Liburugintza
2013ko liburugintza
Azterketa
Euskal liburugintza 2013
Joan Mari Torrealdai
2013ko lege gordailuz 1.822 titulu dira euskaraz argitara emanak, nobedade izan, berrargitalpen izan, eta izan analogiko edo digital. Aurreko urtean baino 183 titulu gutxiago argitaratu dira aurten; eta 2012an ere titulu kopurua 241 jaitsi zela kontuan izanda, bi urtetan 424 titulu gutxiago ekoiztu dira. Titulutan 9 puntu jaitsi da ekoizpena, baina orrialdetan gehiago: 12,5 puntu; bestela esan, 32.000 orrialde gutxiago. Jaitsiera, beraz, begien bistakoa da.
Liburu analogikoa %93 da. Pisu gutxi du argitalpen digitalak, eta agian ez da hori txarrena, baizik eta ez duela joera jakin bat adierazten, bertan egonkortu eta garatzeko moduan. Oso sakabanatua dago gai sailetan: giza-gizarte zientzietan du indar gehientxoena, gero literaturan eta ondoren aisia liburuetan eta irakaskuntzan.
Kopuru orokorretik %69 nobedade dira, titulu berri; eta gainerakoak berrargitalpen dira (berredizio zein berrargitalpen, egia esan), %31. Non gauzatu da jaitsiera? Berdin antzean gertatu da bietan, nobedadeetan eta berrargitaratuetan (8,7 vs 10). Azpimarratzekotan, zera seinalatu beharko genuke, nobedadeen barruko jaitsiera jatorrizko liburuetan izan dela osorik eta batere ez itzulitakoetan.
Gaien eremuan ere, hau da, ekoizpen tematikoan, badira nobedadeak aurten. Ohikoa izan da hezkuntza liburua lehen postuan agertzea, urtea joan eta urtea etorri halaxe gertatu baita, salbuespen gutxirekin. Aurten, aldiz, haur eta gazteentzako liburuak hartu du nagusitasuna, %33rekin. Alde dezentea atera dio bigarrenari, hain zuzen ere ikasmaterialei: %29. Zein doan aurretik eta zein atzetik kontuan hartu gabe, bietan gazte jendea baitago jopuntuan, populazio horretarako zuzentzen da ekoizpen osoaren %62, aurreko urteetan baino gutxixeago. Helduen literaturak ere aurrea hartu dio giza edo gizarte zientzien liburu motari, baina ez literaturak gora egin duelako, giza eta gizarte alorrekoa jaitsi egin delako baizik. Biak jaitsi dira, baina literatura gutxiago. Ekoizpenaren %14 da literatura; eta giza-gizarte zientzietakoa %13,5.
Ekoizpena jaitsi da, baina ekoizleen kopurua ez: 161 ekoizlek esku hartu du 2013an. Daukagun produkziorako ekoizle asko, gehiegi, nahiz eta inor ez dagoen sobera. Zertan esanik ez, horietako asko liburu bakarrekoak dira. Ekoizleetan klase askotakoak daude: bertoko eta kanpokoak, elkarte eta talde, udalak eta goragoko erakundeak, irakaskuntzakoak, egile editoreak.
Irakurle ohartuak berehala antzemango du aurtengo aurkezpen honek baduela formalki aldaketarik.
Begien aurreko testu hau aldizkarirako landu dugu, ohikoa baino laburragoa, eta bertan bildu dugu azterketaren giharra, bizkarrezurra, liburugintzaren ildo nagusien errepasoa.
Giharra eta mamia, azterketa osorik alegia, gure webgunean emango dugu luze eta zabal, xehetasun guztiz. Webgunean agertzen da, hortaz, aurreko urteetan paperean agertu izan den azterketa oso-osorik, hau da, eskuarteko testu hau eta honi erantsiko zaizkion gainerako atalak, ez bakoitza bere aldetik baizik eta integratuta.
Metodologia eta bibliografia
Hasteko eta behin, esan behar da urtero-urtero arazo bera konstatatzen dudala: batzuen eta besteen ekoizpenaren zifrak ez datoz bat, estatistikak egiteko orduan. Hiru informazio emaile nagusi ditugu: PEEL (Panorámica de la edición española de libros), Euskadiko Editoreen Elkartearentzat Precisa/Conectak egin ohi duen lana eta nik neuk Jakinen egiten dudan hau. Hurrengo atalean agertzen dira hiru zutabetan urteroko kopuruak. Azken hamalau urteotako datuak agertzen dira zutabez zutabe, eta badira diferentziak. Nire zutabean, guztira, 27.770 da hamalau urteotako tituluen kopurua; Conectak 2.138 gutxiago ematen ditu (25.632); eta nik baino 4.353 gutxiago PEELek (23.417).
Iturburu desberdinetatik jasotzen dugu informazioa: Precisa/Conectari elkarteko editoreek ematen diote informazioa, baina ez fitxa bibliografikoa. ISBNk bai, horrek bibliografia jasotzen du, baina bidaltzen zaiona bakarrik. Berak, bere aldetik, ez du informaziorik biltzen, ez kontrastatzen.
Gure kasuan oso bestela jokatzen dugu, era askotara, jomuga ere beste bat baita, hots, ez estatistika edo azterketa ekonomikoa, baizik eta lan bibliografikoa.
Lan bibliografikoak bi atal nagusi ditu: azterketa (oraintxe abiatu dugun hau) eta horren aurretik bilketa. Informazioaren bila ibili ohi gara, eta ez iturburu bakarrean. Hona 2013ko emaitzak nola inguratu ditugun:
- Argitaletxeen eskutik kopuru osoaren %32 lortu dugu.
- Liburutegien bidez (bereziki Koldo Mitxelena eta Donostiako Udal Liburutegia) %18.
- ISBN eta ELSNko fitxategiak aztertuz informazioaren %37,5 inguratu dugu.
- Internetetik %12,5.
Harrigarri gerta dakioke norbaiti hainbeste lekutatik informazioa erdietsi beharra. Neuri ere bai, eta uste dut hori bera badela gure editorialgintzaren argazkia: liburu argitaratzaile asko ez dira ez editorial ez profesional. Bere burua profesionaltzat daukaten batzuek (ez noa izenik ematera) ez dute informaziorik ematen ISBNri ez bada, eta kanpoko argitaletxe askok Madrilen dute lege gordailua. Bestela esan, informatzaile bakarra argitaletxea duenak jai du.
Bilaketa eta bilketa horren emaitza bere osoan Jakinen webgunean kontsulta daiteke. Azterketarako aintzat hartu ditugun tituluak baino gehiago daude han: hemen ISBN daukatenak bakarrik aztertu ditugu, baina badira beste asko nortasun agiri hori gabe ere liburu direnak. Eduki aldetik interesgarri diren ISBN gabekoak ere zerrendan erantsi ditugu, hortaz; arrazoi bategatik edo besteagatik interesgarriak direlako.
XXI. mendeko tituluak eta orrialdeak
Ondoko taulari aurreko lerroetan egin diogu aipamena. Nori berea, hor doa hiru zutabetan XXI. mendeko ekoizpena titulutan: alegia, 14 urtetan, gure kalkuluetan, guztira 27.770 titulu argitaratu dira; 25.632 titulu Conectakoen ustez; eta 23.417 PEELren arabera. Eskaileran behera bezala, 2.000 titulu jaitsiz doa batetik bestera.
Iturria |
PEEL |
Precisa / Conecta |
Joan Mari Torrealdai |
2000 |
1.425 |
1.589 |
1.519 |
2001 |
1.326 |
1.621 |
1.488 |
2002 |
1.342 |
1.588 |
1.667 |
2003 |
1.487 |
1.576 |
1.949 |
2004 |
1.904 |
1.584 |
1.859 |
2005 |
1.793 |
2.094 |
2.098 |
2006 |
1.525 |
1.710 |
1.873 |
2007 |
1.552 |
2.009 |
2.173 |
2008 |
2.156 |
2.094 |
2.597 |
2009 |
2.040 |
2.022 |
2.363 |
2010 |
1.852 |
2.006 |
2.111 |
2011 |
1.809 |
1.942 |
2.246 |
2012 |
1.810 |
1.985 |
2.005 |
2013 |
1.396 |
1.812 |
1.822 |
Orrialde kopuruak
Tituluen eboluzioa aztertuz ez da agortzen ekoizpenaren informazio kuantitatiboa Orrialdetan ere neurtzen da ekoizpena, noski. Tituluen kopuruak, kopuru soilak, ez baitu nahitaez adierazten ekoizpen intelektuala kuantitatiboki handiago edo txikiagoa den.
Orrialdeak / Urtea |
2007 |
2008 |
2009 |
2010 |
2011 |
2012 |
Orrialdeak guztira |
318.382 |
369.662 |
312.475 |
267.239 |
291.815 |
256.172 |
Urtetik urtera %Δ |
24,27 |
16,11 |
–15,47 |
–14,48 |
9,20 |
–12,21 |
Batez beste liburuko |
147,33 |
147,45 |
145,40 |
141,85 |
140,09 |
134,69 |
2013. urteari dagokionez, zein da egoera? Guztira 224.130 orrialde inprimatu dira. Gutxi edo asko den ez dakit, baina bai aurreko urtean baino 12,51 puntu gutxiago dela, alegia, 32.000 orrialde gutxiago. Gaitz erdi hori bakarrik balitz, bi urte lehenago beste 35.643 orrialde galdu izan ez balira. Bistan da ekoizpenak beherabidea hartua duela aspaldi honetan, zortzi bat urte bai.
Urteko liburuaren batez besteko orrialde tamaina, aldiz, jaitsi ordez mantendu egin da: 137,84 da liburuko batez bestea.
Batez besteko horren gainetik bi liburu mota daude argi eta garbi: Giza/gizarte zientzietako liburua (191 orrialde) eta helduen literatura (169 orrialde). Zehatzago esan, literatur liburuan narratiba da goitik dagoena (183 orrialde), baina ez olerkia (135,5).
Batez bestekoaren langaren azpitik daude beste hauek: haur/gazte liburua (77 orrialde), Zientzi/teknika liburua (120 orrialde), eta hezkuntza/irakaskuntzako liburu mota. Hemen ere badira ñabardurak eta diferentziak: lehen hezkuntzako liburua da txikiena (106 orrialde), gero haur hezkuntzakoa (115 orrialde). DBHkoa, aldiz, potoloagoa da, eta honek batez bestekoaren langa gainditu egiten du (188 orrialde).
Errealitate beraren beste ikuspuntu bat, liburuak orrialde tarteka banaturik atzeman dezakegu. Joera luzeagoa ikusi beharko litzateke hemen, urte askotako alderaketa egin eta gero. Urtero orrialde kopuru orokorra apaltzeak liburu meheagoen joera ote dakar? Azken urteotako datuekin ez da joera garbi bat atzematen, aurten, esate baterako, 200 orrialde baino gutxiagoko liburuen aurreko urtearekiko proportzioa jaitsi egin da, (iaz: 72,6; aurten, 69,3).
Orrialdeak / Urtea |
2008 |
2009 |
2010 |
2011 |
2012 |
2013 |
12 orrialde arte |
53 |
64 |
68 |
87 |
72 |
96 |
13 eta 48 bitartekoak |
650 |
531 |
446 |
465 |
456 |
456 |
49 eta 100 bitartekoak |
441 |
380 |
372 |
409 |
451 |
282 |
101 eta 200 bitartekoak |
651 |
593 |
491 |
558 |
478 |
430 |
201 eta 400 bitartekoak |
453 |
388 |
344 |
380 |
316 |
282 |
401 eta 600 bitartekoak |
103 |
86 |
67 |
63 |
58 |
53 |
600dik gora |
56 |
40 |
33 |
37 |
33 |
27 |
Kopurua zehaztu gabe |
190 |
281 |
290 |
247 |
141 |
196 |
Guztira |
2.597 |
2.363 |
2.111 |
2.246 |
2.005 |
1.822 |
Argitaratzaileen jarduna
Ekoizle edo argitaratzaileen izaerari eta jardunari buruzko hainbat zertzelada bilduko ditugu hemen.
Ekoizle ugari: 261
Titulutan eta orrialdetan jaitsi egin da produkzioa, baina ez ekoizletan.
Urtero errepikatzen da, eta gauza jakina da argitaratzaileak ugari direla. 2013an 161 eragilek ekoitzi dituzte 1.822 titulu. Ez da uzta handia hainbesteren artean egiteko, ezta?
Tituluak |
Argitaratzaileak |
1 |
161 |
2-4 |
56 |
5-9 |
16 |
10-19 |
11 |
20-29 |
3 |
30-39 |
1 |
40-49 |
2 |
50-59 |
2 |
60-69 |
1 |
70-79 |
4 |
80-89 |
1 |
90-99 |
0 |
100-149 |
1 |
150etik gora |
2 |
Taula horrek argitzen du errealitatea. Ekoizle gehien-gehienak titulu bakarrekoak dira: %61,6 dira titulu bakarreko editoreak, eta azpimarratzea komeni da, euskal edizioaren ahuldadea frogatzeko. Hurrengo eskailera maila ere ez da altua. Hau da, bost titulura iristen ez direnak, guztira, 217 editore dira, %83. Antza denez, urteko 20 tituluk markatuko luke editoreen arteko ekoizpenaren langa garrantzitsua. Hala, 20 titulutik gora urtean editoreen %6,5ek bakarrik ekoizten du, 17 editorek. Beste guztiek, hots, %93,5ek edo 244 argitaratzailek, 20 titulu baino gutxiago atera dute 2013an. Urtero seinalatu izan dut gure produkzioaren ahulezia dela atomizazioa. Gainera, 20 titulutik behera ateratzen duten 244 horien eta 100 titulutik gora ateratzen duten hiru bakar horien tarteko erdiko mailako editoreen presentzia eskasa da, eskasegia. Oreka falta hori ere seinalatzekoa da.
Argitaletxe nagusien ekoizpena: 970 titulu
Aitzin ohar gisa, esan behar da inguruko kulturekin alderatuta argitaletxe handi-handirik ez dagoela Euskal Herrian. Ehundik gora titulu 2013an argitara emandakoak hiru dira bakarrik, batera zenbatuta lehen edizioa eta berrargitalpena zein berrinprimaketa.
Lehen hamar horietan, bestalde, produkzioaren aldetik alde nabariak daude, 217 titulutik 56ra baitoa aldea. Esan dezadan, zehazte aldera, edizio pribatua soilki kontsideratzen dugula hemen.
Hamar nagusi horiek ekoizpen osoaren %53 ekoitzi dute, iaz baino gutxixeago: puntu eta erdi, edo 123 titulu gutxiago.
Azken urteotan egonkortzen ari da multzo honetako kideen osaera. Bertoko eta kanpokoen artekoaz ari naiz. Iaz bezala, aurten hamarretik sei dira etxe nagusia kanpoan dutenak, Espainiako estatuan, alegia. Hamarren segidakoak, hain zuzen ere, hamaikagarrena eta hamabigarrena ere, kanpokoak dira: Susaeta eta Vicens Vives.
Horrela, bada, iaz bezala aurten, bitan banatzen da hamarreko multzo hori. Bertokoak: Elkar, Ikaselkar, Erein eta Ttarttalo; eta kanpokoak: Edelvives-Ibaizabal, Anaya-Haritza, Santillana-Zubia, Edebé-Giltza, Everest-Aizkorri eta Bruño.
Eta nola banatzen da hamarren arteko produkzioa? %51 vs %49 kanpotarren alde. Esanguratsua da, badenez, kanpokoak bertokoen gainetik egotea ekoizpenean, hain zuzen ere alde batekoak eta bestekoak editorial peto-petoak direnean. Euskalgintzaren imajinarioan ez da ohikoa irudi hori. Iruditzen zait euskaltzalea ez dagoela enteratuta ere.
Goragoko maila hartzen du kopuruetan (eta garrantzian!) bien arteko aldeak liburu mota jakin batzuetan. Produkzioaren kopuruan bertokoen gainetik kanpokoa agertzea datu kuantitatibo soila izan daiteke. Ala ez. Nire ustez ez da, nagusitasun hori non mamitzen den kontuan hartuta, non eta euskalgintzaren birprodukzioan halako eragina eta pisua duten alorretan gertatzen baita: ikasmaterialetan eta gazteen liburuetan.
Gero sakonago aztertuko badugu ere, aurrera dezagun: haur eta gazteentzako liburuetan, kanpokoek %54 ekoitzi dute, eta bertokoek %46; eta batez ere: hezkuntza eta irakaskuntza liburuetan, kanpoko profesionalek %60 ekoitzi dute eta bertoko editore profesionalek %32,6 (gainerako %7,4 hori profesional ez diren bertoko ekoizleen esku dago).
Argitaletxea |
Nobedadeak |
Berrargitalpenak |
Titulu kopurua |
% |
Elkar |
81 |
136 |
217 |
11,9 |
Edelvives-Ibaizabal |
117 |
35 |
152 |
8,3 |
Ikaselkar |
11 |
110 |
121 |
6,6 |
Anaya-Haritza |
6 |
75 |
81 |
4,4 |
Bruño |
60 |
15 |
75 |
4,1 |
Erein |
47 |
28 |
75 |
4,1 |
Everest-Aizkorri |
44 |
26 |
70 |
3,8 |
Ttarttalo |
61 |
3 |
64 |
3,5 |
Santillana-Zubia |
59 |
0 |
59 |
3,2 |
Edebé-Giltza |
18 |
38 |
56 |
3,1 |
Guztira |
504 |
466 |
970 |
53,– |
Argitaratzaileen tipologia
Argitaratzaile mota |
Ekoizleak |
Ekoizpena |
% |
Bertoko argitaletxe pribatu komertziala |
56 |
751 |
41,2 |
Kanpoko argitaletxeak |
42 |
664 |
37,4 |
Argitaratzaile publikoa |
39 |
90 |
5,– |
Elkarte, talde, fundazio… |
69 |
112 |
6,2 |
Irakaskuntzakoa |
14 |
144 |
8,– |
Besterik |
22 |
57 |
2,2 |
Egunen batean liburu ekoizleen zerrenda osoa, izen eta produkzio, argitaratu beharko dut. Horrela ikusiko litzateke zein den heterogeneoa, heterogeneoa indarrez, jatorriz, gizarte kokapenez, izaeraz, helburuz. Horietako batzuek elkarrekin zer duten ere asmatzen ez da beti erraza.
Nolabaiteko homogeneotasunaren bila, bospasei multzo eratu ditugu.
- Lehen multzoari izenburu luzea jarri diogu: «bertoko argitaletxe pribatu komertziala». Izan ere, lau ezaugarri dituzte multzo horretakoek: Euskal Herrian kokatzeaz gainera, berton dute erabakigunea; profesionalak edo joera horretakoak dira; merkatuan dihardute; pribatuak dira, enpresak edo antzekoak dira. Denetan lehena da hori, ohiko argitaletxeetatik hurbilena da: horietako batzuk argitaletxe peto-petoak dira, beste asko gutxiago, baina eman dezagun guztietan beren egitekoa edo misioa argitalpena dela.
- Bigarren multzoan jarri ditugu «kanpoko» argitaletxeak. Sarri edo beti komatxoen artean markatu izan dut kanpokotasun hori, nahiz eta horietako askok hemen baduten filialen bat. Horien etxe nagusia euskal lurretatik kanpo kokatzen da, eta han dago erabakigunea, horra gakoa. Hori seinalatzea oso da garrantzizkoa, nolako materialekin lan egin duten kontuan hartuta.
- Hirugarren multzoan kokatzen direnak identifikatzeko errazak dira, erakundeak, edozein tamainatakoak izanda ere: gobernuak, albo erakundeak, udalak. Alegia, antolamendu politiko-administratiboetako erakundeak maila guztietan.
- Laugarren multzoan zerrenda luzea datorke, hor kokatzen baititugu elkarteak, fundazioak, taldeak…, hots, multzo guztiz heterogeneoa. Zer dute elkarrekin? Nahiz eta bere misioa ez izan, liburuak argitara eman dituzte.
- Irakaskuntzako alorrak unibertsitateak, publiko eta pribatu, eta eskolak hartzen ditu bere baitan.
- Eta «bestelakoak», azkenik, egile editore eta beste.
Laukian informazio hori guztia laburbildurik dago, argitaratzaile multzo bakoitzaren ondoan ematen baitira ekoizle kopurua, titulu kopurua eta multzo bakoitzaren pisua edo indarra ekoizpen osoan.
Argitaletxe eta argitaratzaile horien lana zabalxeago azalduko dugu segidan.
Bertoko argitaletxe pribatua
Ekoizpen osoaren %41,2 argitaletxe hauei zor zaie, nobedadeen 33,5 eta batez ere berrargitalpenaren %54,4. Ekoizle hauei zor zaie, gainera, ekoizpenik orekatuena.
56 argitaratzaile kokatu ditugu hemen, eta lehen hamarrak hauek dira: Elkar (217 titulu), Ikaselkar (121), Erein (75), Ttarttalo (64), Pamiela (25), Hiria (24), Mezulari (20), Saure (16), Elhuyar (14), Susa (9). Zertan esanik ez da gainerako argitaratzaileek oro ekoizpen eskasa dutela, nahiz eta guk argitaletxetzat hartu hemen. Agian berrikusi egin beharko dugu zerrenda, azpisailkapen gehiagorekin edo.
‘Kanpoko’ argitaratzaileak
42 argitaletxe dira eta produkzioaren %17,3 ekoitzi dute 2013an, aurreko urtean bezala. Aurrekoekin alderatuz, bertokoekin, alegia, diferentziak nabarmenak dira: haiek kopuruz gehiago dira (56 vs 42) baina batez ere produkzio ahalmenean dira indartsuago (%41,2 vs 17,3). Alde kualitatibo handiena, ordea, ez dago hor, baizik eta baten eta bestearen liburugintza egituraren oreka/desorekan. Nabarmena da, eta gehiegizkoa, kanpokoen liburu produkzioan ikasmaterialek eta gaztetxoentzako liburuek hartzen duten pisua, konzentrazioa: %94,7. Bertokoentzat %58 da hori bera.
Kanpokoetan indartsuenak hauek dira: Edelvives-Ibaizabal (152 titulu), Anaya-Haritza (81), Bruño (75), Everest-Aizkorri (70), Edebé-Giltza (69), Santillana-Zubia (59), Susaeta (47), Vicens Vives (30), Destino (17), SM-Ikasmina (15).
Argitaratzaile publikoa
Ekoizle kopuruak gora egin du, bai, baina produkzioak behera. Ekoizpen osoan indarra galdu du pitin bat. Berrargitalpenik ez du.
39 dira ekoizle gisa parte hartu dutenak, aurrekoan baino gehiago, txiki zenbait sartu delako jokoan, nahiz eta emaitzetan ez den nabaritzen, kontrara baizik, aldi berean ekoizle indartsunek jaitsi egin dutelako berea. Nagusiak aipatuz, foru aldundiek argitaratu dute gehien, 32; Eusko Jaurlaritzak eta bere jirako sei erakundek 24 titulu eman dituzte; eta esku hartu duten 15 udalen artean 22 titulu ekoitzi dituzte.
Elkarte, fundazio eta gisakoak
Kopuru aldetik jaitsi egin dira hain desberdinak diren eta zaku berean sartu ohi ditugun eragileak. Jaitsi egin da berauen ekoizpena ere, baina urte batetik bestera ez dago aldaketa esanguratsurik. Liburu mota honek ere ez du berrargitalpenik. 69 eragile dira (%28,5), eta ekoizpenaren %6 ziurtatu dute. Argitalpen publikoak bezala, honek ere daukan eragintxoa giza eta gizarte liburuetan du.
Ez dago besteen gainetik altxatzen den eragile bat. Eusko Ikaskuntza dator lehena zortzi titulurekin, eta hortik behera gainerakoak: Euskaltzaindia, Labayru, Arantzazu eta beste.
Irakaskuntzakoak
Irakaskuntza munduan 14 eragile sartu ditugu, 144 tituluko produkzioarekin, hau da, guztiaren ia %8. Hauen gai erabiliena, hauena ere, giza eta gizarte zientzietakoa da, eta berrargitalpen gabea. Aktiboenak EHU eta UEU dira, hurrenez hurren 75 eta 44 titulurekin; eta urruti dator hirugarrena, Deustuko Unibertsitatea, bederatzi titulu soilez.
Egile editore eta beste
Multzo honek ez du indar handirik: oso gutxi dira aurten, 22 eragile, eta produkzioa apala da oso, 55 titulu. Horietatik ia-ia erdia (%49) egile editoreen emaitzez osatzen da.
Bertokoak eta kanpokoak elkarren lehian?
Egungo editorialgintzan bi multzo nagusiak –produkzioan ez eze, lerro editorialean eta liburugintzaren norabidean– aurreko laukiko lehen biak dira, hots, bertokoak eta kanpokoak deituko ditugun horiek, guztietan profesionalenak, liburugintzara guztiz emanak. Bistakoa denez, bi multzoen arteko aldea zera da: jatorria, edo zehatzago esan, erabakigunea Euskal Herrian den ala kanpoan.
Bien arteko produkzio mota ikusita, ez zait iruditzen elkarren osagarri direnik, eta bai bata bestearen lehiakide eta alor batzuetan alternatiba.
Ekoizpenaren sailkapena bertoko eta kanpokoen artean
Gaia / |
Balio absolutuak |
% bertikalak |
% horizontalak |
||||
Ekoizlea |
Bertoko |
Kanpoko |
Guztira |
Bertoko |
Kanpoko |
Bertoko |
Kanpoko |
Ekoizpen osoa |
750 |
665 |
1.415 |
100 |
100 |
53,– |
47,– |
HG |
262 |
310 |
572 |
34,9 |
46,6 |
45,8 |
54,2 |
HI |
173 |
320 |
493 |
23,– |
48,1 |
35,– |
65,– |
HL |
194 |
12 |
206 |
25,8 |
1,8 |
94,2 |
5,8 |
GG |
57 |
7 |
64 |
7,6 |
1,– |
89,– |
11,– |
AL |
28 |
6 |
34 |
3,7 |
0,9 |
82,4 |
17,6 |
ZT |
13 |
6 |
19 |
1,7 |
0,9 |
68,4 |
31,6 |
Besterik |
23 |
1 |
24 |
3,– |
0,1 |
95,8 |
4,2 |
Laukian informazio ugari sartu dugu, beti ere bi ekoizle mota horiei dagokiena. Ekoizpenaren azterketaz dihardugu, balio absolutuetan eta ehunekoetan, datu orokorrak eta gaien arabera sailkatuak emanez. Ehunekoak bi modutara eman ditugu, bertikalean eta horizontalean. Bertikalak zera azaltzen du: ekoizle mota bakoitzaren produkzio egitura zein den; eta horizontalak, bi ekoizleen artean zein den bakoitzaren ekarpena edo pisua.
Labur aritze aldera, puntu azpimarragarrienak bakarrik seinalatuko ditugu:
Ekoizpen osoa
- Urte osoko ekoizpenean bi ekoizle mota horiek dute pisu handiena; balio absolutuetan, bertokoek 750 titulu ekoitzi dituzte, eta kanpokoek 665, hots, %41 vs %36,4.
- Iaz bien arteko aldea aurten baino txikiagoa izan zen, bi puntukoa, eta aurten lau puntu eskasekoa. Edozein modutan ere, oso txikia iruditzen zait tarte hori, jokoan zer dagoen jakinda.
% bertikalak
Zutabeak bertikalki edo zutika irakurrita, ekoizle mota bakoitzaren ekoizpena nola egituratua dagoen agertzen da:
- Bertokoek liburu produzioaren egitura orekatuagoa daukate. Horien kasuan ere pisurik handiena ikasmaterialek eta gaztetxoentzako liburuak dute, jakina denez, baina ez kanpokoen pisu bera. Bertokoetan pisu hori %57,9 da.
- Kanpokoen produkzioan, aldiz, %94,7 hartzen du liburu mota berak. Esan nahi baita, kanpoko argitaletxeek euskaraz argitaratzen duten guzti-guztiaren %94,7 haur eta gazteentzako idatzitakoa dela, ikasmaterial gisa edo literatura gisa. Badago alderik, eta horren ondorioak argi islatzen dira beste gai multzoetan bakoitzak dakarren ekarpenean. Helduen literaturan, esate baterako, kanpoko editorialek apenas parte hartzen duten. Are gutxiago giza-gizarte zientzietan, edo aisiakoetan edo zientzian. Erdal editorialak ez dira euskal liburugintzan integratu: merkatu kautibora mugatzen dira, eta kito.
% horizontalak
Zutabea horizontalki edo etzanean irakurrita errealitatearen beste aurpegi bat erakutsi nahi da, bi ekoizle moten arteko erlazioarena hain zuzen.
- Ekoizpen osoan, bertokoek sei puntuz gainditu dute kanpokoena: %53 vs %47. Bai, titulu gehiago argitara eman dituzte bertokoek. Areago: alor eta eremu guztietan atera dute kanpokoek baino gehiago. Salbu eta bitan, bi inportanteenetan, guztia esate aldera. Bi horiek haur eta gazteentzako liburua eta hezkuntzakoa baitira. Biotan, kanpokoen produkzioa bertoko profesionalenaren gainetik dago.
- Haur eta gazteentzako ekoizpenean, kanpokoen emaitza bertokoena baino 8,4 puntu handiagoa da: %54,2 vs %45,8.
- Tartea are handiagoa da hezkuntza eta irakaskuntza sailean. Kanpokoek 30 puntutan gainditzen dute bertokoena, %65 vs %35. Bati baino gehiagori zer pentsaturik eman beharko lioke datu soila ematen duen horrek. Niri neuri behintzat bai.
Mataza horren hari mutur ugariez iaz aritu nintzen luze eta zabal, aipatu ditugun alderdi kuantitatiboez gainera kualitatiboak azpimarratzeko saio gisa. Gogoratze aldera aipatuko ditut apunte moduko hauek:
- Hezkuntza proiektuak lantzen dituzten argitaletxeetan gehienak kanpotarrak dira. Dozena-erdi bat hiruren aurka. Hori, euskaraz. Erdarazko hezkuntza proiektuetan albora-karga are handiagoa da. Tokitan gelditu da 80ko hamarkadako ametsa edo saioa, euskal curriculum propio eta beregain hura.
- Dozena-erdi bat hezkuntza proiektuk ehuneko handi batean espainiar ikuspegiz lantzen dute gure errealitatea, historia, esparru geografikoa, antolamendu administratibo-politikoa, Euskal Herriaren kontzeptua…
- Euskal Herriari dagokiona, hobe, Euskal Autonomia Erkidegoari dagokiona, erdal hezkuntza proiektuen ondoan atal bat da, Espainiarako moldaturiko proiektu orokorraren baitan txertatzen den atal hutsa, inoiz edo behin zertxobait moldatua edo egokitua.
- Bada salagarria den jarrera bat, maltzurra, engainagarria: bertokotzat agertzearren edo, egiletzak ezkutatu egin ohi dira sarri; euskal sorkuntzako liburu bailiran agertzearren, mozorroketaren teknika erabiltzen da: itzultzaileak moldatzaile edo egokitzaile gisa ager daitezke; eta, deskuidatuz gero, autore gisa ere bai, jatorrizkoei erantsiz. Trikimailu horiei esker (eta berariaz eransitako zati berriei ere), kanpokoen hezkuntza liburuetan %32,8 bakarrik litzateke itzulitako liburua, baina egiaz eta benetan itzulpenaren indarra hagitz handiagoa da.
- Jatorriak jatorri, edukiak eduki, hezkuntza proiektu guztiek gainditzen dute Eusko Jaurlaritzaren langa, abertzale izan ala izan sozialista gobernua (zer esan Nafarroako gobernuaren jarrerari buruz?).
- Ondorioz, kanpokoek eta bertokoek ez dute baldintza beretan lehiatzen. Haien merkatua zabala da, Espainiako autonomiak dira, hasteko. Itzulpenarekin edo moldapenarekin datoz, gero, bertokoentzat merkatu bakarra den gunera. Bertokoek, aldi berean, merkatu-prezio bera mantendu beharraz gain, prozesu osoa antolatu eta finantzatu behar dute hasieratik bukaerara: sorkuntza intelektuala, grafismoa, ilustrazioa; eta horren aurretik edo ondoren pedagogi taldeen eta irakasleen prestakuntza; eta, noski, merkatuan eragiteko marketin eta promozioa.
Argitalpen digitala
Urtea joan eta urtea etorri, beti geroko gerotan da sarritan aurrreikusi den edizio digitalaren hegaldia. Oraintxe bertan hego motzegia du hegaldi luzeetarako. Gure informazioaren arabera, hona datuak:
- 2009 214titulu
- 2010 227
- 2011 163
- 2012 103
- 2013 126
Ez editoreek, ez unibertsitateek ikusten dute apustua egiteko moduko baldintza nahikorik, antza denez. Hauek dira ekoizpen altuenak: UEUk 34 titulu, Saurek 15, Elkarrek 14, Ereinek 10, Destinok 7, Everest-Aizkorrik, Deustuko Unibertsitateak eta EHUk 6na titulu. Zerrenda horretan badago berriren bat, baina aurrekoan bazeuden bat baino gehiago falta da. Sartu-irtenen joko hori ere ez da seinale ona, kontrara baizik.
Gaia |
Digitala |
Analogikoa |
Giza/Gizarte |
25,4 |
13,5 |
Helduen literatura |
19,8 |
14,– |
Aisia |
16,– |
4,5 |
Hezkuntza/Irakaskuntza |
18,2 |
29,– |
Haur/Gazte |
9,5 |
33,– |
Zientzia/Teknika |
8,7 |
4,5 |
Orotarikoak |
1,6 |
1,– |
Besterik |
0,8 |
0,5 |
Liburugintza osoan liburu digitalaren pisua txikia dela azpimarratzeaz gainera (%6,9), laukian erakutsi nahi da nola egituratzen den edizio mota bakoitza. Zutabe batean eta bestean lehentasunak ez dira berdin-berdinak. Liburu analogikoa nahikoa egonkorturik dago urteen ekinean. Digitalaren kasua ez dakit berdin den, urtetik urtera bai baitago alderik. Dena den, joera txiki bat atzeman daiteke agian, giza eta gizarteko liburuaren alde, eta literatura, irakaskuntza edo aisia liburuen alde.
Eskaintza editoriala
Argitaratzaileei bizkar eman eta horien emaitza material eta kuantitatiboez jardungo dugu jarraian. Baina ez horietaz bakarrik. Hainbat ezaugarri arakatuko ditugu, hala nola, titulu kopurua, liburuen jatorri kronologikoa eta linguistikoa.
Urte bakarreko zifrak informazio gutxi ematen duela eta, aurreko urteetako datuekin alderatuko ditugu. Eboluzioaren baitan kokatzen da hobekien urte bakoitzaren posizioa eta indarra.
1.822 titulu, aspaldiko gutxien
Iaz ere izenburu bera erantsi genion orduko kopuruari. Baina aurten iaz baino egia handiagoa da «aspaldiko gutxien» hori. 2002az geroztik, tituluz orain baino gorago ibili gara beti, laukiak islatzen duenez.
Zehatzago aztertzekoa da, baina ematen du krisi ekonomikoarekin zerikusirik baduela urtez urte (salbuespen bakarrarekin) gertatzen den jaitsiera horrek, 2008tik aurrera gertatzen baita.
Paperezko liburuaren jaitsiera ez du digitalak berdindu, ez erremediatu. Liburu digitalak ez du indarrik hartu.
Liburu mota |
2005 |
2006 |
2007 |
2008 |
2009 |
2010 |
2011 |
2012 |
2013 |
Analogikoa |
2.084 |
1.869 |
2.161 |
2.507 |
2.149 |
1.884 |
2.083 |
1.902 |
1.696 |
Digitala |
14 |
4 |
12 |
90 |
214 |
227 |
163 |
103 |
126 |
Guztira |
2.098 |
1.873 |
2.173 |
2.597 |
2.363 |
2.111 |
2.246 |
2.005 |
1.822 |
Tituluen eboluzioa
Bi erreferentzia ardatz hartuta azter daiteke tituluen eboluzioa: abiapuntukoa, batetik, 2000koa alegia; eta aurreko urtekoa, bestetik. 14 urteko perspektiba ematen digu lehenak, urte jakin horrekiko izan diren gorabeherei antzemateko balio duen ikusmoldea. Bigarrena orpoz orpo lotzen zaio aurreko urteari.
Tituluen eboluzio-lerroa
2008ko gailurretik jaitsita gaude, mende berriaren hasieran baino 20 puntu gorago bakarrik, 2004ko edo 2006ko balio berdintsuetan.
Tituluen eboluzioaren indizea
Bederatzi puntu egin du behera iaztik hona, baina aurreko urtean beste horrenbeste eta gehiago egin zuen aldats behera berean. 2011ko igoeratxoak lerroa apurtzen duelako ez balitz, lau urte segidan kopuru beretsuak galdu izan dira tituluetan.
Nobedadeak eta berrargitalpenak
Produkzio osoan, lehen edizioko liburuak edo nobedadeak dira nagusi, noski: 1.262, ekoizpenaren %69. XXI. mendeko nobedadeen batez bestekoa altuxeagoa da: %72.
Nobedadeetan, bereizi behar dira euskaraz sortuak eta euskarara ekarriak edo itzulpenak. Aurtengo edizioan, jatorrizko liburua baino gehiago indartu da itzulpena. %57 da jatorrizkoa eta %43 itzulitakoa. Ez dakit zer den asko eta zer gutxi, baina XXI. mendeko urte guztietan itzulpenaren maila gorena aurtengoa izan da, batez bestekoa baino 5,5 puntu altuagoa.
Nobedade ez direnak berrargitalpen dira, jakina: 560. Zehatzago esanda, berrinprimaketa edo berrargitalpen. Gure kasuan, egia esan, berrinprimaketak askoz ugariago dira berrargitalpenak baino, baina guk ez ditugu hemen bereizten. Hortaz, berrinprimaketaren eta propioki berrargitalpenaren indarra urteko ekoizpenaren %31 da; mende berriko batez bestekoa baino hiru puntu gehiago.
Berrargitalpenaren azterketan asko findu beharko litzateke, argitaletxeen artean bereiziz, liburu motak desberdinduz. Badira gurean liburu berri soila lantzen duten editorialak, eta badira liburu sail bat baino gehiago ia batere argitalpenik gabe, gero ikusiko dugunez. Berrargitalpenik eza ez da batere seinale ona, ez eta sanoa. Berrargitalpenak kultura baten egonkortasuna, trinkotasuna, birprodukzio gaitasuna adierazten du. Berrargitalpen gabeko edizio politika askoren azpian fuite en avant delakoa ezkuta daiteke, best seller-aren mirakuluaren peskiza, edo subentzioekiko morrontza. Gaia nik baino sakonago ezagutzen duen lagun batek dio diru laguntzekiko menpekotasuna lehenbizi jarri beharko nukeela, eta ez hirugarren.
Urtea |
Nobedadea |
Berrargitalpena |
2000 |
70,4 |
29,6 |
2001 |
76,1 |
23,9 |
2002 |
72,3 |
27,7 |
2003 |
72,2 |
27,8 |
2004 |
75,7 |
24,3 |
2005 |
71,9 |
28,1 |
2006 |
71,5 |
28,5 |
2007 |
71,– |
29,– |
2008 |
71,– |
29,– |
2009 |
71,– |
29,– |
2010 |
75,5 |
24,5 |
2011 |
72,5 |
27,5 |
2012 |
69,– |
31,– |
2013 |
69,– |
31,– |
Batez beste |
72,– |
28,– |
Nobedadeak
Nobedadeen eboluzio-lerroa
Tituluek 9,1 puntuko jaitsiera izan dute, eta oso antzekoa nobedadeek, 8,7koa. Egia esan, parekotasun hori ez da harrigarri; azken batean, tituluen eboluzio lerroan nobedadeen joerak zerikusi handia du, bere pisua kontuan hartuta. Azken 11 urteotako gradurik apalenean daude nobedadeak aurten.
Nobedadeen eboluzioaren indizea
Eboluzioaren indizeak ere ezin du jaitsiera besterik azaldu; kasu honetan 8,7 puntu egin du behera aurreko urtetik. Azken bost urteotan behin bakarrik egin du koskatxo bat gora.
Nobedadeen jatorrizko eta itzulitako liburuak
Nobedadeen barruan kokatzen garelarik, badu interesa zera jakiteak: zerk egin du gora, jatorrizko testuak, hots, euskaraz sortuak, ala erdarazkoak, euskarara ekarriak?
Azken aldion erdal jatorriko liburua indarra hartzen ari da lehen edizioan. Laukian ikusten da hori argien. 2000tik honako bidean erdal jatorriko liburuaren batez bestekoa %37,5 bada ere, hiru alditan maila altuagoa izan du, 2008an, 2012an eta aurten. Aurtengoa markatik fuerakoa da, egia esan: %43.
Urtea |
Jatorrizkoa |
Itzulpena |
2000 |
70,6 |
29,3 |
2001 |
69,4 |
30,6 |
2002 |
67,5 |
32,5 |
2003 |
69,3 |
30,7 |
2004 |
73,– |
27,– |
2005 |
73,7 |
26,3 |
2006 |
66,4 |
33,6 |
2007 |
64,9 |
35,1 |
2008 |
61,1 |
38,9 |
2009 |
72,– |
28,– |
2010 |
65,5 |
34,5 |
2011 |
69,– |
31,– |
2012 |
62,– |
38,– |
2013 |
57,– |
43,– |
Batez beste |
62,5 |
37,5 |
Jatorrizkoa
Jatorrizko liburuaren eboluzio-lerroa
Lehen argitaraldiko liburuetan jatorrizko liburua punturik baxuenean dago, mende hau hasi genuenean baino neurri apalagoetara baikaramatza alderaketak.
Jatorrizko liburuaren eboluzioaren indizea
Eboluzio indizeak diosku aurreko urtearekiko posizioa zein den, alegia, 15,3 puntu galdu dituela jatorrizkoak.
Itzulitakoa
Itzulitako liburuaren eboluzio-lerroa
Jatorrizkoak galdu duenaren zati bat, beti ere jaitsiera orokorraren barruan, itzulitako liburuak irabazi du, edo ez du galdu: ia bi puntu hazi da, iaz baino hamar titulu gehiago. Bi urte jarraian mantentzen da gorabidean.
Itzulitako liburuaren eboluzioaren indizea
Azken lau urteotan gora egin edo behera egin, gorabeherak ez du garrantzirik kuantitatiboki. Urte batzuk lehenago mugimenduak bortitzagoak ziren itxura guztien arabera. Aurten 1,9 puntu gora egiteak ez du kualitatiboki deus aldatzen errealitatea.
Berrargitalpenak
Berrargitalpenaren garrantziaz arestian jardun dugu. Tamainaz ere lerro erdi bat idatzi dugu. Informazioa zehatzago azaltzea dagokigu orain.
Berrargitalpenaren eboluzio-lerroa
Jaitsiera txiki bat adierazten du lerroak, baina ez hausturarik, mendearen lehen aldian ikusten den gorabeherarik. Azken urte gorabeheratsua 2010 izan zen.
Berrargitalpenaren eboluzioaren indizea
Tituluen jaitsiera orokorrean 10 puntu galdu ditu berrargitalpenak, proportzionalki nobedadeek baino pitin bat gehixeago, baina ez titulu kopuruen arabera neurturik.
Berrargitalpenaren mailaketa
Berrargitalpenen maila
Lehen argitaraldia………………………..1.262 titulu
Bigarren argitaraldia…………………….116
Hirugarren argitaraldia…………………104
Laugarren argitaraldia………………….71
Bosgarren argitaraldia………………….41
Seigarren argitaraldia…………………..32
Zazpigarren argitaraldia……………….35
Zortzigarren argitaraldia………………23
Bederatzigarren argitaraldia………….20
Hamar argitaraldi edo gehiago………118
2013. urtearen barruan, 560 tituluk berrinprimaketa ezagutu dute. Ekoitzi den guztiaren %31 da hori. Ez da proportzio txarra berez, nahiz eta hortik gorakoa mesederako besterik ez den.
Kasurik arruntena lehen ediziotik bigarrenera igarotzea izan ohi da. Aurten %21ek eman du urrats hori, baina ia beste hainbeste dira (%18,5) hirugarren argitaraldia izan dutenak. Hortik gorakoak ugari dira. Hamar argitaraldi bitartean %79 titulu berrinprimatu atera dira. Eta harritzekoagoa dena: hamar argitaraldi edo gehiago izan ditu %21ek.
Hamar argitaraldi eta gehiago
10. argitaraldia
Aulki-jokoa Alberdi, Uxue
Bilbao-New York-BilbaoUribe, Kirmen
Euskara 4 – Lan-koadernoa 7 (Txanela). LMH. 2. zikloaAskoren artean
Euskara 4 – Lan-koadernoa 8 (Txanela). LMH. 2. zikloaAskoren artean
Euskara eta Literatura 3-1 (Ostadar berria). DBH. 2. zikloaAldasoro, Mikele eta beste
Euskara eta Literatura 3-2 (Ostadar berria). DBH. 2. zikloaAldasoro, Mikele eta beste
Euskara eta Literatura 3-3 (Ostadar berria). DBH. 2. zikloaAldasoro, Mikele eta beste
Euskara eta Literatura 3-4 (Ostadar berria). DBH. 2. zikloaAldasoro, Mikele eta beste
Ikaslearen liburua 2 (Material globalizatua) (Txanela). LMH. 1. zikloaBarrena, Saionara eta beste
Ikaslearen liburua 3 (Material globalizatua) (Txanela). LMH. 1. zikloaSaenz, Maite eta beste
Ikaslearen liburua 4 (Material globalizatua) (Txanela). LMH. 2. zikloaSaenz, Maite eta beste
Inesaren baladaEtxeberria, Hasier
Ipuintxo bat gaueroAskoren artean
Matematika 4 – Lan-koadernoa 8 (Txanela). Lehen Hezkuntza. 2. zikloaGoñi, Jesus Mari
Musika 2 – Lan-koadernoa 2 (Txanela). LMH. 1. zikloaAizarna, Kontxi eta beste
Musika 3 – Lan-koadernoa 3 (Txanela). LMH. 2. zikloaXirula Mirula Elkartea
Palestina, zure minaBilbao, Begoña
Sexu egunsentiakMorillo, Fernando
Vivace 5. LH. Lan-koadernoaAtance, Javier eta beste
Vivace 6. LHAtance, Javier eta beste
11. argitaraldia
Aulki-jokoaAlberdi, Uxue
Euskara 1 – Lan-koadernoa 1 (Txanela). Lehen Hezkuntza. 1. zikloaSaenz, Maite eta beste
Euskara 1 – Lan-koadernoa 2 (Txanela). Lehen Hezkuntza. 1. zikloaSaenz, Maite eta beste
Euskara 2 – Lan-koadernoa 3 (Txanela). LMH. 1. zikloaOiarbide, Josi eta beste
Euskara 2. Lehen Hezkuntza. 1. zikloa (País Vasco, Navarra)Piko, Biotza eta beste
Euskara 3 – Lan-koadernoa 5 (Txanela). LMH. 2. zikloaAskoren artean
Euskara 3 – Lan-koadernoa 6 (Txanela). LMH. 2. zikloaAskoren artean
Euskara eta Literatura 2-1. DBH. 1. zikloa (Ostadar berria)Aldasoro, Mikele eta beste
Euskara eta Literatura 2-2. DBH. 1. zikloa (Ostadar berria)Aldasoro, Mikele eta beste
Euskara eta Literatura 2-3. DBH. 1. zikloa (Ostadar berria)Aldasoro, Mikele eta beste
Euskara eta Literatura 2-4. DBH. 1. zikloa (Ostadar berria)Aldasoro, Mikele eta beste
EzekielOsoro, Jasone
Ipuintxo bat gaueroAskoren artean
Irakurgaiak 1 (Txanela). Lehen Hezkuntza. 1. zikloaAskoren artean
Irakurgaiak 2 (Txanela). Lehen Hezkuntza. 1. zikloaSaenz, Maite eta beste
Itsaslabarreko etxeaMeabe, Miren Agur
Izar-malkoakMorillo, Fernando
Matematika 3 – Lan-koadernoa 5 (Txanela). Lehen Hezkuntza. 2. zikloaGoñi, Jesus Mari
Matematika 3. Baga Biga (Txanela). Lehen Hezkuntza. 2. zikloaGoñi, Jesus Mari
Matematika 4 – Lan-koadernoa 7 (Txanela). Lehen Hezkuntza. 2. zikloaGoñi, Jesus Mari
Matematika 4. Baga Biga (Txanela). Lehen Hezkuntza. 2. zikloaGoñi, Jesus Mari
Vivace 2. LH. KoadernoaAtance, Javier eta beste
Xivaren malkoakMallorquí, César
12. argitaraldia
Euskara 2 – Lan-koadernoa 4 (Txanela). LMH. 1. zikloaOiarbide, Josi eta beste
EzekielOsoro, Jasone
Geografi atlasa. Euskal HerriaHarluxet
Ikaslearen liburua 1 (Material globalizatua) (Txanela). Lehen Hezkuntza. 1. zikloaSaenz, Maite eta beste
Matematika 1 – Lan-koadernoa 1 (Txanela). Lehen Hezkuntza. 1. zikloaGoñi, Jesus Mari
Matematika 1 – Lan-koadernoa 2 (Txanela). Lehen Hezkuntza. 1. zikloaGoñi, Jesus Mari
Matematika 1. Baga Biga (Txanela). LMH. 1. zikloaGoñi, Jesus Mari
Matematika 2 – Lan-koadernoa 3 (Txanela). Lehen Hezkuntza. 1. zikloaGoñi, Jesus Mari
Matematika 2 – Lan-koadernoa 4 (Txanela). Lehen Hezkuntza. 1. zikloaGoñi, Jesus Mari
Matematika 2. Baga Biga (Txanela). LMH. 1. zikloaGoñi, Jesus Mari
Matematika 3 – Lan-koadernoa 6 (Txanela). Lehen Hezkuntza. 2. zikloaGoñi, Jesus Mari
Musika 1 – Lan-koadernoa 1 (Txanela). Lehen Hezkuntza. 1. zikloaXirula Mirula Elkartea
Urtxintxa. Ipuinak (Ikaslearen karpeta 3 – Urtxintxa 3 urte). 10. Azenario erraldoiaOrmazabal, Joxantonio
Urtxintxa. Ipuinak (Ikaslearen karpeta 3 – Urtxintxa 5 urte). 8. Babarrun ale magikoaOrmazabal, Joxantonio
13. argitaraldia
Egun denak ez dira berdinEtxeberria, Xabier
Euskara 1. Lehen Hezkuntza (País Vasco, Navarra)Piko, Biotza eta beste
EzekielOsoro, Jasone
Nire eskua zureanLanda, Mariasun
Obsexuen klubaMendiguren Elizegi, Xabier
Urtxintxa. Ipuinak (Ikaslearen karpeta 1 – Urtxintxa 5 urte). 2. Artzain gezurtiaOrmazabal, Joxantonio
Urtxintxa. Ipuinak (Ikaslearen karpeta 1 – Urtxintxa 5 urte). 3. Olentzeroren opariaSaenz, Maite
Urtxintxa. Ipuinak (Ikaslearen karpeta 2 – Urtxintxa 3 urte). 5. Izei txikiaOrmazabal, Joxantonio
Urtxintxa. Ipuinak (Ikaslearen karpeta 2 – Urtxintxa 3 urte). 6. Ehunzango kaskarinaOrmazabal, Joxantonio
Urtxintxa. Ipuinak (Ikaslearen karpeta 2 – Urtxintxa 3 urte). 7. Bi indiar txiki inauterietanOrmazabal, Joxantonio
Urtxintxa. Ipuinak (Ikaslearen karpeta 2 – Urtxintxa 4 urte). 8. Martin Txiki eta basajaunakMurua, Mitxel
Urtxintxa. Ipuinak (Ikaslearen karpeta 2 – Urtxintxa 5 urte). 4. MakilakixkiOrmazabal, Joxantonio
Urtxintxa. Ipuinak (Ikaslearen karpeta 2 – Urtxintxa 5 urte). 5. Ahatetxo itsusiaMurua, Mitxel
Urtxintxa. Ipuinak (Ikaslearen karpeta 2 – Urtxintxa 5 urte). 6. Ziripot eta Miel OtxinMurua, Mitxel
Urtxintxa. Ipuinak (Ikaslearen karpeta 2 – Urtxintxa 5 urte). 7. Erraldoi berekoiaMurua, Mitxel
Urtxintxa. Ipuinak (Ikaslearen karpeta 3 – Urtxintxa 4 urte). 11. Jon Zikinen anaiaMurua, Mitxel
14. argitaraldia
Urtebete itsasargianMeabe, Miren Agur
Urtxintxa. Ipuinak (Ikaslearen karpeta 1 – Urtxintxa 3 urte). 1. ArroxaliOrmazabal, Joxantonio
Urtxintxa. Ipuinak (Ikaslearen karpeta 1 – Urtxintxa 3 urte). 2. Hiru txerrikumeakOrmazabal, Joxantonio
Urtxintxa. Ipuinak (Ikaslearen karpeta 1 – Urtxintxa 3 urte). 3. TxanogorritxoOrmazabal, Joxantonio
Urtxintxa. Ipuinak (Ikaslearen karpeta 1 – Urtxintxa 3 urte). 4. Ametsak aireanZugazagasti, Arantza eta beste
Urtxintxa. Ipuinak (Ikaslearen karpeta 1 – Urtxintxa 4 urte). 1. Koxmeren gezurrakOrmazabal, Joxantonio eta beste
Urtxintxa. Ipuinak (Ikaslearen karpeta 1 – Urtxintxa 4 urte). 2. Inurria eta txirritaMurua, Mitxel
Urtxintxa. Ipuinak (Ikaslearen karpeta 1 – Urtxintxa 4 urte). 3. Zazpi antxumeakMurua, Mitxel
Urtxintxa. Ipuinak (Ikaslearen karpeta 2 – Urtxintxa 4 urte). 5. Mari KanelaMurua, Mitxel
Urtxintxa. Ipuinak (Ikaslearen karpeta 2 – Urtxintxa 4 urte). 6. Bi anaiak eta sorginakMurua, Mitxel
Urtxintxa. Ipuinak (Ikaslearen karpeta 2 – Urtxintxa 4 urte). 7. Lehoia eta kilkerraOrmazabal, Joxantonio
Zigarrotxoa ahoz ahoKazabon, Antton
15. argitaraldia
Arotzaren eskuakLadron Arana, Alberto
Bristol-eko hilketaProwse, Philip
Elhuyar hiztegi txikia. Euskara-gaztelania / Castellano-vascoElhuyar Hizkuntza Zerbitzuak
Erinias tabernaOrmaetxea, Amaia
Eskola agendaAskoren artean
Gloria MundiMorillo, Fernando
Ipuin batean bezalaIrigoien, Joan Mari
Kcappo. Tempo di tremoloAristi, Pako
Urtebete itsasargianMeabe, Miren Agur
Zigarrotxoa ahoz ahoKazabon, Antton
16. argitaraldia
Arotzaren eskuaLadron Arana, Alberto
Hamaseigarrenean, aidanezLertxundi, Anjel
17. argitaraldia
Amaren eskuakJaio, Karmele
Arotzaren eskuakLadron Arana, Alberto
18. argitaraldia
Amaren eskuakJaio, Karmele
Bi anaiAtxaga, Bernardo
Ortzadarra sutanMorillo, Fernando
19. argitaraldia
Amaren eskuakJaio, Karmele
Tunel luzeaMilne, John
21. argitaraldia
NarrazioakSarrionandia, Joseba
22. argitaraldia
Bi letter jaso nituen oso denbora gutxianAtxaga, Bernardo
23. argitaraldia
Irakasle alu batMendiguren Elizegi, Xabier
Izurri berriaGarate, Gotzon
24. argitaraldia
Irakasle alu batMendiguren Elizegi, Xabier
25. argitaraldia
Eskubeltz taldearen abenturakPress, Hans Jürgen
Goizuetako ezkongaiakGarate, Gotzon
28. argitaraldia
BabiloniaIrigoien, Joan Mari
KittanoOrmazabal, Joxan
31. argitaraldia
Connemara gure bihotzetanGabiria, Julen
32. argitaraldia
Connemara gure bihotzetanGabiria, Julen
39. argitaraldia
110. Street-eko geltokiaZabaleta Urkiola, Iñaki
40. argitaraldia
110. Street-eko geltokiaZabaleta Urkiola, Iñaki
42. argitaraldia
OstegunakArretxe, Jon
Berriro esan, azpimarratzeko moduko gertakaria baita, titulu berrargitaratuen %21 direla hamar argitaraldi edo gehiago ezagutu dutenak. 118 titulu dira, eta honela banatzen dira edizioka:
Hamargarren argitaraldia…………………..20 titulu
Hamaikagarren argitaraldia……………….23
Hamabigarren argitaraldia…………………14
Hamahirugarren argitaraldia………………16
Hamalaugarren argitaraldia……………….13
Hamabosgarren argitaraldia………………10
Hamaseigarren argitaraldia……………….2
Hamazazpigarren argitaraldia……………2
Hamazortzigarren argitaraldia…………..3
Hemeretzigarren argitaraldia…………….2
Hogeita batgarren argitaraldia…………..1
Hogeita bigarren argitaraldia…………….1
Hogeita hirugarren argitaraldia………….2
Hogeita laugarren argitaraldia…………..1
Hogeita bosgarren argitaraldia………….2
Hogeita zortzigarren argitaraldia……….2
Eta bost gorenak hauek dira:
- Hogeita hamaikagarren eta hogeita hamabigarren argitaraldiak: Julen Gabiriaren Connemara gure bihotzetan.
- Hogeita hemeretzigarren eta berrogeigarren argitaraldiak: Iñaki Zabaletaren 110. Stree-eko geltokia.
- Eta berrogeita bigarren edizioan dago Jon Arretxeren Ostegunak.
Urte bereko berragitalpenak
1/2 edizioak
Antzinako Greziako ipuintxo bat gaueroIgerabide, Juan Kruz
Banyan zuhaitzaGalan, Ana
DinosauroakMason, Conrad
Irati. SaiakMuñoz, Joxean
Nire alabak ez dauka erremediorikMendizabal, Antxiñe
Xume. Laboa ZumetareneanAskoren artean
2/3 edizioak
Larunbatean BukowskynAndueza, John
Piztiaren begiakLadron Arana, Alberto
3/4 edizioak
Ezekiel nora ezeanOsoro, Jasone
LarunbatakArretxe, Jon
Munduko ipuintxo bat gaueroDubovoy, Silvia
5/6 edizioak
Animalien ipuintxo bat gaueroAskoren artean
6/7 edizioak
Nire amak ez dauka erremediorikMendizabal, Antxiñe
7/8 edizioak
Ahaztuen mendekuaLadron Arana, Alberto
7/8/9/10/11 edizioak
Ipuintxo bat gaueroAskoren artean
8/9 edizioak
Kale gorrianSwindells, Robert
9/10/11 edizioak
Aulki-jokoaAlberdi, Uxue
11/12/13 edizioak
EzekielOsoro, Jasone
14/15 edizioak
Urtebete itsasargianMeabe, Miren Agur
Zigarrotxoa ahoz ahoKazabon, Antton
15/16
Arotzaren eskuakLadron Arana, Alberto
17/18/19
Amaren eskuakJaio, Karmele
23/24
Irakasle alu batMendiguren Elizegi, Xabier
31/32
Connemara gure bihotzetanGabiria, Julen
39/40
110. Street-eko geltokiaZabaleta Urkiola, Iñaki
Urte berean bi argitaraldi izan dituzte zerrendako titulu gehienek, ohikoa denez. Badira, ordea, hiru argitaraldiko hiru (Amaren eskuak, Aulki-jokoa, Ezekiel), lauko bat (Nire alabak ez dauka erremediorik) eta bosteko beste bat (Ipuintxo bat gauero).
Horrezaz gainera, lehentxeago ikusi duguna, horietako batzuek, edizio metatu askoren ondoren ere, 2013an berriro bi edizio izan dituztela: Irakasle alu batz/ tituluak 23. eta 24. argitaraldiak; Connemara gure bihotzetan tituluak 31. eta 32. argitaraldiak; eta 110. Street-eko geltokia tituluak 39. eta 40. argitaraldiak.
Ekoizpen tematikoa
Hirugarren atal honetan, hirugarren ikuspegi bat landuko dugu, argitaletxeen jarduna eta horien emaitza kuantitatiboa errepasatu eta gero. Ekoizpen tematikoa da oraingo azterlana.
Argitaratzaileek ekoitzi dituzten gaiak sailkatu ohi ditugu aurrena, titulu bakoitza sail banatan kokatuz. Zortzi sail bereizi ohi ditugu urtero: haur eta gazteentzako liburuak, hezkuntza eta irakaskuntzako liburuak, helduen literatur liburuak, giza eta gizarte zientzietako liburuak, zientzia eta teknika alorretako liburuak, aisia liburuak, orotarikoak eta erlijio liburuak. Horra zortziak, baina guztiak barik horietako sei hornituenak jorratuko ditugu hemen.
Ohikoak eta urterokoak dira gai sailkapenok, noski. Aurten, ordea, nobedade pare bat badago urterokoa hausten duena, hain zuzen: aspaldiko partez, hezkuntza liburua barik haur eta gazteentzako liburua da lehena ekoizpenean. Hori bat. Eta bestea: literaturak aurrea hartu dio giza-gizarte zientziari.
Puntuok banan-banan aletzeari ekin aurretik, on da bere osotasunean ikustea. Grafikoak eta laukiak, bakoitzak bere modura, errealitate bera ematen digute bi-biek, urteko ekoizpen osoa balio absolutuetan eta erlatiboetan. Laukian beste erreferente bat sartu dugu, 2000. urtea, mende berriko lehen urtearekiko zertan gauden antzemate aldera, zerk egin duen gora eta zerk behera.
Gai multzoa |
Zenbaki absolutuak |
% |
2013/2000 |
Haur eta gazteentzako liburuak |
604 |
33,– |
+ 42,– |
Hezkuntza/Irakaskuntza |
533 |
29,– |
+ 63,– |
Helduen literatura |
254 |
14,– |
– 9,– |
Giza/Gizarte zientziak |
243 |
13,5 |
– 9,– |
Zientzia/Teknika |
86 |
4,5 |
+ 45,– |
Ekoizpen tematiko sailkatura igaro aurretik, ohar bat: gai sail bakoitzean taula konpaktu bat ageri da, informazioz bete-betea. Gaiari dagokion laburpen osoa biltzea du asmo: azken bost urteotako eboluzioa kontzeptu guztietan, hala nola, tituluetan, ekoizpenarekiko ehunekoan, urtetik urterako eboluzio alderatua, itzulpenaren eta berrargitalpenaren pisua urte bakoitzean, orrialde kopuru orokorra eta urteko liburuaren orrialde tamaina. Hots, zehaztasuna eta ikuspegia, begiratu laburra eta luzea, biak batera.
Alderaketa pare bat
Gaien taula aberaste aldera, estatu mailako katalanaren eta gailegoaren ekoizpen egiturarekin alderatuko dugu euskararena. Lau gai multzo nagusietan nola banatzen da herrialde bakoitzaren liburu ekoizpena? Ondoko taula bertikalean irakurtzekoa da.
Gai multzoa |
Euskara |
Katalana |
Gailegoa |
HI |
29,– |
21,7 |
22,9 |
HG |
33,– |
23,8 |
28,5 |
GG |
13,5 |
21,4 |
14,9 |
HL |
14,– |
22,6 |
27,3 |
Guztira |
89,5 |
89,5 |
93,6 |
Begien bistakoak dira batetik bestera dauden aldeak.
Gurean aurten lehena haur eta gazteentzako liburua da, eta halaxe da katalanentzat eta gailegoentzat ere. Baina haien produkzioan pisu arinagoa du. Haur eta gazteentzako liburuetan ere gu aurretik gaude. Horrela, eta hitz batean esanda, haur eta gazteentzako ekoizten den liburuetan gure pisua %62 da, galizieraz %51,4 eta katalanez %45,5. Gailegoen kasuan, literaturak besteotan baino pisu handiagoa du.
Balio guztiak neurtuta, liburugintzarik orekatuena, zalantzarik gabe, katalana da, osasun hobearen seinale inondik ere.
Gai multzoa |
Joan Mari Torrealdai |
Precisa/Conecta |
PEEL |
HG |
33,– |
30,4 |
27,9 |
HL |
14,– |
11,7 |
9,4 |
HI |
29,– |
45,5 |
43,7 |
GG |
13,5 |
6,3 (?) |
12,5 |
Guztira |
89,5 |
93,9 |
93,5 |
Azterketa honen hasierako orrialdeetan titulu kopuruaren hiru iturburu ikusi ditugu, Precisa/Conecta, PEEL edo ISBN eta nire neurea.
Seinalatu ditugu han zein handiak diren aldeak iturri bakoitzaren titulu kopuruen artean. Hemen beste hainbeste azaldu behar, oraingoan, gai sailkapenari dagokionean, hots, iturri bakoitzaren arabera nola banatzen den gaietan produkzioa. Har ditzagun bi kasu nabarmen: haur eta gazteentzako liburuak nire sailkapenean %33 suposatzen du; Conecta ez dabil oso urruti (%30,4), baina ISBNko datuen arabera proportzio hori %27,9ra jaisten da. Edo beste kasu hau, hezkuntza eta irakaskuntza liburua. Liburu mota horrek produkzioaren %29 hartzen du nirean, eta beste bietan berrogeitik gora: %45,5 Conectan, eta %43,7 PEELen. Ez da posible hirurok arrazoi izatea.
Datu horien sinesgarritasunaz ez naiz luzatuko, baina puntu bat adierazi gabe ezin dut utzi: guk, Jakinen, tituluak fitxa bibliografiko eta guzti ematen ditugu, eta gainera liburu bakoitzari bere gaia geuk jartzen diogu, urtero irizpide berberak erabiliz. Nik dakidala, ez da holakorik gertatzen beste bietan, iturri desberdinetatik jasotako informazioak baliatzen baitituzte, irizpide propio, bateratu eta iraunkorrik gabe.
Haur eta gazteentzako argitalpenak: 604 titulu
|
2009 |
2010 |
2011 |
2012 |
2013 |
Haur/Gazte |
514 |
603 |
648 |
575 |
604 |
Ekoizpenaren % |
22,– |
28,– |
29,– |
28,5 |
33,– |
Urtetik urtera %Δ |
–21,2 |
11,8 |
7,4 |
–11,– |
5,– |
Itzulpenen % |
43,6 |
59,5 |
66,– |
75,– |
79,– |
Berrargitalpenen % |
39,7 |
30,5 |
38,– |
34,– |
34,– |
Orrialde kopurua |
35.635 |
45.267 |
48.307 |
43.421 |
46.519 |
Orrialde kopurua liburuko |
69,3 |
75 |
74,5 |
75,5 |
77 |
Arestian seinalaturikoa aipatuz hasiko naiz, alegia, liburu mota honek, 2010ean bezala bestalde, aurrea hartu diola lehen postuan ohikoa den hezkuntzako liburuari. Bi arrazoirengatik: batetik, eta batez ere, hezkuntza liburuaren titulu kopurua jaitsi egin delako; eta, bestetik, titulu gutxi batzuetan gora egin duelako beronek: 29 titulu hazi da, eta 3.000 orrialde. Liburu mota honen indarra aurten handia da ekoizpenaren baitan: %33.
Liburu mota honetan, itzulpenaren pisua beti izan da handia, arrazoi bat baino gehiago tarteko. 2013an aurrekoan baino lau puntu handiagoa da itzulitako liburuaren kopurua: %79. Esan behar da euskaraz sorturikoa baino dezente handiagoa dela bai hemengo editorialen kasuan eta bai kanpokoetan. Baina ez da bietan berdin: bertokoen %69,5 da itzulitakoa, eta kanpokoen kasuan, %89,5.
Berrargitalpenak pisu dezentea du (%34), egonkorra da; eta, hala ere, seguruenik, produkzioan beharko lukeena baino apalagoa, liburuen izaera eta helmuga kontuan izanda.
Haur eta gazte liburuaren eboluzio-lerroa
Esan berri dugu lehen postuan egotearen meritua ez dela berea, eta horixe erakusten dute bai eboluzioaren lerroak eta berdin indizeak. Grafikoak erakusten du aurten baino gorago bi alditan egona dela.
Haur eta gazte liburuaren eboluzioaren indizea
Hazkunde propioa bost puntukoa izan da, 29 titulu gehiago. Ez da handia, baina hobe da hori iazko balio negatiboa baino, 79 titulu galdu baitzituen.
Hezkuntza eta irakaskuntza: 533 titulu
|
2009 |
2010 |
2011 |
2012 |
2013 |
Hezkuntza/Irakaskuntza |
750 |
525 |
725 |
727 |
533 |
Ekoizpenaren % |
32,– |
24,3 |
32,– |
36,– |
29,– |
Urtetik urtera %Δ |
–14,6 |
–34,3 |
38,1 |
0,3 |
–26,7 |
Itzulpenen % |
30,6 |
17,7 |
17,– |
21,5 |
27,– |
Berrargitalpenen % |
47,9 |
43,4 |
37,– |
45,– |
49,5 |
Orrialde kopurua |
91.732 |
63.272 |
87.908 |
88.162 |
65.651 |
Orrialde kopurua liburuko |
122,3 |
120,5 |
121,2 |
121,2 |
123 |
Aurtengo ustekabea izan da liburu mota honek hainbeste titulu eta orrialde galdu izana: 194 titulu gutxiago editatu dira eta 22.511 orrialde gutxiago inprimatu, nahiz eta orain ere bera izan orrialde gehien duen saila. Ez dakit argitaraldi zikloekin edo testu berrien merkaturatzearekin zerikusirik baduen, baina ohartzekoa da, bai, 2010ean fenomeno bera gertatu zela, balio bertsu eta guzti.
Aurtengo ekoizpenean, honen pisuak zazpi puntu galdu ditu.
Itzulpenaren pisua, bestalde, sekula baino handiagoa da sailean: %27. Nahiz eta ez jakin aski altua den ala ez, ziur naiz, hori bai, ez dela fidagarria. Konbentziturik nago altuagoa dela testuaren egiazko itzulpena, askoz ere. Bertoko argitaletxeen itzulpen maila %10 da. Eta kanpokoek %33 aitortzen dute. Ez da datu erreala, ahalegin guztia egiten baita, itzulitakoa edo birmoldaturikoa izanik ere, guztiz berriaren itxura eman dezan. Teknikoki liburua berria izan daiteke, bai, baina testuaren %80 edo %90 itzulitakoa, hori ere bai.
Liburu mota honek berrargitalpen maila altua du, eta aurten are altuagoa: %49,5. Merkatua, jada egonkorturik egoteaz gain, haziz doan seinale. Hemengo ekoizleek nabarmen gehiago berrargitaratzen dute (%77,5) kanpokoen aldean (%40). Datu seinalagarria hori ere.
Irakaskuntzaren eboluzio-lerroa
Liburu mota honek behera egin duen lehen aldia ez da. Jaitsierarik handiena ere ez. Are: agian liburu mota honek badu argitalpen erritmo propioa, ziklikoa. Grafikoaren taxuerak holako zerbait adieraziko luke.
Irakaskuntzaren eboluzioaren indizea
Aurreko urtean igoerarik apenas, eta aurten 26,7 puntuko jaitsiera bada zerbait, nahiz eta agian esanguratsuegia ez izan.
Barne sailkapena
Ekoizpena azpisailetan zehaztuz gero, urteroko argazki bera errepikatzen da, gorabehera txikiekin. Lehen Hezkuntzaren nagusitasuna agertzen da beti gailen edo goren.
Didaktika. Pedagogia. Orientabideak………………. 3,–
Hezkuntzaren antolakuntza…………………………….. 2,5
Haur eskola. Oinarrizko irakaskuntza………………. 22,–
Lehen Hezkuntza………………………………………….. 46,–
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza………………….. 21,–
Besterik……………………………………………………….. 5,5
%100
Helduen literatura: 254 titulu
|
2009 |
2010 |
2011 |
2012 |
2013 |
Helduen literatura |
382 |
295 |
302 |
267 |
254 |
Ekoizpenaren % |
16,– |
14,5 |
13,5 |
13,5 |
14,– |
Urtetik urtera %Δ |
24,2 |
–23,2 |
2,4 |
–11,6 |
–4,9 |
Itzulpenen % |
15,9 |
16,5 |
23,– |
24,– |
25,5 |
Berrargitalpenen % |
22,– |
24,3 |
21,– |
21,7 |
24,5 |
Orrialde kopurua |
58.092 |
41.346 |
50.292 |
48.531 |
42.992 |
Orrialde kopurua liburuko |
152 |
140,1 |
166,5 |
181,9 |
169,2 |
Ia bost puntuko jaitsiera izan du literatur liburuak: 13 titulu eta 5.539 orrialde gutxiago iaz baino. Beste batzuek baino gutxiago galdu duenez, bere pisuak puntu erdi gora egin du. Kontsolamendu eskasa da hori, ordea. Liburu honen arazoa da, arazorik baldin bada behintzat, azken bost urteotan 100 titulutik gora galdu duela. Jaitsiera hori arazo larri bezala aurkeztu ahal izatekotan, bi kontrapuntu hartu beharko lirateke kontuan, biak oso inportanteak, inportanteenak: bat, liburuen kalitatea; eta bi, liburuen ale kopurua. Izan bailiteke, izan litekeenez, gutxiago argitaratu arren literatur maila gorena izatea eta, gainera, sozialki guztiz hedatua. Bego esanda edo idatzita, nahiz eta ni neu sekula ez naizen ariketa horretan sartu, ez sartuko.
Literatur liburu berrietan, lautik bat da itzulitakoa: %25,5, iaz baino puntu eta erdi gehiago; duela bost urte baino 10 puntu altuago dago aurten itzulpena. Hori ere bada esanguratsua.
Berrargitalpenean ere ez dugu sorpresarik, pittin bat gora egin badu ere (%24,5). Desiragarria litzateke berrargitalpenaren indar handiagoa. Olerkiak apenas duen berrargitalpenak suposatzen duen bigarren bizitza hori. Ipuina eta eleberria hobetoxeago dabiltza, hirutik bat berriro inprimatzen baita.
Literaturaren eboluzio-lerroa
Bitxia da literatur liburuaren ibilbidea XXI. mendean. 2000ko balioen azpitik dago aurten, baina bide beretik ibilia da beste bost aldiz. Mende hasierako balioen gainetik zazpi aldiz izan da, baina modu esanguratsuan behin bakarrik, 2009an.
Literaturaren eboluzioaren indizea
Ia bost puntu galdu ditu, 13 titulu, alegia. Eta, hala ere, urteko rankingean giza eta gizarte liburuaren aurrean jarri da, liburu mota horren ahuleziari esker, alegia.
Generoka
Eleberria. Ipuina…………………………………………… 63,–
Olerkia………………………………………………………… 19,2
Antzerkia…………………………………………………….. 2,3
Herri-literatura. Bertsoa………………………………… 5,5
Saioa. Poligrafiak………………………………………… 4,5
Biografia. Kronika. Memoriak. Historia………….. 1,5
Besterik………………………………………………………. 4,–
%100
Generoen banaketan ez da espero behar aldaketa handirik, urteotako ibilbidea aintzat hartuta. Aurten narratiba eta olerkia, biak hazi dira, seina bat puntu. Seinalaturik uzten dugu, baina ez da azpimarratzeko datua.
Giza eta gizarte zientziak: 243 titulu
|
2009 |
2010 |
2011 |
2012 |
2013 |
Giza/Gizarte |
448 |
403 |
362 |
270 |
243 |
Ekoizpenaren % |
19,– |
19,– |
16,– |
13,5 |
13,5 |
Urtetik urtera %Δ |
–9,6 |
–13,– |
–10,2 |
–25,4 |
–10,– |
Itzulpenen % |
18,– |
24,3 |
19,– |
27,5 |
21,– |
Berrargitalpenen % |
5,8 |
6,9 |
7,– |
9,– |
7,5 |
Orrialde kopurua |
85.373 |
85.225 |
74.803 |
53.543 |
46.498 |
Orrialde kopurua liburuko |
190,5 |
211,4 |
206,6 |
198,3 |
191,3 |
Hirugarren lekutik laugarrenera jaitsi da liburu mota hau. Hamar puntu apaldu da aurreko urtetik, baina ez da hori larriena, baizik eta jaitsierak duen urteroko joera negatiboa. Alegia, iaztik urte bakarrean 17 titulu eta 7.000 orrialde galtzea huskeriatzat jo liteke, gertatuko ez balitz duela bost urte (2009) baino 205 titulu gutxiago eta 38.775 orrialde gutxiago argitaratu dela 2013an. 2008tik hona, erdia eta gehiago galdu du giza eta gizarte zientzietako liburuak, bai titulutan eta bai orrialde kopuruan.
Beheranzko joera hori gutxienez sintomatikoa da. Iaz nioen ez zela datu estatistiko soila, baizik eta gure porrotaren sintoma, edota isla. Euskal liburuaren gure kontsumoa guztiz diglosikoa da, desorekatua, sakontasun eskasekoa, alor batzuetara mugatua. Berriz diot: amestu genuen euskalgintza orekatu eta normalizatua, heldua, beregaina, ez da biharko.
Giza eta gizarte liburuaren eboluzio-lerroa
Titulu kopurua 2000koaren azpian dago. Ez da seinale ona, ez denez. Baina are okerragotzat jo behar dugu azken bost urteotako jaitsiera etengabea, grafikoak ongi markatzen duena.
Giza eta gizarte liburuaren eboluzioaren indizea
Aurreko urtean baino 10 puntu gutxiago ditu liburu mota honek, 27 titulu galduz. Balio negatiboko urteak positibokoak baino gehiago dira XXI. mendean.
Barne sailkapena
Filosofia eta psikologia…………………………………… 6,5
Soziologia eta estatistika…………………………………. 18,–
Zientzia politikoak eta ekonomikoak………………… 8,–
Zuzenbidea. Administrazioa……………………………. 2,–
Gizarte segurantza. Seguruak………………………….. 2,–
Linguistika eta filologia………………………………….. 15,5
Historiaurrea…………………………………………………. 4,–
Historia eta biografiak……………………………………. 13,–
Etnologia. Herri literatura………………………………. 6,–
Edertia…………………………………………………………. 15,–
Hirigintza eta arkitektura……………………………….. 6,–
Besterik……………………………………………………….. 4,–
%100
Zerrenda luze hori eta ondoko ehunekoak egiazkoak dira, baina engainagarriak izan daitezke, baldin eta alor bakoitza edukiz hornitua daukagula uste badugu. Izan ere, dimentsio erreala beste bat da: 243 titulu dira soilki, eta gai eremuak bizitza sozial, kultural eta intelektualeko alor gehientxoak hartzen ditu bere baitan. Dosi txikiz elikatzen da azpisail bakoitza. Arrakasta sozial gutxikoa ere bada liburu mota hau, berrargitalpenaren frogak neurgailu bezala balio baldin badu behintzat.
Gainerakoak
Gainerakoetan, zientzia eta teknika alorrekoak, aisiakoak, erlijiokoak eta orotarikoak sar daitezke. Trinkotasun gutxi dute horietako batzuek. Hornituentxoenak diren bi liburu mota aipatuko ditugu, soilki bi: zientzia-teknika liburuak eta aisiakoak.
Zientzia eta teknika: 86 titulu
|
2009 |
2010 |
2011 |
2012 |
2013 |
Zientzia/Teknika |
149 |
173 |
112 |
83 |
86 |
Ekoizpenaren % |
6,– |
8,6 |
5,– |
4,– |
4,5 |
Urtetik urtera %Δ |
–1,4 |
23,6 |
–35,– |
–25,9 |
3,6 |
Itzulpenen % |
25,– |
29,5 |
18,– |
28,– |
18,5 |
Berrargitalpenen % |
9,3 |
4,6 |
13,– |
10,8 |
5,8 |
Orrialde kopurua |
27.313 |
19.845 |
15.375 |
12.690 |
10.339 |
Orrialde kopurua liburuko |
188,3 |
114,7 |
137,2 |
152,8 |
120,2 |
Aurreko urteko kopurutan gaude ia-ia. Hori bai, duela lauzpabost urte oraingo bikoitza argitaratzen zen alor berean. Bizialdi bakarreko liburua da gainera, berrargitalpenik gabea.
Zientzia. Kultura…………………………………………… 8,–
Zientzia zehatzak………………………………………….. 22,–
Natur zientziak……………………………………………… 4,5
Ingeniaritza. Teknologia. Industriak………………… 29,–
Medikuntza………………………………………………….. 25,5
Ingurumena………………………………………………….. 6,–
Besterik……………………………………………………….. 5,–
%100
Edukietan, ingeniaritza eta teknologia alorrekoak dira erabilienak; eta segidan, medikuntza eta zientzia zehatzetakoak.
Zientzia eta teknikaren eboluzio-lerroa
Puntu batzuk gora egin du liburu mota honek, baina balio absolutuetan ezdeusa, hiru titulu bakarrik, alegia. Azken aldikoak baino urte hobeak izan ditu, bistan da.
Aisia liburuak: 78 titulu
Musika………………………………………………………… 12,–
Argazkia……………………………………………………… 23,–
Jolasa. Jokoa. Kirola. Atletismoa……………………. 16,5
Ikuskizunak (antzerkia, zinema…)………………….. 7,5
Kiosko literatura………………………………………….. 41,–
%100
Titulutan gora egin du aisia liburuak, batez ere kiosko literaturan eta argazki liburutan.
Aurrekoetan bezala, liburu mota honen kontsumoak edo kontsumorik ezak gure diglosiaren sakona salatzen du, erdaraz elikatzen baikara aisiako produktuetan. Aisiakoetan, zientziakoetan eta gizartekoetan.
2013ko liburuak: gai sailkapena
Sailak | Zenb. abs. | % |
---|---|---|
0. OROTARIKOAK | 628 | 34,5 |
Zientzia eta kulturaren oinarri orokorrak. Bibliografia. Katalogoak. Bibliotekonomia. Entziklopediak. Kazetaritza. Museoak |
24 | 1,5 |
Haur eta gazteentzako argitalpenak | 604 | 33,– |
1. FILOSOFIA | 25 | 1,5 |
Metafisika. Ontologia. Estetika. Filosofia sistemak. Psikologia. Logika. Etika | 25 | 1,5 |
2. ERLIJIOA. TEOLOGIA | 7 | 10,5 |
Berezko teologia. Biblia. Kristologia. Mariologia. Teologia morala. Liturgia. Pastoral teologia. Eliza. Kristauez besteko erlijioak |
27 | 10,5 |
3. GIZARTE ZIENTZIAK | 621 | 33,5 |
Soziologia. Estatistika. Demografia. Politika. Ekonomia. Zuzenbidea. Herri administrazioa. Gizarte laguntza. Etnologia |
88 | 4,5 |
Hezkuntza. Irakaskuntza. Heziketa. Pedagogia | 533 | 29,– |
5. ZIENTZIA HUTSAK. ZIENTZIA ZEHATZAK ETA NATURALAK | 23 | 1,5 |
Matematikak. Astronomia. Fisika. Kimika. Geologia. Metereologia. Paleontologia. Biologia. Botanika. Zoologia |
23 | 1,5 |
5. ZIENTZIA APLIKATUAK. MEDIKUNTZA. TEKNIKA | 56 | 3,– |
Medikuntza. Ingeniaritza. Teknika. Nekazaritza. Basogintza. Zooteknia. Etxeko ekonomia. Industria. Zenbait industria eta lanbide. Eraikuntza. Sukaldaritza |
56 | 3,– |
7. EDERTIA. JOLASAK. KIROLAK | 128 | 7,– |
Edertia. Estetika. Hirigintza. Arkitektura. Eskultura. Marrazketa. Margogintza. Argazkigintza. Musika |
115 | 6,– |
Jostaldiak. Jolas eta jokoak. Kirolak | 13 | 1,– |
8. FILOLOGIA. LITERATURA | 298 | 16,– |
Hizkuntzalaritza. Filologia | 38 | 2,– |
Literatura. Literatur generoak | 254 | 14,– |
9. BIOGRAFIA. KONDAIRA | 42 | 2,5 |
Biografiak | 13 | 1,– |
Kondaira | 29 | 1,5 |
GUZTIRA | 1.822 | 100 |