Liburugintza
2014ko liburugintza
Azterketa
Euskal liburugintza 2014
Joan Mari Torrealdai
Atariko honetan, barruan garatuko dugunaren laburpentxoa aurkeztuko dugu.
Langintza honetan hasi, 1976an hasi nintzen, premia akademikoak tarteko, behin eta berriz azaldu izan dudanez. Euskal idazleak eta horien ekoizpena aztertu nahi nituen soziologiako tesinarako. Euskarazko argitalpenen zerrenda fidagarririk ez zegoen, ordea. Eta neu hasi nintzen informazio bibliografikoa bilatzen eta biltzen, beti ere geroko azterketarako aurrelan gisa.
Eta horrela 40 urte.
Urtea joan eta urtea etorri, informazioaren iturriak hobeto kontrolatzen ditut, eta fitxa bibliografikoa ere finduz joan naiz.
Gaur egun, nahiz eta ISBN gabekoak ere bildu, aztertu soilki ISBNdunak aztertzen ditut. Izan ere, alderaketak egin ahal izateko, irizpide horrek agintzen du.
2014ko lege gordailua duten euskarazko liburuak 2.110 dira. Aurreko urtetik gora egin du, eta badu garrantzirik, bi urtetan 424 titulu galdu baitzituen ekoizpenak. Iaztik hona titulutan 288 hazi da, baina orrialdetan 6.000 bakarrik.
Zertan dagoke igoera desberdinen gakoa? Euskarrietan, esango nuke. Izan ere, liburu analogikoa ez da hazi, kontrakoa baizik: 54 titulu gutxiago agertu dira 2014ko lege gordailuz. Kopuru orokorra gora eraman duena liburu digitala izan da, jauzia egin baitu: iaz %7 suposatzen zuen eta aurten %22,2. Hori esanguratsua eta iraunkorra den, hurrengo urteetan ikusiko dugu.
Ekoizpenaren baitan nobedadeek %75 suposatzen dute, iaz baino 6 puntu gehiago. Berrargitalpena, horrenbestez, jaitsi egin da, baina ez bakarrik ehunekoetan; zifra absolutuetan ere bai.
Ekoizpen tematikoan, betiko ordena berreskuratu da aurten, iazko salbuespenaren ondoren. Ia beti bezala aurreneko postuan dator hezkuntza eta irakaskuntzako liburua (%33,5); bigarrena, haur eta gazteentzako liburua (%29); eta urrutian datoz giza eta gizarte zientzietako liburua (%16), helduen literatura (%14) eta atzean are urrunago aisiako liburua (%3,8) eta zientzia eta teknika lantzen dituena (%3).
Ekoizleen kopurua berdin mantentzen dela esan daiteke, aktore askoz, aurten 258. Uzta horretarako gehiegi ez ote diren galdetzea libre da. Erantzun aurretik, ordea, ekoizleen tipologia ikusi behar da, elkarren ondoan baitaude bertoko eta kanpokoak, elkarteak edo taldeak, udalak eta gainerako administrazioetakoak, irakaskuntza alorrekoak, egile editoreak eta beste.
Ekoizleen artean arreta bereziz aztertzekoak dira ama-etxea kanpokoan daukaten editorialak, daukaten produkzio maila handia kontuan hartuta eta are gehiago haur eta gazteen munduan daukaten eraginagatik. Zertan esanik ez da alor hori, haur eta gazteena, bereziki lantzekoa dela euskal gizartearen etorkizuna bermatzeari begira.
Irakurle ohartua jabetuko zen iaz liburugintzaren azterketa aldatu egin genuela. Aurten ere berdin eginen dugu. Alegia, zati nagusia, garrantzizkoena, paperean ematen dugu, aldizkari analogikoan. Eta, webgunean, osorik agertuko da azterketa, paperezkoa gehi garapena, zehaztasun guztiekin.
Zifren dantza eta informazioaren iturburuak
Lanak ditu informazioa biltzeak.
2.110 titulu bildu ditugu Jakinen. Bildu dezente gehiago bildu ditugu, eta fitxatu ere bai. Baina azterketarako aintzat hartu 2.110 titulu horiek, bi ezaugarri dituztelako: urte honetako lege gordailua dute eta ISBN identifikazio-marka.
Eta besteek zenbat bildu dute? Erreferentzia gisa bi hartzen ditut: PEEL gisa laburbildua, alegia, Panorámica de la edición española de libros gobernu espainiarreko kultura ministerioak argitaratzen duena; eta lehen Precisa orain Conecta azterketa etxeak argitara ematen duena. Horiek Euskadiko Editoreen Elkartearentzat eta Espainiako Editoreen Elkarteen Federazioarentzat lantzen dute urtero bere txostena.
Hurrengo ataleko taulak biltzen ditu hirurok ematen ditugun emaitzak. Eta ez hori bakarrik: azken 15 urteotakoak ere bai. Begien bistakoa da, urtea joan eta urtea etorri, hiru zutabeok ez datozela bat zifretan. Diferentziak, esan beharra dago, ez dira hutsaren pareko, ez eta hurrengoak. Nabarmenak dira, gehienetan edo beti. Ikus dezagun zertan diren 15 urteotako diferentziak. Nire zutabean, guztira, 29.880 titulu agertzen dira, Conectakoan baino 2.366 titulu gehiago (27.514) eta PEELekoan baino 4.831 gehiago (25.049). Ez da huskeria, ez.
Datuen fidagarritasunaren arazoa dago jokoan. Diferentziak ez dira kopuru orokorretara mugatzen, gainera. Sakonago joz, beste hainbeste gertatzen da nobedadeak eta berrargitalpenak bereiztean, edota gaien sailkapenean.
Nire ustetan, diferentzia sortzen duten aldagaiak bi motatakoak dira, informazioaren iturburuari dagozkionak eta metodologiazkoak.
Conectak eta PEELek editoreen eskutik jasotzen dute informazioa, esklusiboki edo ia. Editoreak ematen du kopurua, eta horrekin batera gainerako ezaugarriak. Esaterako, editore bakoitzak sailkatzen du liburuaren gaia.
PEELen datuen oinarrian, editoreek Espainiako ISBNra bidaltzen duten informazioa dago. Conectak ere informazio iturri bera du, eta gainera horrek ez du kontrolatzen tituluaren fitxa bibliografikoa. Bietan editorea da informatzaile.
Gure informazio iturria eta gure metodologia bestelakoak dira. Hasteko eta behin, gaia geuk ematen diogu liburuari. Eta, noski, editoreen informazioaz baliatzen gara, baina ez horretaz bakarrik. Liburutegiak, ISBN, ELSN eta Internet arakatzen dugu, eta informazioa gurutzatu eta kontrastatu.
Hona 2014ko ekoizpenaren bilketak utzi dituen emaitzak:
- Argitaletxe eta argitaratzaileen eskutik lortu dugu ekoizpenaren %39,5.
- Liburutegien bidez (batez ere Koldo Mitxelena eta Donostiako Udal Liburutegiari esker) %18,6 eskuratu dugu.
- ISBN eta ELSNko fitxategiak aztertuz inguratu dugu informazioaren %38,8.
- Eta Internetetik %3,1en berri jakin dugu.
Harrigarri eta esanguratsu da editoreen bidetik %39,5 bakarrik eskuratzea. Batzuek liburuaren kulturari zenbateko garrantzia ematen dioten salatzen du horrek. Axolagabekeria horrek, orobat, beren profesionaltasuna auzitan jartzen du. Udal eta elkarte askok bidaltzen digute informazioa, eta bere burua edizioaren profesionaltzat daukaten batzuek ez. Ez al da salagarri? Eskerrak argitaletxe handienak eta txiki askok leial-leial urtero bidaltzen diguten. Jai du informazioa osoki bide horretatik jaso nahi duenak.
Jasotzen dugun eta bilatzen dugun informazioari esker fitxa bibliografikoak osatzen ditugu, 17 ezaugarri dituzten fitxak. Horien eskaintza ere egiten diogu gure irakurleari. Urte askotan aldizkarian bertan eman ohi genituen, baina badira zenbait urte webgunean jarri ditugula kontsultagai. Azterketarako erabili ditugun tituluak baino gehiago daude webguneko zerrendan. Izan ere, eduki aldetik interesgarriak izan eta arrazoiren batengatik ISBN gabe argitaratu diren batzuk erantsi egin dizkiogu zerrendari.
XXI. mendeko tituluak eta orrialdeak
Urtea / Iturria |
PEEL |
Precisa / Conecta |
Joan Mari Torrealdai |
2000 |
1.425 |
1.589 |
1.519 |
2001 |
1.326 |
1.621 |
1.488 |
2002 |
1.342 |
1.588 |
1.667 |
2003 |
1.487 |
1.576 |
1.949 |
2004 |
1.904 |
1.584 |
1.859 |
2005 |
1.793 |
2.094 |
2.098 |
2006 |
1.525 |
1.710 |
1.873 |
2007 |
1.552 |
2.009 |
2.173 |
2008 |
2.156 |
2.094 |
2.597 |
2009 |
2.040 |
2.022 |
2.363 |
2010 |
1.852 |
2.006 |
2.111 |
2011 |
1.809 |
1.942 |
2.246 |
2012 |
1.810 |
1.985 |
2.005 |
2013 |
1.396 |
1.812 |
1.822 |
2014 |
1.632 |
1.882 |
2.110 |
Ondoko taula komentatua dugu jada. Horizontalki irakurriz, urtez urte hiruron ekarpena batera neur daiteke, batetik bestera dauden aldeak nabarmenduz, harrigarriak baitira, izan. Azaldu dugu gure ustetan zergatik.
Zutabe bakoitzaren emaitza globala aintzat hartuta agertzen den diferentziaren berri ere emana dugu jada.
Hamabost urteko emaitzaren bilketa honetan zein da batez besteko titulu kopurua informatzaile bakoitzaren arabera? PEELen batez besteko produkzioak 1.670 titulu lituzke, Conectaren batez bestekoak 1.824 titulu; eta nireak 1.992, hiruretan gorena: Conectak baino 164 eta PEELek baino 322 titulu gehiago urteko. Bada zerbait.
Orrialde kopuruak
Orrialdeak / Urtea |
2008 |
2009 |
2010 |
2011 |
2012 |
2013 |
2014 |
Orrialdeak guztira |
369.662 |
312.475 |
267.239 |
291.815 |
256.172 |
229.165 |
222.772 |
Urtetik urtera %Δ |
16,11 |
–15,47 |
–14,48 |
9,20 |
–12,21 |
–10,54 |
–2,78 |
Batez beste liburuko |
147,45 |
145,– |
140,5 |
138,6 |
132,8 |
131,7 |
135,6 |
Orrialdeen gorabeherak neurtzeak tituluen azterketa osatu egiten du, gorputza eman, nolabait esanda. Ekoizpenari tamaina hartzeko neurgailu berri bat da.
Taulak erakusten digu azken urteotan orrialde kopurua mantendu egiten dela, beheranzko joerarekin, hori bai.
Aurten, produkzioak eman duen gorako urratsarekin, espero zitekeen orrialde kopurua handitzea, baina horrela ez izateak badu azalpena: gora egin duena ez baita liburu analogikoa, liburu digitala baizik.
Liburuaren tamaina kuantitatiboak, orrialde kopuruak, gora ala behera egin duen jakiteak ere badu interesa. Taularen arabera aurten batez bestekoa 135,6 orrialde da. Aurreko urteetan bezalatsu.
Batez bestekoaren tamainaren gainetik daude: aisia liburua (140 orrialde), giza eta gizarte liburua (227 orrialde), literatura (204,7) eta zientziazkoa (226 orrialde).
Tamaina horren azpitik beste hauek: haur eta gazteentzako liburua (68,8 orrialde) eta ikasmaterialak (124,6).
Literatura aipatu dugu batez bestekoaren gainetik daudenen artean. Zehazkiago esan, narratiba, bai, goitik dago (271,4 orrialde), baina ez horrela olerki liburua (126,7 orrialde).
Langa bereizlearen azpian kokatu dugu hezkuntza eta irakaskuntzako liburua. Segun eta zein mailatan, zehaztu beharko genuke. Izan ere, haur hezkuntzakoetan (75,6 orrialde) eta lehen hezkuntzakoetan (125,8) hala bada ere, derrigorrezko bigarren hezkuntzako liburuetan orrialde kopuruak 210,5eko tamaina du.
Orrialde-tarteak zehaztuz lortzen dugun argazkiak ez du urtetik urtera alde handirik. Iruditzen zait eboluzioa atzematekotan denbora hartu beharko dugula.
Zerrenda horretan, zehaztu gabekoetan kopuru potoloa agertzen da, baina egin kontu barne dagoela edizio digitala, orrialdeka neurtzen ez dena.
Orrialdeak / Urtea |
2008 |
2009 |
2010 |
2011 |
2012 |
2013 |
2014 |
12 orrialde arte |
53 |
64 |
68 |
87 |
72 |
96 |
99 |
13 eta 48 bitartekoak |
650 |
531 |
446 |
465 |
456 |
456 |
425 |
49 eta 100 bitartekoak |
441 |
380 |
372 |
409 |
451 |
282 |
285 |
101 eta 200 bitartekoak |
651 |
593 |
491 |
558 |
478 |
430 |
427 |
201 eta 400 bitartekoak |
453 |
388 |
344 |
380 |
316 |
282 |
284 |
401 eta 600 bitartekoak |
103 |
86 |
67 |
63 |
58 |
53 |
51 |
600dik gora |
56 |
40 |
33 |
37 |
33 |
27 |
30 |
Kopurua zehaztu gabe |
190 |
281 |
290 |
247 |
141 |
196 |
509 |
Guztira |
2.597 |
2.363 |
2.111 |
2.246 |
2.005 |
1.822 |
2.110 |
Argitaratzaileen jarduna
Argitalpenaren aktoreen izaera, jatorria eta jarduna elkarrekin gurutzatu eta ezaugarriak identifikatuz ekingo diogu atal honi.
Ekoizle ugari
Tituluak |
Argitaratzaileak |
1 |
149 |
2-4 |
60 |
5-9 |
15 |
1 |
14 |
20-29 |
6 |
30-39 |
3 |
40-49 |
3 |
50-59 |
– |
60-69 |
– |
70-79 |
1 |
80-89 |
2 |
90-99 |
– |
100-149 |
3 |
150etik gora |
2 |
Ekoizleak mantendu egiten dira; hobeto esan, ekoizleen kopurua da mantentzen dena. Ekoizle nagusiek ere iraun egiten dute, baina badira sortu eta hil tarte txikiarekin egiten direnak.
Taula begiratuta begien bistakoa da atomizazioa eta, ondorioz, ahuldadea. Asko dira, erdia pasa, titulu bakarra argitara emandakoak: %57,7. Bost titulura iritsi ez direnak %81. Jar dezagun langa gorago: 20 titulura iritsi ez direnak %92 dira. Beraz, %8 bakarrik dira hogei titulu edo gehiago argitara eman dutenak, zehazki, 20 editore. Egia da, bestalde, aurten badirela bost 100dik gora ekoitzi dutenak, baina horietako hiru espainiarrak dira.
Azpimarratu beharrik ba al da euskal edizioak buztinezko zangoak dituela eta haizete batek sekulako txikizioa ekar lezakeela?
Argitaletxe nagusien ekoizpena: 1.226 titulu
Argitaletxea |
Nobedadeak |
Berrargitalpenak |
Titulu kopurua |
% |
Elkar |
160 |
170 |
330 |
15,6 |
Santillana-Zubia |
168 |
– |
168 |
8,– |
Anaya-Haritza |
71 |
62 |
133 |
6,3 |
Susaeta |
99 |
32 |
131 |
6,2 |
Ikaselkar |
15 |
100 |
115 |
5,4 |
Erein |
49 |
40 |
89 |
4,2 |
Ttarttalo |
76 |
12 |
88 |
4,1 |
Edelvives-Ibaizabal |
75 |
3 |
78 |
3,7 |
UEU |
48 |
– |
48 |
2,3 |
Edebé-Giltza |
21 |
25 |
46 |
2,2 |
Guztira |
782 |
444 |
1.226 |
58,– |
Beren beregi izendatu ditugu ekoizle ‘nagusi’, ezen eta ez handi, gurean ez baitago handirik nazioartekoekin alderaturik. Esan nahi baita, zifra absolutuetan gure tamaina ezin dela Espainiako edo Frantziakoarekin berdindu. Estatu espainiarreko ehun emankorrenen zerrendan, gure ordezkari bakarra agertzen da, Elkar, eta berori 36. postuan.
Inguruko editorialgintzatan bezala, gurean ere 10 argitaletxe nagusiek ekoizten dute uztaren zati handia, askotan handiena. Gurean, 2014ko ekoizpenean %58 zor zaie horiei.
Handienen multzo hori heterogeneoa da. Egia da gehienetan ikasmaterialek pisu handia dutela, batez ere indartsuenetan, baina ez da guztien kasua. Produkzio maila bera oso da desberdina: handienak 330 titulu ditu eta txikienak 46. Tituluen batez bestekoa 122,6 bada, batez besteko horren azpitik multzoko 6 argitaratzaile daude.
Diferentzia handiena, hala ere, jatorriak dakar. Erdiz erdi daude jatorri espainiarrekoak eta euskaldunak, bertokoak eta kanpokoak. Aipatu egingo dugu orain, eta gero sakondu.
Ama-etxea kanpoan daukaten bosten artean, hamar nagusiek ekoitzi dutenaren %45,4 ekoitzi dute beraiek, batez ere lehen edizioko lanak eta gutxiago berrargitalpena (%27,5). Irakaskuntza liburua landu dute bereziki.
Bertoko bosten produkzioa bederatzi puntu altuagoa da: %54,6; orekatuagoa da gaien tratamenduan, eta berrargitalpenak indar handia du (%72,5).
Argitaratzaileen tipologia
Argitaratzaile mota |
Ekoizleak |
Ekoizpena |
% |
Bertoko argitaletxe pribatu komertziala |
62 |
966 |
45,8 |
Kanpoko argitaletxeak |
43 |
753 |
35,7 |
Argitaratzaile publikoa |
43 |
115 |
5,5 |
Elkarte, talde, fundazio… |
74 |
113 |
5,3 |
Irakaskuntzakoa |
16 |
110 |
5,2 |
Besterik |
20 |
53 |
2,5 |
Urtero-urtero argitaratzaileen tipologia bera mantentzen dut. Bost multzo identifikatu ditugu, ustez badituztela aski osagai identifikagarri barrura begira, eta besteengandik bereizteko elementuak ere bai. Honela deskribatzen dugu multzo bakoitza:
- Lehen multzoari izenburu luzea jarri diogu: ‘bertoko argitaletxe pribatu komertziala’. Izan ere, lau ezaugarri dituzte multzo horretakoek: Euskal Herrian kokatzeaz gainera, berton dute erabakigunea; profesionalak edo joera horretakoak dira; merkatuan dihardute; pribatuak dira, enpresak edo antzekoak dira. Denetan lehena da hori, ohiko argitaletxeetatik hurbilena da: horietako batzuk argitaletxe peto-petoak dira, beste asko gutxiago, baina eman dezagun guztietan beren egitekoa edo misioa argitalpena dela.
- Bigarren multzoan jarri ditugu ‘kanpoko’ argitaletxeak. Sarri edo beti komatxoen artean markatu izan dut kanpokotasun hori, nahiz eta horietako askok hemen baduten filialen bat. Horien etxe nagusia euskal lurretatik kanpo kokatzen da, eta han dago erabakigunea, horra gakoa. Hori seinalatzea oso da garrantzizkoa, nolako materialekin lan egin duten kontuan hartuta.
- Hirugarren multzoan kokatzen direnak identifikatzeko errazak dira, erakundeak, edozein tamainatakoak izanda ere: gobernuak, albo erakundeak, udalak. Alegia, antolamendu politiko-administratiboetako erakundeak maila guztietan.
- Laugarren multzoan zerrenda luzea datorke, hor kokatzen baititugu elkarteak, fundazioak, taldeak…, hots, multzo guztiz heterogeneoa. Zer dute elkarrekin? Nahiz eta bere misioa ez izan, liburuak argitara eman dituzte.
- Irakaskuntzako alorrak unibertsitateak, publiko eta pribatu, eta eskolak hartzen ditu bere baitan.
- Eta ‘bestelakoak’, azkenik, egile editore eta beste.
Argitaratzaile mota bakoitzean zenbat diren eta zer lan egin duten biltzen du laukiak, ondoren azalduko denaren atariko bezala.
Bertoko argitaletxe pribatua
Ekoizleen %24 izanik, produkzioaren %45,8 egin dute. Produkzio horretan, nobedadeen %38,3 eta berredizioen %68,3 beroriena da. Berrargitalpena indargunea da horien produkzioan. Gai sailkapena multzo honetan da orekatuena, inolako zalantzarik gabe. Are gehiago: liburugintzak oro har daukan oreka maila editorial mota honi zor zaio.
Multzo honetan aurten ekoizpen maila altuena izan dutenak honako hauek dira: Elkar (330), Ikaselkar (115), Erein (89), Ttarttalo (88), Saure (31), Pamiela (30), Mezulari (20), Desclée de Brouwer (17), Denonartean (17), Elhuyar (16).
‘Kanpoko’ argitaratzaileak
Ekoizleen %16,5 dira eta produkzioan %35,7ko ekarpena egin dute. Nobedadeetan %37,3ko ekarpena egin dute, eta txikiagoa berrargitalpenetan. Horien gai sailkapenak desoreka handia islatzen du, haur eta gazteentzako eta ikasmaterialetako liburuez landa, deus gutxi jorratu baitute.
Hona indartsuenak: Santillana-Zubia (168), Anaya-Haritza (133), Susaeta (131), Edelvives-Ibaizabal (78), Edebé-Giltza (56), SM-Ikasmina (37), Editorial Edita (27), Bruño (24), Everest-Aizkorri (21), Vicens Vives (15).
Argitaratzaile publikoa
Ekoizleen %16,5 dira horiek ere, eta produkzioan %5,5eko ekarpena egin dute. Nobedadeetan dute duten indarra eta berrargitalpenetan deus ez. Ekimena galduz doan multzoa da, bai Eusko Jaurlaritzak eta bai aldundiek murriztu egin baitute liburugintza.
Ekoizleok lanik handiena giza eta gizarte zientzietako liburugintzan egin dute (%59), eta gero zientzietan (%12).
Hauek dira emankorrenak: Eusko Jaurlaritza eta bere erakundeak (33), Bizkaiko Foru Aldundia (18), Gipuzkoako Foru Aldundia (13) eta Arabako Foru Aldundia (7).
Erakunde publikoen argitalpenak hemen kontabilizatu ditugunak baino gehiago ere badira, ISBN gabe argitaratzen baitira asko. Horietako batzuk aintzat hartzen ditut webgunean publikatzen den fitxa bibliografikoan.
Elkarte, fundazio eta gisakoak
Ekoizleen %28,5 dira eta produkzioaren %5,3koa. Indar produktibo txikia. Lanik handiena giza eta gizarte liburuetan egin dute (%51,3). Berrargitalpenik gabeko liburugintza da, hiru titulu bakarrik. Ekoizleen aldetik multzorik handiena da; baina bere misioa liburugintza ez denez, normala da ekoizpen txikia izatea.
Hauena da lanik handiena, nahiz eta apala: Euskaltzaindia (8), Aranzadi (6), Eusko Ikaskuntza (5), Artium (5), ZTK (4).
Irakaskuntzakoak
Ekoizleen %6,2 dira, 16 eragile, eta produkzioan %5,2ko ekarpena egin dute. Nobedadeak dira ia guztiak.
Irakaskuntzako erakundeak bildu ditugu hemen, eta ez irakaskuntzarako liburuak ekoizten dituzten enpresak. Bestelakoak lirateke emaitzak enpresak hemen kontabilizatuko bagenitu, esaterako, Ikaselkar bat.
Hiru unibertsitate datoz aurrena: UEU (48), EHU (38) eta Deustuko Unibertsitatea (5).
Egile editore eta beste
Ekoizleen %7,7 dira eta produkzioan %2,5eko ekarpena egin dute. 25 egile editore daude multzo honetan.
Bertokoak eta kanpokoak merkatu berean
Ekoizpenaren sailkapena bertoko eta kanpokoen artean
Gaia/ |
Balio absolutuak |
% bertikalak |
% horizontalak |
||||||
Ekoizlea |
Bert. |
Kan. |
Gaine. |
Guzt. |
Bert. |
Kan. |
Bert. |
Kan. |
Gaine. |
Ekoizpen osoa |
966 |
745 |
399 |
2.110 |
100,– |
100,– |
45,7 |
35,3 |
19,– |
HI |
191 |
483 |
29 |
703 |
19,8 |
64,9 |
27,– |
69,– |
4,– |
HG |
350 |
237 |
22 |
609 |
36,2 |
31,8 |
57,5 |
39,– |
3,5 |
GG |
124 |
9 |
209 |
342 |
12,9 |
1,2 |
36,– |
2,5 |
61,5 |
HL |
251 |
5 |
40 |
296 |
26,– |
0,7 |
85,– |
1,7 |
13,3 |
AL |
39 |
7 |
34 |
80 |
4,– |
0,9 |
48,7 |
8,7 |
42,6 |
ZT |
6 |
4 |
59 |
69 |
0,6 |
0,5 |
8,5 |
5,8 |
85,7 |
Besterik |
5 |
– |
6 |
11 |
0,5 |
– |
45,5 |
– |
54,5 |
Argitaratzaileen tipologian bi editore mota nabarmentzen dira, jatorria, produkzioa, liburu mota eta merkatuko lehia gurutzatuz. Biak dira profesionalak, komertzialak, enpresak. Elkarrengandik gehien bereizten dituen aldagaia erabakigunea da. Bertokoek Euskal Herrian dute egoitza nagusia, eta besteek Euskal Herriko mugetatik at, estatu espainiarrean. Bien arteko alderaketa egingo dugu hemen, azterketatik kanpo utzita gainerako ekoizleak, izan publikoak, izan elkarteak edo bestelakoak izan.
Taulak egoki biltzen ditu aztergai ditugun gaiak. Batetik, ekoizpen orokorrean bakoitzaren produkzioa nola kokatzen den, gai sailetan ikusten da. Zenbaki absolutuetan emana dago hori. Ehunekoetara lerratuko gara ondoren. Zutikakoak eta etzanak daude ehunekoetan. Ehuneko bertikala editore mota bakoitzaren ekoizpenera mugatzen da, eta unibertso horretan bere uzta nola banatzen den agertzen du. Ehuneko horizontalak, aldiz, gai eremua hartzen du aztergaitzat, eta hor editore mota bakoitzak duen esku hartzea aztertu nahi du, kontuan izanda beste eragileak ere alboan daudela.
Errealitate beraren hiru irakurketa direla esan genezake.
Ekoizpen osoa
Bertokoak 62 eragile dira eta kanpokoak 43. Ekoizpenaren 45,7 osatu dute haiek, eta kanpokoek %35,3, 10 puntu gutxiago, baina ratio hobea dute: 17,3 versus 15,5. Gainerako eragileek (153) %18,9 ekoitzi dute. Horien produkzio ratioa asko aldentzen da aurrekoetatik: 2,6.
Aurreko datuek zera uzten dute garbi, liburugintzaren zati handi bat, oso esanguratsua gainera, Euskal Herritik kanpo mamitzen dela azken batean, nahiz eta berton izan filialak. Beste hark zioen bezala, etorri diren bezala joan daitezkeen kanpotarren esku dago produkzioaren zati handia, eta ez nolanahiko produkzio mota.
% bertikalak
Irakurketa bertikalak zer erakusten du?
Bertokoek egitura tematiko orekatuagoa daukate, sanoagoa, euskal kulturarekin konprometituagoa. Handiena, gauza jakina da, haur eta gazteei zuzendua literaturan eta ikasmaterialetan, %56, baina bada hortik kanpo ere bizitzarik. Helduen literaturan %26 ekoitzi dute eta %12,9 giza-gizarterako liburuetan.
Kanpokoen aukera tematikoa, ostera, bitan agortzen da, haur eta gazteentzako literaturan eta ikasmaterialetan. Euren produkzioaren %96,7 da hori (gogoratu bertokoenean %56 dela). Kanpokoen ekoizpenean huskeria da hortik kanpoko guztia: esaterako, %1,2 giza-gizartekoetan, eta ezin esanguratsuagoa literaturari ematen dioten (edo hobe, ematen ez dioten) garrantzia: %0,7, hau da, bost titulu.
% horizontalak
Irakurketa etzanak gai saila hartzen du azterketa-eremu, eta horretan bertokoek eta kanpokoek zer landu duten neurtzen du. Eta, noski, beraiek landu ez dutena gainerako ekoizleen pentzura joan da.
Bi gai eremutan gertatzen da bien esku hartze handiena, gazte literaturan eta ikasmaterialetan. Haur eta gazteentzako liburuetan, iaz ez bezala aurten, bertokoek dute kanpokoek baino indar handiagoa: %57,5 versus %39. Oso bestelakoa da hezkuntza eta irakaskuntza liburuetako egoera. Hor kanpokoek %69 ekoitzi dute eta bertokoek %27 bakarrik. Azken datu horrexek pizten dit niri alarma argi gorria.
Irakaskuntza liburuetan kanpokoek duten aldea sekulakoa da: 69 versus 27. Inori ez zaio ezkutatzen horren garrantzia, den materiala izanda. Azken aldion tartea handituz doa, bertokoen kontra.
Hezkuntza proiektu gehienak inportaziokoak direla jakiteak zer pentsaturik eman beharko lioke bati baino gehiagori. Hala iruditzen zait niri. Baina ez dakit beste inork horrela ikusten duen. Erremedia dezakeen inork, esan nahi dut.
Hori baino larriagoa da egoera, gainera. Euskarazko materialez bakarrik ari naiz hemen, baina erantsi horri erdal argitaletxe horiek berek gure eskoletan zabaltzen dituzten erdarazko testuak. Merkatuaren zer kuota daukaten ez dakit, baina ziur nago ez dela huskeria.
Amore emanda ote gaude? Ala enteratu ere egin gabe? Edota ez ikusiarena egiten dugu? Ez dakit zer den larriago. Kontua da ikuspegi ez-abertzale-ez-euskaltzalea dela nagusi gure haur eta gazteen hezkuntzako liburu askotan, gehienetan. Datuek hori diote.
Eskolaz eskola zabaltzen den ikasmaterialak ikus litezke horretaz jabetzeko, nola kontatzen den gure historia, nola agertzen den gure geografia, gure herria EAEra murriztua nola dagoen, euskararen estatusaren tratamendua zein den.
Testu horietan, Euskal Herriaren zatiketa administratibo-politikoa kontsakraturik gelditzen da, Espainian integratua eta Ipar Euskal Herria iraganeko edo desagertua.
Zaila da, horrela, euskal curriculum propio eta beregaina lortzea. Bizpahiru etxe daude hori beren beregi lantzen dutenak. Eta ikuspegi espainiarra zabaltzeko dozena. Aurreko urteetan egin dudan bezala gogoratu behar da indar erlazioa hemengoen kalterako dela. Ez dute baldintza beretan lan egiten. Haien merkatua zabala da, Espainiako autonomiak. Testu bera da harako eta honako, atal eta egokitzapen batzuk salbu. Bertokoek, aldiz, merkatu bakarra dute, txikia, eta haiekin konpartitu beharrekoa. Haiek itzulpenarekin edo moldaketarekin datozen bitartean, hemengoek aurre-prozesu guztiak antolatu eta finantzatu behar dituzte, ordea: sorkuntza intelektuala, grafismoa, ilustrazioa, ahaztu gabe pedagogi taldeen eta irakasleen prestakuntza. Dabid Goliatekin lehiatu beharrean da.
Egonkortzera doan errealitate horren aurrean, gustatuko litzaidake egoeraz jabetzea nola euskalgintza eta sektoreak (edizioa eta irakaskuntza) hala politikariak eta administrazioak.
Argitalpen digitala
- 2009 214 titulu
- 2010 227
- 2011 163
- 2012 103
- 2013 123
- 2014 468
Liburu elektronikoa bere bidea egiten ari da; ez agian aldarrikatu zen bezain azkar, baina ari da. Gure produkzioaren %22 digitala da, iaz %7ra iritsi ez zenean.
Jauzitzat har al daiteke aurtengoa, aurreko urtekoa hirukoiztu egin duelarik? Kuantitatiboki hartuta hala ematen du. Baina barrutik aztertuz gero, ez zait iruditzen hainbesterako denik. Zer da, bada, neurri handi batean digitalekoa? Editorialak meritu handiz beren funtsak sistematikoki digitalizatzen ari dira, baliabide ekonomikoen arabera urtean hainbesteko bat. Eta ekoizkin berri horrek ISBN berria du. Alde horretatik begiratuta, edizio digitalak, fase honetan bederen, distortsioa dakar liburugintza orokorrean, titulu kopurua puztu egiten baitu. Arreta jartzen ez bada, errealitatea birtual bihur daiteke, egiaz eta benetan ekoizpen intelektuala zein editoriala ez baita kopuru orokorrek aditzera ematen dutena. Labur esanda, titulu kopuruak aurten gora egin du, hain zuzen ere liburu digitalari esker; eta, nahiz eta guk nobedadetzat jo, nobedade bakarra euskarri aldaketa da. Metodologian aldaketak egitera eramango gaitu edizioaren errealitate berri horrek.
Zein mailatan daude estatuko gure auzokideak? Espainiako edizioan digitala %24,6 da, katalanean %17,6 eta gailegoan %26,6. Horra erreferentzia.
Eragile editatzaile nagusiak argitaletxe pribatu eta profesionalak dira, bertokoak eta kanpokoak, hurrenez hurren produkzioaren %43 eta %45ekin. Edizio akademikoaren esku hartzea %10 da, 10 bakarrik.
Hona editatzaile gorenak: Santillana-Zubia (160 titulu), Elkar (97), Jakin (46), UEU (39), Saure (31), Anaya (22), SM-Ikasmina (18).
Jakin argitaletxea 46 titulurekin agertzeak azalpen erraza du: alegia, edizio analogikoan argitaratu zirenak orain edizio elektronikoan jarri dituela webgunean, eta horiek ere bere ISBN propioa behar dutela.
Gaia / %bertikalak |
Digitala |
Analogikoa |
Giza/Gizarte |
18,8 |
15,5 |
Helduen literatura |
17,5 |
17,5 |
Aisia |
8,– |
2,5 |
Hezkuntza/Irakaskuntza |
45,5 |
30,– |
Haur/Gazte |
7,2 |
35,– |
Zientzia/Teknika |
2,7 |
3,4 |
Besterik |
0,3 |
0,6 |
Edizioaren zein azpisektoretan kokatzen da ekoizpen digitala?
Ondoko taulan bi argitalpen moten egitura tematikoa agertzen da, bakoitza bere zutabean irakurtzekoa.
Edizio digitalak hezkuntza azpisaila aukeratu du, analogikoak bezala, bestalde, baina proportzio handiagoan: %45,5 versus %33,5.
Digitalaren bigarren aukera bikoitza da, giza/gizarte zientzia (%18,8) eta helduen literatura (%17,5). Edizio analogikoak bi horien aurretik haur eta gazteentzako liburua jartzen du. Liburu mota hori, haur eta gazteentzako liburua, eta batez ere zientzia liburua, gutxi elikatu ditu edizio digitalak aurten.
Eskaintza editoriala
Era askotako agente editorialen kontua da edizioaren emaitza. Emaitza hori da eskaintza editorialari buruzko atal honetan arakatuko duguna, hainbat ezaugarri aztertuz, hala nola, titulu kopurua, egiletza linguistikoa eta kronologikoa. Eta hori, ez soilki urte bakarrean, baizik eta, fokua irekiz, 2000. urtetik gaurdainoko bilakaeran.
Eta hurrengo atalean mamira joko dugu, ekoizpen tematikora, gaien analisira.
2.110 titulu
Jaitsiera aipatuz hasi izan naiz azken bi urteotan. Aurten positiboa da notizia: 288 titulutan gora egin du kopuruak.
Baina, hara, igoera hori digitalari zor zaio, hor eman baita jauzia, eta ez paperari. Edizio analogikoak 54 unitate galdu ditu. Ez dakit aire berrien aurrerapena den hori, edo guztiz koiunturala. Denbora gehiago beharko dugu jakiteko.
Ondoko taulak azaltzen du hobekien esku arteko gaia, zein izan den, eta zein den gaur, edizio analogikoaren eta edizio digitalaren parte hartzea.
Urtea / Liburu mota |
Analogikoa |
Digitala |
Guztira |
2005 |
2.084 |
14 |
2.098 |
2006 |
1.869 |
4 |
1.873 |
2007 |
2.161 |
12 |
2.173 |
2008 |
2.507 |
90 |
2.597 |
2009 |
2.149 |
214 |
2.363 |
2010 |
1.884 |
227 |
2.111 |
2011 |
2.083 |
163 |
2.246 |
2012 |
1.902 |
103 |
2.005 |
2013 |
1.696 |
126 |
1.822 |
2014 |
1.642 |
468 |
2.110 |
Tituluen eboluzioa
Esan bezala, ez dugu urteko emaitza soilki aztertuko hemen, zabalago baizik, denboraren joana, eboluzioa, hain zuzen ere urteko uzta taxuz kokatzeko asmoz.
Eboluzioaren erreferentzia bi une jakinetan hartuko dugu, 2000. urtean (eboluzio-lerroa) eta aurreko urtean, 2013an (eboluzioaren indizea).
Tituluetan bezala, nobedadeetan eta berrargitalpenetan ere metodologia bera baliatuko dugu ondoko orrietan.
Tituluen eboluzio-lerroa
Mende berriaren hasieran baino 39 puntu gorago dago tituluen maila aurten, azken bi urteotan gertatu den beheranzko joera gainditurik. Urruti dago, hala ere, 2008an hartu zuen gailurretik. Aurretik eta atzetik izan dituen emaitzak ikusirik, hark ematen du salbuespena.
Tituluen eboluzioaren indizea
Aurtengo igoera ganorazkoa da: 15,8 puntu. Ea joera markatzen duen, zeren eta, 2011ko igoeratxoaren salbuespena tarteko, 2008tik aurrera dena izan baita jaitsiera. Aurtengo igoera, ez ahaztu, digitalari esker izan da.
Nobedadeak eta berrargitalpenak
Txanponaren bi aldeak bezala dira nobedadea eta berrargitalpena. Bata gabe besteak ez du existentziarik.
Bietan nagusi nobedadea da, lehen edizioa, kopuruz oparoena izateaz gainera sorkuntza ere badenez. Baina berrargitalpena ez da edizioaren aurpegi itsusia. Berredizioa liburuaren bigarren bizitza da eta, aldi berean, argitalgintzaren sostengua.
Lehen edizioan zer den euskaraz sortua eta zer euskarara ekarria bereiztea ere komeni da.
Aurtengo emaitzetan %75 da nobedade edo lehen edizio, eta %25 berredizio zein berrinprimaketa; hau da, 1.583 titulu dira lehenengoz inprimatu direnak (hobe esan, editatu direnak) eta 527 hainbatgarren aldiz argitaratuak.
Horietatik jatorrizkoak edo euskaraz sortuak %66 dira; eta itzulpenak edo euskarara ekarriak %34.
Ikusi dugu aurten %75 dela nobedadea eta %25 berrargitalpena, lautik bat. Azken 15 urteotako batez bestekoa apalxeagoa da nobedadeetan, %72,3, baina ez berrargitalpena, %27,7. Ez dakit bien arteko erlazioa egokia denentz, ez dakit. Nik neuk berredizioari garrantzi handi eta berezia ematen diot kultura baten normalizazioan. Herri bat irakurzale bihurtu nahi denean, edizio berriak, bizitza berriak eta desberdinak, formatu diferentetakoak, behar ditu. Edizio frantsesean berrargitalpenak pisu handia du. Eredu hori dut maite, eta ez titulu berrietan best seller-aren ametsa jarrita daukan edizioa.
Ohar metodologiko pare bat merezi du berredizioaren tratamenduak. Lehenak zerikusi zuzena du nire artxiboarekin: ez dut bereizten berrinprimaketa eta berrargitalpena. Eta bigarrenak teknologiarekin du zerikusia: teknologiaren aurrerapenari esker, argitaletxeak uneoro erabaki dezake berredizioa, kopuru oso txikitan egin eta premiei berehala erantzuteko moduan. Garai batean, ordea, titulu baten arrakasta aurreikusten zenean, tirada handia egin ohi zen eta biltegian gorde. Hori dela eta, gaurko bost ediziok agian ez du orduko baten adina ale osatzen askotan.
Nobedadeak
Nobedadeen eboluzio-lerroa
Nobedadeen pisua handia denez, horren eboluzio lerroa eta tituluena oso antzekoa da. Aurten 2000. urtean baino 48 puntu gehiago ditu edizio berriak.
Nobedadeen eboluzioaren indizea
Nobedadeen gorakada agerikoa da, 25,4 puntu, tituluena baino handiagoa, arrazoi sinple batengatik, berrargitalpena jaitsi egin delako. Hori bai, igoera hori liburu elektronikoari zor zaio oso-osorik.
Nobedadeen jatorrizko eta itzulitako liburuak
Bada auzi bat edizioa zeharkatzen duena, eta garai batean euskal argitalpenean eztabaidagai sutsua izan zena: nola baloratu behar den, alegia, jatorrizko liburuaren edo itzulitakoaren ekarpena, eta zein den bien arteko proportzio egokia.
Gurean, urterik gehienetan, hirutik bi jatorrizko liburuak eraman du, eta hirutik bat da itzulpena. Hori da taulak agerian uzten duena. Aurtengoa ere balio maila bertsuan kokatzen da.
Urtea |
Jatorrizkoa |
Itzulpena |
2000 |
70,4 |
29,6 |
2001 |
69,4 |
30,6 |
2002 |
67,5 |
32,5 |
2003 |
69,3 |
30,7 |
2004 |
73,– |
27,– |
2005 |
73,7 |
26,3 |
2006 |
66,4 |
33,6 |
2007 |
64,9 |
35,1 |
2008 |
61,1 |
38,9 |
2009 |
72,– |
28,– |
2010 |
65,5 |
34,5 |
2011 |
69,– |
31,– |
2012 |
62,– |
38,– |
2013 |
57,– |
43,– |
2014 |
66,– |
34,– |
Batez beste |
67,– |
33,– |
Jatorrizkoa
Jatorrizko liburuaren eboluzio-lerroa
Jatorrizko liburuak eboluzio nahikoa gorabeheratsua izan du, grafikoak azaltzen duenez.
Jatorrizko liburuaren eboluzioaren indizea
Iaz punturik baxuenean galduta zegoenez, 323 tituluren gorakadak 44,7 puntuko igoera egiten du. XXI. mendeko handiena da. Igoera hori erlatibizatzea komeniko da, jatorria hein handi batean liburu elektronikoan duelako eta testu horietako batzuk ez direlako sortu berriak, nahiz eta aurten jaso ISBN berria.
Itzulitakoa
Itzulitako liburuaren eboluzio-lerroa
Azken bizpahiru urteotako lerroan mantentzen da.
Itzulitako liburuaren eboluzioaren indizea
0,4ko galeratxo hori ezdeusa da, garrantzi gabea, aurreko urteetako igoeratxoak izan ziren bezalatsu.
Berrargitalpenak
Hona txanponaren beste aurpegia, nobedadeen atzealdea. Sektorearen kanpoko ikuspegiz aritzen diren zenbait iritziemailek bigarren mailakoa bailitzan hartzen dute berredizioa, eta ez da horrela. Liburugintzaren ekosisteman bera da egonkortasuna dakarrena eta ekarpen soziokulturala bermatzen duena.
Berrargitalpenaren eboluzio-lerroa
Nabarmen ez baina badaramatza hiru urte tituluak galduz. Indarra galtzen ari ote?
Berrargitalpenaren eboluzioaren indizea
5,9 puntu galdu ditu, eta hirugarren urtea jarraian kolore beltza du zutabeak.
Berrargitalpenaren mailaketa
Berrargitalpenen maila
Lehen argitaraldia………………………………..1.583 titulu
Bigarren argitaraldia……………………………129
Hirugarren argitaraldia…………………………56
Laugarren argitaraldia……………………………70
Bosgarren argitaraldia……………………………38
Seigarren argitaraldia…………………………..40
Zazpigarren argitaraldia………………………….33
Zortzigarren argitaraldia………………………….24
Bederatzigarren argitaraldia…………………….15
Hamar argitaraldi edo gehiago………………….122
Gogora dezagun lehen argitaraldiak 1.583 titulu bildu dituela, eta ikusi berria dugu berrargitalpena %25 dela, 527 titulu. Berrargitaratu diren tituluen kopurua aukeran txikiegia bada ere, berrargitalpenaren mailaketak baikortasun punttu bat eman diezaguke. Ez baitu garrantzi bera, nire ustetan, lehen ediziotik bigarrenera igarotzeak eta, esate baterako, berrogeigarrenetik berrogeita batgarrenera. Editorialgintza egonkortua dagoen seinale dira bigarren edizioaz gainera goragoko mailatan egiten diren argitaraldiak. Hamar argitaraldi edo gehiago, gure kasuan, 122 tituluk lortu dute.
Hamar argitaraldi eta gehiago
10. argitaraldia
Ahaztuen mendekua | Ladron Arana, Alberto |
Han goitik itsasoa ikusten da | Gabiria, Julen |
Kale gorrian | Swindells, Robert |
Mendaroko txokolatea | Irasizabal, Iñaki |
Musika airean | Jaio, Karmele |
Nora ez dakizun hori | Jimenez, Irati |
Suminaren estrategia | Morillo, Fernando |
Euskara 4. Lehen Hezkuntza. Koadernoa (País Vasco, Navarra) | Piko, Biotza eta beste |
Ilargiaren eztula | Santisteban, Karlos |
Kandinskyren tradizioa | Saizarbitoria, Ramon |
Matematika 5 – Lan-koadernoa 9 (Txanela). Lehen Hezkuntza | Goñi, Jesus Mari |
Matematika 5 – Lan-koadernoa 10 (Txanela). Lehen Hezkuntza | Goñi, Jesus Mari |
Matematika 5. Baga Biga (Txanela). Lehen Hezkuntza | Goñi, Jesus Mari |
Matematika 6 – Lan-koadernoa 11 (Txanela). Lehen Hezkuntza | Goñi, Jesus Mari |
Matematika 6. Baga Biga (Txanela). Lehen Hezkuntza | Goñi, Jesus Mari |
11. argitaraldia
Euskara 4 – Lan-koadernoa 7 (Txanela). Lehen Hezkuntza | Askoren artean |
Euskara 4 – Lan-koadernoa 8 (Txanela). Lehen Hezkuntza | Askoren artean |
Galtzerdi suizida | Landa, Mariasun |
Ikaslearen liburua 3 (Material globalizatua) (Txanela). Lehen Hezkuntza (8 liburuxka) | Saenz, Maite eta beste |
Ikaslearen liburua 4 (Material globalizatua) (Txanela). Lehen Hezkuntza (7 liburuxka) | Saenz, Maite eta beste |
Ispiluen gainean lotan | Sierra i Fabra, Jordi |
Munduari itzulia 18 ipuinetan | Irusta, Antton |
Palestina, zure mina | Bilbao, Begoña |
Euskara eta Literatura 3-1 (Ostadar berria). DBH. 2. zikloa | Aldasoro, Mikele eta beste |
Euskara eta Literatura 3-2 (Ostadar berria). DBH. 2. zikloa | Aldasoro, Mikele eta beste |
Euskara eta Literatura 3-3 (Ostadar berria). DBH. 2. zikloa | Aldasoro, Mikele eta beste |
Euskara eta Literatura 3-4 (Ostadar berria). DBH. 2. zikloa | Aldasoro, Mikele eta beste |
Kaixo! Manual de conversación castellano-euskara | Knörr, Garikoitz |
Matematika 4 – Lan-koadernoa 8 (Txanela). Lehen Hezkuntza | Goñi, Jesus Mari |
Material globalizatua 2. Lehen Hezkuntza. Ikaslearen liburua (9 liburuxka) [1. unitatea. Zein txikia jaio nintzen! – 2. unitatea. Nolako txabola! – 3. unitatea. Boga-boga marinela! – 4. unitatea. Hamar, bederatzi, zortzi, zazpi, sei! – 5. unitatea. Makina matxuratuta!, goazen mekanikariarengana! – 6. unitatea. Gora Gutenberg! Gora Marconi! – 7. unitatea. Goazen mendira! – 8. unitatea. Amaiera da hasiera! – 9. Material osagarria 2] | Oiarbide, Josi eta beste |
Musika 2 – Lan-koadernoa 2 (Txanela). Lehen Hezkuntza | Aizarna, Kontxi eta beste |
Musika 3 – Lan-koadernoa 3 (Txanela). Lehen Hezkuntza | Aizarna, Kontxi eta beste |
Vivace 1. LH | Atance, Javier eta beste |
12. argitaraldia
Aulki-jokoa | Alberdi, Uxue |
Euskara 1 – Lan-koadernoa 1 (Txanela). Lehen Hezkuntza | Saenz, Maite eta beste |
Euskara 1 – Lan-koadernoa 2 (Txanela). Lehen Hezkuntza | Saenz, Maite eta beste |
Irakurgaiak 1 (Txanela). Lehen Hezkuntza | Askoren artean |
Irakurgaiak 2 (Txanela). Lehen Hezkuntza | Saenz, Maite eta beste |
Matematika 4. Baga Biga (Txanela). Lehen Hezkuntza | Goñi, Jesus Mari |
Crescendo 1 eta 2. DBH. Jardueretan koadernoak (País Vasco) | Pascual, Pilar |
Euskara 2 – Lan-koadernoa 3 (Txanela). Lehen Hezkuntza | Oiarbide, Josi eta beste |
Euskara 2. Lehen Hezkuntza (País Vasco, Navarra) | Piko, Biotza eta beste |
Euskara 3 – Lan-koadernoa 5 (Txanela). Lehen Hezkuntza | Barrena, Saionara eta beste |
Euskara 3 – Lan-koadernoa 6 (Txanela). Lehen Hezkuntza | Barrena, Saionara eta beste |
Izar-malkoak | Morillo, Fernando |
Marketinaren oinarriak | Kotler, Philip eta beste |
Matematika 3 – Lan-koadernoa 5 (Txanela). Lehen Hezkuntza | Goñi, Jesus Mari |
Matematika 3. Baga Biga (Txanela). Lehen Hezkuntza | Goñi, Jesus Mari |
Matematika 4 – Lan-koadernoa 7 (Txanela). Lehen Hezkuntza | Goñi, Jesus Mari |
Vivace 3. LH | Atance, Javier |
13. argitaraldia
Euskara 2 – Lan-koadernoa 4 (Txanela). Lehen Hezkuntza | Oiarbide, Josi eta beste |
Ikaslearen liburua 1 (Material globalizatua) (Txanela). Lehen Hezkuntza (10 liburuxka) | Saenz, Maite eta beste |
Matematika 2. Baga Biga (Txanela). Lehen Hezkuntza | Goñi, Jesus Mari |
Musika 1 – Lan-koadernoa 1 (Txanela). Lehen Hezkuntza | Xirula Mirula |
Suzko zapatak eta haizezko sandaliak | Wölfel, Ursula |
Izar-malkoak | Morillo, Fernando |
Matematika 1 – Lan-koadernoa 1 (Txanela). Lehen Hezkuntza | Goñi, Jesus Mari |
Matematika 1 – Lan-koadernoa 2 (Txanela). Lehen Hezkuntza | Goñi, Jesus Mari |
Matematika 1. Baga Biga (Txanela). Lehen Hezkuntza. 1. zikloa | Goñi, Jesus Mari |
Matematika 2 – Lan-koadernoa 3 (Txanela). Lehen Hezkuntza | Goñi, Jesus Mari |
Matematika 2 – Lan-koadernoa 4 (Txanela). Lehen Hezkuntza | Goñi, Jesus Mari |
Matematika 3 – Lan-koadernoa 6 (Txanela). Lehen Hezkuntza | Goñi, Jesus Mari |
Urtxintxa. Ipuinak (Ikaslearen karpeta 1 – Urtxintxa 5 urte). 1. Gulliver Liliputen | Murua, Mitxel |
Urtxintxa. Ipuinak (Ikaslearen karpeta 1 – Urtxintxa 5 urte). 3. Olentzeroren oparia | Saenz, Maite |
Urtxintxa. Ipuinak (Ikaslearen karpeta 3 – Urtxintxa 3 urte). 10. Azenario erraldoia | Ormazabal, Joxantonio |
Urtxintxa. Ipuinak (Ikaslearen karpeta 3 – Urtxintxa 4 urte). 9. Hansel eta Gretel | Murua, Mitxel |
Urtxintxa. Ipuinak (Ikaslearen karpeta 3 – Urtxintxa 5 urte). 8. Babarrun ale magikoak | Ormazabal, Joxantonio |
14. argitaraldia
Behin batean – Idazketa 3 (LH) | Olabarri, Miren eta beste |
Hamabost zauri | Jaio, Karmele |
Ingeles bat etxean | Nöstlinger, Christine |
Obsexuen kluba | Mendiguren Elizegi, Xabier |
Crescendo 1 eta 2. DBH (País Vasco) | Pascual, Pilar |
Ezekiel | Osoro, Jasone |
Urtxintxa. Ipuinak (Ikaslearen karpeta 1 – Urtxintxa 5 urte). 2. Artzain gezurtia | Ormazabal, Joxantonio |
Urtxintxa. Ipuinak (Ikaslearen karpeta 2 – Urtxintxa 3 urte). 5. Izei txikia | Ormazabal, Joxantonio |
Urtxintxa. Ipuinak (Ikaslearen karpeta 2 – Urtxintxa 3 urte). 6. Ehunzango kaskarina | Ormazabal, Joxantonio |
Urtxintxa. Ipuinak (Ikaslearen karpeta 2 – Urtxintxa 3 urte). 7. Bi indiar txiki inauterietan | Ormazabal, Joxantonio |
Urtxintxa. Ipuinak (Ikaslearen karpeta 2 – Urtxintxa 4 urte). 8. Martin Txiki eta Basajaunak | Murua, Mitxel |
Urtxintxa. Ipuinak (Ikaslearen karpeta 2 – Urtxintxa 5 urte). 4. Makilakixki | Ormazabal, Joxantonio |
Urtxintxa. Ipuinak (Ikaslearen karpeta 2 – Urtxintxa 5 urte). 5. Ahatetxo itsusia | Murua, Mitxel |
Urtxintxa. Ipuinak (Ikaslearen karpeta 2 – Urtxintxa 5 urte). 6. Ziripot eta Miel Otxin | Murua, Mitxel |
Urtxintxa. Ipuinak (Ikaslearen karpeta 2 – Urtxintxa 5 urte). 7. Erraldoi berekoia | Murua, Mitxel |
Urtxintxa. Ipuinak (Ikaslearen karpeta 3 – Urtxintxa 4 urte). 11. Jon zikinen anaia | Murua, Mitxel |
15. argitaraldia
Erinias taberna | Ormaetxea, Amaia |
Ezekiel | Osoro, Jasone |
Urtxintxa. Ipuinak (Ikaslearen karpeta 1 – Urtxintxa 3 urte). 1. Arroxali | Ormazabal, Joxantonio |
Urtxintxa. Ipuinak (Ikaslearen karpeta 1 – Urtxintxa 3 urte). 2. Hiru txerrikumeak | Ormazabal, Joxantonio |
Urtxintxa. Ipuinak (Ikaslearen karpeta 1 – Urtxintxa 3 urte). 3. Txanogorritxo | Ormazabal, Joxantonio |
Urtxintxa. Ipuinak (Ikaslearen karpeta 1 – Urtxintxa 3 urte). 4. Ametsak airean | Zugazagasti, Arantza eta beste |
Urtxintxa. Ipuinak (Ikaslearen karpeta 1 – Urtxintxa 4 urte). 1. Koxmeren gezurrak | Ormazabal, Joxantonio |
Urtxintxa. Ipuinak (Ikaslearen karpeta 1 – Urtxintxa 4 urte). 2. Inurria eta txirrita | Murua, Mitxel |
Urtxintxa. Ipuinak (Ikaslearen karpeta 1 – Urtxintxa 4 urte). 3. Zazpi antxumeak | Murua, Mitxel |
Urtxintxa. Ipuinak (Ikaslearen karpeta 2 – Urtxintxa 4 urte). 5. Mari Kanela | Murua, Mitxel |
Urtxintxa. Ipuinak (Ikaslearen karpeta 2 – Urtxintxa 4 urte). 6. Bi anaiak eta sorginak | Murua, Mitxel |
Urtxintxa. Ipuinak (Ikaslearen karpeta 2 – Urtxintxa 4 urte). 7. Lehoia eta kilkerra | Ormazabal, Joxantonio |
16. argitaraldia
Behin batean – Idazketa 1 (LH) | Olabarri, Miren eta beste |
Behin batean – Idazketa 2 (LH) | Olabarri, Miren eta beste |
100 metro | Saizarbitoria, Ramon |
Ezekiel | Osoro, Jasone |
Ipuin batean bezala | Irigoien, Joan Mari |
Urtebete itsasargian | Meabe, Miren Agur |
Zigarrotxoa ahoz aho | Kazabon, Antton |
17. argitaraldia
Ezekiel | Osoro, Jasone |
18. argitaraldia
Arotzaren eskuak | Ladron Arana, Alberto |
Ezekiel | Osoro, Jasone |
19. argitaraldia
Arotzaren eskuak | Ladron Arana, Alberto |
Maite zaitut | McIver, Nick |
Ortzadarra sutan | Morillo, Fernando |
Londresen nago aitonarekin | Iturralde, Joxemari |
20. argitaraldia
Amaren eskuak | Jaio, Karmele |
Ezer baino lehen | Iturbe, Arantxa |
21. argitaraldia
Amaren eskuak | Jaio, Karmele |
Pernando amezketarra | Ormazabal, Joxantonio |
23. argitaraldia
SPrako tranbia | Elorriaga, Unai |
24. argitaraldia
SPrako tranbia | Elorriaga, Unai |
25. argitaraldia
Irakasle alu bat | Mendiguren Elizegi, Xabier |
26. argitaraldia
Eskubeltz taldearen abenturak | Press, Hans Jürgen |
29. argitaraldia
Kittano | Ormazabal, Joxantonio |
33. argitaraldia
Connemara gure bihotzetan | Gabiria, Julen |
41. argitaraldia
110. Street-eko geltokia | Zabaleta Urkiola, Iñaki |
43. argitaraldia
Ostegunak | Arretxe, Jon |
Hamar argitaraldi edo gehiago izan duten tituluak nola kokatzen diren edizioka azalduko dugu orain. Hiru gorenak hogeita hamahirutik gora daude, bada zerbait. Zerrendatik desagertu egin da Kutsidazu bidea, Ixabel, argitaratzen zuen Alberdania desagertzearekin batera.
Uste izatekoa da hauek guztiak eskola zirkuituan integratuta egongo direla.
Hamargarren argitaraldia ……………….16 titulu
Hamaikagarren argitaraldia ……………..18
Hamabigarren argitaraldia ………………17
Hamahirugarren argitaraldia …………….17
Hamalaugarren argitaraldia ……………..16
Hamabosgarren argitaraldia ……………..12
Hamaseigarren argitaraldia………………7
Hamazazpigarren argitaraldia ……………1
Hamazortzigarren argitaraldia……………2
Hemeretzigarren argitaraldia…………….4
Hogeigarren argitaraldia………………..2
Hogeita batgarren argitaraldia…………..2
Hogeita hirugarren argitaraldia………….1
Hogeita laugarren argitaraldia…………..1
Hogeita bosgarren argitaraldia…………..1
Hogeita seigarren argitaraldia…………..1
Hogeita bederatzigarren argitaraldia……..1
Eta hiru gorenak hauek dira:
- Hogeita hamahirugarren argitaraldia: Julen Gabiriaren Connemara gure bihotzetan.
- Berrogeita batgarren argitaraldia: Iñaki Zabaleta Urkiolaren 110. Street-eko geltokia.
- Eta berrogeita hirugarren argitaraldia: Jon Arretxeren Ostegunak.
Urte bereko berrargitalpenak
1/2 edizioak
Erraiak | Sarriugarte, Danele |
Ez zen diruagatik | Jaka, Ana |
Hitzak min | Telletxea, Ana |
Inon ez, inoiz ez | Zaldua, Iban |
Lasai, ez da ezer gertatzen | Malagon, Ana |
Orpoz orpo | Prat |
Paradisu zinemak | Arrizabalaga, Aritz |
PostIndependentzia. HanIzanikHonaGara | Calzada, Igor |
San Ferminetan Lesakan | Andueza, John |
Tunelak, izarak, mozorroak eta bafleak | Martinez, Josu |
1/2/3 edizioak
Egiari zor | Madariaga, Julen |
2/3 edizioak
Ekialdeko mamuak | Arretxe, Jon |
Irakurketa eta idazketa koadernoa 9 | Imaz, Lurdes |
3/4 edizioak
19 kamera | Arretxe, Jon |
Irakurketa eta idazketa koadernoa 4 | Imaz, Lurdes |
4/5 edizioak
Irakurketa eta idazketa koadernoa 3 | Imaz, Lurdes |
4/5/6 edizioak
Larunbatean Bukowskin | Andueza, John |
5/6 edizioak
Ezekiel nora ezean | Osoro, Jasone |
Irakurketa eta idazketa koadernoa 7 | Imaz, Lurdes |
Irakurketa eta idazketa koadernoa 8 | Imaz, Lurdes |
Irurac bat | De Pedro, Jokin |
5/6/7 edizioak
Gaizki ateratako argazkia | Neuschäfer, M. |
6/7 edizioak
Irakurketa eta idazketa koadernoa 2 | Imaz, Lurdes |
Irakurketa eta idazketa koadernoa 5 | Imaz, Lurdes |
Irakurketa eta idazketa koadernoa 6 | Imaz, Lurdes |
Kea ur gainean | Zaldua, Iban |
Seximenduz | Morillo, Fernando |
7/8 edizioak
Irakurketa eta idazketa koadernoa 1 | Imaz, Lurdes |
9/10 edizioak
Ahaztuen mendekua | Ladron Arana, Alberto |
Musika airean | Jaio, Karmele |
12/13 edizioak
Izar-malkoak | Morillo, Fernando |
14/15/16/17/18 edizioak
Ezekiel | Osoro, Jasone |
18/19 edizioak
Arotzaren eskuak | Ladron Arana, Alberto |
20/21 edizioak
Amaren eskuak | Jaio, Karmele |
23/24 edizioak
SPrako tranbia | Elorriaga, Unai |
Titulu errepikatuak
5 edizio
Ezekiel | 14/15/16/17/18 |
3 edizio
Egiari zor | 1/2/3 |
Larunbatean Bukowskin | 4/5/6 |
Gaizki ateratako argazkia | 5/6/7 |
2 edizio
Erraiak | 1/2 |
Ez zen diruagatik | 1/2 |
Hitzak min | 1/2 |
Inon ez, inoiz ez | 1/2 |
Lasai, ez da ezer gertatzen | 1/2 |
Orpoz orpo | 1/2 |
Paradisu zinemak | 1/2 |
PostIndependentzia. HanIzanikHonaGara | 1/2 |
San Ferminetan Lesakan | 1/2 |
Ekialdeko mamuak | 2/3 |
Irakurketa eta idazketa koadernoa 9 | 2/3 |
19 kamera | 3/4 |
Irakurketa eta idazketa koadernoa 4 | 3/4 |
Irakurketa eta idazketa koadernoa 3 | 4/5 |
Ezekiel nora ezean | 5/6 |
Irakurketa eta idazketa koadernoa 7 | 5/6 |
Irakurketa eta idazketa koadernoa 8 | 5/6 |
Irurac bat | 5/6 |
Irakurketa eta idazketa koadernoa 2 | 6/7 |
Irakurketa eta idazketa koadernoa 5 | 6/7 |
Irakurketa eta idazketa koadernoa 6 | 6/7 |
Kea ur gainean | 6/7 |
Seximenduz | 6/7 |
Irakurketa eta idazketa koadernoa 1 | 7/8 |
Ahaztuen mendekua | 9/10 |
Musika airean | 9/10 |
Izar-malkoak | 12/13 |
Arotzaren eskuak | 18/19 |
Amaren eskuak | 20/21 |
SPrako tranbia | 23/24 |
2014an bi argitaraldi hogeita hamaika tituluk izan dute; horietako hamar aurrenekotik bigarrenera pasatu dira, baina badira oso goi mailan daudenak ere.
Urte berean hiru edizio izan dituztenak hiru izan dira: Egiari zor, Larunbatean Bukowskin eta Gaizki ateratako argazkia.
Bost edizio urte berean izan duenik ere bada, Jasone Osororen Ezekiel.
Ekoizpen tematikoa
Zer idatzi den aztertzen dugun hirugarren atal honetan, zortzi sail bereizten ditugu urtero: 1) hezkuntza eta irakaskuntzako liburuak; 2) haur eta gazteentzako liburuak; 3) giza eta gizarte zientzietako liburuak; 4) helduen literatur liburuak; 5) zientzia eta teknika alorretako liburuak; 6) aisia liburuak; 7) orotarikoak; 8) erlijio liburuak. Horra zortziak, baina horietako sei jorratuko ditugu hemen, sei hornituenak.
Azpisektore horiek banan-banan arakatuko ditugu, baina on da hasieran ikuspegi globala ematea. Helburu hori dute hurrengo grafiko eta laukiak.
Gai multzoa |
Zenbaki absolutuak |
% |
2014/2000 |
Hezkuntza/Irakaskuntza |
703 |
33,5 |
+ 38,– |
Haur eta gazteentzako liburuak |
609 |
29,– |
+ 64,– |
Giza/Gizarte zientziak |
342 |
16,– |
+ 33,6 |
Helduen literatura |
296 |
14,– |
+ 15,6 |
Zientzia/Teknika |
69 |
3,– |
+ 17,– |
Azpisektore horiek banaka aztertzeko orduan, lauki batean bildu ditugu horietako bakoitzaren ezaugarri eta aldagai nagusitxoenak, eta ez aurtengoak bakarrik, azken sei urteetara hedatu baitugu ikuspegi bera. Hauek dira aldagaiak: titulu eta orrialde kopuruak, noski, baina baita ere gaiaren pisua ekoizpenean, urte arteko eboluzioa, nobedadeetako itzulpena, berrargitalpenak eta liburuaren tamaina.
Alderaketa pare bat
Askotan sortzen da galdera: gure ekoizpen eredu hau homologagarria da, ala geurea bakarrik? Konparaketa zeinekin egiten den, informazioa ere halakoa jasotzen da.
Arrazoi askogatik gure hurbilenak katalanak eta gailegoak dira. Gure liburugintza haienekin kontrastatuta, geurea kokatzeko laguntza jaso dezakegu.
Gai multzoa |
Euskara |
Katalana |
Gailegoa |
HI |
33,5 |
25,4 |
39,3 |
HG |
29,– |
22,9 |
20,5 |
GG |
16,– |
25,4 |
13,3 |
HL |
14,– |
16,2 |
23,3 |
Guztira |
90,9 |
90,9 |
96,4 |
Taula hori bertikalean irakurriz interpretatzekoa da, esan nahi baita zutabean agertzen diren balioak zutabeko liburugintzaren baitan ulertu behar direla, albokoekin gurutzatu gabe.
Badira antzekotasunak hiruron artean. Hasteko, hirurotan lau gai eremu nagusiak berberak dira, nahiz eta ez ordena berean eta indar berdinez. Gure kasuan, ekoizpenaren %92,5 sartzen da liburu mota horietan; katalanen kasuan, pixka bat gutxiago: %90,9; eta gailegoenean da gehiena: %96,4.
Produkzio mota honek herri baten premiak eta lehentasunak islatzen ditu. Ez da kasualitatea izango hiruron bat etortzea hezkuntza liburuaren kokapenari dagokionez: hirurontzat du lehentasuna. Bestetan ere ez gabiltza urruti, batez ere katalanak eta gu. Azpimarra daiteke, bide batez, katalanen egitura tematikoak dirudiela orekatuena.
Gai multzoa |
Joan Mari Torrealdai |
Precisa / Conecta |
PEEL |
HG |
29,– |
28,– |
55,1 |
HL |
14,– |
13,2 |
9,1 |
HI |
33,5 |
46,8 |
16,4 |
GG |
16,– |
12,– |
– |
Guztira |
92,5 |
100,– |
80,6 |
Tituluen kasuan bezala, liburuen muin tematikoa banaka sakondu aurretik, erreferentziatzat hartu ditugun hiru iturburuetara sartu-irten bat eginen dugu. Zera ikusteko, ea barne sailkapena nola egituratua duten.
Horra datuak: Conecta eta niretzat hezkuntza liburuak du lehentasuna, nahiz eta pisu oso desberdinarekin, ikusten denez. PEELen ustez, euskaraz gehien argitaratu haur eta gazteentzako liburua egiten da. Lau gai sailen pisua niretzat %92,5 da, eta Conectarentzat ehuneko ehun; eta txikiena PEELentzat, %80,6 bakarrik (egia esan, giza eta gizarte liburua ez dute emaitzetan aipatu horiek, deskuidoz edo). Haur eta gazteentzako literaturaren eta ikasmaterialen batuketak ere ez du proportzio bera mantentzen. Niretzat %62,5 da liburu mota horren pisua, eta Conecta eta PEELentzat dezente gehiago: %74,8 eta %71,5, hurrenez hurren.
Informazioa inguratzeko orduan gure jokamoldea zein den gorago azaldu dut. Ziurragoa da gure metodologia gaien sailkapenean, irizpide berbera mantenduz pertsona bakar batek kokatzen baititu gai sailean tituluak; eta beste bietan, aldiz, informazio emaile bakoitzak erabakitzen du berea, auskalo zein irizpiderekin.
Hezkuntza eta irakaskuntza: 703 titulu
2010 |
2011 |
2012 |
2013 |
2014 |
|
Hezkuntza/Irakaskuntza |
525 |
725 |
727 |
533 |
703 |
Ekoizpenaren % |
24,3 |
32,– |
36,– |
29,– |
33,5 |
Urtetik urtera %Δ |
–34,3 |
38,1 |
0,3 |
–26,7 |
31,9 |
Itzulpenen % (1. edizioan) |
17,7 |
17,– |
21,5 |
27,– |
12,3 |
Berrargitalpenen % |
43,4 |
37,– |
45,– |
49,5 |
38,7 |
Orrialde kopurua |
63.272 |
87.908 |
88.162 |
65.651 |
61.054 |
Orrialde kopurua liburuko |
120,5 |
121,2 |
121,2 |
128,7 |
124,6 |
Liburu gehien alor honetan publikatu da, 703 titulu, eta horrek ekoizpenaren %33,5 egiten du.
Hazi egin da aurten, 170 titulu gehiago.
Lehen edizioko itzulpenaren pisua %12,3 da.
Ez zait iruditzen egiazko datua. Formalki bai, baina egiazki ez. Itzulpenaren pisua hamaika aldiz handiagoa dela konbentziturik nago. Sail honetan kokatzen da erdal jatorriko editorialen produkzio gehiena. Liburu mota hori proportzio handi-handi batean, eta batzuetan osoki, erdarazkoaren itzulpena da, hemengo filialetan txertatzen zaizkion egokitzapen eta moldaketekin osatua. Baina liburu askotan ez da inon agertzen itzulpenaren arrastorik, liburuaren fitxa teknikoan ezkutatu egiten da, merkatu arazoengatik suposa daiteke, baimen administratiboengatik ez bada behintzat. Kontua da liburu hori euskal jatorriko liburutzat ematen dela osoki, baina egia besterik da.
Irakaskuntzaren eboluzio-lerroa
Grafikoak erakusten duen eboluzio gorabeheratsu horrek zer esan nahi duen ez dakit seguru, baina liburu motari lotua egon daiteke: ekipotan prestatzen dira liburu horiek denboran luze, hori bateko; eta besteko, erabaki politiko-administratiboen eragin zuzena dute; eta azkenik, merkatu kautiboan dihardute.
Irakaskuntzaren eboluzioaren indizea
Indizeak urteko hazkundearen handia seinalatzen du: 31,9 puntukoa.
Barne sailkapena
Lehentasunak merkatuak markatzen ditu hemen, beste inon baino gehiago.
Ezaugarri berak edo berdintsuak ditu urteroko argazki honek: lehen hezkuntzaren gorentasuna, urrutira DBH, eta gero enparauak.
Didaktika. Pedagogia. Orientabideak………4,2
Hezkuntzaren antolakuntza…………………….0,9
Haur eskola. Oinarrizko irakaskuntza………17,2
Lehen Hezkuntza………………………………….51,5
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza………….23,–
Besterik……………………………………………….3,2
%100
Haur eta gazteentzako argitalpenak: 609 titulu
2010 |
2011 |
2012 |
2013 |
2014 |
|
Haur/Gazte |
603 |
648 |
575 |
604 |
609 |
Ekoizpenaren % |
28,– |
29,– |
28,5 |
33,– |
29,– |
Urtetik urtera %Δ |
11,8 |
7,4 |
–11,– |
5,– |
0,8 |
Itzulpenen % (1. edizioan) |
59,5 |
66,– |
75,– |
79,– |
63,– |
Berrargitalpenen % |
30,5 |
38,– |
34,– |
34,– |
27,5 |
Orrialde kopurua |
45.267 |
48.307 |
43.421 |
46.519 |
39.564 |
Orrialde kopurua liburuko |
75 |
74,5 |
75,5 |
78,5 |
68,8 |
Azpisail honetako 609 titulu horiek %29ko pisua hartzen dute ekoizpenean. Bigarrena da zerrendan, irakaskuntzaren ondoren, iazko lehen maila galduta.
Mantendu egin da aurten, 5 unitate soilik igota.
Itzulpenak tradizionalki pisua handia du liburu mota honetan: %63. Euskal idazleek ez dutelako abastorik ematen izan daiteke, edo erdaretan promozionaturik datozen tituluek arrakasta errazagoa dutelako. Ez dakit esanguratsua den, baina berrargitalpenean ez du indar bera izan itzulitako liburuak (%46). Jatorrizko euskal liburuak berrargitaratzeko proportzio hobea duela esan nahiko luke datu horrek. Berrargitalpena, egia esan, ez da liburu tipo honetan espero daitekeen bezain handia: %27,5. Merkatua nekez berritzen delako adierazlea ote?
Haur eta gazte liburuaren eboluzio-lerroa
Perspektiba pixka batekin ikusita, hazi baino mantendu egiten dela esan nahiko luke grafikoak.
Haur eta gazte liburuaren eboluzioaren indizea
Jada esana duguna, ezdeusa dela hazkundea.
Giza eta gizarte zientziak: 342 titulu
2010 |
2011 |
2012 |
2013 |
2014 |
|
Giza/Gizarte |
403 |
362 |
270 |
243 |
342 |
Ekoizpenaren % |
19,– |
16,– |
13,5 |
13,5 |
16,– |
Urtetik urtera %Δ |
–13,– |
–10,2 |
–25,4 |
–10,– |
40,7 |
Itzulpenen % (1. edizioan) |
24,3 |
19,– |
27,5 |
21,– |
23,3 |
Berrargitalpenen % |
6,9 |
7,– |
9,– |
7,5 |
4,7 |
Orrialde kopurua |
85.225 |
74.803 |
53.543 |
46.498 |
57.703 |
Orrialde kopurua liburuko |
211,4 |
206,6 |
198,3 |
220,3 |
227,1 |
342 titulu horiek hirugarren lekuan jartzen dute liburu mota hau, %16ko pisuarekin.
Hazi egin da aurten, 99 titulu gehiago.
Itzulpen askorik ez du, %23,3; beraz, produkzio propioa da nagusi. Ez du berrargitalpenik, ia batere ez, %4,7 besterik ez, zoritxarrez. Horixe da liburu mota honek azaleko erroak dituela adierazten duen seinalea.
Giza eta gizarte liburuaren eboluzio-lerroa
Hazkundea izan duela egia da, baina ez da gauza handia baldin eta kontuan hartzen badugu sei urtetan etengabeko jaitsaldia izan duela. Euskarazko edizioa euskal gizartearen isla baldin bada, liburu mota honen bizitza eskasak ez du irudi onik zabaltzen. Gizarte normalizatu baten termometro balioa duela esango nuke. Liburu mota hau gutxi ekoitzi eta gutxi irakurtzeak gure gizartearen egoera diglosikoa salatzen duelakoan nago.
Giza eta gizarte liburuaren eboluzioaren indizea
Indizeak igoera handia markatzen du, 40,7 puntu, aurtengo liburu sail guztietan handiena. Baina arestian aipatu dugun iragan hurbil beltza ederki bistaratzen du grafikoak bost zutabe beltz horien bidez.
Barne sailkapena
Filosofia eta psikologia…………………………….13,1
Soziologia. Estatistika. Politika. Ekonomia…20,3
Zuzenbidea. Administrazioa……………………..7,3
Etnologia. Etnografia……………………………….3,8
Edertia……………………………………………………17,8
Filologia. Hizkuntzalaritza………………………..18,2
Geografia. Historia……………………………..19,5
%100
Sail honek bere baitan dituen zazpi azpisail horietan ekoizpena banatzen dugularik jabetzen da bat zein den txikia produkzioa hedadura hagitz zabala duen eremu honetarako. Azpisailik hornituenak lau dira, eta 60-70 tituluz elikatzen da bakoitza.
Helduen literatura: 296 titulu
2010 |
2011 |
2012 |
2013 |
2014 |
|
Helduen literatura |
295 |
302 |
267 |
254 |
296 |
Ekoizpenaren % |
14,5 |
13,5 |
13,5 |
14,– |
14,– |
Urtetik urtera %Δ |
–23,2 |
2,4 |
–11,6 |
–4,9 |
16,5 |
Itzulpenen % (1. edizioan) |
16,5 |
23,– |
24,– |
25,5 |
29,3 |
Berrargitalpenen % |
24,3 |
21,– |
21,7 |
24,5 |
21,6 |
Orrialde kopurua |
41.346 |
50.292 |
48.531 |
42.992 |
43.819 |
Orrialde kopurua liburuko |
140,1 |
166,5 |
181,9 |
187,7 |
204,7 |
Sail honetako 296 tituluen pisua %14 da, iaz bezainbatekoa proportzionalki, baina zenbaki absolutuetan 42 titulu gehiago.
Itzuli diren literatur liburu berriak %29,3 dira, 68 titulu.
Espero zitekeenaren bestaldera, %21,6 bakarrik berrargitaratzen da, 64 titulu. Literaturaren kontsumoa salatzen du horrek, ez dela horren handia nahiz eta irenslea izan. Gutxik asko kontsumitzen bide dute, eta titulu gutxi batzuek berrargitalpen ugari bide dituzte. Eta merkatu berririk, ari al da sortzen merkatu berririk?
Literaturaren eboluzio-lerroa
Liburu mota honek ez du hegaldi luzekoen altuerarik hartzen. 2000ko mailatik ez dago oso gora, 15,6 puntu ez besterik.
Literaturaren eboluzioaren indizea
16,5 puntutan hobetu da, baina iaz 2000ko zorutik behera egon denez, apenas den urrats esanguratsua.
Generoka
Eleberria. Ipuina……………………………………………74,3
Olerkia ……………………………………………………15,3
Antzerkia ………………………………………………….1,3
Herri literatura. Bertsoa ……………………………………1,7
Literaturaren teoria, azterketa eta historia …………..3,7
Besterik …………………………………………………..3,7
%100
Beti bezala, narratibak du lehoiaren zatia: %74,3. Sekulako atzerapenarekin dator olerkia bigarren lekuan: %15,3. Dozenara iristen ez den ekoizpena dute gainerakoek.
Gainerakoak
Kokagune honetan, zientzia eta teknika eta aisiako alorrekoez gainera, erlijiokoak eta orotarikoak sartu ohi ditugu, baina espresuki aurkeztu aurreneko biak aurkezten ditugu soilki, tamainagatik.
Zientzia eta teknika: 69 titulu
2010 |
2011 |
2012 |
2013 |
2014 |
|
Zientzia/Teknika |
173 |
112 |
83 |
86 |
69 |
Ekoizpenaren % |
8,6 |
5,– |
4,– |
4,5 |
3,– |
Urtetik urtera %Δ |
23,6 |
–35,– |
–25,9 |
3,6 |
–19,7 |
Itzulpenen % (1. edizioan) |
29,5 |
18,– |
28,– |
18,5 |
27,– |
Berrargitalpenen % |
4,6 |
13,– |
10,8 |
5,8 |
8,7 |
Orrialde kopurua |
19.845 |
15.375 |
12.690 |
10.339 |
12.663 |
Orrialde kopurua liburuko |
114,7 |
137,2 |
1152,8 |
137,8 |
226,1 |
69 tituluk ezin pisu handirik eman ekoizpenean; %3. Oso jaitsita dago sail hau, ez dakit zergatik. Ematen du korrontearen aurkako noranzkoan goazela. Produkzioa gero eta txikiagoa eta berrargitalpenik gabea, 6 titulu guztira. Antza denez, euskalgintzaren ahulezia sozialaren beste adibide bat da hori.
Zientzia zehatzak. Natur zientziak …………………..36,2
Medikuntza ……………………………………………….23,2
Ingeniaritza. Teknologia ………………………………..20,3
Zientzia eta teknika aplikatuak. Industria ……………20,3
%100
Lau azpisailetan bereizi dugu produkzioa, eta, ikus daitekeenez, modu nabarmenean ez bada ere, zientzia zehatz eta naturazkoetara lerratzen da joera. Produkzioa txikia da, txikiegia, baina orekatua.
Zientzia eta teknikaren eboluzio-lerroa
Azken urteotako eboluzioak ez dakar gauza onik. Aurten 17 titulu galdu ditu. Eta okerrago dena, 2010etik hona 104 titulu galdu ditu.
Aisia liburuak: 80 titulu
Musika …………………………………………………….16,3
Argazkia …………………………………………….13,7
Jolasa. Jokoa. Kirola. Atletismoa …………………11,7
Ikuskizunak (antzerkia, zinema…) …………………10,–
Kiosko literatura. Aisia ……………………………..48,7
%100
Hitz gutxitan esanda, aisia liburuak indar gutxi du, 80 titulu eta %3,8ko pisua. Bere ahulezia ez da kuantitatiboa bakarrik: erdia baino gehiago (%55) itzulpena da, eta ia ez dauka berrargitalpenik.
Liburu mota hau euskaraz barik erdaraz kontsumitzeak uste dut gure gizartearen diglosia adierazten duela. Horrek ere bai.
2014ko liburuak: gai sailkapena
Sailak | Zenb. abs. | % |
---|---|---|
0. OROTARIKOAK | 643 | 30,6 |
Zientzia eta kulturaren oinarri orokorrak. Bibliografia. Katalogoak. Bibliotekonomia. Entziklopediak. Kazetaritza. Museoak |
34 | 1,6 |
Haur eta gazteentzako argitalpenak | 609 | 33,– |
1. FILOSOFIA | 45 | 2,1 |
Metafisika. Ontologia. Estetika. Filosofia sistemak. Psikologia. Logika. Etika | 45 | 2,1 |
2. ERLIJIOA. TEOLOGIA | 7 | 0,3 |
Berezko teologia. Biblia. Kristologia. Mariologia. Teologia morala. Liturgia. Pastoral teologia. Eliza. Kristauez besteko erlijioak |
7 | 0,3 |
3. GIZARTE ZIENTZIAK | 810 | 38,4 |
Soziologia. Estatistika. Demografia. Politika. Ekonomia. Zuzenbidea. Herri administrazioa. Gizarte laguntza. Etnologia |
107 | 5,1 |
Hezkuntza. Irakaskuntza. Heziketa. Pedagogia | 703 | 33,3 |
5. ZIENTZIA HUTSAK. ZIENTZIA ZEHATZAK ETA NATURALAK | 25 | 1,2 |
Matematikak. Astronomia. Fisika. Kimika. Geologia. Metereologia. Paleontologia. Biologia. Botanika. Zoologia |
25 | 1,2 |
6. ZIENTZIA APLIKATUAK. MEDIKUNTZA. TEKNIKA | 44 | 2,1 |
Medikuntza. Ingeniaritza. Teknika. Nekazaritza. Basogintza. Zooteknia. Etxeko ekonomia. Industria. Zenbait industria eta lanbide. Eraikuntza. Sukaldaritza |
44 | 2,1 |
7. EDERTIA. JOLASAK. KIROLAK | 94 | 4,4 |
Edertia. Estetika. Hirigintza. Arkitektura. Eskultura. Marrazketa. Margogintza. Argazkigintza. Musika |
85 | 4,– |
Jostaldiak. Jolas eta jokoak. Kirolak | 9 | 0,4 |
8. FILOLOGIA. LITERATURA | 358 | 16,9 |
Hizkuntzalaritza. Filologia | 62 | 2,9 |
Literatura. Literatur generoak | 296 | 14,– |
9. BIOGRAFIA. KONDAIRA. GEOGRAFIA | 84 | 4,– |
Biografiak | 27 | 1,3 |
Kondaira.Geografia | 57 | 1,5 |
GUZTIRA | 2.110 | 100 |