Liburugintza
2015ko liburugintza
Azterketa
Euskal liburugintza 2015
Joan Mari Torrealdai
Urteroko ohiturari jarraituz, aurten ere aurreko urteko liburu emaitzak aurkeztu eta aztertu nahi ditugu. Errepikatuaren poderioz, dagoeneko nire irakurleak badaki 1976an hasi nintzela azterketa mota honetan, eta geroztik ez dugu hutsik egin.
Urtetik urtera saiatu gara hobetzen, azterketak fintzen eta informazio-iturriak zehazten. Gogoratze aldera esan dezagun lege gordailua dela urtea markatzen duena, eta urtearen barruan arakatzen duguna ISBN duen titulua dela. Bildu, ISBNdunak baino gehiago biltzen ditugu, eta horietako batzuk aurkitu ahal izango ditu interesatuak urteko katalogoan, bertsio digitalean.
2015eko ekoizpenak, gure bilketan, 2.353 titulu eman ditu, ISBNdunak. Aurreko urtean baino 189 titulu gehiago esan nahi du horrek; 189 titulu eta 20.753 orrialde gehiago. Baina kasu, hazkunde handiena ez du izan paperezko liburuak, analogikoak, digitalak baizik: digitala 104 titulutan hazi da, eta analogikoa 85etan bakarrik. Nobedadeen hazkundea ere azpimarratzeko modukoa da, 359 titulu gehiago. Berrargitalpena, aldiz, indarra galduz doa: aurrekoan baino 170 titulu gutxiago pasatu dira berriz inprimategitik. Itzulpena, bere aldetik, indartuz doa: 93 titulu gehiago itzulpen baitira lehen edizioan.
Titulu-kopuruaren tamaina dela eta, bada alderik iturri batetik bestera. Elkarren ondoan hiru agente informatzaile jarri ohi ditut, nireaz gain: Conecta, Euskadiko Editoreen Elkartearentzat eta Espainiako Editoreen Elkarteen Federazioarentzat lan egiten duena; eta PEEL gisa laburtu dugun Panorámica de la edición española de libros delakoa, estatu mailan ISBNko informazioa biltzen duena. Begiratu hutsak erakusten du alde handia dagoela hiruron artean, baina batez ere haien bien eta gurearen artean. Urtero ematen da aldea, nahiz eta ez aurtengoa bezain nabarmena ez.
Gure informazio iturriak hauek dira:
- Argitaletxe eta argitaratzaileak zuzenean informaturik jasoa: %42.
- Liburutegien bidez eskuratua, Koldo Mitxelena eta Donostiako Udal Liburutegiari esker bereziki: %16,6.
- ISBN, ELSN eta EIPS arakatuz inguratua: %31,7.
- Eta beste bideetatik jasoa (Internet, Biblioteca Nacional espainiarra eta beste): %8,7.
Informazio iturri horiek guztiak erabat fidagarriak dira? Ez dakit. Batzuk ehuneko ehun, hori bai, eta beste batzuk ez dakit. Ehunetik ehuneko fidagarritasuna izateko modu bakarra badakigu zein den, argitaletxeen informazioa zuzenean eskutik eskura jasotzea, liburua bera edo fitxa teknikoa. Horixe lortzen saiatzen gara urtero, argitaratzaile guztiengana joz, espresuki datuak eskatuz; baina zenbait editorialen axolagabekeriak ez du izenik, aintzat hartu ere ez baitute egiten eskaria. Diru laguntza kobratzeko baldintza balitz, baietz erantzun! Edizioko profesional bezala ez dute maila handirik erakusten.
Ekoizleak eta ekoizpena
Urtea / Iturria |
PEEL |
Precisa / Conecta |
Joan Mari Torrealdai |
2000 |
1.425 |
1.589 |
1.682 |
2001 |
1.326 |
1.621 |
1.642 |
2002 |
1.342 |
1.588 |
1.752 |
2003 |
1.487 |
1.576 |
2.014 |
2004 |
1.904 |
1.584 |
1.910 |
2005 |
1.793 |
2.094 |
2.108 |
2006 |
1.525 |
1.710 |
1.878 |
2007 |
1.552 |
2.009 |
2.207 |
2008 |
2.156 |
2.094 |
2.636 |
2009 |
2.040 |
2.022 |
2.419 |
2010 |
1.852 |
2.006 |
2.218 |
2011 |
1.809 |
1.942 |
2.333 |
2012 |
1.810 |
1.985 |
2.102 |
2013 |
1.396 |
1.812 |
1.850 |
2014 |
1.632 |
1.882 |
2.164 |
2015 |
1.222 |
1.779 |
2.353 |
Lehen taula horrek bistaratzen duen egoera jada aipatu dugu. Nabarmentzekoa da, berriz esan, informatzaile batetik bestera dagoen aldea: Conectak baino 574 titulu gehiago ematen dugu eta PEELek baino 1.131 gehiago, ia-ia beraiek ematen dutena beste hainbeste. Posible al da? Sinesgarria al da? Bakoitzak bere iturrien azterketa beharko luke egin. Guk gurea eginen dugu, zertan esanik ez.
Orrialde kopuruak
Orrialdeak / Urtea |
2010 |
2011 |
2012 |
2013 |
2014 |
2015 |
Orrialdeak guztira |
274.672 |
294.389 |
260.320 |
226.326 |
223.096 |
243.525 |
Urtetik urtera %Δ |
–14,48 |
7,17 |
–11,57 |
–13,05 |
–1,42 |
9,16 |
Batez beste liburuko |
139,7 |
139,5 |
133,2 |
135,7 |
135,6 |
140,77 |
Azken urteotan orrialdeen neurketa ere egin ohi dugu, sinesturik baikaude tituluak bakarrik ez direla adierazle bakarrak. Orrialde kopuruak ere tamainaren berri ematen du. Argitu behar da titulu azterketak analogikoak eta digitalak, biak, aintzat hartzen dituela; eta orrialde kopuruak, aldiz, analogikoak bakarrik. Aurten, analogikoetan, aurreko urtean baino 85 titulu gehiago ditugu bakarrik, nahiz eta titulu orokorretan 189 hazi den. Eta hala ere, 20.000tik gora orrialde gehiago ekoiztu ditugu.
Liburu mota desberdinetan nola kokatzen da orrialdeen gehikuntza edo jaistea?
Igoera nabarmena irakaskuntzako materialetan dago: 37.000 orrialde gehiago. Nabarmena benetan. Aisia liburuetan ere gora egin du kopuruak, 3.000 orrialde.
Bi jaitsiera nabarmenenak literaturakoak dira, haur eta gazteen eta helduen literaturakoak: 8.000 orrialde gutxiago izan dute gazteek, eta helduek beste horrenbeste. Nahiz eta titulu gehiago argitara eman, 3.000 orrialdetan atzera egin du zientzia eta teknika liburuak. Giza eta gizarte sailak ere atzerapena izan du orrialde produkzioan: 1.700 orrialde gutxiago.
Orrialde-tarteak azaltzen ditu ondoko laukiak. Liburuen tamaina non kokatu edo kontzentratzen den islatzen da hor.
Orrialdeak / Urtea |
2010 |
2011 |
2012 |
2013 |
2014 |
2015 |
12 orrialde arte |
82 |
90 |
81 |
95 |
99 |
97 |
13 eta 48 bitartekoak |
479 |
474 |
464 |
464 |
416 |
428 |
49 eta 100 bitartekoak |
382 |
419 |
467 |
279 |
293 |
314 |
101 eta 200 bitartekoak |
504 |
559 |
489 |
434 |
430 |
429 |
201 eta 400 bitartekoak |
353 |
385 |
321 |
287 |
281 |
359 |
401 eta 600 bitartekoak |
70 |
63 |
58 |
56 |
52 |
56 |
600dik gora |
33 |
37 |
33 |
27 |
30 |
20 |
Kopurua zehaztu gabe |
315 |
306 |
189 |
208 |
563 |
650 |
Guztira |
2.218 |
2.333 |
2.102 |
1.850 |
2.164 |
2.353 |
Argitaratzaileen jarduna
Kapituluxka honetan hainbat ezaugarri gurutzatuko ditugu: agente argitaratzaileen izaera, noski, baina baita ere jarduna eta jatorria.
Ekoizle ugari
Tituluak |
Argitaratzaileak |
1 |
167 |
2-4 |
76 |
5-9 |
15 |
10-19 |
12 |
20-29 |
6 |
30-39 |
1 |
40-49 |
– |
50-59 |
1 |
60-69 |
– |
70-79 |
1 |
80-89 |
– |
90-99 |
1 |
100-149 |
5 |
150etik gora |
3 |
Aurreko urtean baino 18 argitaratzaile gehiago egon da aurten. Guztira, 288 dira libururen bat 2015ean plazaratu dutenak. Asko dira, gehiegi, nahi bada. Baina kontuan izan behar da horietako askok, gehien-gehienak, titulu bat bakarra kaleratu dutela. Eta, beraz, ezin daitezkeela editorialtzat hartu, ezta gutxiago ere. %58k titulu bakarra atera dute, erdia pasa dira. Areago: %84 dira lau titulu baino gutxiago ekoiztu dutenak. Lehen ondorioa, beraz, atomizazioa da.
Laukiak beste hutsune bat ere bistaratzen du: zein editorial gutxi dagoen euskaraz urteko 30etik 100 titulu bitartera ekoizten dituztenak. Lau bakarrik dira. Ahuldade horren goi aldean dago ehun titulutik gorako editorialen multzoa. Hori ere multzo txikia da, ezinbestean, baina iaztik hona handitu egin da: iaz bost ziren eta aurten zortzi argitaletxe dira. Zortzi horiek, beraiek bakarrik, ekoizpen osoaren %57,7 ziurtatu dute. Hori bai, kanpokoak dira gehienak, zortzitik bost.
Ekoizleen panorama hori ezagututa, beharrezkoa da tipologiaren araberako bereizketa egitea. Ez baita berdin, ez produkzio mailan, ez tematikan, argitaletxe peto-petoa izan, edo izan udal edo kirol elkarte, adibidez.
Argitaletxe nagusien ekoizpena: 1.488 titulu
Argitaletxea |
Nobedadeak |
Berrargitalpenak |
Titulu kopurua |
% |
Santillana-Zubia |
285 |
– |
285 |
12,– |
Elkar |
158 |
123 |
281 |
12,– |
Edelvives-Ibaizabal |
179 |
4 |
183 |
7,7 |
Ikaselkar |
47 |
100 |
147 |
6,2 |
Susaeta |
73 |
47 |
120 |
5,– |
SM-Ikasmina |
118 |
– |
118 |
5,– |
Anaya-Haritza |
98 |
16 |
114 |
4,8 |
Erein |
81 |
30 |
111 |
4,7 |
Edebé-Giltza |
77 |
– |
77 |
3,3 |
Ttarttalo |
43 |
9 |
52 |
2,2 |
Guztira |
1.159 |
329 |
1.488 |
62,9 |
Aurreko urtean baino 189 titulu gehiago osatu dute aurten lehen hamarren artean. Emaitza osoaren gaineko proportzioa ere handitu egin da iaztik hona bost puntutan: %62,9.
Ekoizle gehien-gehienak errepikatu egin ohi dira, aurten ere bai; baina bada joera bat ezarian-ezarian ezartzen ari dena, eta handitzen. Kanpokoen esku hartzeaz ari naiz. Ekoizpen osoan bat edo beste gehitzea ez da garrantzizko berez, baina lehen ekoizle nagusien artean euskal jatorrizko eta erdal jatorrizkoen proportzioa zein den gutxienez esanguratsua da. Iaz erdiz erdi zeuden batzuk eta besteak. Aurten sei dira kanpokoak eta lau bertokoak: Santillana-Zubia, Edelvives-Ibaizabal, SM-Ikasmina, Anaya-Haritza, Edebé-Giltza, Susaeta, alde batean; eta, bestean, Elkar, Ikaselkar, Erein, Ttarttalo.
Gaien arabera bertoko eta kanpokoen arteko jokamolde diferentziatua gero ikusiko dugu zehatzago. Bi hitz orain ekoizpen orokorrari buruz, beti ere hamarren arteko unibertsoan: ekoizpenean 1.488 tituluetatik %40 da kanpokoek ekoitzia, iaz baino gutxixeago; iaz %45,4 zen. Bertokoen produkzioak %60 suposatu du. Nobedadeetan, kanpokoak dira txapeldun, diferentziaz: 71,6 versus 28,4. Berrargitalpenaren ikuspegia guztiz bestelakoa da, %20,6 da kanpokoena, eta bertokoena %79,4. Ez al da esanguratsua?
Zifra gutxi horietan agerian daude batzuen eta besteen ahulguneak eta indarguneak. Aurrerago diferentzia horietan sakondu nahi dugu, gaietan murgilduz.
Argitaratzaileen tipologia
Argitaratzaile mota |
Ekoizleak |
Ekoizpena |
% |
Bertoko argitaletxe pribatu komertziala |
78 |
1.034 |
44,– |
Kanpoko argitaletxeak |
55 |
864 |
36,7 |
Argitaratzaile publikoa |
41 |
118 |
5,– |
Elkarte, talde, fundazio… |
77 |
112 |
4,8 |
Irakaskuntzakoa |
20 |
173 |
7,3 |
Besterik |
17 |
52 |
2,2 |
Euskarazko liburuaren argitaratzaileen unibertsoa heterogeneoa da oso. Parte hartzen dute kanpokoek eta bertokoek, argitaratzaile komertzialek eta bestelakoek, pribatuek eta publikoek, handiek eta txikiek, irakaskuntzakoek, talde edo elkarte izaeradunek, besteak beste.
Bost multzotan zatitu ohi dut unibertso hori, ustez tipo bakoitzak baduelako aski osagarri batean identifikatzeko eta aldi berean besteengandik bereizteko aski elementu ere bai. Bertsio digitalean zabaltzen dugu argitaratzaile mota bakoitzaren ezaugarriak zein diren, zenbat ekoitzi duten eta zein liburu mota den nagusi multzo bakoitzean. Analogikoan –paperean alegia–, gure arreta nagusia bertoko eta kanpokoen ekoizpenaren analisian jarriko dugu.
Bertoko argitaletxe pribatu komertziala
Lau ezaugarriz osatzen da lehen multzo hau: argitaletxe hauek Euskal Herrian dute erabakigunea, profesional joerakoak dira, merkatuan dihardute, pribatuak dira, enpresa dira tamainaz edo bokazioz. Hauen guztien misioa argitalpena da.
Ekoizleen %27 dira jite honetakoak, eta ekoizpenaren %44 gauzatu dute. Nobedadeen alorrean, beraiena da %28,4; baina posizio indartsua dute berrargitalpenean, %79,6ekin, gainerako argitaletxe mota guztietatik bereiz. Gai eremuetan orekatuenak dira, alde handiz. Hauei esker eman dezake euskal liburugintzak normalizazioaren itxura.
Multzo honetan ekoizpen altuena ondoko hauek izan dute, hurrenez hurren: Elkar (281), Ikaselkar (147), Erein (111), Ttarttalo (52), Mezulari (27), Pamiela (22), Elhuyar (20).
Kanpoko argitaletxeak
Erabakigunea da hemen ere irizpidea, Euskal Herritik kanpo daukatenak kontsideratzen ditugu kanpoko, nahiz eta hemen filialak izan. Ekoizleen %19 dira horiek eta ekoizpenaren %36,7ko ekarpena dute. Hemengo profesionalek baino ratio hobea dute. Nobedadeak lantzen dituzte. Berrargitalpena urri dute, eta hori baino okerragoa dena, guztizko desoreka dakarte, ia esklusiban haur eta gazteentzako material didaktikoak jorratzen baitituzte.
Aurtengo aktiboenak hauek dira: Santillana-Zubia (285), Edelvives-Ibaizabal (183), Susaeta (120), SM-Ikasmina (118), Anaya-Haritza (114), Edebé-Giltza (77).
Argitaratzaile publikoa
Erakundeek osatzen dute multzo hau, handi eta txiki, Eusko Jaurlaritzatik udaletara.
Ekoizleen %13,5 dira, eta ekoizpenaren zati txiki bat suposatzen dute, 116 titulu, %5.
Hauen liburuak ez du luze irauten merkatuan, ia ezdeusa baita berrargitalpena. Liburu mota honen urrezko garaia iraganekoa dela ematen du, gutxituz baitoa. Egia osoa esatera, ISBN gabeko argitalpen ugari publikatu ohi dira, eta horietako batzuk gure katalogoan jaso ohi ditugu.
Aktiboena Eusko Jaurlaritza da, noski, bere argitalpen zerbitzuaren bidez, baina, baita ere, departamendu desberdinen lanari esker. Ondoren foru aldundiak datoz, Bizkaikoa eta Gipuzkoako aurrenak. Oro har, hauen liburuak giza eta gizarte alorrekoak dira.
Elkarte, fundazio eta gisakoak
Multzo handia da honakoa, altzo honetan kabitzen baitira elkarteak, fundazioak, taldeak, liburuen argitalpena beren misio propioa ez izanik ere urtean zehar liburu bat edo beste argitaratzen duten agente kolektiboak. Ekoizle gisa multzo dezentea da, %23,2, nahiz eta produkzioa apala izan (%4,8). Liburu mota honen ezaugarriak ere urtero errepikatzen dira: giza eta gizarte alorrekoak dira, berrargitalpen eskasekoak.
Irakaskuntzakoak
Unibertsitateak eta eskolak –publiko zein pribatu– sartzen ditugu hemen, eta ez unibertsitate aurreko ikasmaterialetan lan egiten duten enpresak, hala nola, Ikaselkar edo ikasmaterialak lantzen dituzten kanpoko editorialak, Santillana eta beste.
Ekoizleen %6,9 dira, eta produkzioaren %7,3 segurtatzu dute. Eragileenak EHU eta UEU dira, hurrenez hurren.
Egile editore eta beste
Multzo txikia da hau, txikia eta heterogeneoa. Ekoizleen %5,9 eta ekoizpenaren %2,2, hori da guztia. Egile editoreen kokalekua hori da, beste zenbaiten ondoan.
Bertokoak eta kanpokoak merkatu berean
Azterketa honen bertsio luzean, Jakin digitalean, alegia, tipologiaren azalpenak luzeago irakur daitezke. Orain, bertoko eta kanpokoen jokamoldean jarri dugu arreta. Labur-labur esan dezagun bertoko eta kanpokoen artean egiten dugun bereizketa ez dela geografikoa. Editorialaren kokagune geografikoak erabakigunea noren esku dagoen markatzen du, eta horrek badu garrantzirik, horren arabera aldatzen baitira batzuek eta besteek gure ekosistema editorial eta kulturalean duten inplikazioa, hezkuntza curriculumean duten eragina edota euskal edizio industrian suposatzen dutena. Hortxe dago gakoa, hain zuzen.
Elkarrekin loturiko hiru taula erabiliz adieraziko dugu bi edizio-mota horien portaera gai eremuetan.
Lehen taulak zifra absolutuetan agertzen du mota bakoitzaren indarra edo pisua.
Bigarren taula etzanean irakurtzekoa da, gai eremuka, hau da, gai eremu bakoitzean zein den pisua besteekiko alderaketan.
Eta hirugarren taulak, zutikako edo bertikalak, argitaletxe bakoitzaren barruan ekoizpena non mamitu den adierazten du.
Balio absolutuak
Gaia/ | Balio absolutuak | ||||
Ekoizlea |
Bertoko |
Kanpoko |
Gainerakoak |
Guztira |
|
Ekoizpen osoa |
990 |
837 |
526 |
2.353 |
|
HI |
310 |
608 |
72 |
990 |
|
HG |
334 |
204 |
43 |
581 |
|
GG |
65 |
8 |
234 |
307 |
|
HL |
240 |
9 |
34 |
283 |
|
ZT |
18 |
2 |
83 |
103 |
|
AL |
16 |
6 |
48 |
70 |
|
Besterik |
7 |
– |
12 |
19 |
Bertokoek kanpokoek baino titulu gehiago eman dute argitara, 2015ean 153 titulu gehiago.
Gai eremuak banaka begiratuz ere bertokoen zifrak altuagoak dira sailez sail, salbuespen nabarmen batekin: haur eta gazteentzako liburugintzan oso goitik daude kanpokoak, 608 versus 310.
% horizontala
Gaia/ | % horizontalak | |||
Ekoizlea |
Bertoko |
Kanpoko |
Gainerakoak |
Guztira |
Ekoizpen osoa |
42,– |
35,5 |
22,5 |
2.353 |
HI |
31,3 |
61,4 |
7,3 |
990 |
HG |
57,5 |
35,– |
7,5 |
581 |
GG |
21,– |
2,6 |
76,4 |
307 |
HL |
84,8 |
3,1 |
12,1 |
283 |
ZT |
17,5 |
1,9 |
80,6 |
103 |
AL |
22,8 |
8,5 |
68,7 |
70 |
Besterik |
36,8 |
– |
63,2 |
19 |
Balio absolutuetan eman duguna, orain ehunekoetan azaltzen dugu, ekoizpenean bakoitzaren pisua argiago ikusbideratzeko.
Ekoizpen osoan 6,5 puntu aurretik jarri da bertokoen lana, baina aldeko proportzio hori pikutara doa hezkuntzako ikasmaterialetan: 30 puntuko diferentzia hartzen dute kanpokoek. %31,3 bakarrik suposatzen du bertokoen ekoizpenak gai eremu (bidenabar esan) hain sensible horretan. Gure herriaren etorkizunerako horren garrantzia ikusi nahi ez duena itsua da.
Bien arteko lehian, gainerako gai eremu guztietan aurretik doa bertokoena, proportzio handitan.
Taula horrek bistaratzen du besterik ere: esaterako, gai eremu jakin batzuetan ez bertokoen eta ez kanpokoen lana izan dela nagusi baizik eta gainerakoena, hala nola, giza eta gizarte sailetako liburuetan edo zientzia eta teknika sailetakoetan, eta aisia liburuetan ere gainerakoen esku dagoela proportzio handi bat.
% bertikala
Gaia/ |
% bertikalak |
|
Ekoizlea |
Bertoko |
Kanpoko |
Ekoizpen osoa |
100,– |
100,– |
HI |
31,3 |
72,6 |
HG |
33,7 |
24,3 |
GG |
6,5 |
0,9 |
HL |
24,2 |
1,– |
ZT |
1,8 |
0,2 |
AL |
1,6 |
0,7 |
Besterik |
0,7 |
– |
Azterketa bertikalak bestelako irakurketa proposatzen du. Editorial mota bakoitzean, izan bertoko, izan kanpoko, gai eremu bakoitzak zenbateko pisua duen, alegia.
Goazen bertokoekin. Bertoko editorial pribatu eta komertzialek egiten duten lana hiru gai eremutan nagusitzen da: hezkuntzako ikasmaterialak, haur eta gazteen liburugintza eta helduen literatura.
Kanpokoen emaitzak non kokatzen diren badakigu jada: hezkuntza materialetan eta haur eta gazteentzakoetan, ez beste inon.
Gainerako eremu guztietan bertokoen presentzia handiagoa da.
Arazoa zehazte aldera, azpimarratu behar da lehentasunen proportzioak garrantzi berezia hartzen duela:
- Hezkuntza materialetan bertokoek beren ekoizpeneko %31,3 titulu kokatu dituzte. Eta kanpokoek euskaraz produzitu duten guztiaren %72,6 hezkuntza material horietan agortu dute.
- Haur eta gazteentzako materialetan are titulu gehiago ekoitzi dute bertokoek: %33,7. Eta askoz gutxiago kanpokoek: %24,3.
Bai batak eta bai besteak euren produkzioaren parte handi bat haur eta gazteen liburu motan pilatzen dute, bai, baina proportzio oso desberdinetan: bertokoen produkzioaren %65 suposatzen du liburu mota horrek, eta kanpokoen ekoizpenaren %96,9. Kanpokoen kasuan, horrek ozenki salatzen du gainerako gai eremuetan duten ausentzia.
Taula hirukoitz horrek begien bistan uzten duen arazoetan larriena nire ustez zera da, hezkuntza proiektu gehienak (euskarazkoak, erdarazkoak zer esanik ez!) inportaziokoak direla, horien curriculuma Euskal Herritik kanpo diseinatzen dela. Horrek dakarren soka luzea da oso, euskal geografiaz, euskal historiaz, ikuspegi euskaltzaleaz, Euskal Herriaren zatiketa administratibo-politikoaz edo euskal curriculum propio eta beregainaz…
Eta txarrena: errealitate hori egonkortua dago jada, egun argitan gertatzen ari da, eta euskalgintzak, sektoreak, alderdi politikoek eta administrazioek arreta minimoa jarri gabe.
- 2009: 242 titulu
- 2010: 252
- 2011: 224
- 2012: 148
- 2013: 183
- 2014: 519
- 2015: 623
Liburu digitala, urratsez urrats, bidea egiten ari da. Aurtengo produkzioaren %26,5 bada. Eta iaz %24. Bi emaitza horietan jauzia ikusten da ordura arteko produkzioarekin alderatuz, ez baitzen %10era iristen urtekoa.
Kontua da zenbat den egiazki edizio berria eta zenbatetan den paper bertsioari digitala ematea. Biek dute ISBN berria, baina ekoizpen intelektual aldetik ez da gauza bera. Batean berria titulua da, eta bestean euskarria da berria, ez edukia.
Editatzaile nagusiak batez ere kanpokoak dira: Santillana-Zubia (145 titulu), Elkar (87), EHU (78), SM-Ikasmina (57), Edelvives-Ibaizabal (39), Edebé-Giltza (34), Anaya-Haritza (33), UEU (30).
Gaiak euskarri analogiko eta digitalean (% horizontala)
Gaia |
Analogikoa |
Digitala |
Guztira |
Aisia |
92,8 |
7,2 |
70 |
Giza/Gizarte |
74 |
26 |
307 |
Haur/Gazte |
90,9 |
9,1 |
581 |
Hezkuntza/Irakaskuntza |
66,6 |
33,4 |
990 |
Helduen literatura |
62 |
38 |
283 |
Zientzia/Teknika |
57,3 |
42,7 |
10 |
Aurretiaz pentsatzen nuena baino parte hartze handiagoa du digitalak zenbait azpisektoretan. Handiena zientzia eta teknikako liburuetan du, liburu mota horren %42,7 digitala baita. Ez nuen pentsatuko, ezta ere, literaturan %38 digitala izan zitekeenik edota irakaskuntza liburuetan %33,4. Gizarte liburuetan ere badu indarra, %26.
Gaiak euskarri analogiko eta digitalean (% bertikala)
Gaia |
Analogikoa |
Digitala |
Aisia |
3,7 |
0,8 |
Giza/Gizarte |
13,– |
12,8 |
Haur/Gazte |
30,5 |
8,5 |
Hezkuntza/Irakaskuntza |
38,– |
53,– |
Helduen literatura |
10,– |
17,3 |
Zientzia/Teknika |
3,4 |
7,– |
Taulak azaltzen du bertsio bakoitzak, digitalak eta analogikoak, zein produkzio egitura duen, zein azpisektoretan ekoizten duen, alegia. Ez da egitura bera bietan, bistan da, nahiz eta, esate baterako, biek ala biek gehiena hezkuntza eta irakaskuntzako sektorean ekoitzi. Proportzioa, baina, ez da bera. Analogikoak %38,3 egiten du hor, eta digitalak %53. Digitalak beste bitan ere pilatzen du ekoizpena, literaturan (%17,3) eta gizarte liburuetan (%13).
Eskaintza editoriala
Edukietara igaro aurretik, 288 eragile editorialen lanaren emaitza kuantitatiboak aurkeztuko ditugu sailtxo honetan. Zenbat titulu argitaratu dituzten, horietako zenbat diren nobedade edo berrargitalpen, itzulpenaren pisua zenbatekoa den. Oraintxe bertan, paperean, gaingiroki azalduko dugu, eta bertsio digitalean askoz ere luzeago eta sakonago, urtetik urterako eboluzioa ondo markatuz.
Urte bakarreko informazioa ez dugu eman nahi, uste baitugu datu isolatua urteen perspektiban kokatuz gero bere balioa hobeto interpreta daitekeela. Esaterako, aurtengo titulu kopurua nola ulertu behar da XXI. mendean, edota nobedadea, edo berdin itzulpena.
2.353 titulu
Titulu asko edo gutxi den, gehiegi ala ez, hori beti irakurlearen iritzira utzi ohi dut. Mende berriko bilakaera kontuan hartuta, altuenetako datua da, hori bai. Gailurra 2008an jo zuen ekoizpenak, eta aurtengoa bigarrena da.
Orduan ez bezala orain, proportzio berean ez behintzat, osaera bikoitza du kopuruak: liburu analogikoari zor zaionaz gainera, liburu digitalaren ekarpena. Ez da gutxiestekoa: %26,5 da, 623 unitate. Digitalaren ekarpenagatik ez balitz, analogikoaren kopurua ez litzateke duela bost edo hamar urtekoa baino handiagoa.
Beste zenbait urtetan ez bezala, aurten titulu gehiago publikatu dira bai digitalean eta bai paperean, nahiz eta hazkundearen zati handiena digitalari zor zaion: analogikoan 85 titulu egin dugu gora, eta digitalean 104.
Urtea / Liburu mota |
Analogikoa |
Digitala |
Guztira |
2005 |
2.084 |
14 |
2.098 |
2006 |
1.869 |
4 |
1.873 |
2007 |
2.161 |
12 |
2.173 |
2008 |
2.507 |
90 |
2.597 |
2009 |
2.149 |
214 |
2.363 |
2010 |
1.966 |
252 |
2.218 |
2011 |
2.109 |
224 |
2.333 |
2012 |
1.954 |
148 |
2.102 |
2013 |
1.667 |
183 |
1.850 |
2014 |
1.645 |
519 |
2.164 |
2015 |
1.730 |
623 |
2.353 |
Tituluen eboluzioa
Tituluen aurkezpen honetan, tituluak orokorrean izan, izan nobedadeak ala berragitalpenak, izan jatorrizko edo itzulitakoak, bi modutara landuko ditugu. Batetik, 2000 urtea erreferentziatzat hartuta antolatu dugu eboluzio lerroa, mende berriko urte horren erreferentzian zein izan den eboluzioa erakusteko. Eta, bestetik, aurreko urtea erreferentzia gisa hartuta, zein den aldea azaltzeko.
Tituluen eboluzio-lerroa
2000 urtetik hona behin bakarrik egon da gorago ekoizpena, 2008an, eta aurtengoaren parean 2009an eta 2011n.
Tituluen eboluzioaren indizea
Bi urte jarraian aurrekotik gora egin du, azken bietan, nahiz eta oraingo honetan txikia den igoera.
Nobedadeak eta berrargitalpenak
Grafikoan irakur daitekeenez, ekoizpenaren mugimendua parez pare jarraitzen duena nobedadea da, urteko lehen edizioa. Ohikoa da hori munduko edizio guztietan. Normala da liburu berriak lehentasuna izatea, sorkuntzak, nobedadeak, lehen edizioak. Kontua da zein proportziotan. Hau da, zein da proportzio egokia nobedadeen eta berrargitalpen edo berrinprimatzeen artean. Gurean, lautik hiru nobedade izan ohi da, eta lautik bat da berrargitalpena. Inguru horretan egonkortua bide dago bien artekoa, urtea joan eta urtea etorri.
Nire gusturako, egia esan, grafikoak markatzen duen berrargitalpenaren eboluzio lerroa beheregi dago. Alegia, berrargitalpenak indar gehiago beharko luke, edizio frantsesean gertatzen denaren antzera edo. Berrargitalpenak zein liburu motatan duen indarra eta zeinetan ahulezia ikusirik, gure edizioa normaltzetik urrun dagoela esan daiteke. Edo beste modu batera esanda, diglosia islatzen duela hainbat alorretako berrargitalpenaren eskasiak. Nobedadeak engaina gaitzake, baina jaio orduko hiltzen den liburuak ez du kulturaren ekosistema luzarora aberasten.
Urtea |
Nobedadea |
Berrargitalpena |
2000 |
70,4 |
29,6 |
2001 |
76,1 |
23,9 |
2002 |
72,3 |
27,7 |
2003 |
72,2 |
27,8 |
2004 |
75,7 |
24,3 |
2005 |
71,9 |
28,1 |
2006 |
71,5 |
28,5 |
2007 |
71,– |
29,– |
2008 |
71,– |
29,– |
2009 |
71,– |
29,– |
2010 |
75,5 |
24,5 |
2011 |
72,5 |
27,5 |
2012 |
69,– |
31,– |
2013 |
69,– |
31,– |
2014 |
75,– |
25,– |
2015 |
84,– |
16,– |
Batez beste |
73,– |
27,– |
Nobedadeak
Nobedadeen eboluzio-lerroa
Tituluen eboluzio-lerroko balioak baino altuagoak agertzen dira nobedadeetakoak. Argi uzten du horrek nobedadeek markatzen dutela liburugintzaren eboluzio lerroa. Titulu kopuruaren aurtengo balioa, 2000 urtearen erreferentzian, ikusi dugu 155,01 dela, eta nobedadeena altuagoa da, 185,41.
Nobedadeen eboluzioaren indizea
Bi urte segidan puntu dexente inguratu dituzte nobedadeek. Egin kontu bost urte aurretik lehortea izan dela nagusi.
Nobedadeen jatorrizko eta itzulitako liburuak
Grafiko orokor horrek nobedadeen eboluzioa markatzen du goian, eta horren barruan nola jokatzen duen jatorriz euskaraz sortu den liburuak eta nola kanpotik gureganatutakoak, liburu itzuliak, alegia.
Urte bakoitzeko balioak gora edo behera puntu batzuk alda badaitezke ere, batez beste hirutik bi jatorrizko liburua da mende berrian eta hirutik bat da itzulitakoa. Beti ere nobedadeen barruan, titulu berrietan, berrargitalpena aintzat hartu gabe.
Gorabehera horiek argi agertzen ditu grafikoak, eta gero zifratan zehazten ditu ondoko laukiak. 2012 eta 2013 urteetan harrigarri egiten da itzulpenaren pisuaren handia: %38,2 eta %41,5, hurrenez hurren. Aurten, batez bestekotik hur daude balioak, jatorrizkoa goraxeago eta itzulpena puntu bat beherago.
Urtea |
Jatorrizkoa |
Itzulpena |
2000 |
70,6 |
29,3 |
2001 |
69,4 |
30,6 |
2002 |
67,5 |
32,5 |
2003 |
69,3 |
30,7 |
2004 |
73,– |
27,– |
2005 |
73,7 |
26,3 |
2006 |
66,4 |
33,6 |
2007 |
64,9 |
35,1 |
2008 |
61,1 |
38,9 |
2009 |
72,– |
28,– |
2010 |
65,2 |
34,7 |
2011 |
68,9 |
31,– |
2012 |
61,7 |
38,2 |
2013 |
58,8 |
41,5 |
2014 |
67,3 |
32,6 |
2015 |
68,5 |
31,4 |
Batez beste |
67,4 |
32,6 |
Jatorrizkoa
Jatorrizko liburuaren eboluzio-lerroa
Jatorrizko liburuak eboluzio lasaia ez beste dena izan du, gorabeheratsua, eboluzio lerro orokorretik oso desberdina. Punturik gorenean aurten dago.
Jatorrizko liburuaren eboluzioaren indizea
Azken bi urte on ditu jatorrizkoak: bietan egin du gora eta neurri esanguratsuan, gainera. Iaz batez ere, eta orduan seinalatu genuen liburu elektronikoari zor zitzaiola gehienbat gorakada hori.
Itzulitakoa
Itzulitako liburuaren eboluzio-lerroa
2008ko igoera itzulitako liburuari zor izan zitzaion, eta ondoren bere leku naturalera etorri zela esan genezake. Harrez gero, eboluzio lasaia izan du.
Itzulitako liburuaren eboluzioaren indizea
Urtetik urterako eboluzioak erakusten duenez, maila nahikoa apalean mantentzen da indizea, jauzi handirik gabe. Aurtengoa da azken aldian gertatu den urte arteko igoera handiena.
Berrargitalpenak
Berrargitalpenaren eboluzio-lerroa
XXI. mendeko balio baxuena du aurten berrargitalpenak, 2000 urtean baino ere beherago dago. Ez da datu isolatua, gainera. Badaramatzagu bost urte beheranzko joerarekin. Joera edo eboluzio hori ez da seinale ona, ez argitaletxeentzat eta batez ere ez kultura idatziarentzat. Ematen du euskal kulturaren oinarria ez dela zabaltzen, irakurzaletasuna ez dela kopurutan handitzen.
Berrargitalpenaren eboluzioaren indizea
Azken urteotan beltza da egoera, zutabearen antzo. Beltzena aurten, gainera, 31,4 puntu gutxiagorekin. Hamar urteren berri ematen dugu grafikoan; bada, horietatik zazpi negatiboak dira, eta hiru bakarrik positiboak.
Berrargitalpenaren mailaketa
Lehen argitaraldia……………………………… |
1982 |
titulu |
Bigarren argitaraldia………………………….. |
118 |
|
Hirugarren argitaraldia………………………. |
62 |
|
Laugarren argitaraldia………………………… |
18 |
|
Bosgarren argitaraldia………………………… |
34 |
|
Seigarren argitaraldia…………………………. |
16 |
|
Zazpigarren argitaraldia…………………….. |
15 |
|
Zortzigarren argitaraldia……………………. |
12 |
|
Bederatzigarren argitaraldia……………….. |
10 |
|
Hamar argitaraldi edo gehiago…………… |
74 |
Berrargitalpenak ekoizpenaren zati txiki bat hartzen du: %15,8 edo 371 titulu, iaz baino askoz gutxiago. Gainerako guztia lehen edizioa da, hots, 1.982 titulu edo %84,2.
Berrargitalpenak maizenik lehenengotik bigarrenera ematen dira, 118 titulu, baina zorionez badira hamar argitaraldi edo gehiago izan dituzten liburuak ere, 86. Maila goreneko liburu horien kopurua ere iazkoaren ia erdia da, zoritxarrez.
Hamar argitaraldi eta gehiago
10. argitaraldia |
|
Elhuyar ikaslearen hiztegia |
Elhuyar Hizkuntza Zerbitzuak |
Eta ni zer? |
Morillo, Fernando |
Euskara 5 – Lan-koadernoa 9 (Txanela). Lehen Hezkuntza |
Barrena, Saionara eta beste |
Euskara eta Literatura 4-1 (Ostadar berria). DBH. 2. zikloa |
Aldasoro, Mikele eta beste |
Euskara eta Literatura 4-2 (Ostadar berria). DBH. 2. zikloa |
Aldasoro, Mikele eta beste |
Euskara eta Literatura 4-3 (Ostadar berria). DBH. 2. zikloa |
Aldasoro, Mikele eta beste |
Euskara eta Literatura 4-4 (Ostadar berria). DBH. 2. zikloa |
Aldasoro, Mikele eta beste |
Greta |
Osoro, Jasone |
Kantuz |
Laffite, Pierre |
Lehoiaren hortzak |
Company, Mercè |
Musika 4 – Lan-koadernoa 4 (Txanela). Lehen Hezkuntza |
Aizarna, Kontxi eta beste |
Xake Mate |
Ladron Arana, Alberto |
11. argitaraldia |
|
Bilbao-New York-Bilbao |
Uribe, Kirmen |
Euskal hiztegi modernoa |
Elhuyar Hizkuntza eta Teknologia |
Kale gorrian |
Swindells, Robert |
Matematika 5 – Lan-koadernoa 10. (Txanela). Lehen Hezkuntza |
Goñi, Jesus Mari |
Matematika 5 – Lan-koadernoa 9 (Txanela). Lehen Hezkuntza |
Goñi, Jesus Mari |
Matematika 5. Baga Biga (Txanela). Lehen Hezkuntza |
Goñi, Jesus Mari |
Matematika 6 – Lan-koadernoa 11 (Txanela). Lehen Hezkuntza |
Goñi, Jesus Mari |
Matematika 6 – Lan-koadernoa 12 (Txanela). Lehen Hezkuntza |
Goñi, Jesus Mari |
Matematika 6. Baga Biga (Txanela). Lehen Hezkuntza |
Goñi, Jesus Mari |
Musika airean |
Goñi, Jesus Mari |
Nora ez dakizun hori |
Jimenez, Irati |
Suminaren estrategia |
Morillo, Fernando |
12. argitaraldia |
|
Abereen etxaldea |
Orwell, George |
Euskara 4 – Lan-koadernoa 7 (Txanela). Lehen Hezkuntza |
Askoren artean |
Euskara 4 – Lan-koadernoa 8 (Txanela). Lehen Hezkuntza |
Askoren artean |
Ikaslearen liburua 3 (Material globalizatua) (Txanela). Lehen Hezkuntza (8 liburuxka) |
Saenz, Maite eta beste |
Ikaslearen liburua 4 (Material globalizatua) (Txanela). Lehen Hezkuntza (7 liburuxka) |
Saenz, Maite eta beste |
Ispiluen gainean lotan |
Sierra i Fabra, Jordi |
Kaixo! Manual de conversación castellano-euskara |
Knörr, Garikoitz |
Matematika 4 – Lan-koadernoa 8 (Txanela). Lehen Hezkuntza |
Goñi, Jesus Mari |
Material globalizatua 2. Lehen Hezkuntza. Ikaslearen liburua (9 liburuxka) [1. Zein txikia jaio nintzen! – 2. unitatea. Nolako txabola! – 3. unitatea. Boga-boga marinela! – 4. unitatea. Hamar, bederatzi, zortzi, zazpi, sei! – 5. unitatea. Makina matxuratuta!, goazen mekanikariarengana! – 6. unitatea. Gora Gutenberg! Gora Marconi! – 7. unitatea. Goazen mendira! – 8. unitatea. Amaiera da hasiera! – 9. Material osagarria 2 |
Oiarbide, Josi eta beste |
Munduari itzuli 18 ipuinetan |
Irusta, Antton |
Musika 2 – Lan-koadernoa 2 (Txanela). Lehen Hezkuntza |
Aizarna, Kontxi eta beste |
Musika 3 – Lan-koadernoa 3 (Txanela). Lehen Hezkuntza |
Aizarna, Kontxi eta beste |
13. argitaraldia |
|
Aulki-jokoa |
Alberdi, Uxue |
Botila baten historia |
Elortza, Tomas |
Euskara 1 – Lan-koadernoa 1 (Txanela). Lehen Hezkuntza |
Saenz, Maite eta beste |
Euskara 1 – Lan-koadernoa 2 (Txanela). Lehen Hezkuntza |
Saenz, Maite eta beste |
Euskara 2 – Lan-koadernoa 3 (Txanela). Lehen Hezkuntza |
Oiarbide, Josi eta beste |
Euskara 3 – Lan-koadernoa 5 (Txanela). Lehen Hezkuntza |
Barrena, Saionara eta beste |
Euskara 3 – Lan-koadernoa 6 (Txanela). Lehen Hezkuntza |
Barrena, Saionara eta beste |
Geografi atlasa. Euskal Herria |
Harluxet |
Irakurgaiak 2 (Txanela). Lehen Hezkuntza |
Saenz, Maite eta beste |
Matematika 3 – Lan-koadernoa 5 (Txanela). Lehen Hezkuntza |
Goñi, Jesus Mari |
Matematika 3. Baga Biga (Txanela). Lehen Hezkuntza |
Goñi, Jesus Mari |
Matematika 4 – Lan-koadernoa 7 (Txanela). Lehen Hezkuntza |
Goñi, Jesus Mari |
Matematika 4. Baga Biga (Txanela). Lehen Hezkuntza |
Goñi, Jesus Mari |
14. argitaraldia |
|
Azenario erraldoia (Ikaslearen karpeta 3 – Urtxintxa 3 urte) |
Ormazabal, Joxantonio |
Euskara 2 – Lan-koadernoa 4 (Txanela). Lehen Hezkuntza |
Oiarbide, Josi eta beste |
Ikaslearen liburua 1 (Material globalizatua) (Txanela). Lehen Hezkuntza (10 liburuxka) |
Saenz, Maite eta beste |
Matematika 1 – Lan-koadernoa 1 (Txanela). Lehen Hezkuntza |
Goñi, Jesus Mari |
Matematika 1 – Lan-koadernoa 2 (Txanela). Lehen Hezkuntza |
Goñi, Jesus Mari |
Matematika 1. Baga Biga (Txanela). Lehen Hezkuntza. 1. zikloa |
Goñi, Jesus Mari |
Matematika 2 – Lan-koadernoa 3 (Txanela). Lehen Hezkuntza |
Goñi, Jesus Mari |
Matematika 2 – Lan-koadernoa 4 (Txanela). Lehen Hezkuntza |
Goñi, Jesus Mari |
Matematika 2. Baga Biga (Txanela). Lehen Hezkuntza |
Goñi, Jesus Mari |
Matematika 3 – Lan-koadernoa 6 (Txanela). Lehen Hezkuntza |
Goñi, Jesus Mari |
Musika 1 – Lan-koadernoa 1 (Txanela). Lehen Hezkuntza |
Xirula Mirula Elkartea |
Nire eskua zurean |
Landa, Mariasun |
Urtxintxa. Ipuinak (Ikaslearen karpeta 3 – Urtxintxa 4 urte). 9. Hansel eta Gretel |
Murua, Mitxel |
15. argitaraldia |
|
Hamabost zauri |
Jaio, Karmele |
Urtxintxa. Ipuinak (Ikaslearen karpeta 2 – Urtxintxa 4 urte). 8. Martin Txiki eta Basajaunak |
Murua, Mitxel |
Urtxintxa. Ipuinak (Ikaslearen karpeta 3 – Urtxintxa 4 urte). 11. Jon zikinen anaia |
Murua, Mitxel |
16. argitaraldia |
|
Gloria Mundi |
Morillo, Fernando |
Urtxintxa. Ipuinak (Ikaslearen karpeta 2 – Urtxintxa 4 urte). 5. Mari Kanela |
Murua, Mitxel |
Urtxintxa. Ipuinak (Ikaslearen karpeta 2 – Urtxintxa 4 urte). 6. Bi anaiak eta sorginak |
Murua, Mitxel |
Urtxintxa. Ipuinak (Ikaslearen karpeta 2 – Urtxintxa 4 urte). 7. Lehoia eta kilkerra |
Ormazabal, Joxantonio |
19. argitaraldia |
|
Bi anai |
Atxaga, Bernardo |
Ezekiel |
Osoro, Jasone |
Sherlock Holmes-en istorioak 1 |
Conan Doyle, Sir Arthur |
20. argitaraldia |
|
Arotzaren eskuak |
Ladron Arana, Alberto |
Ezekiel |
Osoro, Jasone |
Ortzadarra sutan |
Morillo, Fernando |
21. argitaraldia |
|
Arotzaren eskuak |
Ladron Arana, Alberto |
Ezer baino lehen |
Iturbe, Arantxa |
22. argitaraldia |
|
Amaren eskuak |
Jaio, Karmele |
25. argitaraldia |
|
SPrako tranbia |
Elorriaga, Unai |
26. argitaraldia |
|
Goizuetako ezkongaiak |
Garate, Gotzon |
29. argitaraldia |
|
Babilonia |
Irigoien, Joan Mari |
30. argitaraldia |
|
Kittano |
Ormazabal, Joxantonio |
34. argitaraldia |
|
Connemara gure bihotzean |
Gabiria, Julen |
42. argitaraldia |
|
110. Street-eko geltokia |
Zabaleta Urkiola, Iñaki |
44. argitaraldia |
|
Ostegunak |
Arretxe, Jon |
45. argitaraldia |
|
Ostegunak |
Arretxe, Jon |
Hamargarren argitaraldia………………….. |
12 |
titulu |
Hamaikagarren argitaraldia………………. |
12 |
|
Hamabigarren argitaraldia………………… |
12 |
|
Hamahirugarren argitaraldia……………… |
12 |
|
Hamalaugarren argitaraldia………………. |
12 |
|
Hamabosgarren argitaraldia……………… |
3 |
|
Hamaseigarren argitaraldia………………. |
4 |
|
Hemeretzigarren argitaraldia……………. |
3 |
|
Hogeigarren argitaraldia………………….. |
3 |
|
Hogeita batgarren argitaraldia………….. |
2 |
|
Hogeita bigarren argitaraldia………….. |
1 |
|
Hogeita bosgarren argitaraldia…………. |
1 |
|
Hogeita seigarren argitaraldia…………. |
1 |
|
Hogeita bederatzigarren argitaraldia………. |
1 |
|
Hogeita hamargarren argitaraldia………. |
1 |
|
Hogeita hamalaugarren argitaraldia………. |
1 |
|
Berrogeita bigarren argitaraldia………. |
1 |
|
Berrogeita laugarren argitaraldia………. |
1 |
|
Berrogeita bosgarren argitaraldia………. |
1 |
Hamar argitaraldi edo gehiago izan dituzten tituluak 86 dira. Hamar eta hamalau bitartean urteko dozena bat titulu dira, eta asko eskasten dira gero. Berrogeitik gora argitaraldi bi liburuk izan dute: Iñaki Zabaleta Urkiolaren 110. Street-eko geltokia da bat (42. argitaraldia), eta bestea Jon Arretxeren Ostegunak, urte bereko bi argitaraldirekin (44. eta 45. argitaraldiak).
Urte bereko berrargitalpenak
1/2 edizioak |
||
Ekarri armak. ETAren jardun armatuaren bukaeraren kronika |
Murua Uria, Imanol |
|
Euskal mitologia haurrei kontatua |
Atxukarro, Bakarne eta beste |
|
Ikastolak 2050 |
Txapartegi, Iosu |
|
Lapur banden etika ala politika |
Sarrionandia, Joseba |
|
Nola probatzen diren tratamenduak |
Evans, Imogen eta beste |
|
Orain hilak ditugu |
Jaio, Karmele |
|
1/2/3 edizioak |
||
Atertu arte itxaron |
Agirre, Katixa |
|
Bizi baratzea. Garaia garaikoa garaiz. Eman eta hartu |
Errekondo, Jakoba |
|
2/3 edizioak |
||
Arian. Euskara ikasteko metodoa. Ikaslearen liburua 2.1 (+CD) |
Etxabe, Itziar eta beste |
|
Harrian mezua |
Ladron Arana, Alberto |
|
3/4 edizioak | ||
Erraiak |
Sarriugarte, Danele |
|
7/8 edizioak | ||
Ezekiel nora ezean |
Osoro, Jasone |
|
19/20 edizioak |
||
Ezekiel |
Osoro, Jasone |
|
20/21 edizioak |
||
Arotzaren eskuak |
Ladron Arana, Alberto |
|
44/45 edizioak |
||
Ostegunak |
Arretxe, Jon |
Titulu errepikatuak
3 edizio |
||
Atertu arte itxaron |
1/2/3 |
|
Bizi baratzea. Garaia garaikoa garaiz. Eman eta hartu |
1/2/3 |
|
2 edizio |
||
Arian. Euskara ikasteko metodoa. Ikaslearen liburua 2.1 (+CD) |
2/3 |
|
Arotzaren eskuak |
20/21 |
|
Ekarri armak. ETAren jardun armatuaren bukaeraren kronika |
1/2 |
|
Erraiak |
3/4 |
|
Euskal mitologia haurrei kontatua |
1/2 |
|
Ezekiel |
19/20 |
|
Ezekiel nora ezean |
7/8 |
|
Harrian mezua |
2/3 |
|
Ikastolak 2050 |
1/2 |
|
Lapur banden etika ala politika |
1/2 |
|
Nola probatzen diren tratamenduak |
1/2 |
|
Orain hilak ditugu |
1/2 |
|
Ostegunak |
44/45 |
Ekoizpen tematikoa
Edizioaren muinean gaude, euskaraz zer publikatzen den jakin nahirik.
Produkzio tematikoa zortzi gai sailetan banatu ohi dugu urtero: 1) hezkuntza eta irakaskuntzako liburuak; 2) haur eta gazteentzako liburuak; 3) giza eta gizarte zientzietako liburuak; 4) helduen literatura; 5) zientzia eta teknika alorreko liburuak; 6) aisiako liburuak; 7) orotarikoak; eta 8) erlijiokoak. Sail hornituenak sei dira, eta horiexetara mugatuko dugu azterketa.
Banakako analisietara igaro aurretik ikuspegi globala erakuste aldera, hona hurrengo grafikoa eta laukia, eduki bera bi modutan bisualizatzeko. Hementxe ikusten da inon baino hobeto zein alorretan daukan indarra gure argitaratzaileen lanak.
Gai multzoa |
Zenbaki absolutuak |
% |
2015/2000 |
Hezkuntza/Irakaskuntza |
990 |
42,– |
+ 94,4 |
Haur eta gazteentzako liburuak |
581 |
24,8 |
+ 56,5 |
Giza/Gizarte zientziak |
307 |
13,– |
+ 20,– |
Helduen literatura |
283 |
12,– |
+ 10,5 |
Zientzia/Teknika |
103 |
4,4 |
+ 74,5 |
Datu orokor horiek zehaztasunez hornituko ditugu gai multzoak banaka estudiatzean: titulu kopurua, ekoizpen-partea, urteko eboluzioa, itzulpenaren eta berrargitalpenaren pisua, orrialde kopurua, eta beste.
Hezkuntza eta irakaskuntza: 990 titulu
2011 |
2012 |
2013 |
2014 |
2015 |
|
Hezkuntza/Irakaskuntza |
742 |
740 |
566 |
713 |
990 |
Ekoizpenaren % |
31,8 |
35,2 |
30,6 |
33,– |
42,– |
Urtetik urtera %Δ |
35,1 |
–0,1 |
–23,5 |
25,9 |
38,8 |
Itzulpenen % (1. edizioan) |
18,8 |
22,1 |
25,1 |
10,6 |
13,6 |
Berrargitalpenen % |
37,8 |
45,6 |
49,4 |
39,m |
15,6 |
Orrialde kopurua |
89.025 |
89.005 |
67.946 |
61.974 |
99.079 |
Orrialde kopurua liburuko |
125,5 |
126,2 |
130,9 |
126,5 |
100 |
Titulu kopuruak, hasteko, nabarmen gora egin du. Berori da azken aldiko gorena, alde handiz. Hazkunde horretan faktore erabakitzailea liburu digitala da. Liburu mota horrek %33,3 suposatzen du, hirutik bat. Neurri handienean, gainera, kanpoko argitaletxeen lana da: %78,7. LHko materialetan gehiena (222 titulu) eta gero DBHkoetan (102 titulu) gauzatu da liburu digitala hezkuntza sailean.
Liburu mota hau da –urtero bezala, bestalde– produkzioan pisu handiena duena, aurten batez ere: %42.
Aurtengo berrargitalpenaren pisu eskasak begietara jotzen du. Digitalaren pisu handiak esplika dezake berrargitalpenaren txikia. Baina, hala eta guztiz ere, ez dut uste guztiz esplikatzen duenik, analogikoa ere hazi egin baita bai titulutan eta bai orrialde kopuruan, inoizkorik altuen.
Lehen edizioko itzulpenak ere pisu txikia du. Ezin dut sinetsi %13,6 bakarrik denik itzulitako liburua. Gertatzen da erdal jatorriko liburu askotan kamuflatu, mozorrotu edo ezkutatu egin ohi dutela jatorriko marka, eta moldapen edo beste gisa batera aurkezten dutela. Jatorrizko liburuak azterturik jabetzen da bat honetaz: osoki ez bada neurri handi batean erdarazkoa dutela ama mozorroturiko testu horiek. Ez dakit zergatik jokatu ohi duten horrela, itzulitako liburuak merkatuan izen onik ez duelako, baimen administratiboak lortu ahal izateko edo auskalo zergatik. Edozein modutan ere, ez zait jokamolde ondradua iruditzen.
Irakaskuntzaren eboluzio-lerroa
Bai gorabeheratsua irakaskuntzaren eboluzio lerroa, balio bereko bi urterik ez dago segidan. Uste izatekoa da ikasmaterialen sorkuntza prozesuari eta irakaskuntza planei lotua egon daitekeela eboluzio hori. Baliorik altuena aurtengoa da 2000 urteaz geroztik.
Irakaskuntzaren eboluzioaren indizea
Iazko hazkundea seinalagarria izan zen eta aurtengoa are gehiago, orain arteko handiena.
Barne sailkapena
Didaktika. Pedagogia. Orientabideak……… |
2,2 |
Hezkuntzaren antolakuntza……………………. |
0,5 |
Haur eskola. Oinarrizko irakaskuntza……… |
2,5 |
Lehen Hezkuntza…………………………………. |
65,4 |
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza…………. |
25,5 |
Besterik………………………………………………. |
3,9 |
%100 |
Lehen Hezkuntzan pilatzen da produkzioaren erdia ondo pasata, ia hirutik bi: %65,4. Eta lautik bat DBHn: %25,5.
Haur eta gazteentzako argitalpenak: 581 titulu
2011 |
2012 |
2013 |
2014 |
2015 |
|
Haur/Gazte |
666 |
603 |
599 |
605 |
581 |
Ekoizpenaren % |
28,5 |
28,7 |
32,4 |
27,9 |
24,8 |
Urtetik urtera %Δ |
1,2 |
–9,4 |
0,6 |
1,– |
–0,4 |
Itzulpenen % (1. edizioan) |
66,3 |
76,9 |
78,6 |
62,5 |
69,– |
Berrargitalpenen % |
39,3 |
33,8 |
35,– |
28,– |
24,2 |
Orrialde kopurua |
48.960 |
44.686 |
46.566 |
39.123 |
31.144 |
Orrialde kopurua liburuko |
78,7 |
75,2 |
80,1 |
68,5 |
53,6 |
Aurreko urtetik hona titulu gutxi batzuk galdu ditu, orrialde dezente ere bai, eta ekoizpen osoan pisua ere bai (%24,8). Digitalak pisu gutxi du (%9,1) argitalpen mota honetan, aurten behintzat.
Itzulpenak pisu handia du beti haur eta gazteentzako argitalpenetan. Aurten %69 da itzulitakoa. Asko. Berrargitalpena, aldiz, ez da iristen lautik batera, nire ustez gutxiegi. Merkatua ez da zabaltzen, antza.
Haur eta gazte liburuaren eboluzio-lerroa
Ez gora ez behera egiten du haur eta gazteentzako liburuak. Azken urteotan mantendu egiten dela esan genezake. Mendearen hasieran produkzio apala zuen, gero gorabeheratsua eta orain etzana.
Haur eta gazte liburuaren eboluzioaren indizea
Mantentzeko jarrera nagusi izanik ere, suma daiteke beherako joeratxoa.
Giza eta gizarte zientziak: 307 titulu
2011 |
2012 |
2013 |
2014 |
2015 |
|
Giza/Gizarte |
383 |
280 |
244 |
358 |
307 |
Ekoizpenaren % |
16,4 |
13,3 |
13,1 |
16,5 |
13,– |
Urtetik urtera %Δ |
–8,3 |
–26,8 |
–12,8 |
46,7 |
–14,2 |
Itzulpenen % (1. edizioan) |
17,3 |
27,4 |
20,7 |
23,7 |
28,6 |
Berrargitalpenen % |
6,7 |
8,9 |
6,9 |
4,4 |
5,5 |
Orrialde kopurua |
75.012 |
54.627 |
45.579 |
57.239 |
55.534 |
Orrialde kopurua liburuko |
227,3 |
218,5 |
227,8 |
225,3 |
244,6 |
Liburu mota honek gizarte esparru handia hartzen du bere baitan, filosofiatik hasi eta geografia edo historiaraino, soziologia, etnologia edo hizkuntzalaritzatik barrena. Mundu oso bat. Eta hori guztia elikatzeko 300 titulu dauzkagu euskaraz. Eta urtero ia titulu guztiak berriak dira, argitalpenak ez baitu indarrik. Ez du lur hartzen, ez errorik sakontzen argitalpen mota honek. Gure diglosia kulturalaren seinale, nire irudiko.
Aurten pittin bat behera egin du tituluetan eta orrialdeetan. Digitalak badu presentziarik, zehazki %26.
Giza eta gizarte liburuaren eboluzio-lerroa
Eboluzio-lerroa liburu mota honetan behera begira jarria dago azken aldian. Arestian esana dut gure diglosia kulturalaren ezaugarri tristea dela.
Giza eta gizarte liburuaren eboluzioaren indizea
Urte arteko bilakaeran, iazkoa da salbuespen. Dozena erdi bat urtez beltza da kolore nagusia, aurtengoa barne.
Barne sailkapena
Filosofia eta psikologia……………………………. |
5,2 |
Soziologia. Estatistika. Politika. Ekonomia… |
31,– |
Zuzenbidea. Administrazioa…………………….. |
7,5 |
Etnologia. Etnografia………………………………. |
3,– |
Edertia. Hirigintza…………………………………… |
18,5 |
Filologia. Hizkuntzalaritza……………………….. |
15,8 |
Geografia. Historia………………………………….. |
16,5 |
Besterik………………………………………………….. |
2,5 |
%100 |
Barne sailkapen honek unibertsitateko fakultate zerrenda ematen du, jakintza sail edo eremuak oro. Eta euskarazko ekoizpenak 300 titulurekin erantzun nahi dio horri. Hutsaren hurrengoa. Eremurik osotuena soziologia, politika eta ekonomiarena dira, guztiaren %31, eta titulutan ehun inguru, ez gehiago. Huskeria. Diglosia.
Helduen literatura: 283 titulu
2011 |
2012 |
2013 |
2014 |
2015 |
|
Helduen literatura |
308 |
279 |
254 |
301 |
283 |
Ekoizpenaren % |
13,2 |
13,2 |
13,7 |
13,9 |
12,– |
Urtetik urtera %Δ |
–3,7 |
–9,4 |
–8,9 |
18,5 |
–6,– |
Itzulpenen % (1. edizioan) |
23,7 |
23,– |
25,5 |
29,– |
27,5 |
Berrargitalpenen % |
22,– |
20,7 |
24,4 |
21,9 |
17,6 |
Orrialde kopurua |
50.802 |
49.031 |
43.041 |
44.224 |
36.053 |
Orrialde kopurua liburuko |
187,4 |
195,3 |
187,9 |
204,7 |
206 |
Literatura liburuak behera egin du; ez da gainbehera, baina bai eroria. Unitate batzuk galdu ditu, orrialdeak ere bai eta bere pisua ere jaitsi egin da bi puntu.
Digitalak pisua hartu du literaturan, olerkian bezala narratiban: %38,1. Itzulpenaren pisua ohikoa da, aurten %27,5. Eta, nire ustetan, ahulgunea berriro ere berrargitalpenean dago, %17,5 bakarrik baita. Iruditzen zait liburu mota honek ere bere oinarri soziala ez duela zabaltzen, merkatu berririk ez duela lantzen, sortzen edo aurkitzen.
Literaturaren eboluzio-lerroa
Liburu mota hau mende berriko lehen urteetan oso azpitik dabil. Goranzko joera nabaria izan zuen eta aspaldion urtero balio berdintsuetan mugitzen da, espero daitekeena baino apalago.
Literaturaren eboluzioaren indizea
Aurreko urtetik hona sei puntuko jaitsiera izan du. Ikuspegia zabaltze aldera, hiruzpalau urte batera hartu beharko genituzke, eta hor ikusiko genuke gora eta behera horiek urte batzuen buruan elkar konpentsatu egiten dutela.
Generoka
Eleberria. Ipuina……………………………………. |
62,2 |
Olerkia…………………………………………………. |
17,6 |
Antzerkia……………………………………………… |
0,3 |
Herri literatura. Bertsoa………………………….. |
2,1 |
Miszelanea. Kronika. Saioa…………………….. |
12,5 |
Besterik………………………………………………… |
5,3 |
%100 |
Behin berriz errepikatu eta azpimarratu behar da egoera bera, narratibaren nagusitasuna: %62,2, gainerako generoak urruti utziz. Euskal literaturan ez da beti berdin izan, baina modernitatean egonkorra da hierarkia hori, balioen aldaketak gorabehera.
Gainerakoak
Gainerakoen artean daude aipatuko ditugun zientzia edo teknikakoak eta aisiakoak, eta dentsitate gutxi dutelako bazter utziko ditugun erlijio liburuak eta orotarikoak.
Zientzia eta teknika: 103 titulu
2011 |
2012 |
2013 |
2014 |
2015 |
|
Zientzia/Teknika |
131 |
115 |
79 |
85 |
103 |
Ekoizpenaren % |
5,6 |
5,4 |
4,2 |
3,9 |
4,4 |
Urtetik urtera %Δ |
–28,4 |
–12,2 |
–31,3 |
7,6 |
21,1 |
Itzulpenen % (1. edizioan) |
17,2 |
20,7 |
19,– |
22,8 |
36,– |
Berrargitalpenen % |
11,4 |
7,8 |
6,3 |
7,– |
5,8 |
Orrialde kopurua |
15.375 |
12.859 |
10.392 |
12.279 |
9.325 |
Orrialde kopurua liburuko |
170,8 |
167 |
189 |
227,4 |
158 |
Duela dozena bat urte orain baino maila altuagoan bazegoen ere, azken urteotan apalxeago dabil liburu mota hau. Iaztik hona, hori bai, hazi egin da titulutan. Baina ez orrialdetan, agian liburu mota honen %42,7 liburu digitala delako. Esan gabe doa liburu digitalak pisu handiena zientzian eta teknikan duela; eta ez da harritzekoa, liburu motaren ezaugarriak kontuan izanik.
Itzulpenaren tamainak gora egin du aurten modu aski nabarmenean, %36raino. Aspaldiko altuena. Aldiz, jaitsi egin da berrargitalpena, eta ia-ia hutsaren hurrengoa da, %5,8. Liburu hau ere, oker ez banago, urte bakarreko lorea da, jaio eta hil urte berean.
Zientzia zehatzak. Natur zientziak……………. |
28,2 |
Medikuntza…………………………………………… |
24,2 |
Ingeniaritza. Teknologia…………………………. |
22,4 |
Zientzia eta teknika aplikatuak. Industria….. |
21,3 |
Besterik………………………………………………… |
3,9 |
%100 |
Eskasia arazo ez balitz, eremuen arteko banaketa proportzionatua da, eta egokia litzateke. Ongi banatua dago, baina eskas, hori da gakoa.
Zientzia eta teknikaren eboluzio-lerroa
Azken sei urteotan goitik behera dator liburu mota hau. Aurtengo igoerak azken bi urteotako balioak gainditu ditu, agian aurreko balio maila berreskuratu nahi duen seinale.
Aisia liburuak: 70 titulu
Musika………………………………………………… |
13,5 |
Argazkia……………………………………………… |
19,– |
Jolasa. Jokoa. Kirola. Atletismoa……………. |
14,8 |
Ikuskizunak (antzerkia, zinema…)………….. |
10,8 |
Kiosko literatura. Aisia…………………………. |
41,9 |
%100 |
Liburu mota honek kuantitatibo eta kualitatiboki arazo larriak ditu: titulu gutxi, lautik bat itzulia, argitalpenik batere ez.
Modernitatearen ikur den aisiak euskaraz ez du tiradizo handirik, antza denez. Diglosiaren beste seinale bat. Liburu mota hori erdaraz kontsumitzen dugu, horra.
2015eko liburuak: gai sailkapena
Sailak |
Zenb. abs. |
% |
0. OROTARIKOAK |
605 |
25,8 |
— Zientzia eta kulturaren oinarri orokorrak. Bibliografia. Katalogoak. |
||
Bibliotekonomia. Entziklopediak. Kazetaritza. Museoak |
24 |
1,1 |
— Haur eta gazteentzako argitalpenak |
581 |
24,7 |
1. FILOSOFIA |
16 |
0,7 |
— Metafisika. Ontologia. Estetika. Filosofia sistemak. Psikologia. Logika. Etika |
16 |
0,7 |
2. ERLIJIOA. TEOLOGIA |
10 |
0,4 |
— Berezko teologia. Biblia. Kristologia. Mariologia. Teologia morala. Liturgia. |
||
Pastoral teologia. Eliza. Kristauez besteko erlijioak |
10 |
0,4 |
3. GIZARTE ZIENTZIAK |
1110 |
47,1 |
— Soziologia. Estatistika. Demografia. Politika. Ekonomia. Zuzenbidea. |
||
Herri administrazioa. Gizarte laguntza. Etnologia |
120 |
5,1 |
— Hezkuntza. Irakaskuntza. Heziketa. Pedagogia |
990 |
42,– |
5. ZIENTZIA HUTSAK. ZIENTZIA ZEHATZAK ETA NATURALAK |
38 |
1,6 |
— Matematikak. Astronomia. Fisika. Kimika. Geologia. Meteorologia. |
||
Paleontologia. Biologia. Botanika. Zoologia |
38 |
1,6 |
6. ZIENTZIA APLIKATUAK. MEDIKUNTZA. TEKNIKA |
59 |
2,5 |
— Medikuntza. Ingeniaritza. Teknika. Nekazaritza. Basogintza. Zooteknia. |
||
Etxeko ekonomia. Industria. Zenbait industria eta lanbide. Eraikuntza. |
||
Sukaldaritza |
59 |
2,5 |
7. EDERTIA. JOLASAK. KIROLAK |
127 |
5,5 |
— Edertia. Estetika. Hirigintza. Arkitektura. Eskultura. Marrazketa. |
||
Margogintza. Argazkigintza. Musika |
116 |
5,– |
— Jostaldiak. Jolas eta jokoak. Kirolak |
11 |
0,5 |
8. FILOLOGIA. LITERATURA |
337 |
14,3 |
— Hizkuntzalaritza. Filologia |
48 |
2,– |
— Literatura. Literatur generoak |
289 |
12,3 |
9. BIOGRAFIA. KONDAIRA. GEOGRAFIA |
51 |
2,1 |
— Biografiak |
13 |
0,5 |
— Kondaira. Geografia |
38 |
1,6 |
GUZTIRA |
2353 |
100 |