten dutena, hori hasieratik dago susmopean, jatorrizko bekatuarekin, lortzeko moduagatik (presioa) eta edukiagatik (zientziaren aurkakoa).
Historiaren une honetan, inozo izateko eskubiderik ez dugu. Argitaletxe espainiarrak, ikusten denez, ez dira konformatzen gehiengoarekin. Tarta osoa nahi dute, zientziaren eta sen onaren izenean. Eta presioa egiten ari dira.
Orain baino lehen esana zuen ANELEko buruak: 17 autonomia berdin 17 hezkuntza sistema, hori sen onaren aurka doa («El sentido común nos dice que es una barbaridad»).
Orain, berriro heltzen dio sen onaren argudioari, baina tartean sartuz zientzia eta begirunea. Itun bat aldarrikatzen du «curriculum homogéneo de sentido común» horren alde, eta ondoren dio indarrean dagoen arautegia jakintza zientifikoan eta errespetuan oinarritu beharko litzatekeela («debería fundamentarse en el saber científico y el respeto»). Esamolde horien atzean zer gordetzen den jakitea ez da zaila.
ANELEk (Asociación Nacional de Editores de libros y material de enseñanza) ikasmaterialetako editoreak ordezkatzen ditu. José Moyano da zuzendari orokorra.
Eta FGEE (Federación de Gremios de Editores de España) editore mota guztiez arduratzen da. Antonio María Ávila da zuzendari orokorra. Hori ere erasoan maisu da, dirudienez:
Autonomia erkidego bakoitzak bere mania dauka, eta katedra askatasunarekiko errespetu falta da. Sailburuek, sailburuordeek eta zuzendari orokorrek presionatu egiten dute, baina ez dute idatziz egiten, bileretan baizik. Gauza absurdoak esaten dituzte.
Presioa, beti, besteena da. Beraiena sekula ez. Estatuarena ere ez. Politikari zentralistena ere ez.
Kronologian parean suertatu zaigunez, ez da kalterako ANELEko buruak eta FGEEkoak elkar hartuta irailaren 5ean eman zuten prentsaurrekoan esana prentsan hizki larritan nola jaso zen erakustea. Presioak, apetak eta inposaketak berriro… Adibide batzuk:
- «Miles de libros de texto a la carta por ‘presiones de las autonomías’» (El País).
- «Cada región presiona para colar sus caprichos en los libros de texto» (El Mundo).
- «Los editores: ‘Cataluña presiona para que no hablemos de los Reyes Católicos en los libros de texto’» (El Mundo).
- «Los editores denuncian presiones políticas de todas las CCAA para modificar los libros de texto» (EFE).
- «Editar libros de texto bajo presión: Cataluña no quiere Reyes Católicos ni Canarias ríos» (El Confidencial).
- «Las autonomías imponen hasta 25 versiones de un mismo libro de texto» (ABC).
Eta ikuspegi hori indartze aldera, dozena erdi bat adibide aipatzen dira komunikabide guztietan, beti berak. Harritzekoa bada ere, Euskal Herriko adibide negatiborik ez da oraingoan agertu.
Uste izatekoa da editore nagusien kezka larriena ekonomikoa dela edo izan daitekeela, batez ere merkatu bateratu eta kautiboa amesten badute. Baina berorien erakunde nagusietako buruek transmititu dutenetik gelditu dena ez da arazo nagusia ekonomikoa denik, arazo politikoa baizik, deskalifikazio orokorraz gainera, metodoetan bezala edukietan. Autonomia erkidegoetan, irizpideak politikoak dira, eta ez zientifikoak, hasteko; eta helburua, doktrinatze ideologikoa, nazionalista. Komunikabideek ikuspegi horixe jaso dute, politiko-ideologikoa.
Abagunea baliatuz, Navarra Sumako Alberto Catalan senatariak Madrilgo gobernuari zera eskatu dio, autonomia erkidegoen errealitate zientifikoa eta instituzionala errespetatzen ez dituzten testuliburuen aurka neurriak har ditzala. Eta Nafarroari buruz dio «independentismoak» eskura dituen neurri guztiak darabiltzala egia zientifikoa urardotzeko. Kasu: egia zientifikoa.
Gauza handia behar du izan ‘egia zientifikoaren’ jabe izatea!
(Parentesi artean bada ere, ezin dut itxi kapitulu hau ANELE eta FGEEko arduradun nagusiek bota zituzten akusazio eta salakuntza larrien biharamuna aipatu gabe.
Isabel Zelaa Espainiako Gobernuko Hezkuntza ministroak berehala deitu zituen arduradunok, eta irailaren 11n egin zuten bilera. Eta, hara, bilera ostean eguzkia beste nonbaitetik atera zen, guztiz bestelakoa da panorama: ez dago presiorik batere, eta aipatu ohi zituzten adibideak aspaldikoak dira. Eta zertan esanik ez, testuliburuetan ez dago inolako doktrinamendurik. Hori guzti hori esanez atera ziren bileratik.
Bietako bat: gezurra zen prentsaurrekoan aldarrikatua ala gezurra da oraingo bertsioa.
Azala behar da gero prentsaren aurrera atera eta astebeteren buruan lau haizeetara salatua eta aldarrikatua jateko! Gure informazioa zuzena baldin bada, eta bada, bilera horretan abantaila ekonomikoak agindu omen zizkien Zelaak. Bego. Eta duintasuna? Eta egin duten kaltea? Lehen bertsioa barra-barra zabaldu zen. Askoz mugatuago bigarrena. Betikoa. Kaltea eginda dago. Horrelakorik behar ez badute ere, hara zer helduleku eman dieten sektoreko arduradun nagusiek politikari zentripetuei, horrela mintzo izanda.)
Argitalpen digitala
• 2012: 173 titulu
• 2013: 185
• 2014: 526
• 2015: 709
• 2016: 476
• 2017: 499
Argitalpen digitala ekoizpen osoaren %22 da, iazkoa baino 23 titulu handixeagoa.
Gaia |
Analogikoa (%) |
Digitala (%) |
Guztira |
Aisia |
94,7 |
5,3 |
95 |
Giza/Gizarte |
85,6 |
14,4 |
327 |
Haur/Gazte |
95,0 |
5,0 |
680 |
Hezkuntza/Irakaskuntza |
62,3 |
37,7 |
742 |
Helduen literatura |
76,5 |
23,5 |
277 |
Zientzia/Teknika |
48,9 |
51,1 |
133 |
Ekoizpen osoan analogikoa da nagusi (%78). Liburu digitalaren batezbestekoa (%22) gainditu egiten du hainbat liburu motak: zientzia eta teknika liburuak (erdia pasa, %51,1), hezkuntza liburuak (%37,7) eta ozta-ozta literaturak (%23,5). Gainerakoak oro batezbestekoaren azpitik (giza eta gizarte liburuak: %14,4) edo oso azpitik daude: bai aisia liburuak (%5,3), bai haur eta gazteentzakoak (%5).
Gaia |
Analogikoa (%) |
Digitala (%) |
Aisia |
5,1 |
1,0 |
Giza/Gizarte |
15,8 |
9,4 |
Haur/Gazte |
36,5 |
6,8 |
Hezkuntza/Irakaskuntza |
26,1 |
56,1 |
Helduen literatura |
12,0 |
13,0 |
Zientzia/Teknika |
3,7 |
13,6 |
Liburu analogikoa nola banatzen den bere baitan, eta beste hainbeste digitala, hona laukiak erakutsi nahi duena. Analogikoak hobeto islatzen du liburugintzaren egitura osoa. Ezin bestela izan, gehiengoa berak baitu.
Liburugintza digitalak egitura deskonpentsatua du, baina urtea joan eta urtea etorri bere egituratxo propioa bereganatuz doala esango nuke, nahiz eta oraindik osagarritik asko duen.
Aurtengoan hezkuntzak erdia eta gehiago hartzen du (%56,1). Asko jaisten da gainerakoetan. Zifrei begiratutxo bat ematea aski, argazki sinesgarria gerta dadin.
Eskaintza editoriala
Hasteko, laburpen txiki-txiki bat: aurtengo titulu kopurua pitin bat hazi da; 2.267 titulu dira aurtengoak, horietako %78 bertsio analogikoan atereak eta %22 digitalean. 1.738 titulu nobedade edo lehen edizio dira (%76,5), aurreko urtean baino gehixeago. Berrargitalpenen kopurua mantendu egin da, 529 titulu (%23,5). Euskaraz sorturikoak 1.462 dira (%64,5). Itzulpenak, hortaz, 805 titulu (%35,5).
Aurreko horixe da, labur-labur, 2017ko eskaintza editoriala.
Eskaintzari dagokion gure ekarpenik handitxoena, agian, emaitza bakoitza bere testuinguru kronologikoan ematea da, informazio soilak ez baitu, isolaturik, interpretazio abanikorik.
2.267 titulu
Urtea / Liburu mota |
Analogikoa |
Digitala |
Guztira |
2005 |
2.126 |
14 |
2.140 |
2006 |
1.990 |
8 |
1.998 |
2007 |
2.220 |
38 |
2.258 |
2008 |
2.578 |
107 |
2.685 |
2009 |
2.196 |
242 |
2.438 |
2010 |
2.010 |
258 |
2.268 |
2011 |
2.141 |
242 |
2.383 |
2012 |
2.024 |
173 |
2.197 |
2013 |
1.675 |
185 |
1.860 |
2014 |
1.687 |
526 |
2.213 |
2015 |
1.875 |
709 |
2.584 |
2016 |
1.745 |
476 |
2.221 |
2017 |
1.768 |
499 |
2.267 |
Eragile ugariren fruitu dira 2.267 tituluak, arestian esan bezala; batez ere gutxi batzuenak, ordea.
Grafikoaren bidez denboraren perspektiban jarri dugu mende berriko ekoizpena. Segidako laukian, ekoizpen hori bitan banatua ikus dezakegu, analogikoarena eta digitalarena, biak elkarren ondoan, etengabeko alderaketan. Orojakileen iragarpenen aurka, digitalak ez du irentsi merkatua (oraingoz behintzat!). Azken aldion geldialdian dagoela ematen du.
Bai zifra nagusi horietan, eta bai gero aztertuko ditugun barne ataletan, eboluzioaren ikuspegia beti dago presente. Bi modu gehiagotan garatzen dugu: eboluzio lerroa eta eboluzio indizea.
Tituluen eboluzioa
Tituluen eboluzio honetan liburu mota guztiak agertzen dira, nobedadeak, berrargitalpenak, euskaraz sorturikoak, itzulpenak. Eta bi erreferentziaguneen arabera aztertuko dugu, bata 2000 urtea eta bestea aurreko urtea, 2015. Beraz, ikuspegi luzea eta laburra, biak dira errealitatearen ispilu.
Eboluzioaren lerroak 2000. urteko erreferentzia hartzen du, eta urte horrekiko liburugintzaren jokamoldea ikusarazi nahi du. Mende berria baino urtealdi txikiagoa hartzen du eboluzioaren indizeak. Hor begiratua guztiz bestelakoa da; erreferentzi puntua labur-laburra da, aurreko urtea, alegia: urtearteko gorabeherak seinalatzen dira hor. Aurreko urtearekiko gora edo behera egin duen ekoizpenak.
Eboluzioaren lerroak garbi erakusten du 2000. urtean baino 31 puntu altuago dagoela titulu kopurua. Eboluzioaren indizeak, aldiz, igoera txikia markatzen du aurreko urtearekiko, 2,5 puntu.
Azterbide hori berori sail osoan erabiliko dugu, adierazle argigarriak eskaintzen dituelakoan. Urteroko gisan, bestalde.
Nobedadeak eta berrargitalpenak
Urtea |
Nobedadea |
Berrargitalpena |
2000 |
65,4 |
34,6 |
2001 |
71,6 |
28,4 |
2002 |
70,6 |
29,4 |
2003 |
71,1 |
28,9 |
2004 |
74,0 |
26,0 |
2005 |
71,3 |
28,7 |
2006 |
67,9 |
32,1 |
2007 |
69,7 |
30,3 |
2008 |
69,8 |
30,2 |
2009 |
69,7 |
30,3 |
2010 |
70,8 |
29,2 |
2011 |
72,4 |
27,6 |
2012 |
69,3 |
30,7 |
2013 |
68,7 |
31,3 |
2014 |
74,5 |
25,5 |
2015 |
81,9 |
18,1 |
2016 |
75,9 |
24,1 |
2017 |
76,7 |
23,3 |
Batez beste |
71,7 |
28,3 |
Liburugintza hazten bada, nobedadeei esker hazten da. Gure joera hori da, eta horretan guztiz homologatuak gaude, gure zoritxarrerako. Idazlan berriek talentu berriak azalera ditzakete, egia da, eta literatura bat fresko manten dezakete. Aurten, lehen edizioak ekoizpenaren lautik hiru hartzen du: zehazki, %76,7.
Berrargitalpena lautik bat hartzera ere ez da iristen, %23,3. Leku apala hartzen du edizioan. Seinale ona litzateke haziko balitz, merkatu berrietara hedatzen dela esan nahiko bailuke horrek. Urteroko eboluzioari so, ametsa dirudien horretatik urruti gaudela ematen du. Irakurlego bera elikatzen ari gara, de facto, urtea joan eta urtea etorri (salbu biologiak dakartzan berriak), hezkuntzaren merkatu kautiboan ez eze, gainerakoan ere bai. Irakurketaren politika berri sendoa indarrean jartzen ez bada, irakurle berriak ez ditugu lortuko. Argitaletxeak ere ez dira indartuko.
Nobedadeak
Nobedadeen eboluzio-lerroa
Argitalgintzan nobedadeek duten lehentasun handiarekin, indar horrekin, 2000ko marra erraz gainditzen dute, 53,3 puntu gora. Ez da gutxi, inoiz edo behin gorago izan bada ere, grafikoak erakusten duenez.
Nobedadeen eboluzioaren indizea
Igoera txikia izan du aurten, 3,1. Horrek nekez konpentsa dezake iaz izan zuen 20,4 puntuko jaitsiera. Delako jaitsiera horrek agian aurreko urteetako puztualdia zulatzeko balioko zuen.
Nobedadeen jatorrizko eta itzulitako liburuak
Urtea |
Jatorrizkoa |
Itzulpena |
2000 |
73,6 |
26,4 |
2001 |
73,1 |
26,9 |
2002 |
66,7 |
33,3 |
2003 |
66,9 |
33,1 |
2004 |
71,5 |
28,5 |
2005 |
70,9 |
29,1 |
2006 |
67,4 |
32,6 |
2007 |
65,5 |
34,5 |
2008 |
61,4 |
38,6 |
2009 |
70,7 |
29,3 |
2010 |
66,4 |
33,6 |
2011 |
68,6 |
31,4 |
2012 |
65,6 |
34,4 |
2013 |
61,9 |
38,1 |
2014 |
69,1 |
30,9 |
2015 |
69,0 |
31,0 |
2016 |
64,3 |
35,7 |
2017 |
64,5 |
35,5 |
Batez beste |
67,6 |
32,4 |
Grafikoak ohikoa erakustarazten du, hots, jatorrizko liburuaren lerroak goiko lerroen mugimendu bera duela. Horren azalpen zehatza laukiak ematen digu. Nobedadeetan jatorrizko liburua %64,5 da, eta historikoki hortik gora askotan.
Jatorrizkoa
Jatorrizko liburuaren eboluzio-lerroa
28,3 puntu goitik dago 2017an. Mende berriko batezbestekotik ez da aparte egongo. Grafikoa lekuko, mugimendu hautsia izan du 2000tik hona.
Jatorrizko liburuaren eboluzioaren indizea
Iaztik hona puntutxo bat pasa egin du gora: 1,3, zehazki. Goiko grafikoaren jaitsierak hemen beltzez agertu ohi dira.
Itzulitakoa
Itzulitako liburuaren eboluzio-lerroa
Itzulitako liburuaren eboluzioak, gorabeheratxoekin bada ere, gorako lerroa markatzen du aspaldion. Aurten 22,2 puntu gorago dago, aspaldiko partez goren.
Itzulitako liburuaren eboluzioaren indizea
Gorakada orokor hori urtetik urterakoan ere ageri da, 6,2 punturekin aurten.
Berrargitalpenak
Hona txanponaren beste aurpegia, nobedadeen atzealdea. Sektorearen kanpoko ikuspegiz aritzen diren zenbait iritziemailek bigarren mailakoa bailitzan hartzen dute berredizioa, eta ez da horrela. Liburugintzaren ekosisteman bera da egonkortasuna dakarrena eta ekarpen soziokulturala bermatzen duena.
Berrargitalpenaren eboluzio-lerroa
Txanponaren beste aldea da hori, nobedadeen atzeko aldea. Halaxe da, bai: nobedadea goitik eta berrargitalpena behetik. Hain behetik, ezen 2000ko marraren azpititik baitago. Eta, aurten, lehenengo urtea barik, bosgarrena da.
Urtero apal egin ohi dudan berrargitalpenaren garrantziaren aldarria, datu horien aurrean, berrindartu besterik ezin da egin. Euskal liburuaren, eta berdin literaturaren, arrakasta ez da neurtu behar titulu berrien gehitzetik, berrargitalpenari esker irabazten ditugun merkatu nitxo berrietatik baino.
Berrargitalpenaren eboluzioaren indizea
Eta indizeak zer dio? Jaitsiera txiki bat iaztik hona, urtetik urterakoa: 1,3. Aurreko urtean 14,5 puntu gora egin arren, hiru urte segidan urterik urte indarra galduz joana zen.
Berrargitalpenaren mailaketa
Mailaketa honek errealitate interesgarri bat jartzen digu begien aurrean, hots, argitaraldi-maila bakoitzean 529 titulu horiek nola banatzen diren. Ez da harritzekoa bigarren edizioan pilatzea titulu kopuru handiena, baina bai hamar argitaralditik gora 122 titulu baditugula jakitea. 47. edizio mailan jo dugu gailurra aurten.
Bigarren argitaraldia……………………………164
Hirugarren argitaraldia…………………………50
Laugarren argitaraldia……………………………48
Bosgarren argitaraldia……………………………34
Seigarren argitaraldia…………………………..37
Zazpigarren argitaraldia………………………….35
Zortzigarren argitaraldia………………………….23
Bederatzigarren argitaraldia…………………….16
Hamar argitaraldi edo gehiago………………….122
Hamar argitaraldi eta gehiago
10. argitaraldia
Bakarka 1 | Letamendia, Juan Antonio |
Bostak ihesi | Blyton, Enid |
Cantervilleko mamua | Wilde, Oscar |
Euskara 6 – Lan-koadernoa 11 (Txanela). Lehen Hezkuntza | Barrena, Saionara eta beste |
Euskara 6 – Lan-koadernoa 12 (Txanela). Lehen Hezkuntza | Barrena, Saionara eta beste |
Euskara 6 – Lan-koadernoa 13 (Txanela). Lehen Hezkuntza | Barrena, Saionara eta beste |
Gerra da leku honen izena | Sierra i Fabra, Jordi |
Goardalurra | Lopez, Concha eta beste |
Irakurketa eta idazketa koadernoa 1 | Imaz, Lurdes |
Irakurketa eta idazketa koadernoa 5 | Imaz, Lurdes |
Logika jokoak 1 | Blanch, Xavier eta beste |
Marraskilo detektibea | Viso, José Francisco |
Musika 6 – Lan-koadernoa 6 (Txanela). Lehen Hezkuntza | Aizarna, Kontxi eta beste |
Nur eta irlandar gnomoa | Martinez de Lezea, Toti |
Potoloren hegazkin magikoa | Urmeneta, Juan Luis |
Risky eta bere lagunak | Iturralde, Joxemari |
11. argitaraldia
Akapela. Chants basques | Uhaina Elkartea |
Eta ni zer? | Morillo, Fernando |
Euskara 5 – Lan-koadernoa 10 (Txanela). Lehen Hezkuntza | Barrena, Saionara eta beste |
Ezekiel nora ezean | Osoro, Jasone |
Gerra da leku honen izena | Sierra i Fabra, Jordi |
Han goitik itsasoa ikusten da | Gabiria, Julen |
Ikaslearen liburua 5 (Material globalizatua) (Txanela). Lehen Hezkuntza (6 liburuxka) | Saenz, Maite eta beste |
Inesaren balada | Etxeberria, Hasier |
Ingelesen hilerria | Mendiola, Jose Maria |
Irakurgaiak 4 (Txanela). Lehen Hezkuntza | Barrena, Saionara eta beste |
Miru eta Mara | Zubeldia, Iñaki eta beste |
Musika 5 – Lan-koadernoa 5 (Txanela). Lehen Hezkuntza | Aizarna, Kontxi eta beste |
Nire amak ez dauka erremediorik | Mendizabal, Antxiñe |
Psikologia 1/2 (Batxilergoa 1 zaharra) | Elhuyar |
Xake Mate | Ladron Arana, Alberto |
12. argitaraldia
Bilbao-New York-Bilbao | Uribe, Kirmen |
Elhuyar ikaslearen hiztegia | Elhuyar Hizkuntza Zerbitzuak |
Euskara 5 – Lan-koadernoa 9 (Txanela). Lehen Hezkuntza | Barrena, Saionara eta beste |
Ezekiel nora ezean | Osoro, Jasone |
Galtzerdi suizida | Landa, Mariasun |
Kale gorrian | Swindells, Robert |
Kandinskyren tradizioa | Saizarbitoria, Ramon |
Leturiaren egunkari ezkutua | Txillardegi |
Musika 4 – Lan-koadernoa 4 (Txanela). Lehen Hezkuntza | Aizarna, Kontxi eta beste |
Psikologia 1/2 (Batxilergoa 1 zaharra) | Elhuyar |
13. argitaraldia
Ahaztuen mendekua | Ladron Arana, Alberto |
Euskal Hiztegi Modernoa | Elhuyar Hizkuntza eta Teknologia |
Ezekiel nora ezean | Osoro, Jasone |
Ispiluen gainean lotan | Sierra i Fabra, Jordi |
Kaixo! Manual de conversación castellano-euskara | Knörr, Garikoitz |
Matematika 5 – Lan-koadernoa 10 (Txanela). Lehen Hezkuntza | Goñi, Jesus Mari |
Matematika 5 – Lan-koadernoa 9 (Txanela). Lehen Hezkuntza | Goñi, Jesus Mari |
Matematika 5. Baga Biga (Txanela). Lehen Hezkuntza | Goñi, Jesus Mari |
Matematika 6 – Lan-koadernoa 11 (Txanela). Lehen Hezkuntza | Goñi, Jesus Mari |
Matematika 6 – Lan-koadernoa 12 (Txanela). Lehen Hezkuntza | Goñi, Jesus Mari |
Matematika 6. Baga Biga (Txanela). Lehen Hezkuntza | Goñi, Jesus Mari |
Musika airean | Jaio, Karmele |
Nora ez dakizun hori | Jimenez, Irati |
Palestina, zure mina | Bilbao, Begoña |
Suminaren estrategia | Morillo, Fernando |
Urtxintxa. Ipuinak (Ikaslearen karpeta 2 – Urtxintxa 4 urte). 4. Lau anaiak | Ormazabal, Joxantonio |
14. argitaraldia
Ahaztuen mendekua | Ladron Arana, Alberto |
Behin batean – Idazketa 4 (LH) | Olabarri, Miren eta beste |
Euskara 4 – Lan-koadernoa 7 (Txanela). Lehen Hezkuntza | Askoren artean |
Euskara 4 – Lan-koadernoa 8 (Txanela). Lehen Hezkuntza | Askoren artean |
Ikaslearen liburua 3 (Material globalizatua) (Txanela). Lehen Hezkuntza (8 liburuxka) | Saenz, Maite eta beste |
Ikaslearen liburua 4 (Material globalizatua) (Txanela). Lehen Hezkuntza (7 liburuxka) | Saenz, Maite eta beste |
Matematika 4 – Lan-koadernoa 8 (Txanela). Lehen Hezkuntza | Goñi, Jesus Mari |
Material globalizatua 2. Lehen Hezkuntza. Ikaslearen liburua (9 liburuxka) [1. Zein txikia jaio nintzen! – 2. unitatea. Nolako txabola! – 3. unitatea. Boga-boga marinela! – 4. unitatea. Hamar, bederatzi, zortzi, zazpi, sei! – 5. unitatea. Makina matxuratuta!, goazen mekanikariarengana! – 6. unitatea. Gora Gutenberg! Gora Marconi! – 7. unitatea. Goazen mendira! – 8. unitatea. Amaiera da hasiera! – 9. Material osagarria 2] | Oiarbide, Josi eta beste |
Musika 2 – Lan-koadernoa 2 (Txanela). Lehen Hezkuntza | Aizarna, Kontxi eta beste |
Musika 3 – Lan-koadernoa 3 (Txanela). Lehen Hezkuntza | Aizarna, Kontxi eta beste |
15. argitaraldia
Aulki-jokoa | Alberdi, Uxue |
Dorretxe zaharreko misterioa | Morillo, Fernando |
Egun denak ez dira berdin | Etxeberria, Xabier |
Euskara 1 – Lan-koadernoa 1 (Txanela). Lehen Hezkuntza | Saenz, Maite eta beste |
Euskara 1 – Lan-koadernoa 2 (Txanela). Lehen Hezkuntza | Saenz, Maite eta beste |
Euskara 2 – Lan-koadernoa 3 (Txanela). Lehen Hezkuntza | Oiarbide, Josi eta beste |
Euskara 3 – Lan-koadernoa 5 (Txanela). Lehen Hezkuntza | Barrena, Saionara eta beste |
Euskara 3 – Lan-koadernoa 6 (Txanela). Lehen Hezkuntza | Barrena, Saionara eta beste |
Ingeles bat etxean | Nöstlinger, Christine |
Matematika 3 – Lan-koadernoa 5 (Txanela). Lehen Hezkuntza | Goñi, Jesus Mari |
Matematika 3. Baga Biga (Txanela). Lehen Hezkuntza | Goñi, Jesus Mari |
Matematika 4 – Lan-koadernoa 7 (Txanela). Lehen Hezkuntza | Goñi, Jesus Mari |
Matematika 4. Baga Biga (Txanela). Lehen Hezkuntza | Goñi, Jesus Mari |
Urtxintxa. Ipuinak (Ikaslearen karpeta 3 – Urtxintxa 3 urte). 10. Azenario erraldoia | Ormazabal, Joxantonio |
Urtxintxa. Ipuinak (Ikaslearen karpeta 3 – Urtxintxa 4 urte). 9. Hansel eta Gretel | Murua, Mitxel |
16. argitaraldia
Euskara 2 – Lan-koadernoa 4 (Txanela). Lehen Hezkuntza | Oiarbide, Josi eta beste |
Hamabost zauri | Jaio, Karmele |
Ikaslearen liburua 1 (Material globalizatua) (Txanela). Lehen Hezkuntza (10 liburuxka) | Saenz, Maite eta beste |
Ingeles bat etxean | Nöstlinger, Christine |
Matematika 1 – Lan-koadernoa 1 (Txanela). Lehen Hezkuntza | Goñi, Jesus Mari |
Matematika 1 – Lan-koadernoa 2 (Txanela). Lehen Hezkuntza | Goñi, Jesus Mari |
Matematika 1. Baga Biga (Txanela). Lehen Hezkuntza | Goñi, Jesus Mari |
Matematika 2 – Lan-koadernoa 3 (Txanela). Lehen Hezkuntza | Goñi, Jesus Mari |
Matematika 2 – Lan-koadernoa 4 (Txanela). Lehen Hezkuntza | Goñi, Jesus Mari |
Matematika 2. Baga Biga (Txanela). Lehen Hezkuntza | Goñi, Jesus Mari |
Matematika 3 – Lan-koadernoa 6 (Txanela). Lehen Hezkuntza | Goñi, Jesus Mari |
Musika 1 – Lan-koadernoa 1 (Txanela). Lehen Hezkuntza | Xirula Mirula Elkartea |
Ostiralak | Arretxe, Jon |
Urtxintxa. Ipuinak (Ikaslearen karpeta 2 – Urtxintxa 4 urte). 8. Martin Txiki eta Basajaunak | Murua, Mitxel |
Urtxintxa. Ipuinak (Ikaslearen karpeta 3 – Urtxintxa 4 urte). 11. Jon Zikinen anaia | Murua, Mitxel |
17. argitaraldia
Haltzak badu bihotzik | Mendiguren Bereziartu, Iñaki |
Urtxintxa. Ipuinak (Ikaslearen karpeta 2 – Urtxintxa 4 urte). 5. Mari Kanela | Murua, Mitxel |
Urtxintxa. Ipuinak (Ikaslearen karpeta 2 – Urtxintxa 4 urte). 6. Bi anaiak eta sorginak | Murua, Mitxel |
Urtxintxa. Ipuinak (Ikaslearen karpeta 2 – Urtxintxa 4 urte). 7. Lehoia eta kilkerra | Ormazabal, Joxantonio |
19. argitaraldia
Ipuin batean bezala | Irigoien, Joan Mari |
Urtebete itsasargian | Meabe, Miren Agur |
20. argitaraldia
Urtebete itsasargian | Meabe, Miren Agur |
21. argitaraldia
Zigarrotxoa ahoz aho | Kazabon, Antton |
22. argitaraldia
Ortzadarra sutan | Morillo, Fernando |
23. argitaraldia
Bi letter jaso nituen oso denbora gutxian | Atxaga, Bernardo |
Ezekiel | Osoro, Jasone |
Nikolas Txiki | Goscinny, René |
24. argitaraldia
Amaren eskuak | Jaio, Karmele |
Arotzaren eskuak | Ladron Arana, Alberto |
25. argitaraldia
Arotzaren eskuakLadron Arana, Alberto
27. argitaraldia
Behi euskaldun baten memoriak | Atxaga, Bernardo |
Eskubeltz taldearen abenturak | Press, Hans Jürgen |
Goizuetako ezkongaiak | Garate, Gotzon |
SPrako tranbia | Elorriaga, Unai |
28. argitaraldia
Eskubeltz taldearen abenturak | Press, Hans Jürgen |
30. argitaraldia
Babilonia | Irigoien, Joan Mari |
31. argitaraldia
Kittano | Ormazabal, Joxan |
37. argitaraldia
Connemara gure bihotzetan | Gabiria, Julen |
44. argitaraldia
110. Street-eko geltokia | Zabaleta Urkiola, Iñaki |
47. argitaraldia
Ostegunak | Arretxe, Jon |
Hamargarren argitaraldia ……………….16 titulu
Hamaikagarren argitaraldia ……………..15
Hamabigarren argitaraldia ………………10
Hamahirugarren argitaraldia …………….16
Hamalaugarren argitaraldia ……………..10
Hamabosgarren argitaraldia ……………..15
Hamaseigarren argitaraldia………………15
Hamazazpigarren argitaraldia ……………4
Hemeretzigarren argitaraldia……………2
Hogeigarren argitaraldia……………1
Hogeita batgarren argitaraldia…………..1
Hogeita bigarren argitaraldia……………1
Hogeita hirugarren argitaraldia………….3
Hogeita laugarren argitaraldia………….2
Hogeita bosgarren argitaraldia…………..1
Hogeita zazpigarren argitaraldia…………..4
Hogeita zortzigarren argitaraldia…………..1
Hogeita hamargarren argitaraldia…………..1
Hogeita hamaikagarren argitaraldia…………..1
Hogeita hamazazpigarren argitaraldia………1
Berrogeita laugarren argitaraldia……….1
Berrogeita zazpigarren argitaraldia………..1
Urte bereko berrargitalpenak
1/2 edizioak
Biologia 2. Batxilergoa (Navarra, País Vasco) | Plaza, Concepción eta beste |
Eskularru beltzak | Osoro, Jasone |
Euskal Autonomia Erkidegoko baso suteetarako larrialdi plan berezia. 2016ko bertsioa / Plan especial de emergencias por riesgo de incendios forestales de la Comunidad Autónoma Vasca. Versión 2016 | Segurtasun Saila (E.J.) |
Eusklabo alaiak | Urmeneta, Asisko |
Ez da erraza, katagorri | Ramon, Elisa |
Gelditu zaitezte gurekin | Malagon, Ana |
Hizkuntza, nazioa, estatua | Azurmendi, Joxe |
Horma | Lertxundi, Anjel |
Koadernoa zuri | Iturbe, Arantxa |
Koloreak | Susaeta Taldea |
Midasen eraztuna | Zubizarreta, Patxi |
Ume jakinguratsuen esperimentu-liburua. 4-8 urtekoentzako sormenezko 100 ariketa praktiko baino gehiago | Citro, Asia |
Zein koloretakoa da musu bat? | Bonilla, Rocio |
Zenbakizko metodoak MATLAB erabiliz | Mijangos, Eugenio |
1/2/3 edizioak
Ekialde Hurbila, muinak eta ertzak | Ayestaran, Mikel eta beste |
Ez dok hiru. Euskal musikaren benetako historia | Telleria, Patxo |
1/2/3/4 edizioak
Nola heldu naiz ni honaino | Miner, Kattalin |
2/3 edizioak
Aintzaneren koadernoa | Martinez, Laida |
Argixorgin | Vivanco, Estibaliz |
3/4 edizioak
33 ezkil | Gorrotxategi, Miren |
9/10 edizioak
Irakurketa eta idazketa koadernoa 5 | Imaz, Lurdes |
10/11 edizioak
Gerra da leku honen izena | Sierra i Fabra, Jordi |
11/12 edizioak
Psikologia 1/2 (Batxilergoa 1 zaharra) | Elhuyar |
11/12/13 edizioak
Ezekiel nora ezean | Osoro, Jasone |
13/14 edizioak
Ahaztuen mendekua | Ladron Arana, Alberto |
15/16 edizioak
Ingeles bat etxean | Nöstlinger, Christine |
19/20 edizioak
Urtebete itsasargian | Meabe, Miren Agur |
24/25 edizioak
Arotzaren eskuak | Ladron Arana, Alberto |
27/28 edizioak
Eskubeltz taldearen abenturak | Press, Hans Jürgen |
Titulu errepikatuak
2 edizio
33 ezkil | 3/4 |
Ahaztuen mendekua | 13/14 |
Aintzaneren koadernoa | 2/3 |
Argixorgin | 2/3 |
Arotzaren eskuak | 24/25 |
Biologia 2. Batxilergoa (Navarra, País Vasco) | 1/2 |
Eskubeltz taldearen abenturak | 27/28 |
Eskularru beltzak | 1/2 |
Euskal Autonomia Erkidegoko baso suteetarako larrialdi plan berezia. 2016ko bertsioa / Plan especial de emergencias por riesgo de incendios forestales de la Comunidad Autónoma Vasca. Versión 2016 | 1/2 |
Eusklabo alaiak | 1/2 |
Ez da erraza, katagorri | 1/2 |
Gelditu zaitezte gurekin | 1/2 |
Gerra da leku honen izena | 10/11 |
Hizkuntza, nazioa, estatua | 1/2 |
Horma | 1/2 |
Ingeles bat etxean | 15/16 |
Irakurketa eta idazketa koadernoa 5 | 9/10 |
Koadernoa zuri | 1/2 |
Koloreak | 1/2 |
Midasen eraztuna | 1/2 |
Psikologia 1/2 (Batxilergoa 1 zaharra) | 11/12 |
Ume jakinguratsuen esperimentu-liburua. 4-8 urtekoentzako sormenezko 100 ariketa praktiko baino gehiago | 1/2 |
Urtebete itsasargian | 19/20 |
Zein koloretakoa da musu bat? | 1/2 |
Zenbakizko metodoak MATLAB erabiliz | 1/2 |
3 edizio
Ekialde Hurbila, muinak eta ertzak | 1/2/3 |
Ez dok hiru. Euskal musikaren benetako historia | 1/2/3 |
Ezekiel nora ezean | 11/12/13 |
4 edizio
Nola heldu naiz ni honaino | 1/2/3/4 |
Ekoizpen tematikoa
Ekoizpen tematikoan sartuta, edukiaren muinean murgiltzen gara.
Produkzioaren zenbatekoa baino gehiago interesatu izan zaigu beti zer publikatzen den. Bibliografoen larruan jarrita, aurreko orrialdeetan landutakoa, egokia ez eze, nahikoa litzateke.
Soziologiaren ikuspegitik, ordea, ezta hurrik eman ere: gure jomuga ekoizpen tematikoa da, hau da, euskaraz zer argitaratzen da, eta argitaratzen den hori non eta nola txertatzen den euskal kulturan. Ekoizpena, azken batean, gure gizartearen ispilua da. Diglosikoak ez bagina, liburu sail batzuk, hala nola giza eta gizartegintzakoak, askoz ere ugariago eta zabalduagoak lirateke.
Urteroko ekoizpen hori, txikia zein handia, gaika sailkatu ohi dugu, nazioartean erabili ohi diren ereduen arabera. Eta sailkaturiko eremu bakoitzean ikuspegi ebolutiboa aplikatzen dugu, bost urteko erreferentzia bederen eduki dezagun. Konbentziturik baikaude, beste behin esanda, datuak gutxi edo deus ez adierazten duela bakarturik, adierazle gehiago ez baditu ondoan. Gure kasuan, eboluzioaren harian kokatzen dugu datu soila.
Tematikoki bereizita, iaztik hona jaitsiera bakarra dago, irakaskuntza liburuan, hain zuzen, 100 bat titulu gutxiago. Gainerako guztietan balio positiboak dira: gazte liburuan gorakada nabarmena (100 bat titulu), zientzia liburuan ere gora eta gizarte liburuan zein literaturan mantendu.
Gai multzo bakoitzari dagokion pisua aztertuz, nabarmena da haur eta gazte liburuari zuzenduriko produkzioa: %62,7. Egin kontu, azken batean, bai irakaskuntza eta bai haur eta gazteentzako liburua eta literatura populazio tarte berera zuzentzen dela. Bi multzo horiek kenduta, gainerakoen pisua asko arintzen da, gehiegi: hurrengoa giza eta gizarte liburua da (%14,5), eta orpoz orpo doakio literatura (%12,2). Eta askoz beherago zientzia eta teknika (%5,9).
Horra lehen argazkia, ondoko irudi eta laukietan zabalduko duguna hurrengo orrialdeetan.
Atariko gisa, hasieran, gaikako azterketan sakondu aurretik, alegia, osotasunaren argazkia erakutsi nahi dugu: gai bakoitzak duen titulu kopurua eta osoarekiko pisua molde desberdinetan agertzen dugu, bi grafikotan eta lauki batean
Zortzi dira gai sailak, eta urtero hurrenkera berbera mantentzen dute, salbuespenak salbuespen. Zortzi horietatik, dentsitate eta garrantzi aldetik, bost dira aipagarrienak, lehen bostak. Bosten artean %96,3 hartzen dute. Horrekin dena esanda dago. Eta, horien barruan, lehen biek dute indar handiena, irakaskuntzaren bueltakoek, alegia: %62,7.
Gai multzoa |
Zenbaki absolutuak |
% |
2017/2000 |
Hezkuntza/Irakaskuntza |
742 |
32,7 |
+21,0 |
Haur eta gazteentzako liburuak |
680 |
30,0 |
+83,2 |
Giza/Gizarte zientziak |
327 |
14,5 |
+13,5 |
Helduen literatura |
277 |
12,2 |
+7,5 |
Zientzia/Teknika |
133 |
5,9 |
+35,7 |
Aisia |
95 |
4,2 |
– |
Besterik |
13 |
0,5 |
– |
Hona ekoizpen tematikoa zortzi gai sailetan banaturik:
- Hezkuntza eta irakaskuntzako liburuak
- Haur eta gazteentzako liburuak
- Giza eta gizarte zientzietako liburuak
- Helduen literatura
- Zientzia eta teknika alorreko liburuak
- Aisiako liburuak
- Orotarikoak
- Erlijio liburuak
Lehen sei sailak bakarrik arakatuko ditugu, hornituenak.
Hezkuntza eta irakaskuntza: 742 titulu
2013 |
2014 |
2015 |
2016 |
2017 |
|
Hezkuntza/Irakaskuntza |
571 |
730 |
1137 |
840 |
742 |
Ekoizpenaren % |
30,7 |
33,0 |
44,0 |
37,8 |
32,7 |
Urtetik urtera %Δ |
–28,8 |
27,8 |
55,8 |
–26,1 |
–11,7 |
Itzulpenen % (1. edizioan) |
25,8 |
11,0 |
13,4 |
26,4 |
26,8 |
Berrargitalpenen % |
48,3 |
38,9 |
18,6 |
26,0 |
28,6 |
Orrialde kopurua |
68.819 |
65.040 |
112.993 |
101.800 |
58.346 |
Orrialde kopurua liburuko |
120,5 |
89,1 |
99,4 |
121,2 |
78,6 |
Hezkuntza eta irakaskuntzaren alorrean, laukiak aurrena titulu kopuruaren jaitsiera azaltzen digu: %11,7. Eta horrekin lotuta, ekoizpen osoarekiko indar galtzea, 5,1 puntu. Itzulpena mantendu egin den bitartean, berrargitalpenaren indarrak 2,6 puntu egin du gora.
Aldaketa nabarmenena, baina, hor barik beste honetan dago, hain zuzen ere: orrialde kopuruaren jaitsieran. Handia da benetan.
Irakaskuntzaren eboluzio-lerroa
Eboluzioaren lerroak erakusten digu 2000. urtearekiko 21 puntu goitik dagoela ekoizpena, eta, aldi berean, duela bi urte baino dezente apalago. Bi urte jarraian egin du behera.
Irakaskuntzaren eboluzioaren indizea
Urtearteko eboluzioak edo inboluzioak, indizearen araberakoak, 11,7 puntuko jaitsiera markatzen du.
Barne sailkapena
Didaktika. Pedagogia. Orientabideak. Hezkuntzaren antolakuntza……7,5
Eskolaurrea. Haur eskola……………………………………………………………21,0
Lehen Hezkuntza………………………………………………………………………27,0
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza……………………………………………….39,3
Besterik…………………………………………………………………………………..5,2
%100
Barne sailkapenean ageri denez, DBH eta LH dira sail hornituenak.
Hurrengo taulan, LH eta DBHko balioak bildu ditugu eta bost urteko perspektiban jarri ditugu.
Ikuspegi kronologiko horri esker agertzen zaigu azken bi urteotako aldaketa: ematen du zutabeak trukatuta daudela. Ordura arte LHko balioak ziren nagusi, eta 2016 eta 2017an DBHkoak.
Hala eta guztiz ere, ez da iraultza, dirudienez. Iaz saiatu nintzen esplikatzen. Bi arrazoi mota daude: batetik, eskola materialek bere egutegi propioa dute; eta, bestetik, politika editoriala dago. Liburuxka eta faszikuluak DBHn ugaldu bide dira gehien.
Urtea |
LH |
DBH |
2012 |
47,1 |
27,9 |
2013 |
47,5 |
21,2 |
2014 |
51,5 |
23,4 |
2015 |
65,2 |
26,7 |
2016 |
29,0 |
52,3 |
2017 |
27,0 |
39,3 |
Haur eta gazteentzako argitalpenak: 680 titulu
2013 |
2014 |
2015 |
2016 |
2017 |
|
Haur/Gazte |
602 |
620 |
642 |
584 |
680 |
Ekoizpenaren % |
32,4 |
28,0 |
24,8 |
26,3 |
30,0 |
Urtetik urtera %Δ |
–4,0 |
3,0 |
3,5 |
–9,0 |
16,4 |
Itzulpenen % (1. edizioan) |
78,1 |
62,1 |
70,5 |
70,1 |
74,0 |
Berrargitalpenen % |
35,4 |
30,2 |
27,1 |
37,5 |
31,6 |
Orrialde kopurua |
48.027 |
42.119 |
35.473 |
36.781 |
51.383 |
Orrialde kopurua liburuko |
79,8 |
67,9 |
55,3 |
63,0 |
75,6 |
Igoera nabarmena izan du haur eta gazteentzako argitalpenak, literaturak: ehun bat liburu, aspaldiko gehien. Ekoizpenaren baitan, bere posizioa ia lau puntu hazi da.
Tituluekin batera, orrialde kopuruak ere gora egin du. Behera egin duena berrargitalpena izan da, sei puntu. Eta datu hori, itzulpenaren hazkundeari lotuta, kezkagarria da. Esan nezake tituluetan eta orrialdeetan izaten den igoerak buztinezko zangoak dituela: titulu berri asko eta asko (%74) itzulitako tituluak dira, gainerako tituluei etekina ateratzeari uko eginda.
Haur eta gazte liburuaren eboluzio-lerroa
Eboluzioaren lerroak liburu mota honen posizioa 2000. urtetik 83,3 puntu gorakoa dela markatzen du. Goia jo du aurten, esandako baldintzetan bada ere.
Haur eta gazte liburuaren eboluzioaren indizea
Eboluzioaren indizeak erakusten du ekoizpen handiak asko zor diola aurtengo lanari, aurreko ueteetan behera egina baitzen. Aurten, aldiz, 16,4 puntu irabazi ditu.
Giza eta gizarte zientziak: 327 titulu
2013 |
2014 |
2015 |
2016 |
2017 |
|
Giza/Gizarte |
244 |
364 |
313 |
317 |
327 |
Ekoizpenaren % |
13,1 |
16,4 |
12,1 |
14,3 |
14,4 |
Urtetik urtera %Δ |
–14,1 |
49,2 |
–14,0 |
1,3 |
3,2 |
Itzulpenen % (1. edizioan) |
20,7 |
24,2 |
28,9 |
33,9 |
28,1 |
Berrargitalpenen % |
7,0 |
4,7 |
6,1 |
7,9 |
7,6 |
Orrialde kopurua |
45.895 |
57.695 |
57.001 |
56.979 |
60.698 |
Orrialde kopurua liburuko |
188,1 |
158,5 |
182,1 |
179,7 |
185,6 |
Taulak garbi uzten du aurtengo balioek aurreko urtekoekin alderatuz ez dutela aldaketa deigarririk.
Liburu mota honek hamar tituluko hazkundetxoa izan du: liburugintza osoarekiko indarra ere ez da aldatu. Berrargitalpena ere ez, zoritxarrez, oso eskasa baita lehen eta orain. Aipa daitekeen aldaketa bakarra itzulpenari dagokio, ia sei puntu jaitsi baita.
Giza eta gizarte liburuaren eboluzio-lerroa
2000ko egoerarekin alderatuz gero, 13,5 puntu goitik ematen du, aurreko urteetako tamaina bertsuan.
Giza eta gizarte liburuaren eboluzioaren indizea
Urtetik urterakoan, azken urtean, 3,2 hazi da. Jaitsiera ugari izan dituenarentzat, bere txikian ez dago gaizki.
Barne sailkapena
Filosofia eta psikologia………………………………..6,1
Soziologia. Estatistika. Politika. Ekonomia…….29,0
Zuzenbidea. Administrazioa…………………………9,1
Etnologia. Etnografia…………………………………..5,5
Edertia. Hirigintza……………………………………..24,7
Filologia. Hizkuntzalaritza……………………………11,0
Geografia. Historia…………………………………14,6
%100
Helduen literatura: 277 titulu
2013 |
2014 |
2015 |
2016 |
2017 |
|
Helduen literatura |
254 |
303 |
295 |
274 |
277 |
Ekoizpenaren % |
13,7 |
13,7 |
11,4 |
12,3 |
12,2 |
Urtetik urtera %Δ |
–9,3 |
19,3 |
–2,6 |
–7,1 |
1,1 |
Itzulpenen % (1. edizioan) |
25,5 |
29,2 |
27,8 |
23,6 |
22,5 |
Berrargitalpenen % |
24,4 |
22,1 |
18,3 |
24,1 |
23,1 |
Orrialde kopurua |
42.977 |
44.685 |
37.222 |
46.176 |
44.796 |
Orrialde kopurua liburuko |
169,2 |
147,5 |
126,2 |
168,5 |
161,7 |
Helduen literaturak ere geldialdia du, ez gora eta ez behera, tituluetan bezala taulako gainerako balioetan. Gurutzaldi abiadura jada hartua balu bezala.
Literaturaren eboluzio-lerroa
Eboluzioaren lerro hori berez mintzo da, negatiboki mintzo ere. Hasteko aurtengo balioa 2000. urtekoa baino apalagoa da. Baina ez hori bakarrik: guztira, hamar urtetan ez da 2000ko langa gainditzeko gauza izan, hasierako urteetan eta azkenaldi honetakoetan.
Literaturaren eboluzioaren indizea
Urtearteko eboluzio indizeak teknikoki 1,1 puntuko igoera ematen badu ere, berdin-berdin kontsidera daiteke geldialdia.
Generoka
Eleberria. Ipuina………………………………………64,2
Olerkia ………………………………………………….14,0
Antzerkia ………………………………………………2,1
Herri literatura. Bertsoa …………………………..3,2
Miszelanea. Kronika. Saioa………………………15,1
Besterik …………………………………………………1,4
%100
Gainerakoak
Zientzia eta teknika: 133 titulu
2013 |
2014 |
2015 |
2016 |
2017 |
|
Zientzia/Teknika |
79 |
92 |
104 |
106 |
133 |
Ekoizpenaren % |
4,2 |
4,2 |
4,0 |
4,8 |
5,9 |
Urtetik urtera %Δ |
–31,3 |
16,5 |
13,0 |
1,9 |
25,5 |
Itzulpenen % (1. edizioan) |
18,9 |
29,1 |
35,4 |
26,5 |
19,0 |
Berrargitalpenen % |
6,3 |
6,5 |
7,7 |
3,8 |
5,3 |
Orrialde kopurua |
10.392 |
13.161 |
9.130 |
8.937 |
10.986 |
Orrialde kopurua liburuko |
131,5 |
143,1 |
87,8 |
84,3 |
82,6 |
Zientzia eta teknikarekin zerikusia duten tituluak 133 dira, orain arteko ugarien. Igoera handia izan du aurten, aurrekotik 25,5 puntu. Sail honetan, itzulpena jaitsi egin da eta berrargitalpena igo, bi seinale on.
Aurreko joera horiek horixe dira, joera edo seinale, errealitate finko baino gehiago, ekoizpena bera ez baita behar bezain sendoa. Beste seinale on bat ere bada: azken hiru urteotan gorako eboluzioan doa liburu mota hau.
Zientzia zehatzak. Natur zientziak …………………15,0
Medikuntza ………………………………………………..37,0
Ingeniaritza. Teknologia ………………………………23,5
Zientzia eta teknika aplikatuak. Industria ……….16,5
Besterik …………………………………………………….8,0
%100
Zientzia eta teknikaren eboluzio-lerroa
Eboluzioaren lerroak 35,7ko mailan kokatzen du aurtengoa. Bada hirugarren urtea eboluzioak joera positiboa ematen duena. Baina memorian behar du izan liburu mota honek orain ez aspaldi 2000. urteko zorura iritsi ezinik ibilia dela bi urtez.
Aisia liburuak: 95 titulu
Musika …………………………………………………….16,8
Argazkia ………………………………………………….26,5
Jolasa. Jokoa. Kirola. Atletismoa …………………14,7
Ikuskizunak (antzerkia, zinema…) ……………….7,5
Kiosko literatura. Aisia ……………………………….34,5
%100
2017ko liburuak: gai sailkapena
Sailak | Zenb. abs. | % |
---|---|---|
0. OROTARIKOAK | 702 | 31,0 |
Zientzia eta kulturaren oinarri orokorrak. Bibliografia. Katalogoak. Bibliotekonomia. Entziklopediak. Kazetaritza. Museoak | 22 | 1,0 |
Haur eta gazteentzako argitalpenak | 680 | 30,0 |
1. FILOSOFIA | 14 | 0,6 |
Metafisika. Ontologia. Estetika. Filosofia sistemak. Psikologia. Logika. Etika | 14 | 0,6 |
2. ERLIJIOA. TEOLOGIA | 8 | 0,4 |
Berezko teologia. Biblia. Kristologia. Mariologia. Teologia morala. Liturgia. Pastoral teologia. Eliza. Kristauez besteko erlijioak | 8 | 0,4 |
3. GIZARTE ZIENTZIAK | 903 | 39,8 |
Soziologia. Estatistika. Demografia. Politika. Ekonomia. Zuzenbidea. Herri administrazioa. Gizarte laguntza. Etnologia | 161 | 7,1 |
Hezkuntza. Irakaskuntza. Heziketa. Pedagogia | 742 | 32,7 |
5. ZIENTZIA HUTSAK. ZIENTZIA ZEHATZAK ETA NATURALAK | 58 | 2,6 |
Matematikak. Astronomia. Fisika. Kimika. Geologia. Metereologia. Paleontologia. Biologia. Botanika. Zoologia | 58 | 2,6 |
6. ZIENTZIA APLIKATUAK. MEDIKUNTZA. TEKNIKA | 75 | 3,3 |
Medikuntza. Ingeniaritza. Teknika. Nekazaritza. Basogintza. Zooteknia. Etxeko ekonomia. Industria. Zenbait industria eta lanbide. Eraikuntza. Sukaldaritza | 75 | 3,3 |
7. EDERTIA. JOLASAK. KIROLAK | 151 | 6,6 |
Edertia. Estetika. Hirigintza. Arkitektura. Eskultura. Marrazketa. Margogintza. Argazkigintza. Musika | 137 | 6,0 |
Jostaldiak. Jolas eta jokoak. Kirolak | 14 | 0,6 |
8. FILOLOGIA. LITERATURA | 309 | 13,6 |
Hizkuntzalaritza. Filologia | 32 | 1,4 |
Literatura. Literatur generoak | 277 | 12,2 |
9. BIOGRAFIA. KONDAIRA. GEOGRAFIA | 47 | 2,1 |
Biografiak | 14 | 0,6 |
Kondaira.Geografia | 33 | 1,5 |
GUZTIRA | 2.267 | 100 |